1. Prozesua
• Gustuko duzun gaia aukeratu: maitasuna, heriotza, mendekua, sexua, langabezia,
bakardadea, adiskidetasuna, paisaien edertasuna, euskara, aberria… Zenbat buru,
hainbat aburu. Baietz gustuko duzun poema bat topatuko.
• Testua irakurri isilean.
• Berriro irakurri hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz.
• Zalantzak argitu eta hitz ezezagunak begiratu testuaren mezuaz ondo jabetzeko.
• Testua euskara batuan bada, euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko arauak
errespetatu.
• Ahots ozenez irakurri zailtasunez ohartzeko.
• Ahoskerari dagokion lotura, bustidura eta abar markatu.
• Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu aldaketa markatu.
• Perpaus nagusi eta menpekoen arteko harremanaz ohartu eta etenaldiak seinalatu,
sintagmaren osotasuna errespetatuz.
• Galdetegia seinalatu aditzekin batera esateko.
• Bigarren irakurraldi ozena egin seinalatutako ohar guztiak kontuan hartuz.
• Bortxazko irakurketa ozena egin (mihia eta ahoskera zailduko duen zerbait jarriz
ahoan; boligrafoa, adibidez).
• Ahots gorako azken irakurketa, egoerarako egokiena den tonua erabiliz.
• Egoki ikusten baduzu, fondoko musika erabili. Poemaren tonuarekin bat egiten
duen musika aukeratu.