10. AMALUR / EGUZKI / ILARGI Euskal mitologiaren beste jainkosa da Amalur, lurraren ama da eta urtaro berriei ongi etorria emateko agertzen da soilik, denborak aurrera egitea eragiten du. Bere bi alaben ondoan agertzen da. Eguzki eta Ilargi. Ilargi, nekazariak iluntasuneko izpirituetatik babesteko sortua izan zen. Ondoren, Amalurrek Eguzki sortu zuen, indar handiagoarekin, eguzki orduetan izpirituak aldendu zitzan. Horregatik Sugaarrek Gauargi eramaten duenean Izaroren ondotik aldentzeko, honek Ilargiaren laguntza eskatuko du, zeinek arin erantzungo du bere deia. Bakardadean eta iluntasunean egongo da berarekin bere ahizpa Eguzki helduko den arte, zeinek bere botereaz Gauargi berreskuratuko duen.