1. Nola dira eman dizkiguten ereduak?
Orain dela egun batzuk, GHKtik Europako bi parkeen izenak eman zizkiguten,
Osinbeltz harrobia “berreskuratzeko” planaren antzekoak zirela esanez:
- Buttes Chaumont, Paris.
- Nothala Fields, Londres.
Buttes Chaumont Paris hirian dago. Pariseko hirugarren parke handiena da eta
aintzinean, harrobi bat izan zen. Baina hor bukatzen da Osinbeltzeko
proiektuarekin izan dezakeen antzekotasun edo lotura. Frantziako Iraultzaren
garaian, gune hau Parisetik kanpo gelditzen zen harrobi bat zen. Handik harria
ateratzea bukatu zutenean, zabortegi bezala erabiltzen hasi ziren, ondorioz zona
hau asko degradatu zelarik. Horregatik, 1860an, Napoleon III-ak Paris
berreskuratzeko planaren barruan, Buttes Chaumont berreskuratzeko proiektua
eman zion Haussmanni. Obrak 1863an hasi ziren eta parkea 1867an inauguratu
zen, guztira milioi bat metro kubiko lur berri behar izan zutelarik zona degradatua
berreskuratzeko.
Hau da, orain dela 150 urte, Paris inguruko zabortegi bat parke baten bidez
berreskuratu zen. Osinbeltzen, harrobi bat zabortegi baten bidez berreskuratu
nahi dute. Ez da gauza bera!
Buttes Chaumont harrobi bat zenean, 1852an.
Informazioa:
http://equipement.paris.fr/parc-des-buttes-chaumont-1757
http://es.wikipedia.org/wiki/Parc_des_Buttes-Chaumont
2. http://www.absolut-paris.com/antes-y-despues-del-parque-buttes-chaumont/
Bigarren eredua, Nothala Fields parkea da. Parke hau, Londres inguruan dago,
autopista baten ondoan (A40). Parke honek mendi artifizialak ditu, autopistak
eragiten dituen poluzio eta zaratatik Londres babesteko. Mendi artifizial hauek
eskonbroarekin egin zituzten 2008an, Wembley estadioaren obretatik ateratako
eskonbroz hain zuzen ere. Eskonbroa, ez da derrigorrez zabortegi batetara bota
behar, betelanak egiteko erabili daiteke, naturaz inertea delako.
Osinbeltzera ekarri nahi den materiala ez da inertea, “inertizatua” edo
“egonkortua” baizik, zabor poltsetatik atera ondoren tratatua denez. Materia
honek behar duen segurtasun maila zabortegi batena da legez, eta beraz,
Londreseko eredua ere ez da egokia.
Non dago Europan Osinebeltzen egin nahi den antzeko proiektu bat? Proiekturik
antzekoenak GHKk aurkeztutako Northala Fields eta Buttes Choument baldin
badira, Europa osoan horrelakorik inoiz ez dela egin esan genezake.
Northala fieldseko mendi artifiziala.
Informazioa:
http://www.ealing.gov.uk/info/200878/parks_in_the_borough/663/greenford_pa
rks/2
http://en.wikipedia.org/wiki/Northala_Fields