1. OSINBELTZ: JARRAIPEN MAHAIA
Zestoako Udalak, 2014ko urriaren 14ko bandoan Osinbeltzeko gaiaren inguruan zorroztasunez
jokatu zuela esan ondoren, Jarraipen Mahaia sortu zuen, proiektuaren inguruko informazioa
eskuratu eta aztertzeko helburuarekin.
Zestoako Harrobia Herri Plataformako kideok, bilera hauetan parte hartu ostean, honakoa
salatu nahi dugu: Osinbeltzeko proiektua bermatuko lukeen dokumentazio garrantzitsurik ez
da mahaiaren gainean jarri, nahiz eta behin eta berriz eskatu:
- Zabortegiaren balizko kokalekuak aukeratzeko aurretiazko azterketaren
txostena. 2015eko urtarrilaren 2an eta 13an eskatu zaio Zestoako Udalari, eta
otsailaren 13an Gipuzkoako Foru Aldundiari.
ERANTZUNIK EZ
- Zubietako TMB plantaren proiektua (AAI). Dokumentu honek Osinbeltzera zer
zabor mota ekarriko duten argituko liguke. 2015eko urtarrilaren 13an eskatu
zitzaion Zestoako Udalari.
ERANTZUNIK EZ
- Osinbeltzen egin nahi den zabortegiaren inguruko proiektua.
EZ DAGO PROIEKTURIK
Gauzak honela, martxoan parte-hartze publikoaren prozesuarekin hasi gara, baina:
- Ze mailatako parte hartzea izan daiteke informazioa ukatu eta ezkutatzen denean?
- Nola daiteke gutxienez hemendik 20 urtetara gauzatuko litzatekeen Osinbeltzeko
berreskurapenaz hitz egin, egin nahi den zabortegiaren proiekturik ere ez
dagoenean?
Zestoa, 2015eko martxoaren 16a
ZESTOAKO HARROBIA HERRI PLATAFORMA