SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
Dekretua, 2016koa, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan
osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei
buruzkoa.
Nahiz eta pazienteen segurtasuna osasun-jardunaren oinarrizko eta
ezinbesteko betebeharra izan, laguntza-jardueraren bolumena hazi egin
denez, eta osasun-alorreko prozesuak zein teknologiak eta egungo
laguntza-ereduaren giza elkarreraginak gero eta konplexuagoak direnez,
osasunerako onura handiak lortu dira, baina, horrezaz gain, laguntza-
jarduerarekin berarekin zerikusia duten aurkako gertaerak ere izan dira.
Datuen arabera, Europar Batasuneko ospitaleetan ospitaleratutako
pertsonen % 8tik % 12ra bitartean bizi dute jasotako osasun-laguntzak
eragindako aurkako gertaeraren bat. Ez da harritzekoa, horrenbestez,
osasun-laguntzaren alorreko segurtasuna izatea osasun-sistema ororen
kezka nagusia, bai pazienteentzat zein haien senideentzat (osasunaren
alorrean duten zaintzarekin seguru sentitu eta zaintza horretan uste osoa
izan nahi baitute), bai osasun-laguntza segurua, eraginkorra eta efizientea
eskaini nahi duten kudeatzaileentzat zein profesionalentzat.
Horregatik guztiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak eta,
nazioarteko erakundeen artean, besteak beste, Ekonomiako Lankidetza eta
Garapenerako Erakundeak (ELGE), Europako Kontseiluak, Europako
Batzordeak, bai eta herrialde askotako osasun-agintaritza gehienek ere,
zenbait ekimen, estrategia eta programa ezarri eta abian jarri dituzte,
aurkako gertaera horien eragina murrizte aldera. Hain zuzen ere, WHA55.18
ebazpenaren bidez, Osasunaren Mundu Erakundeak estatu kideei eskatu
zien ahalik eta arreta handiena eska ziezaiotela pazientearen
segurtasunaren arazoari, eta oinarri zientifikoko sistemak ezar eta finka
zitezela, beharrezkoak baitira pazientearen segurtasuna eta osasun-
laguntzaren kalitatea hobetzeko, bereziki medikamentuen, mediku-
taldearen eta teknologiaren zaintza.
Testuingurua halakoa izanik, eta Osasun Sistema Nazionalaren
Kohesioari eta Kalitateari buruzko 16/2003 Legeak xedatutakoaren arabera,
osasun-sistemaren kalitatea oro har hobetzeko, osasunaren alorreko
erakunde publikoen zein pribatuen jarduerak hartu behar dira xedetzat,
kalitatearen azpiegitura esaten zaionaren elementuak batuz. Hauek dira
elementuak: kalitatearen zein segurtasunaren alorreko arauak, adierazleak,
jardun klinikoaren gidaliburuak, eta jardun kliniko egokien eta aurkako
gertaeren erregistroak. Arau horrekin bat etorriz, Osasun Sistema
Nazionalaren Kalitate Planeko 8. estrategiaren xedea da Osasun Sistema
Nazionaleko osasun-zentroetan artatzen diren pertsonen segurtasuna
hobetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Euskadiko Antolamendu
Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 9. artikulua
Euskadiko Osasun Sisteman lehentasunez garatu beharreko jarduerei
buruzkoa da, eta honela dio c) letrak: "Zerbitzu sanitarioen emaileek
kalitatea sustatzeko neurriak hartzea, bai eta kalitate-kontrol orokorrak
jartzea ere". Era berean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko
Legearen 29.1 artikuluaren arabera, eta osasun publikoaren babes orokorra
bermatzeko, titulartasun pribatuko osasun-egiturek dekretu honetan
aurreikusitakoari egingo diote men.
Estrategia eta lege-xedapen horiekin bat etorrita, Euskal Autonomia
Erkidegoak konpromiso hauek hartu ditu bere gain: gaixoen segurtasuna
osasun-politikaren ardatz nagusitzat hartzea, eta Euskadin dauden osasun-
zentroetan jardun seguruak hobetzeko beharrezkoak diren proiektuak eta
estrategiak sustatzea. Eta hori hala dela adierazita dago eremu horri
buruzko definizioan, Osasun Sailak 2013-2016 eperako onartu zituen
estrategia-ildoen lehentasun bat den aldetik.
Horrezaz gain, 2013-2020 eperako Osasun Planak oinarritzat dituen
printzipioetako bat segurtasun klinikoa da, laguntza-prozesuen
efizientziaren funtsezko oinarria baita. Horren haritik, pazienteen
segurtasuna du xede 2.3. helburuak. Segurtasun klinikoa: "Segurtasun
klinikoaren ahalik eta mailarik altuena sustatzea osasun-laguntza ematean",
eta ekintza hauek hartzen ditu barnean:
- Gertaeren berri emateko eta informazioa helarazteko sistemak
ezartzea.
- Laguntzaren eremuan segurtasun klinikoaren maila hobetzeko
programak sustatzea, bermatuz paziente bakoitzaren identifikazio unibokoa,
medikamentuen, hemoderibatuen eta osasun-produktuen erabilerako
segurtasuna, segurtasun kirurgikoa eta segurtasun erradiologikoa, eta,
horrezaz gain, gutxituz osasun-laguntzarekin, erorketen ondoriozko
lesioekin eta presioaren ondoriozko ultzerekin lotutako infekzioen arriskua.
- Pazienteen segurtasunaren kultura sustatzea, profesionalak
sentsibilizatzeko eta trebatzeko estrategien bidez, profesionalen eta
pazienteen arteko informaziorako eta partaidetzarako mekanismoak
erabiliz.
Osasun-sektore publikoarentzat ez da egoera erabat berria. Izan ere,
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 1992. urteaz geroztik du kalitateari
buruzko politika zehatza, eta, horrezaz gain, segurtasunaren alorra oso
garatua du. Horren guztiaren ondorioa da 2013-2016ko “Pazientearen
Segurtasunaren Estrategia”.
Osasun-laguntza pribatuari dagokionez, aurrerapenak izan dira, baina
heterogeneoagoak izan dira, sektorearen egitura bera dela eta.
Dekretu honek hau du xede: pazienteen segurtasuna hobetzea
eragingo duten eta Euskadiko osasun-erakunde orotan segurtasunaren
kultura finkatzea eragingo duten tresnak ezartzea.
Helburua hori izanik, dekretu honek lau kapitulu ditu. Lehenengoa
xedeari eta aplikazio-eremuari buruzkoa da, eta segurtasun-plan bat
egituratzea eta kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistema bat abian
jartzea du xede.
Pazienteen segurtasun-plana funtsezko elementu bat da
segurtasunaren kultura sustatzeko eta finkatzeko. Horren haritik, plana
ezartzea eta garatzea derrigorrezkoa izango da osasun-zentro guztientzat,
bat etortze aldera Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari
buruzko 16/2003 Legearen 59. artikuluan xedatutakoarekin eta Euskadiko
Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 8. eta
9. artikuluetan xedatutakoarekin.
Kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistemari dagokionez,
ospitaleratutakoentzako laguntza-jardunean gertaeren prebalentzia
handiagoa denez, derrigorrez ezarri behar dute, hasiera batean gutxienez,
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan,
ospitaleratzeko aukera duten zentro pribatuetan eta kirurgia handi
anbulatorioa egiten duten zentro pribatuetan.
Bigarren kapituluaren arabera, tresna gisa sortuko da segurtasun-
plana, pazientearen segurtasunari buruzko kultura osasun-zentroetako
kudeaketa-sistema ohikoetan integratzea eragin dezan; horretarako,
osasun-zentro eta -zerbitzuen erabiltzaileen segurtasunarekin zerikusia
duten gertaeretako eskarmentutik ikasitakoa hartuko da kontuan.
Era berean, osasun-laguntzaren alorreko profesionalek ere hartuko
dute parte, pazientearen segurtasunerako batzordeen bidez, pazientearen
segurtasunaren kultura ezartzeko eta sustatzeko.
Hirugarren kapitulua segurtasun-gertaeren berri emateko sistemari
buruzkoa da; hauek dira sistemaren ezaugarri funtsezkoak:
- “Kalterik gabeko segurtasun-gertaerak” dira sistemaren xede; hau
da, pazienteari kalterik eragin ez dioten eta inolako galera materialik eragin
ez duten gertaera ausazkoak, aurreikusi gabeak eta ezustekoak. Beste
modu batera esanda, jakinarazitako gertaeretan parte hartu duten
profesionalei ondorio juridikorik eragiten ez dieten gertaerak dira.
- Borondatezkoa da gertaeren berri ematea, baldin eta hala egiteak
gertaeran parte hartu duten pertsonen konfiantza bultzatzen badu.
- Modu anonimoan eman daiteke gertaeraren berri, kaltea jasan
duten pertsonei buruzko aipamenik egin gabe, pazienteak zein
profesionalak izan pertsona horiek.
- Jakinarazpenak konfidentzialak dira. Beraz, gertaeraren berri eman
dutenei zein gertaeran zerikusia izan dutenei ziurtatu egingo zaie datu oro
erabiltzean kontuan hartuko dela legitimatuta ez dauden hirugarren
pertsonek ez dutela inola ere jakingo nor diren.
- Gertaeren berri emateko sisteman bildutako informazioaren analisia
bakar-bakarrik gertaera horietatik ikasteko eta pertsonentzako osasun-
laguntzaren segurtasunarekin zerikusia duten hobekuntzak ezartzeko
baliatuko da.
Azkenik, laugarren kapituluan, dekretu hau ez betetzeak eragiten
dituen arau-hausteak eta zehapenak xedatzen dira.
Dekretu honek xedapen gehigarri bat du, kontratu-programetan eta
osasun-itunetan bete beharreko zenbait xedapen biltzen dituena; eta
xedapen iragankor bat ere bai, dekretuan adierazitako zenbait xedapen
modu mailakatuan abian nola jarri zehazten duena.
Azaldutakoa aintzat hartuta, Osasuneko sailburuak proposatuta,
Aholkularitza Batzorde Juridikoarekin bat etorrita eta Gobernu Kontseiluak
....eko bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
I. kapitulua
Xedea eta aplikazio-eremua
1. artikulua. Xedea
1.- Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro eta -
zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pertsonen segurtasunaren
berme-esparrua ezartzea du xede.
2.- Berme-esparru hori ezartzeko, jarduera-ildo hauek gauzatuko
dira:
a) Segurtasun-plan bat ezartzea osasun-zentro eta -zerbitzuetan, eta
behar diren jarduerak garatzea osasun-laguntzaren segurtasuna hobetuko
dela ziurtatzeko eta segurtasunaren kultura sustatzeko.
b) Kalterik gabeko segurtasun-gertaeren berri emateko sistemak
ezartzea, jakinarazpenetan bildutako informazioaren analisia egiteak
eragindako ikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza sustatzeko, eta, horrela,
antzeko ezaugarriak dituzten segurtasun-gertaerei aurrea hartu ahal
izateko.
2. artikulua. Aplikazio-eremua
1.- Pazienteen segurtasun-plana dekretu honetan xedatutako moduan
ezartzea derrigorrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-
zentro eta -zerbitzu ororentzat, baldin eta zentro eta zerbitzu sanitarioak
baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan xedatutako
baimen-araudiaren mende badaude.
2.- Hauek nahitaez eratu eta abian jarri behar dute kalterik gabeko
gertaeren berri emateko sistema, dekretu honetan xedatutako moduan:
a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoak diren eta laguntza
eskaintzen duten osasun-zerbitzuetako erakundeek.
b) Ospitaleratzeko aukera duten edo kirurgia handi anbulatorioa
egiten duten osasun-zentro eta -zerbitzu pribatuek, baldin eta baimendu
badituzte 31/2006 Dekretuak eta 2013ko azaroaren 12ko Aginduak,
Osasuneko sailburuarenak, ospitaleratzerik gabeko jarduera kirurgiko edo
prozedura diagnostiko edo terapeutiko inbasiboak egiten dituzten osasun-
zentro eta -zerbitzuei aplikatu beharreko baldintza teknikoak arautzen
dituenak.
3. artikulua. Definizioak
Dekretu hau aplikatzeko, definizio hauek hartuko dira kontuan:
a) Pazientearen segurtasuna: Osasunaren Mundu Erakundeak
ezarritako irizpideak aintzat hartuta, osasun-laguntzarekin zerikusia duten
alferrikako kalteen arriskua gutxieneko maila onargarrira murriztea da
xedea, oinarri hartuta gertaera izan den uneko ezagutza zientifiko eta
teknikoa, eskuragarri dauden baliabideak eta laguntzaren testuingurua,
tratamendua ez ematearen edo beste bat ematearen arriskuaren arabera
haztatuta. Barnean hartzen ditu, hortaz, osasun-laguntza ematetik eragin
daitezkeen aurkako gertaerak eragozteko, aurreikusteko edo zuzentzeko
jarduera guztiak.
b) Segurtasunaren kultura: norbanakoaren eta erakundearen
jokabideen eredu bateratua, oinarri dituena bataren zein bestearen usteak
eta balioak, baita ezagutzak eta esperientziak ere, eta osasun-laguntza
emateko prozesuen ondorioz pertsona bati eragin dakiokeen kaltea
etengabe gutxienera murriztea xede duena.
c) Osasun-laguntzarekin zerikusia duen kaltea: osasun-laguntza
ematean ezarritako planek edo hartutako neurriek eragindako kaltea edo
haiekin zerikusia duena.
d) Kalterik gabeko gertaera: jasotako osasun-laguntzarekin zerikusia
duen gertaera bat-batekoa eta ustekabekoa eta laguntza jaso duenarengan
alferrikako kaltea eragin zezakeena. Kalterik eragin ez duten gertaerak edo
egoerak dira, baina haietaz garaiz ohartu ezean edo haiek garaiz zuzendu
ezean, laguntza jaso duenari arazoak eragin diezazkioketenak.
e) Kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistema: segurtasunaren
kulturako elementu funtsezkoenetako bat da. Haren bidez, osasun-zentro
eta -zerbitzuetako profesionalek eta erabiltzaileek segurtasunarekin
erlazionatutako gertaera zer egoeratan izan den jakinaraz dezakete,
gertaera aztertzeko eta hartatik ikasteko, eta hobekuntzak egiteko.
f) Pazientearen segurtasuneko erreferentea: zentroko zuzendaritzak
izendatzen duen pertsona eskuduna da, eta haren zeregina koordinazio-
lanak egitea da, osasun-laguntzan segurtasuna hobetze aldera eta
segurtasunaren kultura ezartze aldera aplikatzen diren ekintza-planei
dagokienez.
II. kapitulua
Segurtasun-plana
4. artikulua. Osasun-laguntzako segurtasun-plana
1.- Osasun-laguntzako segurtasun-plana tresna bat da, osasun-
zentroko kudeaketa-sistema orokorrean pazienteen segurtasunaren kultura
aintzat hartzeko.
2.- Osasun-zentro eta -zerbitzu guztiek segurtasun-plan bat izan
behar dute; plana zentroko zuzendaritzak onartuko du aurretik, eta osasun-
zentro edo -zerbitzuko langile guztiek izango dute haren berri.
3.- Segurtasun-planean kontuan izan behar dira emakumeen eta
gizonen beharrak eta berariazkotasunak, baita arrisku bereziak edo
berezitasunak dituzten taldeenak ere.
4.- Osasun-laguntzaren alorreko segurtasun-plana osasun-zentro edo
-zerbitzuaren dimentsioaren eta ezaugarrien arabera egokituko da, eta
eduki hauek hartuko ditu barnean:
a) Osasun-zentro edo -zerbitzuaren izena eta jarduera
b) Zentroko segurtasuneko erreferentearen izena
c) Segurtasun-arriskuak kudeatzeko zentroaren antolaketa-
egitura
d) Laguntza eskaintzean segurtasunaren alorrean aurreikusitako
ekintzen urteko programa
e) Arlo hauetatik aplikatu beharrekoak barnean hartuko dituzten
segurtasun-protokoloak:
e.1) Paziente bakoitzaren identifikazio unibokoa
e.2) Medikamentuen, hemoderibatuen eta osasun-produktuen
erabilerako segurtasuna
e.3) Ebakuntzaren hiru faseetako segurtasuna
e.4) Beste laguntza-arlo erabakigarri batzuetako segurtasuna
(larrialdiak, egoera larriko unitateak, erditze-eremuak…)
e.5) Osasun-laguntzarekin zerikusia duten infekzio-arriskuaren
minimizazioa
e.6) Erorketen ondoriozko lesioen eta presioaren ondoriozko
ultzeren arriskuaren minimizazioa
e.7) Segurtasun erradiologikoa
e.8) Osasun-laguntzarekin zerikusia duten kalterik gabeko
gertaeren berri emateko eta informazioa helarazteko sistema
f) Aurreikusitako ekintzei buruzko barne-komunikaziorako plana
g) Pazientearen segurtasuneko prestakuntza-plana, zentroko
langileen etengabeko prestakuntza-planaren zati gisa
h) Emaitzak ebaluatzeko sistema
i) Kanpo-komunikaziorako plana
5.- Osasun-zentro edo -zerbitzuak onartzen duen segurtasun-plana,
bai eta ondorengo jarduerak ere, Segurtasun Sailean kalitatearen eta
pazientearen segurtasunaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari
jakinarazi behar zaizkio.
5. artikulua. Pazientearen segurtasun-batzordea
1.- Dekretu honen 2.1 artikuluan aipatutako Euskal Autonomia
Erkidegoko osasun-zentro eta -zerbitzu orok pazientearen segurtasun-
batzordea izango du.
2.- Hauek dira pazientearen segurtasun-batzordearen eginkizunak:
a) Pazientearen segurtasunaren alorrari buruzko zentroko ekintzen
urteko programa osatzea, eta haren segimendua zein balorazioa egitea.
b) Gertaerei buruzko jakinarazpenak eta taldekako eztabaidak egin
daitezen sustatzea.
c) Pazientearen segurtasunaren alorreko arazoak norbanakoaren
arazotzat hartu beharrean taldearen arazotzat hartzeko ekimenak
sustatzea.
d) Akatsetatik ikasteko eta berriro gerta daitezen eragozteko
estrategiak ezartzea.
3.- Pazientearen segurtasun-batzordea, segurtasuneko erreferentea
kide dela, diziplina anitzeko talde bat izango da; hau da, osasun-
laguntzakoak zein arlo horretakoak ez diren profesionalek eta zentroko
zuzendaritza-taldekoek osatuko dute. Osasun-zentro edo -zerbitzuko
zuzendaritzak izendatuko ditu pazientearen segurtasun-batzordeko kideak.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005
Legearen xedapenak betez, orekatuta egon behar dute gizonen eta
emakumeen kopuruek.
4.- Osasuneko sailburuaren aginduz, osasun-zentro eta -zerbitzuen
kasuak eta baldintzak zehaztuko dira, baita kirurgia txiki anbulatorioa edo
prozedura ez-kirurgiko anbulatorioak egiteko baimena dutenenak ere,
baldin eta haietan ez bada posible edo eraginkorra halako batzordeak
eratzea, zentro edo zerbitzuen tamainagatik, aniztasun txikiagatik,
prozeduren konplexutasunagatik edo antzeko beste egoera batzuengatik.
Halakoetan, batzorde bat eratu ahal izango da hainbat zentrotarako, edo
zentro nahiz zerbitzuetan berariazkotasunetara egokitutako beste formula
batzuk aplikatu, artikulu honetako 2. zenbakian xedatutako eginkizunak
betetzeko.
6. artikulua. Segurtasuneko erreferentea
1.- Dekretu honen 2.1 artikuluan zehaztutako osasun-zentro eta -
zerbitzu orok izan behar du pertsona bat haietan artatutako pertsonen
segurtasuneko erreferente gisa jarduteko.
2.- Osasun-zentro edo -zerbitzuko zuzendaritzak aukeratuko du
zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalen artean. Pertsona horrek
koordinatuko ditu pazienteen segurtasuna hobetzeko jarduerak, bai eta
segurtasunaren kultura ezartzea eta hari eustea xede duten jarduerak ere.
3.- Segurtasuneko arduradun izateko hautatutako pertsonek
borondatez onartuko dute hala izatea. Iraupena 2 urtekoa izango da. Epea
amaitu baino 3 hilabete lehenago ez badio berariaz adierazten amaiera,
automatikoki luzatuko da urtez urte hautaketa.
Segurtasuneko erreferentea ez badago edo gaixo badago, edo
erreferenterik ez badago, zentroko zuzendaritzak hartuko ditu bere gain
haren egitekoak.
4.- Urteko batez besteko plantillan 6 profesional sanitario baino
gutxiago dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuetan, ez da formalki hautatu
beharko segurtasuneko erreferenterik, eta zentroko osasun-arduradunak
hartuko ditu bere gain haren egitekoak.
7. artikulua. Segurtasuneko erreferentearen egitekoak
Hauek dira segurtasuneko erreferentearen egitekoak:
a) Bitartekari gisa aritzea osasun-zentro edo -zerbitzuko
gerentearekin, zentroko pazienteen segurtasunari buruzko gaietan.
b) Segurtasun-planeko jarduera-ildoak jakinaraztea osasun-zentro
edo -zerbitzuko profesional guztiei, eta gauzatu beharreko ekintza horietan
bideratzea profesional horiek.
c) Zentroko pazientearen segurtasun-batzordea sustatzea.
d) Aholkuak ematea kalterik gabeko gertaeren kudeaketan.
e) Pazienteen segurtasunaren alorrean aritzen diren profesionalek
proposatzen dituzten iradokizunak bideratzea.
8. artikulua. Osasun-administrazioaren egitekoak
1.- Osasun Saileko zuzendaritzak, pazientearen segurtasun-alorreko
organo eskuduna den aldetik, egingo du segurtasun-planak osasun-
zentroetan ezartzearen segimendua eta ebaluazioa, eta, horrezaz gain,
segurtasun-gertaerak jakinarazteko sistemak kudeatuko ditu.
2.- Hauek dira zuzendaritza horren egitekoak:
a) Gainbegiratzea osasun-zentro eta -zerbitzuek onartutako
segurtasun-planak bat datozela dekretu honetan xedatutako eskakizunekin.
b) Gainbegiratzea betetzen direla kalterik gabeko gertaeren berri
emateko sistemetarako ezarritako eskakizunak.
c) Egiaztatzea hautatu dela segurtasuneko erreferentea eta egokitzen
dela dekretu honetan ezarritako baldintzetara.
d) Profesionalak osasun-laguntzako segurtasunaren alorrean
trebatzeko prozeduren gutxieneko edukia zehaztea.
e) Kontratu-programetan eta osasun-itunetan pazientearen
segurtasunari buruz ezarritako adierazleak ebaluatzea, eta aldaketak
proposatzea, hala badagokio, hurrengo kontratu eta itunetarako.
f) Osasun-zentro eta -zerbitzuak multzokatzeko irizpideak ezartzea,
dekretu honen 5. artikuluan xedatutako pazientearen segurtasun-
batzordeak eratze aldera.
g) Segurtasunaren kultura hobetzeko proposamenak egitea.
III. kapitulua
Gertaeren berri emateko sistema
9. artikulua. Gertaeren berri emateko sistema
1.- Dekretu honen 2.2 artikuluan adierazitako osasun-zentro eta -
zerbitzuek gertaeren berri emateko sistema bat izango dute. Sistema
horren xedea osasun-laguntzaren alorreko segurtasuna hobetzea da,
jasotako gertaeretatik lortutako informazioa aztertu ondoren.
2.- Pertsona orok, izan osasun-zentroko profesionala izan
erabiltzailea, nahi izanez gero, eman ahal izango du osasun-laguntzako
segurtasunarekin zerikusia duten kalterik gabeko gertaera mota guztien
berri, sistema erabiliz.
3.- Jakinarazpen horretan adierazitako informazioa konfidentziala
izango da, eta bakar-bakarrik laguntza-prozesuetan eta pazientearen
segurtasunean etengabe hobetzen ikasteko erabiliko da; gainera,
xedatutako baldintzak beteko dira erabiltzerakoan.
4.- Informazioa modu anonimoan eman ahal izango da.
5.- Gertaeren berri ematearen helburua egoerak identifikatzea da,
eta ez profesional modura zein paziente modura gertaeran zer pertsonak
hartu duten parte jakitea. Hortaz, jakinarazpenak egitean, ez dira
gertaeraren berri ematen duen pertsonari buruzko datuak adieraziko, ez eta
gertaera horretan parte hartu duten profesionalei eta gertaeraren berri
ematearen eragina jasan dezaketen pazienteei buruzkoak ere.
6.- Kasuan kasu beharrezkoa den laguntza administratiboa emateaz
gain, segurtasun-gertaeren berri emateko sistema kudeatzeaz arduratuko
den pertsona izango da segurtasuneko erreferentea zentro bakoitzean.
7.- Osasunaren alorrean eskumena duen saileko titularraren agindu
bidez zehaztuko dira gertaeren berri emateko sistemen ezaugarri teknikoak,
bai eta gertaeren berri emateko formularioenak ere; horrezaz gain,
gertaeren berri emateko prozedura ere zehaztuko da, datuen
konfidentzialtasuna errespeta dadin.
IV. KAPITULUA
Arau-hausteak eta zehapenak
10. artikulua. Ikuskaritza
Osasunaren alorrean eskumena duen sailari dagokio dekretu hau
betetzen dela ziurtatzeko behar diren ikuskaritzak egitea.
11. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak
Dekretu honetan xedatutakoa ez betetzea osasunaren alorreko arau-
hauste administratibotzat hartuko da, dagokion espedientea aurretik
izapidetuta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko
8/1997 Legearen VI. tituluko bigarren kapituluan xedatutakoaren arabera.
Xedapen gehigarria. Kontratu-programen eta osasun-itunen
xedapenak
Bai osasun-erakunde publikoekin egindako kontratu-programei
dagokienez, bai osasun-zerbitzuak eskaintzen dituzten osasun-erakunde
pribatuekin egindako osasun-itunei dagokienez, osasun-laguntzako
segurtasunarekin zerikusia duten klausula espezifikoak eranstea eskatuko
du osasunaren alorrean eskumena duen sailak, berariaz adierazteko berriro
zer betebehar xedatu dituen dekretu honek.
Xedapen iragankorra
1.- Administrazio-baimenaren bidez ospitaleratzea eta kirurgia handi
anbulatorioko jarduerak eskaintzen dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuek
(nola publikoak hala pribatuak) 18 hilabeteko epea izango dute segurtasun-
plana onartzeko eta segurtasun-gertaeren berri emateko sistema abian
jartzeko. Dekretu honen 9.7 artikuluko xedapenak garatzeko emango den
agindua indarrean jartzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen epe hori.
2.- Aurreko paragrafoan xedatu ez diren osasun-zentro eta -
zerbitzuek 12 hilabeteko epea izango dute segurtasun-plana onartzeko,
dekretu honen 9.7 artikuluko xedapenak garatzeko emango den agindua
indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.
3.- Pazientearen segurtasun-batzordeak 12 hilabeteko epean eratuko
dira, dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita; baina 5.4
artikuluan xedatutakoari dagokionez, artikulu horretan adierazitako agindua
indarrean jartzen denetik hasiko da zenbatzen epea.
Azken xedapenak
1.- Dekretu hau indarrean jarri eta 6 hilabeteko epean, osasun-
laguntzako segurtasunari buruzko erreferentziazko dokumentuak
argitaratuko ditu Osasun Sailak bere webgunean; besteak beste,
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak prestatutako Pazientearen
Segurtasunaren Estrategia. Horrezaz gain, nazioarteko erakundeek
egindako gomendioak ere argitaratuko ditu; besteak beste, Osasunaren
Mundu Erakundeak, Europako Kontseiluak eta Pazientearen Segurtasunaren
Agentzia Nazionalak egindakoak.
Aldian-aldian, osasun-laguntzako segurtasunarekin zerikusia duen
ekarpen oro ere argitaratuko da.
2.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu
eta biharamunean jarriko da indarrean.
Gasteizen, 2016ko maiatzaren 17an

More Related Content

Viewers also liked

Discurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora Institutua
Discurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora InstitutuaDiscurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora Institutua
Discurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora InstitutuaIrekia - EJGV
 
La actividad física en las personas mayores
La actividad física en las personas mayores La actividad física en las personas mayores
La actividad física en las personas mayores Irekia - EJGV
 
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...Irekia - EJGV
 
Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...
Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...
Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...Irekia - EJGV
 
Discurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldia
Discurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldiaDiscurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldia
Discurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldiaIrekia - EJGV
 
Informe sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País Vasco
Informe sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País VascoInforme sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País Vasco
Informe sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País VascoIrekia - EJGV
 
Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...
Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...
Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...Irekia - EJGV
 
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpenaEuskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpenaIrekia - EJGV
 
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Irekia - EJGV
 
Embarcamos en la transparencia
Embarcamos en la transparenciaEmbarcamos en la transparencia
Embarcamos en la transparenciaIrekia - EJGV
 
Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...
Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...
Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...Irekia - EJGV
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariak
Lehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariakLehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariak
Lehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariakIrekia - EJGV
 

Viewers also liked (13)

Discurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora Institutua
Discurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora InstitutuaDiscurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora Institutua
Discurso del lehendakari - Aranzadi – Gogora Institutua
 
La actividad física en las personas mayores
La actividad física en las personas mayores La actividad física en las personas mayores
La actividad física en las personas mayores
 
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lanki...
 
Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...
Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...
Informe sobre la injusticia padecida por las personas amenazadas por ETA (199...
 
Discurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldia
Discurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldiaDiscurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldia
Discurso del lehendakari / Lehendakariaren hitzaldia
 
Informe sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País Vasco
Informe sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País VascoInforme sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País Vasco
Informe sobre gestión positiva de la diversidad religiosa en el País Vasco
 
Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...
Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...
Laneko arriskuak prebenitzeko jardunbide egokien gida, ostalaritzako: taberna...
 
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpenaEuskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
Euskadiko Kooperatiben Legea Aldez aurreko onarpena
 
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
Internet eta teknologia berriak. Hitz egingo dugu familiartean?
 
Embarcamos en la transparencia
Embarcamos en la transparenciaEmbarcamos en la transparencia
Embarcamos en la transparencia
 
Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...
Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...
Manual de buenas prácticas de prevención de riesgos laborales en el sector de...
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariak
Lehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariakLehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariak
Lehendakariaren hitzaldia - Marcelo Gangoiti sariak
 

Similar to Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)

2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun PlanaIrekia - EJGV
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)Irekia - EJGV
 
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Irekia - EJGV
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Irekia - EJGV
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Irekia - EJGV
 
Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018Irekia - EJGV
 
EAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gida
EAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gidaEAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gida
EAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gidaIrekia - EJGV
 
Laneko zaintza epidemiologikoa
Laneko zaintza epidemiologikoaLaneko zaintza epidemiologikoa
Laneko zaintza epidemiologikoaIrekia - EJGV
 
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitaleanKanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitaleanIrekia - EJGV
 
Pandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoriaPandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoriaIrekia - EJGV
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaIrekia - EJGV
 
Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025
Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025
Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025Irekia - EJGV
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraAFMENICA
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoakAFMENICA
 
2014-21018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa
2014-21018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa2014-21018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa
2014-21018 Kontsumobideren Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 

Similar to Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17) (20)

2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
 
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako estrategia 2020
 
Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018
 
EAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gida
EAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gidaEAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gida
EAE-ko lantegietan jarduera modu seguruan abiarazteko jarduketa-gida
 
Laneko zaintza epidemiologikoa
Laneko zaintza epidemiologikoaLaneko zaintza epidemiologikoa
Laneko zaintza epidemiologikoa
 
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitaleanKanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
 
Pandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoriaPandemiaren urtebeteko memoria
Pandemiaren urtebeteko memoria
 
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berriaOsakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
Osakidetzaren hautaketa-prozesuen eredu berria
 
Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025
Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025
Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Orokorra 2020 2025
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoak
 
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiakEuskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
 
2014-21018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa
2014-21018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa2014-21018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa
2014-21018 Kontsumobideren Plan Estrategikoa
 

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 

Pazienteen segurtasun-neurriei buruzko dekretua (2016-05-17)

  • 1. Dekretua, 2016koa, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasun-neurriei buruzkoa. Nahiz eta pazienteen segurtasuna osasun-jardunaren oinarrizko eta ezinbesteko betebeharra izan, laguntza-jardueraren bolumena hazi egin denez, eta osasun-alorreko prozesuak zein teknologiak eta egungo laguntza-ereduaren giza elkarreraginak gero eta konplexuagoak direnez, osasunerako onura handiak lortu dira, baina, horrezaz gain, laguntza- jarduerarekin berarekin zerikusia duten aurkako gertaerak ere izan dira. Datuen arabera, Europar Batasuneko ospitaleetan ospitaleratutako pertsonen % 8tik % 12ra bitartean bizi dute jasotako osasun-laguntzak eragindako aurkako gertaeraren bat. Ez da harritzekoa, horrenbestez, osasun-laguntzaren alorreko segurtasuna izatea osasun-sistema ororen kezka nagusia, bai pazienteentzat zein haien senideentzat (osasunaren alorrean duten zaintzarekin seguru sentitu eta zaintza horretan uste osoa izan nahi baitute), bai osasun-laguntza segurua, eraginkorra eta efizientea eskaini nahi duten kudeatzaileentzat zein profesionalentzat. Horregatik guztiagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak eta, nazioarteko erakundeen artean, besteak beste, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGE), Europako Kontseiluak, Europako Batzordeak, bai eta herrialde askotako osasun-agintaritza gehienek ere, zenbait ekimen, estrategia eta programa ezarri eta abian jarri dituzte, aurkako gertaera horien eragina murrizte aldera. Hain zuzen ere, WHA55.18 ebazpenaren bidez, Osasunaren Mundu Erakundeak estatu kideei eskatu zien ahalik eta arreta handiena eska ziezaiotela pazientearen segurtasunaren arazoari, eta oinarri zientifikoko sistemak ezar eta finka zitezela, beharrezkoak baitira pazientearen segurtasuna eta osasun- laguntzaren kalitatea hobetzeko, bereziki medikamentuen, mediku- taldearen eta teknologiaren zaintza. Testuingurua halakoa izanik, eta Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko 16/2003 Legeak xedatutakoaren arabera, osasun-sistemaren kalitatea oro har hobetzeko, osasunaren alorreko erakunde publikoen zein pribatuen jarduerak hartu behar dira xedetzat, kalitatearen azpiegitura esaten zaionaren elementuak batuz. Hauek dira elementuak: kalitatearen zein segurtasunaren alorreko arauak, adierazleak, jardun klinikoaren gidaliburuak, eta jardun kliniko egokien eta aurkako gertaeren erregistroak. Arau horrekin bat etorriz, Osasun Sistema Nazionalaren Kalitate Planeko 8. estrategiaren xedea da Osasun Sistema Nazionaleko osasun-zentroetan artatzen diren pertsonen segurtasuna hobetzea. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 9. artikulua Euskadiko Osasun Sisteman lehentasunez garatu beharreko jarduerei buruzkoa da, eta honela dio c) letrak: "Zerbitzu sanitarioen emaileek
  • 2. kalitatea sustatzeko neurriak hartzea, bai eta kalitate-kontrol orokorrak jartzea ere". Era berean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legearen 29.1 artikuluaren arabera, eta osasun publikoaren babes orokorra bermatzeko, titulartasun pribatuko osasun-egiturek dekretu honetan aurreikusitakoari egingo diote men. Estrategia eta lege-xedapen horiekin bat etorrita, Euskal Autonomia Erkidegoak konpromiso hauek hartu ditu bere gain: gaixoen segurtasuna osasun-politikaren ardatz nagusitzat hartzea, eta Euskadin dauden osasun- zentroetan jardun seguruak hobetzeko beharrezkoak diren proiektuak eta estrategiak sustatzea. Eta hori hala dela adierazita dago eremu horri buruzko definizioan, Osasun Sailak 2013-2016 eperako onartu zituen estrategia-ildoen lehentasun bat den aldetik. Horrezaz gain, 2013-2020 eperako Osasun Planak oinarritzat dituen printzipioetako bat segurtasun klinikoa da, laguntza-prozesuen efizientziaren funtsezko oinarria baita. Horren haritik, pazienteen segurtasuna du xede 2.3. helburuak. Segurtasun klinikoa: "Segurtasun klinikoaren ahalik eta mailarik altuena sustatzea osasun-laguntza ematean", eta ekintza hauek hartzen ditu barnean: - Gertaeren berri emateko eta informazioa helarazteko sistemak ezartzea. - Laguntzaren eremuan segurtasun klinikoaren maila hobetzeko programak sustatzea, bermatuz paziente bakoitzaren identifikazio unibokoa, medikamentuen, hemoderibatuen eta osasun-produktuen erabilerako segurtasuna, segurtasun kirurgikoa eta segurtasun erradiologikoa, eta, horrezaz gain, gutxituz osasun-laguntzarekin, erorketen ondoriozko lesioekin eta presioaren ondoriozko ultzerekin lotutako infekzioen arriskua. - Pazienteen segurtasunaren kultura sustatzea, profesionalak sentsibilizatzeko eta trebatzeko estrategien bidez, profesionalen eta pazienteen arteko informaziorako eta partaidetzarako mekanismoak erabiliz. Osasun-sektore publikoarentzat ez da egoera erabat berria. Izan ere, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 1992. urteaz geroztik du kalitateari buruzko politika zehatza, eta, horrezaz gain, segurtasunaren alorra oso garatua du. Horren guztiaren ondorioa da 2013-2016ko “Pazientearen Segurtasunaren Estrategia”. Osasun-laguntza pribatuari dagokionez, aurrerapenak izan dira, baina heterogeneoagoak izan dira, sektorearen egitura bera dela eta. Dekretu honek hau du xede: pazienteen segurtasuna hobetzea eragingo duten eta Euskadiko osasun-erakunde orotan segurtasunaren kultura finkatzea eragingo duten tresnak ezartzea. Helburua hori izanik, dekretu honek lau kapitulu ditu. Lehenengoa xedeari eta aplikazio-eremuari buruzkoa da, eta segurtasun-plan bat egituratzea eta kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistema bat abian jartzea du xede. Pazienteen segurtasun-plana funtsezko elementu bat da segurtasunaren kultura sustatzeko eta finkatzeko. Horren haritik, plana ezartzea eta garatzea derrigorrezkoa izango da osasun-zentro guztientzat, bat etortze aldera Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko 16/2003 Legearen 59. artikuluan xedatutakoarekin eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 8. eta 9. artikuluetan xedatutakoarekin.
  • 3. Kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistemari dagokionez, ospitaleratutakoentzako laguntza-jardunean gertaeren prebalentzia handiagoa denez, derrigorrez ezarri behar dute, hasiera batean gutxienez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan, ospitaleratzeko aukera duten zentro pribatuetan eta kirurgia handi anbulatorioa egiten duten zentro pribatuetan. Bigarren kapituluaren arabera, tresna gisa sortuko da segurtasun- plana, pazientearen segurtasunari buruzko kultura osasun-zentroetako kudeaketa-sistema ohikoetan integratzea eragin dezan; horretarako, osasun-zentro eta -zerbitzuen erabiltzaileen segurtasunarekin zerikusia duten gertaeretako eskarmentutik ikasitakoa hartuko da kontuan. Era berean, osasun-laguntzaren alorreko profesionalek ere hartuko dute parte, pazientearen segurtasunerako batzordeen bidez, pazientearen segurtasunaren kultura ezartzeko eta sustatzeko. Hirugarren kapitulua segurtasun-gertaeren berri emateko sistemari buruzkoa da; hauek dira sistemaren ezaugarri funtsezkoak: - “Kalterik gabeko segurtasun-gertaerak” dira sistemaren xede; hau da, pazienteari kalterik eragin ez dioten eta inolako galera materialik eragin ez duten gertaera ausazkoak, aurreikusi gabeak eta ezustekoak. Beste modu batera esanda, jakinarazitako gertaeretan parte hartu duten profesionalei ondorio juridikorik eragiten ez dieten gertaerak dira. - Borondatezkoa da gertaeren berri ematea, baldin eta hala egiteak gertaeran parte hartu duten pertsonen konfiantza bultzatzen badu. - Modu anonimoan eman daiteke gertaeraren berri, kaltea jasan duten pertsonei buruzko aipamenik egin gabe, pazienteak zein profesionalak izan pertsona horiek. - Jakinarazpenak konfidentzialak dira. Beraz, gertaeraren berri eman dutenei zein gertaeran zerikusia izan dutenei ziurtatu egingo zaie datu oro erabiltzean kontuan hartuko dela legitimatuta ez dauden hirugarren pertsonek ez dutela inola ere jakingo nor diren. - Gertaeren berri emateko sisteman bildutako informazioaren analisia bakar-bakarrik gertaera horietatik ikasteko eta pertsonentzako osasun- laguntzaren segurtasunarekin zerikusia duten hobekuntzak ezartzeko baliatuko da. Azkenik, laugarren kapituluan, dekretu hau ez betetzeak eragiten dituen arau-hausteak eta zehapenak xedatzen dira. Dekretu honek xedapen gehigarri bat du, kontratu-programetan eta osasun-itunetan bete beharreko zenbait xedapen biltzen dituena; eta xedapen iragankor bat ere bai, dekretuan adierazitako zenbait xedapen modu mailakatuan abian nola jarri zehazten duena. Azaldutakoa aintzat hartuta, Osasuneko sailburuak proposatuta, Aholkularitza Batzorde Juridikoarekin bat etorrita eta Gobernu Kontseiluak ....eko bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau XEDATZEN DUT: I. kapitulua
  • 4. Xedea eta aplikazio-eremua 1. artikulua. Xedea 1.- Dekretu honek Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro eta - zerbitzuetan osasun-laguntza jasotzen duten pertsonen segurtasunaren berme-esparrua ezartzea du xede. 2.- Berme-esparru hori ezartzeko, jarduera-ildo hauek gauzatuko dira: a) Segurtasun-plan bat ezartzea osasun-zentro eta -zerbitzuetan, eta behar diren jarduerak garatzea osasun-laguntzaren segurtasuna hobetuko dela ziurtatzeko eta segurtasunaren kultura sustatzeko. b) Kalterik gabeko segurtasun-gertaeren berri emateko sistemak ezartzea, jakinarazpenetan bildutako informazioaren analisia egiteak eragindako ikaskuntza eta etengabeko ikaskuntza sustatzeko, eta, horrela, antzeko ezaugarriak dituzten segurtasun-gertaerei aurrea hartu ahal izateko. 2. artikulua. Aplikazio-eremua 1.- Pazienteen segurtasun-plana dekretu honetan xedatutako moduan ezartzea derrigorrezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun- zentro eta -zerbitzu ororentzat, baldin eta zentro eta zerbitzu sanitarioak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan xedatutako baimen-araudiaren mende badaude. 2.- Hauek nahitaez eratu eta abian jarri behar dute kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistema, dekretu honetan xedatutako moduan: a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoak diren eta laguntza eskaintzen duten osasun-zerbitzuetako erakundeek. b) Ospitaleratzeko aukera duten edo kirurgia handi anbulatorioa egiten duten osasun-zentro eta -zerbitzu pribatuek, baldin eta baimendu badituzte 31/2006 Dekretuak eta 2013ko azaroaren 12ko Aginduak, Osasuneko sailburuarenak, ospitaleratzerik gabeko jarduera kirurgiko edo prozedura diagnostiko edo terapeutiko inbasiboak egiten dituzten osasun- zentro eta -zerbitzuei aplikatu beharreko baldintza teknikoak arautzen dituenak. 3. artikulua. Definizioak Dekretu hau aplikatzeko, definizio hauek hartuko dira kontuan: a) Pazientearen segurtasuna: Osasunaren Mundu Erakundeak ezarritako irizpideak aintzat hartuta, osasun-laguntzarekin zerikusia duten alferrikako kalteen arriskua gutxieneko maila onargarrira murriztea da xedea, oinarri hartuta gertaera izan den uneko ezagutza zientifiko eta teknikoa, eskuragarri dauden baliabideak eta laguntzaren testuingurua, tratamendua ez ematearen edo beste bat ematearen arriskuaren arabera haztatuta. Barnean hartzen ditu, hortaz, osasun-laguntza ematetik eragin daitezkeen aurkako gertaerak eragozteko, aurreikusteko edo zuzentzeko jarduera guztiak. b) Segurtasunaren kultura: norbanakoaren eta erakundearen jokabideen eredu bateratua, oinarri dituena bataren zein bestearen usteak eta balioak, baita ezagutzak eta esperientziak ere, eta osasun-laguntza emateko prozesuen ondorioz pertsona bati eragin dakiokeen kaltea etengabe gutxienera murriztea xede duena.
  • 5. c) Osasun-laguntzarekin zerikusia duen kaltea: osasun-laguntza ematean ezarritako planek edo hartutako neurriek eragindako kaltea edo haiekin zerikusia duena. d) Kalterik gabeko gertaera: jasotako osasun-laguntzarekin zerikusia duen gertaera bat-batekoa eta ustekabekoa eta laguntza jaso duenarengan alferrikako kaltea eragin zezakeena. Kalterik eragin ez duten gertaerak edo egoerak dira, baina haietaz garaiz ohartu ezean edo haiek garaiz zuzendu ezean, laguntza jaso duenari arazoak eragin diezazkioketenak. e) Kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistema: segurtasunaren kulturako elementu funtsezkoenetako bat da. Haren bidez, osasun-zentro eta -zerbitzuetako profesionalek eta erabiltzaileek segurtasunarekin erlazionatutako gertaera zer egoeratan izan den jakinaraz dezakete, gertaera aztertzeko eta hartatik ikasteko, eta hobekuntzak egiteko. f) Pazientearen segurtasuneko erreferentea: zentroko zuzendaritzak izendatzen duen pertsona eskuduna da, eta haren zeregina koordinazio- lanak egitea da, osasun-laguntzan segurtasuna hobetze aldera eta segurtasunaren kultura ezartze aldera aplikatzen diren ekintza-planei dagokienez. II. kapitulua Segurtasun-plana 4. artikulua. Osasun-laguntzako segurtasun-plana 1.- Osasun-laguntzako segurtasun-plana tresna bat da, osasun- zentroko kudeaketa-sistema orokorrean pazienteen segurtasunaren kultura aintzat hartzeko. 2.- Osasun-zentro eta -zerbitzu guztiek segurtasun-plan bat izan behar dute; plana zentroko zuzendaritzak onartuko du aurretik, eta osasun- zentro edo -zerbitzuko langile guztiek izango dute haren berri. 3.- Segurtasun-planean kontuan izan behar dira emakumeen eta gizonen beharrak eta berariazkotasunak, baita arrisku bereziak edo berezitasunak dituzten taldeenak ere. 4.- Osasun-laguntzaren alorreko segurtasun-plana osasun-zentro edo -zerbitzuaren dimentsioaren eta ezaugarrien arabera egokituko da, eta eduki hauek hartuko ditu barnean: a) Osasun-zentro edo -zerbitzuaren izena eta jarduera b) Zentroko segurtasuneko erreferentearen izena c) Segurtasun-arriskuak kudeatzeko zentroaren antolaketa- egitura d) Laguntza eskaintzean segurtasunaren alorrean aurreikusitako ekintzen urteko programa e) Arlo hauetatik aplikatu beharrekoak barnean hartuko dituzten segurtasun-protokoloak: e.1) Paziente bakoitzaren identifikazio unibokoa e.2) Medikamentuen, hemoderibatuen eta osasun-produktuen erabilerako segurtasuna e.3) Ebakuntzaren hiru faseetako segurtasuna e.4) Beste laguntza-arlo erabakigarri batzuetako segurtasuna (larrialdiak, egoera larriko unitateak, erditze-eremuak…)
  • 6. e.5) Osasun-laguntzarekin zerikusia duten infekzio-arriskuaren minimizazioa e.6) Erorketen ondoriozko lesioen eta presioaren ondoriozko ultzeren arriskuaren minimizazioa e.7) Segurtasun erradiologikoa e.8) Osasun-laguntzarekin zerikusia duten kalterik gabeko gertaeren berri emateko eta informazioa helarazteko sistema f) Aurreikusitako ekintzei buruzko barne-komunikaziorako plana g) Pazientearen segurtasuneko prestakuntza-plana, zentroko langileen etengabeko prestakuntza-planaren zati gisa h) Emaitzak ebaluatzeko sistema i) Kanpo-komunikaziorako plana 5.- Osasun-zentro edo -zerbitzuak onartzen duen segurtasun-plana, bai eta ondorengo jarduerak ere, Segurtasun Sailean kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio. 5. artikulua. Pazientearen segurtasun-batzordea 1.- Dekretu honen 2.1 artikuluan aipatutako Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zentro eta -zerbitzu orok pazientearen segurtasun- batzordea izango du. 2.- Hauek dira pazientearen segurtasun-batzordearen eginkizunak: a) Pazientearen segurtasunaren alorrari buruzko zentroko ekintzen urteko programa osatzea, eta haren segimendua zein balorazioa egitea. b) Gertaerei buruzko jakinarazpenak eta taldekako eztabaidak egin daitezen sustatzea. c) Pazientearen segurtasunaren alorreko arazoak norbanakoaren arazotzat hartu beharrean taldearen arazotzat hartzeko ekimenak sustatzea. d) Akatsetatik ikasteko eta berriro gerta daitezen eragozteko estrategiak ezartzea. 3.- Pazientearen segurtasun-batzordea, segurtasuneko erreferentea kide dela, diziplina anitzeko talde bat izango da; hau da, osasun- laguntzakoak zein arlo horretakoak ez diren profesionalek eta zentroko zuzendaritza-taldekoek osatuko dute. Osasun-zentro edo -zerbitzuko zuzendaritzak izendatuko ditu pazientearen segurtasun-batzordeko kideak. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen xedapenak betez, orekatuta egon behar dute gizonen eta emakumeen kopuruek. 4.- Osasuneko sailburuaren aginduz, osasun-zentro eta -zerbitzuen kasuak eta baldintzak zehaztuko dira, baita kirurgia txiki anbulatorioa edo prozedura ez-kirurgiko anbulatorioak egiteko baimena dutenenak ere, baldin eta haietan ez bada posible edo eraginkorra halako batzordeak eratzea, zentro edo zerbitzuen tamainagatik, aniztasun txikiagatik, prozeduren konplexutasunagatik edo antzeko beste egoera batzuengatik. Halakoetan, batzorde bat eratu ahal izango da hainbat zentrotarako, edo zentro nahiz zerbitzuetan berariazkotasunetara egokitutako beste formula batzuk aplikatu, artikulu honetako 2. zenbakian xedatutako eginkizunak betetzeko. 6. artikulua. Segurtasuneko erreferentea
  • 7. 1.- Dekretu honen 2.1 artikuluan zehaztutako osasun-zentro eta - zerbitzu orok izan behar du pertsona bat haietan artatutako pertsonen segurtasuneko erreferente gisa jarduteko. 2.- Osasun-zentro edo -zerbitzuko zuzendaritzak aukeratuko du zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalen artean. Pertsona horrek koordinatuko ditu pazienteen segurtasuna hobetzeko jarduerak, bai eta segurtasunaren kultura ezartzea eta hari eustea xede duten jarduerak ere. 3.- Segurtasuneko arduradun izateko hautatutako pertsonek borondatez onartuko dute hala izatea. Iraupena 2 urtekoa izango da. Epea amaitu baino 3 hilabete lehenago ez badio berariaz adierazten amaiera, automatikoki luzatuko da urtez urte hautaketa. Segurtasuneko erreferentea ez badago edo gaixo badago, edo erreferenterik ez badago, zentroko zuzendaritzak hartuko ditu bere gain haren egitekoak. 4.- Urteko batez besteko plantillan 6 profesional sanitario baino gutxiago dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuetan, ez da formalki hautatu beharko segurtasuneko erreferenterik, eta zentroko osasun-arduradunak hartuko ditu bere gain haren egitekoak. 7. artikulua. Segurtasuneko erreferentearen egitekoak Hauek dira segurtasuneko erreferentearen egitekoak: a) Bitartekari gisa aritzea osasun-zentro edo -zerbitzuko gerentearekin, zentroko pazienteen segurtasunari buruzko gaietan. b) Segurtasun-planeko jarduera-ildoak jakinaraztea osasun-zentro edo -zerbitzuko profesional guztiei, eta gauzatu beharreko ekintza horietan bideratzea profesional horiek. c) Zentroko pazientearen segurtasun-batzordea sustatzea. d) Aholkuak ematea kalterik gabeko gertaeren kudeaketan. e) Pazienteen segurtasunaren alorrean aritzen diren profesionalek proposatzen dituzten iradokizunak bideratzea. 8. artikulua. Osasun-administrazioaren egitekoak 1.- Osasun Saileko zuzendaritzak, pazientearen segurtasun-alorreko organo eskuduna den aldetik, egingo du segurtasun-planak osasun- zentroetan ezartzearen segimendua eta ebaluazioa, eta, horrezaz gain, segurtasun-gertaerak jakinarazteko sistemak kudeatuko ditu. 2.- Hauek dira zuzendaritza horren egitekoak: a) Gainbegiratzea osasun-zentro eta -zerbitzuek onartutako segurtasun-planak bat datozela dekretu honetan xedatutako eskakizunekin. b) Gainbegiratzea betetzen direla kalterik gabeko gertaeren berri emateko sistemetarako ezarritako eskakizunak. c) Egiaztatzea hautatu dela segurtasuneko erreferentea eta egokitzen dela dekretu honetan ezarritako baldintzetara. d) Profesionalak osasun-laguntzako segurtasunaren alorrean trebatzeko prozeduren gutxieneko edukia zehaztea. e) Kontratu-programetan eta osasun-itunetan pazientearen segurtasunari buruz ezarritako adierazleak ebaluatzea, eta aldaketak proposatzea, hala badagokio, hurrengo kontratu eta itunetarako. f) Osasun-zentro eta -zerbitzuak multzokatzeko irizpideak ezartzea, dekretu honen 5. artikuluan xedatutako pazientearen segurtasun- batzordeak eratze aldera. g) Segurtasunaren kultura hobetzeko proposamenak egitea.
  • 8. III. kapitulua Gertaeren berri emateko sistema 9. artikulua. Gertaeren berri emateko sistema 1.- Dekretu honen 2.2 artikuluan adierazitako osasun-zentro eta - zerbitzuek gertaeren berri emateko sistema bat izango dute. Sistema horren xedea osasun-laguntzaren alorreko segurtasuna hobetzea da, jasotako gertaeretatik lortutako informazioa aztertu ondoren. 2.- Pertsona orok, izan osasun-zentroko profesionala izan erabiltzailea, nahi izanez gero, eman ahal izango du osasun-laguntzako segurtasunarekin zerikusia duten kalterik gabeko gertaera mota guztien berri, sistema erabiliz. 3.- Jakinarazpen horretan adierazitako informazioa konfidentziala izango da, eta bakar-bakarrik laguntza-prozesuetan eta pazientearen segurtasunean etengabe hobetzen ikasteko erabiliko da; gainera, xedatutako baldintzak beteko dira erabiltzerakoan. 4.- Informazioa modu anonimoan eman ahal izango da. 5.- Gertaeren berri ematearen helburua egoerak identifikatzea da, eta ez profesional modura zein paziente modura gertaeran zer pertsonak hartu duten parte jakitea. Hortaz, jakinarazpenak egitean, ez dira gertaeraren berri ematen duen pertsonari buruzko datuak adieraziko, ez eta gertaera horretan parte hartu duten profesionalei eta gertaeraren berri ematearen eragina jasan dezaketen pazienteei buruzkoak ere. 6.- Kasuan kasu beharrezkoa den laguntza administratiboa emateaz gain, segurtasun-gertaeren berri emateko sistema kudeatzeaz arduratuko den pertsona izango da segurtasuneko erreferentea zentro bakoitzean. 7.- Osasunaren alorrean eskumena duen saileko titularraren agindu bidez zehaztuko dira gertaeren berri emateko sistemen ezaugarri teknikoak, bai eta gertaeren berri emateko formularioenak ere; horrezaz gain, gertaeren berri emateko prozedura ere zehaztuko da, datuen konfidentzialtasuna errespeta dadin. IV. KAPITULUA Arau-hausteak eta zehapenak 10. artikulua. Ikuskaritza Osasunaren alorrean eskumena duen sailari dagokio dekretu hau betetzen dela ziurtatzeko behar diren ikuskaritzak egitea. 11. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak Dekretu honetan xedatutakoa ez betetzea osasunaren alorreko arau- hauste administratibotzat hartuko da, dagokion espedientea aurretik izapidetuta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen VI. tituluko bigarren kapituluan xedatutakoaren arabera. Xedapen gehigarria. Kontratu-programen eta osasun-itunen xedapenak
  • 9. Bai osasun-erakunde publikoekin egindako kontratu-programei dagokienez, bai osasun-zerbitzuak eskaintzen dituzten osasun-erakunde pribatuekin egindako osasun-itunei dagokienez, osasun-laguntzako segurtasunarekin zerikusia duten klausula espezifikoak eranstea eskatuko du osasunaren alorrean eskumena duen sailak, berariaz adierazteko berriro zer betebehar xedatu dituen dekretu honek. Xedapen iragankorra 1.- Administrazio-baimenaren bidez ospitaleratzea eta kirurgia handi anbulatorioko jarduerak eskaintzen dituzten osasun-zentro eta -zerbitzuek (nola publikoak hala pribatuak) 18 hilabeteko epea izango dute segurtasun- plana onartzeko eta segurtasun-gertaeren berri emateko sistema abian jartzeko. Dekretu honen 9.7 artikuluko xedapenak garatzeko emango den agindua indarrean jartzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen epe hori. 2.- Aurreko paragrafoan xedatu ez diren osasun-zentro eta - zerbitzuek 12 hilabeteko epea izango dute segurtasun-plana onartzeko, dekretu honen 9.7 artikuluko xedapenak garatzeko emango den agindua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita. 3.- Pazientearen segurtasun-batzordeak 12 hilabeteko epean eratuko dira, dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita; baina 5.4 artikuluan xedatutakoari dagokionez, artikulu horretan adierazitako agindua indarrean jartzen denetik hasiko da zenbatzen epea. Azken xedapenak 1.- Dekretu hau indarrean jarri eta 6 hilabeteko epean, osasun- laguntzako segurtasunari buruzko erreferentziazko dokumentuak argitaratuko ditu Osasun Sailak bere webgunean; besteak beste, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak prestatutako Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Horrezaz gain, nazioarteko erakundeek egindako gomendioak ere argitaratuko ditu; besteak beste, Osasunaren Mundu Erakundeak, Europako Kontseiluak eta Pazientearen Segurtasunaren Agentzia Nazionalak egindakoak. Aldian-aldian, osasun-laguntzako segurtasunarekin zerikusia duen ekarpen oro ere argitaratuko da. 2.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 2016ko maiatzaren 17an