ORIENTAZIOA Mendian edobeste motako zelaitan egiten den kirol-jarduera da, mapa bat eta iparrorratza erabiliz. Aurretik mapa batean zehazki seinalatuta dauden baliza edo kontrolak aurkitu behar dira ahalik eta denbora gutxienean.
3.
4.
HISTORIA Orientazio-lasterketek ehunurte inguru dituzte. Hauen sorburua Eskandinaviako herrietan kokatzen da eta oinarrizko helburuak militarrak ziren. Denborarekin, lasterketak herri guztiarentzat publiko eta ireki bihurtu ziren. (Suediako bost egunak ospatzen diren lehiaketetatik ezagunena da eta egunero 25.000 pertsona erakartzeko gai da) 1942. urtean Suedian eskolako ikasgaia zen, eta 1949. urtean maila olinpikoa hartu zuen, eskiak erabiltzen dituen orientazio-modalitatean. Lasterketak Eskandinaviatik Europa Guztira eta Estatu Batuetara zabaldu ziren eta beste herri batzuetan ezagutzera ematen ari dira. Gaur egun, nazioarteko eta lurraldeko federazioak ditu eta gobernu askok hezkuntza sistemaren edukitzat hartzen ditu lasterketa hauek.
5.
ORIENTAZIO-LASTERKETA MOTAK Egunekoedo gaueko lasterketak. Banakako edo taldekako lasterketak. Erlojupeko edo puntuen bidezko lasterketak. Oinez, eskiekin, bizikletekin, zaldiz... egiten diren lasterketak. Egun bateko edo batzuetako lasterketak… Errelebuzko lasterketak….
6.
ORIENTAZIO-LASTERKETEN OSAGAIAK Txapelketa egiteko behar den materiala ondorengoa izango da: Iparrorratza Balizak Pintza zulatzaileak Kontrol-txartela Mapa Kontrolak deskribatzeko txartela
7.
IPARRORRATZA Iparrorratza orratz imantatua baino ez da. Eta orratz horrek beti iparra seinalatzen du. Mapa orientatzeko, rumboa hartzeko eta distantziak neurtzeko.
8.
9.
BALIZA Telazko zakutxotriangeluarra da. Alde bakoitzean 2 triangelu daude: bat laranja eta bestea zuria. Bere ondoan kontrol-kodea agertzen da (balizaren zenbakia) Kontrolak adierazteko balio du.
10.
PINTZA ZULATZAILEA Balizarenondoan kokatzen da. Orratzez osaturiko irudia egiten du, eta kontrol-txartelari dagokion laukian zulatzeko balio du. Horrela, lasterkaria kontrol guztietatik igaro dela frogatzen da.
KONTROL-TXARTELA Zertarako baliodu? Datuak apuntatzeko: izena, kluba eta denborak(irteera ordua, heltzeko ordua). Balizara heltzean, dagokion laukian zulatzeko.
MAPA Lurraren irudikapenada. Bertan, ibaiak, mendiak, herriak... sinbologia konbentzional baten bidez adieraziko dituzte. Orientazio-mapetan ibilbidea ere gorriz marraztuta agertuko da: hasiera , kontrolak eta helmuga . IRTEERA HELMUGA KONTROLAK
15.
16.
17.
MAPAREN IKURRAK Mapa bateko lurraren elementu eta ezaugarriak hobeto adierazteko kolore desberdinak erabiltzen dira. Maparen koloreak ondoko hauek izango dira: MARROIA Erliebea : sestra-kurbak, zuloak, zuloguneak, ildoak…. BELTZA Harriak eta xehetasun artifizialak : etxeak, hormak, bideak, hesiak, hondarrak... URDINA Ura : ibaiak, lakuak, errekak, iturriak, aintzirak... BERDEA Landaretza, zuhaitz isolatuak... GORRIA Ibilbidea (irteera, kontrolak eta helmuga), eta debekatuta dauden guneak seinalatzeko. HORIA Landaretzarik gabeko lekuak: belardiak, soroak, landak, laboreak, suebakiak... ZURIA Baso garbia adierazteko erabiltzen da.
KONTROLAK DESKRIBATZEKO TXARTELAInformazio zehatza ematen du baliza dagoen lekuari buruz. A : Kontrol-zenbakia (ordena) B : Kontrol-kodea (balizaren zenbakia) C : Zein elementu D : Baliza dagoen elementuaren izendapena E : Elementuaren ezaugarriak F : Elementuaren tamaina G : Kontrolaren kokapena H : Informazio lagungarria Azken balizatik helmugara dagoen distantzia
ESKALA Maparenneurriak eta errealitatearen neurrien arteko erlazioa da. Orientazioan eskalarik arruntenak 1:15.000 eta 1:10.000 dira. 1:15.000 = 1 cm mapan = 150 metro lurrean 1:10.000 = 1 cm mapan = 100 metro lurrean
33.
SESTRA-KURBAK Leku batenaltitudea neurtzeko, itsasoa erreferentziatzat hartzen da. Beraz altitudea itsaso altueratik (0 kota) leku jakin baterainoko distantzia izango da. Sestra-kurbak: Altitude bera daukaten puntuak lotzen dituzten marrak dira. Sestra-kurbak hurbil daudenean aldapa handia dago. Sestra kurbak urrun daudenean aldapa txikia dago.
34.
URRUNKIDETASUNA Bi kurbenarteko desnibela (garaiera-diferentzia) da. Orientazioko mapetan urrunkidetasuna ohikoena 5 metrokoa da (5 metroka kurba berri bat).