KONTROLAK DESKRIBATZEKO TXARTELAInformazio zehatza ematen du baliza dagoen lekuari buruz. A : Kontrol-zenbakia (ordena) B : Kontrol-kodea (balizaren zenbakia) C : Zein elementu D : Baliza dagoen elementuaren izendapena E : Elementuaren ezaugarriak F : Elementuaren tamaina G : Kontrolaren kokapena H : Informazio lagungarria Azken balizatik helmugara dagoen distantzia
ESKALA Maparenneurriak eta errealitatearen neurrien arteko erlazioa da. Orientazioan eskalarik arruntenak 1:15.000 eta 1:10.000 dira. 1:15.000 = 1 cm mapan = 150 metro lurrean 1:10.000 = 1 cm mapan = 100 metro lurrean
16.
SESTRA-KURBAK Leku batenaltitudea neurtzeko, itsasoa erreferentziatzat hartzen da. Beraz altitudea itsaso altueratik (0 kota) leku jakin baterainoko distantzia izango da. Sestra-kurbak: Altitude bera daukaten puntuak lotzen dituzten marrak dira. Sestra-kurbak hurbil daudenean aldapa handia dago. Sestra kurbak urrun daudenean aldapa txikia dago.
17.
URRUNKIDETASUNA Bi kurbenarteko desnibela (garaiera-diferentzia) da. Orientazioko mapetan urrunkidetasuna ohikoena 5 metrokoa da (5 metroka kurba berri bat).