SlideShare a Scribd company logo
1512an herri guztia suntsitu zuen sutearen ondorioz Gaztelako Juana La Loca erreginak herriari
“urtean zehar, asteazkenero, merkatu librea, zergarik gabea, egiteko errege baimena” eman
zionetik gure azokak makina bat istorio eta gertaera bizi izan ditu. Aurten efemeride horren 500.
urteurrenaren aitzakiarekin, Ordiziako JAKINTZA IKASTOLAko DBH3ko ikasleok gure
ekarpentxoa egitea erabaki dugu.
Bost mende hauen bueltan egondako gertakari guztien berri ematea gauza konplikatua da, izan
ere, ez dira asko azokaren inguruan jasota dauden erregistro eta aipamenak. Guk Ordiziako
D'ELIKATUZ interpretazio zentrora eta GOIMEN, Goierriko landa eremuaren garapenerako
elkartera jo dugu eta bertan eskaini dizkiguten azken bi hamarkadetako datu eta informazio
guztiarekin ondorengo infografia diseinatu dugu.

1992ko "Estudio sobre los mercados locales" delako txostenaren arabera, 90
ekoizle etortzen ziren azokara. Hurrengo urteetan Goimenek egindako azokaren
jarraipenak garbi azaltzen du nolakoa izan den ekoizle kopuruaren bilakaera: 20
urteko epean ekoizleen kopurua erdira jaitsi da.

Horixe da, hain zuzen ere, gaur egun Ordiziako Plaza Nagusira datozen gizonezko eta
emakumezkoen arteko banaketa. Eskuineko grafikoan euren adinak adierazten dira, duela
hamalau urte IKEI enpresak egindako ikerketa batek eskaintzen dituenarekiko alderatuta.
Orduan ia %70ek zuten 55 urte baino gehiago. Egun, proportzio hori zertxobait jaitsi da (%52)

Ekoizleen
jatorriari
dagokionez,
guztiak dira
gipuzkoarrak,
goierritarrak
nagusi direlarik.
Baina azken
hamabi urtetan
inguruko
bailaretatik
datozen ekoizleen
kopuruan
aldaketa
nabarmenik
gertatu ez bada
ere, bertakoen
kopurua %33an
jaitsi da. Alegia,
hamasei goierritar
gutxiago datoz
azokara gaur.

Ordiziako Azokaren
webgunean 2010eko
azaroaren 3tik aurrera
izandako azoka
guztietan saldutako
hainbat produktuen
salneurriak kontsulta
daitezke. Arkumeari
dagozkion salneurriak
aztertzerakoan, azken bi
urte hauetan birritan
errepikatu den bitxikeria
batek atentzioa deitu
digu.
Azaro-Urtarrila bitartea
izaten da (Aste
Santuarekin batera)
arkume gehien saltzen
den garaia. Tarte
horretan ere izaten da
arkumea garestien.
Bai 2010ean baita 2011n
ere, arkumeak
Eguberriko azoka
berezian izan du
preziorik altuena (4,5€
eta 5€, hurrenez
hurren). Hurrengo
astean, urteko lehen
azokan hain zuzen ere,
saldu ziren arkume buru
gehien: 2011ko
urtarrilaren 5ean 34
buru eta 2012ko
urtarrilaren 4an, 37.

Arkume eta gaztarekin batera, inguruko baserrietan ekoizten diren kalitatezko barazkiak dira gure azokako produktu
izarrak. Plaza barruan ipintzen diren postuen gehiengo batetan barazkiak saltzen dira. Baina kasu honetan ere,
ekoizleen beherakadarekin batera, barazki postuen kopuruan beherakada nabarmena gertatu da. Bitartean bezeroek
produktu hauen goreneko kalitatea aipatzen dute azokara etortzeko arrazoi nagusiena bezala.

Azokara datozen bezeroen artean emakumezkoak dira nagusi. Gehienak ordiziarrak (bitik bat)
eta inguruko herrietakoak dira. Adinari dagokionez, 1992ko "Estudio sobre los mercados
locales" txostenaren arabera, orduan bezero gehienak 40-50 tartekoak baziren, hogei urteren
bueltan, 60 urtetik gorakoak dira nagusi.

Ordiziako kaleetan barrena topatu ditugun bezeroei
zera galdetu diegu: "Nola ikusten duzu azoka?"
Galdetutako 155 pertsonetatik ia erdientzat azoka
galtzen ari den ondarea da. Duela hogei urte galdera
bera egin zitzaien. Orduan ikuspegi ezkor hori
galdetutakoen %32an bakarrik agertzen zen.

Azokako produktuak
erosten dituztenek
zenbat diru gastatzen
duten ere jakin nahi izan
dugu. Mota guztietako
erantzunak jaso ditugu,
baina galdetutakoen ia
erdiek 10-20 euro inguru
gastatzen dutela
erantzun dute.
Duela hogei urteko
balioekin alderatzea ez
da gauza erraza, izan
ere, orduan pezetak
erabiltzen ziren. Orduko
datuen arabera, %50ak
1.500 pezetatik gora
gastatzen omen zuen.
6€=1000pta
parekotasunari kasu
egiten badiogu, gaur
egun %85ak gastatzen
ditu 1500 pezeta baino
gehiago.

Galdetegi berdinean azokako produktuak erosteko
dituzten arrazoien inguruan galdetu zaie. Hirutik bik
azokako produktuek "denda eta supermerkatuetako
produktuek baino kalitate hobeagoa dutela" aipatu dute
arrazoi nagusiena bezala. Duela hogei urte, berriz,
horrela pentsatzen zutenak %46 bakarrik ziren.

More Related Content

More from Jokin Lacalle

Teknologia eta Hezkuntza-Metodologiak
Teknologia eta Hezkuntza-MetodologiakTeknologia eta Hezkuntza-Metodologiak
Teknologia eta Hezkuntza-Metodologiak
Jokin Lacalle
 
Iraurgi berritzen 22:02:2016
Iraurgi berritzen 22:02:2016Iraurgi berritzen 22:02:2016
Iraurgi berritzen 22:02:2016
Jokin Lacalle
 
Leioako Magisteritza Eskolan
Leioako Magisteritza EskolanLeioako Magisteritza Eskolan
Leioako Magisteritza Eskolan
Jokin Lacalle
 
Koolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berria
Koolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berriaKoolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berria
Koolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berria
Jokin Lacalle
 
Teknologia ikasgelan
Teknologia ikasgelanTeknologia ikasgelan
Teknologia ikasgelan
Jokin Lacalle
 
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Jokin Lacalle
 
IKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuz
IKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuzIKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuz
IKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuzJokin Lacalle
 
Del aula a la vida, de la vida al aula las competencias básicas en la escuela
Del aula a la vida, de la vida al aula  las competencias básicas en la escuelaDel aula a la vida, de la vida al aula  las competencias básicas en la escuela
Del aula a la vida, de la vida al aula las competencias básicas en la escuela
Jokin Lacalle
 
Ordiziako azokaren V. mendeurrena
Ordiziako azokaren V. mendeurrenaOrdiziako azokaren V. mendeurrena
Ordiziako azokaren V. mendeurrena
Jokin Lacalle
 
Datorren ikasturterako antolaketa berria aurkezpen txostena
Datorren ikasturterako antolaketa berria   aurkezpen txostenaDatorren ikasturterako antolaketa berria   aurkezpen txostena
Datorren ikasturterako antolaketa berria aurkezpen txostenaJokin Lacalle
 
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzenIkasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
Jokin Lacalle
 
IKTak Jakintza ikastolan desagertze bidean
IKTak Jakintza ikastolan desagertze bideanIKTak Jakintza ikastolan desagertze bidean
IKTak Jakintza ikastolan desagertze bidean
Jokin Lacalle
 
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)
Jokin Lacalle
 
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Jokin Lacalle
 
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)
Jokin Lacalle
 
Getxo Ikasblogak 2007
Getxo Ikasblogak 2007Getxo Ikasblogak 2007
Getxo Ikasblogak 2007
Jokin Lacalle
 
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitalaEskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Jokin Lacalle
 
Belaunaldi digitalaren hezkuntza
Belaunaldi digitalaren hezkuntzaBelaunaldi digitalaren hezkuntza
Belaunaldi digitalaren hezkuntza
Jokin Lacalle
 
Soft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de Andalucía
Soft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de AndalucíaSoft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de Andalucía
Soft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de Andalucía
Jokin Lacalle
 
Blogak: atalak eta admin gunea
Blogak: atalak eta admin guneaBlogak: atalak eta admin gunea
Blogak: atalak eta admin guneaJokin Lacalle
 

More from Jokin Lacalle (20)

Teknologia eta Hezkuntza-Metodologiak
Teknologia eta Hezkuntza-MetodologiakTeknologia eta Hezkuntza-Metodologiak
Teknologia eta Hezkuntza-Metodologiak
 
Iraurgi berritzen 22:02:2016
Iraurgi berritzen 22:02:2016Iraurgi berritzen 22:02:2016
Iraurgi berritzen 22:02:2016
 
Leioako Magisteritza Eskolan
Leioako Magisteritza EskolanLeioako Magisteritza Eskolan
Leioako Magisteritza Eskolan
 
Koolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berria
Koolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berriaKoolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berria
Koolab, Jakintza ikastolako fabrikazio laborategi berria
 
Teknologia ikasgelan
Teknologia ikasgelanTeknologia ikasgelan
Teknologia ikasgelan
 
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
Teknologia Jakintza ikastolan 2014 2015
 
IKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuz
IKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuzIKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuz
IKTak ikasgelan: Wordetik proiektuetara, blogetatik pasatuz
 
Del aula a la vida, de la vida al aula las competencias básicas en la escuela
Del aula a la vida, de la vida al aula  las competencias básicas en la escuelaDel aula a la vida, de la vida al aula  las competencias básicas en la escuela
Del aula a la vida, de la vida al aula las competencias básicas en la escuela
 
Ordiziako azokaren V. mendeurrena
Ordiziako azokaren V. mendeurrenaOrdiziako azokaren V. mendeurrena
Ordiziako azokaren V. mendeurrena
 
Datorren ikasturterako antolaketa berria aurkezpen txostena
Datorren ikasturterako antolaketa berria   aurkezpen txostenaDatorren ikasturterako antolaketa berria   aurkezpen txostena
Datorren ikasturterako antolaketa berria aurkezpen txostena
 
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzenIkasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
Ikasten ikasi; autoikaskuntza antolatzen
 
IKTak Jakintza ikastolan desagertze bidean
IKTak Jakintza ikastolan desagertze bideanIKTak Jakintza ikastolan desagertze bidean
IKTak Jakintza ikastolan desagertze bidean
 
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2007)
 
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
Metodologiaz Eta Filosofiaz (HIKHASI 2006)
 
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)
Blogak Irakaskuntzan (HIKHASI 2006)
 
Getxo Ikasblogak 2007
Getxo Ikasblogak 2007Getxo Ikasblogak 2007
Getxo Ikasblogak 2007
 
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitalaEskolaren erronka: alfabetizazio digitala
Eskolaren erronka: alfabetizazio digitala
 
Belaunaldi digitalaren hezkuntza
Belaunaldi digitalaren hezkuntzaBelaunaldi digitalaren hezkuntza
Belaunaldi digitalaren hezkuntza
 
Soft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de Andalucía
Soft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de AndalucíaSoft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de Andalucía
Soft Libre en las escuelas de la Comunidad Autónoma de Andalucía
 
Blogak: atalak eta admin gunea
Blogak: atalak eta admin guneaBlogak: atalak eta admin gunea
Blogak: atalak eta admin gunea
 

Ordiziako azokaren V.mendeurrena luzea

  • 1. 1512an herri guztia suntsitu zuen sutearen ondorioz Gaztelako Juana La Loca erreginak herriari “urtean zehar, asteazkenero, merkatu librea, zergarik gabea, egiteko errege baimena” eman zionetik gure azokak makina bat istorio eta gertaera bizi izan ditu. Aurten efemeride horren 500. urteurrenaren aitzakiarekin, Ordiziako JAKINTZA IKASTOLAko DBH3ko ikasleok gure ekarpentxoa egitea erabaki dugu. Bost mende hauen bueltan egondako gertakari guztien berri ematea gauza konplikatua da, izan ere, ez dira asko azokaren inguruan jasota dauden erregistro eta aipamenak. Guk Ordiziako D'ELIKATUZ interpretazio zentrora eta GOIMEN, Goierriko landa eremuaren garapenerako elkartera jo dugu eta bertan eskaini dizkiguten azken bi hamarkadetako datu eta informazio guztiarekin ondorengo infografia diseinatu dugu. 1992ko "Estudio sobre los mercados locales" delako txostenaren arabera, 90 ekoizle etortzen ziren azokara. Hurrengo urteetan Goimenek egindako azokaren jarraipenak garbi azaltzen du nolakoa izan den ekoizle kopuruaren bilakaera: 20 urteko epean ekoizleen kopurua erdira jaitsi da. Horixe da, hain zuzen ere, gaur egun Ordiziako Plaza Nagusira datozen gizonezko eta emakumezkoen arteko banaketa. Eskuineko grafikoan euren adinak adierazten dira, duela hamalau urte IKEI enpresak egindako ikerketa batek eskaintzen dituenarekiko alderatuta. Orduan ia %70ek zuten 55 urte baino gehiago. Egun, proportzio hori zertxobait jaitsi da (%52) Ekoizleen jatorriari dagokionez, guztiak dira gipuzkoarrak, goierritarrak nagusi direlarik. Baina azken hamabi urtetan inguruko bailaretatik datozen ekoizleen kopuruan aldaketa nabarmenik gertatu ez bada ere, bertakoen kopurua %33an jaitsi da. Alegia, hamasei goierritar gutxiago datoz azokara gaur. Ordiziako Azokaren webgunean 2010eko azaroaren 3tik aurrera izandako azoka guztietan saldutako hainbat produktuen salneurriak kontsulta daitezke. Arkumeari dagozkion salneurriak aztertzerakoan, azken bi urte hauetan birritan errepikatu den bitxikeria batek atentzioa deitu digu. Azaro-Urtarrila bitartea izaten da (Aste Santuarekin batera) arkume gehien saltzen den garaia. Tarte horretan ere izaten da arkumea garestien. Bai 2010ean baita 2011n ere, arkumeak Eguberriko azoka berezian izan du preziorik altuena (4,5€ eta 5€, hurrenez hurren). Hurrengo astean, urteko lehen azokan hain zuzen ere, saldu ziren arkume buru gehien: 2011ko urtarrilaren 5ean 34 buru eta 2012ko urtarrilaren 4an, 37. Arkume eta gaztarekin batera, inguruko baserrietan ekoizten diren kalitatezko barazkiak dira gure azokako produktu izarrak. Plaza barruan ipintzen diren postuen gehiengo batetan barazkiak saltzen dira. Baina kasu honetan ere, ekoizleen beherakadarekin batera, barazki postuen kopuruan beherakada nabarmena gertatu da. Bitartean bezeroek produktu hauen goreneko kalitatea aipatzen dute azokara etortzeko arrazoi nagusiena bezala. Azokara datozen bezeroen artean emakumezkoak dira nagusi. Gehienak ordiziarrak (bitik bat) eta inguruko herrietakoak dira. Adinari dagokionez, 1992ko "Estudio sobre los mercados locales" txostenaren arabera, orduan bezero gehienak 40-50 tartekoak baziren, hogei urteren bueltan, 60 urtetik gorakoak dira nagusi. Ordiziako kaleetan barrena topatu ditugun bezeroei zera galdetu diegu: "Nola ikusten duzu azoka?" Galdetutako 155 pertsonetatik ia erdientzat azoka galtzen ari den ondarea da. Duela hogei urte galdera bera egin zitzaien. Orduan ikuspegi ezkor hori galdetutakoen %32an bakarrik agertzen zen. Azokako produktuak erosten dituztenek zenbat diru gastatzen duten ere jakin nahi izan dugu. Mota guztietako erantzunak jaso ditugu, baina galdetutakoen ia erdiek 10-20 euro inguru gastatzen dutela erantzun dute. Duela hogei urteko balioekin alderatzea ez da gauza erraza, izan ere, orduan pezetak erabiltzen ziren. Orduko datuen arabera, %50ak 1.500 pezetatik gora gastatzen omen zuen. 6€=1000pta parekotasunari kasu egiten badiogu, gaur egun %85ak gastatzen ditu 1500 pezeta baino gehiago. Galdetegi berdinean azokako produktuak erosteko dituzten arrazoien inguruan galdetu zaie. Hirutik bik azokako produktuek "denda eta supermerkatuetako produktuek baino kalitate hobeagoa dutela" aipatu dute arrazoi nagusiena bezala. Duela hogei urte, berriz, horrela pentsatzen zutenak %46 bakarrik ziren.