SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
Download to read offline
KONPOSIZIOA (konposizioa I.ppt 1-27, 78-80 + erritmoa-oreka)
  •   KONPOSIZIOA ideia edo mezu bat transmititzeko asmoarekin elementu
      plastikoek espazioan duten antolamendua da; baliabide plastiko guztiena
      (grafiko eta kromatikoak).

  •   Osotasun bat eratzen dute: irudia.

  •   Elementuren bat aldatzen bada, osotasunean eragiten du.

  •   Gaien antolamenduarekin batera, irudian harmonia, proportzioa, erritmoa,
      tentsioa … eragiten duen elementu formal guztien artikulazioa ere ematen da
      konposizioan.

  •   Formak espazioan duten antolamendua da askotan irudiari zentzua ematen
      diona. Ez da berdina ASKO edo SOKA.

  •   Konposizio bat eraikitzea, 2Dtako ala 3Dtako espazio batetan elementu
      plastikoak antolatzea eta banatzea da, ikusizko adierazpen batek irakurketa
      ulergarria izateko moduan, modu honetara ideia edo sentimendu bat
      adieraziz.

  •   Konposizio bat eraikitzeko, beraz, beharrezkoa da arau batzuk (aldagarriak)
      aztertzea, ikusleari nahi den irudiaren ideia hori transmititzeko.

  •   Forma konpositiboak edukia adierazten du.

         •   Edukia informazioaren izaera, mezua da.

         •   Mezuak helburu bat betetzen du (esatea, adieraztea, azaltzea,
             zuzentzea, onartzea, zirikatzea …) konposizioaren bidez.

         •   Konposizioa bitartekari interpretagarria da, mezua jasotzen dutenek
             ikusizko mezu hau berrinterpretatzeko modua kontrolatzen duena.

         •   Forma konpositiboa ikusizko formulazio batetan gura izandako
             emoziozko efektu baten alde oinarrizko elementuek duten antolaketa
             da.

  •   Forma konpositiboan biltzen dira:

         •   Gaia
         •   Baliabide plastikoak
         •   Adierazpen moduak

  •   Momentuaren, intentzioaren … arabera, hauen artean oreka emango da ala
      hauetariko bata edo bestea gailenduko da.
ESPAZIO-FORMATUA

 •   2Dtako espazio mugatua, dimentsio zehatza duena, non ikusizko ekintza
     garatzen den, EUSKARRIA.

 •   Formak, tamainuak eta orientazioak irudiaren adierazkortasunean eragiten
     du.

        Formatu laukizuzen eta horizontala:          Konposizioari    egonkortasuna,
        baretasuna eta jarraitasuna ematen dio.

        Formatu karratua: Ikusmena zentratzen du eta ikusizko tentsioa orekatzen
        du.

        Formatu laukizuzena eta bertikala: Gorapen, seriotasun eta orekaren
        arteko jokoa

        Formatu zirkularra: Mugimendu inguratzailea eta esekidura sentsazioa

        Formatu hirukia: Kontzentrazio eta presio giroa sortzen du.




IKUS EREMUA

 •   Formatu batean ikus elementuak sortzen eta antolatzen ditugunean, ikus
     eremu batean bihurtzen ari gara.

 •   Ikus elementu hauek dinamikoak dira: elkarren artean harremanean daude,
     baita espazio-formatuarekin berarekin ere.

 •   Ikus eremua, beraz, konposizio bat (itxia, irekia, eskultorikoa, eszenografikoa,
     arkitektonikoa … ) garatzen den gunea da.




◘ ERLAZIO DINAMIKOAK eta TENTSIOAK IKUS -EREMUAN

 •   Irudi bat behatzen dugunean, pertzepzio arauak eta tentsioak aktibatzen dira
     hautematearen prozesu psikologikoan.

 •   Begirada alde batetik bestera mugitzen da, ikus elementuen arteko eta
     hauek espazio-formatuarekin duten harremanen dinamikoek gidatuta.

 •   Ikus elementu guztiek besteengan eragiteko gaitasuna (indarra) dute, baina
     batzuek besteek baino gaitasun gehiago dute.
•   Indarrak tentsioak eragiten ditu: ikus elementu bakoitzak tentsioak edo
     harreman dinamikoak sortzen ditu, eta eremu batetako elementu guztien
     artean ere tentsio edo harreman dinamikoak sortzen dira.

 •   Harreman dinamikoak ez daude arauen menpe eta alda daitezke. Baina
     badaude nolabaiteko joerak; halako tentsio batzuk eragiten dira (nahiko
     konstanteak), baldintza hauen arabera sortutakoak:

        1. Ikus elementuaren itxura fisikoa

        2. Igorleak tentsioak sortu ditzake ikus elementuen hautaketarekin eta
           hauek espazio-formatuarekin duten harremanarekin.(*)

        3. Hartzailearen hautemate gaitasunak ere tentsioak sortu ditzake.




(*)Erritmo bisuala
 •   Erritmoa espazio batean forma errepikatuen segida harmonikoak osatzen du,
     ordena bat jarraituz eta ibilbide desberdinak osatuz: horizontalak, bertikalak,
     okertuak …

 •   Formen ibilbideetan espazioa hutsak eta beteak tartekatzen dira, hauek
     erritmoa deitzen diegun sentsazio dinamikoak eragiten dituztelarik.
◘ Erritmoa eta oreka
Gure kulturan oreka asko estimatzen den ondasuna da: oreka bilatzen da bizitza
pertsonalean, profesionalean … Orekarekiko dugun harreman hori dela eta
inplizituki ala intuitiboki ikusten, ukitzen, entzuten, usaintzen eta dastatzen dugun
horretan orekaren presentzia ala gabezia hautemateko joera dugu.

Diseinuan, orekak formaren katalizatzaile moduan jokatzen du: elementuak
espazioan aktibatzen eta ainguratzen ditu. Begirada oraindik ebatzi gabeko
diseinuaren puntu zehatz bati begira geratzen denean, hau elementuen
lekutzea, proportzioa eta espazio negatiboaren arteko harremanarengatik izaten
da, funtzionatzen ez dutelako: handiegiak direlako, elkarrekiko hurbilegi
daudelako, lauegiak direlako, gaizki lerrokatuak daudelako …

Orrialde gaineko elementuek harreman fisikoak gogoratzen dituzte. Ikusizko oreka
elementu ezberdinen pisua uniformeki, proportzionalki banatzen denean sortzen
da; forma - espazioaren arteko oreka mantenduz. Elementu handiak txikien
kontrapuntu izango dira, ilunak argienak.

Egonkortasuna diseinu simetrikoarekin bat ematen da: ardatz batekiko alde
bietan elementu berak aurkezten dituena. Dena den, orekak ez du zertan
estatikoa izan behar. Diseinatzaileek tamaina, ehundura, balore, kolore eta
formen arteko kontrastea erabiltzen dute elementu baten pisua konpentsatzeko
ala azpimarratzeko eta honela oreka dinamikoa sortzeko.

Erritmoa patroi erregular eta markatu baten errepikapena da. Hizketa, musika
eta dantzak erritmoa erabiltzen dute forma denboran espresatzeko. Diseinatzaile
grafikoek erritmoa erabiltzen dute irudi estatikoak eraikitzeko, baita mugimendua,
iraupena eta sekuentziazioa duten grafikoetan ere. (iragarkiaren bideoa*)

Patroien diseinuak etenik gabeko errepikapena erabiltzen badu ere, diseinu
grafikoaren formarik gehienek aldaketa – eraldaketa – bariazioa duten erritmoak
bilatzen dituzte. Liburuen diseinuan adibidez kolorearen tonu eta eskala
ezberdinak erabili daitezke orrialdeetan zehar egituran osotasun – batasun bat
izanik. Orekak eta erritmoak, egonkortasun eta sorpresa gaitasuna dituztenak,
batera dihardute diseinugintzan.


◘   Simetria eta asimetria:

Simetria ezker-eskuin, goi-behe eman daiteke. Organismo natural askok simetria
jarraitzen dute oreka lortzeko (nahiz eta zehatza ez izan): animaliengan (hanken,
besoen banaketa uniformea …) mugikortasuna bermatzeko, zuhaitzetan zutik
mantentzeko (pisuaren banaketa orekatua enborraren inguruan) …

Baina, simetria ez da oreka lortzeko modu bakarra. Diseinu asimetrikoak askotan
aktiboagoak izaten dira simetrikoak baino eta diseinatzaileek oreka sortuko
duten kontraste elementuak sartzen dituzte hauetan, konposizioan begirada
mugitzen doan bitartean egonkortasun sentsazio orokorra eraiki dezaten.
◘   Errepikapena eta bariazioa:

Laborantza lurretan, aparkalekuetako kotxe lerrokatuetan … errepikapena giza
ingurunean dagoen ezaugarria da. Musikan melodiak eta disonantziak bezala,
errepikapenak eta bariazioak bizitzako ikusizko justaposizioak esnatzen dituzte.
Edertasuna bien arteko nahasketatik sortzen da.


◘   Erritmoa eta denbora:

Soinuarekin erritmora ohituak gaude. Musikan patroiak denboran zehar aldatzen
doaz: gainjarriz, elkarrengan oinarrituz, entzumenezko kontrasteak sortuz …
Audioan soinuak anplifikatu ala leuntzen dira musika – lanean eraldatzen
garatzen den erritmoa sortzeko.

Diseinatzaile grafikoak antzeko egiturak erabiltzen ditu bisualki. Elementuen
(zirkulu, linea, erretikulu …) errepikapenak erritmoa sortzen du, tamainaren
/tonuaren /intentsitatearen /noranzkoren … bariazioak sorpresa sortzen duen
bezala. Animazioan, diseinatzaileek batera orkestratu behar izaten dituzte
entzumenezko eta ikusizko erritmoak. (iragarkiaren bideoa*)


◘   Erritmoa eta progresioa:

Diseinatzaileak askotan orrialde askotan zehar banatzen den edukiekin lan egiten
du. Orrialde bakarreko konposizioetan bezala, diseinu sekuentzialak koherentzia
orokorra izan behar du. Irudiek, tipografiak, eremu kromatikoak … puntu fokalak
sortzeko asmoarekin egituratzen dira, ikuslearen begirada pieza osoan zehar
gidatzeko. Erretikuluak orrialdeen progresioan ordena sortzen laguntzen du;
bariazio elementu bat, sorpresa elementu bat gordetzea funtsezkoa da interesa
mantentzeko.

More Related Content

What's hot

Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaLerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaPlastikaDBHLauro
 
DBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAK
DBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAKDBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAK
DBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAKnanu373
 
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2
FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2nanu373
 
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementuaLerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementuaPlastikaDBHLauro
 
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020PlastikaDBHLauro
 
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIADBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIAnanu373
 
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoanIrudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoanPlastikaDBHLauro
 
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENADBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENAnanu373
 
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakLERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakPlastikaDBHLauro
 
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020PlastikaDBHLauro
 

What's hot (13)

Irudiaren konposaketa
Irudiaren konposaketaIrudiaren konposaketa
Irudiaren konposaketa
 
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementuaLerroa: oinarrizko ikus - elementua
Lerroa: oinarrizko ikus - elementua
 
DBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAK
DBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAKDBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAK
DBH2___ IKUS HIZKUNTZAKO ELEMENTUAK
 
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2
FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2
 
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementuaLerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
 
Koadroak aztertzen
Koadroak aztertzenKoadroak aztertzen
Koadroak aztertzen
 
Irudiaren egitura
Irudiaren egituraIrudiaren egitura
Irudiaren egitura
 
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
 
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIADBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
 
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoanIrudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
 
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENADBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
 
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakLERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
 
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
 

Viewers also liked

KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3nanu373
 
Ikusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoa
Ikusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoaIkusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoa
Ikusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoaVictoria Goikoetxea
 
Adierazpen Plastikoaren Oinarrizko Osagaiak
Adierazpen Plastikoaren Oinarrizko OsagaiakAdierazpen Plastikoaren Oinarrizko Osagaiak
Adierazpen Plastikoaren Oinarrizko OsagaiakErk
 
Konposizioa
KonposizioaKonposizioa
Konposizioa951961
 
7.1 konposizioa forma eta espazioa
7.1  konposizioa forma eta espazioa7.1  konposizioa forma eta espazioa
7.1 konposizioa forma eta espazioananu373
 
DBH4 - Zer da artea? - eskema
DBH4 - Zer da artea? - eskemaDBH4 - Zer da artea? - eskema
DBH4 - Zer da artea? - eskemananu373
 
DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA
DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA  DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA
DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA nanu373
 
Análisis de una obra pictórica
Análisis de una obra pictóricaAnálisis de una obra pictórica
Análisis de una obra pictóricaPepe Pastor
 
DBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdf
DBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdfDBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdf
DBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdfnanu373
 
Maltrato a la tercera edad
Maltrato a la tercera edadMaltrato a la tercera edad
Maltrato a la tercera edadmagnolia65
 
Ikusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaia
Ikusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaiaIkusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaia
Ikusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaiananu373
 

Viewers also liked (20)

Argia
ArgiaArgia
Argia
 
KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ARAUAK eta MOTAK (labur) _ DBH3
 
Ikusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoa
Ikusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoaIkusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoa
Ikusmenezko hizkeren osagaiak puntua lerro planoa
 
Adierazpen Plastikoaren Oinarrizko Osagaiak
Adierazpen Plastikoaren Oinarrizko OsagaiakAdierazpen Plastikoaren Oinarrizko Osagaiak
Adierazpen Plastikoaren Oinarrizko Osagaiak
 
Konposizioa
KonposizioaKonposizioa
Konposizioa
 
7.1 konposizioa forma eta espazioa
7.1  konposizioa forma eta espazioa7.1  konposizioa forma eta espazioa
7.1 konposizioa forma eta espazioa
 
DBH4 - Zer da artea? - eskema
DBH4 - Zer da artea? - eskemaDBH4 - Zer da artea? - eskema
DBH4 - Zer da artea? - eskema
 
Artelan iruzkina
Artelan iruzkinaArtelan iruzkina
Artelan iruzkina
 
DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA
DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA  DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA
DBH1___ 6 - KONPOSIZIOA
 
Kolorea1
Kolorea1Kolorea1
Kolorea1
 
Kolorearen teoria
Kolorearen teoriaKolorearen teoria
Kolorearen teoria
 
ELEMENTOS PARA EL ANÁLISIS DE UNA OBRA DE ARTE
ELEMENTOS PARA EL ANÁLISIS DE UNA OBRA DE ARTEELEMENTOS PARA EL ANÁLISIS DE UNA OBRA DE ARTE
ELEMENTOS PARA EL ANÁLISIS DE UNA OBRA DE ARTE
 
Análisis de una obra pictórica
Análisis de una obra pictóricaAnálisis de una obra pictórica
Análisis de una obra pictórica
 
DBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdf
DBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdfDBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdf
DBH3___ 3.1- euskal_logo-pegata-kartel_ereduak.pdf
 
Argia
ArgiaArgia
Argia
 
Maltrato a la tercera edad
Maltrato a la tercera edadMaltrato a la tercera edad
Maltrato a la tercera edad
 
Azalerak
AzalerakAzalerak
Azalerak
 
Ikusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaia
Ikusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaiaIkusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaia
Ikusizko ehundurak dbh1_ frottage kolaia
 
FAN-TEST-STAND-33333
FAN-TEST-STAND-33333FAN-TEST-STAND-33333
FAN-TEST-STAND-33333
 
Argia
ArgiaArgia
Argia
 

More from nanu373

Historiaurrea - kronologia kuadroa
Historiaurrea -  kronologia kuadroa Historiaurrea -  kronologia kuadroa
Historiaurrea - kronologia kuadroa nanu373
 
BATXI - HISTORIAURREA - ariketak
BATXI - HISTORIAURREA - ariketakBATXI - HISTORIAURREA - ariketak
BATXI - HISTORIAURREA - ariketaknanu373
 
BATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketa
BATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketaBATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketa
BATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketananu373
 
BATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekinBATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekinnanu373
 
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekinBATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekinnanu373
 
BATXI - Egipto _ ariketak1 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _  ariketak1 - iruzkinekinBATXI - Egipto _  ariketak1 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak1 - iruzkinekinnanu373
 
DBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideak
DBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideakDBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideak
DBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideaknanu373
 
DBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAK
DBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAKDBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAK
DBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAKnanu373
 
DBH1___ 5 - FORMA - PLANOA
DBH1___ 5 - FORMA - PLANOADBH1___ 5 - FORMA - PLANOA
DBH1___ 5 - FORMA - PLANOAnanu373
 
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK nanu373
 
DBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
DBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOADBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
DBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOAnanu373
 
DBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioa
DBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioaDBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioa
DBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioananu373
 
DBH3___ 6- MASS MEDIA eta IRUDIA
DBH3___ 6-  MASS MEDIA eta IRUDIADBH3___ 6-  MASS MEDIA eta IRUDIA
DBH3___ 6- MASS MEDIA eta IRUDIAnanu373
 
DBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUA
DBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUADBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUA
DBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUAnanu373
 
DBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_K
DBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_KDBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_K
DBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_Knanu373
 
BATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketaBATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketananu373
 
AG21___ biodibertsitatea -galemys-etik
AG21___ biodibertsitatea -galemys-etikAG21___ biodibertsitatea -galemys-etik
AG21___ biodibertsitatea -galemys-etiknanu373
 
DBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA II
DBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA IIDBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA II
DBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA IInanu373
 
DBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAK
DBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAKDBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAK
DBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAKnanu373
 
DBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekin
DBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekinDBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekin
DBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekinnanu373
 

More from nanu373 (20)

Historiaurrea - kronologia kuadroa
Historiaurrea -  kronologia kuadroa Historiaurrea -  kronologia kuadroa
Historiaurrea - kronologia kuadroa
 
BATXI - HISTORIAURREA - ariketak
BATXI - HISTORIAURREA - ariketakBATXI - HISTORIAURREA - ariketak
BATXI - HISTORIAURREA - ariketak
 
BATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketa
BATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketaBATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketa
BATXI - 3.3mesop ib_zelt_zeltib_identifikazio ariketa
 
BATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekinBATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak3 - iruzkinekin
 
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekinBATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak2 - iruzkinekin
 
BATXI - Egipto _ ariketak1 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _  ariketak1 - iruzkinekinBATXI - Egipto _  ariketak1 - iruzkinekin
BATXI - Egipto _ ariketak1 - iruzkinekin
 
DBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideak
DBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideakDBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideak
DBH3 _ POSITIBO - NEGATIBOA figura geometrikoetan _ diseinu adibideak
 
DBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAK
DBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAKDBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAK
DBH1 _ ariketak _ EHUNDURA GRAFIKOAK
 
DBH1___ 5 - FORMA - PLANOA
DBH1___ 5 - FORMA - PLANOADBH1___ 5 - FORMA - PLANOA
DBH1___ 5 - FORMA - PLANOA
 
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
DBH1___ 1 - IKUS ELEMENTUAK
 
DBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
DBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOADBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
DBH2___ 2UD - IRUDIA ETA KOMUNIKAZIOA
 
DBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioa
DBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioaDBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioa
DBH2___ 1- IKUS HIZKUNTZA - IRUDIA hautematea - komunikazioa
 
DBH3___ 6- MASS MEDIA eta IRUDIA
DBH3___ 6-  MASS MEDIA eta IRUDIADBH3___ 6-  MASS MEDIA eta IRUDIA
DBH3___ 6- MASS MEDIA eta IRUDIA
 
DBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUA
DBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUADBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUA
DBH3___ 2.1- IH APLIKAZIOAK_DISEINUA
 
DBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_K
DBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_KDBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_K
DBH3___ 2- IKUS HIZKUNTZA_K
 
BATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketaBATXI - artelan baten irakurketa
BATXI - artelan baten irakurketa
 
AG21___ biodibertsitatea -galemys-etik
AG21___ biodibertsitatea -galemys-etikAG21___ biodibertsitatea -galemys-etik
AG21___ biodibertsitatea -galemys-etik
 
DBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA II
DBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA IIDBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA II
DBH2___ koadernoa osatzen - KOLOREA II
 
DBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAK
DBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAKDBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAK
DBH3___ 9.2- PERSPEKTIBA_BISTAK
 
DBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekin
DBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekinDBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekin
DBH2___ 4.2.2- kolore harremanak - ariketa ereduekin
 

KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3

  • 1. KONPOSIZIOA (konposizioa I.ppt 1-27, 78-80 + erritmoa-oreka) • KONPOSIZIOA ideia edo mezu bat transmititzeko asmoarekin elementu plastikoek espazioan duten antolamendua da; baliabide plastiko guztiena (grafiko eta kromatikoak). • Osotasun bat eratzen dute: irudia. • Elementuren bat aldatzen bada, osotasunean eragiten du. • Gaien antolamenduarekin batera, irudian harmonia, proportzioa, erritmoa, tentsioa … eragiten duen elementu formal guztien artikulazioa ere ematen da konposizioan. • Formak espazioan duten antolamendua da askotan irudiari zentzua ematen diona. Ez da berdina ASKO edo SOKA. • Konposizio bat eraikitzea, 2Dtako ala 3Dtako espazio batetan elementu plastikoak antolatzea eta banatzea da, ikusizko adierazpen batek irakurketa ulergarria izateko moduan, modu honetara ideia edo sentimendu bat adieraziz. • Konposizio bat eraikitzeko, beraz, beharrezkoa da arau batzuk (aldagarriak) aztertzea, ikusleari nahi den irudiaren ideia hori transmititzeko. • Forma konpositiboak edukia adierazten du. • Edukia informazioaren izaera, mezua da. • Mezuak helburu bat betetzen du (esatea, adieraztea, azaltzea, zuzentzea, onartzea, zirikatzea …) konposizioaren bidez. • Konposizioa bitartekari interpretagarria da, mezua jasotzen dutenek ikusizko mezu hau berrinterpretatzeko modua kontrolatzen duena. • Forma konpositiboa ikusizko formulazio batetan gura izandako emoziozko efektu baten alde oinarrizko elementuek duten antolaketa da. • Forma konpositiboan biltzen dira: • Gaia • Baliabide plastikoak • Adierazpen moduak • Momentuaren, intentzioaren … arabera, hauen artean oreka emango da ala hauetariko bata edo bestea gailenduko da.
  • 2. ESPAZIO-FORMATUA • 2Dtako espazio mugatua, dimentsio zehatza duena, non ikusizko ekintza garatzen den, EUSKARRIA. • Formak, tamainuak eta orientazioak irudiaren adierazkortasunean eragiten du. Formatu laukizuzen eta horizontala: Konposizioari egonkortasuna, baretasuna eta jarraitasuna ematen dio. Formatu karratua: Ikusmena zentratzen du eta ikusizko tentsioa orekatzen du. Formatu laukizuzena eta bertikala: Gorapen, seriotasun eta orekaren arteko jokoa Formatu zirkularra: Mugimendu inguratzailea eta esekidura sentsazioa Formatu hirukia: Kontzentrazio eta presio giroa sortzen du. IKUS EREMUA • Formatu batean ikus elementuak sortzen eta antolatzen ditugunean, ikus eremu batean bihurtzen ari gara. • Ikus elementu hauek dinamikoak dira: elkarren artean harremanean daude, baita espazio-formatuarekin berarekin ere. • Ikus eremua, beraz, konposizio bat (itxia, irekia, eskultorikoa, eszenografikoa, arkitektonikoa … ) garatzen den gunea da. ◘ ERLAZIO DINAMIKOAK eta TENTSIOAK IKUS -EREMUAN • Irudi bat behatzen dugunean, pertzepzio arauak eta tentsioak aktibatzen dira hautematearen prozesu psikologikoan. • Begirada alde batetik bestera mugitzen da, ikus elementuen arteko eta hauek espazio-formatuarekin duten harremanen dinamikoek gidatuta. • Ikus elementu guztiek besteengan eragiteko gaitasuna (indarra) dute, baina batzuek besteek baino gaitasun gehiago dute.
  • 3. Indarrak tentsioak eragiten ditu: ikus elementu bakoitzak tentsioak edo harreman dinamikoak sortzen ditu, eta eremu batetako elementu guztien artean ere tentsio edo harreman dinamikoak sortzen dira. • Harreman dinamikoak ez daude arauen menpe eta alda daitezke. Baina badaude nolabaiteko joerak; halako tentsio batzuk eragiten dira (nahiko konstanteak), baldintza hauen arabera sortutakoak: 1. Ikus elementuaren itxura fisikoa 2. Igorleak tentsioak sortu ditzake ikus elementuen hautaketarekin eta hauek espazio-formatuarekin duten harremanarekin.(*) 3. Hartzailearen hautemate gaitasunak ere tentsioak sortu ditzake. (*)Erritmo bisuala • Erritmoa espazio batean forma errepikatuen segida harmonikoak osatzen du, ordena bat jarraituz eta ibilbide desberdinak osatuz: horizontalak, bertikalak, okertuak … • Formen ibilbideetan espazioa hutsak eta beteak tartekatzen dira, hauek erritmoa deitzen diegun sentsazio dinamikoak eragiten dituztelarik.
  • 4. ◘ Erritmoa eta oreka Gure kulturan oreka asko estimatzen den ondasuna da: oreka bilatzen da bizitza pertsonalean, profesionalean … Orekarekiko dugun harreman hori dela eta inplizituki ala intuitiboki ikusten, ukitzen, entzuten, usaintzen eta dastatzen dugun horretan orekaren presentzia ala gabezia hautemateko joera dugu. Diseinuan, orekak formaren katalizatzaile moduan jokatzen du: elementuak espazioan aktibatzen eta ainguratzen ditu. Begirada oraindik ebatzi gabeko diseinuaren puntu zehatz bati begira geratzen denean, hau elementuen lekutzea, proportzioa eta espazio negatiboaren arteko harremanarengatik izaten da, funtzionatzen ez dutelako: handiegiak direlako, elkarrekiko hurbilegi daudelako, lauegiak direlako, gaizki lerrokatuak daudelako … Orrialde gaineko elementuek harreman fisikoak gogoratzen dituzte. Ikusizko oreka elementu ezberdinen pisua uniformeki, proportzionalki banatzen denean sortzen da; forma - espazioaren arteko oreka mantenduz. Elementu handiak txikien kontrapuntu izango dira, ilunak argienak. Egonkortasuna diseinu simetrikoarekin bat ematen da: ardatz batekiko alde bietan elementu berak aurkezten dituena. Dena den, orekak ez du zertan estatikoa izan behar. Diseinatzaileek tamaina, ehundura, balore, kolore eta formen arteko kontrastea erabiltzen dute elementu baten pisua konpentsatzeko ala azpimarratzeko eta honela oreka dinamikoa sortzeko. Erritmoa patroi erregular eta markatu baten errepikapena da. Hizketa, musika eta dantzak erritmoa erabiltzen dute forma denboran espresatzeko. Diseinatzaile grafikoek erritmoa erabiltzen dute irudi estatikoak eraikitzeko, baita mugimendua, iraupena eta sekuentziazioa duten grafikoetan ere. (iragarkiaren bideoa*) Patroien diseinuak etenik gabeko errepikapena erabiltzen badu ere, diseinu grafikoaren formarik gehienek aldaketa – eraldaketa – bariazioa duten erritmoak bilatzen dituzte. Liburuen diseinuan adibidez kolorearen tonu eta eskala ezberdinak erabili daitezke orrialdeetan zehar egituran osotasun – batasun bat izanik. Orekak eta erritmoak, egonkortasun eta sorpresa gaitasuna dituztenak, batera dihardute diseinugintzan. ◘ Simetria eta asimetria: Simetria ezker-eskuin, goi-behe eman daiteke. Organismo natural askok simetria jarraitzen dute oreka lortzeko (nahiz eta zehatza ez izan): animaliengan (hanken, besoen banaketa uniformea …) mugikortasuna bermatzeko, zuhaitzetan zutik mantentzeko (pisuaren banaketa orekatua enborraren inguruan) … Baina, simetria ez da oreka lortzeko modu bakarra. Diseinu asimetrikoak askotan aktiboagoak izaten dira simetrikoak baino eta diseinatzaileek oreka sortuko duten kontraste elementuak sartzen dituzte hauetan, konposizioan begirada mugitzen doan bitartean egonkortasun sentsazio orokorra eraiki dezaten.
  • 5. Errepikapena eta bariazioa: Laborantza lurretan, aparkalekuetako kotxe lerrokatuetan … errepikapena giza ingurunean dagoen ezaugarria da. Musikan melodiak eta disonantziak bezala, errepikapenak eta bariazioak bizitzako ikusizko justaposizioak esnatzen dituzte. Edertasuna bien arteko nahasketatik sortzen da. ◘ Erritmoa eta denbora: Soinuarekin erritmora ohituak gaude. Musikan patroiak denboran zehar aldatzen doaz: gainjarriz, elkarrengan oinarrituz, entzumenezko kontrasteak sortuz … Audioan soinuak anplifikatu ala leuntzen dira musika – lanean eraldatzen garatzen den erritmoa sortzeko. Diseinatzaile grafikoak antzeko egiturak erabiltzen ditu bisualki. Elementuen (zirkulu, linea, erretikulu …) errepikapenak erritmoa sortzen du, tamainaren /tonuaren /intentsitatearen /noranzkoren … bariazioak sorpresa sortzen duen bezala. Animazioan, diseinatzaileek batera orkestratu behar izaten dituzte entzumenezko eta ikusizko erritmoak. (iragarkiaren bideoa*) ◘ Erritmoa eta progresioa: Diseinatzaileak askotan orrialde askotan zehar banatzen den edukiekin lan egiten du. Orrialde bakarreko konposizioetan bezala, diseinu sekuentzialak koherentzia orokorra izan behar du. Irudiek, tipografiak, eremu kromatikoak … puntu fokalak sortzeko asmoarekin egituratzen dira, ikuslearen begirada pieza osoan zehar gidatzeko. Erretikuluak orrialdeen progresioan ordena sortzen laguntzen du; bariazio elementu bat, sorpresa elementu bat gordetzea funtsezkoa da interesa mantentzeko.