2. • Aldi desberdinetan modu desberdinean
interpretatu izan da eszena bat garatzen
deneko ingurune-espazioa.
• Sakontasuna ikusmenak hautematen du,
guztientzat bera da. Aldiz, honen
irudikapena ikusmen kulturalak, gizarte
edo aldi baten pentsamoldeak,
baldintzatzen du.
3. • 2Dtan objektu bat irudikatzeko oinarrizko bi
irudikapen sistema erabili ditzakegu:
perspektiba eta deskribatzailea.
– Perspektibak objektua irudikatzean, objektua
gure begien aurrean azaltzen den bezala
marrazten du, gure ikusmenak ikuste prozesuan
errealitatea eraldatzen dueneko ilusio optikoa
imitatzen du.
– Sistema deskribatzailea irudi ahalik eta errealena
ematen saiatzen da, edozein objektu berregitea
posible egingo duten datu zehatzak emanez;
planoak, bistak, xehetasun konstruktiboak ...
6. Egipto
Batzuetan espazioaren irudikapena marku grafiko-
plastikoan figurek edo objektuek duten posizioaren
arabera kodifikatzen da.
Hurbilen dauden figurak
konposizioaren beheko
aldean kokatzen dira.
Urrunen dauden figurak
konposizioaren goiko
aldean kokatzen dira.
Bestalde, figuren
errepikapen eta
gainjartzearen bidez ere
irudikatzen da sakontasuna.
8. • Egiptiarrek sistema deskriptiboa erabiltzen zuten
irudikapenean, modu sinplifikatuan; informazio guztia
planu bakarrean irudikatzen saiatzen ziren.
9. Erromanikoa
Espazioaren irudikapena
sinbolikoa da: goiko
aldea zerutiarrarekin
erlazionatzen da; beheko
aldea lurtarrarekin.
Jesusen irudia goiko
aldean kokatzen da,
garrantzitsuena delako;
bigarren mailako
pertsonaiak beheko
aldean agertzen dira.
10. Gotikoa
Giza irudiak txikiagoak
irudikatzen dira,
garrantzia gutxiago
dutelako.
Espazioaren irudikapena figuren tamainaren arabera
kodifikatzen da. Espazioa ez da erreala; figuren
tamainua hierarkia mailaren arabera aldatzen da.
12. Errenazimentua
Batzuetan espazioaren irudikapena perspektibaren
bidez irudikatzen da.
ihes puntua
Arkitekturaren perspektiba linealak espazioaren sakontasun
sentsazioa areagotzen du, 3Dtako espazioa sortuz, zeinean figurak
mugitzen diren.
16. Besteetan marko grafiko-plastikoan formek duten
itxuraren, tamaina eta kolorearen bidez irudikatzen
da espazioa.
Neoplastizismoa
Konposizioan forma lauak
eta kolorea erabiliz 2Dtako
espazioa azpimarratzen da
(ez 3Dtakoa), kolorearen
arabera hurbiltasun ala
urruntasun sentsazioa
iradokiz:
kolore beroek hurbiltasuna
iradokitzen dute; kolore
hotzek aldiz urruntasuna.
18. Batzuetan espazioa ilusio optikoen bidez irudikatzen da.
Op art
Figura-hondoak erliebe
eta mugimendu birtual
efektuak sortzen ditu.
Forma lau sinple, tonu
kontraste, eta argitasun
kontrasteak bolumen eta
sakontasun sentsazioa
sortzen ditu.
Dimentsio anizdun
espazioaren ilusioa.