SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Elbira Zipitriaikastetxea
Txillardegi14
20108 OBABA
Tel.:993 21 44 04
Faxa:993 31 14 64
elbirazipitria@ikastola.eus
Elbira
Z
PARTE HARTU NAHI DUZUE GURE OSPAKIZUNETAN?
Lagunok:
Gutun honen bidez jartzen gara zuekin harremanetan, Obabako musika elkartea
zaretenez gero, udaberri honetarako antolatu dugun proposamen baten berri
emateko.
Aurten, jakingo duzuenez, 150 urte betetzen ditu gure ikastetxeak. Hori ospatzeko,
hainbat ekitaldi antolatuko ditugu, eta nahi dugu musikak berebiziko garrantzia izatea
haietan guztietan.
Izan ere, ikastetxearen ibilbide guztian izan da funtsezkoa musika: horren frogagarri
dira Elbira Zipitrian (lehen, Jose de Naveran) musika prestakuntza jaso duten obabar
musikari ugariak. Gainera, klaratarren komunitatea beti egon da prest musika taldeei
laguntzeko, eta hainbat eta hainbat aldiz utzi du San Frantzisko eliza kontzertu eta
bestelako ekitaldietarako.
Hori dela eta, aukera eman nahi dizuegu urte hauetan guztietan ikastetxearekin
nolabaiteko harremana izan duzuen taldeei maiatzean kontzerturen batean parte
hartzeko.
Ezin konta ahala modalitate egon litezke parte hartzeko, eta ez dugu nahi inorentzat
itzelezko lan karga ekartzea; beraz, parte hartu nahi baduzue, proposatzen diguzuen
edozein modalitate onartuko dugu: kontzertu formalak, ez horren formalak
umeentzat, bakarrik edo taldean, herriko zenbait talde batera, asteburuan,
astegunetan… Ekitaldi herrikoiak izan daitezen nahi dugu, Obaba osora irekiak, eta
gehienbat obabarrek berek parte hartu dezaten haietan, eta haiekin gozatu.
Interesatuta bazaudete eta zuen proposamen guztiak bideratzeko, jarri zaitezte
harremanetan gurekin, mezu bat yolandalaka@elbirazip.eus helbidera bidalita edo
94 681 67 76 ikastetxeko telefonora deituta.
Besterik gabe, eskerrik asko eta agur bero bat.
Yolanda Laka
Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria
Obaban,2017ko otsailaren13an

More Related Content

Viewers also liked

Las nueve cosas que todos hacemos bien gurea
Las nueve cosas que todos hacemos bien gureaLas nueve cosas que todos hacemos bien gurea
Las nueve cosas que todos hacemos bien gureairalekontsultazerbitzua
 

Viewers also liked (20)

Hornitzaileak inkesta zuzen
Hornitzaileak inkesta zuzenHornitzaileak inkesta zuzen
Hornitzaileak inkesta zuzen
 
Menua
MenuaMenua
Menua
 
Musika taldeak zuzen
Musika taldeak zuzenMusika taldeak zuzen
Musika taldeak zuzen
 
Arimuneren kondaira eurena
Arimuneren kondaira eurenaArimuneren kondaira eurena
Arimuneren kondaira eurena
 
Menus (1)
Menus (1)Menus (1)
Menus (1)
 
Erosketa protokoloa jatorrizkoa
Erosketa protokoloa jatorrizkoaErosketa protokoloa jatorrizkoa
Erosketa protokoloa jatorrizkoa
 
Ondo egiten ditugun gauzak 2 gurea
Ondo egiten ditugun gauzak 2 gureaOndo egiten ditugun gauzak 2 gurea
Ondo egiten ditugun gauzak 2 gurea
 
Erosteko protokoloa zuzen
Erosteko protokoloa zuzenErosteko protokoloa zuzen
Erosteko protokoloa zuzen
 
Las nueve cosas que todos hacemos bien gurea
Las nueve cosas que todos hacemos bien gureaLas nueve cosas que todos hacemos bien gurea
Las nueve cosas que todos hacemos bien gurea
 
Bakterio plaka eliminatzea (zuzendua)
Bakterio plaka eliminatzea (zuzendua)Bakterio plaka eliminatzea (zuzendua)
Bakterio plaka eliminatzea (zuzendua)
 
Igerilekurakoeskaera zuzen
Igerilekurakoeskaera zuzenIgerilekurakoeskaera zuzen
Igerilekurakoeskaera zuzen
 
Igerilekurakoeskaera jatorrizkoa
Igerilekurakoeskaera jatorrizkoaIgerilekurakoeskaera jatorrizkoa
Igerilekurakoeskaera jatorrizkoa
 
Zirkularra erdi aroa jatorrizkoa
Zirkularra erdi aroa jatorrizkoaZirkularra erdi aroa jatorrizkoa
Zirkularra erdi aroa jatorrizkoa
 
Formazioa lantokietan (zuzenketa)
Formazioa lantokietan (zuzenketa)Formazioa lantokietan (zuzenketa)
Formazioa lantokietan (zuzenketa)
 
Datuen babesa ikasleak zuzen
Datuen babesa  ikasleak zuzenDatuen babesa  ikasleak zuzen
Datuen babesa ikasleak zuzen
 
Motxila bidaiaria gutuna jatorrizkoa
Motxila bidaiaria gutuna jatorrizkoaMotxila bidaiaria gutuna jatorrizkoa
Motxila bidaiaria gutuna jatorrizkoa
 
Promoziorakoirizpideak jatorrizkoa
Promoziorakoirizpideak jatorrizkoaPromoziorakoirizpideak jatorrizkoa
Promoziorakoirizpideak jatorrizkoa
 
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
Erdi mailako zikloak(jatorrizkoa)
 
Hautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurenaHautaketa akta euskaraz eurena
Hautaketa akta euskaraz eurena
 
Egitaraua (jatorrizkoa)
Egitaraua (jatorrizkoa)Egitaraua (jatorrizkoa)
Egitaraua (jatorrizkoa)
 

Gurea euskaraz

  • 1. Elbira Zipitriaikastetxea Txillardegi14 20108 OBABA Tel.:993 21 44 04 Faxa:993 31 14 64 elbirazipitria@ikastola.eus Elbira Z PARTE HARTU NAHI DUZUE GURE OSPAKIZUNETAN? Lagunok: Gutun honen bidez jartzen gara zuekin harremanetan, Obabako musika elkartea zaretenez gero, udaberri honetarako antolatu dugun proposamen baten berri emateko. Aurten, jakingo duzuenez, 150 urte betetzen ditu gure ikastetxeak. Hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatuko ditugu, eta nahi dugu musikak berebiziko garrantzia izatea haietan guztietan. Izan ere, ikastetxearen ibilbide guztian izan da funtsezkoa musika: horren frogagarri dira Elbira Zipitrian (lehen, Jose de Naveran) musika prestakuntza jaso duten obabar musikari ugariak. Gainera, klaratarren komunitatea beti egon da prest musika taldeei laguntzeko, eta hainbat eta hainbat aldiz utzi du San Frantzisko eliza kontzertu eta bestelako ekitaldietarako. Hori dela eta, aukera eman nahi dizuegu urte hauetan guztietan ikastetxearekin nolabaiteko harremana izan duzuen taldeei maiatzean kontzerturen batean parte hartzeko. Ezin konta ahala modalitate egon litezke parte hartzeko, eta ez dugu nahi inorentzat itzelezko lan karga ekartzea; beraz, parte hartu nahi baduzue, proposatzen diguzuen edozein modalitate onartuko dugu: kontzertu formalak, ez horren formalak umeentzat, bakarrik edo taldean, herriko zenbait talde batera, asteburuan, astegunetan… Ekitaldi herrikoiak izan daitezen nahi dugu, Obaba osora irekiak, eta gehienbat obabarrek berek parte hartu dezaten haietan, eta haiekin gozatu. Interesatuta bazaudete eta zuen proposamen guztiak bideratzeko, jarri zaitezte harremanetan gurekin, mezu bat yolandalaka@elbirazip.eus helbidera bidalita edo 94 681 67 76 ikastetxeko telefonora deituta. Besterik gabe, eskerrik asko eta agur bero bat. Yolanda Laka Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria Obaban,2017ko otsailaren13an