SARRERA
Liburuak irakurriz etairakurriz dena ikasten zela
uste zen antzina. Gaur egun badakigu
den-dena ez dagoela liburuetan; euskara
ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar
ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen
dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari
aurkituko dituzu.
Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute:
euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta
poemek. Horietan, benetako eta fikziozko
euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako
hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen,
aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat
patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.
Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela
ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak,
pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza,
beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara
letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara
ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.
HELDUEN LITERATURA
GAUR GALTZEA TOKATZEN DA
Gotzon Hermosilla Bermejo
Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu
duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean
bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga
legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak:
Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal
Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko
industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun
miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin
eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.
Maila: C1 Prezioa: 12 10€ Orr: 120 Urtea: 2018
SEKULA KONTATU BEHAR EZ NIZKIZUN GAUZAK
Iban Zaldua
Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak.
32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har,
gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan
ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten
kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan
arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak,
elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak,
ironikoak... Fikzioaren festa bat, azken batean.
Maila: C1 Prezioa: 20 17€ Orr: 218 Urtea: 2018
3.
HITZEN AHAIREA
Gotzon Barandiaran
Kantagintzareninguruko gogoetak irakurriko dituzu liburu honetan, baina ez
edozelako kantu mota aintzat hartuta. Idazleek idatzitako letrekin sortutako
kantuak, literaturak eta musikak eskuz esku sortutako piezak, horiek soilik izango
dira liburu honetan aintzat hartuko direnak.
Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du
entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira gure erreferenteak? Zergatik
irauten dute kantu batzuek gure gogoan betiko iltzaturik? Gure euskaltasunean
zenbat zor diogu literaturaren eta musikaren lankidetzatik sortutako kantagintzari?
Zergatik ez dugu kantatu emakumeek idatzitakorik? Inork kantatu ote dio bere
hizkuntzari euskaldunok baino gehiago? Eta bihar, zeri kantatuko diogu?
Galdera horiei erantzun guran harilkatutako gogoetek hasi eta buka zeharkatzen
dute liburu hau. Iraganetik gaur egunera, iraganetik etorkizunera begiratuta,
garapen bat iradokiz, aldaketen gakoei buruzko hausnarketak mahai gaineratuz.
Maila: C1 Prezioa: 15 12,75€ Orr: 184 Urtea: 2018
EKAITZA URRUN
Joanes Urkixo
1936ko irailean, gerrak Euskal Herria erdibitu du. Erretagoardian, Bilbo ustezko
barealdian bizi da. Ekaitza urrun dago.
Eta, hala ere, hiriko kaleetan bestelako gerra dabil, ezkutua eta isila, erreboltarien
zaleek borrokatzen dutena. Hauetako bat da Wilhelm Wakonigg, Austrian
jaiotako negozio gizon eta kontsul ohia. Bilboko hainbat eskuindar, falangista eta
monarkikori ihes egiten lagundu ondoren, Wakoniggek espioi sare bat osatuko du
Bilbo inguruko defentsa eta errekurtsoei buruzko informazioa bildu eta Franco eta
Mola jeneralen indarrei helarazteko asmoz.
Gabino gazte galdakoztarra euskal polizia-indar berrian onartua izan da. Getxoko
Nazioarteko Eremura bidalia, han Wakoniggen espioi lagunen joan-etorriak
zaindu beharko ditu eta beraien asmoak eragozten saiatuko da, eginkizunean
bizitza eta maitasunari buruzko saminak ezagutuz eta, aldi berean, Euskal
Herriaren historiako aldi garrantzitsu baten partaidea izango delarik
Maila: C2 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 264 Urtea: 2018
ARAMOTZ
Iñaki Irasizabal Izagirre
Elkar ezagutzen ez duten neska bik, Saioa eta Edy, topo egiten dute pisu batean
droga erosten. Aurretik pentsatu gabe, zoritxarreko gertakarien katean, haietako
batek saltzailea hil egingo du, eta, trakatzaileen mendeku ziurraren beldurrez,
biek ihes egin beharra izango dute. Saioak urte batzuk lehenago psikiatriko
bateko egonaldian ezagututako Landerri deituko dio, mutil isil eta misteriotsua.
Landerrek lagundu egingo die, eta mendialde bakarti batean galdutako
txabola ezkutu batera eramango ditu, gauzak baretu arte. Bere bakardade eta
edertasunean, aldi berean paradisu eta infernu bihurtzen zaie naturaren erdiko
paraje ahaztu hori: hirurak ere elkarri begira daude, mesfidantzaz, jokoa bere
aldera eramango duen karta ezkutua noiz aterako zain, thriller psikologikoaren
eta terrorezkoaren osagaiak batzen dituen nobela labur baina trinko honetan.
Maila: C1 Prezioa: 12 10 € Orr: 112 Urtea: 2018
TXIMELETAK BIZKARREAN
Ugaitz Agirre
Liburu bat apalategitik hartu eta leihotik bota du emakumeak. Editorearen deia
jaso du jarraian, ea hurrengo nobela noizko...
Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo
egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko
diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko
da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan
gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela
autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko
da pixkanaka.
Iraganeko mamuei izkin egiten pasa du bizitza erdia Sarak, baina bizitakoari
ihes egin dakioke? Nola konpon dezakegu behinola gure barruan apurtutakoa?
Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai
bere aurreneko nobelan.
Maila: C1 Prezioa: 20 17 € Orr: 320 Urtea: 2018
HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
4.
BIHOTZ HANDIEGIA
Euskadi LiteraturSaria 2018
Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio
eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke
agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa
da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren
hondakinez.
Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa
izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor
bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa
naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.
Konplexuak eta arruntak dira aldi berean hemengo bizilagunak, jarrera
ideologikoaren eta irrika eutsiezinaren arteko lehian dabiltzanak batzuetan,
zalantzati edo kontraesanean, baina gorabeherei beti aurre egiten.
Maila: C1 Prezioa: 17,50 14,85€ Orr: 160 Urtea: 2017
AMEK EZ DUTE
Katixa Agirre Miguelez (Zubikarai Saria 2016)
Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu,
bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz
erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori,
aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin
obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari
buruzko eleberri bat idaztea.
Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber
haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata
bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren
bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere
bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean
gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.
Maila: C1 Prezioa: 20 17 € Orr: 216 Urtea: 2018
ERREKA HAIZEA
Sonia González
Egunerokotasuneko bizipenetatik abiatu da Sonia González liburu honetan,
munduaren gaineko ikuspegi kritikoa emateko. Bizitzaren arrakalak disekzionatu
ditu, eta zirrikituetan ezkutatzen diren sakoneko desberdintasunak, minak,
ezin esanak azaleratu. Baina baita indarra ere, isiltasun behartuari hitzarekin
erantzuteak ematen duen indarra.
Pertsonala politikoa dela esaten dugunean, gauza askori buruz ari gara. Besteak
beste, arlo pribatuan gertatzen dena ere politikoa dela, politikak bizitzaren arlo
guztiak bustitzen dituela. Egunerokotasuna politikoa dela erakusten digu egileak
orriotan, eta bizipen konpartituak egiten duela pertsonala kolektibo.
Erreka haizearen epeltasun itogarria lagun, testu laburrez osatutako arnas luzeko
liburua da hau. Harremanetan estutzen gaituzten botere desberdintasunez,
isilpenaz, heriotzaren hautu kontzienteaz. Zoramenera eta heriotzara hurbildu
eta zauriak sendatzeaz. Minaren geografia izan daiteke saiakera hau, edo
bizitzarena berarena.
Maila: C1 Prezioa: 15,50 13€ Orr: 192 Urtea: 2018
HARIAK
Yoseba Peña
Aita aberatsaren nahiaren kontra, Zarautzera ezkonduko da Irene, eta hantxe
biziko du 36ko gerraren aurreko giro nahasia. 50eko hamarkada bukaeran,
oihartzun urrun bat da gerra Xexilirentzat. Han eta hemen entzundakoekin
joango da osatzen gerrak kendu zionaren haria, eta senarrarekin eta
ahizparekin ezagutuko du beste mundu baten aukera. Txiki fusilatzekotan direla
panfletoak banatzea izango da Olatzen aurreneko ekintza politikoa. Handik
gutxira hilko dute herrian guardia zibilen burua. Euskal Herriaren berrogeita
hamar urteko intrahistoriari erreparatu dio Yoseba Peñak nobela honetan. Hiru
belaunalditako emakumeen bidez, memoriaren transmisioan, justizian, kulpan
arakatu du idazleak.
Maila: C1 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 352 Urtea: 2018
HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA
5.
OIER
Alaine Agirre
Mundura begirabizi da Oier, baina ama gaixotzen zaionean bere barrura
begiratu beharko du halabeharrez. Ustez sendoak ziren ideietan arrakala
txiki batzuk irekiko zaizkio, eta emozioek dardarka jarriko dute bere izateko
moduaren eraikuntza osoa. Jakiteak eta ulertzeak bizitzako gertaera batzuk
konpondu ezin dituztenean, bizitzan aurrera egiteaz eta kolpeei aurre egiteaz
dihardu eleberri honek.
Oierren barne-bidaia honetan beste tripulatzaile bat gehiago izango da
irakurlea, eta ontzi berean joango da beste pertsonaiekin batera, hemen
ere lagun izango dituelarik Maren, Libe eta Ane, Txandaka bildumako beste
liburuetan bezala.
Maila: B2 Prezioa: 12 10€ Orr: 104 Urtea: 2018
ITSASADARREKO KONTUAK
Paddy Rekalde
Itsasadarreko kontuak, Paddy Rekalde: Oporretako lehenengo astean gurasoek
aitite-amamaren etxera eraman dute Gari, itsasadarrera. Han dena da ezberdina
eta berezia, egunerokotasunetik atera eta lagun berriekin hirian ez bezalako
abenturak bizitzen dituelako. Indiano baten etxeak neska-mutilen jakin-mina
sortuko du oraingo honetan, eta gainera, Garik lehenengo maitasunaren zapore
gozoa ezagutuko du.
Maila: B1 Prezioa: 11,50 9,80€ Orr: 76 Urtea: 2018
GAZTE LITERATURA
ISPILUAK ETA ITSASOAK
Joxean Agirre Odriozola
Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko
hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin
deritzan bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea ogibidez,
berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita,
bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera etagero Parisera
eramango duena. Dotoreziaz eta xalotasunez kontatzen digu Joxean Agirrek
istorio hau, Belle Époque-ko edertasun eta xarma eta gaztaro galduaren ukitu
nostalgikoa batzen dituena.
Maila: C1 Prezioa: :10,50 8,90€ Orr: 72 Urtea: 2018
BIBA COPPI!
Raul Perez
XX. mendeko 40 eta 50eko hamarraldietako ziklismoak epikatik kiroletik baino
gehiago zuen. Txirrindulariek pertsonaia mitologikoak ziruditen. tubularrak lepoari
lotuta etapa amaigabeak osatzen zituzten, eguraldi txarra egiten zuenean
lokatzezko gurutzebideak zeharkatu behar izaten zituzten eta ur potoa bide
bazterreko iturrietan bete behar izaten zuten egarriz zeudenean. Testuinguru
horretan, Fausto Coppi beste guztien gainetik nabarmendu zen, bereziki bere
ihesaldi harrigarriekin. Bere garaipenek, baina baita bere bizitza pertsonalak
eta zorigaiztoko amaierak, txapeldun handia izatetik mito izatera eraman zuten
Castellaniako campionissimoa.
Maila: B2-C1 Prezioa: 12 10€ Orr: 110 Urtea: 2018
MECANOGRAFIAK
Harkaitz Cano
Idazle batzuek gauza bat egiten dakite eta oso ondo egiten dute, baina beste
idazle batzuek gauza asko egiten dakite eta horiek guztiak oso ondo egiten
dituzte; Harkaitz Cano bigarren talde horretakoa dugu. Euskal literaturaren azken
hamarkadetako erreferentzia nagusienetakoa da Harkaitz eta gure literaturako
ipuingilerik oparoenetakoa dugu. Irati Jimenez idazleak Harkaitz Canok idatzitako
hamarnaka ipuinen artean genero eta formatu ezberdinetako narraziorik onenak
bildu ditu, irakurlearen plazera helburu: mikroipuinak, fantastikoak, errealistak,
metaliterarioak, umoretsuak, gordinak, surrealistak, satirikoak...
Gure literaturak daukan idazle osoenetariko, oparoenetariko eta trebeenetariko
baten mundu literario berdingabea ezagutzeko eta gozatzeko egindako oparia
da antologia hau.
Maila: C1 Prezioa: 19 16€ Orr: 296 Urtea: 2018
HELDUEN LITERATURA
6.
MARTZELO ITSUA
Pello AñorgaLopez / Maite Mutuberria Larrayoz (il.)
Martzelo itsua, Pello Añorga / Maite Mutuberria (ilustratzailea): Martzelo haur itsu
bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala,
oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo
belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien
faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin.
Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso
ondo daki Marimattalen Katiuxkak.
Maila: B2 Prezioa: 11,30 9,6€ Orr: 72 Urtea: 2018
ESKULARRU BELTZAK – IHES
Jasone Osoro / J. “josevisky” Larratxe (il.)
Beireri ihes egitea beste erremediorik ez zaio geratu, guztiek botatzen baitiote
Lindari gertatutakoaren errua. Martin eta Balarekin egin du ihes. Linda
ospitalean koman dagoela, Beyoncek sentitzen du inork baino gehiago lagunak
utzitako hutsunea, nahiz eta parte hartu duen telesailaren estreinaldiak erabat
aztoratuta daukan. Kar egokitzen ari da aita gurpilaulkiari lotuta bizitzen
ikustera, ama etxetik joan dela onartzearekin batera. Herriko jaietan Txiki
Egunean askatuko dira, azkenik, guztien kanpo eta barne korapiloak, berriro
ere lagunartera etorriz.
Maila: B2 Prezioa: 15,80 13,40 € Orr: 156 Urtea: 2018
GREGORIO KATARRINO
Juan Kruz Igerabide Sarasola /Eider Eibar Zugazabeitia (il.)
Gregorio katarrino, Juan Kruz Igerabie, Eider Eibar (ilustratzailea): Ispilu-joko
bat proposatzen digu idazleak ipuin honetan: Gregorio mutil kozkorrak ispiluan
bere burua tximino katarrino bihurturik ikusiko du. Haren lekua hartu, eta, Alizia
bezala, ispiluaz bestalde dagoen herrialde miresgarri batera joango da. Era
berean, katarrinoak Gregorioren lekua hartuko du, eta haren tximinokeriek
inguruko guztiak, etxekoak, eskolakoak nahiz lagunartekoak, asaldatuko dituzte,
ia erotzeraino.
Fantasiaz betetako ipuin argi eta dibertigarri honek bidaia zorigarri batean
murgildu eta errealitatea susmopean jartzera gonbidatzen ditu irakurle azkar eta
irudimentsuak.
Maila: B1 Prezioa: 14,30 12,15€ Orr: 108 Urtea: 2018
NERBIOI ZINEMAKO MISTERIOA
Gaizka Arostegi Castrillo / Bruno Hidalgo Garcia (il.)
Istorio liluragarri hau zinema-areto baten barruan gertatzen da. San Joan gaua
heldu da Nerbioiko ibar ezkerrera eta gure protagonistak, Dani, Irene eta Simon,
egunsentian eraitsiko duten areto zahar batean sartu dira, lekua azkeneko aldiz
ikusi asmoz. Ustekabean, antzinako film batetik sortua dirudien pertsonaia bitxi
batek fardel misteriotsu bat eman die. Gaztetxoek, abenturazko filmetan bezala,
misio sekretu bat eraman beharko dute aurrera zinemaren magia amaitu
ez dadin. Errealitatea eta zinemaren xarma uztartzen ditu kontakizun honek
eta irakurleak, orrialdeotan, pantaila batean bezala, ikusiko ditu igarotzen
zinemazale asko eta asko liluratu dituzten filmetako pertsonaiak.
Maila: B2 Prezioa: 14,50 12,30 € Orr: 140 Urtea: 2018
GAZTE LITERATURAGAZTE LITERATURA
7.
ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD+ ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 23 19,50 €
ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 12,30 10,40 €
ARIAN B1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK
+ ENTZUNGAIEKIN)
Prezioa: 23 19,50 €
ARIAN B1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14 €
ARIAN B1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN B1.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14 €
ARIAN B2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +
TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN B2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 20 17 €
ARIAN B2.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 14,35 12,20 €
ARIAN B2.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 14,35 12,20 €
ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 23 19,50 €
ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 12,30 10,40 €
ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(+ ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14 €
ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 25 21,25 €
ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(ERANTZUNAK)
Prezioa: 16,50 14 €
TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.
Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72
OTSOA (+CD)
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)
Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere
beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?
Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 62
ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
8.
SIBERIAKO LOREA (+CD)
JosuLartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa
da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru
gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.
Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 64
BORROKALARI ARGITSUAK (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur
egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso
eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin
nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72
NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)
Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko
museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da.
Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe
bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza
da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala
sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.
Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 76
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen.
Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen
munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak.
Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar
horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.
Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 74
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
9.
NAIA INDIA GORRIETAN(+CD)
Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da
ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta
Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe
ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri
honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.
Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72
KATU BELTZA (+CD)
John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72
ZISNEA ETA UHARTEA (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)
Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki
lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu
zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa.
Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia
hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak
ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…
Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 64
GEMINIKO NEBULOSA (+CD)
Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko
agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis
megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio
kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza
harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
10.
ENIGMAK (+CD)
Georges Simeon/ Bruno Hidalgo Garcia (il.)
Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune
ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua
desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 72
IZU-ISTORIOAK (+CD)
Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)
“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: -
Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua
da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten
horietakoak.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 64
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD)
Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)
Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.
- Anjela!- esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik
metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta,
Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso
kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek:
Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria
atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte
planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek
munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.
Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88
PINKY PAILAZOA (+CD)
Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.)
Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen
dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer
da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard
Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
11.
INFERNURANTZ (+CD)
Estibaliz Vivanco/ Aritz Eiguren (il.)
Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero,
Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko
du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko
dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88
TITARE BETE ZORION (+CD)
Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)
Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria,
jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko.
Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak
besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88
APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+Cd)
Ander Izagirre / Maite Mutuberria (il.)
Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik
sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi
zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste
bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien
etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu
harrigarriak.
Maila: B2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 88
MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD)
Lutxo Egia / Paul Caballero (il.)
Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar...
edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako
liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat),
ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du
protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 60
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)
TXIMELETAK (A2) (+CD)
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei
urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat
falta zaio. Zergatik?
Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta
munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak
ikusiko ditu...
Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska
txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten
dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.
Maila: A2 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68
KRESALAREN TABERNA
Miren Agur Meabe / Iñaki Holgado (il.)
Emakume batek taberna bat zabaldu du hondartzan, aldi berri bat hasi nahi
duelako. Banatuta dago eta ez dauka haurrik, soilik etorkizun zehazgabe bat.
Zer da zoriona? Nola onartu bakardadea? Non geratzen dira okerrak? Horiek
dira bere galderatako batzuk itsasoari begiratzen dionean, urtaroz urtaro.
Bizitzak, mareak bezala, asko kendu dio, baina agian asko ekarriko oraindik
ere.
Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68
12.
ERDI AROKO EGUNAK
LaidaMartinez
Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria.
Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak
beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro
pertsonaiak agertzen dira nobelan.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2016
AMAIA UDALEKUETAN
Onintze Goitiz
Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko
lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta
gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak
dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 62 Urtea: 2015
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) IRAKURKETA ERRAZA
DORIAN GRAYREN ERRETRATUA
–A, bai, zoriontsu gaudenean, beti izaten gara zintzoak, baina zintzoak
garenean, ez gara beti zoriontsuak.
Lord Henryren hitz zorrotz eta arriskutsuek mundu beldurgarri batera eraman
zuten Dorian Gray gaztea; mundu hartan garrantzitsuagoa zen ederra izatea,
zintzoa izatea baino; mundu hartan edozer barkatzen zen, hilketa ere bai,
afalostean jendeari barre eragiteko modukoa izanez gero behintzat.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 68
HISTORIA ALA ISTORIOA?
Nagore Irazustaberrena / Ruth Juan (il.)
Napoleon handia gizon txikia al zen benetan? Zein da erpurua gora keinuaren
egiazko esanahia? Egia al da piratek altxorrak lurperatzen zituztela? Nork
asmatu zuen gillotina? …
Historiarekin jolas egiteko irakurgaia duzu esku artean: gertakizun historikoen
bi bertsio proposatzen dira, irakurleak asmatzeko bietako zein den zuzena,
non dagoen historia eta non istorioa.
Maila: B1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 79
NAIA ETA ESKULTORE ITSUA
Kaleko prostituta batzuk hilda agertu dira errepide-bazterretan. Heriotza
horien atzean pertsonen trafiko deitoragarria eta aberastasunaren paradisua
aurkitu ez duten etorkinen bizimodu latza daude. Baina, heriotza horietan
zerbait gehiago ere ezkutatzen da, zerbait iluna eta ankerra, Andre de Toth
zuzendariaren House of wax (1953) filmean bezala. Naia detektibe gazteak eta
bere laguntzaile Margotek argitu beharko dute.
Maila: A1 Prezioa: 12,85 10,90 € Orr: 75
13.
RIF MENDIETAKO URA
MontseFlores Pallarés
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da
izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan
lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.
Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta
berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak
ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 64 Urtea: 2014
TRAIZIOA LAKUAN
Nuria Martí Constans
Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz
ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera,
entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak
ez dio garbi erakusten zer egin, eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko
da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz
blaiturik.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2014
TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEAN
Ander Izagirre
Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire
librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen
eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik
eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen
eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza,
katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil
bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.
Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014
SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOA
Fernando Morillo
Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises
marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera
zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta
irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz
maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa
sekretua betetzeko asmoz.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014
IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
14.
ATEJOLEA ETA IZAKIMISTERIOTSUA Beldurrezko ipuinak
Aitor Arana
Beldurrezko bi ipuin Beldurra. Zer da beldurra? Izaki misteriotsuen istorio
beldurgarriak benetakoak ote dira? Beharbada ez, eta gure beldurrek sortzen
dituzte. Edo beharbada gure desiren irrikek. Baina kontuz, beharbada bene-
benetakoak dira. Eta egunen batean mamu bat zure logelan sartu nahian ibiliko
da. Edo beharbada zure desirak betetzeko aukera duzu, baina hori ez da zuk
uste bezain ona… Bi istorio beldurgarri hauetan bezala.
Maila: A2-B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2017
IXTEBE PELLOT AZKEN KORTSARIOA
Fernando Morillo Grande
Bizitza batzuk zailak dira sinesten. Hain dira ausart, noble, umoretsu,
nekaezinak, existitu daitezkeenik ere ezin dugu ia sinetsi. Baina hor dugu
Ixtebe Pellot, azken kortsarioa. Itsas-borroka etengabean, askotan hartu zuten
preso. Arriskuz arrisku, sekula etsi gabe, beti egin zuen ihes. Musika eta dantza
maite zituen, eta karkaraz erantzuten zion minari. Begietara begiratzen zuen.
Horregatik maite zuten lagunek. Baita etsaiek ere! Hemen kontatuko dena
benetakoa da, sinesgaitza iruditu arren. Prestatu. Norbait aparta ezagutzeko
zorian zaude: Ixtebe Pellot, Euskal Azeria.
Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 72 Urtea: 2016
LAMIA
Josu Lartategi
Lamiak euskal pertsonaia mitologikoak dira. Kontakizun honetan lamia gazte
baten ibilaldia ezagutuko duzu. Kostaldetik barrualdera joango da, kaio baten
laguntzaz, erreka garbiei zerbait oso arraroa gertatzen ari zaielako: urek kolore
gorria dute. Zergatik aldatu da uren kolorea? Zer gertatzen zaie errekei? Lamiak
misterioa argitu nahi du. Horretarako, ez da bakarrik ibiliko, ez horixe! Lagun
berezi-berezi batzuen laguntza izango du.
Istorio honetan beste garai batean sartukozara, garai zaharra, antzinakoa,
eta pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu: Tartalo, Galtzagorri, Ipotxak,
Herensugeak...
Maila: A1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
BALEA
Josu Lartategi
Baleak, planeta honetako animalia handienak, arriskuan daude. Azkenak irla
bakarti batean bizi dira. Bertan jolastu eta amets egiten dute, bertan maitatu
eta atseden hartu. Arriskua, hala ere, oso hurbil dute, arrantzaleak haien bila
doazelako... eta gizakien odol-egarriak ez du mugarik. Baleek ondo dakite hori;
horregatik, azken bidaiari ekingo diote. Urrunera joango dira, oso urrunera.
Istorio honetan Haundi eta Pott izeneko baleak ezagutuko dituzu: balea zaharra
eta balekumea. Horiek izango dira protagonista, kapitain krudel batekin batera.
Baleak eta gizakiak aurrez aurre...
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
IRAKURKETA ERRAZA IRAKURKETA ERRAZA
15.
MUSEOKO HILTZAILEA
Josu Lartategi
Norkmehatxatu du eskultorea? Nork hil nahi du eta zergatik? Luigik laguntza
eskatu dio Martin Iriberri ikertzaileari. Diruz txarto zabiltzanean ezin diozu lan-
eskaintza bati ezetz esan, nahiz eta etsai batena izan. Horixe gertatu zaio Martini.
Lan erraza dirudi hasieran. Sakonago ikertzen hasi denean, ordea, ulertzen ez
dituen gauza gehiegi dagoela konturatu da.
Istorio beltz honetan Bilbon zehar ibiliko zara, Martin Iriberri ikertzaile
pribatuarekin. Galtzaileen eta irabazleen hiri horretan edozer gertatu ahal da,
baita hilketa ikaragarriena ere.
Maila: B1.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
ASTEROIDEA
Zaharren Egoitza leku lasaia da, lasaiegia. Bertan, zaharrek bizitza egiten
dute. Hiltzeko oso denbora gutxi falta zaiela uste dute eta horregatik ez
daukate itxaropen handirik etorkizunean. Nahikoa da telebista ikustea, jatea,
trikotatzea, paseotxoak egitea, lo egitea... eta berriz ere dena errepikatzea.
Bisitak ere badituzte, baina oso gutxitan, senideak ez direlako ia inoiz zaharrekin
gogoratzen.
Egun batean, ordea, telebistak berri harrigarria eman du: asteroide erraldoia
dator lurraren kontra eta munduaren azkena izango da. Une horretatik aurrera,
bizitza erabat aldatuko da Zaharren Egoitzako lau atso-agurerentzat, Antontxu,
Mikela, Boni eta Eukenirentzat.
Maila: A2.2 Prezioa: 6,95 5,90 € Orr: 48 Urtea: 2016
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus /Gaz – Gaz / Eus
Prezioa: 48,00 40 €
ELHUYAR
HIZTEGI TXIKIA
Prezioa: 25 21 €
EUSKAL
GRAMATIKA
OSOA
Prezioa: 64,48 54,80€
ELHUYAR
HIZTEGIA
Eus / Fra - Fra / Eus
Prezioa: 26 22 €
SINONIMOEN
KUTXA
Prezioa: 20 17 €
IRAKURKETA ERRAZA DIDAKTIKA
16.
MAHAI JOLASA KORRIKAjokoa
JOLASAK / DENBORA PASA
4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz
lagunartean jolasteko.
Ezaugarriak:
• Jolas kooperatiboa
Helburua:
• Ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari
buruzko hainbat kontzeptu xume ikastea.
Jolasaren dinamika:
• Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin
eta helmugara iristea. Ibilbidea hainbat tartetan
banatuta egongo da, Korrikako kilometroen
adierazle.
Prezioa: 25 20 €