SlideShare a Scribd company logo
Liburu eta
disko
eskaintza
2013ko negua
HAUR ETA GAZTE literatura
cfdsfadasfsdaafdsa

ZAZPIKOLOROA

Igor Elortza / Julen Tokero (Ilustratzailea)
Aniztasunari buruzko ipuin bat: Irriaren Hirian daude Pirritx, Porrotx eta
Marimotots. Urtero bezala, Zazpikoloroaren Festa ospatzen ari dira
gaur hirian: mundua kolorez margotzen duen hegazti miragarriaren
festa. Aspaldiko kondaira batek dio Patakon pirata dela Zazpikoloroaren
zaindaria. Izan ere, Zazpikoloroak ez ditu guztiak lagun; Belekoi andere
gaiztoa arrautza berria bahitzen saiatuko da.

Maila: B.2	

Prezioa: 7,20 6,10 €	

Orr: 38

ARGAZKI ALBUMA
Antton Kazabon

Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera
baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker
berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere
argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak
ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait
bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.
Maila: B.2	

Prezioa: 8,80 7,50 €	

Orr: 92
HAUR ETA GAZTE literatura
cfdsfadasfsdaafdsa

BI SAGU POLTSIKOAN
Michel Van Zeveren

Sisi txango batera joango da eskolako lagunekin, lehenengo aldiz, aste oso
baterako. Beldur pittin bat du ordea. Gurasoei proposatzen die berarekin
joatea; baina, noski, ezinezkoa da. Sisiri gurasoak sagutxo bihurtuko balira,
bizkar-zorroan sartuta eramango lituzkeela bururatzen zaio orduan. Eta halako
batean, pi-pa! batean, bere burutazioa errealitate bihurtzen da: gurasoak sagu
bihurtu dira. Eta horrela, Sisi izango da gurasoak etxetik kanpo zaindu beharko
dituena.
Istorio bitxi honek, haurrek etxetik kanpo lehenengo aldiz joan behar izaten
dutenean, izan ohi duten kezka eta beldurra gogoratzen dizkigu. Eta egileak
irudimen handiz proposatzen die haurrei irtenbide bat: beraiek ere ingurukoak
zaintzeko gauza badirela ikusaraziko die.

Maila: B.1. (8 urte)	

Prezioa: 10,75 9,10 €	

Orr: 76

ORKESTRA LURTARRA

Harkaitz Cano / Jokin Mitxelena Eritze (Ilustratzailea)
Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko
da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain
Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika
izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki
deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta
guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik
zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere,
umorez eta irudimenez beteak.
 
Maila: B.2.(10 urte)	
Prezioa: 13,35 11,35 €
Orr: 100
HAUR ETA GAZTE literatura
cfdsfadasfsdaafdsa

NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK

Antxiñe Mendizabal / J. Mari Morcillo “morkots” (Ilustratzailea)
Iratik hamalau urte bete ditu eta, denbora asko ez dela, fundamentu handiko
neska zen: esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina, beti umore oneko...
Orain, berriz, arropaz beste aldatzen da aldartez. Batzuetan egoten da goibel
antzean, burumakur, ondo ezik bezala. Handik gutxira egon daiteke zeharo
petralduta, pipermina baino erreago, eztanda egiteko puntuan. Eta begien itxiireki batean jarri daiteke kriskitinak baino alaiago.
Izan ere, Iratiren hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira,
etxeko bakea hankaz gora jarriz. Nerabezaroa ez da gaixotasun bat, baina
pasa egin behar da. Etxeko guztiek pasa behar izaten dute.

Maila: B.2. (12 urte)	

Prezioa: 15 12,75€

Orr: 110

NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA
Toti Martinez de lezea

Iraia deta Maddirekin batera Iratiko basoan sartu da Nur. Zuhaitz erroldoiek
Basajaun eta Basanderearen itxura hartzen dute Nurren irudimenean. Hantxe
ezagutu du Koldo, Iraia eta Maddiren laguna, eta basoko iratxo-gidaria.
Iratiko basoa eta kobazuloa galtzagorri eta sorginen bizilekua da. Basoko izaki
mitologiko guztien arnasa iristen zaio Nurri.

Maila: 8-10 urte		

Prezioa: 14 11,90 €
HAUR ETA GAZTE literatura

TRIPOLI DOKTOREA

Karlos Linazasoro / Bruno Hidalgo (Ilustratzailea)
Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko
zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli
doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko.
Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen
sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo
gaixoak, gingiletatik mapamundi bana zintzilik zuela kontsultan sartu zen
lorezainak, eman zion erremedioa.
Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren kontsultara ajerik xelebreenak
jotako gaixoak: ezkontzeko adorea galdu zuen maitemindutako gaztea;
gauez amets egindakoak ahazten zituen gizona; bizitza osoan gaixotu
gabeko emakume adindua; gaiztakerietarako joera zuen lo ibiltaria;
sabelean hiztun bat zuen gizasemea; gurpil-aulkitxoan sartu eta dantzan
hasi zen elbarria... eta azkenik, Karl Linazasorr, beti norabide okerrean
zebilen poeta.

Maila: B.1.(12 urte)	

Prezioa: 13,35 10,68 €

Orr: 100

BELDARREN HEGALDIA

Irati Bediaga / Enrique Morente (Ilustratzailea)
Nahiak hamar urte ditu, eta, bere lagunekin batera, balleta ikasteko izena
eman du. Sabelean sentitzen dituen kili-kiliak tximeletak direla esango diote
etxekoek. Laster ikusiko du, ordea, balleta ez dela horren erraza, eta tripa
barrukoak beldarrak direla esango du berak: tximeleta bihurtu aurreko
xomorroak.
Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi duen lan honetean, Irati Bediagak
haurtzaroko beldur eta konplexuen gaia lantzen du, aldi berean umorez eta
sentiberatasunez.

Maila: B.1.( 10 urte)	

Prezioa: 10,60 8,50 €

Orr: 58
HAUR ETA GAZTE literatura

SIMON IPUINEN MUNDUAN

Arrate Egaña / Iñaki G. Holgado (Ilustratzailea)
Zoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten, eta
eskolakideek ere ez (Maider kenduta). Horregatik eroriko da egun batez
Ipuinen Mundura: han bizi dira Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak, Merlin,
Aladino... eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezala
bizidunen mundutik joandako haur “zorigabeak”. Bizitzak abentura etengabea
dirudi Ipuinen Munduan, baina han ere arazoak sortuko dira, gehiegi baitira
zorigabeak, eta haiei erasotzen hasiko dira ipuin batzuetako protagonistak.
Bi planotan kontatuta dago nobela: errealitatearena batetik, Simonen familia
eta eskolako arazo eta gorabeherekin, eta Literaturaren planoa bestetik,
mundu osoko hainbat ipuinen bidez; ederki josi dute bi maila horien arteko
lotura Arrate Egañaren historiak eta Iñaki Holgadoren ilustrazioek.
Maila: B.2. (10 urte)	

Prezioa: 16,75 13,40€	

Orr: 174

EULI BAT DUT BIHOTZEAN

Leire Bilbao / Maite Gurrutxaga (ilustratzailea)
Gorka arraro sentitzen da. Kafkaren Metamorfosia liburuan bezala, ezberdin
jaiki da gaur. Izan ere, gauean euli bihurtu dela pentsatzen du. Asmatuko al
du bere euli-bizitza berrian? Inork erreparatuko al du beragan? Nola mugituko
da? Zer pentsatuko dute bere gurasoek, arrebak, aitonak...? Errealitatearen
eta fantasiaren arteko ertzean jolastuz, ipuin arin eta dibertigarri bat idatzi
du Leire Bilbaok, Maite Gurrutxagaren irudi ederrek lagunduta, desberdin
sentitzen diren haurrei buruz.
Maila: B.1 (10 urte)	

Prezioa: 12,30 9,85€ 	

Orr: 80
HAUR ETA GAZTE literatura

TXIMELETRAK

Xabier Olaso (Euskadi literatura saria 2012 haur eta gaztea
Purrust-parrast
olatuak,
eta ni
surfari.
Purrust-parrast
karraska,
eta ni
arrainen bazka.

Maila: C1	Prezioa: 12,50 10,60€	

Orr: 112
Helduen literatura
cfdsfadasfsdaafdsa

INURRIEN HIZTEGIA
Mariasun Landa

Inurriz inbaditutako hiztegia da hau. Den-dena jan zuten eta, gero, hementxe
finkatu ziren. Dagoeneko, ez du balio hitzak kontsultatzeko edo aplikatzeko.
Ezta hostoak eta loreak orrialde hauetan lehortzeko ere. Ezta amodiozko
gutunak ezkutatzeko ere. Are gutxiago B dirua gordetzeko.
Euli gogaikarri bat edo beste uxatzeko balio dezake, edalontzi-azpikotzat
hartzeko, premiazko abaniko gisa erabiltzeko, edo mahaiaren hanka
berdintzeko. Ez da, hala ere, gainbehera egindako hiztegi bat,
ez baitu sekula goia ezagutu. Ez da Wittgensteinen Tractatus frustratu bat,
ezta autolaguntzarako gidaliburu bat ere.Agian, pantailarik gabeko powerpoint
baten antza du testuaren hasiera eta amaiera begi golpe batez ikus
daitekeelako. Beharbada, badu Cheshire katuaren antzik ere, desagertu eta
gero, irribarretxoa utz dezakeelako

Maila: C2	

Prezioa: 12 10,20 €	

Orr: 124

MARTUTENE

Ramon Saizarbitoria (Euskadi literatura saria 2012)
Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin,
Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn.
Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro
osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska
amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri
bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak
zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko
ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.

Maila: C2	

Prezioa: 27 23€	

Orr: 784
Helduen literatura
cfdsfadasfsdaafdsa

ARMA, TIRO, BAMMM!
Joan Mari Irigoien

Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta
Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana;
bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia
bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan
kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu
xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren
erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte.
Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogobihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri
begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu
daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat
istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai
minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.

Maila: C2	

Prezioa: 26 20,80 €	 Orr: 570

612€

Jon Arretxe
Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun
afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat
mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko
anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar
abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio,
lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko
dutenak.
19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako
bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago,
Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen
dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.
Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria
eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean
daramana.

Maila: B.2	

Prezioa: 19,20 16,30 €	 Orr: 256
Helduen literatura
cfdsfadasfsdaafdsa

ADISKIDE BAT NUEN
Joxean agirre odriozola

Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen
narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain
agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten
barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere
hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…
Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua,
narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost
hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza
jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta
sentsuala…

Maila: C1	

Prezioa: 16,85 13,50€	 Orr: 184

EGIA ESAN

Peru Magdalena
“Egia esan”, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua
batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik.
Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta
aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark
bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun.
Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika,
ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu.
Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak –kantak, poemak,
jendearen lekukotasunak–, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik
ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun.

Maila: C1	

Prezioa: 21,50 17,20 €	 Orr: 274
Helduen literatura
cfdsfadasfsdaafdsa

EULI-GIRO
Uxue Alberdi

Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako
kontakizunak, beti lilura giroz jantziak. Uxue Alberdi estilo berezkora hurbiltzen ari
da arduraz.

Maila: B.2	

Prezioa: 17,50 14 € 	

Orr: 139

SIRENA-HOTSAK
Xabier Etxaniz Rojo

Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure
bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio
ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian.
Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio
handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera
darama Sara.
Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara.
Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den
egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik.
Hiru adiskide. Gaztetan “Maiatz taldea” osatzen zuten, baina urte asko igaro
dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku
bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko
dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez.
Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu
horretara.

Maila: B.2	

Prezioa: 15 12,75	

Orr: 184
Helduen literatura

ZINEGOTZIA

Fermin Etxegoien
Fikzio hutsa izan arren, Zinegotziak neurria hartu nahi dio errealitateari,
ahalik eta gehien gerturatuz aktualitate deitzen dugun horretara.
Lursail antzua jo izan da aktualitatea literaturarako, eta baliteke horregatik
hain gutxi jorratu izana gurean. Zinegotziak ausardiaz apurtzen du tabu hori,
orain eta hemen bizitzen ari garen garai berri eta nahasietan beldurrik gabe
barneratuz.
Egun bakarrean gertatzen da kontakizuna, drama klasikoetan bezala, hiru
ataletan banatua.
2013ko ekainaren 6an kokatu du eleberria idazleak, eta egun berean
aurkeztu da publikoki.
Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia
bere eskutik etorri zen egunean.
Fermin Etxegoienen Zinegotzia eleberria arestiko esaldiarekin abiatzen da.
Eutsiko al dio hordagoari idazleak?

Maila: C1	

Prezioa: 16 13,60 €	

Orr: 192
Helduen literatura

“BERIAIN 19+2”

Igoerak oinez, bizikletaz eta eskaladak Beriain mendian eta inguruan.Ibilbide
zirkularrak, inguruko mendiak bizikletaz, eskalatzeko bia berriak, Iruñetik eta
Altsasutik bizikletaz, jaitsierak...
Prezioa: 10 € 8
Maila: B.1.		

Orr: 104
DISKOAK

RUPER
ORDORIKA

ODOLAREN
MINTSOA

Prezioa: 15,95 13,55€

Prezioa: 5,95 5 €

MIKEL MARKEZ

IZAKI
GARDENAK

Azukre koxkorrak

Indar Bat Dabil Hor

Prezioa: 13,50 11,45 €

SUTAGAR
Bizirik gaude

Prezioa: 14,50 13 €

Amaieratik hasi

Prezioa: 13,50 11,45 €

GOVENORS
“Morphinapolis”

Prezioa: 11 9,35 €
KOMIKIAK

DE RERUM NATURA 5 Zaldieroa
Napoleon Lopez elurpean geratu zen, gerraren jaun Aresekin batera, baina
eguneroko bizitzak bere umore, haserre eta poesia-printzak isurtzen jarraitzen
du: euskal Michael Moore bati eta besteari galdezka dabil oraindik, La
Consti La Pelota Basqua izorratzen, The Organization desagertze bidean,
azken antxoa bere baladan, Mitxelena XVI.a Iratiko basoan… Berrikuntzak
ere badakartza, ordea, Zaldi Eroaren azkenaldiko lanak: sareko txiolarien
ekarpenak, koinata semeari euskara barrabasez hizketan, politiko eta
enpresariak katxondeo alaian, Urkullu marraztuezina Ajurian, Arnaldo
ikustezina Logroñoko espetxean…
Prezioa: 18,75 15,90 €

denborapasa

Ez da hain fazila
Denbora pasa bilduma berezia.

Prezioa: 5 4 €
ARIAN EUSKARA METODOA

ARIAN A1.1
IKASLEAREN LIBURUA
(+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 22 17,6 €

ARIAN A1.1
LAN-KOADERNOA
(+ERANTZUNAK)
Prezioa: 11,50 9,20 €

ARIAN A1.2
IKASLEAREN LIBURUA
(+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 22 17,6 €

ARIAN A1.2
LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK)

Prezioa: 11,50 9,20 €

ARIAN A2.1
IKASLEAREN LIBURUA
(ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24 19,20 €

ARIAN A2.1
LAN-KOADERNOA
(ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,50 12,40 €

ARIAN A2.2
IKASLEAREN LIBURUA
(+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK)
Prezioa: 24 19,20 €

ARIAN A2.2
LAN-KOADERNOA
(ERANTZUNAK)
Prezioa: 15,50 12,40 €
ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) - ARIAN
IRAKURGAIA 1
Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia
batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera.
Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak
izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi
Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.

Prezioa: 12 9,6 €

Maila: A1 	

Orr: 72

OTSOA (+CD) - ARIAN IRAKURGAIA 2
Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (ilustratzailea)

Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia
zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai
beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa
ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?

Prezioa: 12 9,6 €

Maila: A1 	

Orr: 62

BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) - ARIAN
IRAKURGAIA 3

Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)
Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko
harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek.
Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu
nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak:
aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.
Prezioa: 12 9,6 €

Maila: A1 	

Orr: 72
ARIAN IRAKURGAIA

SIBERIAKO LOREA (+CD)

Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)
Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak
egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo
lasaitasuna infernu bihurtu da.
Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du
telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko
bizitza hori gotik behera aldatu da.
Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 64

NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD)

Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea)
Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en
edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko
museoaren ondoan ibiltzen da egunero.
Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura
anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin
behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren
itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du.
Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 76
ARIAN IRAKURGAIA

ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)

John Landon / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea)
Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.
Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien
Larryk.
Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik
zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak
zituen, gorrigorriak.
—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.
Prezioa: 12 9,6 € Maila: A2 Orr: 74

KATU BELTZA (+CD)

John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (ilustratzailea)
Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin
el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen
Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu
ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten
ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten
arrastoaren atzetik.
Prezioa: 12 9,6 € Maila: A2 Orr: 72
hiztegiak

ELHUYAR HIZTEGIA

(Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco)
Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa 2006ko azaroan argitaratu zen. Elhuyar
Hiztegi berria osatuagoa eta gaurkotuagoa dator eta 88.000 sarrera, 20.000
azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Bi ataletan
banatuta: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Eguneratze lanak
egiteko honako hauek hartu dira kontuan: hiztegi argitaratuak, terminologialanak edo estilo-liburuak, euskararen hizkuntza-ereduari buruz piztu diren
eztabaidak, kontsultarako ezarri diren corpusak...
Prezioa: 48 38,40 €

ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA

(Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco)
Argitalpen berritua. 50.000 sarrera, 18.550 adibide. Lexiko arrunta eta teknikoa.
Izen bereziak: leku-izenak, pertsona-izenak. Oinarrizko gramatika-eranskina
euskarazeta gaztelaniaz.
Prezioa: 25 15 €

SINONIMOEN KUTXA
SINONIMO ETA ANTONIMOEN HIZTEGIA
(2010ean argitaratua)

Lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutza sakontzen lagunduko duen
material osagarria da:
•	 Euskarazko sinonimo eta
•	 Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren
antonimoen hiztegia
arabera moldatua
•	 Iparraldean eta Hegoaldean
•	 18.696 sarrera eta 1.446 azpisarrera
hainbat euskalkitan erabiltzen diren •	 24.535 adiera
formak elkarren ondoan
•	 63.661 sinonimo
•	 Sinonimoak eta antonimoak oharrez •	 23.449 antonimo
eta adibideez hornituak
Prezioa: 20 16 €

EUSKAL GRAMATIKA OSOA
Prezioa: 64,48 54,80 €
2013 Neguko irakurle kanpaina

More Related Content

What's hot

Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
xabieransola
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
E-idazkaritza
 
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
OarsoaldekoAEK
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
OarsoaldekoAEK
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Eibarko Liburutegia
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
andoaingoeuskaltegia
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
Eibarko Liburutegia
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
Eibarko Liburutegia
 
Kanposantu literarioak
Kanposantu literarioakKanposantu literarioak
Kanposantu literarioak
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustrahausnartzen
 

What's hot (11)

Irakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko neguaIrakurle kanpaina: 2016ko negua
Irakurle kanpaina: 2016ko negua
 
Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1Katalogazioak batx 1
Katalogazioak batx 1
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018Irakurle negua 2018
Irakurle negua 2018
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San JuanAtzerrian. Nerea Balda San Juan
Atzerrian. Nerea Balda San Juan
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Aitaren etxea
Aitaren etxea Aitaren etxea
Aitaren etxea
 
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
"Deklaratzekorik ez" nobelaren iruzkina
 
Kanposantu literarioak
Kanposantu literarioakKanposantu literarioak
Kanposantu literarioak
 
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustraNietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
Nietzsche. honela mintzatu zen zaratustra
 

Similar to 2013 Neguko irakurle kanpaina

Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
OarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
OarsoaldekoAEK
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
Oarsoaldeko Aek
 
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
OarsoaldekoAEK
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
OarsoaldekoAEK
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
OarsoaldekoAEK
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
OarsoaldekoAEK
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
OarsoaldekoAEK
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
marikorta
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.pptElhuyarOlinpiada
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoaorkatz
 
Euskara
EuskaraEuskara
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenakaxunurkia
 
Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]i_etxenike
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaNoemí Herbosa
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
xabieransola
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Anboto Komunikabideak
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1
xabieransola
 

Similar to 2013 Neguko irakurle kanpaina (20)

Irakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdfIrakurle_NEGUA_2023.pdf
Irakurle_NEGUA_2023.pdf
 
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdfIrakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
Irakurle_NEGUA_2023 (1).pdf
 
2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua2014 irakurlekanpaina negua
2014 irakurlekanpaina negua
 
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
AEKren udako liburu eskaintza (2024ko uda)
 
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintzaAEKren 2023ko udako liburu eskaintza
AEKren 2023ko udako liburu eskaintza
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Idakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdfIdakurle_Uda.pdf
Idakurle_Uda.pdf
 
Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021Irakurle uda 2021
Irakurle uda 2021
 
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdfIrakurle_NEGUA_2022.pdf
Irakurle_NEGUA_2022.pdf
 
Kirmen Uribe
Kirmen UribeKirmen Uribe
Kirmen Uribe
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa14 juul 2012 bozkatuenak osoa
14 juul 2012 bozkatuenak osoa
 
Euskara
EuskaraEuskara
Euskara
 
14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak14 juul 2012 bozkatuenak
14 juul 2012 bozkatuenak
 
Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]Pinotxoren abenturak[1]
Pinotxoren abenturak[1]
 
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldiaIdazleekin topaketa. iñaki zubeldia
Idazleekin topaketa. iñaki zubeldia
 
Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarriaAzaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
Azaroak 25 - Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna - gehigarria
 
Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1Joseba Sarrionandia1
Joseba Sarrionandia1
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Goiztiri AEK euskaltegia
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Goiztiri AEK euskaltegia
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 

2013 Neguko irakurle kanpaina

  • 2.
  • 3. HAUR ETA GAZTE literatura cfdsfadasfsdaafdsa ZAZPIKOLOROA Igor Elortza / Julen Tokero (Ilustratzailea) Aniztasunari buruzko ipuin bat: Irriaren Hirian daude Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Urtero bezala, Zazpikoloroaren Festa ospatzen ari dira gaur hirian: mundua kolorez margotzen duen hegazti miragarriaren festa. Aspaldiko kondaira batek dio Patakon pirata dela Zazpikoloroaren zaindaria. Izan ere, Zazpikoloroak ez ditu guztiak lagun; Belekoi andere gaiztoa arrautza berria bahitzen saiatuko da. Maila: B.2 Prezioa: 7,20 6,10 € Orr: 38 ARGAZKI ALBUMA Antton Kazabon Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek. Maila: B.2 Prezioa: 8,80 7,50 € Orr: 92
  • 4. HAUR ETA GAZTE literatura cfdsfadasfsdaafdsa BI SAGU POLTSIKOAN Michel Van Zeveren Sisi txango batera joango da eskolako lagunekin, lehenengo aldiz, aste oso baterako. Beldur pittin bat du ordea. Gurasoei proposatzen die berarekin joatea; baina, noski, ezinezkoa da. Sisiri gurasoak sagutxo bihurtuko balira, bizkar-zorroan sartuta eramango lituzkeela bururatzen zaio orduan. Eta halako batean, pi-pa! batean, bere burutazioa errealitate bihurtzen da: gurasoak sagu bihurtu dira. Eta horrela, Sisi izango da gurasoak etxetik kanpo zaindu beharko dituena. Istorio bitxi honek, haurrek etxetik kanpo lehenengo aldiz joan behar izaten dutenean, izan ohi duten kezka eta beldurra gogoratzen dizkigu. Eta egileak irudimen handiz proposatzen die haurrei irtenbide bat: beraiek ere ingurukoak zaintzeko gauza badirela ikusaraziko die. Maila: B.1. (8 urte) Prezioa: 10,75 9,10 € Orr: 76 ORKESTRA LURTARRA Harkaitz Cano / Jokin Mitxelena Eritze (Ilustratzailea) Orkestra bat sortu nahi du Manuk, eta bertan joko duten lagunen bila abiatuko da: horrela topatuko ditu Lurrinetti anaiak, bi “t”-rekin, tronpeta jotzeaz gain Presidente izeneko ahuntz bat dutenak, eskailera gainera igotzen dena; Aldika izeneko biolin-jotzaile bat, aldika besapeetan azkura izaten duena; Osoki deritzan triangelu-jolea, bere tresna gainean pausatzen den kardantxilo eta guzti; Crocanti izozki-saltzaile eta kontra-tenorea… Denen artean musikarik zoroena eta zoragarriena sortuko dute, baita hainbat abentura bizi ere, umorez eta irudimenez beteak.   Maila: B.2.(10 urte) Prezioa: 13,35 11,35 € Orr: 100
  • 5. HAUR ETA GAZTE literatura cfdsfadasfsdaafdsa NIRE ALABAK EZ DAUKA ERREMEDIORIK Antxiñe Mendizabal / J. Mari Morcillo “morkots” (Ilustratzailea) Iratik hamalau urte bete ditu eta, denbora asko ez dela, fundamentu handiko neska zen: esanekoa, arduratsua, adeitsua, atsegina, beti umore oneko... Orain, berriz, arropaz beste aldatzen da aldartez. Batzuetan egoten da goibel antzean, burumakur, ondo ezik bezala. Handik gutxira egon daiteke zeharo petralduta, pipermina baino erreago, eztanda egiteko puntuan. Eta begien itxiireki batean jarri daiteke kriskitinak baino alaiago. Izan ere, Iratiren hormonak lozorrotik atera eta bazterrak nahasten hasi dira, etxeko bakea hankaz gora jarriz. Nerabezaroa ez da gaixotasun bat, baina pasa egin behar da. Etxeko guztiek pasa behar izaten dute. Maila: B.2. (12 urte) Prezioa: 15 12,75€ Orr: 110 NUR ETA KOBAZULO LILURAGARRIA Toti Martinez de lezea Iraia deta Maddirekin batera Iratiko basoan sartu da Nur. Zuhaitz erroldoiek Basajaun eta Basanderearen itxura hartzen dute Nurren irudimenean. Hantxe ezagutu du Koldo, Iraia eta Maddiren laguna, eta basoko iratxo-gidaria. Iratiko basoa eta kobazuloa galtzagorri eta sorginen bizilekua da. Basoko izaki mitologiko guztien arnasa iristen zaio Nurri. Maila: 8-10 urte Prezioa: 14 11,90 €
  • 6. HAUR ETA GAZTE literatura TRIPOLI DOKTOREA Karlos Linazasoro / Bruno Hidalgo (Ilustratzailea) Anbulatorioko itxarongela lepo zegoen, gainezka. Beti bezala, goizeko zortzietan puntuan jarri zen martxan hormako kontagailu erraldoia. Tripoli doktorea eta Olga Tokarczukowa erizaina prest zeuden gaixoak artatzeko. Udaberria iritsi berria zen, ordea, eta Tripoli doktoreak nahikoa lan bazuen sudurreko zulotik irten zitzaion geranioarekin zer egin ez zekiela. Lehenengo gaixoak, gingiletatik mapamundi bana zintzilik zuela kontsultan sartu zen lorezainak, eman zion erremedioa. Jarraian, bata bestearen atzetik sartu ziren kontsultara ajerik xelebreenak jotako gaixoak: ezkontzeko adorea galdu zuen maitemindutako gaztea; gauez amets egindakoak ahazten zituen gizona; bizitza osoan gaixotu gabeko emakume adindua; gaiztakerietarako joera zuen lo ibiltaria; sabelean hiztun bat zuen gizasemea; gurpil-aulkitxoan sartu eta dantzan hasi zen elbarria... eta azkenik, Karl Linazasorr, beti norabide okerrean zebilen poeta. Maila: B.1.(12 urte) Prezioa: 13,35 10,68 € Orr: 100 BELDARREN HEGALDIA Irati Bediaga / Enrique Morente (Ilustratzailea) Nahiak hamar urte ditu, eta, bere lagunekin batera, balleta ikasteko izena eman du. Sabelean sentitzen dituen kili-kiliak tximeletak direla esango diote etxekoek. Laster ikusiko du, ordea, balleta ez dela horren erraza, eta tripa barrukoak beldarrak direla esango du berak: tximeleta bihurtu aurreko xomorroak. Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi duen lan honetean, Irati Bediagak haurtzaroko beldur eta konplexuen gaia lantzen du, aldi berean umorez eta sentiberatasunez. Maila: B.1.( 10 urte) Prezioa: 10,60 8,50 € Orr: 58
  • 7. HAUR ETA GAZTE literatura SIMON IPUINEN MUNDUAN Arrate Egaña / Iñaki G. Holgado (Ilustratzailea) Zoritxarrekoa sentitzen da Simon, gurasoek ez diote jaramonik egiten, eta eskolakideek ere ez (Maider kenduta). Horregatik eroriko da egun batez Ipuinen Mundura: han bizi dira Txanogorritxo, Peter Pan, Lamiak, Merlin, Aladino... eta haien artean, ipuin batetik bestera mugituz, bera bezala bizidunen mundutik joandako haur “zorigabeak”. Bizitzak abentura etengabea dirudi Ipuinen Munduan, baina han ere arazoak sortuko dira, gehiegi baitira zorigabeak, eta haiei erasotzen hasiko dira ipuin batzuetako protagonistak. Bi planotan kontatuta dago nobela: errealitatearena batetik, Simonen familia eta eskolako arazo eta gorabeherekin, eta Literaturaren planoa bestetik, mundu osoko hainbat ipuinen bidez; ederki josi dute bi maila horien arteko lotura Arrate Egañaren historiak eta Iñaki Holgadoren ilustrazioek. Maila: B.2. (10 urte) Prezioa: 16,75 13,40€ Orr: 174 EULI BAT DUT BIHOTZEAN Leire Bilbao / Maite Gurrutxaga (ilustratzailea) Gorka arraro sentitzen da. Kafkaren Metamorfosia liburuan bezala, ezberdin jaiki da gaur. Izan ere, gauean euli bihurtu dela pentsatzen du. Asmatuko al du bere euli-bizitza berrian? Inork erreparatuko al du beragan? Nola mugituko da? Zer pentsatuko dute bere gurasoek, arrebak, aitonak...? Errealitatearen eta fantasiaren arteko ertzean jolastuz, ipuin arin eta dibertigarri bat idatzi du Leire Bilbaok, Maite Gurrutxagaren irudi ederrek lagunduta, desberdin sentitzen diren haurrei buruz. Maila: B.1 (10 urte) Prezioa: 12,30 9,85€ Orr: 80
  • 8. HAUR ETA GAZTE literatura TXIMELETRAK Xabier Olaso (Euskadi literatura saria 2012 haur eta gaztea Purrust-parrast olatuak, eta ni surfari. Purrust-parrast karraska, eta ni arrainen bazka. Maila: C1 Prezioa: 12,50 10,60€ Orr: 112
  • 9. Helduen literatura cfdsfadasfsdaafdsa INURRIEN HIZTEGIA Mariasun Landa Inurriz inbaditutako hiztegia da hau. Den-dena jan zuten eta, gero, hementxe finkatu ziren. Dagoeneko, ez du balio hitzak kontsultatzeko edo aplikatzeko. Ezta hostoak eta loreak orrialde hauetan lehortzeko ere. Ezta amodiozko gutunak ezkutatzeko ere. Are gutxiago B dirua gordetzeko. Euli gogaikarri bat edo beste uxatzeko balio dezake, edalontzi-azpikotzat hartzeko, premiazko abaniko gisa erabiltzeko, edo mahaiaren hanka berdintzeko. Ez da, hala ere, gainbehera egindako hiztegi bat, ez baitu sekula goia ezagutu. Ez da Wittgensteinen Tractatus frustratu bat, ezta autolaguntzarako gidaliburu bat ere.Agian, pantailarik gabeko powerpoint baten antza du testuaren hasiera eta amaiera begi golpe batez ikus daitekeelako. Beharbada, badu Cheshire katuaren antzik ere, desagertu eta gero, irribarretxoa utz dezakeelako Maila: C2 Prezioa: 12 10,20 € Orr: 124 MARTUTENE Ramon Saizarbitoria (Euskadi literatura saria 2012) Martutene. Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn. Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa. Maila: C2 Prezioa: 27 23€ Orr: 784
  • 10. Helduen literatura cfdsfadasfsdaafdsa ARMA, TIRO, BAMMM! Joan Mari Irigoien Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogobihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa. Maila: C2 Prezioa: 26 20,80 € Orr: 570 612€ Jon Arretxe Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak. 19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko. Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana. Maila: B.2 Prezioa: 19,20 16,30 € Orr: 256
  • 11. Helduen literatura cfdsfadasfsdaafdsa ADISKIDE BAT NUEN Joxean agirre odriozola Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea… Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala… Maila: C1 Prezioa: 16,85 13,50€ Orr: 184 EGIA ESAN Peru Magdalena “Egia esan”, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun. Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak –kantak, poemak, jendearen lekukotasunak–, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun. Maila: C1 Prezioa: 21,50 17,20 € Orr: 274
  • 12. Helduen literatura cfdsfadasfsdaafdsa EULI-GIRO Uxue Alberdi Durduzagarriak, ezustekoak, misteriotsuak, apartak dira ipuin sorta honetako kontakizunak, beti lilura giroz jantziak. Uxue Alberdi estilo berezkora hurbiltzen ari da arduraz. Maila: B.2 Prezioa: 17,50 14 € Orr: 139 SIRENA-HOTSAK Xabier Etxaniz Rojo Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian. Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara. Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik. Hiru adiskide. Gaztetan “Maiatz taldea” osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez. Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara. Maila: B.2 Prezioa: 15 12,75 Orr: 184
  • 13. Helduen literatura ZINEGOTZIA Fermin Etxegoien Fikzio hutsa izan arren, Zinegotziak neurria hartu nahi dio errealitateari, ahalik eta gehien gerturatuz aktualitate deitzen dugun horretara. Lursail antzua jo izan da aktualitatea literaturarako, eta baliteke horregatik hain gutxi jorratu izana gurean. Zinegotziak ausardiaz apurtzen du tabu hori, orain eta hemen bizitzen ari garen garai berri eta nahasietan beldurrik gabe barneratuz. Egun bakarrean gertatzen da kontakizuna, drama klasikoetan bezala, hiru ataletan banatua. 2013ko ekainaren 6an kokatu du eleberria idazleak, eta egun berean aurkeztu da publikoki. Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia bere eskutik etorri zen egunean. Fermin Etxegoienen Zinegotzia eleberria arestiko esaldiarekin abiatzen da. Eutsiko al dio hordagoari idazleak? Maila: C1 Prezioa: 16 13,60 € Orr: 192
  • 14. Helduen literatura “BERIAIN 19+2” Igoerak oinez, bizikletaz eta eskaladak Beriain mendian eta inguruan.Ibilbide zirkularrak, inguruko mendiak bizikletaz, eskalatzeko bia berriak, Iruñetik eta Altsasutik bizikletaz, jaitsierak... Prezioa: 10 € 8 Maila: B.1. Orr: 104
  • 15. DISKOAK RUPER ORDORIKA ODOLAREN MINTSOA Prezioa: 15,95 13,55€ Prezioa: 5,95 5 € MIKEL MARKEZ IZAKI GARDENAK Azukre koxkorrak Indar Bat Dabil Hor Prezioa: 13,50 11,45 € SUTAGAR Bizirik gaude Prezioa: 14,50 13 € Amaieratik hasi Prezioa: 13,50 11,45 € GOVENORS “Morphinapolis” Prezioa: 11 9,35 €
  • 16. KOMIKIAK DE RERUM NATURA 5 Zaldieroa Napoleon Lopez elurpean geratu zen, gerraren jaun Aresekin batera, baina eguneroko bizitzak bere umore, haserre eta poesia-printzak isurtzen jarraitzen du: euskal Michael Moore bati eta besteari galdezka dabil oraindik, La Consti La Pelota Basqua izorratzen, The Organization desagertze bidean, azken antxoa bere baladan, Mitxelena XVI.a Iratiko basoan… Berrikuntzak ere badakartza, ordea, Zaldi Eroaren azkenaldiko lanak: sareko txiolarien ekarpenak, koinata semeari euskara barrabasez hizketan, politiko eta enpresariak katxondeo alaian, Urkullu marraztuezina Ajurian, Arnaldo ikustezina Logroñoko espetxean… Prezioa: 18,75 15,90 € denborapasa Ez da hain fazila Denbora pasa bilduma berezia. Prezioa: 5 4 €
  • 17. ARIAN EUSKARA METODOA ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 € ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 € ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22 17,6 € ARIAN A1.2 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,50 9,20 € ARIAN A2.1 IKASLEAREN LIBURUA (ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 € ARIAN A2.1 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK) Prezioa: 15,50 12,40 € ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (+CD) (+ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,20 € ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK) Prezioa: 15,50 12,40 €
  • 18. ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin) TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) - ARIAN IRAKURGAIA 1 Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du. Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 72 OTSOA (+CD) - ARIAN IRAKURGAIA 2 Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (ilustratzailea) Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da? Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 62 BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) - ARIAN IRAKURGAIA 3 Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko. Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 72
  • 19. ARIAN IRAKURGAIA SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da. Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 64 NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (ilustratzailea) Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe. Prezioa: 12 9,6 € Maila: A1 Orr: 76
  • 20. ARIAN IRAKURGAIA ATZAPAR ARRASTOAK (+CD) John Landon / Alex Orbe Ferreiro (ilustratzailea) Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. —Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek. Prezioa: 12 9,6 € Maila: A2 Orr: 74 KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (ilustratzailea) Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik. Prezioa: 12 9,6 € Maila: A2 Orr: 72
  • 21. hiztegiak ELHUYAR HIZTEGIA (Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco) Elhuyar Hiztegiaren hirugarren edizioa 2006ko azaroan argitaratu zen. Elhuyar Hiztegi berria osatuagoa eta gaurkotuagoa dator eta 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Bi ataletan banatuta: euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara. Eguneratze lanak egiteko honako hauek hartu dira kontuan: hiztegi argitaratuak, terminologialanak edo estilo-liburuak, euskararen hizkuntza-ereduari buruz piztu diren eztabaidak, kontsultarako ezarri diren corpusak... Prezioa: 48 38,40 € ELHUYAR HIZTEGI TXIKIA (Euskara-Gaztelania / Castellano-Vasco) Argitalpen berritua. 50.000 sarrera, 18.550 adibide. Lexiko arrunta eta teknikoa. Izen bereziak: leku-izenak, pertsona-izenak. Oinarrizko gramatika-eranskina euskarazeta gaztelaniaz. Prezioa: 25 15 € SINONIMOEN KUTXA SINONIMO ETA ANTONIMOEN HIZTEGIA (2010ean argitaratua) Lexikoa aberasten eta hizkuntzaren ezagutza sakontzen lagunduko duen material osagarria da: • Euskarazko sinonimo eta • Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren antonimoen hiztegia arabera moldatua • Iparraldean eta Hegoaldean • 18.696 sarrera eta 1.446 azpisarrera hainbat euskalkitan erabiltzen diren • 24.535 adiera formak elkarren ondoan • 63.661 sinonimo • Sinonimoak eta antonimoak oharrez • 23.449 antonimo eta adibideez hornituak Prezioa: 20 16 € EUSKAL GRAMATIKA OSOA Prezioa: 64,48 54,80 €