ZER dira, NOLA eta ZERTARAKO erabiltzen dira ikurrak, sinboloak eta logoak?
Aurkezpenean galdera horren azalpena ematen saiatzen naiz, ikurren, sinboloen eta logoen ezaugarriak aipatuz eta ereduak erakutsiz.
3. Ikurra edo sinboloa zerbaiten adierazgarri den irudizko
zeinua da. Ikur batek hainbat gauza adieraz dezake: lekuak,
objektuak, pertsonak, egoerak, ideiak, sentimenduak eta
abar. Ikurrarekin loturik dagoena sinbolikoa dela esaten da.
SARRERA
7. Ikur edo logo batek, adierazitako ideiarekin identifikatzen
duen sinboloaren bat izan ohi du. Era honetan, ikusleak
ikurrak adierazten duena erraz ulertuko du.
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
9. Ikur edo logo batek bere helburua ongi lortzeko, Minh D.
Tranek esaten diguna bete behar da: Diseinu on batek
beharrezkoak ez diren xehetasun guztiak ezabatzen ditu.
Hau da, ikurra sinplea izan behar da.
Ikur on batek baldintza hauek bete behar ditu:
1. Sinplea izan behar da, hau da, elementu gutxiz osatuta
2. Ulergarria izan behar da, ikusleak lehenengo
begiradarekin ulertu behar du.
3. Gogoangarria izan behar da, ikusleengan eragina izatea
eta ahaztezina izatea.
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
10. Azter ditzagun ondorengo ikurrak.
1. Sinpleak al dira? Elementu gutxiz osatuta daude?
2. Ulergarriak al dira? Erraz ulertzen dira?
3. Gogoangarriak dira? Berriro ikusterakoan gogoratuko
ditugu?
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
11. Ikur edo logotipo baten funtzioa bere mezua ondo adierazteko
ahalmenean datza. Horretarako, egileak lerro, forma eta
kolore egokiak erabili behar ditu, ikusleak interpretazio
egokia lortzeko eta mezua bereganatzeko.
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
12. Egileak ikurran erabiltzen dituen elementuetan, semiotikaren
erabilera egokia egin behar du mezuaren komunikazio tresna
bezala.
Semiotikak ikur edo zeinuek adierazten duten esanahia
ikertzen du.
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
13. Zirkulu hori bat modu desberdinetan interpreta dezakegu;
eguzkia, txanpona, arrautza, gazta edo beste hainbat gauza
bezala.
Semiotikan oinarrituta, zeinuak testuinguruaren arabera bere
esanahia adieraziko du.
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
14. Semiotika bezala, sinbologia ere, sinboloen, zeinuen edo
ikurren esanahiez arduratzen da.
Gai zehatz batean erabiltzen diren sinboloak edo ikurrak gai
horren sinbologia eratzen dute. Elektrizitateak, kimikak eta
mekanikak, adibidez, euren sinbologia propioa dute. Gai
zehatz baten sinbologia menperatzen duenak, gaiari buruz
irudien bidezko mezuak ulertu eta sortu ahal ditu hitzik
erabili gabe.
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
15. Ikurra osatzen duten elementuak forma nagusi batean bildu
ohi dira edo forma bat osatu ohi dute, elementuen arteko
batasuna lortzeko. Forma hau, gehienetan, geometrikoa izan
ohi da.
IKURRA KOMUNIKAZIO-ELEMENTU GISA
17. IKURRAK SORTZEKO BALIABIDEAK
Hurrengo irudietan, ikurrak sortzeko baliabide edo aukera
desberdinak ikusiko ditugu: figura-hondoaren konbinazioa,
espazio positiboa eta negatiboaren arteko harremana, irudi
batean elementu bat baino gehiago elkartzea edo elementu
desberdinen arteko konbinazioaren bitartez irudi berri bat
eraikitzea.