Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf

500 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
500
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf

  1. 1. Tabako-kerik gabeko Euskadi 2011ko maiatzaren 27
  2. 2. “Tabakismoa osasun-arazo garrantzitsua da, etaosasungintzako profesionalek heldu egin behar diote arazohorri” Tabakoak kalte handia egiten dio osasunari, haren kontsumoa da 25 patologia larri baino gehiagoren eragile nagusia (gaixotasun kardiobaskularrak, arnas aparatuko gaixotasunak eta tumore gaiztoak), eta urtero 2.600 pertsona hiltzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan tabakoaren ondorioz. Gaixoek erretzeari utzita ekiditen edo atzeratzen den heriotza-kopurua oso altua da, kolesterol-maila eta arteria-presioa murriztuta ekiditen direnekin alderatuta. Gaixotu aurretik erretzeari utzi zioten pertsonek heriotza-arrisku gehienak ekiditea lortu dute. Ez gara erretzaileei buruz bakarrik ari. Tabako-kearekin kutsatutako giroek osasun-arazoak eragiten dizkiete toki horietan ibiltzen diren pertsonei, eta egiaztatuta dago tabakismo pasiboaren eta hark osasunean eragiten dituen kalte larrien arteko kausa-efektua. Tabako-kearekin kutsatutako aireak gaixotasunak eta garaia baino lehenagoko heriotzak eragiten ditu erretzaileak ez diren haur eta helduetan.
  3. 3. Euskal herritarren artean tabakoaren kontsumoak eragindako gaixotasunengatikoheriotzak murriztea da Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailarenhelburua, eta, horri lotuta, kontsumitzaile-kopurua jaistea eta erretzaile ez direnenosasuna babestea funtsezkoak dira.Herritar guztiok kerik gabeko airea arnasteko dugun eskubidea errespetatzekoeta erretzaile ez direnenen osasuna babesteko Eusko jaurlaritzak indarrean jarriduen lege berria “Tabako-kerik gabeko Euskadi” programarekin batera kaleratuda; programa horrek sendotu, bultzatu eta zabaldu egiten ditu erretzeari uztekogogoa dutenentzako bitartekoak. “Tabako-kerik gabeko Euskadi” programa Euskadiko kronikotasunarenerronkari aurre egiteko estrategiaren barruan dago; zehazki, Osasun etaKontsumo Saila eta Osakidetza osasun-prebentziorako eta sustapenerakogauzatzen ari diren jardueren barruan. Tabakismoan esku-hartze integralagoaegitea da programaren helburua.
  4. 4. HelburuakErretzaileek tabakoa utz dezaten bultzatzea, eta tabakismoaren prebentzioaneta erretzaileen laguntzan bereziki eragitea.Erretzeari utzi nahi dioten pertsonek tabako-mendekotasuna gainditzekoprogrametan parte hartzeko aukerak hobetzea.Osasungintzako langile guztiek parte hartzea bahetzean, aholku laburretaneta mendekotasuna gainditzeko eskaintzan.Mendekotasuna gainditzeko programen eskaintza Euskal AutonomiaErkidegoko Lehen Mailako Arretarako zentro guztietara zabaltzea.Tabakismoan egiten den esku-hartzea monitorizatzea, emaitzak ebaluatzekoeta esku-hartzea birbideratzeko.
  5. 5. Programari lotutako esku-hartzea eta garapenaProgramak bi jarduera-ildo ditu: osasungintzako profesionalak trebatzea mendekotasuna gaintzeko programen eskaintza lehen mailako arretarako zentro guztietara zabaltzea.Bi jarduerak aldi berean egingo dira.1. FASEA1-TREBAKUNTZA-JARDUERAK LEHEN MAILAKO ARRETARAKOZENTROETAN ETA ZENTRO ESPEZIALIZATUETAN ETA AHOLKU LABURRAKETA BAHETZEA MARTXAN JARTZEA.Aholku laburretan eta sentsibilizazioan trebatzea, osasungintzako langileak gaiizan daitezen erretzaileari ohitura hori baztertzen laguntzeko.
  6. 6. Aholku laburren trebakuntza on line egingo da. Martxotik, osasungintzakoprofesionalek trebakuntza-bideo bat ikusteko aukera dute, edozein unetan(mediku- edo erizain-kontsultan) jarduten lagunduko diena. Bideoan, erretzaileeiaholku laburrak emateko modua, bahetzea egiteko modua (tabakismoaren datuakhistoria klinikoan erregistratzea) eta mezuak transmititzeko modua azaltzen dira,eta mezuak transmititzen ditu tabakoan esku hartzeko garrantziaz ohartaraztekoeta hura ebaluatzeko.www.intervencionentabaquismo.netTrebakuntza-saio hori osasungintzako langile guztientzat egin da.Trebakuntza-saioa hauek egingo dute lehenengo: Lehen Mailako Arreta: odontologiako medikuak eta erizainak eta emaginak. Arreta Espezializatua: Medikuak, erizainak eta erizain-laguntzaileak.Ondoren, sare pribatuko osasungintzako langileei zabalduko zaie trebakuntza.
  7. 7. Aholku laburren trebakuntza egitearen garrantzia: Aholku laburren trebakuntzarekin eta laguntza-materialarekin, mediku eta erizainek tabakoa uzteko prozesuan pazienteari aurrera egiten lagunduko diote, eta, hurrengo urtean, % 4ko abstinentzia-portzentajeak lor daitezke. Kontuan hartu behar da erretzaile gehienek,(% 80-90 inguru) erretzeari utzi nahi diotela, eta erretzaileen % 70 urtero joaten direla osasun-profesional batengana. Bi faktore garrantzitsu horiek direla eta, aholku laburrek funtzionatu egingo dute. Aholku pertsonalizatu, atsegin eta sendoen bidez, osasungintzako profesionalek aukera gisa aurkeztuko diote erretzaileari tabakoa uztea, eta tabakoa uztearen onurei buruz hitz egingo diote, bai eta erretzeari uzteak dituen ondorioei buruzko sinesmen faltsuei buruz eta tabakoa uzteko dauden aukerei buruz ere..
  8. 8. Bahetzearen eta historia klinikoaren erregistroaren garrantzia Jarduerak monitorizatzeak aukera emango du emaitzak ebaluatzeko, baita esku- hartzeak birbideratzeko eta pazientearen segimendua egiteko ere. 2. FASEA MENPEKOTASUNA BANAKA ETA TALDEKA GAINDITZEKO TREBAKUNTZA- JARDUERAK LEHEN MAILAKO ARRETARAKO ZENTROETAN, ETA MENPEKOTASUNA GAINDITZEKO ESKAINTZA OSASUN-ZENTRO GUZTIETAN. Helburua da lehen mailako arretarako osasungintzako profesionalak gaitzea, osasun-zentroetan eta LMAUetan tabakoarekiko menpekotasuna gainditzeko banakako eta taldeko eskaintza egiteko.
  9. 9. Trebakuntzaren ondoren, osasun-zentro bakoitzak erreferentziazko pertsonabatzuk izango ditu menpekotasuna gainditzeko banakako eta taldekako saioakegiteko.Osasun-zentro guztietan maiatzean hasi dira trebakuntza eta programeneskaintza, eta bi fasetan jarriko da martxan; lehenengo, proportzioan erretzailegehien duten osasun-zentroetan, azken Osasun Inkestaren datuak kontuanhartuta.Bigarren fasea irailean hasiko da, eta tabakoarekin arazo gutxiago duteneremuetako osasun-zentroei eragingo die. Horrela osatuko da esku-hartzea.Osasun-zentro guztietan tabakoari buruzko trebakuntza eman ondoren, 2012anLehen Mailako Arretako profesional guztiengana zabalduko da eskaintza;helburua da tabakoari lotutako esku-hartze hau kontsulten eskaintzan txertatzea.
  10. 10. EbaluazioaPrograma martxan jarri ondoren, ebaluatu egingo da, adierazle, esku-hartze etaproiektuen emaitzen bidez, ahalik eta emaitza onenak lortzeko eta proposamenberriak eransteko.
  11. 11. OndorioakErretzeari utzi nahi dioten pertsonek tabako-mendekotasuna gainditzekoprogrametan parte hartzeko aukerak hobetu egingo dira. Erretzeari utzi nahidioten 14 urtez gorakoek haien osasun-zentrora jo ahal izango dute. Hanlaguntza, babesa eta menpekotasuna gainditzeko banakako eta taldekakosaioak egiteko aukera izango dituzte.Lehen Mailako Arreta-zentro guztietan mendekotasuna gainditzeko laguntzanadituak egongo dira.Profesional guztiak trebatuta egongo dira mendekotasuna gainditzekoeskaintzak egiteko eta aholku laburrak emateko.Informazio guztia jaso eta monitorizatu egingo da, emaitzak ebaluatzeko etaesku-hartzeak birbideratzeko.

×