Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpenaAzkue Fundazioa
Mintzatu plataforma itxura berriarekin eta baliabide gehiagorekin dator 2013an. Azkue Fundazioak garatuta, sakeleko telefonoetarako aplikazioak sortu dira baita ere, bai Android eta bai iOS sistemetarako. Doako aplikazioak dira.
Dokumentu hau Durangoko Azokan egindako aurkezpena da, 2013ko abenduaren 5ean.
Mintzatu - bertsio berria (2013). Durangoko Azokako aurkezpenaAzkue Fundazioa
Mintzatu plataforma itxura berriarekin eta baliabide gehiagorekin dator 2013an. Azkue Fundazioak garatuta, sakeleko telefonoetarako aplikazioak sortu dira baita ere, bai Android eta bai iOS sistemetarako. Doako aplikazioak dira.
Dokumentu hau Durangoko Azokan egindako aurkezpena da, 2013ko abenduaren 5ean.
1. GIZAKIEN GOBERNU ETA ANTOLAKETA FORMAK
HELBURUA:
Gure inguru hurbilenetik hasi eta mundu osora hedatuz, gizakiok gure
arteko elkar-bizitza gobernatzeko eta antolatzeko sortzen eta erabiltzen
ditugun erakundeak, elkarteak edo/beste forma batzuk ezagutzea.
EDUKIAK:
• Gobernu/ antolaketa eremuak:
1. Ikastola
2. Gure etxea, gure portalea, gure kalea.
3. Herria
4. Lurraldea
5. Elkarte Autonomoa
6. Estatua
7. Europa
8. Mundua
• Gobernu/ antolaketa eremu bakoitzeko atalk, zereginak,…
JARDUERAK:
• Gela bakoitzan, 3-4 kideetako taldeak antolatu.
• Talde bakoitzak Gobernu/antolaketa eremu bat aukeratu.
(Zozketaz)
• Eremu bakoitzeko mapa kontzeptuala osatu eta Herritartasun
arloko blogan txertatu.
• Eremu bakoitzeko informazioa aurkitzeko Herritartasun arloko
blogean estekak eta bideoak jarri.
2. • Talde bakoitzak tokatu zaion mapa kontzeptualeko atalak,
erakundeak, karguen zereginak,…definitu edo/ta azaldu lana 3-4
taldekideen artean banatuz.
• Talde bakoitzak tokatu zaion gobernu/antolaketa eremua azaldu
gela aurrean lagungarriak izan daitezken baliabideak erabiliz:
gardengailua edo/ta ordenagailua.
• Talde bakoitzaren azalpena ebaluatu horretarako prestatutako
plantilak erabiliz.
• Talde bakoitzak bere eremurako planteatutako galderak/kasuak
erantzun. Horretarako hipotesiak egin: arazo bakoitzaren
konponketan zein pauso eman beharko diren.
• Lana bukatzerakoan, talde bakoitzak bere lana blogean sartu.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
• Norbere garapena eta autonomía: taldeka eta bakarka lan eginez.
• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko: bloga,
web orrialdeak erabiliz.
• Gizarterako eta herritartasunerako: gobernu/antolaketa formak
ezagutuz eta kasu praktikoetan aplikatuz.
• Hizkuntza-komunikaziorako: gela aurrean lanaren azalpenak
emanez.
• Ikasten ikasi: aipatutako estrategia eta baliabide guztiak erabiliz.