1. GARBITOKIAK
Ezinbesteko toki publikoak
Puntako teknologiaz inguratuta bizi den gizakiari kosta egiten zaio
garbitokiek atzoko gizartean betetzen zuten ezinbesteko funtzioa
sinestea.
Garbitokiak atzean uzteak gizarteari asko eragin zion, emakumearen
emantzipazio prozesuan lagunduz.
Altzako garbitokiak
Altza auzoko artxibategian dauden agiriei eta herritarrik zaharrenek
emandako testigantzei esker badakigu Altzan garbitokiak zeudela.
Ezagunena eta erabilgarriena, agian, Herrerako garbitokia zen. Herrerako
garbitokia handia zen eta herriko garbitoki publikoak zen.
Gipuzkoako garbitoki gehienek estalpea edukitzen zuten euritarako eta
ingurutik zetozen errekastoak edo iturriak probesten zituzten. Maiz,
abereek edateko askak ere izaten zituzten ondoan.
Lehengo emakumeentzat etengabeko lana izaten zen arropa garbitzea.
Haur eta gazteek garbiketa lanetan lagundu egiten zuten ere askotan,
beraz, garbitokira joan ohi ziren emakumeekin batera.
50eko hamarkadaz geroztik garbigailu elektrikoa merkaturatzen hasi zen.
Etxe gehienetan hasi zen sartzen, eta horrek, garbitokien gainbehera
ekarri zuen. Garbitokietako askok 60ko hamarkadaren hasieran bota
zuten. Ura etxeetara iritsi zenetik, emakumeek etxeetako arrasketan
egiten zituzten garbiketak.
Topagune, gizarte harremanetarako
Arropa astindu eta astindu, hamaika emakumek osasuna utzi zuten
garbitoki horietan. Baina zoritxarrerako ez ezik, kanta eta alaitasunerako
gune ere bilakatu ziren garbitokiak. Eguneko bizitza sozialerako une
nagusietako bat zen.
2. Emakumeek garbiketan kantatzen zituzten. Hauek dira kantatzen zituzten
hiru bertso zirikatzaile:
Aingurasutegi
Erbia gisatuta
Kapoia erreta
Xoxua ez da txarra
Mantekas beteta
Gabrielek gitarra jo ta
Manuelek tronpeta
denok dantzan jarrita
Orra naiko festa.
Lengoan egondu naiz
zubitik begira
atso moskor batzueri
Aingurasutegira.
zer ote zebiltzen an
Jira eta bira.
Txarro motzak artuta
sagardotegira.
Asi goiko kaletikan
beko kaleraño,
ez omen da gizonikan
beste iñor au baño.
Zein ote da ba ori
orren famatuba.
Alkatearen semea
moskor berritsuba.