SlideShare a Scribd company logo
DILAN 2. Maila 2. Lauhilekoa
KULTUR ANIZTASUNA
Egilearen testua
TUTOREA: Izaro Arroita
TALDEA: Hirukiak eta ardia
Ameztoi Igoa, Intza
Arregui Heras, Leire
Calavia Martinez, Leire
Corres Bermejo, Leire
AURKIBIDEA
1. Sarrera 3
2. Lanaren justifikazioa eta balioa 3
3. Narratiba sortzeko prozesua 5
4. Esperientzia: integrazio lana 6
5. Elkarlanaren hausnarketa eta ondorioak 7
6. Bibliografia 7
7. Eranskinak 8
8.1. Moduluaren ebaluazioa 8
2
1. Sarrera
Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, kultura-aniztasuna gure gizarte
garaikideen funtsezko ezaugarri bihurtu da. Fenomeno hori ez dago eskola-ingurunetik kanpo,
hainbat kultura eta tradiziotatik datozen ikasleen konbergentzia eguneroko errealitate bihurtu
baita. Testuinguru horretan, eskoletan kultura-aniztasunaren kudeaketa eraginkorra erronka
erabakigarria da hezitzaileentzat.
Ikasgeletako kultura-aniztasunak hezkuntza-ingurunea aberasteaz gain, hainbat galdera
eta aukera ere planteatzen ditu. Nola bultza dezakete eskolek kulturarteko ulermena eta
elkarrekiko errespetua hainbat aurrekari kultural dituzten ikasleen artean? Zer estrategia
pedagogiko erabil daitezke ikaskuntza inklusiboa eta bidezkoa sustatzeko kultura anitzeko
ingurune batean? Nola isla dezakete eskola-curriculumek kultura-aniztasuna benetan eta modu
esanguratsuan?
Lan honetan, kultura-aniztasunak eskoletan duen eragina sakonki aztertuko dugu..
Ikerketa honen bidez, kultura-aniztasunarekiko inklusiboagoak eta sentikorragoak diren
hezkuntza-praktikak garatzen lagundu nahi dugu, ikasleak gero eta interkonektatuagoa eta
kulturaniztunagoa den mundu batean bizitzeko presta ditzaten.
2. Lanaren justifikazioa eta balioa
Gure narratiba digitala “laburmetrai” moduko bideo bat izango da, hau da, metafora
baten bidez gure gaiaren ideia nagusia aurkeztuko dugu. Gure gaia oso zabala denez eta adar
asko dituenez, horietako batean oinarritzea ideia ona dela erabaki dugu. Gure kasuan, kultura
aniztasunaren barruan, hizkuntza arloan zentratu gara.
Narratiba digitala azaldu baino lehen, kontzeptu batzuk azalduko ditugu. Zer da
kultura? Kultura hitzak ohiko presentzia izan du. Informazioa zabaltzen duten egungo
hedabideetan: telebista, irratia… eta baita eskolak. Berez, arrotz, urrun eta aldi berean
familiarra. Izan ere, hitz baten aurrean gaude, kontzeptu bat ‘kulturarena’ talde bat definitzen
du. (Barrera, R. 2013)
Zer da aniztasuna? Aniztasuna ANITZ hitzetik dator, eta honek ASKO esan nahi du.
Aniztasunak hitz berria eta egungoa badirudi ere, mendeak daramatza gizakiak aniztasunari
begira. Izan ere, giza-izaeraren baitakoa da izatez aniztasuna. Ez daude bi gizaki berdin eta
ondorioz, aniztasun hori naturala dela esan daiteke.
3
Zer da kultur aniztasuna? Gizarte baten barruan kultur bat baino gehiago egoteari deitzen zaio
kultur aniztasuna. Esaterako, kultura anitzek espazio geografiko eta sozial berdina
partekatzen dutenean, haietako bakoitzak bere kultura, ohitura eta balio propioak atxikiz,
besteekiko harreman, elkartruke edo akulturaziorik gabe, eta aldi berean bizikidetzan eta
berdintasunean, haien artean menpekotasunik sortu gabe
Narratiba digitalari dagokionez, 4 pertsona agertuko dira. Pertsona bakoitzak kultura
desberdin bat irudikatuko du. Marokoarra, Estatu Batuarra, Txinatarra eta Argentinarra.
Hauetako bakoitza, kultura bakoitzeko hizkuntzaren eta abestien bidez irudikatuko dugu.
Kultura bakoitza, mota desberdineko loreekin irudikatuko ditugu baina kolore berdinekoak.
Adibidez, Maroko kulturako loreak arrosak izango dira eta hor barruan arrosak, krabelinak,
tulipanak.... hau, lau kultura desberdinekin.
Beraz kultura bakoitzeko pertsona bat egongo da eta bere haziak landuko ditu. Gu
izango gara narratiba digital honen protagonistak eta aipatutako loreak landatuko ditugu,
bakoitzak aukeratutako kulturarekin. Lore multzo bakoitza landatzean, hizkuntza hori
entzungo da eta kultura horretako abesti bat entzungo da. Ondoren, beste hiru kulturekin
prozesu berdina errepikatuko dugu.
Hori dena egin ostean, bakoitzak bere ‘baratzetik’ lore batzuk hartuko ditu eta denak
‘baratz’ berri batean landatuko dute kultura aniztasuna irudikatuz. Hau da, 4 kulturak, baratz
desberdinetan banatu beharrean, guztiak baratz berdinean elkartzea. Bideoan zehar, kulturen
artean dagoen hizkuntza desberdintasuna irudikatzeko, gure artean komunikatzeko hizkuntza
arazoak ageriko dira. Hau da, 2 pertsonai ezin izango dira komunikatu hizkuntza desberdina
hitz egiten dutelako. Baina dera hitz egin beharrik ez dagoela irudikatuko dugu, horretarako
bideoan zehar, keinuen bidez eta elkarlanaren bidez bi kultura elkarren artean komunikatu
daitezkeela erakutsiko dugu.
Bestetik, guk hausnartutako “nahiz eta kulturak desberdinak izan, guztiak iragan
aberatseko hazitatik datoz eta guztietatik etorkizun ugariko loreak hezten dira” esaldia islatu
nahi izan dugu. Honek, kultura-aniztasuna eta eboluziorako eta hazkunderako duen
potentziala nabarmentzen ditu.
"Hazi aberatsak" gizarte bakoitzaren historia eta herentzia kulturala islatzen du,
antzinako garaietatik datorrena. Hazi horiek askotarikoak dira jatorrian, eta komunitate
bakoitzak denboran zehar izan dituen eragin, tradizio eta esperientzia askotarikoak adierazten
4
dituzte. Haziak lore bihurtzeko ernetzen eta hazten diren bezala, kulturak ere garatu eta
eraldatu egiten dira, aurrez aurre dituzten aldaketetara eta erronketara egokituz.
"Etorkizun ugariko loreak" kultura bakoitzak lor ditzaketen aukera eta helmuga
ugarien ikur dira. Guztiak antzeko sustrai historikoetatik badatoz ere, kultura bakoitzak bere
bidea eta helmuga ditu, testuinguru historiko, geografiko erlijioko eta soziala bezalako
faktoreen eraginez.
Laburbilduz, narratiba honek kultura-aniztasuna aitortzearen eta ospatzearen
garrantzia nabarmentzen du, baita kulturek beren berezitasunean loratzeko eta aurrera egiteko
duten gaitasuna ere, bizi garen munduaren aberastasunari eta edertasunari lagunduz.
3. Narratiba sortzeko prozesua
Aniztasuna irudikatzeko lore mota desberdinak aukeratu ditugu, hau da, kultura
bakoitzean lore mota desberdinak daude pertsona desberdinak irudikatzeko kultura
berdinaren barruan. Aukeratutako lau kultura desberdinak hurrengoak izango dira; Argentina,
Washington, Txina eta Maroko.
Oztopo handiena aniztasun horren barruan kultura irudikatzea izan da estereotipoetan
erori gabe. Kulturaz ari bagara, modu askotara irudika dezakegu, hau da, gastronomia, leku
tipikoak, jai ohikoak, jantziak, etab. Gure ustez, gai horiek oso zabalak dira kultura bakar bati
buruz hitz egiteko; izan ere, kultura baten barruan makina bat janari mota, jantzi mota, etab
daude. Horregatik, kultura bakoitzaren hizkuntza aukeratu nahi izan dugu, kultura bakoitzeko
hizkuntza orokorra hartuz. Hizkuntza, artearen hizkuntzaz izateaz gain, sinbolo bat da.
Ikurrak interpretatzeko ez duzu behar ezagutza konkreturik.
Esan bezala, kultura aniztasunaren barruan, hizkuntza arloan zentratu gara. Honako
hau adieraztea ez da batere lan erraza izan, kulturen artean hizkuntza desberdintasun handia
baitago. Esan dezakegu bideoaren gakoa kulturen arteko komunikazioa dela hizkuntzatik
haratago. Azkenean, hau azaleratzeko modu batekin topo egin genuen, nahiz eta zalantzak
izan genituen ea ongi ulertuko zen bideoan hori.
Azkenik, talde lanari dagokionez, batzuetan kideen arteko komunikazioa ez da
egokiena izan eta horregatik denbora asko eman dugu erabakiak hartzen. Bukatzeko, esan
beharra dago, denbora gutxi izan dugula dena antolatzeko, grabatzeko, txostena idazteko eta
buruan genituen ideia guztiak ondo islatzeko.
5
4. Esperientzia: integrazio lana
Kultura-aniztasunari buruzko narratiba digitalarekin izan dugun esperientziak gogoeta
egitera eraman gaitu, hezitzaile gisa egingo dugun lanean ikuspegi eta kultura desberdinak
integratzeak duen garrantziari buruz. Noski, honen sustraiak, ikasgelan eta hezkuntza bidai
honetan izandako esperientziak dira. Gai honi buruz asko ikasi dugu, nahiz eta narratiba
digitalean ezin izan dugun ikasitako guztia plasmatu.
Hasteko, lan hau egitean, “Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza” irakasgaiean,
Bertarekin gelan eman dugun teoria burura etorri zaigu, kultura ikusi dugun teoriaren parte
izan baita. Kultura, oso gai zabala da eta hainbat azpiatalez osatzen da. Gai honetan nahiko
trebeak ginela uste genuen, baina “zer da kultura?” galderari ez ginen erantzuteko gai.
Aipatutako “Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza” irakasgaiak gure zalantzak argitu
dizkigu.
Kultura ez da lurralde edo herrialde baten sinonimoa baizik eta bertan dauden
sinesmenak, ideiak, ezagutzak, bertako ondarea, sentimenduak, etab. Ezagutzak, sinesmenak,
ideologia, balioak eta arau batzuk beti kultura baten muinean egongo dira. Hau, narratiba
digitalean landu nahi izan dugu, herrialdeaz at, hizkuntzan zein musikan ere oinarrituz.
Irakasgai honekin jarraituz, karten eraldaketa lana egin genuenean jarraitutako
prozesu guztia, oso esperientzia baliotsua izan zen. Baita, gure narratibarako beharrezkoa,
kulturari buruz hitz egitean, estereotipoetan ez erortzeko. Karta horiek, jatorrian, kultur talde
desberdinen islada ziren. Baina, islada faltsua. Adibidez, irudietako askok estereotipo
errotuak zituzten, hala nola mexikarrak pontxoekin eta kapelekin irudikatzea. Noski,
kulturaren parte izan daiteke, baina ez dira haien egunerokoan horrela jazten. Irudikapen
mugatu horiek, kulturei buruzko ideia faltsuak islatzen dituzte. Beraz, hauek berritzeko
egindako prozesu guztiak, gure gaian, ideia faltsuak ez islatzeko balio izan digu.
Beste alde batetik, “Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak
Testuinguru Eleanitzetan” irakasgaiak, hizkuntzaren arloarekin laguntza handia eman digu.
Kultura- eta hizkuntza-aniztasuna dagoen hezkuntza-ingurunean gaudenean, normala da
komunikazio-erronkak sortzea. Zehazki, Haur Hezkuntzaren testuinguruan, hizkuntzaren
oztopoa bereziki garrantzitsua izan daiteke haur bat lehen aldiz eskolara iristen denean
hezkuntza-ingurunean nagusi den hizkuntza jakin gabe. Hizkuntza ez menderatzeak,
komunikazioa zaildu dezake, bai haurrarentzat, bai hezitzaileentzat eta bai ikaskideentzat.
Hala ere, irakasgai honetan, ikasi dugu, komunikazioa hitz egindakoetatik haratago doala.
6
Keinu, begiraden, irudien eta hitzik gabeko beste bitarteko batzuen bidez, loturak ezarri eta
elkar uler dezakegu.
5. Elkarlanaren hausnarketa eta ondorioak
Hasieran oso galduta geunden, ez genekien oso ondo zein gai aukeratu eta
aukeratutako gaia irekiegia zen ala ez. Azkenean gaia aukeratu ondoren, narratiba digitala
nola egiteko adostasunera iritsi ginen.Hala ere esan beharra dugu tutorearekin pare bat aldiz
hitz egin behar izan genuela ideia aldatzeko. Kasu honetan, oso zaila egin zaigu gure
burutapena gehiago garatzea, ez genuelako nahi kultura bakoitzaren estereotipoetan erori.
Gainera, irakasle bakoitzak iritzi ezberdin bat helarazi digu lan modularrean zehar, honek
apur bat nahastu gintuen.
Lan modular hau egin ondoren ondorio batzuk atera nahi izan ditugu. Hasteko, lehen
ez genuen inoiz hausnartu kultur aniztasunari buruz, gure inguruan ez baitago asko.
Hausnarketa honi esker begiak ireki ditugu eta jakinduria eskuratu ahal izan dugu gai honi
buruz.
Bestalde, pentsatzen genuena baina areago kostatu zaigu gai honi birak ematea eta
gure ideia eta hausnarketa narratiba digitalean islatzea. Bukatzeko, ohartu gara kultur
aniztasuna gero eta gehiago dela errealitate gure inguruan, hau dela medio gai honi buruzko
formazioak eskaintzea beharrezkoa iruditzen zaigu, bai irakasle, ikasle eta edozeinentzat.
Azkenean ondo atera da baina oso denbora kopuru eskasa izan dugu lan hau egiteko,
guztia gelatik kanpo egin behar izan baitugu klasetan ordurik izan gabe. Taldeko lau kideen
artean antolatu gara lana gelatik kanpoko orduetan egin ahal izateko. Gainera, bideo
grabatzeko orduan zaila egin zaigu denok bat egiten genuen egun bat aukeratzea, eguraldia
dela eta edo klaseen ordutegia dela eta, ezin genuelako.
Hala ere, esan beharra dago taldekide guztien jarrera egokia eta aktiboa izan dela, eta
denon artean lana aurrera eraman ahal izan dugula. Izan ere, hasieratik denok proposatu
ditugulako ideiak, narratiba digitala egiterako orduan eta horrek lana erraztu du.
7
6. Bibliografia
Barrera, R. (2013). El concepto de la Cultura: definiciones, debates y usos sociales
file:///C:/Users/34610/Downloads/Dialnet-ElConceptoDeLaCultura-5173324.pdf
Multikulturalismoa (kultur aniztasuna). (d.g..). Gizapedia.
https://gizapedia.org/multikulturalismoa
7. Eranskinak
8.1. Moduluaren ebaluazioa
1) Moduluak aurreikusiak zituen konpetentziak lortu direla uste al duzue?
Bai, dibertsitate indibiduala, soziala eta kulturala aitortu eta errespetatu. Komunikazio
konpetentziak lortu dira, hau da, garapen integral baten testuinguruan, komunikazio-konpetentziak
aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak,
ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak).
2) Moduluaren nondik norakoak azaltzen dituen txostena aproposa dela uste al duzue? Ezer
aldatuko al zenukete?
Berez, gidan oso ondo azalduta dago lan hau. Esaldi batzuk agian argiago jarriko genituzke mezua
hobeto ulertzeko baina orokorrean gidaren eta irakasleen laguntzaz lana ondo ulertu dugula uste
dugu. Hobetzeko, gelan ordu batzuk eskainiko genituzke lana egiteko eta irakasleekin zalantzak
argitzeko.
3) Nolakoa izan da ikasleen inplikazioa diziplinarteko lanean? Zergatik? (Adibidez:
motibatuak egon zarete, galderak egin dituzue, tutoretzei probetxua atera diezue…).
Ikasleen inplikazioa diziplinarteko lanean nahiko egokia izan da, nahiz eta kasu batzuetan gogo
gehiago jarri ahal ziren. Orokorrean gure artean asko komunikatu gara eta ideia zaparradak ere bai
8
egin ditugu probetxua ateratzeko gaiari, gainera, gure tutorearekin ere bileraren bat egin dugu eta
horrek asko lagundu digu guk genuen ideia hobetzen.
4) Nolakoa izan da irakasleen inplikazioa diziplinarteko lanean? (Adibidez: prestutasuna
erakutsi dute, suertatu diren zailtasunak kudeatu dituzte, koordinatuak egon dira,
komunikazioa erraztu dute…).
Gure kasuan, gure tutorak laguntza handia eskaini digu. Berarekin hitzordua eskatu nahi izan
dugunean, berehala erantzuten zuen korreotara eta bere prestutasuna erakutsi digu une oro.
Gainera, berarekin elkartu garenean adi eta laguntza eskaintzeko prest egon da beti, jarrera ona
erakutsiz. Zentzu horretan, oso pozik gaude tokatutako tutorearekin.
Bestalde, irakasleei dagokienez, gehienbat faltan bota duguna, klasean dilana egiteko denbora izan
da. Ez digute utzi denborarik klase ordutan dilana egiteko, ondorioz, gure kabuz gelditu behar
izan dugu klase orduez kanpo eta hori askotan zailtasun bat izan da, kide bakoitza herri desberdin
batekoa delako, eta zaila zelako denek kointziditzea egun batean.
5) Beste lan mota bat egitea proposatuko zenukete? Zein? Edo egin duzuen lanaren
inguruan hobekuntzarik planteatuko zenukete? Zeintzuk?
Gure iritziz, lauhileko honetan planteatutako lan mota ongi egon da. Askatasun handia utzi zaigu
hasiera batetik gaia aukeratzeko orduan eta gainera ez da izan dena teorikoa, baizik eta narratiba
digitala ere egin dugunez, arinagoa izan da egin beharreko lana.
Nahiz eta, egia den gaia aukeratzeko orduan horrenbesteko askatasuna izateak, zaildu egin duela.
Hau da, gure kasuan, kultura aukeratu genuen hasiera batetik. Kultura aniztasunaren inguruko
narratiba bat egitea eta bertan, egilearen testuan aipatutako hizkuntza, erlijio, egoera ekonomiko…
islatzea zen gure intentzioa. Baina estereotipoetan ez erortzea oso zaila egin zitzaigun. Honek
asko murriztu zuen hasiera batean narratiban agertu behar ziren idei pintzelada horiek.
Beste alde batetik, lana horren zabala izateak, hasiera bati heldu eta horren baitan lana egiten
jarraitzea izan zen zailena. Ez genuen hasiera hori aurkitzen eta asko kostatu zitzaigun.
Beraz, hobekuntzara begira, gidatuagoa izateak erraztasuna emango luke.
9

More Related Content

Similar to DILAN 2. Maila 2. Lauhilekoa KULTUR ANIZTASUNA

IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De Luna
Joxe
 
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetanAhozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ainhoa Ezeiza
 
Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra Julen
Joxe
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
Irekia - EJGV
 
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Irekia - EJGV
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakJoxe
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesiaEquipoa754
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Joxe
 
Kultura aniztasuna
Kultura aniztasunaKultura aniztasuna
Kultura aniztasunamamj
 
310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_e310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_etxiotxio
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
zabalikelkartea
 
Gizartearen antolamendua
Gizartearen antolamenduaGizartearen antolamendua
Gizartearen antolamendua
Andoni Goiriena
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
musikaz
 
Amelia Barquin. Zer Aldatu Den
Amelia Barquin. Zer Aldatu DenAmelia Barquin. Zer Aldatu Den
Amelia Barquin. Zer Aldatu Den
Joxe
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Irekia - EJGV
 
BADEA NORBAIT
BADEA NORBAITBADEA NORBAIT
BADEA NORBAIT
zabalikelkartea
 
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaKultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Irekia - EJGV
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaekthuhezi
 

Similar to DILAN 2. Maila 2. Lauhilekoa KULTUR ANIZTASUNA (20)

IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De Luna
 
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetanAhozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
Ahozkotasuna dinamizatzen hezkuntza erakundeetan
 
Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra Julen
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
 
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho... Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
Discurso del lehendakari - “Eskura Centro de Recursos Pedagógicos en Derecho...
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
 
2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia2. dekretuaren sintesia
2. dekretuaren sintesia
 
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
Kike Amonarrizen Aurkezpena 09 02 04
 
Kultura aniztasuna
Kultura aniztasunaKultura aniztasuna
Kultura aniztasuna
 
310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_e310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_e
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 
Gizartearen antolamendua
Gizartearen antolamenduaGizartearen antolamendua
Gizartearen antolamendua
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
 
Amelia Barquin. Zer Aldatu Den
Amelia Barquin. Zer Aldatu DenAmelia Barquin. Zer Aldatu Den
Amelia Barquin. Zer Aldatu Den
 
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
Soziolinguistika Klusterra: Mahai ingurua HIZKUNTZA-IDENTITATEAK IDENTITATE B...
 
Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]Gaitasunak[1]
Gaitasunak[1]
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
 
BADEA NORBAIT
BADEA NORBAITBADEA NORBAIT
BADEA NORBAIT
 
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaKultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
 

DILAN 2. Maila 2. Lauhilekoa KULTUR ANIZTASUNA

  • 1. DILAN 2. Maila 2. Lauhilekoa KULTUR ANIZTASUNA Egilearen testua TUTOREA: Izaro Arroita TALDEA: Hirukiak eta ardia Ameztoi Igoa, Intza Arregui Heras, Leire Calavia Martinez, Leire Corres Bermejo, Leire
  • 2. AURKIBIDEA 1. Sarrera 3 2. Lanaren justifikazioa eta balioa 3 3. Narratiba sortzeko prozesua 5 4. Esperientzia: integrazio lana 6 5. Elkarlanaren hausnarketa eta ondorioak 7 6. Bibliografia 7 7. Eranskinak 8 8.1. Moduluaren ebaluazioa 8 2
  • 3. 1. Sarrera Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, kultura-aniztasuna gure gizarte garaikideen funtsezko ezaugarri bihurtu da. Fenomeno hori ez dago eskola-ingurunetik kanpo, hainbat kultura eta tradiziotatik datozen ikasleen konbergentzia eguneroko errealitate bihurtu baita. Testuinguru horretan, eskoletan kultura-aniztasunaren kudeaketa eraginkorra erronka erabakigarria da hezitzaileentzat. Ikasgeletako kultura-aniztasunak hezkuntza-ingurunea aberasteaz gain, hainbat galdera eta aukera ere planteatzen ditu. Nola bultza dezakete eskolek kulturarteko ulermena eta elkarrekiko errespetua hainbat aurrekari kultural dituzten ikasleen artean? Zer estrategia pedagogiko erabil daitezke ikaskuntza inklusiboa eta bidezkoa sustatzeko kultura anitzeko ingurune batean? Nola isla dezakete eskola-curriculumek kultura-aniztasuna benetan eta modu esanguratsuan? Lan honetan, kultura-aniztasunak eskoletan duen eragina sakonki aztertuko dugu.. Ikerketa honen bidez, kultura-aniztasunarekiko inklusiboagoak eta sentikorragoak diren hezkuntza-praktikak garatzen lagundu nahi dugu, ikasleak gero eta interkonektatuagoa eta kulturaniztunagoa den mundu batean bizitzeko presta ditzaten. 2. Lanaren justifikazioa eta balioa Gure narratiba digitala “laburmetrai” moduko bideo bat izango da, hau da, metafora baten bidez gure gaiaren ideia nagusia aurkeztuko dugu. Gure gaia oso zabala denez eta adar asko dituenez, horietako batean oinarritzea ideia ona dela erabaki dugu. Gure kasuan, kultura aniztasunaren barruan, hizkuntza arloan zentratu gara. Narratiba digitala azaldu baino lehen, kontzeptu batzuk azalduko ditugu. Zer da kultura? Kultura hitzak ohiko presentzia izan du. Informazioa zabaltzen duten egungo hedabideetan: telebista, irratia… eta baita eskolak. Berez, arrotz, urrun eta aldi berean familiarra. Izan ere, hitz baten aurrean gaude, kontzeptu bat ‘kulturarena’ talde bat definitzen du. (Barrera, R. 2013) Zer da aniztasuna? Aniztasuna ANITZ hitzetik dator, eta honek ASKO esan nahi du. Aniztasunak hitz berria eta egungoa badirudi ere, mendeak daramatza gizakiak aniztasunari begira. Izan ere, giza-izaeraren baitakoa da izatez aniztasuna. Ez daude bi gizaki berdin eta ondorioz, aniztasun hori naturala dela esan daiteke. 3
  • 4. Zer da kultur aniztasuna? Gizarte baten barruan kultur bat baino gehiago egoteari deitzen zaio kultur aniztasuna. Esaterako, kultura anitzek espazio geografiko eta sozial berdina partekatzen dutenean, haietako bakoitzak bere kultura, ohitura eta balio propioak atxikiz, besteekiko harreman, elkartruke edo akulturaziorik gabe, eta aldi berean bizikidetzan eta berdintasunean, haien artean menpekotasunik sortu gabe Narratiba digitalari dagokionez, 4 pertsona agertuko dira. Pertsona bakoitzak kultura desberdin bat irudikatuko du. Marokoarra, Estatu Batuarra, Txinatarra eta Argentinarra. Hauetako bakoitza, kultura bakoitzeko hizkuntzaren eta abestien bidez irudikatuko dugu. Kultura bakoitza, mota desberdineko loreekin irudikatuko ditugu baina kolore berdinekoak. Adibidez, Maroko kulturako loreak arrosak izango dira eta hor barruan arrosak, krabelinak, tulipanak.... hau, lau kultura desberdinekin. Beraz kultura bakoitzeko pertsona bat egongo da eta bere haziak landuko ditu. Gu izango gara narratiba digital honen protagonistak eta aipatutako loreak landatuko ditugu, bakoitzak aukeratutako kulturarekin. Lore multzo bakoitza landatzean, hizkuntza hori entzungo da eta kultura horretako abesti bat entzungo da. Ondoren, beste hiru kulturekin prozesu berdina errepikatuko dugu. Hori dena egin ostean, bakoitzak bere ‘baratzetik’ lore batzuk hartuko ditu eta denak ‘baratz’ berri batean landatuko dute kultura aniztasuna irudikatuz. Hau da, 4 kulturak, baratz desberdinetan banatu beharrean, guztiak baratz berdinean elkartzea. Bideoan zehar, kulturen artean dagoen hizkuntza desberdintasuna irudikatzeko, gure artean komunikatzeko hizkuntza arazoak ageriko dira. Hau da, 2 pertsonai ezin izango dira komunikatu hizkuntza desberdina hitz egiten dutelako. Baina dera hitz egin beharrik ez dagoela irudikatuko dugu, horretarako bideoan zehar, keinuen bidez eta elkarlanaren bidez bi kultura elkarren artean komunikatu daitezkeela erakutsiko dugu. Bestetik, guk hausnartutako “nahiz eta kulturak desberdinak izan, guztiak iragan aberatseko hazitatik datoz eta guztietatik etorkizun ugariko loreak hezten dira” esaldia islatu nahi izan dugu. Honek, kultura-aniztasuna eta eboluziorako eta hazkunderako duen potentziala nabarmentzen ditu. "Hazi aberatsak" gizarte bakoitzaren historia eta herentzia kulturala islatzen du, antzinako garaietatik datorrena. Hazi horiek askotarikoak dira jatorrian, eta komunitate bakoitzak denboran zehar izan dituen eragin, tradizio eta esperientzia askotarikoak adierazten 4
  • 5. dituzte. Haziak lore bihurtzeko ernetzen eta hazten diren bezala, kulturak ere garatu eta eraldatu egiten dira, aurrez aurre dituzten aldaketetara eta erronketara egokituz. "Etorkizun ugariko loreak" kultura bakoitzak lor ditzaketen aukera eta helmuga ugarien ikur dira. Guztiak antzeko sustrai historikoetatik badatoz ere, kultura bakoitzak bere bidea eta helmuga ditu, testuinguru historiko, geografiko erlijioko eta soziala bezalako faktoreen eraginez. Laburbilduz, narratiba honek kultura-aniztasuna aitortzearen eta ospatzearen garrantzia nabarmentzen du, baita kulturek beren berezitasunean loratzeko eta aurrera egiteko duten gaitasuna ere, bizi garen munduaren aberastasunari eta edertasunari lagunduz. 3. Narratiba sortzeko prozesua Aniztasuna irudikatzeko lore mota desberdinak aukeratu ditugu, hau da, kultura bakoitzean lore mota desberdinak daude pertsona desberdinak irudikatzeko kultura berdinaren barruan. Aukeratutako lau kultura desberdinak hurrengoak izango dira; Argentina, Washington, Txina eta Maroko. Oztopo handiena aniztasun horren barruan kultura irudikatzea izan da estereotipoetan erori gabe. Kulturaz ari bagara, modu askotara irudika dezakegu, hau da, gastronomia, leku tipikoak, jai ohikoak, jantziak, etab. Gure ustez, gai horiek oso zabalak dira kultura bakar bati buruz hitz egiteko; izan ere, kultura baten barruan makina bat janari mota, jantzi mota, etab daude. Horregatik, kultura bakoitzaren hizkuntza aukeratu nahi izan dugu, kultura bakoitzeko hizkuntza orokorra hartuz. Hizkuntza, artearen hizkuntzaz izateaz gain, sinbolo bat da. Ikurrak interpretatzeko ez duzu behar ezagutza konkreturik. Esan bezala, kultura aniztasunaren barruan, hizkuntza arloan zentratu gara. Honako hau adieraztea ez da batere lan erraza izan, kulturen artean hizkuntza desberdintasun handia baitago. Esan dezakegu bideoaren gakoa kulturen arteko komunikazioa dela hizkuntzatik haratago. Azkenean, hau azaleratzeko modu batekin topo egin genuen, nahiz eta zalantzak izan genituen ea ongi ulertuko zen bideoan hori. Azkenik, talde lanari dagokionez, batzuetan kideen arteko komunikazioa ez da egokiena izan eta horregatik denbora asko eman dugu erabakiak hartzen. Bukatzeko, esan beharra dago, denbora gutxi izan dugula dena antolatzeko, grabatzeko, txostena idazteko eta buruan genituen ideia guztiak ondo islatzeko. 5
  • 6. 4. Esperientzia: integrazio lana Kultura-aniztasunari buruzko narratiba digitalarekin izan dugun esperientziak gogoeta egitera eraman gaitu, hezitzaile gisa egingo dugun lanean ikuspegi eta kultura desberdinak integratzeak duen garrantziari buruz. Noski, honen sustraiak, ikasgelan eta hezkuntza bidai honetan izandako esperientziak dira. Gai honi buruz asko ikasi dugu, nahiz eta narratiba digitalean ezin izan dugun ikasitako guztia plasmatu. Hasteko, lan hau egitean, “Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza” irakasgaiean, Bertarekin gelan eman dugun teoria burura etorri zaigu, kultura ikusi dugun teoriaren parte izan baita. Kultura, oso gai zabala da eta hainbat azpiatalez osatzen da. Gai honetan nahiko trebeak ginela uste genuen, baina “zer da kultura?” galderari ez ginen erantzuteko gai. Aipatutako “Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza” irakasgaiak gure zalantzak argitu dizkigu. Kultura ez da lurralde edo herrialde baten sinonimoa baizik eta bertan dauden sinesmenak, ideiak, ezagutzak, bertako ondarea, sentimenduak, etab. Ezagutzak, sinesmenak, ideologia, balioak eta arau batzuk beti kultura baten muinean egongo dira. Hau, narratiba digitalean landu nahi izan dugu, herrialdeaz at, hizkuntzan zein musikan ere oinarrituz. Irakasgai honekin jarraituz, karten eraldaketa lana egin genuenean jarraitutako prozesu guztia, oso esperientzia baliotsua izan zen. Baita, gure narratibarako beharrezkoa, kulturari buruz hitz egitean, estereotipoetan ez erortzeko. Karta horiek, jatorrian, kultur talde desberdinen islada ziren. Baina, islada faltsua. Adibidez, irudietako askok estereotipo errotuak zituzten, hala nola mexikarrak pontxoekin eta kapelekin irudikatzea. Noski, kulturaren parte izan daiteke, baina ez dira haien egunerokoan horrela jazten. Irudikapen mugatu horiek, kulturei buruzko ideia faltsuak islatzen dituzte. Beraz, hauek berritzeko egindako prozesu guztiak, gure gaian, ideia faltsuak ez islatzeko balio izan digu. Beste alde batetik, “Haur Hezkuntzarako Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarriak Testuinguru Eleanitzetan” irakasgaiak, hizkuntzaren arloarekin laguntza handia eman digu. Kultura- eta hizkuntza-aniztasuna dagoen hezkuntza-ingurunean gaudenean, normala da komunikazio-erronkak sortzea. Zehazki, Haur Hezkuntzaren testuinguruan, hizkuntzaren oztopoa bereziki garrantzitsua izan daiteke haur bat lehen aldiz eskolara iristen denean hezkuntza-ingurunean nagusi den hizkuntza jakin gabe. Hizkuntza ez menderatzeak, komunikazioa zaildu dezake, bai haurrarentzat, bai hezitzaileentzat eta bai ikaskideentzat. Hala ere, irakasgai honetan, ikasi dugu, komunikazioa hitz egindakoetatik haratago doala. 6
  • 7. Keinu, begiraden, irudien eta hitzik gabeko beste bitarteko batzuen bidez, loturak ezarri eta elkar uler dezakegu. 5. Elkarlanaren hausnarketa eta ondorioak Hasieran oso galduta geunden, ez genekien oso ondo zein gai aukeratu eta aukeratutako gaia irekiegia zen ala ez. Azkenean gaia aukeratu ondoren, narratiba digitala nola egiteko adostasunera iritsi ginen.Hala ere esan beharra dugu tutorearekin pare bat aldiz hitz egin behar izan genuela ideia aldatzeko. Kasu honetan, oso zaila egin zaigu gure burutapena gehiago garatzea, ez genuelako nahi kultura bakoitzaren estereotipoetan erori. Gainera, irakasle bakoitzak iritzi ezberdin bat helarazi digu lan modularrean zehar, honek apur bat nahastu gintuen. Lan modular hau egin ondoren ondorio batzuk atera nahi izan ditugu. Hasteko, lehen ez genuen inoiz hausnartu kultur aniztasunari buruz, gure inguruan ez baitago asko. Hausnarketa honi esker begiak ireki ditugu eta jakinduria eskuratu ahal izan dugu gai honi buruz. Bestalde, pentsatzen genuena baina areago kostatu zaigu gai honi birak ematea eta gure ideia eta hausnarketa narratiba digitalean islatzea. Bukatzeko, ohartu gara kultur aniztasuna gero eta gehiago dela errealitate gure inguruan, hau dela medio gai honi buruzko formazioak eskaintzea beharrezkoa iruditzen zaigu, bai irakasle, ikasle eta edozeinentzat. Azkenean ondo atera da baina oso denbora kopuru eskasa izan dugu lan hau egiteko, guztia gelatik kanpo egin behar izan baitugu klasetan ordurik izan gabe. Taldeko lau kideen artean antolatu gara lana gelatik kanpoko orduetan egin ahal izateko. Gainera, bideo grabatzeko orduan zaila egin zaigu denok bat egiten genuen egun bat aukeratzea, eguraldia dela eta edo klaseen ordutegia dela eta, ezin genuelako. Hala ere, esan beharra dago taldekide guztien jarrera egokia eta aktiboa izan dela, eta denon artean lana aurrera eraman ahal izan dugula. Izan ere, hasieratik denok proposatu ditugulako ideiak, narratiba digitala egiterako orduan eta horrek lana erraztu du. 7
  • 8. 6. Bibliografia Barrera, R. (2013). El concepto de la Cultura: definiciones, debates y usos sociales file:///C:/Users/34610/Downloads/Dialnet-ElConceptoDeLaCultura-5173324.pdf Multikulturalismoa (kultur aniztasuna). (d.g..). Gizapedia. https://gizapedia.org/multikulturalismoa 7. Eranskinak 8.1. Moduluaren ebaluazioa 1) Moduluak aurreikusiak zituen konpetentziak lortu direla uste al duzue? Bai, dibertsitate indibiduala, soziala eta kulturala aitortu eta errespetatu. Komunikazio konpetentziak lortu dira, hau da, garapen integral baten testuinguruan, komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak). 2) Moduluaren nondik norakoak azaltzen dituen txostena aproposa dela uste al duzue? Ezer aldatuko al zenukete? Berez, gidan oso ondo azalduta dago lan hau. Esaldi batzuk agian argiago jarriko genituzke mezua hobeto ulertzeko baina orokorrean gidaren eta irakasleen laguntzaz lana ondo ulertu dugula uste dugu. Hobetzeko, gelan ordu batzuk eskainiko genituzke lana egiteko eta irakasleekin zalantzak argitzeko. 3) Nolakoa izan da ikasleen inplikazioa diziplinarteko lanean? Zergatik? (Adibidez: motibatuak egon zarete, galderak egin dituzue, tutoretzei probetxua atera diezue…). Ikasleen inplikazioa diziplinarteko lanean nahiko egokia izan da, nahiz eta kasu batzuetan gogo gehiago jarri ahal ziren. Orokorrean gure artean asko komunikatu gara eta ideia zaparradak ere bai 8
  • 9. egin ditugu probetxua ateratzeko gaiari, gainera, gure tutorearekin ere bileraren bat egin dugu eta horrek asko lagundu digu guk genuen ideia hobetzen. 4) Nolakoa izan da irakasleen inplikazioa diziplinarteko lanean? (Adibidez: prestutasuna erakutsi dute, suertatu diren zailtasunak kudeatu dituzte, koordinatuak egon dira, komunikazioa erraztu dute…). Gure kasuan, gure tutorak laguntza handia eskaini digu. Berarekin hitzordua eskatu nahi izan dugunean, berehala erantzuten zuen korreotara eta bere prestutasuna erakutsi digu une oro. Gainera, berarekin elkartu garenean adi eta laguntza eskaintzeko prest egon da beti, jarrera ona erakutsiz. Zentzu horretan, oso pozik gaude tokatutako tutorearekin. Bestalde, irakasleei dagokienez, gehienbat faltan bota duguna, klasean dilana egiteko denbora izan da. Ez digute utzi denborarik klase ordutan dilana egiteko, ondorioz, gure kabuz gelditu behar izan dugu klase orduez kanpo eta hori askotan zailtasun bat izan da, kide bakoitza herri desberdin batekoa delako, eta zaila zelako denek kointziditzea egun batean. 5) Beste lan mota bat egitea proposatuko zenukete? Zein? Edo egin duzuen lanaren inguruan hobekuntzarik planteatuko zenukete? Zeintzuk? Gure iritziz, lauhileko honetan planteatutako lan mota ongi egon da. Askatasun handia utzi zaigu hasiera batetik gaia aukeratzeko orduan eta gainera ez da izan dena teorikoa, baizik eta narratiba digitala ere egin dugunez, arinagoa izan da egin beharreko lana. Nahiz eta, egia den gaia aukeratzeko orduan horrenbesteko askatasuna izateak, zaildu egin duela. Hau da, gure kasuan, kultura aukeratu genuen hasiera batetik. Kultura aniztasunaren inguruko narratiba bat egitea eta bertan, egilearen testuan aipatutako hizkuntza, erlijio, egoera ekonomiko… islatzea zen gure intentzioa. Baina estereotipoetan ez erortzea oso zaila egin zitzaigun. Honek asko murriztu zuen hasiera batean narratiban agertu behar ziren idei pintzelada horiek. Beste alde batetik, lana horren zabala izateak, hasiera bati heldu eta horren baitan lana egiten jarraitzea izan zen zailena. Ez genuen hasiera hori aurkitzen eta asko kostatu zitzaigun. Beraz, hobekuntzara begira, gidatuagoa izateak erraztasuna emango luke. 9