SlideShare a Scribd company logo
10.Multzoa. 60-
70eko
hamarkadak
10. Multzoaren edukiak:Expresionismo figuratiboa eta expresionismo abstraktua. Pintura hiperrealista.
Expresionismo abstraktua: Jackson Pollock, Mark Rothko.
Expresionismo figuratiboa: Francis Bacon, Lucian Freud.
Pop Artea pinturan.
Hiperrealismoa. David Hockney. Antonio López. Eduardo Naranjo.
Eskultore euskaldunak: Jorge Oteiza. Eduardo Chillida. Agustín Ibarrola.
1950
1960
EXPRESIONISMO
AMERIKARRA
“Ni”aren adierazpena
trazuaren keinua, koadro
abstraktu, teknika berriak
(dripping)
Pollock
Rothko
NEODADAISMOA Ensanblaiaren bitartez
objektuak gehitzea
pinturan
Raugchemberg
Bacon*
1960
1970
OP-ART Efektu bisualen bilakaera Vassarely
POP-ART Mass-mediei
erreferentzia
Warhol
LAND-ART Paisaian ekintzak Christo
CONCEPTUAL ART Artea-lengoaia erlazioa,
kontzeptua, happenings.
Beuys
Fluxus
1970
1980
KONTZEPTUALA Artea-gizartea erlazioa Kosuth
HIPERREALISMOA Errealismo fotografikoa
pinturan
Antonio Lopez
60-70 hamarkadetan eman ziren mugimenduak
1. Korronte espresionisten
gakoak
Espresionismo abstraktua 1947an Estatu Batuetan
sortu zen mugimendua da, gutxi gora behera data honen
inguruan korronte honetako artista garrantzitsuenak
lengoai figuratiboa alde batera utzi eta abstrakzioa eta
surrealismoa fusionatzen duen estilo berria sortu zuten.
Surrealismotik automatismoa hartu zuten, teknika
berriekin experimentatzea eta artistaren
pertsonalitatearen espresioa goraipatzen duen arte
indibidualizatua egiten dute.
Mugimendu honen goren maila arte amerikarrak bere identitate propioa
lortu eta europar artetik askatzen denean lortzen du. Korronte berri honen
sorrerran determinantea izan zen eta eragin zuzena izan zuten II. Mundu
Gerraren eztandagatik New Yorkera joan ziren abangoardia europarreko
artistek, zehazkiago surrealistak.
Espresionismo abstraktuan bi ildo nagusi berezi daitezke: keinuari
garrantzia ematen diona edo keinu-korrontea (Action painting) eta
korronte espazialista (color field-painting). Action painting delakoan,
Pollock, de Kooning, Kline, Motherwell, Gorky eta Hoffman artistak
aurkitzen dira. Artista hauek, sormen piktorikoa erritual modura ulertzen
dute eta margotzea beraien sentimenduei eta aldarteei askatasun osoa
ematean datza. Color field-painting delakoan, gehienetan azalera handietan
kolore geruza desberdinekin lorturiko irudietan dute interesa. Mark
Rothko, Clifford Still eta Barnett Newman dira artistarik ezagunenak.
Clyfford Still,
Pintura: Willem de Kooning- Two Trees
Estilo honen ezaugari formalak dira:
lFormatu handiak erabiltzea.
lGehienetan artelana olio-margoa mihise
gainean izaten da. Gehienetan irudi
abstraktuak dira figuraziotik urruntzen dira,
nahiz salbuespenak egon, W. De Kooningen
emakumeen kasuan bezala.
lMargotzeko azalera osoa berdin tratatzen da,
espazioaren mailaketarik ez da ematen.
lKromatismoa oso mugatua da: zuria, beltza eta
oinarrizko koloreak: majenta, horia eta cyan
urdina.
•Margolari espresionista batzuk bere lana
kolore bakarrera mugatu zuten, gerora landuko
zen arte minimalistaren aurrekari izanez.
•Formatu handietan indarrez eginiko kolorezko
keinu erraldoi hauek amankomunean dute
atsekabea eta gatazka.
2. Jackson Pollock eta Mark Rothkoren artelanak.
Nire pintura ez da kabailletekoa. Nahiago dut mihisea paretari edo lurrari lotu. Azalera gogor baten erresistentzia behar
dut. Lurrean lasaiago sentitzen naiz. Gertuago sentitzen naiz, margolanaren zati, izan ere honela pintura inguratu
dezaket, lau aldeetatik aritu ahal naiz eta literalki pinturan “egon”. Hau Mendebaldeko Indiarren arean eginiko
margoetan ohikoa da.
Tradizionalki margolariaren lanabesak diren kaballete, paleta, pintzel eta abarretik urruntzen jarraitzen dut. Nahiago
ditut ziriak, lorezainaren palak, labanak eta nahasitako pintura edo hondar-orea, apurturiko beiratxoak edo beste
edozein material.
Nire margolanaren “barnean” nagoenean, ez naiz egiten ari naizenaz jabetzen. “Egokitze” denbora pasa eta gero soilik
jabetzen naiz gertatu denaz. Ez dut aldaketak egiteari beldurrik, irudia apurtzeari edo abarrekoei, margolanak berezko
bizitza baitu. Irten dadin uzten diot. Margolanarekin harremana galtzen dudanean soilik da emaitza desastrea.
Bestaldera, berriz, armonia hutsa da, hartu eta emate soila, eta margolana egokia. Pollock (1956)
“Udazken erritmoa”
Jackson Pollock: Murala (1943). Oleoa eta pintura ur oinarriko
lihoan, 247 x 605 cm.
ARTISTAK:
Jackson Pollock estatubatuarra margotzeko modu berria baten sortzailea izan zen: Dripping
deiturikoa (tantak erortzen uztea). Artistak mihisea lurrean jartzen zuen eta, bere inguruan
mugituz (eta batzuetan mihise barruan ere) margo potean sartu berria zuen pintzel bustitik
pintura hari eta tantak erortzen uzten zituen. Emaitza hariz sorturiko sare konplexua zen,
bisualki oso erakargarria zen sarea. Artistak zorte edo zoriarekin lan egiten zuenez, emaitza ez
zen kontrolagarria.
Surrealisten, muralista mexikarren eta erregionalismoaren eragina jasan eta gero, berrogehiko
hamarkadan Pollockek abstrakziotik hurbil zeuden lan totemiko eta primitiboak egin zituen.
1947 ingurua izan zen mundu mailan ezagun egitera eraman zuen margotze teknika berriarekin
lanean hasi zenekoa: abstrakzio libreak orbanez eta “dripping”aren bidez egindako lanak.
“Dripping”-a pintura poteari azpian zulo batzuk egin, eta hau mihisearen (lurrean zegoena)
inguruan mugitzean zetzan bertan pintura erortzen utziz. Pollock-entzat garrantzitsuena
margotzearen ekintza zen, unea eta margolariak bere barne inpultsua jarraitzea, aurretik ezer
planifikatu gabe. Horregatik margotze teknika “action painting” edo “ekintza pintura”,
“zeinuaren pintura” izendatu zen. 1951an Pollockek estilo berria garatu zuen, margo
totemikoetara itzuli zen, baina oraingoan koloreak alboratu zituen eta soilik beltza erabiliko
zuen.
'Número 3', esmalte de Jackson Pollock
Willem de Kooning. De Kooning-en planteiamentu batzuk Pollock-enekin bat egin
zezaketen, baina de Konning-ek keinua (gesto), zertzelada eta koloreak zuzenan
mihisean nahastea bilatzen zuen. Kolore puru eta aseak (saturados=nahasi
gabeak) erabiltzen zituen, lur eta itzal kolore batzuekin.
Berrogehiko hamarkadan de Konning-ek emakumeak margotu zituen, eta gerora
1947-49 artean baita ere. Bere lehen abstrakzioetako forma biomorfikoak sinbolo
femenino bezala interpreta zitezkeen. Baina ez zen izan 1950 arte, emakumearen
gaian exklusiboki, ikertzen hasi zenekoa.
Bere sormen artistikoko garairik aktiboena izan zen. Urte hartako udan hasi zen
bere serie ezagunenarekin, emakumea gaitzat zuenekoa. Woman-I lanarekin hasi
zen, eta metamorfosi aunitzetatik pasa zen 1952an amaitu zuen arte. Museo
berberean topa daiteke Woman -II (1952).
Artea, “gizagorputzaren mugimenduari eta energiari loturiko ekintza” bezala
ulertzen zuen, emaitza aurrez pentsatu gabe, sormen ekintzari soilik zuzendutako
kontzentrazio altuarekin eginiko lana. Kooningek zertzelada zorrotz eta basatiak
erabiltzen zituen, olio geruza lodiekin. Action Painting honek, pintura abstraktu
eta indartsua sortzen zuen, eta koloreari begiratuz gero dentsitate altukoa eta oso
intentsoa . Eginiko pintura aldi berean “errepresentatiboa eta keinuz bidezkoa
(gestual)” zen, Antonio Saura espainiarraren antzera (konparaketak salbu).
Woman I - Willem de Kooning
Mark Rothko. Mark Rothko, “Color Field Painting”delakoaren sortzailea izan zen; artista obsesibo eta nekaezina. Tonuak funditzeko eta
kolore espresiboak lortzeko teknika finena lortu zuen. Formatu handietako margolaria, abstrakzioaren identitatearen eta azalera handietako
koloreen espresibitatearen defendatzailea izan zen.
30eko hamarkadan margolari esprersionista modura hasi zen, 40ko hamarkadan surrealismoaz erakarria izan zen eta 50eko hamarkadan bere
pintura sinplifikatu zen kolorean zentratzeko, “Color Field Painting” izeneko estilora hain zuzen. Margolanetan, gainezarritako lausodurek
(veladura) koloretako azalera handiak betetzen zituzten, gama kromatikoak handituz.
Pintura hau, erlazio kromatikoetan oinarritzen zena, kubistek espazioarekin eginiko esperimentuetatik eratorria izan zen. Artistaren barne
munduaren islada zen, ikusleari gogoetara bultzatzen ziona, erabat espresibitatean oinarritzen zena.
Mark Rothko - The Seagram Murals
Clyfford Styll
Franz Kline
Motherwell Philip Guston
Ondorengo garapena: Espresionismo Abstraktua Estatu Batuetan
garatu zen gutxi gora behera 20 urtez. Ondoren, Europa, Japon
eta Hegoameriketatik hedatu zen. Espresionisten bigarren
belaunaldia, 30 bat lagunek osatua gutxi gora behera, beren
heldutasun artistikoa 50eko hamarkadan lortu zutenena izan zen.
Hauetako gehienek Jackson Pollocken eragin indartsua sentitu
zute.
Beraien artelanak Europan zehar 1964an zabaldu ziren.
Espresionismo Abstraktuaren mugimenduak informalismoa eta
europar “tachismo” joera piktorikoetan eragin zuen zuzenean.
“Action Painting”, zehazki, oso eraginkorra izan zen”tachismo”
frantsez bortitzean.
Espresionismo Abstraktua izan zen pinturan joera nagusia,
1960ko hamarkada arte, Pop Art eta Minimalismoa (1962-63)
sortu ziren arte. Baina minimalisten artean batzuk “Color Field
Painting”-en eragina, hau da espresionismo abstraktuarena,
onartzen zuten beraien lanetan.
1985-H13, Hans Hartung
Esteban Vicente (1904 2001),
estatubatuar nazionalizatutako
espainiarra. Premio Nacional de Arte
1991an. Museoa Segovian
José Guerrero (1914-1991),estatubatuar
nazionalizatutako espainiarra. Action
painting-aren eragin handikoa.
Museoa Granadan.
3. Espresionismo Figuratiboa: alemaniar espresionismotik Francis Bacon eta Lucian Freud-
era.
Espresionismoa mundu germaniar eta nordikoan eman zen mugimendu artistikoa izan zen, zeinetan gerra-aurreko Alemaniako
intelektual eta artistek jasan zuten garraztasuna isladatzen zuen, hala nola ere Lehen Mundu Gerran (1914-1918) eta gerren arteko
tarteko garaian (1918-1939). Garraztasun hark bizitza aldatu nahi izateko erantzun oldartsua ekarri zuen, imajinazioari bide berriak
emateko gogoa eta lengoai artistikoak berritu nahiaren gogokoa.
Espresionismoak gizabanakoaren askatasuna defendatzen zuen, espresio subjektiboaren lehentasuna, irrazionalitatea, pasioa eta
debekatutako gaiak- morbosoak, deabrukerizkoak, sexualak, fantasiazkoak edo perbertituak-.Espresionismoa ikusmen subjektiboa
isladatzen saiatu zen, gai plastikoen bitartez errealitatearen deformazio emozionala erakutsiz . Gai plastiko hauek izaera metafisikoa lortu
zuten, zentzumenak irekiz gizabanakoaren barne mundura. Hau, alemaniar arimaren benetako espresio modura ulertu zen, zuen izakera
esistentzialista, gogo metafisikoa eta gizakiaren ikusmen trajikoa isladatzen baitzuen, honela kontzeptzio esistentzial baten islada
bilakatu zen. Kontzeptzio esistentzial hau espirituaren munduari irekia eta bizitza eta heriotzaz arduratzen zena, “nordikoa”
kontzeptziotzat izendatu ohi zena, Europako iparraldeko herrialdeetako izakerarekin erlazionatzen zen estereotipoa zen.
Die Brücke (Zubia) taldean, Kirchner eta Heckel artistek,
artea bizitzaren espresio zuzen, bapatekoa eta
pertsonala, purua eta bortitza izan behar zuela
defendatzen zuten. Afrikar eskultura primitiboa eta Van
Gogh miresten zituzten, itzelezko kolore eta trazuko
artearen alde egin zuten.
Der Blaue Reiter (Zaldun urdina) taldean, Kandinsky,
Marc eta Macke margolariak elkartu ziren. Bavierakoak
ziren eta musika eta beste adierazpen bideek
pinturarekin zuten erlazioaz interesatuak zeuden. Artista
oso intelektualak ziren. Beranduago Paul Klee elkartuko
zitzaien.
Kandinsky
Margolari figuratibo modura hasi bazen ere margolari abstraktu modura amaitu
zuen. Errusian jaioa eta Alemaniara joana, Kandinskyk paisai urbano koloretsu eta
indartsuak egin zituen hastapenetan.
Bere margoetan garrantzitsuena ez zen detailea, kontzeptu orokorra baizik,
horregatik margolanetan figurak kolore orban multzo modura azaltzen ziren.
Kolorearen erabilera sutsua, bera inguratzen zuen mundu germaniarrean,
estremoetara eta errealitatearen ikuspegi oso exageratura emanaren aurrean oso
adierazkorra izan zen. XX. Mendeko arte abstraktuaren aita izan zen.
Kandinsky, trazu lodi eta
aukera zabaleko kolore
indartsuekin aritzen zen
8 zenbakidun konposaketa (1923)
Zeru urdina (1940). Kandinsky
E. KIRCHNER (1880-1938)
•Bere formak angeluarrak ziren, kubismoan inspiratuak eta lerroak lodi eta zuzenak
egiten zituen..
•Bere gaiak paisai urbaoak, kaleetan zehar mugitzen ziren edo eskaparateak ikusten
zituzten neskak ziren. Beraz, mugimendua eta argia, kolore biziekin batera ziren
Kirchner-en lanaren motore.
•Kolore basatien eta eszentrikoen erabilerak bere pertsonaiak markatzen zituen.
Pintzelada trazuak lodiak eta argitasuna indartsua ziren bere ezaugarriak.
•1937an, nazismoaren gorakadan, bere artea degeneratutzat jo zuten eta bere lan
asko suntsitu zituzten. Honen ondorioz, bere egoera emozionalak okerrera egin zuen
eta 1938an bere buruaz beste egin zuen.
ERICH HECKEL (1883-1976)
l“Die Brücke” taldekide bezala Edvar Munch-en lana miresten zuen, eta alemaniar pintura
neoerromantikoaren eta pintura moderno espresionistaren artean “zubia” eraiki nahi izan
zuen. Taldearen lau sortzaileek espresio teknika modura grabatuetarako xilografia erabili
zuten, merkea eta guztien eskura zen erreproduziorako teknika azkarra zelako.
l1937an nazi partiduak bere lana degeneratutzat deklaratu zuen, bere lana ikuslegoari
erakustea debekatuz, eta 700 artelan baino gehiago nazioko museotatik konfiskatu zituzten.
1944 urterako bere zurezko xilografia xaflak eta hauekin eginiko estanpazioak suntsituak izan
ziren.
Fränzi tailatutako aulkiaren
aurrean (1910). Ernst Ludwig
Kirchner, Museo Thyssen-
Bornemisza, Madrid.
Francis Bacon
(Dublín, 1909 - Madrid, 1992) Jatorri irlandarreko margolari
ingelesa, Figurazio Berria izeneko , 60. hamarkadan
informalismoa agortutakoan,garatu zeneko korronteko
margolari esanguratsua izan zen . Gerraosteko artearen
garaian, Baconen espresionismo figuratiboak toki berezia
gorde zuen eta ez zen sailkatu eta erlazionatu erraza izan
garaikideak ziren beste estiloekin konparatuz gero. Baconen
jardun piktoriko osoak, Europan, XX. Mendeko bigarren
erdiald¡an, izaera independente handia izan zuen . Baconek,
baita ere, Pop mugimendu artistiko britainiarrean eragin
handia izan zuen.
Bakardadeak eta gaixotasunak markaturiko haurtzaroaren
ostean, Baconek gaztaroa jaioterrian, Irlandan, iragan zuen.
1925An Londonen ezarri zen eta dekoratzaile modura lan egin
zuen. Berehala pinturan interesa erakutsi zuen 20.
hamarkadan Berlin eta Parisen egindako egonaldietan
espresionistak (Berlinen Otto Dix eta Max Beckmann) eta
Picassoren lana ezagutu eta honek txundituko zuen,
goraipatzekoa kontutan izanda margolari autodidakta izan
zela.
Velázquez-en Inozentzio X,
Francis Bacon
“Gurutziltzatzearen oinarrian figuren hiru azterlan” Francis Bacon “Tres estudios de figura
en la base de una crucifixión”,1944
“Gurutziltzatzearen oinarrian figuren hiru azterlan” (Tres estudios de figura en la base de una crucifixión), 1944ko lanan, agertzen
dira hurrengo hamarkadetan egin zuen pinturaren giltzarriak.
Baconek gizagorputza aukeratzen du bere margolanetako gai zentraltzat, eta ordura arteko espresionismoan ezagutu gabeko
aldaketa eta deformazioetara makurtuko ditu irudiak. Bai erretratu, bai autorretratu eta konposizio konplexuagoetan, horrorea
isladatzen zuen; gorputz elbarritu, organu atrofiatu eta mota guztietako anomalia anatomikoek, fondo monokromatikoetan
klaustrofobia eta isolatze sentsazioa transmititzen zuten espazio mugagabean txertatutako horrorea.
Francis Bacon '
Lucian Freud
Gaztaroan bere lehen urratsak surrealismoan eman bazituen ere, Bigarren Mundu Guda ostean Inglaterrako pintura figuratiboaren
adierazle nagusienetakoan bilakatu zen. Erretratuetan espezializatua, hauetan sentimentuen adierazpena baztertzen zen eta
pertsonaiak argi indartsupean agertzen ziren. Gehien bat biluzietan argi indartsua eta haragizkotasuna (=carnalidad) zen
azpimarragarria.
1950 urtearen ondoren L. Freud erretratuak egiten hasi zen, askotan biluziak, beste ezerik gabe, enpastoaren teknika erabiliz (edo
impasto). Koloreak gehienetan neutroak ziren. Gaia, pertsonak eta beraien bizitzak ziren; lagunak, senideak, maitaleak eta haurrak.
Oso gutxitan onartu zituen enkarguzko erretratuak. Berak bere memorietan zioen bezala: “Gaia autobiografikoa da, itxaropena eta
memoria eta sentsualitatea eta partaidetza, egiarekin du zerikusia...”, “Jendea margotzen dut, ez izatera iristera nahi dutenagatik,
direnagatik baizik”.
Bere erretratuetan, nagusiki bere inguruneko pertsonaienak, Freudek gizagorputzaren hauskortasuna argitaratzea lortu zuen, bere
lanek isladatzen zuten haragizkotasun materikoagatik.
Freudek nagusiki ikerketa psikologikoa baloratzen zuen, errealitate gordinera eta jarrera lotsagarrietara lotzen zuena , batzutan
likitsa (=sordido) izatera iritsi arte. Bere erretratuetan ez zuen antza bilatzen, bere pertsonaiek errepresentatzen zutenaren islada
baizik, eta beraien pertsonalitatearen esentzia bilatzen zuen.
Lucian Freud's painting 'Benefits
Supervisor Sleeping'
4. Pop art
Pop Artea, garaian dominatzaileak ziren Espresionismo Abstraktuaren idealen
aurkako erreakzioa izan zen.
Aurrekariak: Dadaismoa izan zen Pop Artearen erreferentzia. Dadaismoak eta Pop-ak
subjektu beberak esploratzen zituzten, azken honek Dada mugimenduaren
anarkismoa, satira eta inpulsu suntsitzaileak ordezkatu zituen bitartean. Pop
mugimenduaren aitzindarien artean Marcel Duchamp eta Kurt Schwiters zeuden . Eta
gertuagokoak izango ziren Neo-dada iparramerikarrak: Jasper Johns eta Robert
Rauschenberg.
Rauschenberg-en margolanek Kurt Schwitters eta beste dadaisten lanekin zuten
zerikusia, eta garaiko gizarte arazoekiko kezka erakusten zuten. Bere metodoa
materiale hauskorrekin artea egitean zetzan, momentuko aktualitatea
errepresentatuz, estatubatuarrak egunerokoan bizitzen zituzteneko gaiekin,
horregatik bere artelanaren kalitatea aparta izan zen
Jasper Johns-ek EEBBtako banderak enkaustikaz margotzen zituen 1950ko
hamarkadan. Bere grabatu eta margoetan behin eta berriro agertuko dira beste
sinbolo batzuk ere: hizkiak, zenbakiak eta dianak.
Pop mugimendua 1950eko hamarkadaren erdialdera agertu zen Inglaterran, eta
1960ko hamarkada amaieran EEBBtan.
Canyon- Rauschenberg
White Flag- Jasper Johns
Gudaosteko Britainia Handiko pop artea jatorriz britainiarra bazen ere, eta
ironia eta parodia ere erabiltzen bazuten ere, estatubatuarra baino
akademikoagoa zen eta paradojikoki estatubatuar kultura herrikoiaren
irudigintza dinamikoaz baliatzen zen. Iirudigintza hau mekanismo indartsu
eta manipulatzaileez osatuta zegoen (publizitatea), zeinek bizitza
ohituretan eragina zuen, eta gizartearen oparotasunean hobekuntzak
ekarri zituen .
Inglaterrako pop arte gaztea kontsidera daiteke, urrutitik ikusitako bizi
estilo amerikarraren herri kulturako ideiez eragindakoa bezala,eta bien
bitartean artista estatubatuarrak kultura berri hortan bizitzearen
esperientziaz txundituta zeuden.
Erresuma Batuan: “Independent Group” taldea
Taldea, 1952an Londonen sortua, pop mugimenduaren aitzindaria izan
zen. Taldearen eztabaidak kultura herrikoiaren inguruan biltzen ziren eta
irudigintzan agertu berriak ziren iragarki, filme, komiki tira, fikziozko
zientzia eta teknologiaren eraginaz kezkatzen ziren. Talde
Independientearen lehen bileran 1952an, Eduardo Paolozzi artista ko-
fundatzaileak, “aurkitutako objektu”-ekin eginiko lana aurkeztu zuen,
iragarki, komiki pertsonaiak, aldizkari portadak, kultura estatubatuarra
errepresentatzen zuten materiale grafikoarekin eginiko irudia azken finean.
“I was a Rich Man's Plaything” izeneko lanean aurkitzen da “pop” hitza
lehenengoz.
Eduardo Paolozzi.
“I was a Rich Man's Plaything”
Richard Hamilton
1956an Londongo Whitechapel Art Gallery-n “This is tomorrow” erakusketa antolatu zuten. Hamilton-ek Talde Independentearen
ekarpena egin zuen, ”Just What Is It That Makes Today's Homes So Different, So Appealing?” (Zerk egiten ditu gaur egungo etxeak horren
desberdin, hain erakargarri ?) izenburuko collage-a aurkeztu zuen, britainiar pop artearen manifestu bilakatu zena, eta mugimenduan
garrantzi handiko papera jokatuko zuena.
Artelan honetan estatubatuar masa kulturako edo hedabideetako elementu aunitz agertzen dira: aldizkarietako neska (pin-up eta cover-
girl), kulturista bat, telebista bat, Ford etxearen logotipoa, komiki portada bat, xurgagilua, zinema kartela, ehun urteko arbasoaren
argazkia eta chupa-chups erraldoi bat kulturistak tenis erraketa baten modura sostengatzen duena, guzti hau Lur planetaren babes edo
teilatupean.
Artistaren lana une horretatik aurrera masa eta kultura herrikoieko elementu eta gaiez hornituko zen.
David Hockney, XX. Mendeko artista britainiar eragileena dela usten
da, 1960ko hamarkadako Pop Artearen partaide garrantzitsua izan
zelarik.
Margolaria, marrazkilaria, argazkilaria eta eszenografo ingelesa, bere
pintura satirikoengatik, bere lan grafikoagatik, maisulanez eginiko
marrazkiengatik eta pertsonalitate garaikideen erretratu
zorrotzengatik ospetsua egin zen.
1960ko hamarkadako artelanak, Los Angeleseko igeritokien serieak
bezala, nahita estilo ingenuo eta koloristan egin zituen, kultura
herrikoetik hartutako gaiak erabiliz. “A Bigger Splash”, (1967)
margolana da ezagunenetarikoa. Hockney-ren ironia eta jeinuak,
zuen konposaketarako talentuak eta espresibitate handiko
diseinuekin batera, estilo naturalistagoa lantzera eraman zuten 1960
hamarkada amaieran, bereziki erretratuetan. Artelan hauek, bere
gustuko estiloan margotuak, pintura akrilikoko azalera handiak eta
marrazki zorrotzeko lerrokoak, erabat errealistak izatera iritsi gabe,
errepresentazio sentiberak dira modeloak liraintzen dituenak. Opera
desberdinetarako egin zituen eszenografiak. Polaroid kamerarekin
eginiko konposaketak oso garrantzitsuak dira, ensamblaje izenekoak,
bere argazkilari lanaren adibide dira. (Henry Moore-i eginiko
erretratua 1982an)
Retrato de un artista (1971)
Descripción: Acrílico sobre lienzo. 214 x 304,8 cm.
Localización: Collection David Geffen
Autor: David Hockney
Hockney, David. “A Bigger Splash”
Mr and Mrs Clark and Percy 1970-1 David Hockney
David Hockney.
Henry Moore-n erretratua
David Hockney.
Bere amaren erretratua
1960. hamarkadan hasi zen Pop Arte iparramerikarra.
Pop artean garrantzi handikoa da Roy Lichtenstein artista. Bere lanak,
parodiaren bitartez, definitzen du beste edonoren lanak baino hobekien Pop
artearen oinarrizko premisa. Komiki tirak aukeratzen ditu material modura,
handitzen ditu eta koloreztatu kolore lauekin. Andy Warhol, Tom
Wesselmann, Roy Lichtenstein eta beste batzueren artean amankomunekoa
da estatubatuar kultura herrikoiarekiko zaletasuna eta gaiak azaletik, modu
inpertsonalean tratatzearena, masa ekoizpenak idealizatzeko duten joera
mahai gainean jarriz.
Andy Warhol da ziurrenik pop artearen figura ospetsuena. Warholek Pop-a
arte estiloaz gaindik bizimodu estilo batera eraman zuen eta bere lanean
beste artistek ironia eta parodiarekin erakusten zuten gizartearekiko
konpromezuaren gabezia faltan bota izan da aipatu artistan.
Roy Lichtenstein
Tom Wesselmann
Roy Lichtenstein.
1961etik aurrera produkzio masiboko irudi komertzialen bitartez eginiko artea egiteari lotu zitzaion.
Bere komiki istorioak Good Morning, Darling (1964, Galería Leo Castelli, Nueva York) marrazkien anpliazioak dira, eskuz
erreproduzituak, inprimatzeko erabiltzen den puntuzko teknika eta disdira eta lehen mailako kolore berberekin egindakoak.
Bere azken lanek, nobela arrosa generoaren personai herrikoien, paisai estilizatu eta tenplu klasikoen postalen
erreproduzioak dituztenek, Henry Matisse eta Pablo Picassoren eragina erakusten dute.
Baita ere bere eskulturek komikietako efektuak gauzatzen dituzte (ikusi adibideak).Artistak artelanak keramikan ere egin izan
ditu.
Brushstroke (Pincelada),
escultura en el Museo
Nacional Centro de Arte
Reina Sofía en Madrid.
'M-maybe' (1963) - Roy Lichtenstein. '
Andy Warhol
Bere lehen bakarkako erakusketa Kaliforniako Ferusel galerian 1962an
izan zen eta EEBBtako mendebaldeko kostan Pop Arteren debuta izan
zen. Lau hilabete geroago New Yorken lehen erakusketa egin zuen. Berton
izan ziren Marilyn-en diptikoa, 100 zopa latak, 100 Coca-Cola botilak eta
dolarreko 100 bileteak. Etan berton ere ezagutu zuen John Giorno,
Warholek egingo zuen bere lehen filmean topatuko zuena:
“Ametsa”(1963).
Garai honetan hasi zen bere lanik ezagunenak margotzen, Campbell
zopak, Coca-Cola botilak, eta hauek Marilyn Monroe, Troy Donahue eta
Elizabeth Taylor bezain besteko ikono amerikartzat izango zituen.
The Factory estudioa sortu zuen, eta bertatik igaro ziren artista, idazle,
modelo, musikari eta garaiko underground munduko celebritiak. Tailerra,
zilar kolorezko orriekin dekoratua, hastapenetan 47. karrikan zegoen.
Gero Broadwayra pasako zen. Artistaren lana oso ezaguna izatera pasa
zen eta artista eta artearen helburuari buruzko iskanbilak sortu zituen.
5. Pintura hiperrealista
Autoerretratu handia
-1967-1968-
Chuck-Close
Hipererrealismoa
Estatu Batuetan, 1960 azken urteetan sortu zen pintura errealista
korronteari deritzo hipererrealismoa, zeinek errealitatea argazki
kamerak baino objektiboki eta fidelago isladatzea zuen helburu.
Hiperrealismo kontzeptua ere eskulturari lotu ahal zaio.
Hiperrealismoaren aitzindaria pop artea izan zela ezin ukatu, ikonografia
egunerokotasunetik hartzen baitzuen, enfokaturikoareki distantzia
mantentzen zuen eta irudi neutro eta estatiko berberak sortzen zituen.
Garai hartan abstrakzioa zen joera nagusia eta errealismoa gaizki ikusia
zegoen; argazkietatik eta errealitatetik kopiatzen zueneko interes
gabeko artetzat hartzen zen. Alabaina, Chuck Close eta Richard Estes
bezalako artistek erreprodukzio sistema berriak erabiliko zituzten,
batzutan emaitza liluragarriak lortuz.
Richard Estes
Chuck Close
Chuck Close-k argazkiak erabiltzen ditu bere erretratuak egiteko, erretratu tradizionaletik
erabat aldentzen da eta kartelgintzari hurbiltzen zatzaio eta zinemagintzako pantaila
erraldoieko lehen planoei ere. Instantanearen teknikaren ez-distantziari hurbiltzen zaio,
argazki polizial eta klinikoei darien keinu objektibitzaletik hurbilago. Bere artelanetan,
fokaltasuna eta ikuslearen pertzeptzioa lantzen ditu. Close ez da errealitatetik abiatzen,
mihisean proiektatutako argazkiaren bitartez errealitateari zeharka hurbiltzen zaio.
Fotoerrealista guztien lanetan bezala, ez dago pintzelaren arrastorik eta egilea artelanatik
kanpo dago; margolanak pintura geruza fin batekin estaltzen dira, pistola eta pintzelez
eginak, beharrezkoa bada kutxila batekin lixatua dena erlieberik gera ez dadin, ahal bada
materia arrastorik gabe.
Richard Estes,bere eskaparateen eta gai urbanoko margolanengatik ezaguna,
margolanetarako objektu berdinaren diapositiba bat baino gehiago erabiltzen du,honela
bere koadroetan ez da soilik eskaparatea ikusten, denda barruan dagoena eta kristalean
isladatzen dena ere ikusten da. Bere leku publikoak jendez hutsik daude,
errepresentatzen duenaren funtzionaltasunan abstraituz, fotoerrealismoan ohikoa dena.
Chuck Close
Richard Estes
Richard Estes
Espainiako kasuan, hiperrealismoko egilerik nagusienak Antonio Lóprez eta
Eduardo Naranjo dira.
Antonio López
“Artelan bat ez da inoiz bukatzen, posibilitate propioen mugara iristen da
baizik.”
Hitz hauekin laburbiltzen du Antonio Lópezek margotzera doan objektuarekiko
duen berezko hurbiltzea. Bere margolanen garapena urteetan luzatzen da,
hamarkadetan batzutan ere, margotze geldoa, hausnartua, paisaia edo
objektuaren esentzia zertzeladaka iragazia (=destilatua), artista objektu edo
paisaiaren muina, esentzia, mihisean isladatzera iristen den arte.
Margolariak inguruan duen errealitatean egunerokotasuneko aspektuak
bilatzen ditu, zorroztasuneko detailez biltzen dituenak, ia fotografikotasunera
iritsiz. Bere zaletasuna Madrideko paisaietik hasita, senideen erretratuetatik
igarota, eguneko eta hurbileko objektuetarainokoa da.
Antoni Lópezek bere ibilbide artistikoan zehar, arte independientea egin du,
garaian gehiengoa informalista eta abstrakzioaren inguruan zebilenean. Ez da
erreza ere Lópezen lana Europan ematen diren joera errealista berriekin
elkartzea, ezta ere hiperrealismo amerikarrarekin.
Eduardo Naranjok hiperrealismo onirikoa lantzen du, logura gogorarazten duten forma fantasmagoriakoak
erabiltzen ditu.
Moda guztietatik aldendua eta bakarkako erakusketa urrikoa bada ere, garaikideak diren artista handiekin,
presente izan da, taldekako erakusketa askoretan. Bere lana oso jarraitua eta arrakastatsua da Txinan.
David Hockney Antonio López Eduardo Naranjo
6.Euskal eskulturaren garrantzia: Jorge Oteiza, Eduardo
Chillida eta Agustin Ibarrola
Eduardo Chillida (Donostia, 1924- 2002) euskal eskultorea ezaguna egin zen burdinan eta hormigoian
eginiko artelanengatik, Julio González eta Pablo Picassoren jarraitzaile nabarmena izan zen.
Bere lehen eskulturak figuratiboak izan ziren, Henry Moore-enen antzerakoak. 1949an “Metamorfosis”
lana egin zuen, abstraktua zela esan zitekeen lehen artelana.
1951an, sutegian (=fragua) eginiko lanarekin, burdinaren lanketan hasi zen. Garai hartan, espazio
irekiak sartzen zireneko artelan ez imitatzaileko (=ez figuratiboak) eskultura zikloa hasi zuen.
Naturaren imitaziotik urrundu zen eta sormena eta asmakizuna bilatu zituen. Artelan bakoitzean, ariketa
espazial bana planteatzen zuen, materialak zituen propietate edo ezugarrien araberako laguntzarekin
ebazten zituenak . Adibideetako batzuk dira “Haizearen orrazia”, “Esferen musika”, “Oyarak” eta “Soinu
espazioak”.
Haizearen orrazia eskulturan natura eskulturaren zati da, bortxatua izan gabeko partaidea. Haizea eta
Ura artelanaren partaide dira.
Arantzazuko ateetarako industria hondakinak eta txatarra erabili zuen. Ez zituen eskulturak jarriko
zireneko ateak egin nahi izan, aitzitik ateak berariek izan zitezela eskultura.
Haizearen orrazia
1957an esperimentazio garai berria hasi zuen. Ordura
arte, bere lengoaian nagusi ziren lerro horizontal,
bertikal eta kurbadunak, eta orduan hasiko zen
erabiltzen lerro erritmo mugituago eta
geldiezinagokoak, ulertzez eta interpretatzez zailagoak
izango zirenak.
Adibidez: Hierros de temblor edo Ikaraundi. Baita ere
egin zituen Rumor de límites, Modulación del
espacio, Yunque de sueños saiakera seriea, edo
Abestia Gora, seriea. Granito eta zura bloke sendoetan
finkatzen ziren konposizio irekiak, erritmoaz zabaltzen
ziren eta material astuna erabili arren, arinki hedatzen
ziren konposaketa tridimentsionalak ziren hauek.
CHILLIDA Eduardo,HIERROS DE TEMBLOR III,
Eduardo Chillida. Yunque de sueños
Hasieran, ikerketa espazielerako burnia izan zuen gustuko
materiala, baina gerora beste material batzuk erabili zituen; zura,
hormigoia, harria edo alabastroa. “Hutsunearen Inguruan” seriean
altzairua erabili zuen. “Gnomon”, “Hiru Burni” edo “Arkitekturari
Goratzarre” artelanetan bezala.
Eduardo Chillidak material bat ala bestea aukeratzen zuen, honek
eskaintzen zizkion posibilitate estrukturalaren arabera. Alabastroa
erabili zuen, material honekin argiaren laguntzarekin Arkitekturari
erreferentziak egiteko. “Argiari Goratzarre” seriean, bolumen
ortogonaleko hiru saiakeraz osatuan, paretetan zulo txiki eta
pasabideak egin zituen, batzutan zuzenak eta besteetan
kurbadunak zirenak, argia eta ilunarekin jolastu ahal izateko.
Eduardo Chillida. Homenaje a Jorge Guillén.
Cadenas de San Gregorio, Valladolid
Narciso
Escultura Topos V plaza del rey
Eduardo Chillida. Elogio. Gijon
Malevitch-i omenaldia, Jorge Oteiza, 1999
(Tarrasa), 1957ko originaletik eraikia
Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa1908 - 2003) euskal
eskultorea izan zen. Euskal Eskulturaren Eskolaren
artistarik gorenena izan zen.
Arantzazuko Amaren Basilikaren eraikin berria
egiteko lehiaketa (1949-51), Francisco Javier Sáenz
de Oiza arkitektu nafarrak irabazi zuen. Bertako
sarrerako frisoko estatuaria eta fatxada egiteko
lehiaketa Oteizak irabazi zuen. Artelan handi
honetan, Oteizak gizagorputzaren hustutzearen bere
teoriak aplikatuko zituen, gai erlijiosoari lotuak. Lana
ausartegia zelarik, Elizak bere lana debekatu zuen
eta 1968ra arte ez zuen frisoa eta Pietatea, oinean
semearen gorpua duena, amaitzerik izan
Oteizaren “Pietatea”. Arantzazu
Jorge Oteiza. Kutxa hutsa
Konstruktibismotik jasotako esperimentazioarekin, Oteiza bere
“Propósito Experimental “ delakoan murgiltzen da (1955), eta lan
harekin aurkeztu zen Sâo Paulo-ko Bienalera (1957), non eskulturaren
sari nagusia lortu zuen. 1959an, bere bidearen garaierara iritsi zela
ondorioztatuta eskultura egiteari uztzi zion. Aktibitateko bost urte
horietan, eragin handiko lana egin zuen, euskal eskultura Europako
tradizio geometrikoarekin lerrokatu zuen, neoplastizismoa eta sobietar
konstruktibismoa aldarrikatuz.
Europar estetika geometrikoen berreskuratzeak eta euskal kulturan
hauen eraginak, sorraraziko zuen euskal eskulturaren eskolaz ezaguna
izango zena .
60 eta 70eko hamarkadetan euskal hizkuntza eta berea den euskal
herriaren adierazpenak ikertzeari ekin zion. 1963An “Quousque
tandem...!” euskal arimaren interpretazio saiakera liburua argitaratu
zuen, bere lanik ezagun eta polemikoena izanik. Testu honetan euskal
kultura herrikoiaren eta identitatearen defentsa egin zuen, estetika
ezagutza guztia biltzen dueneko zientzia izan behar zuela
proposatzearekin batera.
Kutxa metafisikoa
VI. eraikuntza. Jorge Oteiza. DonostiaJorge Oteizaren eskultura. Biarritz (Frantzia)
Oteiza- Klarionazko eskulturak
Gernikatik gertu,
Omako Basoa
Agustín Ibarrola
Margolari eta eskultore euskalduna 1930an jaioa. 1950Ean Jorge
Oteiza ezagutu zuen. Bere produkzio eta mentalitate artistikoan
eragin handia izan zuena; berarekin murgildu zen konstruktibismoari
zegokion espazioaren zatitze eta analisian. Baita ere, Oteizagandik
ikasi zuen, taldeko sormen artistikoaren mentalitateaz, non artista
asko eta arte desberdinetakoak arituko ziren.
1956an, Espainian erakusketa batzuk egin eta gero, Parisera joan
zen.
Bertan bizi ziren beste artista espainiar batzuk ezagutu zituen eta
hauekin 1957an Rond Point kafetegian “Equipo 57” taldea sortu
zuten; taldekide izan ziren José Duarte, Ángel Duarte eta Juan
Serrano. Garai hartan, José Ortegaren eskutik, grabatuaren teknika
ezagutu zuen eta Euskal Herriko "Estampa Popular"
mugimenduan txertatu zen. Hura izan zen bere etapa
konstruktibista.
60ko hamarkadan aktibitate politiko eta soziala hasi zuen. 1962an
atxilotua eta urte batzutarako Burgosen espetxeratua izan zen
militantzia komunistagatik. Duela urte batzuk bere baserrira
erretiratzea eta tamaina handiko margolan eta eskulturak egitea
erabaki zuen. Garai horietakoak dira naturan, basoetan eginiko
interbentzio handiak, zuhaitzetan eginiko dekorazio piktorikoak.
Gernikatik gertu dagoen Omako Basoan eginikoa da ezagunena.
Totemen Basoa, 1996 (50 trabiesa
hormigoi blokeetan txertatuak,Prícipe Pío
Geltokia, Madrid)
AGUSTIN IBARROLAren eskulturak
Agustin Ibarrolak sorturiko “Memoriaren
Kuboak”, Asturiasen, Lianes-en
kokatuak
Intxaurrondo-ko Gabriel Celaya plazan kokatutako Agustin
Ibarrolaren artelana.1984.

More Related Content

What's hot

Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
aintzira2005
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
Maria Granados
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
aintzira2005
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK
951961
 

What's hot (20)

Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoa
 
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteakXx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
Xx.mendeko zenbait abangoardia.ikasleei emandako apunteak
 
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiakXX. mende hasierako ARTE abangoardiak
XX. mende hasierako ARTE abangoardiak
 
Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)Espresionismoa (Pintura)
Espresionismoa (Pintura)
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Espresionismoa
EspresionismoaEspresionismoa
Espresionismoa
 
Surrealismoa
SurrealismoaSurrealismoa
Surrealismoa
 
Inpresionismoa
InpresionismoaInpresionismoa
Inpresionismoa
 
Postinpresionismoa
PostinpresionismoaPostinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
 
ABANGOARDIAK
ABANGOARDIAKABANGOARDIAK
ABANGOARDIAK
 
Errealismoa
ErrealismoaErrealismoa
Errealismoa
 
Kubismoa
KubismoaKubismoa
Kubismoa
 
Erromantizismoa
ErromantizismoaErromantizismoa
Erromantizismoa
 
Azken joerak artean
Azken joerak arteanAzken joerak artean
Azken joerak artean
 
Abangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura IAbangoardiako eskultura I
Abangoardiako eskultura I
 
Abangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura IIAbangoardiako eskultura II
Abangoardiako eskultura II
 
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturanMonumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
Monumentalitatea eta teknika berriak eskulturan
 
Abstrakzioa lana
Abstrakzioa lanaAbstrakzioa lana
Abstrakzioa lana
 

Similar to Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk

Presentazioa j.pollock
Presentazioa j.pollockPresentazioa j.pollock
Presentazioa j.pollock
mikeljara
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
Xabis Iruña
 
Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso
joserra msm
 
Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)
Gernikagiza
 

Similar to Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk (20)

1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
 
Abangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuaAbangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktua
 
Modernismoa
ModernismoaModernismoa
Modernismoa
 
Presentazioa j.pollock
Presentazioa j.pollockPresentazioa j.pollock
Presentazioa j.pollock
 
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
Abangoardia figuratiboa 1945 ondoren.
 
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketaMargotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
Margotu artista ospetsuak bezala 2011 3ebaluaketa
 
Ekin jo take_ arteaz busti arte
Ekin  jo  take_ arteaz busti arteEkin  jo  take_ arteaz busti arte
Ekin jo take_ arteaz busti arte
 
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
 
Errusiar abangoardia
Errusiar abangoardiaErrusiar abangoardia
Errusiar abangoardia
 
Errusiar abangoardia (berria)
Errusiar abangoardia (berria)Errusiar abangoardia (berria)
Errusiar abangoardia (berria)
 
Erromantizismoa2
Erromantizismoa2Erromantizismoa2
Erromantizismoa2
 
Postinpresionismoa
Postinpresionismoa Postinpresionismoa
Postinpresionismoa
 
Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso Neoklasizismoa Errepaso
Neoklasizismoa Errepaso
 
Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)Errenazimentua artean (1)
Errenazimentua artean (1)
 
Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.
 
Artea xviii. mendean
Artea xviii. mendeanArtea xviii. mendean
Artea xviii. mendean
 
Neoklasizismoa
NeoklasizismoaNeoklasizismoa
Neoklasizismoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 
Fauvismoa
FauvismoaFauvismoa
Fauvismoa
 

More from aintzira2005

More from aintzira2005 (8)

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
 
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa euskArtearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoaArtearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
Artearen Oinarriak II 4 multzoa modernismoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
 
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitekturaArtearen Oinarriak II  1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
Artearen Oinarriak II 1.Multzoa : XIX mendeko arkitektura
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
 
Xix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainianXix mendeko arkitektura espainian
Xix mendeko arkitektura espainian
 

Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk

  • 2. 10. Multzoaren edukiak:Expresionismo figuratiboa eta expresionismo abstraktua. Pintura hiperrealista. Expresionismo abstraktua: Jackson Pollock, Mark Rothko. Expresionismo figuratiboa: Francis Bacon, Lucian Freud. Pop Artea pinturan. Hiperrealismoa. David Hockney. Antonio López. Eduardo Naranjo. Eskultore euskaldunak: Jorge Oteiza. Eduardo Chillida. Agustín Ibarrola.
  • 3. 1950 1960 EXPRESIONISMO AMERIKARRA “Ni”aren adierazpena trazuaren keinua, koadro abstraktu, teknika berriak (dripping) Pollock Rothko NEODADAISMOA Ensanblaiaren bitartez objektuak gehitzea pinturan Raugchemberg Bacon* 1960 1970 OP-ART Efektu bisualen bilakaera Vassarely POP-ART Mass-mediei erreferentzia Warhol LAND-ART Paisaian ekintzak Christo CONCEPTUAL ART Artea-lengoaia erlazioa, kontzeptua, happenings. Beuys Fluxus 1970 1980 KONTZEPTUALA Artea-gizartea erlazioa Kosuth HIPERREALISMOA Errealismo fotografikoa pinturan Antonio Lopez 60-70 hamarkadetan eman ziren mugimenduak
  • 4. 1. Korronte espresionisten gakoak Espresionismo abstraktua 1947an Estatu Batuetan sortu zen mugimendua da, gutxi gora behera data honen inguruan korronte honetako artista garrantzitsuenak lengoai figuratiboa alde batera utzi eta abstrakzioa eta surrealismoa fusionatzen duen estilo berria sortu zuten. Surrealismotik automatismoa hartu zuten, teknika berriekin experimentatzea eta artistaren pertsonalitatearen espresioa goraipatzen duen arte indibidualizatua egiten dute. Mugimendu honen goren maila arte amerikarrak bere identitate propioa lortu eta europar artetik askatzen denean lortzen du. Korronte berri honen sorrerran determinantea izan zen eta eragin zuzena izan zuten II. Mundu Gerraren eztandagatik New Yorkera joan ziren abangoardia europarreko artistek, zehazkiago surrealistak. Espresionismo abstraktuan bi ildo nagusi berezi daitezke: keinuari garrantzia ematen diona edo keinu-korrontea (Action painting) eta korronte espazialista (color field-painting). Action painting delakoan, Pollock, de Kooning, Kline, Motherwell, Gorky eta Hoffman artistak aurkitzen dira. Artista hauek, sormen piktorikoa erritual modura ulertzen dute eta margotzea beraien sentimenduei eta aldarteei askatasun osoa ematean datza. Color field-painting delakoan, gehienetan azalera handietan kolore geruza desberdinekin lorturiko irudietan dute interesa. Mark Rothko, Clifford Still eta Barnett Newman dira artistarik ezagunenak.
  • 5. Clyfford Still, Pintura: Willem de Kooning- Two Trees Estilo honen ezaugari formalak dira: lFormatu handiak erabiltzea. lGehienetan artelana olio-margoa mihise gainean izaten da. Gehienetan irudi abstraktuak dira figuraziotik urruntzen dira, nahiz salbuespenak egon, W. De Kooningen emakumeen kasuan bezala. lMargotzeko azalera osoa berdin tratatzen da, espazioaren mailaketarik ez da ematen. lKromatismoa oso mugatua da: zuria, beltza eta oinarrizko koloreak: majenta, horia eta cyan urdina. •Margolari espresionista batzuk bere lana kolore bakarrera mugatu zuten, gerora landuko zen arte minimalistaren aurrekari izanez. •Formatu handietan indarrez eginiko kolorezko keinu erraldoi hauek amankomunean dute atsekabea eta gatazka.
  • 6. 2. Jackson Pollock eta Mark Rothkoren artelanak. Nire pintura ez da kabailletekoa. Nahiago dut mihisea paretari edo lurrari lotu. Azalera gogor baten erresistentzia behar dut. Lurrean lasaiago sentitzen naiz. Gertuago sentitzen naiz, margolanaren zati, izan ere honela pintura inguratu dezaket, lau aldeetatik aritu ahal naiz eta literalki pinturan “egon”. Hau Mendebaldeko Indiarren arean eginiko margoetan ohikoa da. Tradizionalki margolariaren lanabesak diren kaballete, paleta, pintzel eta abarretik urruntzen jarraitzen dut. Nahiago ditut ziriak, lorezainaren palak, labanak eta nahasitako pintura edo hondar-orea, apurturiko beiratxoak edo beste edozein material. Nire margolanaren “barnean” nagoenean, ez naiz egiten ari naizenaz jabetzen. “Egokitze” denbora pasa eta gero soilik jabetzen naiz gertatu denaz. Ez dut aldaketak egiteari beldurrik, irudia apurtzeari edo abarrekoei, margolanak berezko bizitza baitu. Irten dadin uzten diot. Margolanarekin harremana galtzen dudanean soilik da emaitza desastrea. Bestaldera, berriz, armonia hutsa da, hartu eta emate soila, eta margolana egokia. Pollock (1956) “Udazken erritmoa” Jackson Pollock: Murala (1943). Oleoa eta pintura ur oinarriko lihoan, 247 x 605 cm.
  • 7. ARTISTAK: Jackson Pollock estatubatuarra margotzeko modu berria baten sortzailea izan zen: Dripping deiturikoa (tantak erortzen uztea). Artistak mihisea lurrean jartzen zuen eta, bere inguruan mugituz (eta batzuetan mihise barruan ere) margo potean sartu berria zuen pintzel bustitik pintura hari eta tantak erortzen uzten zituen. Emaitza hariz sorturiko sare konplexua zen, bisualki oso erakargarria zen sarea. Artistak zorte edo zoriarekin lan egiten zuenez, emaitza ez zen kontrolagarria. Surrealisten, muralista mexikarren eta erregionalismoaren eragina jasan eta gero, berrogehiko hamarkadan Pollockek abstrakziotik hurbil zeuden lan totemiko eta primitiboak egin zituen. 1947 ingurua izan zen mundu mailan ezagun egitera eraman zuen margotze teknika berriarekin lanean hasi zenekoa: abstrakzio libreak orbanez eta “dripping”aren bidez egindako lanak. “Dripping”-a pintura poteari azpian zulo batzuk egin, eta hau mihisearen (lurrean zegoena) inguruan mugitzean zetzan bertan pintura erortzen utziz. Pollock-entzat garrantzitsuena margotzearen ekintza zen, unea eta margolariak bere barne inpultsua jarraitzea, aurretik ezer planifikatu gabe. Horregatik margotze teknika “action painting” edo “ekintza pintura”, “zeinuaren pintura” izendatu zen. 1951an Pollockek estilo berria garatu zuen, margo totemikoetara itzuli zen, baina oraingoan koloreak alboratu zituen eta soilik beltza erabiliko zuen. 'Número 3', esmalte de Jackson Pollock
  • 8. Willem de Kooning. De Kooning-en planteiamentu batzuk Pollock-enekin bat egin zezaketen, baina de Konning-ek keinua (gesto), zertzelada eta koloreak zuzenan mihisean nahastea bilatzen zuen. Kolore puru eta aseak (saturados=nahasi gabeak) erabiltzen zituen, lur eta itzal kolore batzuekin. Berrogehiko hamarkadan de Konning-ek emakumeak margotu zituen, eta gerora 1947-49 artean baita ere. Bere lehen abstrakzioetako forma biomorfikoak sinbolo femenino bezala interpreta zitezkeen. Baina ez zen izan 1950 arte, emakumearen gaian exklusiboki, ikertzen hasi zenekoa. Bere sormen artistikoko garairik aktiboena izan zen. Urte hartako udan hasi zen bere serie ezagunenarekin, emakumea gaitzat zuenekoa. Woman-I lanarekin hasi zen, eta metamorfosi aunitzetatik pasa zen 1952an amaitu zuen arte. Museo berberean topa daiteke Woman -II (1952). Artea, “gizagorputzaren mugimenduari eta energiari loturiko ekintza” bezala ulertzen zuen, emaitza aurrez pentsatu gabe, sormen ekintzari soilik zuzendutako kontzentrazio altuarekin eginiko lana. Kooningek zertzelada zorrotz eta basatiak erabiltzen zituen, olio geruza lodiekin. Action Painting honek, pintura abstraktu eta indartsua sortzen zuen, eta koloreari begiratuz gero dentsitate altukoa eta oso intentsoa . Eginiko pintura aldi berean “errepresentatiboa eta keinuz bidezkoa (gestual)” zen, Antonio Saura espainiarraren antzera (konparaketak salbu). Woman I - Willem de Kooning
  • 9. Mark Rothko. Mark Rothko, “Color Field Painting”delakoaren sortzailea izan zen; artista obsesibo eta nekaezina. Tonuak funditzeko eta kolore espresiboak lortzeko teknika finena lortu zuen. Formatu handietako margolaria, abstrakzioaren identitatearen eta azalera handietako koloreen espresibitatearen defendatzailea izan zen. 30eko hamarkadan margolari esprersionista modura hasi zen, 40ko hamarkadan surrealismoaz erakarria izan zen eta 50eko hamarkadan bere pintura sinplifikatu zen kolorean zentratzeko, “Color Field Painting” izeneko estilora hain zuzen. Margolanetan, gainezarritako lausodurek (veladura) koloretako azalera handiak betetzen zituzten, gama kromatikoak handituz. Pintura hau, erlazio kromatikoetan oinarritzen zena, kubistek espazioarekin eginiko esperimentuetatik eratorria izan zen. Artistaren barne munduaren islada zen, ikusleari gogoetara bultzatzen ziona, erabat espresibitatean oinarritzen zena. Mark Rothko - The Seagram Murals
  • 11. Ondorengo garapena: Espresionismo Abstraktua Estatu Batuetan garatu zen gutxi gora behera 20 urtez. Ondoren, Europa, Japon eta Hegoameriketatik hedatu zen. Espresionisten bigarren belaunaldia, 30 bat lagunek osatua gutxi gora behera, beren heldutasun artistikoa 50eko hamarkadan lortu zutenena izan zen. Hauetako gehienek Jackson Pollocken eragin indartsua sentitu zute. Beraien artelanak Europan zehar 1964an zabaldu ziren. Espresionismo Abstraktuaren mugimenduak informalismoa eta europar “tachismo” joera piktorikoetan eragin zuen zuzenean. “Action Painting”, zehazki, oso eraginkorra izan zen”tachismo” frantsez bortitzean. Espresionismo Abstraktua izan zen pinturan joera nagusia, 1960ko hamarkada arte, Pop Art eta Minimalismoa (1962-63) sortu ziren arte. Baina minimalisten artean batzuk “Color Field Painting”-en eragina, hau da espresionismo abstraktuarena, onartzen zuten beraien lanetan. 1985-H13, Hans Hartung
  • 12. Esteban Vicente (1904 2001), estatubatuar nazionalizatutako espainiarra. Premio Nacional de Arte 1991an. Museoa Segovian
  • 13. José Guerrero (1914-1991),estatubatuar nazionalizatutako espainiarra. Action painting-aren eragin handikoa. Museoa Granadan.
  • 14. 3. Espresionismo Figuratiboa: alemaniar espresionismotik Francis Bacon eta Lucian Freud- era. Espresionismoa mundu germaniar eta nordikoan eman zen mugimendu artistikoa izan zen, zeinetan gerra-aurreko Alemaniako intelektual eta artistek jasan zuten garraztasuna isladatzen zuen, hala nola ere Lehen Mundu Gerran (1914-1918) eta gerren arteko tarteko garaian (1918-1939). Garraztasun hark bizitza aldatu nahi izateko erantzun oldartsua ekarri zuen, imajinazioari bide berriak emateko gogoa eta lengoai artistikoak berritu nahiaren gogokoa. Espresionismoak gizabanakoaren askatasuna defendatzen zuen, espresio subjektiboaren lehentasuna, irrazionalitatea, pasioa eta debekatutako gaiak- morbosoak, deabrukerizkoak, sexualak, fantasiazkoak edo perbertituak-.Espresionismoa ikusmen subjektiboa isladatzen saiatu zen, gai plastikoen bitartez errealitatearen deformazio emozionala erakutsiz . Gai plastiko hauek izaera metafisikoa lortu zuten, zentzumenak irekiz gizabanakoaren barne mundura. Hau, alemaniar arimaren benetako espresio modura ulertu zen, zuen izakera esistentzialista, gogo metafisikoa eta gizakiaren ikusmen trajikoa isladatzen baitzuen, honela kontzeptzio esistentzial baten islada bilakatu zen. Kontzeptzio esistentzial hau espirituaren munduari irekia eta bizitza eta heriotzaz arduratzen zena, “nordikoa” kontzeptziotzat izendatu ohi zena, Europako iparraldeko herrialdeetako izakerarekin erlazionatzen zen estereotipoa zen.
  • 15. Die Brücke (Zubia) taldean, Kirchner eta Heckel artistek, artea bizitzaren espresio zuzen, bapatekoa eta pertsonala, purua eta bortitza izan behar zuela defendatzen zuten. Afrikar eskultura primitiboa eta Van Gogh miresten zituzten, itzelezko kolore eta trazuko artearen alde egin zuten. Der Blaue Reiter (Zaldun urdina) taldean, Kandinsky, Marc eta Macke margolariak elkartu ziren. Bavierakoak ziren eta musika eta beste adierazpen bideek pinturarekin zuten erlazioaz interesatuak zeuden. Artista oso intelektualak ziren. Beranduago Paul Klee elkartuko zitzaien.
  • 16. Kandinsky Margolari figuratibo modura hasi bazen ere margolari abstraktu modura amaitu zuen. Errusian jaioa eta Alemaniara joana, Kandinskyk paisai urbano koloretsu eta indartsuak egin zituen hastapenetan. Bere margoetan garrantzitsuena ez zen detailea, kontzeptu orokorra baizik, horregatik margolanetan figurak kolore orban multzo modura azaltzen ziren. Kolorearen erabilera sutsua, bera inguratzen zuen mundu germaniarrean, estremoetara eta errealitatearen ikuspegi oso exageratura emanaren aurrean oso adierazkorra izan zen. XX. Mendeko arte abstraktuaren aita izan zen. Kandinsky, trazu lodi eta aukera zabaleko kolore indartsuekin aritzen zen
  • 17. 8 zenbakidun konposaketa (1923) Zeru urdina (1940). Kandinsky
  • 18. E. KIRCHNER (1880-1938) •Bere formak angeluarrak ziren, kubismoan inspiratuak eta lerroak lodi eta zuzenak egiten zituen.. •Bere gaiak paisai urbaoak, kaleetan zehar mugitzen ziren edo eskaparateak ikusten zituzten neskak ziren. Beraz, mugimendua eta argia, kolore biziekin batera ziren Kirchner-en lanaren motore. •Kolore basatien eta eszentrikoen erabilerak bere pertsonaiak markatzen zituen. Pintzelada trazuak lodiak eta argitasuna indartsua ziren bere ezaugarriak. •1937an, nazismoaren gorakadan, bere artea degeneratutzat jo zuten eta bere lan asko suntsitu zituzten. Honen ondorioz, bere egoera emozionalak okerrera egin zuen eta 1938an bere buruaz beste egin zuen. ERICH HECKEL (1883-1976) l“Die Brücke” taldekide bezala Edvar Munch-en lana miresten zuen, eta alemaniar pintura neoerromantikoaren eta pintura moderno espresionistaren artean “zubia” eraiki nahi izan zuen. Taldearen lau sortzaileek espresio teknika modura grabatuetarako xilografia erabili zuten, merkea eta guztien eskura zen erreproduziorako teknika azkarra zelako. l1937an nazi partiduak bere lana degeneratutzat deklaratu zuen, bere lana ikuslegoari erakustea debekatuz, eta 700 artelan baino gehiago nazioko museotatik konfiskatu zituzten. 1944 urterako bere zurezko xilografia xaflak eta hauekin eginiko estanpazioak suntsituak izan ziren. Fränzi tailatutako aulkiaren aurrean (1910). Ernst Ludwig Kirchner, Museo Thyssen- Bornemisza, Madrid.
  • 19. Francis Bacon (Dublín, 1909 - Madrid, 1992) Jatorri irlandarreko margolari ingelesa, Figurazio Berria izeneko , 60. hamarkadan informalismoa agortutakoan,garatu zeneko korronteko margolari esanguratsua izan zen . Gerraosteko artearen garaian, Baconen espresionismo figuratiboak toki berezia gorde zuen eta ez zen sailkatu eta erlazionatu erraza izan garaikideak ziren beste estiloekin konparatuz gero. Baconen jardun piktoriko osoak, Europan, XX. Mendeko bigarren erdiald¡an, izaera independente handia izan zuen . Baconek, baita ere, Pop mugimendu artistiko britainiarrean eragin handia izan zuen. Bakardadeak eta gaixotasunak markaturiko haurtzaroaren ostean, Baconek gaztaroa jaioterrian, Irlandan, iragan zuen. 1925An Londonen ezarri zen eta dekoratzaile modura lan egin zuen. Berehala pinturan interesa erakutsi zuen 20. hamarkadan Berlin eta Parisen egindako egonaldietan espresionistak (Berlinen Otto Dix eta Max Beckmann) eta Picassoren lana ezagutu eta honek txundituko zuen, goraipatzekoa kontutan izanda margolari autodidakta izan zela. Velázquez-en Inozentzio X, Francis Bacon
  • 20. “Gurutziltzatzearen oinarrian figuren hiru azterlan” Francis Bacon “Tres estudios de figura en la base de una crucifixión”,1944 “Gurutziltzatzearen oinarrian figuren hiru azterlan” (Tres estudios de figura en la base de una crucifixión), 1944ko lanan, agertzen dira hurrengo hamarkadetan egin zuen pinturaren giltzarriak. Baconek gizagorputza aukeratzen du bere margolanetako gai zentraltzat, eta ordura arteko espresionismoan ezagutu gabeko aldaketa eta deformazioetara makurtuko ditu irudiak. Bai erretratu, bai autorretratu eta konposizio konplexuagoetan, horrorea isladatzen zuen; gorputz elbarritu, organu atrofiatu eta mota guztietako anomalia anatomikoek, fondo monokromatikoetan klaustrofobia eta isolatze sentsazioa transmititzen zuten espazio mugagabean txertatutako horrorea.
  • 22. Lucian Freud Gaztaroan bere lehen urratsak surrealismoan eman bazituen ere, Bigarren Mundu Guda ostean Inglaterrako pintura figuratiboaren adierazle nagusienetakoan bilakatu zen. Erretratuetan espezializatua, hauetan sentimentuen adierazpena baztertzen zen eta pertsonaiak argi indartsupean agertzen ziren. Gehien bat biluzietan argi indartsua eta haragizkotasuna (=carnalidad) zen azpimarragarria. 1950 urtearen ondoren L. Freud erretratuak egiten hasi zen, askotan biluziak, beste ezerik gabe, enpastoaren teknika erabiliz (edo impasto). Koloreak gehienetan neutroak ziren. Gaia, pertsonak eta beraien bizitzak ziren; lagunak, senideak, maitaleak eta haurrak. Oso gutxitan onartu zituen enkarguzko erretratuak. Berak bere memorietan zioen bezala: “Gaia autobiografikoa da, itxaropena eta memoria eta sentsualitatea eta partaidetza, egiarekin du zerikusia...”, “Jendea margotzen dut, ez izatera iristera nahi dutenagatik, direnagatik baizik”. Bere erretratuetan, nagusiki bere inguruneko pertsonaienak, Freudek gizagorputzaren hauskortasuna argitaratzea lortu zuen, bere lanek isladatzen zuten haragizkotasun materikoagatik. Freudek nagusiki ikerketa psikologikoa baloratzen zuen, errealitate gordinera eta jarrera lotsagarrietara lotzen zuena , batzutan likitsa (=sordido) izatera iritsi arte. Bere erretratuetan ez zuen antza bilatzen, bere pertsonaiek errepresentatzen zutenaren islada baizik, eta beraien pertsonalitatearen esentzia bilatzen zuen. Lucian Freud's painting 'Benefits Supervisor Sleeping'
  • 23. 4. Pop art Pop Artea, garaian dominatzaileak ziren Espresionismo Abstraktuaren idealen aurkako erreakzioa izan zen. Aurrekariak: Dadaismoa izan zen Pop Artearen erreferentzia. Dadaismoak eta Pop-ak subjektu beberak esploratzen zituzten, azken honek Dada mugimenduaren anarkismoa, satira eta inpulsu suntsitzaileak ordezkatu zituen bitartean. Pop mugimenduaren aitzindarien artean Marcel Duchamp eta Kurt Schwiters zeuden . Eta gertuagokoak izango ziren Neo-dada iparramerikarrak: Jasper Johns eta Robert Rauschenberg. Rauschenberg-en margolanek Kurt Schwitters eta beste dadaisten lanekin zuten zerikusia, eta garaiko gizarte arazoekiko kezka erakusten zuten. Bere metodoa materiale hauskorrekin artea egitean zetzan, momentuko aktualitatea errepresentatuz, estatubatuarrak egunerokoan bizitzen zituzteneko gaiekin, horregatik bere artelanaren kalitatea aparta izan zen Jasper Johns-ek EEBBtako banderak enkaustikaz margotzen zituen 1950ko hamarkadan. Bere grabatu eta margoetan behin eta berriro agertuko dira beste sinbolo batzuk ere: hizkiak, zenbakiak eta dianak. Pop mugimendua 1950eko hamarkadaren erdialdera agertu zen Inglaterran, eta 1960ko hamarkada amaieran EEBBtan. Canyon- Rauschenberg White Flag- Jasper Johns
  • 24. Gudaosteko Britainia Handiko pop artea jatorriz britainiarra bazen ere, eta ironia eta parodia ere erabiltzen bazuten ere, estatubatuarra baino akademikoagoa zen eta paradojikoki estatubatuar kultura herrikoiaren irudigintza dinamikoaz baliatzen zen. Iirudigintza hau mekanismo indartsu eta manipulatzaileez osatuta zegoen (publizitatea), zeinek bizitza ohituretan eragina zuen, eta gizartearen oparotasunean hobekuntzak ekarri zituen . Inglaterrako pop arte gaztea kontsidera daiteke, urrutitik ikusitako bizi estilo amerikarraren herri kulturako ideiez eragindakoa bezala,eta bien bitartean artista estatubatuarrak kultura berri hortan bizitzearen esperientziaz txundituta zeuden. Erresuma Batuan: “Independent Group” taldea Taldea, 1952an Londonen sortua, pop mugimenduaren aitzindaria izan zen. Taldearen eztabaidak kultura herrikoiaren inguruan biltzen ziren eta irudigintzan agertu berriak ziren iragarki, filme, komiki tira, fikziozko zientzia eta teknologiaren eraginaz kezkatzen ziren. Talde Independientearen lehen bileran 1952an, Eduardo Paolozzi artista ko- fundatzaileak, “aurkitutako objektu”-ekin eginiko lana aurkeztu zuen, iragarki, komiki pertsonaiak, aldizkari portadak, kultura estatubatuarra errepresentatzen zuten materiale grafikoarekin eginiko irudia azken finean. “I was a Rich Man's Plaything” izeneko lanean aurkitzen da “pop” hitza lehenengoz. Eduardo Paolozzi. “I was a Rich Man's Plaything”
  • 25. Richard Hamilton 1956an Londongo Whitechapel Art Gallery-n “This is tomorrow” erakusketa antolatu zuten. Hamilton-ek Talde Independentearen ekarpena egin zuen, ”Just What Is It That Makes Today's Homes So Different, So Appealing?” (Zerk egiten ditu gaur egungo etxeak horren desberdin, hain erakargarri ?) izenburuko collage-a aurkeztu zuen, britainiar pop artearen manifestu bilakatu zena, eta mugimenduan garrantzi handiko papera jokatuko zuena. Artelan honetan estatubatuar masa kulturako edo hedabideetako elementu aunitz agertzen dira: aldizkarietako neska (pin-up eta cover- girl), kulturista bat, telebista bat, Ford etxearen logotipoa, komiki portada bat, xurgagilua, zinema kartela, ehun urteko arbasoaren argazkia eta chupa-chups erraldoi bat kulturistak tenis erraketa baten modura sostengatzen duena, guzti hau Lur planetaren babes edo teilatupean. Artistaren lana une horretatik aurrera masa eta kultura herrikoieko elementu eta gaiez hornituko zen.
  • 26. David Hockney, XX. Mendeko artista britainiar eragileena dela usten da, 1960ko hamarkadako Pop Artearen partaide garrantzitsua izan zelarik. Margolaria, marrazkilaria, argazkilaria eta eszenografo ingelesa, bere pintura satirikoengatik, bere lan grafikoagatik, maisulanez eginiko marrazkiengatik eta pertsonalitate garaikideen erretratu zorrotzengatik ospetsua egin zen. 1960ko hamarkadako artelanak, Los Angeleseko igeritokien serieak bezala, nahita estilo ingenuo eta koloristan egin zituen, kultura herrikoetik hartutako gaiak erabiliz. “A Bigger Splash”, (1967) margolana da ezagunenetarikoa. Hockney-ren ironia eta jeinuak, zuen konposaketarako talentuak eta espresibitate handiko diseinuekin batera, estilo naturalistagoa lantzera eraman zuten 1960 hamarkada amaieran, bereziki erretratuetan. Artelan hauek, bere gustuko estiloan margotuak, pintura akrilikoko azalera handiak eta marrazki zorrotzeko lerrokoak, erabat errealistak izatera iritsi gabe, errepresentazio sentiberak dira modeloak liraintzen dituenak. Opera desberdinetarako egin zituen eszenografiak. Polaroid kamerarekin eginiko konposaketak oso garrantzitsuak dira, ensamblaje izenekoak, bere argazkilari lanaren adibide dira. (Henry Moore-i eginiko erretratua 1982an) Retrato de un artista (1971) Descripción: Acrílico sobre lienzo. 214 x 304,8 cm. Localización: Collection David Geffen Autor: David Hockney Hockney, David. “A Bigger Splash”
  • 27. Mr and Mrs Clark and Percy 1970-1 David Hockney
  • 28. David Hockney. Henry Moore-n erretratua David Hockney. Bere amaren erretratua
  • 29. 1960. hamarkadan hasi zen Pop Arte iparramerikarra. Pop artean garrantzi handikoa da Roy Lichtenstein artista. Bere lanak, parodiaren bitartez, definitzen du beste edonoren lanak baino hobekien Pop artearen oinarrizko premisa. Komiki tirak aukeratzen ditu material modura, handitzen ditu eta koloreztatu kolore lauekin. Andy Warhol, Tom Wesselmann, Roy Lichtenstein eta beste batzueren artean amankomunekoa da estatubatuar kultura herrikoiarekiko zaletasuna eta gaiak azaletik, modu inpertsonalean tratatzearena, masa ekoizpenak idealizatzeko duten joera mahai gainean jarriz. Andy Warhol da ziurrenik pop artearen figura ospetsuena. Warholek Pop-a arte estiloaz gaindik bizimodu estilo batera eraman zuen eta bere lanean beste artistek ironia eta parodiarekin erakusten zuten gizartearekiko konpromezuaren gabezia faltan bota izan da aipatu artistan. Roy Lichtenstein Tom Wesselmann
  • 30. Roy Lichtenstein. 1961etik aurrera produkzio masiboko irudi komertzialen bitartez eginiko artea egiteari lotu zitzaion. Bere komiki istorioak Good Morning, Darling (1964, Galería Leo Castelli, Nueva York) marrazkien anpliazioak dira, eskuz erreproduzituak, inprimatzeko erabiltzen den puntuzko teknika eta disdira eta lehen mailako kolore berberekin egindakoak. Bere azken lanek, nobela arrosa generoaren personai herrikoien, paisai estilizatu eta tenplu klasikoen postalen erreproduzioak dituztenek, Henry Matisse eta Pablo Picassoren eragina erakusten dute. Baita ere bere eskulturek komikietako efektuak gauzatzen dituzte (ikusi adibideak).Artistak artelanak keramikan ere egin izan ditu. Brushstroke (Pincelada), escultura en el Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía en Madrid. 'M-maybe' (1963) - Roy Lichtenstein. '
  • 31. Andy Warhol Bere lehen bakarkako erakusketa Kaliforniako Ferusel galerian 1962an izan zen eta EEBBtako mendebaldeko kostan Pop Arteren debuta izan zen. Lau hilabete geroago New Yorken lehen erakusketa egin zuen. Berton izan ziren Marilyn-en diptikoa, 100 zopa latak, 100 Coca-Cola botilak eta dolarreko 100 bileteak. Etan berton ere ezagutu zuen John Giorno, Warholek egingo zuen bere lehen filmean topatuko zuena: “Ametsa”(1963). Garai honetan hasi zen bere lanik ezagunenak margotzen, Campbell zopak, Coca-Cola botilak, eta hauek Marilyn Monroe, Troy Donahue eta Elizabeth Taylor bezain besteko ikono amerikartzat izango zituen. The Factory estudioa sortu zuen, eta bertatik igaro ziren artista, idazle, modelo, musikari eta garaiko underground munduko celebritiak. Tailerra, zilar kolorezko orriekin dekoratua, hastapenetan 47. karrikan zegoen. Gero Broadwayra pasako zen. Artistaren lana oso ezaguna izatera pasa zen eta artista eta artearen helburuari buruzko iskanbilak sortu zituen.
  • 32. 5. Pintura hiperrealista Autoerretratu handia -1967-1968- Chuck-Close
  • 33. Hipererrealismoa Estatu Batuetan, 1960 azken urteetan sortu zen pintura errealista korronteari deritzo hipererrealismoa, zeinek errealitatea argazki kamerak baino objektiboki eta fidelago isladatzea zuen helburu. Hiperrealismo kontzeptua ere eskulturari lotu ahal zaio. Hiperrealismoaren aitzindaria pop artea izan zela ezin ukatu, ikonografia egunerokotasunetik hartzen baitzuen, enfokaturikoareki distantzia mantentzen zuen eta irudi neutro eta estatiko berberak sortzen zituen. Garai hartan abstrakzioa zen joera nagusia eta errealismoa gaizki ikusia zegoen; argazkietatik eta errealitatetik kopiatzen zueneko interes gabeko artetzat hartzen zen. Alabaina, Chuck Close eta Richard Estes bezalako artistek erreprodukzio sistema berriak erabiliko zituzten, batzutan emaitza liluragarriak lortuz. Richard Estes Chuck Close
  • 34. Chuck Close-k argazkiak erabiltzen ditu bere erretratuak egiteko, erretratu tradizionaletik erabat aldentzen da eta kartelgintzari hurbiltzen zatzaio eta zinemagintzako pantaila erraldoieko lehen planoei ere. Instantanearen teknikaren ez-distantziari hurbiltzen zaio, argazki polizial eta klinikoei darien keinu objektibitzaletik hurbilago. Bere artelanetan, fokaltasuna eta ikuslearen pertzeptzioa lantzen ditu. Close ez da errealitatetik abiatzen, mihisean proiektatutako argazkiaren bitartez errealitateari zeharka hurbiltzen zaio. Fotoerrealista guztien lanetan bezala, ez dago pintzelaren arrastorik eta egilea artelanatik kanpo dago; margolanak pintura geruza fin batekin estaltzen dira, pistola eta pintzelez eginak, beharrezkoa bada kutxila batekin lixatua dena erlieberik gera ez dadin, ahal bada materia arrastorik gabe. Richard Estes,bere eskaparateen eta gai urbanoko margolanengatik ezaguna, margolanetarako objektu berdinaren diapositiba bat baino gehiago erabiltzen du,honela bere koadroetan ez da soilik eskaparatea ikusten, denda barruan dagoena eta kristalean isladatzen dena ere ikusten da. Bere leku publikoak jendez hutsik daude, errepresentatzen duenaren funtzionaltasunan abstraituz, fotoerrealismoan ohikoa dena. Chuck Close Richard Estes Richard Estes
  • 35. Espainiako kasuan, hiperrealismoko egilerik nagusienak Antonio Lóprez eta Eduardo Naranjo dira. Antonio López “Artelan bat ez da inoiz bukatzen, posibilitate propioen mugara iristen da baizik.” Hitz hauekin laburbiltzen du Antonio Lópezek margotzera doan objektuarekiko duen berezko hurbiltzea. Bere margolanen garapena urteetan luzatzen da, hamarkadetan batzutan ere, margotze geldoa, hausnartua, paisaia edo objektuaren esentzia zertzeladaka iragazia (=destilatua), artista objektu edo paisaiaren muina, esentzia, mihisean isladatzera iristen den arte. Margolariak inguruan duen errealitatean egunerokotasuneko aspektuak bilatzen ditu, zorroztasuneko detailez biltzen dituenak, ia fotografikotasunera iritsiz. Bere zaletasuna Madrideko paisaietik hasita, senideen erretratuetatik igarota, eguneko eta hurbileko objektuetarainokoa da. Antoni Lópezek bere ibilbide artistikoan zehar, arte independientea egin du, garaian gehiengoa informalista eta abstrakzioaren inguruan zebilenean. Ez da erreza ere Lópezen lana Europan ematen diren joera errealista berriekin elkartzea, ezta ere hiperrealismo amerikarrarekin.
  • 36.
  • 37.
  • 38.
  • 39.
  • 40. Eduardo Naranjok hiperrealismo onirikoa lantzen du, logura gogorarazten duten forma fantasmagoriakoak erabiltzen ditu. Moda guztietatik aldendua eta bakarkako erakusketa urrikoa bada ere, garaikideak diren artista handiekin, presente izan da, taldekako erakusketa askoretan. Bere lana oso jarraitua eta arrakastatsua da Txinan.
  • 41. David Hockney Antonio López Eduardo Naranjo
  • 42. 6.Euskal eskulturaren garrantzia: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Agustin Ibarrola Eduardo Chillida (Donostia, 1924- 2002) euskal eskultorea ezaguna egin zen burdinan eta hormigoian eginiko artelanengatik, Julio González eta Pablo Picassoren jarraitzaile nabarmena izan zen. Bere lehen eskulturak figuratiboak izan ziren, Henry Moore-enen antzerakoak. 1949an “Metamorfosis” lana egin zuen, abstraktua zela esan zitekeen lehen artelana. 1951an, sutegian (=fragua) eginiko lanarekin, burdinaren lanketan hasi zen. Garai hartan, espazio irekiak sartzen zireneko artelan ez imitatzaileko (=ez figuratiboak) eskultura zikloa hasi zuen. Naturaren imitaziotik urrundu zen eta sormena eta asmakizuna bilatu zituen. Artelan bakoitzean, ariketa espazial bana planteatzen zuen, materialak zituen propietate edo ezugarrien araberako laguntzarekin ebazten zituenak . Adibideetako batzuk dira “Haizearen orrazia”, “Esferen musika”, “Oyarak” eta “Soinu espazioak”. Haizearen orrazia eskulturan natura eskulturaren zati da, bortxatua izan gabeko partaidea. Haizea eta Ura artelanaren partaide dira. Arantzazuko ateetarako industria hondakinak eta txatarra erabili zuen. Ez zituen eskulturak jarriko zireneko ateak egin nahi izan, aitzitik ateak berariek izan zitezela eskultura. Haizearen orrazia
  • 43. 1957an esperimentazio garai berria hasi zuen. Ordura arte, bere lengoaian nagusi ziren lerro horizontal, bertikal eta kurbadunak, eta orduan hasiko zen erabiltzen lerro erritmo mugituago eta geldiezinagokoak, ulertzez eta interpretatzez zailagoak izango zirenak. Adibidez: Hierros de temblor edo Ikaraundi. Baita ere egin zituen Rumor de límites, Modulación del espacio, Yunque de sueños saiakera seriea, edo Abestia Gora, seriea. Granito eta zura bloke sendoetan finkatzen ziren konposizio irekiak, erritmoaz zabaltzen ziren eta material astuna erabili arren, arinki hedatzen ziren konposaketa tridimentsionalak ziren hauek. CHILLIDA Eduardo,HIERROS DE TEMBLOR III, Eduardo Chillida. Yunque de sueños
  • 44. Hasieran, ikerketa espazielerako burnia izan zuen gustuko materiala, baina gerora beste material batzuk erabili zituen; zura, hormigoia, harria edo alabastroa. “Hutsunearen Inguruan” seriean altzairua erabili zuen. “Gnomon”, “Hiru Burni” edo “Arkitekturari Goratzarre” artelanetan bezala. Eduardo Chillidak material bat ala bestea aukeratzen zuen, honek eskaintzen zizkion posibilitate estrukturalaren arabera. Alabastroa erabili zuen, material honekin argiaren laguntzarekin Arkitekturari erreferentziak egiteko. “Argiari Goratzarre” seriean, bolumen ortogonaleko hiru saiakeraz osatuan, paretetan zulo txiki eta pasabideak egin zituen, batzutan zuzenak eta besteetan kurbadunak zirenak, argia eta ilunarekin jolastu ahal izateko.
  • 45. Eduardo Chillida. Homenaje a Jorge Guillén. Cadenas de San Gregorio, Valladolid Narciso Escultura Topos V plaza del rey Eduardo Chillida. Elogio. Gijon
  • 46. Malevitch-i omenaldia, Jorge Oteiza, 1999 (Tarrasa), 1957ko originaletik eraikia Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa1908 - 2003) euskal eskultorea izan zen. Euskal Eskulturaren Eskolaren artistarik gorenena izan zen. Arantzazuko Amaren Basilikaren eraikin berria egiteko lehiaketa (1949-51), Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektu nafarrak irabazi zuen. Bertako sarrerako frisoko estatuaria eta fatxada egiteko lehiaketa Oteizak irabazi zuen. Artelan handi honetan, Oteizak gizagorputzaren hustutzearen bere teoriak aplikatuko zituen, gai erlijiosoari lotuak. Lana ausartegia zelarik, Elizak bere lana debekatu zuen eta 1968ra arte ez zuen frisoa eta Pietatea, oinean semearen gorpua duena, amaitzerik izan Oteizaren “Pietatea”. Arantzazu
  • 47. Jorge Oteiza. Kutxa hutsa Konstruktibismotik jasotako esperimentazioarekin, Oteiza bere “Propósito Experimental “ delakoan murgiltzen da (1955), eta lan harekin aurkeztu zen Sâo Paulo-ko Bienalera (1957), non eskulturaren sari nagusia lortu zuen. 1959an, bere bidearen garaierara iritsi zela ondorioztatuta eskultura egiteari uztzi zion. Aktibitateko bost urte horietan, eragin handiko lana egin zuen, euskal eskultura Europako tradizio geometrikoarekin lerrokatu zuen, neoplastizismoa eta sobietar konstruktibismoa aldarrikatuz. Europar estetika geometrikoen berreskuratzeak eta euskal kulturan hauen eraginak, sorraraziko zuen euskal eskulturaren eskolaz ezaguna izango zena . 60 eta 70eko hamarkadetan euskal hizkuntza eta berea den euskal herriaren adierazpenak ikertzeari ekin zion. 1963An “Quousque tandem...!” euskal arimaren interpretazio saiakera liburua argitaratu zuen, bere lanik ezagun eta polemikoena izanik. Testu honetan euskal kultura herrikoiaren eta identitatearen defentsa egin zuen, estetika ezagutza guztia biltzen dueneko zientzia izan behar zuela proposatzearekin batera. Kutxa metafisikoa
  • 48. VI. eraikuntza. Jorge Oteiza. DonostiaJorge Oteizaren eskultura. Biarritz (Frantzia)
  • 50. Gernikatik gertu, Omako Basoa Agustín Ibarrola Margolari eta eskultore euskalduna 1930an jaioa. 1950Ean Jorge Oteiza ezagutu zuen. Bere produkzio eta mentalitate artistikoan eragin handia izan zuena; berarekin murgildu zen konstruktibismoari zegokion espazioaren zatitze eta analisian. Baita ere, Oteizagandik ikasi zuen, taldeko sormen artistikoaren mentalitateaz, non artista asko eta arte desberdinetakoak arituko ziren. 1956an, Espainian erakusketa batzuk egin eta gero, Parisera joan zen. Bertan bizi ziren beste artista espainiar batzuk ezagutu zituen eta hauekin 1957an Rond Point kafetegian “Equipo 57” taldea sortu zuten; taldekide izan ziren José Duarte, Ángel Duarte eta Juan Serrano. Garai hartan, José Ortegaren eskutik, grabatuaren teknika ezagutu zuen eta Euskal Herriko "Estampa Popular" mugimenduan txertatu zen. Hura izan zen bere etapa konstruktibista. 60ko hamarkadan aktibitate politiko eta soziala hasi zuen. 1962an atxilotua eta urte batzutarako Burgosen espetxeratua izan zen militantzia komunistagatik. Duela urte batzuk bere baserrira erretiratzea eta tamaina handiko margolan eta eskulturak egitea erabaki zuen. Garai horietakoak dira naturan, basoetan eginiko interbentzio handiak, zuhaitzetan eginiko dekorazio piktorikoak. Gernikatik gertu dagoen Omako Basoan eginikoa da ezagunena. Totemen Basoa, 1996 (50 trabiesa hormigoi blokeetan txertatuak,Prícipe Pío Geltokia, Madrid)
  • 51. AGUSTIN IBARROLAren eskulturak Agustin Ibarrolak sorturiko “Memoriaren Kuboak”, Asturiasen, Lianes-en kokatuak
  • 52. Intxaurrondo-ko Gabriel Celaya plazan kokatutako Agustin Ibarrolaren artelana.1984.

Editor's Notes

  1. 1