SlideShare a Scribd company logo
1 of 26
Download to read offline
AIARALDEKO
MUGIMENDU
FEMINISTAREN
HISTORIA
Gida Didaktikoa
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
BOR-BOR AIARALDEKO FEMINISMO ELKARTEAk Aiaraldeko Mugimen-
du Feministaren historia ikertu eta dosier bilakatu du. AIARALDEA
AHALDUNDUZ ETA SARETUZ egitasmoa gauzatzeko ARABAKO FORU
ALDUNDIAren Berdintasun diru-laguntza jaso du elkarteak, eta horri
eskerrak burutu ahal izan da informazio bilketa zein historia dosierra.
Horrez gain, Aiaraldeko udalen babesletzen bitartez, Aiaraldeko Mugi-
mendu Feministaren historiaren argazki erakusketa atondu da, 10 plo-
ter handi diseinatuta. Hala, herririk herri mugitzeko eta espazio ireki
zein itxietan erabiltzeko euskarriak sortu dira.
Sarrera
3
Kokapena
Zer da Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkartea?
Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea eskualdeko emakume des-
berdinek osatutako elkartea da, feminismoaren bidez ahalduntze
pertsonala, kolektiboa eta komunitarioa sustatzeko. Hots, gure
eguneroko bizitza publiko eta pribatuan ikuspegi feminista barne-
ratu, eta jendarte justuago eta parekideago bat eraikitzeko. 2018an
sortu zen feminismo lantaldea da Bor-bor, Aiaraldea Kooperatiba
Elkartearen babesarekin (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) eskualdean
feminismoa euskaraz saretzeko xedearekin. Ibilbide propioa garat-
zeko asmoarekin, 2020an eratu zen elkartea.
Zeintzuk dira helburuak?
Aiaraldean feminismoa euskaraz saretzea da BOR-BOR
ELKARTEAren xede nagusia, eta horretarako tresnak sortzea zein
sozializatzea.
• Espazio, balio eta praktika feministak sortzea eskualde mailan .
• Komunitate feminista eta euskalduna artikulatzea eta saretzea.
• Feminismoa euskaraz jendarteratzeko baliabideak eskaintzea
komunitateari.
• Gorputz, identitate, jatorri eta ibilbide guztiei tokia egingo dien
espazioak sortzea.
• Genero aniztasuna eta berdintasuna bultzatzea.
• Emakumeen saretzea.
• Ikuspegi feminista hedatzea eskualdean.
• Emakumeen jabekuntzarako jarduerak antolatzea, eta
parekidetasunezko balioak indartzea.
• Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko baliabide eta
jarrerak sustatzea.
• Jatorri, adin eta ideologia ezberdineko emakumeen
harremanak sendotzea.
• Eskualdeko emakumeentzat espazio seguru eta hurbilak
sortzea, konfiantzazko guneak.
• Memoria historiko feminista osatzea.
• Aiaraldeko emakumeen errealitateetan eragitea, inguruko
herrietako emakumeekin elkarlana eta hartu-emana saretuz.
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
Baliabideen
kutxa
Zernahi gisaz, eskuen artean duzun gida pedagogiko honen helburua
adin desberdinetako herritarrek Aiaraldeko Mugimendu Feministaren
historia ezagutu eta feminismoaren eskualdeko ibilbidearen berri ja-
sotzeko zenbait ariketa planteatzea da. Horretarako, Haur Hezkuntza,
Lehen Hezkuntza eta gazteen etapak hartu dira kontuan (DBH, Batxi-
lergoa eta euskaltegiak). Modu horretan, adinaren arabera fase bakoit-
zean ikasleekin egin daitezkeen bi ariketa proposatu ditugu, irakasle
eta hezitzaileen artean zabaldu eta egokien ikusten duzuen garaian
eremu akademikoetan jorratzeko.
Era berean, AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAren historia sozia-
lizatzeko BOR-BORrek sortutako baliabideak ondorengoak dira (ikus
estekak)
BALIABIDEAK
1. Dosierra
2. Tribial digitala
3. Podkastak (elebitan)
4. Argazki erakusketa
5. Etapaka egin daitezkeen ariketak
5
Ariketa
zerrenda
etapaka
ARIKETA ZERRENDA
LH • Morez kanta ikasi eta edukiak landu
• Denborapasak: hizki zopa + ordenatzeko jokoa
• Eskualdeko emakumeen murala
• Eskualdeko emakumeen murala
• EHko emakume* erreferenteak (Emaion ariketa)
GAZTE ETA HELDUAK
(DBH, BATXILERGOA,
EUSKALTEGIAK)
• AMF tribialean jolastea
• Podkast entzuketa
• EHko emakume* erreferenteak (Emaion ariketa)
• Eskualdeko emakumeen murala
• Eskualdeko MF murala collage eta lelo asmaketak
• Ikerketa proiektua
• Argazkitik mikroipuina edo errelatoa sortzea hitz hauek
sartzen (hasiera, korapiloa, soluzioa eta amaiera kon-
tuan hartu)
• Norberaren biografia borrokalaria
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
Ariketen
azalpenak
MOREZ KANTA
(HH+LH)
• BEHARREZKO MATERIALA:
Musika entzuteko gailua
• KANTA ENTZUNGAI:
https://www.youtube.com/watch?v=UedpaQrYHkI
• ARIKETAREN AZALPENA:
Aiaraldean sortutako Uluka taldearen “Morez” kantak aukera
ematen du feminismoaren zenbait balio lantzeko (ahaldunt-
zea eta saretzea kasu). Kanta taldean ikasi daiteke, eta nahi
izanez gero koreografia bat asmatu eta dantzatu ere bai.
7
DENBORAPASAK
(LH+DBH+BATXILERGOA)
1 TOPATU HIZKI ZOPA HONETAN AIARALDEKO ERAGILE FEMINISTAK:
Adi Emakumeak (Urduña)
Emaion (Laudio)
Otsemeak (Amurrio)
Menagarai, Kallera (Arrankudiaga-Zollo)
Ametsuts (Okondo)
Aizan, Otsati (Artziniega)
Bagara Nor (Laudio)
Ninika (Amurrio)
Matxintxu (Orozko)
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
2 OSATU HIRUKOTEAK
EMAION
ARTZINIEGAKO
MUGIMENDU
FEMINISTA
KALLERA
AURRERAKA
MENAGARAIKO
EMAKUME
TALDEA
BAGARA NOR
EGIZAN
IRAULTZA
OTSEMEAK
ADI EMAKUMEAK
AIARALDEKO
MUGIMENDU
FEMINSITA
URDUÑA
LAUDIO
AIARALDEA
AMURRIO
LAUDIO
ARRANKUDIAGA-ZOLLO
AMURRIO
LAUDIO
LAUDIO
AIARA
ARTZINIEGA
1985
2013
1989
2015
1994
2018
1974
1988
1985
2021
2014
TALDEA HERRIA SORRERA
9
ERANTZUN ZUZENAK
LAUDIO
(20.000 BIZTANLE)
AMURRIO
(10.000 BIZTANLE)
URDUÑA
(4.000 BIZTANLE)
AIARA
(3.000 BIZTANLE)
AIARALDEA
GAINONTZEKOAK
ARRANKUDIAGA
-ZOLLO
(1.000 BIZTANLE)
Iraultza* 				 1974
Laudioko 			 80ko hamarkada
Emakume Asanblada*
Kas-Emakumeak* 1975
Egizan* 1989
Ninika* 1989
XX=XY* 				 2005
Emaion* 				 2013
Bagara nor* 			 2015
Aurreraka 				 1988
Pausoka* 				 1990
Otsemeak 				 2015
Adi Emakumeak			 1994
Sorgin Moreak			 2013
Menagaraiko Emakume 1985
Taldea
Kallera				 2014
Arrankudiaga-Zollo 2016
eta Ugaoko Bilgune
Feminista
Aiaraldeko Mugimendu 		 2018
Feminista
Aiaraldean Harro (LGTBI+) 		 2019
Neska* gazteak 				 2017
Bor-bor feminismo Faktoria 		 2018
Hiriska (Artziniega)
Loraldi (Urduña)
Jakaranda (Laudio)
Solastiar (Laudio)
Avillo (Laudio)
Ametsuts (Okondo)
Matxintxu (Orozko)
HERRIA TALDEA SORRERA
*Talde
desagertuak
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
BAGARA NOR:
ESKUALDEKO EMAKUMEEN MURALA
(LH, DBH, BATXILERGOA)
• BEHARREZKO MATERIALA:
Eskualdeko emakumeen argazkiak, kola, kartulinak, errotulkiak, ze-
loa.
• ARIKETAREN AZALPENA:
Talde handi edo txikietan, ezagutzen ditugun eskualdeko emakume
esanguratsuen zerrenda egitea da lehenbiziko ariketa. Berdin da per-
tsona ezaguna izan edo ez (ikasleei pertsona hori zergatik aukeratu
duten idazteko eskatuko zaie, baita argazki bat inprimatuta ekartzeko
ere). Argazki guztiekin taldeko edo ikasgelako murala edo collagea
egingo dugu gero, pasilloan edo egokien irizten duzuen tokian jartze-
ko.
11
BA AL ZENEKIEN:
EUSKAL HERRIKO EMAKUME
ERREFERENTEAK
(LH, DBH, BATXILERGOA)
• BEHARREZKO MATERIALA:
Emaion taldeak 2014an sortutako fitxak. Murala egitea eraba-
kitzen bada, collagerako materiala (kartulinak, errotulkiak, kola,
prezintoa…)
• ARIKETAREN AZALPENA:
Emaion talde feministak sortutako argazki erakusketa du oinarri
dinamika honek. Ikasgelan landuko ditugu fitxak, eta modu ho-
rretan, Euskal Herriko zenbait emakume erreferente ezagutuko
ditugu. Aiaraldeko emakumeekin proposatu bezala, talde txiki
edo handietan, ezagutzen ditugun Euskal Herriko emakumeen
zerrenda egingo dugu, horien informazio eta argazkiak bildu eta
gerora mural edo collage bat egiteko.
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
JOLAS DEZAGUN:
AIARALDEKO MUGIMENDU
FEMINISTAREN HISTORIARI
BURUZKO TRIBIAL DIGITALA
• ARIKETAREN AZALPENA:
Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak sortutako euskarria
da, Kahoot tresna edo aplikazioaren bitartez egina. Aiaraldeko
Mugimendu Feministaren historia galdera ludiko bidez trans-
mititzeko baliabidea da, eta bi zatitan edo jolas-mahai birtua-
letan dago bereizia gaur arteko eduki guztia (1984-2022).
• TRIBIALAREN PROIEKTUAREN INFORMAZIO
GEHIAGO:
https://aiaraldea.eus/komunitatea/Bor-borFeminismoFakto-
ria/1664986153350-aiaraldeko-mugimendu-feministaren-his-
toriari-buruzko-tribial-digitala-sortu-dugu.
• NOLA JOLASTEN DA?
Labur.eus/AMFtribiala estekaren bidez helduko zarete parti-
dara. Logeatu gabe joka daiteke. Bi zati dituenez, nahi izanez
gero, laburbide hauetatik sartu partidara.
• BEHARREZKO MATERIALA:
Ordenagailuak edo mugikorrak eta internet konexioa.
13
EZETZ ASMATU:
AMF HISTORIA PODKASTA
• BEHARREZKO MATERIALA:
Bozgorailuak, internet konexioa podkasta entzuteko (labur.
eus/AMFpodkasta).
• ARIKETAREN AZALPENA:
Bor-borren eskutik, Aiaraleko Mguiemndu Feministaren histo-
riaren laburpen podkasta dago sarean. 14 minutu eskas irau-
ten ditu audio narrazioak. Ondorengo 15 galderak erantzun
beharko dituzte ikasleek:
a. Noizkoa da Aiaraldeko Mugimendu Feministaren lehen arras-
toa? Zein izan zen eragile aintzindaria bailaran?
(Erantzun zuzena: 1974an, Iraultza taldea sortu zen Aiaraldeko le-
hen eragile feminista, Laudio institutuan).
b. Iraultzaren ondotik, zein izan zen bailaran 70-80 hamarkade-
tan sortu zen taldea? Laudioko Emakume Asanblada. Zer alda-
rrikatzen zuten, batik bat?
Abortu eskubidea.
c. Frankismoak zer eragin zuen Mugimendu sozialetan, edota
Mugimendu Feministan?
Errepresioa eta jazarpena.
d. Zein da Arabako Mugimendu Feministako eragile aintzinda-
ria, Laudion, Gasteizen eta Lautadan antolatu zena?
Egizan.
e. 1985ean zein emakume talde sortu zen Aiaran, landa ere-
muan? Menagaraiko Emakume Taldea.
f. 90eko hamarkadan, nola salatu zen eraso matxista bailaran?
Erasotzailearen aurpegiarekin bete zituzten kaleetako paretak, ga-
rai hartan suposatzen zuen guztiarekin.
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
g. Amurrion zein izan zen lehenbiziko berdintasun eragilea?
Aurreraka.
h. Zeren alde egin zuen Pausokak akanpada karpean?
Gay eta lesbianen alde.
i. Eskualdeko zein herritan ez da egon etenaldirik Mugimendu
Feministan gaur arte?
Urduñan, Adi Emakumeak elkarteari esker.
j. 2015ean nortzuk loratu zuten feminismoa berriro bailaran?
Neska gazteen taldeek.
k. Aipatu neska* gazteen taldeek eginiko 3 ekimen.
l. Zer eragin zuen Otsemeaken sorgin lapurretak?
Udako solstizioaren baitan (ekainare 23an) emakumerik ez erre-
tzea ordutik aurrera.
m. Nola du izena Otsemeakek sortutako tresnak, indarkeria
matxista salatzeko?
Entzun gaitzatela (ikus labur.eus/entzungaitzatela).
n. Noiz eta zertarako sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Femi-
nista, eragile gisa?
2018an, Greba Feministaren aitzakiapean.
o. Tubacexeko pikete feministan, zer gertatu zen?
Tubacexeko grebaren testuinguruan, zuzendaritza eta beharginak
lanera sartu ez ziren egun bakarra izan zen, autobusak atzera egi-
tea lortu zuten eserialdi bidez emakumeek.
15
ZU ERE IKERLARI
• BEHARREZKO MATERIALA:
Taula fitxa eta boligrafoa.
• ARIKETA AZALPENA:
Ezagutzen al duzu Aiaraldeko Mugimendu Feministaren eki-
menen bat? Zein? Eta zure inguruko emakumeren batek har-
tu al du parte ekimen feministaren (edo emakumeen* alde-
ko) ekintzaren batean? Zeinetan? Galdera horiei tiraka jarriko
ditugu ikasleak, eta hurrengo saiorako bakoitzak bere etxe
edo inguru hurbilean galdera horiek egiteko eta erantzunak
ekartzeko (eta bildutako informazioa partekatzeko) eskatuko
diegu. Modu horretan, norbanakoak ikerlari bihurtzeaz gain,
herritarrak zein ikasleak protagonista bilakatuko ditugu; his-
toriaren parte eurak ere baitira. Ondorengo taula lagungarria
izan badaiteke, erabili:
PERTSONA URTEA EKINTZA ALDARRIA(K)
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
IZAN SORTZAILE
• BEHARREZKO MATERIALA:
Aiaraldeko Mugimendu Feministako historia laburtzen duten
argazkiak, kola, kartulinak eta errotulkiak.
• ARIKETA AZALPENA:
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia behin ezagutu-
ta, argazkiekin collagea edo murala egitea da proposamena;
baina lelo edo sloganak gehituta. Horretarako, ikasleei sor-
tzaile izateko eskatuko diegu, eta garai bakoitzari (edota gaur
egungo egoera edo aldarriei) erantzuten dieten lemak asma-
tzea izango da ariketa. Ondoren, lema horiekin argazki colla-
geak sortu eta ikusgai jarriko ditugu!
AUTOBIOGRAFIA
• BEHARREZKO MATERIALA:
Norbere argazkia.
ARIKETA AZALPENA:
Bakoitzaren eraldatzaile sena ateartzea da ariketaren helbu-
rua, aldarri feministak erdigunean jarrita. Funtsean, norbera-
ren oraingo edo etorkizuneko biografia borrokalaria da idatzi-
ko dutena ikasleek; nortzuk diren azalduz eta zeren alde zeren
alde zer egitea gustatuko litzaieken idatzita.
17
Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia
Gida
pedagogikoan
aipatutako
materiala
Online karpeta hontean topatuko dituzue artxibatuta, eskura, gida pedagogi-
ko honetan aipatutako materialak:
1. EUSKAL HERRIKO EMAKUME* ERREFERENTEEN FITXAK
2. AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIARI BURUZKO DOSIERRA
3. AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA PODKASTA
4. AIARALDEKO MUGIEMNDU FEMINISTARI BURUZKO TRIBIAL DIGITALA
5. AMF ARGAZKI HAUTAKETA (COLLAGEA EGITEKO MATERIALA)
Eranskinak
1. DENBORAPASEN FITXA
2. AMF PODKASTA: ENTZUKETA FITXA
3. ZU ERE IKERLARI FITXA
4. TRIBIALEKO KARTELA
Adi Emakumeak (Urduña)
Emaion (Laudio)
Otsemeak (Amurrio)
Menagarai, Kallera (Arrankudiaga-Zollo)
Ametsuts (Okondo)
Aizan, Otsati (Artziniega)
Bagara Nor (Laudio)
Ninika (Amurrio)
Matxintxu (Orozko)
Topatu hizki zopa honetan Aiaraldeko
eragile feministak:
1
EMAION
ARTZINIEGAKO
MUGIMENDU
FEMINISTA
KALLERA
AURRERAKA
MENAGARAIKO
EMAKUME
TALDEA
BAGARA NOR
EGIZAN
IRAULTZA
OTSEMEAK
ADI EMAKUMEAK
AIARALDEKO
MUGIMENDU
FEMINSITA
URDUÑA
LAUDIO
AIARALDEA
AMURRIO
LAUDIO
ARRANKUDIAGA-ZOLLO
AMURRIO
LAUDIO
LAUDIO
AIARA
ARTZINIEGA
1985
2013
1989
2015
1994
2018
1974
1988
1985
2021
2014
HERRIA
TALDEA SORRERA
Osatu hirukoteak
1
1) Noizkoa da Aiaraldeko Mugimendu Feministaren lehen arrastoa?
Zein izan zen eragile aintzindaria bailaran?
2) Iraultzaren ondotik, zein izan zen bailaran 70-80 hamarkadetan sortu
zen taldea? Laudioko Emakume Asanblada. Zer aldarrikatzen zuten, batik
bat?
3) Frankismoak zer eragin zuen Mugimendu sozialetan, edota Mugimendu
Feministan?
4) Zein da Arabako Mugimendu Feministako eragile aintzindaria, Laudion,
Gasteizen eta Lautadan antolatu zena?
5) 1985ean zein emakume talde sortu zen Aiaran, landa eremuan?
6) 90eko hamarkadan, nola salatu zen eraso matxista bailaran?
7) Amurrion zein izan zen lehenbiziko berdintasun eragilea?
8) Zeren alde egin zuen Pausokak akanpada karpean?
9) Eskualdeko zein herritan ez da egon etenaldirik Mugimendu Feministan
gaur arte?
AMF podkasta: entzuketa fitxa
2
10) 2015ean nortzuk loratu zuten feminismoa berriro bailaran?
11) Aipatu neska* gazteen taldeek eginiko 3 ekimen.
12) Zer eragin zuen Otsemeaken sorgin lapurretak?
13) Nola du izena Otsemeakek sortutako tresnak, indarkeria matxista
salatzeko?
14) Noiz eta zertarako sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Feminista, eragile gisa?
15) Tubacexeko pikete feministan, zer gertatu zen?
AMF podkasta: entzuketa fitxa
2
Zu ere ikerlari
3
PERTSONA URTEA EKINTZA ALDARRIA(K)
Tribiala
4
BOR-BOR AIARALDEKO FEMINISMO ELKARTEA
borborelkartea@gmail.com
PROIEKTUAREN GIDARITZA
KOORDINAZIOA:
Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea
GIDA PEDAGOGIKOAREN SORKUNTZA:
Kokoriko Hezkuntza Faktoria
MAKETAZIOA:
Komunika
GIDA PEDAGOGIKOAREN EKOIZPENA
ETA MAKETAZIOA:
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea
Arakaldoko
Udala
Orozkoko
Udala

More Related Content

Featured

How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
ThinkNow
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Kurio // The Social Media Age(ncy)
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

AIARALDEKO M.FEMINISTAREN UNITATE DIDAKTIKOA

  • 2. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia BOR-BOR AIARALDEKO FEMINISMO ELKARTEAk Aiaraldeko Mugimen- du Feministaren historia ikertu eta dosier bilakatu du. AIARALDEA AHALDUNDUZ ETA SARETUZ egitasmoa gauzatzeko ARABAKO FORU ALDUNDIAren Berdintasun diru-laguntza jaso du elkarteak, eta horri eskerrak burutu ahal izan da informazio bilketa zein historia dosierra. Horrez gain, Aiaraldeko udalen babesletzen bitartez, Aiaraldeko Mugi- mendu Feministaren historiaren argazki erakusketa atondu da, 10 plo- ter handi diseinatuta. Hala, herririk herri mugitzeko eta espazio ireki zein itxietan erabiltzeko euskarriak sortu dira. Sarrera
  • 3. 3 Kokapena Zer da Bor-bor Aiaraldeko feminismo elkartea? Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea eskualdeko emakume des- berdinek osatutako elkartea da, feminismoaren bidez ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta komunitarioa sustatzeko. Hots, gure eguneroko bizitza publiko eta pribatuan ikuspegi feminista barne- ratu, eta jendarte justuago eta parekideago bat eraikitzeko. 2018an sortu zen feminismo lantaldea da Bor-bor, Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen babesarekin (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) eskualdean feminismoa euskaraz saretzeko xedearekin. Ibilbide propioa garat- zeko asmoarekin, 2020an eratu zen elkartea. Zeintzuk dira helburuak? Aiaraldean feminismoa euskaraz saretzea da BOR-BOR ELKARTEAren xede nagusia, eta horretarako tresnak sortzea zein sozializatzea. • Espazio, balio eta praktika feministak sortzea eskualde mailan . • Komunitate feminista eta euskalduna artikulatzea eta saretzea. • Feminismoa euskaraz jendarteratzeko baliabideak eskaintzea komunitateari. • Gorputz, identitate, jatorri eta ibilbide guztiei tokia egingo dien espazioak sortzea. • Genero aniztasuna eta berdintasuna bultzatzea. • Emakumeen saretzea. • Ikuspegi feminista hedatzea eskualdean. • Emakumeen jabekuntzarako jarduerak antolatzea, eta parekidetasunezko balioak indartzea. • Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko baliabide eta jarrerak sustatzea. • Jatorri, adin eta ideologia ezberdineko emakumeen harremanak sendotzea. • Eskualdeko emakumeentzat espazio seguru eta hurbilak sortzea, konfiantzazko guneak. • Memoria historiko feminista osatzea. • Aiaraldeko emakumeen errealitateetan eragitea, inguruko herrietako emakumeekin elkarlana eta hartu-emana saretuz.
  • 4. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia Baliabideen kutxa Zernahi gisaz, eskuen artean duzun gida pedagogiko honen helburua adin desberdinetako herritarrek Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia ezagutu eta feminismoaren eskualdeko ibilbidearen berri ja- sotzeko zenbait ariketa planteatzea da. Horretarako, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta gazteen etapak hartu dira kontuan (DBH, Batxi- lergoa eta euskaltegiak). Modu horretan, adinaren arabera fase bakoit- zean ikasleekin egin daitezkeen bi ariketa proposatu ditugu, irakasle eta hezitzaileen artean zabaldu eta egokien ikusten duzuen garaian eremu akademikoetan jorratzeko. Era berean, AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAren historia sozia- lizatzeko BOR-BORrek sortutako baliabideak ondorengoak dira (ikus estekak) BALIABIDEAK 1. Dosierra 2. Tribial digitala 3. Podkastak (elebitan) 4. Argazki erakusketa 5. Etapaka egin daitezkeen ariketak
  • 5. 5 Ariketa zerrenda etapaka ARIKETA ZERRENDA LH • Morez kanta ikasi eta edukiak landu • Denborapasak: hizki zopa + ordenatzeko jokoa • Eskualdeko emakumeen murala • Eskualdeko emakumeen murala • EHko emakume* erreferenteak (Emaion ariketa) GAZTE ETA HELDUAK (DBH, BATXILERGOA, EUSKALTEGIAK) • AMF tribialean jolastea • Podkast entzuketa • EHko emakume* erreferenteak (Emaion ariketa) • Eskualdeko emakumeen murala • Eskualdeko MF murala collage eta lelo asmaketak • Ikerketa proiektua • Argazkitik mikroipuina edo errelatoa sortzea hitz hauek sartzen (hasiera, korapiloa, soluzioa eta amaiera kon- tuan hartu) • Norberaren biografia borrokalaria
  • 6. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia Ariketen azalpenak MOREZ KANTA (HH+LH) • BEHARREZKO MATERIALA: Musika entzuteko gailua • KANTA ENTZUNGAI: https://www.youtube.com/watch?v=UedpaQrYHkI • ARIKETAREN AZALPENA: Aiaraldean sortutako Uluka taldearen “Morez” kantak aukera ematen du feminismoaren zenbait balio lantzeko (ahaldunt- zea eta saretzea kasu). Kanta taldean ikasi daiteke, eta nahi izanez gero koreografia bat asmatu eta dantzatu ere bai.
  • 7. 7 DENBORAPASAK (LH+DBH+BATXILERGOA) 1 TOPATU HIZKI ZOPA HONETAN AIARALDEKO ERAGILE FEMINISTAK: Adi Emakumeak (Urduña) Emaion (Laudio) Otsemeak (Amurrio) Menagarai, Kallera (Arrankudiaga-Zollo) Ametsuts (Okondo) Aizan, Otsati (Artziniega) Bagara Nor (Laudio) Ninika (Amurrio) Matxintxu (Orozko)
  • 8. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia 2 OSATU HIRUKOTEAK EMAION ARTZINIEGAKO MUGIMENDU FEMINISTA KALLERA AURRERAKA MENAGARAIKO EMAKUME TALDEA BAGARA NOR EGIZAN IRAULTZA OTSEMEAK ADI EMAKUMEAK AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINSITA URDUÑA LAUDIO AIARALDEA AMURRIO LAUDIO ARRANKUDIAGA-ZOLLO AMURRIO LAUDIO LAUDIO AIARA ARTZINIEGA 1985 2013 1989 2015 1994 2018 1974 1988 1985 2021 2014 TALDEA HERRIA SORRERA
  • 9. 9 ERANTZUN ZUZENAK LAUDIO (20.000 BIZTANLE) AMURRIO (10.000 BIZTANLE) URDUÑA (4.000 BIZTANLE) AIARA (3.000 BIZTANLE) AIARALDEA GAINONTZEKOAK ARRANKUDIAGA -ZOLLO (1.000 BIZTANLE) Iraultza* 1974 Laudioko 80ko hamarkada Emakume Asanblada* Kas-Emakumeak* 1975 Egizan* 1989 Ninika* 1989 XX=XY* 2005 Emaion* 2013 Bagara nor* 2015 Aurreraka 1988 Pausoka* 1990 Otsemeak 2015 Adi Emakumeak 1994 Sorgin Moreak 2013 Menagaraiko Emakume 1985 Taldea Kallera 2014 Arrankudiaga-Zollo 2016 eta Ugaoko Bilgune Feminista Aiaraldeko Mugimendu 2018 Feminista Aiaraldean Harro (LGTBI+) 2019 Neska* gazteak 2017 Bor-bor feminismo Faktoria 2018 Hiriska (Artziniega) Loraldi (Urduña) Jakaranda (Laudio) Solastiar (Laudio) Avillo (Laudio) Ametsuts (Okondo) Matxintxu (Orozko) HERRIA TALDEA SORRERA *Talde desagertuak
  • 10. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia BAGARA NOR: ESKUALDEKO EMAKUMEEN MURALA (LH, DBH, BATXILERGOA) • BEHARREZKO MATERIALA: Eskualdeko emakumeen argazkiak, kola, kartulinak, errotulkiak, ze- loa. • ARIKETAREN AZALPENA: Talde handi edo txikietan, ezagutzen ditugun eskualdeko emakume esanguratsuen zerrenda egitea da lehenbiziko ariketa. Berdin da per- tsona ezaguna izan edo ez (ikasleei pertsona hori zergatik aukeratu duten idazteko eskatuko zaie, baita argazki bat inprimatuta ekartzeko ere). Argazki guztiekin taldeko edo ikasgelako murala edo collagea egingo dugu gero, pasilloan edo egokien irizten duzuen tokian jartze- ko.
  • 11. 11 BA AL ZENEKIEN: EUSKAL HERRIKO EMAKUME ERREFERENTEAK (LH, DBH, BATXILERGOA) • BEHARREZKO MATERIALA: Emaion taldeak 2014an sortutako fitxak. Murala egitea eraba- kitzen bada, collagerako materiala (kartulinak, errotulkiak, kola, prezintoa…) • ARIKETAREN AZALPENA: Emaion talde feministak sortutako argazki erakusketa du oinarri dinamika honek. Ikasgelan landuko ditugu fitxak, eta modu ho- rretan, Euskal Herriko zenbait emakume erreferente ezagutuko ditugu. Aiaraldeko emakumeekin proposatu bezala, talde txiki edo handietan, ezagutzen ditugun Euskal Herriko emakumeen zerrenda egingo dugu, horien informazio eta argazkiak bildu eta gerora mural edo collage bat egiteko.
  • 12. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia JOLAS DEZAGUN: AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIARI BURUZKO TRIBIAL DIGITALA • ARIKETAREN AZALPENA: Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak sortutako euskarria da, Kahoot tresna edo aplikazioaren bitartez egina. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia galdera ludiko bidez trans- mititzeko baliabidea da, eta bi zatitan edo jolas-mahai birtua- letan dago bereizia gaur arteko eduki guztia (1984-2022). • TRIBIALAREN PROIEKTUAREN INFORMAZIO GEHIAGO: https://aiaraldea.eus/komunitatea/Bor-borFeminismoFakto- ria/1664986153350-aiaraldeko-mugimendu-feministaren-his- toriari-buruzko-tribial-digitala-sortu-dugu. • NOLA JOLASTEN DA? Labur.eus/AMFtribiala estekaren bidez helduko zarete parti- dara. Logeatu gabe joka daiteke. Bi zati dituenez, nahi izanez gero, laburbide hauetatik sartu partidara. • BEHARREZKO MATERIALA: Ordenagailuak edo mugikorrak eta internet konexioa.
  • 13. 13 EZETZ ASMATU: AMF HISTORIA PODKASTA • BEHARREZKO MATERIALA: Bozgorailuak, internet konexioa podkasta entzuteko (labur. eus/AMFpodkasta). • ARIKETAREN AZALPENA: Bor-borren eskutik, Aiaraleko Mguiemndu Feministaren histo- riaren laburpen podkasta dago sarean. 14 minutu eskas irau- ten ditu audio narrazioak. Ondorengo 15 galderak erantzun beharko dituzte ikasleek: a. Noizkoa da Aiaraldeko Mugimendu Feministaren lehen arras- toa? Zein izan zen eragile aintzindaria bailaran? (Erantzun zuzena: 1974an, Iraultza taldea sortu zen Aiaraldeko le- hen eragile feminista, Laudio institutuan). b. Iraultzaren ondotik, zein izan zen bailaran 70-80 hamarkade- tan sortu zen taldea? Laudioko Emakume Asanblada. Zer alda- rrikatzen zuten, batik bat? Abortu eskubidea. c. Frankismoak zer eragin zuen Mugimendu sozialetan, edota Mugimendu Feministan? Errepresioa eta jazarpena. d. Zein da Arabako Mugimendu Feministako eragile aintzinda- ria, Laudion, Gasteizen eta Lautadan antolatu zena? Egizan. e. 1985ean zein emakume talde sortu zen Aiaran, landa ere- muan? Menagaraiko Emakume Taldea. f. 90eko hamarkadan, nola salatu zen eraso matxista bailaran? Erasotzailearen aurpegiarekin bete zituzten kaleetako paretak, ga- rai hartan suposatzen zuen guztiarekin.
  • 14. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia g. Amurrion zein izan zen lehenbiziko berdintasun eragilea? Aurreraka. h. Zeren alde egin zuen Pausokak akanpada karpean? Gay eta lesbianen alde. i. Eskualdeko zein herritan ez da egon etenaldirik Mugimendu Feministan gaur arte? Urduñan, Adi Emakumeak elkarteari esker. j. 2015ean nortzuk loratu zuten feminismoa berriro bailaran? Neska gazteen taldeek. k. Aipatu neska* gazteen taldeek eginiko 3 ekimen. l. Zer eragin zuen Otsemeaken sorgin lapurretak? Udako solstizioaren baitan (ekainare 23an) emakumerik ez erre- tzea ordutik aurrera. m. Nola du izena Otsemeakek sortutako tresnak, indarkeria matxista salatzeko? Entzun gaitzatela (ikus labur.eus/entzungaitzatela). n. Noiz eta zertarako sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Femi- nista, eragile gisa? 2018an, Greba Feministaren aitzakiapean. o. Tubacexeko pikete feministan, zer gertatu zen? Tubacexeko grebaren testuinguruan, zuzendaritza eta beharginak lanera sartu ez ziren egun bakarra izan zen, autobusak atzera egi- tea lortu zuten eserialdi bidez emakumeek.
  • 15. 15 ZU ERE IKERLARI • BEHARREZKO MATERIALA: Taula fitxa eta boligrafoa. • ARIKETA AZALPENA: Ezagutzen al duzu Aiaraldeko Mugimendu Feministaren eki- menen bat? Zein? Eta zure inguruko emakumeren batek har- tu al du parte ekimen feministaren (edo emakumeen* alde- ko) ekintzaren batean? Zeinetan? Galdera horiei tiraka jarriko ditugu ikasleak, eta hurrengo saiorako bakoitzak bere etxe edo inguru hurbilean galdera horiek egiteko eta erantzunak ekartzeko (eta bildutako informazioa partekatzeko) eskatuko diegu. Modu horretan, norbanakoak ikerlari bihurtzeaz gain, herritarrak zein ikasleak protagonista bilakatuko ditugu; his- toriaren parte eurak ere baitira. Ondorengo taula lagungarria izan badaiteke, erabili: PERTSONA URTEA EKINTZA ALDARRIA(K)
  • 16. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia IZAN SORTZAILE • BEHARREZKO MATERIALA: Aiaraldeko Mugimendu Feministako historia laburtzen duten argazkiak, kola, kartulinak eta errotulkiak. • ARIKETA AZALPENA: Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia behin ezagutu- ta, argazkiekin collagea edo murala egitea da proposamena; baina lelo edo sloganak gehituta. Horretarako, ikasleei sor- tzaile izateko eskatuko diegu, eta garai bakoitzari (edota gaur egungo egoera edo aldarriei) erantzuten dieten lemak asma- tzea izango da ariketa. Ondoren, lema horiekin argazki colla- geak sortu eta ikusgai jarriko ditugu! AUTOBIOGRAFIA • BEHARREZKO MATERIALA: Norbere argazkia. ARIKETA AZALPENA: Bakoitzaren eraldatzaile sena ateartzea da ariketaren helbu- rua, aldarri feministak erdigunean jarrita. Funtsean, norbera- ren oraingo edo etorkizuneko biografia borrokalaria da idatzi- ko dutena ikasleek; nortzuk diren azalduz eta zeren alde zeren alde zer egitea gustatuko litzaieken idatzita.
  • 17. 17
  • 18. Aiaraldeko Mugimendu Feministaren Historia Gida pedagogikoan aipatutako materiala Online karpeta hontean topatuko dituzue artxibatuta, eskura, gida pedagogi- ko honetan aipatutako materialak: 1. EUSKAL HERRIKO EMAKUME* ERREFERENTEEN FITXAK 2. AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIARI BURUZKO DOSIERRA 3. AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA PODKASTA 4. AIARALDEKO MUGIEMNDU FEMINISTARI BURUZKO TRIBIAL DIGITALA 5. AMF ARGAZKI HAUTAKETA (COLLAGEA EGITEKO MATERIALA) Eranskinak 1. DENBORAPASEN FITXA 2. AMF PODKASTA: ENTZUKETA FITXA 3. ZU ERE IKERLARI FITXA 4. TRIBIALEKO KARTELA
  • 19. Adi Emakumeak (Urduña) Emaion (Laudio) Otsemeak (Amurrio) Menagarai, Kallera (Arrankudiaga-Zollo) Ametsuts (Okondo) Aizan, Otsati (Artziniega) Bagara Nor (Laudio) Ninika (Amurrio) Matxintxu (Orozko) Topatu hizki zopa honetan Aiaraldeko eragile feministak: 1
  • 21. 1) Noizkoa da Aiaraldeko Mugimendu Feministaren lehen arrastoa? Zein izan zen eragile aintzindaria bailaran? 2) Iraultzaren ondotik, zein izan zen bailaran 70-80 hamarkadetan sortu zen taldea? Laudioko Emakume Asanblada. Zer aldarrikatzen zuten, batik bat? 3) Frankismoak zer eragin zuen Mugimendu sozialetan, edota Mugimendu Feministan? 4) Zein da Arabako Mugimendu Feministako eragile aintzindaria, Laudion, Gasteizen eta Lautadan antolatu zena? 5) 1985ean zein emakume talde sortu zen Aiaran, landa eremuan? 6) 90eko hamarkadan, nola salatu zen eraso matxista bailaran? 7) Amurrion zein izan zen lehenbiziko berdintasun eragilea? 8) Zeren alde egin zuen Pausokak akanpada karpean? 9) Eskualdeko zein herritan ez da egon etenaldirik Mugimendu Feministan gaur arte? AMF podkasta: entzuketa fitxa 2
  • 22. 10) 2015ean nortzuk loratu zuten feminismoa berriro bailaran? 11) Aipatu neska* gazteen taldeek eginiko 3 ekimen. 12) Zer eragin zuen Otsemeaken sorgin lapurretak? 13) Nola du izena Otsemeakek sortutako tresnak, indarkeria matxista salatzeko? 14) Noiz eta zertarako sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Feminista, eragile gisa? 15) Tubacexeko pikete feministan, zer gertatu zen? AMF podkasta: entzuketa fitxa 2
  • 23. Zu ere ikerlari 3 PERTSONA URTEA EKINTZA ALDARRIA(K)
  • 25.
  • 26. BOR-BOR AIARALDEKO FEMINISMO ELKARTEA borborelkartea@gmail.com PROIEKTUAREN GIDARITZA KOORDINAZIOA: Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkartea GIDA PEDAGOGIKOAREN SORKUNTZA: Kokoriko Hezkuntza Faktoria MAKETAZIOA: Komunika GIDA PEDAGOGIKOAREN EKOIZPENA ETA MAKETAZIOA: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Arakaldoko Udala Orozkoko Udala