SlideShare a Scribd company logo
1 of 64
Download to read offline
1
Aiaraldea
AHALDUNDUZ
ETA SARETUZ
BOR-BOR URTEKARIA 2022
Urteari so
2022.URTEA: AIARALDEKO
MUGIMENDU FEMINISTA,
ERTZE(TA)TIK KALERA
2022ko hilabeteek mobilizazio, hitzaldi eta
bestelako hamaika ekimen ekarri dituzte
erdigunera, tokian toki.
Martxoaren 8an Aiaraldeko herri guztietan
egin ziren mobilizazioak, ‘Zapaltzen gaituen
sistemari sua!’ lemapean. Orozkon egin
zen Mugimendu Feministaren eskualdeko
manifestazioa.
3
2022ko ekainaren 17an ‘Amurrion harro’ jaia antolatu zuten uda-
lerrian, izen bereko plataforma eratu ondoren. Sexu aniztasuna
aldarrikatzea eta LGTB borrokari ikusgarritasuna ematea izan zen
helburua.
SOS Aiaraldea
plataformarekin
elkarlanean edota
eskualdeko Mugi-
mendu Feministak
antolatuta, zaint-
zaren inguruko
mahainguruak egin
izan dira Amurrion
eta Laudion.
Urteari so
MADRES MERCEDARIAS, ARTIACH
ETA BM-KO EMAKUMEAK, GREBAN
Lan gatazken alorrean ere ez da alferrik pasa 2022. urtea. Orozkoko
Artiach zein Madres Mercedarias lantegietan greban egon dira langileak,
eta BM supermerkatuetako kaleratzeak eta itxiera ekidin dituzte.
Mugitua izan da 2022a langile ikuspegitik
ere feminismoarentzat. 2021. urtea Tuba-
cexeko grebak markatu bazuen sozioeko-
nomikoki, aurtengoan ere alarma gorriak
eta moreak pizturik jarraitu dute. Etenik
izan ez duena, halaber, emakume langileen
elkartasun eta aliantza feminista izan da.
Horren adibide dira Orozkoko Artiach eta
Madres Mercedarias (Ibarra) lantokietako
grebak. Hitzarmen kolektiboa berritzeko
aldarria zuten biek, euren eskubideak ho-
betzeko; eta grebara joatea erabaki zuten
beharginek.
Artiach, eskubideak zulatuz
Lan hitzarmena hobetzeko egindako greba
izan zen Orozkoko Artiach fabrikakoa. Ge-
hiengo sindikala osatzen dutenek deitu zu-
ten greba (ELA, LAB eta ESK). Dena den,
aipatu behar da UGTk duela ordezkaritza
gehien, nahiz eta gehiengoa beste sindika-
tuek osatu.
Edozelan ere, lan hitzarmena baino, lan
baldintzak hobetzeko borroka izan zen
Artiachekoa, eta hein batean lortu zuten
helburua: murrizketak etetea. Horrez gain,
beste irudi esanguratsu eta historiko bat
utzi zuen Artiacheko grebak Mugimendu
Feministarentzat. 2021eko martxoaren
8an Tubacexeko greba mugagabean egin
bezala, ‘pikete feminista’ deitu zuen Aiaral-
deko Mugimendu Feministak; eta sarrera
blokeatu zuten andreek eserialdia eginda.
Orozkoko Ibarra auzoan ere greban zeu-
denez emakumeak -Madres Mercedarias
zentroan- bertan egin zen bigarren ‘pikete
feminista’ deialdia; eta aldarriz bete zuten
zaintza zentroa. Ildo beretik, eskualdeko
martxoaren 8ko Mugimendu Feminista-
ren manifestazioa Orozkoko herrigunean
antolatu zen, herrietako mobilizazioetara jo
aurretik.
Orotara 152 eguneko greba egin zuten
Artiacheko langileek, eta azkenean soldata
igoera lortu zuten, enpresa zuzendaritza-
rekin akordioa sinatuta. Grebak iraun zuen
denbora tartean, oso ohikoak izan ziren
gaileta fabrikaren aurreko pikete, ekimen
eta mobilizazioak.
M.Mercedarias, zaintza zokoratuz
Orozkoko Madres Mercedarias zentroko
beharginek ere mobilizazio ugari egin izan
dituzte 2022ko urtarrilaz geroztik. Fun-
tsean, 1948 ordu lan egitea eta urteko IPF
igotzea eskatzen zuten. Berez, enpresa
Aliados Fundazioa eta M.M Merceda-
5
Tubacexen 2021eko
martxoaren 8an eginiko
pikete feministaren
ereduari jarraiki, Artiach
eta Madres Mercedarias
lantokien aurrean
eserialdiak egin zituen
Mugimendu Feministak
2022ko martxoaren 8an
riasena da, baina diputazioan ere salatu zu-
ten euren egoera. Egun, borroka “etenda”
dago, zentroaren jabetza aldatu baita. Zer-
nahi gisaz, nola Artiacheko beharginek zein
Madres Mercedariasekoek elkarretaratze
bateratu ugari burutu zituzten elkarrekin
Orozkoko plazan.
BM, grebatik lorpenera
Bestelakoa izan da BM supermerkatuen
greba eta garaipena. Aiaraldean zein in-
guruko herrietan 90 langileren kaleratzea
iragarri zuten jabeek, eta hargatik greba
mugagabeari ekin zioten irailaren 7an, era-
bateko jarraipenarekin. Azpimarratzekoa
da zerbitzua emten duten gehienak ema-
kumeak direla aipatu enpresan, eta ondo-
rioz, emakumeak izan zirela protagonista
nagusi. Bost eguneko greba mugagabearen
ondoren erdietsi zuten akordioa, garaipe-
narekin mugarri berri bat ezarriz.
LEZEAGA
ARETOAREN
IREKIERA
Irailaren 23an aurkeztu zuten Laudio-
ko Lezeaga aretoa publikoki. Laudioko
Udalak egokitutako espazioak ema-
kumeen saretzea eta ahalduntzea ditu
helburu, eta hemendik aurrera bertan
egingo dituzte Berdintasun Arloko eki-
menak, besteak beste. Horretarako,
lehengo Jubilatuen Etxean obrak egin
dituzte, edadetuen egoitza herriko beste
gune batera mugituta. Horrenbestez,
Arabako Foru Aldundiaren Laia Esko-
laren jabekuntzarako ikastaro, hitzaldi
eta tailerrek beteko dute, batik bat, es-
pazioa. Inaugurazioan musika, antzerkia
eta hitzartzeak tartekatu zituzten, baita
herriko emakumeek elkarlanean margo-
tutako hormairudia aurkeztu ere.
La familia inventada eragileak sor-
tutako proiektua da, ‘Amaren Etxea’
izenekoa. Funtsean, Laudioko Gardea
auzoko elizaren aldameneko etxebizi-
tzan ahizpatasunari heltzeko eskaintza
da gorpuztu dutena. Berez, beharra
duten emakumeentzat babeslekua
izatea da ekimenaren sustatzaileen
helburua.
Proiektua Arabako Ekintzen Ideia
Lehiaketako finalera iritsi zen, Gar-
deako apaiz etxea eraldatzeko xedea-
rekin. ‘Amaren Etxea’ irekitzeko giltza,
ordea, Alokabiderena da, entitate ho-
rrena baita eraikinaren jabetza. Bien
bitartean, egitasmoarekiko oniritziak
biltzeari ekin diote bultzatzaileek.
‘AMAREN
ETXEA’,
GARDEAN
2022: ESPAZIO ETA
PROIEKTU BERRIEN URTEA
Urteari so
7
AMURRIOKO
EMAKUMEEN*
SAREA
Amurrioko Emakumeen* Sarea 2022ko
martxoaren 8an aurkeztu zuten herrian.
Egitasmoak udalerriko emakumeak el-
kartu eta “bizitzeko beharrak” defini-
tzea du helburu, eta bidean sektore eta
jatorri desberdinetako emakumeekin
eraiki dute elkarlana. Berez, 2021ean,
Amurrioko Udalak Emakumeen Etxea
gauzatzeko mahaigainean jarritako
proiektua alboratu zuen Amurrioko Mu-
gimendu Feministak, proiektu horren
bidean hartutako erabakiak mugimendu
feministaren, eta oro har, herriko ema-
kumeen bizkar hartuak zirela egotzita.
Mugimendu Feministak prozesu parte-
hartzaile "erreal" baten beharra azaleratu
zuen, eta hau bultzatzeari ekin zion.
Modu horretan eratu dute Amurrioko
Emakumee* Sarea, zeinetan Udalak ere
hartzen duen parte. Eragilea aurten jarri
da martxan, baina tresna eta espazio be-
rriak sortzeko asmoa iragarri dute.
2022ko lehen hiruhilekoan eratu zu-
ten Okondoko Batukada Feminista.
Berez, Udaleko Berdintasun Arloak
sustatutako tailer baten ondorio da
taldea, perkusio trebakuntza jaso bait-
zuten apuntatutako emakume anda-
nak. Hala, emakumeei* soilik zuzen-
dutako lau tailer edo ikastaro saio
antolatu zituzten otsailetik apirilera
bitarte. Modu horretan sortu zuten
taldea, Aiarako San Prudentzio jaie-
tan lehenbiziko kalejira antolatu edo
eskaini zutelarik. Hain zuzen, ‘Igande
morea’ eguna egin zuten lehenbizi-
koz Arespalditzan, ekintza zaparra-
da batekin. Geroztik, bailarako beste
zenbait egun eta ekimenetan jo dute
Okondoko Batukada Feministako ki-
deek. Are, Perkuneskak taldearen bai-
tan Arabako zein Euskal Herriko beste
zenbait herritako jai edo ekintzetara
bertaratzeko aukera izan dute partai-
deek, eskualdetik haragoko saretzea
ahalbidetuz.
OKONDOKO
BATUKADA
FEMINISTA
Urteari so
Espazio eta sare berriak eratu ez ezik, bestelako ekimenek ere jarri
dute feminismoan euren hazia. Horien adibide dira, Aiaraldeko
zenbait herrietan gauzatutako ondorengo proiektuak,
AIARAKO
EMAKUMEEN
GELAK, 5 URTE
Arespalditzako emakumeen gelak bos-
garren urtemuga bete du. 2017an ireki
zen aretoa, eta Arabako lehen Emaku-
me Etxea izan da. Geroztik, ekitaldi eta
erakusketa ugari antolatu dituzte bertan.
Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia
prestatu zuen Aiarako Udalak espazioan
bertan; eta, besteak beste, Laura Ge-
rrero Lorenzo argazkilari luiandoarrak
emakumeen erretratuekin eginiko irudi
eta collage erakusketaren aurkezpe-
na burutu zuten. Bosgarren urtemuga
ikus-entzunezko batekin abiatu zuten,
gainera. Horrez gain, ihes gela, sare mo-
rea eratzeko ekimena eta Virginia Imaz
klownaren emanaldia egon ziren irailaren
19an, besteak beste.
Feminismoak ere utzi du beretik
2022an Artziniegan. Batetik, abes-
batza feminista osatzea erabaki dute
Hiriskako eta herriko zenbait emaku-
mek. Bestetik, Artziniegako Talde Fe-
minsta ere eratu dute, zeinak urtean
zehar hainbat ekimen antolatu dituen.
Horien artean dago, esaterako, ‘Artzi-
festa Feminista’; lehenbiziko aldiz irai-
laren 24an egin zutena. Hain zuzen,
egun osoan zehar burutu zituzten
ekintzak: kulturartekotasun solasaldia,
tapper bazkaria, bingo feminista, eta
musika jaialdia (La Otra, Alarma mo-
rea, Tongo edota Sor DJ taldeekin).
ABESBATZA
FEMINISTA
ARTZINIEGAN
9
SEÑORA
SARIKETA
AIARALDEAN
Aiaraldea hartu zuen II. Señora Sarike-
tak udaberrian. Iaz egin zuten lehenbizi-
koz ekimena, Euskal Herri mailako iden-
titate anitzeko emakumeak oholtzaratu
eta saretzeko helburuarekin. Guztira bi
kanporaketa eta finala antolatu zituzten.
Lehenbiziko saioa Hendaian izan zen, eta
bigarren kanporaketa Faktorian. Finala,
aldiz, Leitzako gaztetxean egin zuten,
egun osoko egitaraua prestatuta.
Faktoriako saioan Amaia Agirre Aston-
doa (iazko, hots, lehenbiziko edizioko
pameladuna) izan zen gai-jartzailea, eta
ondorengo bertsolariak izan ziren prota-
gonista: Ane Labaka Mayoz, Sarai Ro-
bles Vitas, Irati Anda Villanueva, Leire
Vargas Nieto, Irati Anda Villanueva,
Andere Arriolabengoa Bengoa eta Ane
Beloki Lopez. Eskualdeko bertso saiotik
Sarai Robles Vitas eta Ane Labaka Ma-
yoz sailkatu ziren, eta azken honek ira-
bazi zuen kapela.
Artziniegako emakumeen histo-
ria liburu bihurtu dute. Artziniegako
Udalak sustatu du ekimena, eta Inma
Roiz idazle okondoarrari enkargatu
diote lana. Herritar guztiei ale bana
eman diete gainera. Hala azaldu zuten
2022ko martxoaren 20an proiek-
tua aurkezteko frontoian burututako
ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak
beste, liburuan euren bizipen eta
ibilbideak partekatu dituzten ema-
kumeak; eta argitalpenean jasotako
bitxikeria eta kontakizunak aurreratu
zizkieten bertaratutakoei.
Hiriska emakume elkarteak, esatera-
ko, 30 urte luzetan eginiko ibilbidea
izan zuen hizpide; baina norbanako
ugarik ere hartu zuten hitza. Espe-
rientzia guzti horiek elkarrizketetan
pilatu ditu idazle aiararrak, etorkizu-
neko belaunaldiei begira emakumeek
Artziniegan egindako lana transmiti-
tzea xede.
EMAKUMEEN*
HISTORIA,
LIBURU
Urteari so
PANDEMIA
PASATA, ZENBAIT
EKIMEN
BERRESKURATU
DIRA
Herrietako jaietan zein uda sasoian ohiko
ekitaldi ikusgarriak egin ditu Mugimendu
Feministak, Amurrioko Otsemeak
taldearen ‘Akelarrea’ kasu.
11
‘Beldurrak gurekin jai, gozatzera gatoz’ lemapean mobilizazio
feministak egin ziren Amurrio zein Laudioko jaietan. Hala, Euskal
Herriko festa esanguratsuenetan feminismoaren garrantzia
ekarri zuen gogora Bilgune Feministak.
Jaien testuinguruan,
berriz, festetako
mobilizazio eta
ekimen feministak
berreskuratu dira;
manifestazioak kasu.
Urteari so
EUSKAL HERRIKO
MUGIMENDU FEMINISTA,
MUGETATIK MUGARRIETARA
Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte
bete ditu aurten. Alta, urtemugatik harago,
mugarri asko utzi ditu 2022ak.
Jaizkibel konpainiak 25 urte bete ditu
aurten. Dena ez da izan festa, ordea: abortu
klinika batean salaketa antiabortistak egon
ziren, eta Algortako MF kriminalizatu zuten
eraso bat salatzeagatik.
13
Azaroaren 11n eta 12an, aldiz, Emaginek eta Euskal Herriko
Bilgune Feministak ‘(Ez)Amatasunak ikuspegi feministatik’
jardunaldiak egin zituzten Donostiako tabakaleran, ‘Egin, desegin
eta berregin’ leloa mugarri.
Urriain ‘Ezin kabitu’
plataformak lodifobiari
buruzko Euskal
Herriko lehenbiziko
jardunaldiak antolatu
zituen Gernikan.
15
Ana
Unzaga
Galnares
“Agur,
Maite”
G
ogoan dut nola ezagutu nuen
Maite: 90. hamarkadan,
hazkuntza pertsonalari buruzko
Kultura Etxeko ikastaro batean. Urtebete
geroago emakumeen espazio ezberdinetan
kointziditu genuen, militantzian, eta nire
kasuan, lanean ere bai. Ordu asko igaro
genituen nire etxeko sukaldean hizketan,
baita eztabaidatzen ere, batik bat emakume
gazte eta nagusien borrokak elkartu
edo bateratzeko beharraren inguruan.
Sekulako zortea izan dut Euskadiko
Alargunen Federazioko emakume liderrak
ezagutu izanagatik. Hilabetero elkartzen
dira, gainera, euren agendetan borroka
feminista antolatzeko; Euskal Herriko
gainontzeko emakume elkarteekin batera
(Santurtzikoa, Laudiokoa, Basaurikoa,
Eibarrekoa, Gernikakoa, Barakaldokoa,
Durangokoa...). Egiari zor, eurek esaten
duten bezala, Euskal Herriko industrializazio
garai gogorrean beste borroka batzuetan
hazitako emakumeak dira, zeren eta langile
borroketan ere ibiliak ziren. Maite, Laudioko
Alargunen Elkarteko (Avillo) lehendakaria
zen,baitaEuskadikoaere,etaazkenurteetan
espainiar estatuko CONFAVeko presidente
izendatu zuten (Alargunen Federazio eta
Elkarteen Konfederazioa). Emakundeko
aholkularitzako eztabaida saioetan parte
hartzeaz gain, Landa Eremuko Emakumeen
Sarean, Laudioko emakumeen elkarteenean
eta abarrean ere jardun zuen. Eta beste
hamaika espazio aldarrikatzaileetan,
emakume alargunen sentsibilizazioa eta
aldarri zein salaketak mahaigaineratu
zituen. CONFAVeko lehendakari izateko
hautagai izendatu zutenean galdetu zidan:
"Ana, zuk uste ahalko dudala?", eta esan
nion, "nork daki ba alargunetaz gehiago
zuk baino?". Eta aukeratua izan zen. Maite
Bilbaorengandik gertu egon garenontzako,
erresistentzian zein ahalduntzean eredu izan
da, bere negozio propioa irekitzeko ausardia
izan zuen emakume hura... Indarkeria mota
ororen aurrean ez zen zimurtzen: telebistan,
prentsan, irratian, jardunaldietan...
emakumeen egoera, duintasuna eta
eskubideak ikusgarri egiten ditu. Herri
hau ahots oso ahaltsu geratu da, baina
kaleetan jarraituko dugu. Izan zirenengatik,
garenongatik... Agur, Maite.
Proiektuak Bor-bor
EMAKUME SORTZAILEEN AZOKA,
EZAGUTZEN TRUKERAKO ESPAZIO
ETA EKIMEN IBILTARI
2021eko azaroaren 18an egin zen
lehenbizikoz Aiaraldeko emakume*
sortzaileen azoka, Faktorian.
Tokiko emakume* sortzaileen sarea
osatzeaz gain, ekimenak elkarrekin
antolatu edota partekatzea da xedea.
17
2022ko martxoaren 10ean, Dinagu Euskal Herriko emakume*
sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak gaittun’ azoka antolatu zuen
Faktorian; bailarako zein beste euskal probintzietako ekoizleen
artean elkarguneak sortuz.
2022ko emakume
sortzaileen azoka,
abenduaren 17an
antolatu zen, goiz
osoko egitarauarekin.
Proiektuak Bor-bor
AIARALDEKO EMAKUME*
SORTZAILEAK SARETUZ
Aiaraldeko emakume* sortzaileak saretzeko azoka bateratua antolatu du
bigarrenez Bor-bor Feminismo Faktoriak. Iaz abiatu zen proiektua, eta
izandako harrera ona medio urtero errepikatzea erabaki dute partaideek.
Aiaraldeko emakume* sortzaileak elkar
ezagutu eta saretzea. Helburu horrekin
planteatu zuen iaz Bor-bor Feminismo
Faktoriak tokiko azoka. 2021eko aza-
roaren 18an izan zen, Aiaraldea Ekintzen
Faktorian, eta goizetik arratsaldera bitar-
teko egitarauarekin hornitu zuten plan-
teamendua. Hala, 12 postu baino gehia-
gok bete zuten Faktoriako plaza. Gainera,
tokiko sortzaileen produktuak ezagutzeko
aukera eskaintzeaz gain, elkarren berri
izateko zein harremantzeko parada izan
zuten partaideek. Horretarako, aurkezpen
maratoia antolatu zuen Aiaraldea Komu-
nikabideak, eta zuzeneko emisio bidez
elkarrizketa katea egin zuten, geroztik,
Youtube kanalean ikusgai dagoena.
Lehenbiziko edizioaren balorazioa ona izan
zen, nahiz eta hobetzeko zenbait kon-
tu ere atera. Hala, modu parte hartzai-
le batean saretu eta gauzatu da 2022ko
abenduaren 17ko azoka. Berrikuntza edo-
ta aldaketa gisa, ordutegia dago; izan ere,
egun osokoa baino goizekoa izatea ebatzi
du lantaldeak. Alabaina, azokako giroa
zein egitaraua adosteko, deialdi ireki bidez
koordinatu dira interesdunak. Horretara-
ko, urriaren bigarren hamabostaldian ireki
zen izen-ematea.
Hala, apuntatutako sortzaileen eskaerak
eta beharrak jaso ditu Faktoriak, azoka
egunerako beharrezko espazio eta balia-
bideak bermatze aldera.
Sare irekia
Edozelan ere, sare ireki eta "aktiboa" osa-
tzea da Bor-bor feminismo ildoaren as-
moa. Gaur-gaurkoz, tokiko emakume*
sortzaileekin whatsapp talde bat dago sor-
tuta, eta bertatik bidaltzen dituzte eskual-
deko zein Euskal Herriko azoketan parte
hartzeko deialdiak.
Talde edo lantaldera batzeko interesa du-
tenek aski dute feminismoa@aiaraldea.
eus helbidera mezua bidalita, unean uneko
deialdi zein informazioa jaso edota zabal-
tzeko. Hori bai, kontakturako posta edo
telefonoa jakinarazi beharko dute mezuan.
Etorkizunari begira, eskualdean zehar
azoka ibiltariak antolatzeko aukera balo-
ratuko dute, orain arteko ekimen guztiak
Aiaraldea Ekintzen Faktorian egin baitira.
Edozelan ere, lantalde horretako kideek
erabakiko dute aurrerantzean jarduera
edo erreminta gehiago sortu edo ez, toki-
ko sortzaileen behar, interes eta aukeren
arabera.
19
Proiektuak Bor-bor
HIZKUNTZA ETA GENERO
AHALDUNTZEA, BEHARREZKO
Eskualdeko lau emakumeren ahotik gorpuztu dugu hizkuntza eta genero
ahalduntzea. Hizkuntzaren eta identitatearen transmisioan zer nolako
eragina du generoak?
Noraino eragiten du ama hizkuntzak pert-
sonaren identitatean? Hizkuntza identita-
tea nork, noiz eta zeren arabera aukerat-
zen du? Zein toki du euskarak gure bizitza
pribatu eta publikoan? Ahalduntzeak edo
zapalkuntzak, zerk markatu zaitu gehiago,
hizkuntzari dagokionean? Zenbat buru,
hainbat apuru. Edo, hainbat aukera.
Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkar-
tetik hizkuntza eta genero ahalduntzea-
ri buruz bor-borka jarri ditugu Belate
Olabarria Astobiza, Margaux Marmier,
Lexuri Ugarte Aretxaga eta Irati Men-
diguren Cosgayaren eltzeak. Nork bere
hizkuntza biografiatik azaldu du 10 mi-
nutuko ikus-entzunezkoan euskararekiko
harremana, lotura edo askapena. Inguru-
ne sozialak, laboralak edota hurbilak duen
eragina ere izan dute hizpide protagonis-
tek; euren gurasoen hizkuntza heziketa
barne. Era berean, etorkizunerako zen-
bait gako azpimarratu dituzte.
Esaterako, Belate Olabarriaren amak ez
zekien euskararik, aitarengandik jaso zu-
ten hizkuntza, “baina amak eskatzen zion
aitari bere aurrean euskaraz egiteko, berak
ere hizkuntza ikasi nahi baitzuen. Euskara
aitak eman zigun, eta balioa amak”.
Irati Mendiguren Cosgayak, aldiz, modu
naturalean jaso zuen euskara: “Arrotz edo
arraro sentitu naiz nire ingurunean. Ikas-
tolan ikasi nuen erdara, jolastokian nire ki-
deekin harremantzean”. Egungo egoerari
erreparatuta, urte luzeetan belaunaldi ez-
berdinekegindakolanagoraipatudu:“Nire
gurasoek eta beste hainbatek egindako lan
eskergaren bidez jende asko euskaldundu
gara, eta Aiaraldean nahi dugunok ehune-
ko handi batean euskaraz bizitzeko aukera
dugu eskualdean. Hori altxor handia da,
jendarteak lortu duena”. Etorkizunari au-
sart eta baikor begiratzen dio: “Belaunaldi
berri batzuk hasi gara guraso izaten orain.
Askok lanean edo lagunekin erdaraz egi-
ten dute, baina seme-alabekin euskaraz
egiten saiatzen dira. Nahiz eta bikoteak
euskaraz ez jakin, hautu propioz hizkuntza
aldatu eta seme-alabekin euskaraz egite-
ko erabakia hartzea ausartu, kontzientea
eta konplexua iruditzen zait; eta bide ho-
rretan bada jende asko”.
Margaux Marmier da horietako bat. “Nire
aitona Baranbiokoa zen. Ni Frantziakoa
naiz, landetan bizi nintzen Laudiora etorri
arte. Nire alaba euskaraz mintzatzen da,
eta niretzat garrantzitsuena alaba ulertzea
da”. Euskara ikasten bi urte daramatza,
21
Ama hizkuntza gisa
jasotzetik, belaunaldi
berrien komunikazio
tresna izaterako bideaz
mintzatu dira ikus-
entzunezkoan eskualdeko
lau emakume*
eta bere amak ere Baionako euskaltegian
eman du izena; bilobekin hitz egin ahal
izateko.
Lexuri Ugarteren hitzetan, etorkizuna-
ri begira badira erronkak: “Lan mundua,
digitalizazioa eta abar emakumetzen ez
baditugu arazo handi bat izango dugu.
Euskaratik eta feminismotik egin behar da
hori”.
Euskararen erabilera eremu akademikora
mugatzeko arriskuaz mintzo da Mendigu-
ren: “Eskolak hizkuntzak erakutsi ditzake,
baina erabilera gainontzeko esparruetan
ez bada egiten, euskarak hizkuntza aka-
demiko izaten bukatuko du. Hala gertatu
da urte askotan, eta gure bizitzak euska-
raz egitera ausartu ezik hala bukatuko du”.
Horrenbestez, denetik beharko dute nola
euskarak hala feminismoak.
OS SUNTIBUS ATEMPOS SITATEM
VOLUPTA QUI AUT QUIATUR
Os suntibus atempos sitatem volupta qui aut quiatur empel is as qui aut
porumet, sa net facesti blaborecae occusdaerum quossite voluptat essi
omnihicia quis ditas rerchit mincienis explitium inciet qui berovid.
AIARALDEKO MUGIMENDU
FEMINISTAREN HISTORIA,
ERAKUSKETA ETA JOLAS
Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak eta eskualdeko Mugimendu
Feministak gaur arte bailaran egindako ibilbidea ikertu eta tresna ugari
sortu dituzte, memoria historiko feminista berreskuratzeko.
23
Aiaraldeko Mugimendu
Feministaren ia
50 urteko ibilbidea
ezagutzeko dosier
aldizkaria dago eskura
Interneten labur.eus/
AMFhistoriadosierra
helbidean
Ba al dakigu nondik gatozen? Gauza jaki-
na da emakumeoi* esker gaudela hemen.
Historiak, baina, alde hori ezkutuan gor-
dea edo baztertua izan du gaur arte. Zer
nolako ibilbidea edota ekarpena egin dute
emakumeek* gure bailaran? Noiz sortu
zen Aiaraldeko Mugimendu Feminista?
Lehenago, ba al zen eragile feministarik
eskualdean? Zenbat taldek osatu dute
gaur arteko bidea? Galdera guzti horiek
eta gehiago jasotzen ditu Aiaraldeko Mu-
gimendu Feministaren historia dosierrak.
Hain zuzen, memoria historiko feministari
heldu nahi izan dio Bor-bor Aiaraldeko
Feminismo Elkarteak; eta ikerketa gauza-
tu du 2022an bailarako herrietako eragile
eta norbanako feministen borroka, aldarri
eta ekarpenak biltzeko.
Guzti horren emaitza da 2022an ondu
dutena, 2023an eta etorkizunean histo-
riaren liburuei isildutako hitzak eta ekin-
tzak gehitzeko. Hain zuzen, horretarako,
dosier aldizkari bat ekoitzi du Faktoriako
Feminismo ildoak, Arabako Foru Aldun-
diaren babesari esker. Hala, bertan pilatu
dituzte 1984tik gaur arteko (2022) tal-
deen zein mugimenduen historia zein is-
torioak. Sozializaziorako, ordea, bestelako
tresna batzuk ere prestatu dituzte, hala
nola aldizkaria, gida pedagogikoa, argazki
erakusketa edota tribial digitala. Proiek-
tua ‘Aiaraldea ahaldunduz eta saretuz’
egitasmoaren parte da; baina euskararen
sozializazioa eta erabilera handitzea ardatz
duen ‘Aiaraleko Mugimendu Feminista-
ren historia bor-bor’ proiektuaren baitan
dago tribial digitalaren ekoizpena, hots,
atal ludikoa.
Argazki erakusketa
Aipatu gisa, euskarri ugari prestatu ditu
Bor-bor eragileak Aiaraldeko Mugimendu
Feministaren historiaren garrantzia ai-
tortu eta sozializatzeko. Esate baterako,
argazki erakusketa atondu zuen Bor-bo-
rrek martxoaren 8aren testuinguruan, 10
panel handitan bailarako feminismoaren
historiaren mugarriak jasota. Modu ho-
rretan, era grafiko eta bisual batean gaur
arteko ibilbidea eta lorpenak ikustaraztea
izan da xedea.
Argazki erakusketa erabilgarri eta eskura-
gai dago, eta interesa dutenek borborel-
kartea@gmail.com helbidera bidali behar
dute mezua, bilduma noiztik eta noiz arte
erreserbatu nahi duten adierazita. Jakina,
materialaren eskaera eta erabilear doa-
koa da; gastuei aurre egiteko eskualdeko
instituzioei eskatu baizitzaien babesletza;
eta argazki erakusketaren gastuak euren
gain hartu zituzten era horretan Amu-
rrioko, Urduñako, Aiarako, Artziniegako,
Arrankudiaga-Zolloko, Aiarako, Arakal-
doko, Orozkoko, Laudioko eta Okondoko
udalek. Horrenbestez, herririk herri ibili da
argazki erakusketa: Okondoko zein Artzi-
niegako frontoian, Urduñako Foru plazan,
Amurrioko La Casona eraikinean...
Tribial digitala
Horrez gain, historiari beste begirada eta
erabilera bat emateko, gertaera eta bi-
txikeria nagusienekin tribial digitala eratu
du Bor-borreko lantaldeak. Horretarako,
Kahoot aplikazio edo tresna digitala balia-
tu dute, eta bi pieza edo jolas-mahaietan
banatu dituzte galderak. Hain zuzen, 60
galdera baino gehiago proposatu dizkiete
jarraitzaile edo unean uneko ikus-entzu-
leei, tokiko historia feminista ezagutzeko.
Historiaren errelato eta transmisioan
ikuspegi feminista erdigunera ekartzea
izan da Bor-bor Aiaraldeko Feminismo
elkartearen asmoa. Berez, urriaren 12an
aurkeztu zuten jolasa Faktorian (Laudio),
eta geroztik eskura dago lanabesa espazio
digitalean. Interesa dutenek, labur.eus/
AMFtribiala helbidearen bidez jo ahalko
dute tribial digitalaren atarira. Behin hori
eginda, partida mota hautatu beharko
dute, eta kodea sartuta (programak berak
ematen du zenbakia) jolasari heldu ahalko
diote.
Ekoitzitako materialarekin gida didaktiko
edo proposamen pedagogikoa osatuko du
elkarteak, bailarako ikastetxeetan landu
ahal izateko erramintak komunitatearen
eskura jartzeko, beti ere euskaraz. Fun-
Aiaraldeko Mugimendu
Feministaren historia
jasotzea eta ibilbide
zein aldarriak modu
ezberdinetan sozializatzea
izan da ekimenaren
helburua. Finean, aitortza
publikoa eta soziala
sustatzea
tsean, hortaz, ondorengo tresnak zabal-
duko dira datozen hilabeteetan hezkuntza
zentroetan zein sarean: Aiaraldeko Mugi-
mendu Feministari buruzko historia dosie-
rra, audio narrazioa laburbiltzen duen pod-
casta, tribial digitala eta argazki erakusketa.
Audio laburpena
Baina, modu labur batean, nola jaso edo
barnera genezake eskualdeko historia fe-
minista? 1984. urtekoa da lehen zantzu
edo marka, Laudio Institutuan Iraultza
izeneko nesken* taldearen eraketa du
abiapuntu. Gerora etorriko ziren Bizkaiko
zein Arabako Emakume Asanbladak zein
bestelako erakundeak (Kas Emakumeak,
Egizan, Ninika, Aurreraka, Menagarai-
ko Emakume Taldea, Adi Emakumeak,
Otsemeak eta abar).
25
Aiaraldeko Mugimendu
Feministaren podcasta
edo audio narrazioa Ivoox
plataforman topa liteke:
labur.eus/AMFpodkasta
laburbidea da lotura
Argazki erakusketarekin batera, espazioa
girotzeko zein bestelako formatuetan egi-
niko ikerketa hedatzeko podcasta ere sa-
reratu du Bor-borrek. Audio edo historia
narrazioa Ivoox plataforman dago zintzilik
elebitan, euskarazko zein gaztelerazko
bertsioak nahi beste entzun edota zabal-
tzeko. Izan ere, ekarpen handia egin duten
zenbait lagun edadetuak dira -emaku-
me elkarteetako kideak- eta euskararen
ezagutza murritza da adin tarte horretan
oraindik ere. Hargatik, salbuespen gisa,
ikus-entzunezko materiala (audioak, ale-
gia) elebitan eskaintea baloratu eta eraba-
ki zuen Bor-borrek.
Ia mende erdiko ibilbideak (1984-2022),
hortaz, badu aitortza jada. Orain, bidea
zabaltzea baino ez da falta.
Bor-bor solasaldi zikloa
OTSEMEAK
‘Entzun gaitzatela’ tresna jarri zuen abian iazko urte amaieran Amu-
rrioko Otsemeak talde feministak. Indarkeria matxista kasuak salatzeko
online galdetegi bidez, hainbat eraso atera dituzte argitara eta kaleetara.
Maddalen Muguruza Azkarragak laburbildu ditu ekimenaren gakoak.
27
“Entzun gaitzatela
tresna eraso matxistak
areagotzen ari zirela
ikusi genuelako sortu
genuen. Gure asmoa
eraso matxisten aurrean
erantzun publikoa ematea
izan da, eta salatu gabeko
erasoei aterabidea
ematea”
Noiz edo nolatan sortu zenuten Entzun
gaitzatela tresna?
Entzun gaitzatela tresna eraso matxistak
areagotzen ari zirela ikusi genuelako sor-
tu genuen. Bereziki, jaien testuinguruan
eraso matxistak gertatzen ari zirela ohartu
ginen. Gure asmoa, batetik eraso matxista
horien aurrean erantzun publikoa ematea
izan da. Eta, bestetik, salatu gabe geratzen
diren erasoei ere aterabidea ematea.
Zein helbururekin diseinatu eta garatu
zenuten eraso matxistak salatzeko eki-
mena?
Hortaz, tresnaren helburua erasoak
bakoitzak nahi duen moduan salatzea da,
nahi duena kontatuz, beti ere informazio
askorik eman gabe (bereziki erasoa jasan
duena babestua sentitzeko, eta gertatu
zaiona zabaldu edo kontatzeko askatasuna
izateko).
Zertan datza tresna?
Tresnaren ezaugarri nagusia anonimoa
dela da: nahikoa da errelatoa kontatzea-
rekin. Modu horretan, norbanakoak publi-
ko egin beharrean, Otsemeakek (neska*
feminista gisa) erasoak salatu eta publiko
egitea hartzen du bere gain. Gure xedea
erasoak isilean ez geratzeko salaketa pu-
blikoa egitea izan da.
Nolako harrera edo erantzuna izan du di-
namikak?
Egia esan, martxan jarri genuenetik nahiko
eraso jaso ditugu, eta beraz, ekimenak ha-
rrera ona edo baliagarria izan duela esan
daiteke. Erasoak salatzen eta helarazten
hasi zen jendea hasieratik.
Otsemeak taldetik tresna honekin lortu
nahi izan duguna edozein erasoren aurrean
errelatoak isilik edo ezerezean ez geratzea
da. Nahiz eta salatzeko prozesu oso mar-
katuak egon, badira beste modu batzuk
zeinetan pertsona erasotuak seguruago
senti daitezkeen. Horregatik, guk sortuta-
ko mekanismoaren bidez, jendea animatu
nahi izan genuen edozein jarrera edo eraso
matxista publiko egiteko.
Guztiz irekian planteatutako tresna izanik,
bakoitzak nahi duen moduan konta dezake
zer gertatu zaion.
Behin eraso baten berri izanda, nola
erantzun edo kudeatzen duzue?
Lehenbiziko abiapuntua beti da bera: era-
soa salatzeko galdetegi formatua erabiltzen
“Guk askatasuna eman
diogu erasoa jasan
duenari publikoki egiteko
gertatutakoa, baina berak
nahi duen punturaino.
Hori izan da gure
jarduna, eta beharrezko
baliabideak eskaintzea”
da, eta bertan dago bere kontaktua uzte-
ko aukera, Otsemeakekin kontaktuan jarri
nahi badu.
Ahalduntzeko zein salatzeko moduak es-
kaintzen dituzue, kontaktatzeko aukera
bidez. Ez da gutxi.
Horrela, beste beharrizan batzuk asetzeko
aukera izan dugu. Egia da kasu gehienetan
ez dutela gurekin kontaktu zuzena bilatu,
baina uste dugu hori izan dela tresnaren
berezitasuna: guk askatasuna eman dio-
gu erasoa jasan duenari publikoki egiteko
gertatutakoa, baina berak nahi duen pun-
turaino. Hori izan da gure jarduna, eta
29
“Gertakizun eta errelato
bidez erasoak ahalik eta
gehien zabaltzen saiatu
gara. Horrez gain, jai
giroan ‘Entzun gaitzatela’
tresnari buruzko
informazioa zabaldu
dugu sare sozialetan eta
herrian”
“Babes ezaren
aurrean autodefentsa
feministarako deia
zabaltzen dugu, gure
arteko aliantzak eta
sareak egiteko. Zentzu
horretan, dinamika
desberdinak sortu ditugu
Otsemeaketik, kanpainak
bezala”
beharrezko baliabideak eskaintzea. Hala,
Otsemeaketik erasoak ahalik eta gehien
zabaltzen saiatu gara. Batetik, sare sozia-
letan eta bestetik, herrian zehar gertakizun
edo errelatoak zabaltzen.
Horrez gain, jai giroan edo tabernetan 'En-
tzun gaitzatela' tresnari buruzko informa-
zioa zabaldu izan dugu.
Amurrioko Udalak indarkeria matxis-
taren aurkako protokoloa egin berri du.
Zein hutsune edo aukera ikusten diozue
erremintari?
Amurrioko Udaletik azken hilabeteetan
indarkeria matxistaren aurkako protoko-
loa prestatu dute enpresa baten bidez, eta
udaltzain batekin izandako gertakariaren
harira, berretsi egin behar dugu protoko-
loak idatzi eta sortu behar direla, baina apli-
katzeko helburuarekin.
Gertatutakoaren inguruan uste dugu
Amurrioko Udalak egindako inbertsio ezak
agerian uzten duela -nahiz eta euren zu-
riketa morea azaleratu- ez dela nahikoa
protokoloa idaztearekin. Neurri zehatzak
behar ditugu, eta are gehiago Amurrioko
udalean parte aktibo diren edozein agenteri
begira: izan udaltzain, teknikari edo beste-
lako arloetan.
Arloek inbertsioa eta ikuspegi feminista
behar dute, hori da indarkeria matxistaren
aurkako inbertsioa egitea. Otsemeaketik
-eta Mugimendu Feminista bezala- guri
dagokigu instituzioak interpelatzea eta
neurriak eskatzea. Horregatik, babes eza-
ren aurrean autodefentsa feministarako
deia zabaltzen dugu, gure arteko aliantza
eta sareak egiteko. Zentzu horretan, gure
arteko babesa sustatzeko dinamika des-
berdinak sortu ditugu Otsemeaketik, kan-
painak bezala. Horren adibide da Entzun
gaitzatela tresna, hein batean.
31
Otsemeak
Talde
Feminista
“Poliziak ez gaitu
zaintzen”
A
murrioko udaltzainarena eraso bat
da: jarrera eta komentario matxista
argia, herrian “autoritate poliziala”
den uniformedun pertsona baten partetik.
Emakumeak sexualizatzen, eta gizonek
gu “enpotratu” gaitzaten ardura eta errua
emakumeon gain jartzen.
Ez da kasu isolatu bat, Amurrion azken
hilabeteetan esango genuke udaltzaingoen
jarrerak jarrera feministak izatetik oso
urrun kokatzen direla. Are gehiago, ez da
Amurrioko kasuan bakarrik gertatzen den
arazo bat. Gorputz polizialek daukaten
kirats neomatxista izugarria da azkenaldian.
Bitartean, Amurrioko Udala itsu - mutu
- gor. Berdintasun plan eta protokolo
instituzionalak berritzearekin ahoa betetzen
dute baina, zertarako balio digute halako
paperek gero praktikan ez bada inolako
neurririk hartzen halako jarrera matxisten
aurrean? Zertarako balio dute praktikan
jartzen ez badira?
Zelan suposatzen da sentitu behar garela
gure kaleetatik horrelako pertsonaiek gure
herriko protokoloaren ardura (beste batzuen
artean) baldin badaukate?
Neurriak hartzeko eskatu eta exijitu behar
diegu instituzioei, haien kabuz egingo ez
duten zerbait bada ere. Ikusten ari garen
moduan, poliziak ez gaitu zaintzen. Gure
lagunek bai! Sortu ditzagun gure artean
aliantza feministak eta antolatu gaitezen,
horrelako erasoen aurrean.
“Ez da kasu isolatu bat.
Amurrioko udaltzainen
jarrerak, feminista izatetik
oso urrun kokatzen dira. Are,
ez da Amurrion bakarrik
gertatzen den arazo bat”
Bor-bor solasaldi zikloa
BOR-BOR SOLASALDI ZIKLOA:
‘AIARALDEA AHALDUNTZEN ETA
SARETZEN’
Aiaraldeko Bor-bor Feminismo elkar-
teak sei solasaldi antolatu ditu 2022an,
euskaraz feminismoan ahalduntzeko.
Urriko solasaldien baitan, Aiaraldeko
Mugimendu Feministaren historiari
buruzko hitzaldia eta tribial aurkezpena,
amatasun ereduak eta sexu heziketa
jorratu ziren.
33
Azaroaren 12an, azkenik, ‘Munduko emakumeen egoera
Aiaraldean’ izan zen aztergai, topaketa formatuan. Solasal-
diei buruzko informazioa labur.eus/bor-bor estekan dago
eskura.
Azaroaren 5ean,
berriz, lodifobia eta
dekolonialitatea izan
ziren erdigunera
ekarri ziren ertzak.
Bor-bor solasaldi zikloa
LODIFOBIA:
SISTEMAN
‘EZIN KABITU’
Lodifobia da gorputz lodiek jasaten duten zapalkuntza. Ezin Kabituko
Nahia Ruiz Albizurik eta Laura Galar Perez de Onraitak solasaldia eskaini
zuten azaroaren 5ean, Faktorian, Jare Prietok gidatuta. Gorputzetik eta
azaletik landutako gai, arazo eta biolentzia potoloak pilatu ditugu.
nahi izatearekin. Gorputz finei elegantzia
ematen zaie, eta arropa finak ekoizten dira
askotan; guretzat ez dira jantzirik egoten.
Bestalde, filmetan edo pantailetan, pertso-
na lodiei ematen zaien izaera ba-
rre egitekoa edo pena ematekoa da. “Lodi
nago, ez dut lanik, ez dut bizitzarik… edo
barregarriarena”. Eta hori mingarria izan
daiteke, eta oso gogorra.
Lan munduaren esparruan, publikoki bada,
itxura edo irudia ez dago lotuta lodi izatea-
rekin. Badirudi lodi izatea zikinagoa edo
txarragoa izatearekin lotzen dela. Eta, ho-
rrek lana topatzeko orduan eragiten du.
Kirolaren alorrean antzerakoa gertatzen da.
“Begiratu lodi hori kirola egiten” begirada
edo esamesa askotan entzun behar
izan dugu. Oso arrotza da, jendeak asko
begiratzen gaitu. Talde batean gaudenean
Zer da lodifobia? Zein dimentsio hartzen
du?
LAURA: Lodifobia gorputz lodiak zapal-
tzen dituen diskriminazio eta zapalkuntza
sistematiko eta estrukturala da. Esparru
guztietan ematen da, eta sistematikoa da
biolentzia konstantea dagoelako gure gor-
putzekiko. Gorputz lodiekiko ematen den
zapalkuntza da lodifobia, biolentzia bat.
Zein esparrutan ematen da?
NAHIA: Gizartearen errepresentazioan,
esaterako (lan munduan, telebistan, fil-
meetan…) gure gizarteak zer mezu jasotzen
du? Moda munduan, telebistan, filme-
tan… Gure gizarteak zer mezu jasotzen du?
Pentsatzeko moduak eta ikuspegiak hortik
ateratzen dira.
Modan, adibidez, modeloak beti izaten dira
finak -askotan argalegiak-, eta hori die-
tarekin lotzen da gero, gorputz hori lortu
35
kirola praktikatzen, erritmo hori jarraitzea
kostatzen zaigu. Ariketa fisikoak ez dau-
de pentsatuta gorputz mota guztietarako.
Zentzu horretan Everybody yoga liburuan
zure gorputza ergonomikoki postura ez-
berdinetara heltzea nola lortu azaltzen da.
Jarduerak egokitu beharko lirateke, baina
ez da hori gertatzen.
Gorputz lodien beharrak ikusgarri bezain
ikusezinak dira, beraz.
LAURA: Lodifobia ikusgarria da erasoa
dagoenean, bestela ez. Arreta deitzen ez
“ Gorputz lodiekiko
ematen den zapalkuntza
da lodifobia, biolentzia
bat; diskriminazio eta
zapalkuntza sistematiko
eta estrukturala da”
Etengabeko biolentziak daude gorputzeki-
ko: gorputz lodiak, transak, arrazializatuak…
Milaka gorputz daude biolentatuak. Bizi ga-
ren gizartean, behintzat 40 ordu egiten di-
tugu lan astean, eta etengabe gaude pan-
tailen aurrean. Eta bat-batean, osasun-
gintzan, gure gorputza da arazo edo kez-
ka. Edozelan ere, badira osasunaren alde
mugimendu asko neurri guztietan egiten
dutenak. Dena den, osasuntsu egote-
ko arrazoia lodi ez egotea bada, zerga-
tik daude gorputz argal ez osasuntsuak?
Osasungintzaren esparrua ere ez dago sal-
bu.
duten biolentzia ezkutu asko daude (edo
ez hain ezkutuan, baina ez direnak aintzat
hartzen). Medikuntzan ere sekulako meloia
dago, praktika oso lodifoboak eramaten
dira aurrera. Etengabe, osasunaren ize-
nean gure gorputzak eraldatzeko presioa
daukagu. Medikuarenera bazoaz belarriko
minarekin, agian 1500 kaloriako dietarekin
aterako zara; zure ezaugarriak edo bizitze-
ko era ezagutu gabe. Osasunaren aitzakia
gure gorputza kriminalizatzeko erabiltzen
da.Askotanentzundugu:ezduguestetika-
gatikesaten,osasunagatikbaizik.Nikzalan-
tzan jarriko nuke, gizartean gure osasuna-
renganako kezka dagoen.
37
“Osasuntsu egoteko
arrazoia lodi ez
egotea bada, zergatik
daude gorputz argal
ez osasuntsuak?
Osasunaren aitzakia gure
gorputza kriminalizatzeko
erabiltzen da”
“Lodiak ez gara izan
subjektu desiragarriak,
edota desira dutenak.
Lodiok ez gara gorputz
idealizatuetan sartzen,
eta desiran ere ukatuak
izan gara sarri”
Osasuna gorputz lodiak kriminalizatzeko
eta biolentatzeko aitzakia gisa erabili izan
da, askotan ezagutzen ez gaituzten pertso-
nengandik ere bai. Zentzu horretan, des-
patologizazioa aldarrikatzen dugu. Gain-
pisu hitzak pisu normal bat dagoela -eta
ondo dagoena- ematen du aditzera, zer-
bait soberan duzula. Edo, obesitatea ere
kontzeptu patologitzailea da, osasunaren
aitzakia erabiltzen da esateko gure gorpu-
tza gehiegizkoa dela; eta terminologia hori
gure estigmaren kontra doa, matxake eta
biolentzia mailara iristeraino.
Harremanetan ere badu eraginik?
Harremanetan ere ematen da lodifobia,
bai. Askotan entzun izan ditugu horren
isla uzten duten esaldiak: familiarekin edo
lagunekin jaten zaudela begirada edo esal-
dian ‘nola ari zaren jartzen saltsarekin…’,
edo ‘ondo etorriko litzaizuke kirola egitea’.
Beste esparru bat lodifobia agerian ge-
ratzen dena desirarena da. Lodiak ez gara
izan subjektu desiragarriak, edota desira
dutenak. Errepresentazio horietan lodiok
ez gara gorputz idealizatuetan sartzen,
eta desiran ere ukatuak izan gara sarri.
Bullying lodifoboa ere existitzen da: as-
kotan ematen da gorputz lodia izateagatik
jazarpena. Ikusgarria den biolentzia erraza-
goa da identifikatzen, baina ez da bakarra.
Eskoletan, lodiak izan gara askotan bio-
lentzia hori jasan dugunok, edo “klaseko
pringatuak”. Bihar gorputz lodi batekin
esnatuko zinatekeela esango banizueke,
ziurrenik,batzukdisgustuahartukozenuke-
te. Edota, gorputz argala izateko botoi bat
sakatzea aski balitz, desira hori askok sen-
tituko lukete. Azken finean, hori ere bada
lodifobia: gorputz argala izateko desira. Ez
da kasualitatea gorputz lodi bat nahi ez iza-
tea, ez duguna nahi da biolentzia hau guztia
jasatea.
Zein subjektuk parte hartu dezakete ho-
netan?
NAHIA: Lodifobia denok jasaten dugu,
nahiz eta biolentzia sistematikoa pertso-
na lodiei lotuta egon batik bat. Gizarteak,
baina, pertsonak lodi egoteko desira ez iza
“Argal bazaude ondo, lodi
bazaude ez.
Osasuntsu eta lodi
egotea medikuak eta
jendarteak ez dute
ulertzen”
“Lodia izatea ez da
txarra, eta garrantzitsua
da hori ere normalizatzea.
Bakoitzak bere inguruan
gorputz lodiekiko
normaltasuna lortzen
badu, asko lagunduko
luke, osasun mentaletik
hasita”
teateasustatzendu:‘biharkirolaeginbehar
dut gorputza mantentzeko’, ‘lagunekin ja-
tean gogoa mugatzea ez loditzeko’...
LAURA: Lodia itsusia, nagia… gisa uler-
tzen da. Gorputzek moralitate horrekin
funtzionatzen dute, nahiz eta subjektua ez
izan (argala da ona, lodia ez). Moralitatea
erabiltzen da subjektu guztiekiko.
Eta, egoera horien guztien aurrean, zer?
Nola ulertzen duzue borroka lodiaktibis-
ta?
Borroka lodiaktibista, lodi transfeminista
bezala ulertzen dugu. Lodia ez da lodi iza-
tearekin bakarrik lotzen, intersekzionali-
tatea dago: generoa, arraza, kapazitismoa,
pobrezia, eta jakina, LGTBI+ munduare-
kin.
Hemengo lodiaktibismoa Hego Amerika-
tik dator, bertan gehiago landu dute inter-
sekzionalitate hori. Generoaren inguruan,
emakume* direnek itxurarekiko presio as-
koz handiagoa dute (emakume edo gizon
lodia izatea ez da berdina, oso konnotazio
ezberdinak ditu emakume* edo gizon izan;
emakumeak* ‘objektu desiragarriak’ izan
behar baikara). Lodi egotea ez da desi-
ragarria -edo horrela saldu digute- eta
sekulak borroka egin behar da hor. Gor-
putzak handiagoak badira, dieta zuriak
proposatzen dizkigute. Pobreziaren ere-
muan, askotan pasa da, merke eta azkar
elikatzeko kaloria askoko jakiak ematea:
diru eta denbora falta izateak, lodi egotera
daramatza, eta guzti hori ere landu beha-
rra dago. Lodia ez da loditik landu behar,
bakoitzak zer duen eta aldamenekoak zer
39
duen begiratu behar da, bestela ez gara
iritsiko inora.
Zer leku dauka borroka lodiaktibistak
Euskal Herrian?
LAURA: Orain arte ez da borroka ikusga-
rria izan Euskal Herrian. Hemengo lodiak-
tibismoak asko edan du Latinoamerikatik
(Han kolektibo asko sortu ziren, eta esta-
tu espainiarrean ere erreferente izan da).
Euskal Herrian ez du horrenbeste toki
izan: 'Ramonak' egon zen duela zenbait
urte, eta sare sozialetan ere presente egon
da. Borroka lodiaktibista sare sozialetan
egon da orain arte, eta guk gogoeta hori
egin dugu: bakarrik sentitu gara askotan,
sareetako aktibismotik kanpo (horrek da-
karren bakardadearekin). Gure gorputzak
hain kriminalizatuak izateak -gorputz lo-
dia izatearen errua gurea denez -termino
horietan azaldu baitzaigu- nahiko bakarrik
eta isolatuak sentitu gara. Horregatik,
Ezin Kabitu plataformatik Euskal Herriko
lehenbiziko jardunaldiak antolatu geni-
tuen, feminismoan eta transfeminismoan
lekurik ez genuelako. Horrek, mahaigai-
nean loditasuna jartzeko balio izan du, eta
horrek dakarren guztia.
Zer suposatu zuten jardunaldi edo ‘jatu-
naldi’ horiek?
NAHIA: Ni taldera berandu heldu nintzen,
eta indar handia zuten ordurako. Doktore-
tzarako ikertu ostean, horren talde antola-
tura iristeak (asteburu bateko jardunaldia-
rekin) sekulako aldaketa izan zen niretzat.
Horrelako mugimendu bat sortzea edo es-
parru bat irekitzea ‘hemen gaude’ esateko
baliagarria da. Hainbat pertsona, gainera,
bakarrik etorri ziren (oso ausartak); eta
jardunaldiak bakardade hori apurtzea ekarri
zuen. Pertsonalki zu bezalako jendea eza-
gutzea, eta jardunaldietan berbatzea gor-
putzak ez direla epaituko jakiteak sekulako
eragina izan zuen nigan. Zure gorputzak
besteenak bezainbeste balio duela berma-
tzeak zure bizitza egiazkoa dela erakusten
dizu; eta zuk bezala pentsatu edo errudun-
tasuna sentitu duen jendea topatzea alda-
keta izan zen niretzat.
LAURA: Jatunaldien helburua ere bazen
gure gorputzak zilegiak direla aldarrikatzea,
eta subjektu politikoak garela gogoratzea.
Askotan ematen du alferrak garela, edo
loditasunaren ulerkeran ez garela zilegi edo
41
“Zure gorputzak
besteenak bezainbeste
balio duela bermatzeak,
zure bizitza erakusten
dizu. Zuk bezala pentsatu
edo erruduntasuna
sentitu duen jendea
topatzea aldaketa izan
zen niretzat”
“Biolentzia jasaten
duten gorputzak lodiak
dira. Osasuna pisutik
harago ulertu behar da.
Despatologizazio hori
aldarrikatzen dugu”
subjektu politikoak. Imajinatzen dut on-
dorioak denborarekin ikusiko ditugula, eta
distantziarekin.
Zein izan daiteke erantzuna lodifobiari?
LAURA: Loditasunak moralitatearen bi al-
deak ditu. Erantzunak horren araberakoak
dira: biolentzia jasaten duten gorputzak
lodiak dira (eta horiek izan beharko dira
protagonistak). Jatunaldietako mahai-in
guruan asko hitz egin genuen osasunaren
inguruan. Osasuna pisutik haratago ulertu
behar da. IMC neurria erabiltzen da batik
bat, eta antropologo batek asmatu zuen
estatistika hori; gizonezko zuriaren gorputz
zuzentasun edo proportzioaz hitz egiteko.
Alde batetik, despatologizazio hori aldarri-
katzen dugu.
NAHIA: Bakoitzak bere inguruan gorputz
lodiekiko normaltasuna lortzen badu, asko
lagunduko luke, osasun mentaletik hasita.
Gauza txiki horiekin ere berma daiteke ohi-
tura edo pentsaerak aldatzea. Modu horre-
tan, pertsona lodiekiko harremana ere ho-
betu liteke, apropiaziotik hartuta ‘Ni lodia
naiz, baina ez naute lodia deituko lagunek’.
Lodia izatea ez da txarra, eta garrantzitsua
da hori ere normalizatzea.
LAURA: Pixkanaka gorputz lodiak biolen-
tzia eta kriminalizaziotik haratago ulertzen
joan behar gara. Horrez gain, lodifobiari
erantzuteko instituzionalki neurri edo lana-
bes batzuk egon behar dira planto egiteko,
edo lodifobia horri erantzun ahal izateko.
Militantzia esparrutik haratago, loditasu-
naren mezuak zabaltzen ari direla nabari-
tzen duzue?
LAURA: Geroz eta gehiago entzuten da
lodifobia hitza. Azken finean, orain arte
ez genuen izendatzen, eta beraz, zaila zen
identifikatzea eta neurriak hartzea. Izen-
datzea existitzen dela azpimarratzea da.
Hartzen ari den garrantzia, ordea, ez dakit
zenbaterainokoa den. Egia da aliantza asko
daudela gorputz lodiak ulertzeko honen
atzetik. Zisheteropatriarkatua, kapitalis-
moa, dieta kultura… deseraikitzea oso zai-
la da.
“Emakumeon
gorputzetan, estetikoki
edo osasunaren
izenean asko egiten da:
menopausiako pastillak,
antikontzeptiboak...
sekulako eragina dute
gorputzean”
“Osasungileek diotena
beti jartzen da gainetik
edo lehenengo; eta
jantzia ez bazaude
oso zaila da egoerari
edo ikuspegiari buelta
ematea”
Esparru militanteetan -konplizeak
direnetan- gertatzen badira, are gehiago
gainontzeko espazioetan. Horregatik, ga-
rrantzitsua da neurriak hartzea poliki-poliki,
planto egin arte.
NAHIA: Osasungileek diotena beti jar-
tzen da gainetik edo lehenengo, eta jan-
tzia ez bazaude oso zaila da egoerari edo
ikuspegiari buelta ematea. Orain, erronka,
publizitate standa ez bilakatzea izango da,
medikalizazio kutsua izateak asko zailtzen
du benetan lodifobiaren inguruko erresis-
tentziak erritmo onean ateratzea.
LAURA: Tailerrak ematean, esaterako, lo-
ditasuna onartzen da, baina erresistentziak
daude osasunarekiko. Zergatik azaltzen da
beti osasuna, gorputz lodietaz ari gare-
nean?
Gorputzen potentzia handia da. Botikena
ere.
LAURA: Emakumeon gorputzetan, es-
tetikoki osasunaren izenean asko egiten
da. Menopausiako pastillak, antikontzep-
tiboak… Sekulako eragina dute gorputzean.
NAHIA: Nire gorputzaren tendentzia kilo
gehiago izatea bada, hori da naturala nigan,
eta osasuntsua. Horrek eragina du denean
ere: hilerokoan… Eta dena pastillekin kon-
pontzeak ez du zentzurik. Ez da logikoa nik
naturalki egin dezakedana era farmazeuti-
koan konpontzea.
LAURA: Gorputzak linealak dira, nik pisu
antzekoa izango dut beti. Bizitzak fase ez-
43
berdinak ditu, eta gorputzak aldatu egiten
etazisheteropatriarkatuarenmandatuaren
baitan, badirudi gorputzak beti berdinak
izangodirela.Loditasunamultifaktorialada,
arrazoiaskodaudehorienatzean.Hemen-
go denok hurrengo hiru hilabeteetan
berdina jan, ekintza antzekoak egin edo
bizimodu iguala eramango bagenu; ez ge-
nuke gorputz bera izango. Beraz, zergatik
beti osasuna aitzakia gisa erabili? Moralta-
suna ere badago hor, eta horrek ere fun-
tzionatzen du hau guztia erregularizatzeko
momentuan.
Egunerokoan, modu anitzetan ageri da
lodifobia. Adibideak esaterik?
LAURA: Nire esperientzia pertsonale-
tan sakondu gabe… Karate egiten
dut eta behin medikuarenera joan
nintzen oinean min hartu
bainuen entrenatzen. Egun horretan
kirola egitera joan edo ez galdetu nion.
Normopisuaduenbatimedikuak,ziurrenik,
atseden hartzeko esango lioke, baina niri
‘zuri kirola egitea komeni zaizu’ esan zidan.
NAHIA: ‘Ikusiko duzu analisiak egitean!’
ere askotan entzun behar izan dut, lodiak
garenok badirudi gaizki egon behar garela.
Lodi egoteak ez du esan nahi gaizki jaten
dugula. Kirola egiten baduzu, ondo jaten
baduzu,analisiakondobadaude…Argalba-
zaude ondo, lodi bazaude ez. Osasuntsu
eta lodi egotea medikuak eta jendarteak
ez dute ulertzen.
AMATASUN
EREDUA(K)
EZBAIAN
45
‘Amatasun ereduak ezbaian’ solasaldia eskaini zuten Estitxu
Fernendezek eta Erika Lagomak urriaren 22an Aiaraldea
Ekintzen Faktorian. ‘M ama*, eme*, ume’* liburua plazaratu
berri dute, amatasun eredu anitzak erdigunera ekarri eta
korapilo, bizipen zein gogoetak askatzeko.
‘M ama*, eme*, ume*’ liburua ekoitzi dute
2022an Erika Lagomak eta Estitxu Fer-
nandezek. Amatasun ereduak, bizipenak
eta gogoetak jaso dituzte argitalpenean.
Elkarrizketez hornitutako liburua da. Ama
adoptanteak, ama-bakarrak, lesbianak...
"Kontatu diguten guztia sartu dugu, nahiz
eta 3-4 orduko elkarrizketa sakonak izan",
kontatu zuten. Eduki guztiak sintetizatu
eta narraziora ekarri dituzte. Esperientzia
eta ahalduntze uholdea izan zen, beraz,
urriaren 22an Faktorian bizitakoa.
Zertan aldatu da azken hamarkadetan
gurasotasuna? Durangoko Euskal Herri-
ko jardunaldi feministetan piztu zitzaien
proiektua sortzeko garra, amatasunaz
hitz egiteko beharretik. "Sistema hete-
ropatriarkalak amatasunaren oso irudi eta
bizitzeko modu zehatzera kondenatzen
gaitu. Duela zenbait hamarkada ama-
tasuna etxezulora kondenatzen gintuen
kaiola edo kartzela zen, eta hori ez da asko
aldatu. Beste forma bat hartu du agian,
baina hor jarraitzen du aferak. Amatasu-
naren instituzioa oso estua da, bizipena ez
horrenbeste. Zenbait urtez amatasunari
bizkar emanda egon gara", aitortu zuen
Estitxu Fernandezek.
"Amatasuna ez da gure kaiola, sistemak
proposatzen diguna baizik. Umea ez da
mounstroa. Orain ari gara gure bidea to-
patzen", erantsi zuen.
Erditu osteko superwoman idealizatua ere
izan zuten hizpide: ama onberak, gorputz
perfektudunak, lagunekin berdin soziali-
zatzen dutenak, militanteak... "Ez da posi-
ble. Entzun ditzagun amak: ia inor ez dugu
ikusten mutur horietan. Zer ez da nire
arazo pertsonala? Zein arazo da politikoa?
Zer egin beharko luke sistemak bizitza eta
zaintza erdigunean jartzeko?", galdegin
zuten.
Hautu politikoa izan da bizipenak erdigu-
nean jartzea, idazleen esanetan. "Bizipe-
nek teoria deseraiki dezake, baina nondik
eratzen dira bestela teoriak? 11 emakume-
ren eta 2 aitaren ahotsak daude liburuan;
liburua ere gizonengana iristeko", zehaztu
zuen Erika Lagomak. Modu horretan, ai-
tatasunari buruz hausnartu duten gizonen
gogoetak ere laburbildu dituzte.
Liburuaren hezurdura eta proposamena
Prozesuarekin eta emaitzarekin, biekin
geratu dira pozik Fernandez eta Lago-
ma. "Liburu bat lau eskutara egitea ez da
erraza, baina horrek ere asko irakatsi digu:
Bor-bor solasaldi zikloa
“Lan esparruak
zaintzarekin talka handia
du: nola zaintzen ditugu
bizitzak lan esparruetan?”
“Nola zaindu behar dugu
elkar? Zaintza ez da
umeena, elkarren artekoa
baizik. Gauzak ezberdin
egin eta sistemari
arrakalak topatzea”
bestearen indarguneak eta zure ahulgu-
neak onartzea. Zaintzaz ari baginen ezin
genuen beste modu batean egin". Orota-
ra, 13 kontakizunek osatzen dute 'amata-
sun feministen proposamena'.
Lasaitasuna, erosotasuna, askatasuna eta
konfidantza. Lau hanka horiekin jarri dute
mahaigainean elkarrizketetan ateratako
guztia. Solaskideek hautatzen zuten es-
pazioa: "Ama bakarra izatetik abiatu arren,
zein indarkeria esperientziak zeharkatzen
dituzte ama horren bizipenak? Sistema
familiarrak, sanitarioak, hezkuntzak... nola
eragiten die? Gure lana entzutea izan da,
ez epaitzea. Liburuan hori ere arnasten
da".
Bizipenak ez ezik, lanabesak proposatu
dituzte argitalpenean. "Zer dira amatasun
feministak? Definizio itxi edo egiturazkoa
ez bada ere, amatasun feministen defini-
zio posiblea gehitu diogu epilogoan. Eta,
amatasunaz eztabaidatzeko beste atal
bat dago: liburua entzuteko, hitz egite-
ko eta eztabaidatzeko jaio zen, gure alea
horretan jarri nahi genuen. Hasi gaitezen
amatasunari bere lekua ematen, eta gure
artean entzuten eta egiten". Ildo beretik,
liburutik ateratako hitz gakoen beste zati
bat ondu dute, baita bibliografia zabal bat
ere.
"Nola zaindu behar dugu elkar? Ez da
umeen zaintza, elkar zaintza baizik, gau-
zak ezberdin egin eta sistemari arraka-
lak topatzea", nabarmendu zuen Estitxu
Fernandezek hariari tiraka."Lan esparruak
47
zaintzarekin talka handia du: nola zaintzen
ditugu bizitzak lan esparruetan?".
Sistemaren sistemak
Amatasun ereduetatik ondorio mordoa
atera daitezke, Erika Lagomaren aburuz.
"Sistema amatasunari bizkarra emanda
dago; hori da elkarrizketa guztietan arnas-
ten den titularra".
Sistemaren aterkian dauden beste siste-
mak zeintzuk dira? Zenbat egin dezakete
amatasun sistemaren alde edo kontra?
Hurbilen dugun sistema da familia sozial
edo biologikoarena: "Amatasuna familia
nuklear txikietan antolatzen da; eta ko-
munitariotasuna, auzolana... askotan de-
sagertua dago. Nola lagun dezake zaintza
sistemak?".
Zenbat lagun dezake zaintza sistema biolo-
giko edo sozialak? Haurdunaldian, erdion-
doan, erditze aurrean... osasun sisteman
ere ez gaude salbu. "Hezkuntza sisteman
ere berdin: batek baino gehiagok Haur
Eskolak, egokitzapen sistemak, nire zain-
tza erritmo edo beharrak errespetatu edo
behartzen dituen Hezkuntza Sistemak...".
Sistema judizialaren atzeko indarkeria ere
aztertu beharreko kontua da, euren iritziz:
"Nola dago sistema judiziala amatasuna-
ri dagokionez? Banaketetan biolentzia
sekulakoa da. Ama migratu baten espe-
rientzia ere jaso dugu liburuan eta beraz,
Atzerritartasun Legearen eragina eta bio-
lentzia agertzen dira".
Eta lan sisteman, zer?
Zenbat egin dezake lan sistemak ama-
tasunaren alde? Amatasun baimena lu-
zatzeko aukeraz mintzatu ziren: "Nahi
badugu amatasuna bizipen anitza izatea,
eta denak kabitzea hor, beste neurri edo
baldintza batzuk eskatu behar ditugu.
Haur Eskolan uztea denok hauta dezake-
gu, baina jardun murriztua eskubidea bada
ere, zenbateraino da errealitatea? Ba al da
malgutasunik? Lan esparruari beste buelta
bat eman behar zaio derrigor. Kontua ez
da amatasun mota bat indartzea, aukerak
ugaritzea baizik. Bakoitzak erabaki dezala
produkzio sistemara noiz eta nola itzuli.
Horretarako sistemek begiratu behar dio-
te umeari".
Komunitatearen beharra handia da, "fun-
tzio maternoa eskaintzen duen pertsona
zaintzeko sarea behar da, eta gero umea-
rentzat ere". Jaiotzean, bizitzaren hasta-
penetan, ama biologikoak nahi badu, au-
kera izan behar du zaintzeko; umea baita
zaurgarriena ekuazio honetan. Biologiak
ere ukitzen gaitu, nahiz eta azkura gehien
sortzen duen gaia izan". Izendapenak ere
baditu bere korapiloak: "Guk uste genuen
ama, aita edo bi amei guraso deitzearen
alde egingo zuela jendeak; guraso edo ize-
nez izendatzea aipatuta. Gehienek, ordea,
guraso hitza politikoagoa bada, ama hitza
oraindik ere politikoa dela eta aldarrikatu
behar dela diote. Haurdunaldian, erdi-
tzean eta erdiondoan bai; gero, guraso.
Gero funtzioak partekatzen dira, baina
ordura arte inplikazioa %50 izan behar
49
da, eta funtzioak ezberdinak. Lehenbiziko
momentuan amak gara, gero bizitza osoa
dugu guraso izateko". Orotariko ereduak
topatu dituzte bidean: "Denok ez gaude
gustura produkzioan. Liburuko batek, ama
biologikoa lanean eta bikotea hiru umeen
zaintzaz arduratzen dela aipatzen du".
Zer nolako erritmoan bizi dugu gurasota-
suna? Ez ote gabiltza urratsak saltatzen?
Zernahi gisaz, ez dago ama, eme ez ume
izateko modu bakarra, "horregatik jarri
diogu asteriskoa liburuaren izenburuari.
Horrela, aniztasuna eta feminismoa eman
dizkiogu proiektuari". Lagomak oroitu
zuenez, biologiaren gaiak zeresan handia
ematen du feministen artean ere: "Trans
legea hor dago. Guk argi genuen liburu
honetan jende guztia kabitu behar zela.
Guk ez genituen elkarrizketatu ditugun
13 pertsonak ezagutzen, edonor izan zi-
tekeen".
Amatasuna biologikoa denean, hain da
bistakoa dakartzan aldaketak gorputz zein
“Nola dago sistema
judiziala amatasunari
dagokionez?
Banaketetan sekulakoa
da biolentzia”
“Ama migratu baten
esperientzia jaso
dugu liburuan, eta
Atzerritartasun
Legearen eragina eta
biolentzia agertzen dira”
garunean... Zer mesede edo nori egiten dio
mesede hori ezkutatzeak? Hilerokoarekin
ari gara ziklotasuna aldarrikatzen. Amata-
sunari ezin zaio izkin egin".
Zaintza sareak, amentzat ere
Solasaldiko entzule edo partaideek ere
hartu zuten hitza. "Erditzen dugunetik sis-
temak desagertarazten gaitu. Umeek bai,
baina amek ere behar dugu zaintza. Ohi-
tura handia dugu gure burua zentroan ez
jartzeko. Ez gara pertsona bera, gorputza
eta burmuina aldatzen zaigu".
Amatasuna bizipenetatik eraitsi eta erai-
kitzearen garrantziaz jabetzeko beharra
izan zen ondorioetako bat. "Ni ama be-
randu izan nintzen, eta feminismora ber-
din heldu nintzen. Zaplasteko itzela izan
zen zentzu horretan".
Alokairuzko sabelez asko hitz egiten da,
baina umeen beharrez? "Ez dugu esaten
amak askoz gehiago zaindu behar direla
edo garela. Umeak zaindu nahi baditugu,
amak zaindu behar ditugu (eurak baitira
etorkizuneko helduak)".
Amak ez daude batere zainduta, eta ba-
kardade handia dago: "Pertsonala poli-
tikoa da? Antza denez, hor ez. Laguntza
edo akonpainamendua falta da, maila guz-
tietan. Testigantza askotan ikusten da bi-
kotekidearena ere ez dela egokiena. Tratu
txarrak izebergaren punta baino ez dira.
Funtzioak berdintzean nortzuk daude es-
kola irteeretan umeak hartzen? Nor doa
umearen bileretara? Nola zaintzen dugu
ama? Lan eta osasun sisteman ere ber-
din... Nola tratatzen gaituzte erditzean?
· Militantzia eta amatasuna
uztargarriak dira?
· Klaseak ere eragiten
du: erditze aurreko edo
osteko prestaketarako zein
errekuperaziorako ez dute
denek aukera berdina
· “Amak ez daude batere
zainduta eta bakardade
handia dago. Laguntza edo
akonpainamendua falta
da maila guztietan”
· Tratu txarrak izebergaren
punta baino ez dira.
Funtzioak berdintzean,
esaterako, nortzuk doaz
eskola irteeretan
umeen bila?
· Zenbat emakume*
hurbildu dira feminismora
ama izan eta gero?
51
Indarkeria obstetrikoa ere hor dago. Nola
daude zainduta profesional sanitarioak?
Biolentziak zeharkatzen du sistema bera.
Emakumeak erditzetik edo erabat ahal-
dunduta edo txikituta ateratzen gara.
Nola zainduko dugu umea ondo ez ba-
gaude?".
Militantzia ere konplikatu da, egungo ar-
datzetan jarraituz gero: "20:00etan ezin
gara inon egon, etxezuloan ez bada. Ama
izateak ez du esan nahi kaiolan sartuta
egotea. Kaiola ezin da izan bide bakarra.
Zenbat emakume hurbildu dira feminis-
mora ama izan eta gero?".
Klaseak ere eragiten du: erditze aurreko
edo osteko prestaketarako edo errekupe-
raziorako ez dute denek aukera berdina.
Zenbat hari, hainbat mutur. Bada kaiolak
eraisteko garaia.
‘Amatasun ereduak
ezbaian’ solasaldia
entzungai dago
Bor-bor elkartearen Ivoox
plataforman edo labur.
eus/amatasunereduak
helbidean
53
Maddi Isasi
Azkarraga
(Ez) amatasun
jardunaldiak
A
matasuna gaur egun emakume* guz-
tiak zeharkatzen gaituen gai bat da:
ama direnak, ama izan nahi baina
ezin dutenak, ama izan nahi ez dutenak, ama
izan nahi duten ez dakitenak... Errebeldiak,
bakardadeak, epaiak, armairuak, kulpak,
iruditeriak, zalantzak, esperientziak... Ho-
rregatik esaten dugu (ez)amatasunarena es-
perientzia kolektiboa dela. Are, izaera guztiz
politikoa duen esperientzia kolektiboa da eta
horregatik da feminismotik landu beharre-
koa. Argi dago amatasunak askotariko espe-
rientziak jasotzen dituela, baina, era berean,
kontrol heteropatriarkala iraunarazten duen
instituzioa ere badela. Azken sasoian, bizitzak
erdigunean jarriko dituen gizarte eredu jus-
tuago bat aldarrikatzen gabiltza eta horri lo-
tuta gure zaintza sistema jarri dugu jomugan.
Bada, bizitzaz eta zaintzaz ari garen honetan,
ezinbestekoa da amatasunak gizarte erakun-
de gisa duen papera aztertzea. Halaber, XXI.
mendeko ezaugarriekin batera aztertu behar
da (ez) amatasunen afera. Aldatu egin baita
emakumeok lan merkatuan dugun presentzia,
arlo produktibo-publikoak gure bizitzetan
duen lehentasuna, harremanak eraikitzeko
erak, sare sozialak… Horrek guztiak begirada
eguneratzea eskatzen du.kuspegi feminista-
tik aztertu nahi izan genuen gurasotasuna,
eta horretarako espazioa izan dira Emagin
Elkartetik antolatu genituen jardunaldiak.
Bertan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako
300 emakume* inguruk parte hartu genuen
eta arrasto sakona utzi(ko) dute bertan esan,
entzun eta sentitutakoek. Eta ez da gutxia-
gorako, gure gorputzak zeharkatzen dituen
auzi honek ezin baitzuen bestela pasa. Lortu
genuen (ez) amatasunari buruz hitz egiteko
plaza oparoa sortzea. Beste behin, ahizpa-
tasuna izan dugu lotura eta feminismoa argi.
Horri esker korapiloak bistaratu, zalantzak
mahaigaineratu, zauriak agertu... Gai ho-
nekiko askotariko iritzi, esperientzia eta ere-
duak ezagutu ditugu eta hurbildu gara hain
beharrezkoak diren irudi konstelazio eralda-
tzaileetara. Gainera, mandatu sozial honek
ama egin, ez egin eta oraindik izenik ez du-
ten lekuak zeharkatzen gabiltzanongan har-
tzen duen formez ere aritu ginen.Pazientziaz,
mimoz, ilusioz, enpatiaz eta dardaraz sentitu
genituen jardunaldiak. Barruak mugitu zizki-
guten eta feminismotik eta aliantzetatik bide
luzea eta oparoa izango dugula uste dut, fe-
minismotik eta elkar zainduz. Aspalditik bai-
takigu elkarren arteko zaintza dela feministon
altxorrik preziatuena.
Bor-bor solasaldi zikloa
DIANA IBARGUTXI SOLAGUREN:
SEXU HEZIKETA, IKUSPEGI
FEMINISTATIK
Diana Ibargutxi Solagurenek ‘sexu heziketa ikuspegi feministatik’ sola-
saldia eskaini zuen Faktorian urriaren 22an. Genero identitatearekiko
heziketa eta sexualitatea lantzeko moduak izan zituen hizpide.
“Erraldoien aurkako borroka da sexu
heziketarena, mito guztiak oso barnera-
tuta daude”. Hala zioen Diana Ibargutxi
Solagurenek Aiaraldea Komunikabidean
2022ko otsailean eginiko elkarrizketan.
2022ko urriaren 22an sexu heziketa sa-
konago lantzeko aukera izan zuten sola-
saldira gerturatutako lagunek.
Sexualitateak. Pluralean mintzo da beti
Diana Ibargutxi. “Sexualitatea jaiotzetik
hil arte dugu. Askotan ugalketa ahalme-
nekin lotzen da, baina ez da hala”, ziur-
tatu du. Gorputzaren zein partetan dugu
sexualitatea? Zein da plazera sentitzeko
organorik gorena? Azala.
Sexua, sexualitatea, desira eta harreman
erotikoak aipatu zituen segidan; talde-
ka definitzeko ariketa proposatu ostean.
“Plazera sentitzea beti ez da erotikoa.
Sexuaren kontzeptua genitalekin nahastu
izan da sarri, baina ez da horrela. Genita-
laren arabera -alua edo zakila izan- sexua
ezartzea oso arriskutsua da. Sexua bakoi-
tzaren esperientzia subjektiboa da, nor-
berak esan dezake soilik nor den; kanpotik
ezin da esan pertsona bat nor den biluzik
edo jantzita ikusita”. Desirak eta fanta-
siak ez dira gauza bera: “Fantasia guztiak
ez dira desirak. Fantasiaren eremua ezin
da epaitu, baina bai praktika, baldin eta
adostasunik gabekoa bada”. Harreman
erotikoak sexu harremanarekin lotu izan
dira, baina hor ere bada zer findu: “Ha-
rreman erotikorako desira egon behar da
tartean; sexu harremana sexuen arteko
erlazio soila litzake”. Sexualitatea, berriz,
bakoitzarena da: “Hamaika modu daude
neska* edo mutil izateko; horregatik plu-
ralean hitz egitea komeni da”.
Posible al da sexu heziketarik ez egitea?
Diana Ibargutxi Solagurenentzat ezinez-
koa da: “Isiltasunarekin ere sexu hezike-
ta egiten dugu”. Beraz, zertarako balio
du sexu heziketak? Norbera eta besteak
ezagutzeko; norbera onartzeko eta hiru-
garrenik adierazteko. “Hurrenkera horre-
tan egon behar dira, adina edozein delarik
ere”.
Arrisku ikuspegitik hezi gaituzte
Arrisku eta prebentzio ikuspegitik hezi
gaituzte sexuari dagokionean. “Bere ga-
raian mamu eta beldurretatik hezten gin-
tuzten: kontuz haurdunaldiarekin, tentu
genitalen bidezko gaixotasunak transmi-
55
Zer nolako
baliabideak eta
ereduak jaso ditugu
sexu heziketaren
ikuspegitik? Diana
Ibargutxi Solagurenek
solasaldia eskaini
zuen urriaren 22an
Faktorian
titzearekin... Hau oasi bat da, baina sare
sozialetan eta eskoletan erasotuak izan
gara sexu heziketa egiteagatik”.
Sexu heziketako ibilbidearen biografian
elementu ugarik eragiten dute: "Errefe-
renteetan aniztasun gutxi dago hor: zein
gorputz erakusten zaigu? Plazera eskura-
tzeko moduak oso murritzak dira; orain-
dik koitoetan jarraitzen dugu... Pornoaren
eragina ere hor dago; gazte askok anatomia
ikasteko erabiltzen dutela diote, baita erre-
ferentzia gisa ere. Zergatik gertatzen da
hori? Ez delako bestelako eredurik ema-
ten: gehienera, sei orduko tailerren bat es-
kolan...". Hala ere, bereziki, askatasunaren
lilurak kezkatzen du sexu hezitzailea: "Ja-
rraitzen dugu pentsatzen ez dagoela ezer
eraikita gugan, eta askeak garela; eta fun-
tsezkoa da horri buelta ematea".
Bor-bor solasaldi zikloa
DEKOLONIALITATEA,
ARRAZA ETA LURREN KONKISTA
Zer muga edo oztopo daude dekolonialitatearen atzean? Mujeres del
Mundo kolektiboko Amanda Verronerentzat, emakume* arrazializatu edo
azpiratutakoetatik harago bada zer arakatu. Baita zer arrakalatu ere.
Arrazaren eraginetik harago, bestelako
faktoreei ere erreparatu behar zaie. Hala
uste du Amanda Verrone Mujeres del
mundo kolektiboko kideak. Azaroaren
5ean solasaldia eskaini zuen Faktorian,
eta dekolonialitateaz eta konkisten zapal-
kuntzez mintzatu zen. Norberaren arra-
zagatik, klase sozial zein ekonomikoagatik,
hizkuntzagatik... Helduleku ugaritatik az-
piratuak dira emakume* ugari. Egoera ho-
rren aurrean garbi mintzatu zen: “Zubiak
eraiki behar ditugu, hizkuntza berdinean
arituko bagara -eta ez naiz lengoaiaz ari-
komunean ditugun gauzez hitz egiteko
espazioak sortu behar ditugu, denok biziko
ditugunak. Nahiz eta bizi edo herri ibilbi-
dea ezberdina izan, kontu komun gehia-
go daudela bereizten gaituztenak baino”.
Nola egin, ordea?
Verroneren hitzetan, kultura anitzetako
emakume* batzuek espazio esklusiboak
behar dituzte, "migratzaileez bakarrik osa-
tuak, arrazializatuak... Beste batzuk, baina,
eremu mistoak behar dituzte. Lesbianekin
ere berdina gertatu da: elkartasunagatik
-bizipenak ezberdinak izanik ere- batzue-
tan bestelako emakumeekin elkartu gara,
eta beste batzuetan ez". Dena den, guzti
hori estrategiaren araberakoa da, "ezin-
bestekoa da espazio komunak lantzea".
Adibide gisa M8 antolatzeko herrieta-
ko plataforma edo sareak aipatu zituen.
"Funtsean, elkar ezagutu eta kode ber-
dinetan aritzeko guneak behar ditugu;
baliabide antzerakoak izateko denbora,
kontaktu edo bestelakoak". Horretarako,
baina, ateak irekitzea ezinbestekoa deri-
tzo.
Kulturartekotasuna urruti sentitu arren
batzuetan, une historikoa alde dugulakoan
dago Verrone: "Euskal Herrian kolekti-
boen arteko harremanak daude. Mujeres
del Mundok 25 urte daramatza hemen
lanean, eta egoera asko aldatu da onera-
ko: lehen askoz espazio gutxiago zeuden
pertsona arrazializatu edo migratuek la-
saitasunez euren egoerak partekatzeko,
atzerritarrekiko legedia ezagutzeko edo
bestelako aferak jorratzeko gaur egun
baino".
Hizkuntzaren konkista oso biolentoa da,
Verrorenerentzat. "Herri edo lur bakoi-
tzak edozein elementuri bere esateko edo
izateko modua jartzen dio: zuhaitza ez du
hizkuntzak soilik aldatzen, ulertzeko mo-
dua da, natura ikusteko modua, inguru-
men baliabideak nola erabiltzekoa... Ho-
57
“Hizkuntzaren eta
lurraren konkista
oso biolentoa da,
ohartzen ez bagara
ere. Gazteleraz aritzen
garenean Euskal
Herrian, sinbologia
eta kosmobisio batez
ari gara, hizkuntzatik
harago”
rregatik diot oso biolentoa dela, ohartzen
ez bagara ere. Gazteleraz aritzen garenean
Euskal Herrian, sinbologia eta kosmobisio
batez ari gara, hizkuntzatik harago".
Egungo kultura politikoa, noren neurrira
egina dago? "Euskal Herria historikoki oso
anitza da, beste kontu bat da espazioak
nortzuk okupatzen dituzten". Militantzia
sufrimendutik -dena eman beharretik-
garatu da, Verroneren ustez. "Gorputz
eta lurralde ezberdinetan bizitzeagatik
ez gaude egoera edo abiapuntu berean,
nahiz eta herri bera -eta batzuetan hiz-
kuntza ere- partekatu". Hortaz, nola egin
militantzia gozagarri, bizi erritmoekin ba-
teragarri eta jasangarria? "Muga monoli-
tokoa hautsi behar dugu: gu ez gara dena".
Eta dena dago (des)egiteko.
Bor-bor solasaldi zikloa
MUNDUKO EMAKUMEAK*
ETA JANAK AIARALDEAN:
ELKAR SARETZEKO ABIAPUNTU
Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean
egitasmoa burutu du 2022an Bor-bor
Aiaraldeko Feminismo elkarteak.
Laudio eta Amurrioko EPA zentroekin
elkarlanean kultura bakoitzeko emakumeek
euren bizipenak eta herrialdeko jakiak
azaldu dituzte aldizkarian eta ikus-
entzunezkoetan.
59
Topaketaren baitan ‘Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean’
gaia izan zuten hizpide, te eta infusio arteko tertulian. Hala,
bakoitzak bere egoera eta kulturartekotasuna sustatzeko
proposamenak partekatu zituen, Amurrioko San Anton plazan.
Elkarren artean
‘Kulturarteko
mokadu feministak’
osatu dituzte.
Azaroaren
12an bukatu
zen dinamika,
Amurrion egindako
topaketan.
Zertan da kultura aukera eta zertan oz-
topo? Nola eraitsi egungo mugak, mun-
duko emakumeen arteko harremanak eta
zubiak sortzeko? Eskualde berean bizita,
nola da posible elkar ez ezagutzea? Kul-
tura bakoitzak bere bizimodu eta ikuspe-
gia badu ere, ‘Munduko emakumeak* eta
janak Aiaraldean’ egitasmoaren bitartez
kulturen arteko zubiak eraikitzeko lehen
harriak jarri ditu 2022an Bor-bor Aia-
raldeko Feminismo Elkarteak. Erronka
bikoitza da: munduko emakumeak femi-
nismotik saretzea, eta guzti hori euskaraz
egitea. Baina, nola, ordea?
2022ko ekainean hasi genuen bidea, Aia-
raldean kulturartekotasuna saretzeko ibil-
bidea proposatuz. Lehenbiziko geldialdia
egungo egoeraz hitz egiteko baliatu os-
tean, kulturartekotasun proiektu anitzak
mahaigaineratu genituen. Edozelan ere,
gure begi eta lurretatik harago; oinarria
ZUBIAK
EMEKI
ERAIKIZ
‘Munduko emakumeak* eta janak egitasmoa gauzatu du 2022an Bor-bor
Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. Kulturartekotasuna sustatzeko, jatorri
anitzetako emakumeekin proiektu komunak garatzea izan da helburua.
edo abiapuntuaz jabetzeko Laudioko zein
Amurrioko HHE (Helduen Hezkuntza
Eskola) zentroetako ateak zabaldu geni-
tuen. Izan ere, bertara jotzen dute hiz-
kuntzak ikastera etorriberriek, edo nozbait
etorriek. “Hiru edo lau taldeetako ikasle
eta irakasle emakumeekin kultur anizta-
sunaren zuhaitza osatu genuen, bailaran
bizi eta ezagutzen ditugun kulturak zein
'ahizpak' identifikatzea helburu”, oroitu
du eskualdeko HHE zentroetan aritutako
Bor-bor elkarteko kideak. “Beraientzat
konfidantzazko espazio seguru eta librea
HHE zela ohartu ginen, gure ikuspegi
eta nahietatik harago. Horregatik eraba-
ki genuen proiektuak elkarrekin egiteko
eurengana mugitzea”, zehaztu du. Se-
kulako harrera sentitu dute eskualdeko
HHE zentroetako irakasleen zein ikasleen
aldetik: “Oso eskertuta gaude ateak ho-
rren zabalik topatzeagatik. Emakume asko
ezagutzeko aukera izan dugu, eta eurekin
Erreportajea
61
lan egitekoak. HHEko zuzendaritza edo
irakasleen laguntza gabe ezinezkoa litza-
teke”.
3 proiektu "ikusgarri"
Proiektuak 3 emaitza ikusgarri utzi ditu:
azaroaren 12an Amurrion egindako ‘Mun-
duko emakumeak* eta janak Aiaraldean’
topaketa; izenburu bereko argitalpena eta
ikus-entzunezko alorrean sare sozialetan
zabaldutako audiogramak. Azken horre-
tan, audio bidez kontatzen dute liburux-
Azaroaren 12an egin
zuten ‘Munduko
emakumeak* eta janak
Aiaraldean’ topaketa
Amurrioko San Anton
plazan
kan ageri diren 6 emakumek* euren ibilbi-
dea eta beraien herrialdeko errezeta; nork
bere hizkuntzan. Nola ez, elkartearen ko-
munikazio hizkuntza berau izanik euskara
hutsez plazaratu da argitalpena (labur.eus/
mejaliburuxka helbidean ikusi edo deskar-
ga daiteke).
Noren errealitateak daude erdigunean?
‘Munduko emakumeen* egoera Aiaral-
dean’ tertulia izan zen, halaber, erdigu-
nearen oinarriak finkatzeko baliagarria izan
zen ariketa kolektiboetako bat. 20-25 la-
gun elkartu ziren Amurrioko San Anton
plazan eginiko topaketako solasaldian,
eta bakoitzaren bizipenetik harago, behar
kolektiboei hitza jartzeko balio izan zuen:
kulturen zaintza eta aitortza, Aiaraldean
geratzeko edo bizitzeko beharrezkoak
diren tramitazioetan babes edo lagun-
tza eza, kultura eta azala lana topatzeko
zein puntutaraino den baldintzagarria...
Datozen hilabete eta urteetan askatzeko
korapilo ugari mahaigaineratu ziren, kon-
fidantza giroan. Era berean, beste udalerri
batzuetako praktika onak aipatu zituzten
partaideek, Eibarren emakume etorribe-
rriekin abiatutako aholkularitza zerbitzua
kasu. Jasotako ondorioekin jarraituko du
Bor-bor elkarteak 2023an ere.
63
‘Munduko emakumeen*
egoera Aiaraldean’
solasaldiak kultura
anitzetako bizilagunen
arazoak eta beharrak
erdigunera ekartzeko
balio izan zuen,
besteak beste.
‘Munduko emakumeak
eta janak Aiaraldean’
liburuxkan kultura
ezberdinetako kideek
euren ohituren eta
zenbait jakiren istorioak
kontatu dituzte
Sortutako materiala, gida
Sortutako kulturartekotasun proiektue-
kin gida didaktikoa prestatu du Bor-bor
Feminismo Faktoriak. Modu horretan,
bailarako HHEn garatutako euskarriekin
Euskal Herriko beste zentro eta proiek-
tuetan lantzeko materiala eta ariketa sorta
partekatuko du elkarteak.
Izan ere, emakume* bakoitzak bizipen,
gogoeta eta proposamen anitzak parte-
katzen ditu aipatu jardueretan; eta guztiei
aitortza zein balioa edo babesa adierazteko
modua izan daiteke material didaktikoaren
ekoizpena eta zabalpena. Esaterako,Elena
Orlandea errumaniarrak Aiaraldera nola
iritsi zen kontatzen du: Espainiara joate-
ko asmotan zegoen, baina Algortan (Biz-
kaia) geratu zuen poliziak, eta autoak agiri
guztiak egunean ez zituelako 6 hilabetez
kendu zioten ibilgailua. Berez, anbulantzia
langilea da bere herrialdean, baina hemen
ez du titulaziorik eta, beraz, langabezian
dago (uneotan hizkuntzak ikasten dabil
ikasketetatik lan mundura salto egin ahal
izateko). Identitate eta gorputz bakoitza-
ren atzean istorio, zapalkuntza eta ahal-
duntze ugari topa daitezke, ezbairik gabe.
Bestalde, herrialde bakoitzeko jakiak edo
platerak kontatzen dituzte protagonis-
tek argitalpenetan (liburuxkan zein au-
diogrametan). Hala, plater bakoitza noiz
eta zertarako -edo zein testuingurutan-
prestatzen duten aipatzen dute; beste-
lako ohitura edo behar batzuk zeharka
bistaratuz. Esaterako, Patricia Valdevieso
peruarrak oilasko zopa azaltzen du, bere
herrialdean energia edo indarra izateko
askotan kozinatzen duten “menu izarra”.
Marokoko Marian Ebnsalak, aldiz, lorategi
entsalada eta kuskusa dakartza, ostira-
letako ospakizunetan sarritan eskaintzen
dutena. Hala, ostiraletan lagun edo senide
artean biltzeko duten ohituraz mintzo da
argitalpenean. Urrutira joan gabe, mun-
du berean milaka mundu topa daitezkeen
adierazle. Segi dezagun, bada, ahoa ireki-
tzen, tokikotasunetik kultura ezberdineta-
ko emakumeak eta jakiak ezagutzeko.
B
@borbor_elkartea
borborelkartea@gmail.com
info+: labur.eus/bor-bor

More Related Content

Featured

How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
ThinkNow
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Kurio // The Social Media Age(ncy)
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

BOR-BOR URTEKARIA (2022)

  • 2. Urteari so 2022.URTEA: AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTA, ERTZE(TA)TIK KALERA 2022ko hilabeteek mobilizazio, hitzaldi eta bestelako hamaika ekimen ekarri dituzte erdigunera, tokian toki. Martxoaren 8an Aiaraldeko herri guztietan egin ziren mobilizazioak, ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua!’ lemapean. Orozkon egin zen Mugimendu Feministaren eskualdeko manifestazioa.
  • 3. 3 2022ko ekainaren 17an ‘Amurrion harro’ jaia antolatu zuten uda- lerrian, izen bereko plataforma eratu ondoren. Sexu aniztasuna aldarrikatzea eta LGTB borrokari ikusgarritasuna ematea izan zen helburua. SOS Aiaraldea plataformarekin elkarlanean edota eskualdeko Mugi- mendu Feministak antolatuta, zaint- zaren inguruko mahainguruak egin izan dira Amurrion eta Laudion.
  • 4. Urteari so MADRES MERCEDARIAS, ARTIACH ETA BM-KO EMAKUMEAK, GREBAN Lan gatazken alorrean ere ez da alferrik pasa 2022. urtea. Orozkoko Artiach zein Madres Mercedarias lantegietan greban egon dira langileak, eta BM supermerkatuetako kaleratzeak eta itxiera ekidin dituzte. Mugitua izan da 2022a langile ikuspegitik ere feminismoarentzat. 2021. urtea Tuba- cexeko grebak markatu bazuen sozioeko- nomikoki, aurtengoan ere alarma gorriak eta moreak pizturik jarraitu dute. Etenik izan ez duena, halaber, emakume langileen elkartasun eta aliantza feminista izan da. Horren adibide dira Orozkoko Artiach eta Madres Mercedarias (Ibarra) lantokietako grebak. Hitzarmen kolektiboa berritzeko aldarria zuten biek, euren eskubideak ho- betzeko; eta grebara joatea erabaki zuten beharginek. Artiach, eskubideak zulatuz Lan hitzarmena hobetzeko egindako greba izan zen Orozkoko Artiach fabrikakoa. Ge- hiengo sindikala osatzen dutenek deitu zu- ten greba (ELA, LAB eta ESK). Dena den, aipatu behar da UGTk duela ordezkaritza gehien, nahiz eta gehiengoa beste sindika- tuek osatu. Edozelan ere, lan hitzarmena baino, lan baldintzak hobetzeko borroka izan zen Artiachekoa, eta hein batean lortu zuten helburua: murrizketak etetea. Horrez gain, beste irudi esanguratsu eta historiko bat utzi zuen Artiacheko grebak Mugimendu Feministarentzat. 2021eko martxoaren 8an Tubacexeko greba mugagabean egin bezala, ‘pikete feminista’ deitu zuen Aiaral- deko Mugimendu Feministak; eta sarrera blokeatu zuten andreek eserialdia eginda. Orozkoko Ibarra auzoan ere greban zeu- denez emakumeak -Madres Mercedarias zentroan- bertan egin zen bigarren ‘pikete feminista’ deialdia; eta aldarriz bete zuten zaintza zentroa. Ildo beretik, eskualdeko martxoaren 8ko Mugimendu Feminista- ren manifestazioa Orozkoko herrigunean antolatu zen, herrietako mobilizazioetara jo aurretik. Orotara 152 eguneko greba egin zuten Artiacheko langileek, eta azkenean soldata igoera lortu zuten, enpresa zuzendaritza- rekin akordioa sinatuta. Grebak iraun zuen denbora tartean, oso ohikoak izan ziren gaileta fabrikaren aurreko pikete, ekimen eta mobilizazioak. M.Mercedarias, zaintza zokoratuz Orozkoko Madres Mercedarias zentroko beharginek ere mobilizazio ugari egin izan dituzte 2022ko urtarrilaz geroztik. Fun- tsean, 1948 ordu lan egitea eta urteko IPF igotzea eskatzen zuten. Berez, enpresa Aliados Fundazioa eta M.M Merceda-
  • 5. 5 Tubacexen 2021eko martxoaren 8an eginiko pikete feministaren ereduari jarraiki, Artiach eta Madres Mercedarias lantokien aurrean eserialdiak egin zituen Mugimendu Feministak 2022ko martxoaren 8an riasena da, baina diputazioan ere salatu zu- ten euren egoera. Egun, borroka “etenda” dago, zentroaren jabetza aldatu baita. Zer- nahi gisaz, nola Artiacheko beharginek zein Madres Mercedariasekoek elkarretaratze bateratu ugari burutu zituzten elkarrekin Orozkoko plazan. BM, grebatik lorpenera Bestelakoa izan da BM supermerkatuen greba eta garaipena. Aiaraldean zein in- guruko herrietan 90 langileren kaleratzea iragarri zuten jabeek, eta hargatik greba mugagabeari ekin zioten irailaren 7an, era- bateko jarraipenarekin. Azpimarratzekoa da zerbitzua emten duten gehienak ema- kumeak direla aipatu enpresan, eta ondo- rioz, emakumeak izan zirela protagonista nagusi. Bost eguneko greba mugagabearen ondoren erdietsi zuten akordioa, garaipe- narekin mugarri berri bat ezarriz.
  • 6. LEZEAGA ARETOAREN IREKIERA Irailaren 23an aurkeztu zuten Laudio- ko Lezeaga aretoa publikoki. Laudioko Udalak egokitutako espazioak ema- kumeen saretzea eta ahalduntzea ditu helburu, eta hemendik aurrera bertan egingo dituzte Berdintasun Arloko eki- menak, besteak beste. Horretarako, lehengo Jubilatuen Etxean obrak egin dituzte, edadetuen egoitza herriko beste gune batera mugituta. Horrenbestez, Arabako Foru Aldundiaren Laia Esko- laren jabekuntzarako ikastaro, hitzaldi eta tailerrek beteko dute, batik bat, es- pazioa. Inaugurazioan musika, antzerkia eta hitzartzeak tartekatu zituzten, baita herriko emakumeek elkarlanean margo- tutako hormairudia aurkeztu ere. La familia inventada eragileak sor- tutako proiektua da, ‘Amaren Etxea’ izenekoa. Funtsean, Laudioko Gardea auzoko elizaren aldameneko etxebizi- tzan ahizpatasunari heltzeko eskaintza da gorpuztu dutena. Berez, beharra duten emakumeentzat babeslekua izatea da ekimenaren sustatzaileen helburua. Proiektua Arabako Ekintzen Ideia Lehiaketako finalera iritsi zen, Gar- deako apaiz etxea eraldatzeko xedea- rekin. ‘Amaren Etxea’ irekitzeko giltza, ordea, Alokabiderena da, entitate ho- rrena baita eraikinaren jabetza. Bien bitartean, egitasmoarekiko oniritziak biltzeari ekin diote bultzatzaileek. ‘AMAREN ETXEA’, GARDEAN 2022: ESPAZIO ETA PROIEKTU BERRIEN URTEA Urteari so
  • 7. 7 AMURRIOKO EMAKUMEEN* SAREA Amurrioko Emakumeen* Sarea 2022ko martxoaren 8an aurkeztu zuten herrian. Egitasmoak udalerriko emakumeak el- kartu eta “bizitzeko beharrak” defini- tzea du helburu, eta bidean sektore eta jatorri desberdinetako emakumeekin eraiki dute elkarlana. Berez, 2021ean, Amurrioko Udalak Emakumeen Etxea gauzatzeko mahaigainean jarritako proiektua alboratu zuen Amurrioko Mu- gimendu Feministak, proiektu horren bidean hartutako erabakiak mugimendu feministaren, eta oro har, herriko ema- kumeen bizkar hartuak zirela egotzita. Mugimendu Feministak prozesu parte- hartzaile "erreal" baten beharra azaleratu zuen, eta hau bultzatzeari ekin zion. Modu horretan eratu dute Amurrioko Emakumee* Sarea, zeinetan Udalak ere hartzen duen parte. Eragilea aurten jarri da martxan, baina tresna eta espazio be- rriak sortzeko asmoa iragarri dute. 2022ko lehen hiruhilekoan eratu zu- ten Okondoko Batukada Feminista. Berez, Udaleko Berdintasun Arloak sustatutako tailer baten ondorio da taldea, perkusio trebakuntza jaso bait- zuten apuntatutako emakume anda- nak. Hala, emakumeei* soilik zuzen- dutako lau tailer edo ikastaro saio antolatu zituzten otsailetik apirilera bitarte. Modu horretan sortu zuten taldea, Aiarako San Prudentzio jaie- tan lehenbiziko kalejira antolatu edo eskaini zutelarik. Hain zuzen, ‘Igande morea’ eguna egin zuten lehenbizi- koz Arespalditzan, ekintza zaparra- da batekin. Geroztik, bailarako beste zenbait egun eta ekimenetan jo dute Okondoko Batukada Feministako ki- deek. Are, Perkuneskak taldearen bai- tan Arabako zein Euskal Herriko beste zenbait herritako jai edo ekintzetara bertaratzeko aukera izan dute partai- deek, eskualdetik haragoko saretzea ahalbidetuz. OKONDOKO BATUKADA FEMINISTA
  • 8. Urteari so Espazio eta sare berriak eratu ez ezik, bestelako ekimenek ere jarri dute feminismoan euren hazia. Horien adibide dira, Aiaraldeko zenbait herrietan gauzatutako ondorengo proiektuak, AIARAKO EMAKUMEEN GELAK, 5 URTE Arespalditzako emakumeen gelak bos- garren urtemuga bete du. 2017an ireki zen aretoa, eta Arabako lehen Emaku- me Etxea izan da. Geroztik, ekitaldi eta erakusketa ugari antolatu dituzte bertan. Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia prestatu zuen Aiarako Udalak espazioan bertan; eta, besteak beste, Laura Ge- rrero Lorenzo argazkilari luiandoarrak emakumeen erretratuekin eginiko irudi eta collage erakusketaren aurkezpe- na burutu zuten. Bosgarren urtemuga ikus-entzunezko batekin abiatu zuten, gainera. Horrez gain, ihes gela, sare mo- rea eratzeko ekimena eta Virginia Imaz klownaren emanaldia egon ziren irailaren 19an, besteak beste. Feminismoak ere utzi du beretik 2022an Artziniegan. Batetik, abes- batza feminista osatzea erabaki dute Hiriskako eta herriko zenbait emaku- mek. Bestetik, Artziniegako Talde Fe- minsta ere eratu dute, zeinak urtean zehar hainbat ekimen antolatu dituen. Horien artean dago, esaterako, ‘Artzi- festa Feminista’; lehenbiziko aldiz irai- laren 24an egin zutena. Hain zuzen, egun osoan zehar burutu zituzten ekintzak: kulturartekotasun solasaldia, tapper bazkaria, bingo feminista, eta musika jaialdia (La Otra, Alarma mo- rea, Tongo edota Sor DJ taldeekin). ABESBATZA FEMINISTA ARTZINIEGAN
  • 9. 9 SEÑORA SARIKETA AIARALDEAN Aiaraldea hartu zuen II. Señora Sarike- tak udaberrian. Iaz egin zuten lehenbizi- koz ekimena, Euskal Herri mailako iden- titate anitzeko emakumeak oholtzaratu eta saretzeko helburuarekin. Guztira bi kanporaketa eta finala antolatu zituzten. Lehenbiziko saioa Hendaian izan zen, eta bigarren kanporaketa Faktorian. Finala, aldiz, Leitzako gaztetxean egin zuten, egun osoko egitaraua prestatuta. Faktoriako saioan Amaia Agirre Aston- doa (iazko, hots, lehenbiziko edizioko pameladuna) izan zen gai-jartzailea, eta ondorengo bertsolariak izan ziren prota- gonista: Ane Labaka Mayoz, Sarai Ro- bles Vitas, Irati Anda Villanueva, Leire Vargas Nieto, Irati Anda Villanueva, Andere Arriolabengoa Bengoa eta Ane Beloki Lopez. Eskualdeko bertso saiotik Sarai Robles Vitas eta Ane Labaka Ma- yoz sailkatu ziren, eta azken honek ira- bazi zuen kapela. Artziniegako emakumeen histo- ria liburu bihurtu dute. Artziniegako Udalak sustatu du ekimena, eta Inma Roiz idazle okondoarrari enkargatu diote lana. Herritar guztiei ale bana eman diete gainera. Hala azaldu zuten 2022ko martxoaren 20an proiek- tua aurkezteko frontoian burututako ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak beste, liburuan euren bizipen eta ibilbideak partekatu dituzten ema- kumeak; eta argitalpenean jasotako bitxikeria eta kontakizunak aurreratu zizkieten bertaratutakoei. Hiriska emakume elkarteak, esatera- ko, 30 urte luzetan eginiko ibilbidea izan zuen hizpide; baina norbanako ugarik ere hartu zuten hitza. Espe- rientzia guzti horiek elkarrizketetan pilatu ditu idazle aiararrak, etorkizu- neko belaunaldiei begira emakumeek Artziniegan egindako lana transmiti- tzea xede. EMAKUMEEN* HISTORIA, LIBURU
  • 10. Urteari so PANDEMIA PASATA, ZENBAIT EKIMEN BERRESKURATU DIRA Herrietako jaietan zein uda sasoian ohiko ekitaldi ikusgarriak egin ditu Mugimendu Feministak, Amurrioko Otsemeak taldearen ‘Akelarrea’ kasu.
  • 11. 11 ‘Beldurrak gurekin jai, gozatzera gatoz’ lemapean mobilizazio feministak egin ziren Amurrio zein Laudioko jaietan. Hala, Euskal Herriko festa esanguratsuenetan feminismoaren garrantzia ekarri zuen gogora Bilgune Feministak. Jaien testuinguruan, berriz, festetako mobilizazio eta ekimen feministak berreskuratu dira; manifestazioak kasu.
  • 12. Urteari so EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA, MUGETATIK MUGARRIETARA Euskal Herriko Bilgune Feministak 20 urte bete ditu aurten. Alta, urtemugatik harago, mugarri asko utzi ditu 2022ak. Jaizkibel konpainiak 25 urte bete ditu aurten. Dena ez da izan festa, ordea: abortu klinika batean salaketa antiabortistak egon ziren, eta Algortako MF kriminalizatu zuten eraso bat salatzeagatik.
  • 13. 13 Azaroaren 11n eta 12an, aldiz, Emaginek eta Euskal Herriko Bilgune Feministak ‘(Ez)Amatasunak ikuspegi feministatik’ jardunaldiak egin zituzten Donostiako tabakaleran, ‘Egin, desegin eta berregin’ leloa mugarri. Urriain ‘Ezin kabitu’ plataformak lodifobiari buruzko Euskal Herriko lehenbiziko jardunaldiak antolatu zituen Gernikan.
  • 14.
  • 15. 15 Ana Unzaga Galnares “Agur, Maite” G ogoan dut nola ezagutu nuen Maite: 90. hamarkadan, hazkuntza pertsonalari buruzko Kultura Etxeko ikastaro batean. Urtebete geroago emakumeen espazio ezberdinetan kointziditu genuen, militantzian, eta nire kasuan, lanean ere bai. Ordu asko igaro genituen nire etxeko sukaldean hizketan, baita eztabaidatzen ere, batik bat emakume gazte eta nagusien borrokak elkartu edo bateratzeko beharraren inguruan. Sekulako zortea izan dut Euskadiko Alargunen Federazioko emakume liderrak ezagutu izanagatik. Hilabetero elkartzen dira, gainera, euren agendetan borroka feminista antolatzeko; Euskal Herriko gainontzeko emakume elkarteekin batera (Santurtzikoa, Laudiokoa, Basaurikoa, Eibarrekoa, Gernikakoa, Barakaldokoa, Durangokoa...). Egiari zor, eurek esaten duten bezala, Euskal Herriko industrializazio garai gogorrean beste borroka batzuetan hazitako emakumeak dira, zeren eta langile borroketan ere ibiliak ziren. Maite, Laudioko Alargunen Elkarteko (Avillo) lehendakaria zen,baitaEuskadikoaere,etaazkenurteetan espainiar estatuko CONFAVeko presidente izendatu zuten (Alargunen Federazio eta Elkarteen Konfederazioa). Emakundeko aholkularitzako eztabaida saioetan parte hartzeaz gain, Landa Eremuko Emakumeen Sarean, Laudioko emakumeen elkarteenean eta abarrean ere jardun zuen. Eta beste hamaika espazio aldarrikatzaileetan, emakume alargunen sentsibilizazioa eta aldarri zein salaketak mahaigaineratu zituen. CONFAVeko lehendakari izateko hautagai izendatu zutenean galdetu zidan: "Ana, zuk uste ahalko dudala?", eta esan nion, "nork daki ba alargunetaz gehiago zuk baino?". Eta aukeratua izan zen. Maite Bilbaorengandik gertu egon garenontzako, erresistentzian zein ahalduntzean eredu izan da, bere negozio propioa irekitzeko ausardia izan zuen emakume hura... Indarkeria mota ororen aurrean ez zen zimurtzen: telebistan, prentsan, irratian, jardunaldietan... emakumeen egoera, duintasuna eta eskubideak ikusgarri egiten ditu. Herri hau ahots oso ahaltsu geratu da, baina kaleetan jarraituko dugu. Izan zirenengatik, garenongatik... Agur, Maite.
  • 16. Proiektuak Bor-bor EMAKUME SORTZAILEEN AZOKA, EZAGUTZEN TRUKERAKO ESPAZIO ETA EKIMEN IBILTARI 2021eko azaroaren 18an egin zen lehenbizikoz Aiaraldeko emakume* sortzaileen azoka, Faktorian. Tokiko emakume* sortzaileen sarea osatzeaz gain, ekimenak elkarrekin antolatu edota partekatzea da xedea.
  • 17. 17 2022ko martxoaren 10ean, Dinagu Euskal Herriko emakume* sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak gaittun’ azoka antolatu zuen Faktorian; bailarako zein beste euskal probintzietako ekoizleen artean elkarguneak sortuz. 2022ko emakume sortzaileen azoka, abenduaren 17an antolatu zen, goiz osoko egitarauarekin.
  • 18. Proiektuak Bor-bor AIARALDEKO EMAKUME* SORTZAILEAK SARETUZ Aiaraldeko emakume* sortzaileak saretzeko azoka bateratua antolatu du bigarrenez Bor-bor Feminismo Faktoriak. Iaz abiatu zen proiektua, eta izandako harrera ona medio urtero errepikatzea erabaki dute partaideek. Aiaraldeko emakume* sortzaileak elkar ezagutu eta saretzea. Helburu horrekin planteatu zuen iaz Bor-bor Feminismo Faktoriak tokiko azoka. 2021eko aza- roaren 18an izan zen, Aiaraldea Ekintzen Faktorian, eta goizetik arratsaldera bitar- teko egitarauarekin hornitu zuten plan- teamendua. Hala, 12 postu baino gehia- gok bete zuten Faktoriako plaza. Gainera, tokiko sortzaileen produktuak ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, elkarren berri izateko zein harremantzeko parada izan zuten partaideek. Horretarako, aurkezpen maratoia antolatu zuen Aiaraldea Komu- nikabideak, eta zuzeneko emisio bidez elkarrizketa katea egin zuten, geroztik, Youtube kanalean ikusgai dagoena. Lehenbiziko edizioaren balorazioa ona izan zen, nahiz eta hobetzeko zenbait kon- tu ere atera. Hala, modu parte hartzai- le batean saretu eta gauzatu da 2022ko abenduaren 17ko azoka. Berrikuntza edo- ta aldaketa gisa, ordutegia dago; izan ere, egun osokoa baino goizekoa izatea ebatzi du lantaldeak. Alabaina, azokako giroa zein egitaraua adosteko, deialdi ireki bidez koordinatu dira interesdunak. Horretara- ko, urriaren bigarren hamabostaldian ireki zen izen-ematea. Hala, apuntatutako sortzaileen eskaerak eta beharrak jaso ditu Faktoriak, azoka egunerako beharrezko espazio eta balia- bideak bermatze aldera. Sare irekia Edozelan ere, sare ireki eta "aktiboa" osa- tzea da Bor-bor feminismo ildoaren as- moa. Gaur-gaurkoz, tokiko emakume* sortzaileekin whatsapp talde bat dago sor- tuta, eta bertatik bidaltzen dituzte eskual- deko zein Euskal Herriko azoketan parte hartzeko deialdiak. Talde edo lantaldera batzeko interesa du- tenek aski dute feminismoa@aiaraldea. eus helbidera mezua bidalita, unean uneko deialdi zein informazioa jaso edota zabal- tzeko. Hori bai, kontakturako posta edo telefonoa jakinarazi beharko dute mezuan. Etorkizunari begira, eskualdean zehar azoka ibiltariak antolatzeko aukera balo- ratuko dute, orain arteko ekimen guztiak Aiaraldea Ekintzen Faktorian egin baitira. Edozelan ere, lantalde horretako kideek erabakiko dute aurrerantzean jarduera edo erreminta gehiago sortu edo ez, toki- ko sortzaileen behar, interes eta aukeren arabera.
  • 19. 19
  • 20. Proiektuak Bor-bor HIZKUNTZA ETA GENERO AHALDUNTZEA, BEHARREZKO Eskualdeko lau emakumeren ahotik gorpuztu dugu hizkuntza eta genero ahalduntzea. Hizkuntzaren eta identitatearen transmisioan zer nolako eragina du generoak? Noraino eragiten du ama hizkuntzak pert- sonaren identitatean? Hizkuntza identita- tea nork, noiz eta zeren arabera aukerat- zen du? Zein toki du euskarak gure bizitza pribatu eta publikoan? Ahalduntzeak edo zapalkuntzak, zerk markatu zaitu gehiago, hizkuntzari dagokionean? Zenbat buru, hainbat apuru. Edo, hainbat aukera. Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkar- tetik hizkuntza eta genero ahalduntzea- ri buruz bor-borka jarri ditugu Belate Olabarria Astobiza, Margaux Marmier, Lexuri Ugarte Aretxaga eta Irati Men- diguren Cosgayaren eltzeak. Nork bere hizkuntza biografiatik azaldu du 10 mi- nutuko ikus-entzunezkoan euskararekiko harremana, lotura edo askapena. Inguru- ne sozialak, laboralak edota hurbilak duen eragina ere izan dute hizpide protagonis- tek; euren gurasoen hizkuntza heziketa barne. Era berean, etorkizunerako zen- bait gako azpimarratu dituzte. Esaterako, Belate Olabarriaren amak ez zekien euskararik, aitarengandik jaso zu- ten hizkuntza, “baina amak eskatzen zion aitari bere aurrean euskaraz egiteko, berak ere hizkuntza ikasi nahi baitzuen. Euskara aitak eman zigun, eta balioa amak”. Irati Mendiguren Cosgayak, aldiz, modu naturalean jaso zuen euskara: “Arrotz edo arraro sentitu naiz nire ingurunean. Ikas- tolan ikasi nuen erdara, jolastokian nire ki- deekin harremantzean”. Egungo egoerari erreparatuta, urte luzeetan belaunaldi ez- berdinekegindakolanagoraipatudu:“Nire gurasoek eta beste hainbatek egindako lan eskergaren bidez jende asko euskaldundu gara, eta Aiaraldean nahi dugunok ehune- ko handi batean euskaraz bizitzeko aukera dugu eskualdean. Hori altxor handia da, jendarteak lortu duena”. Etorkizunari au- sart eta baikor begiratzen dio: “Belaunaldi berri batzuk hasi gara guraso izaten orain. Askok lanean edo lagunekin erdaraz egi- ten dute, baina seme-alabekin euskaraz egiten saiatzen dira. Nahiz eta bikoteak euskaraz ez jakin, hautu propioz hizkuntza aldatu eta seme-alabekin euskaraz egite- ko erabakia hartzea ausartu, kontzientea eta konplexua iruditzen zait; eta bide ho- rretan bada jende asko”. Margaux Marmier da horietako bat. “Nire aitona Baranbiokoa zen. Ni Frantziakoa naiz, landetan bizi nintzen Laudiora etorri arte. Nire alaba euskaraz mintzatzen da, eta niretzat garrantzitsuena alaba ulertzea da”. Euskara ikasten bi urte daramatza,
  • 21. 21 Ama hizkuntza gisa jasotzetik, belaunaldi berrien komunikazio tresna izaterako bideaz mintzatu dira ikus- entzunezkoan eskualdeko lau emakume* eta bere amak ere Baionako euskaltegian eman du izena; bilobekin hitz egin ahal izateko. Lexuri Ugarteren hitzetan, etorkizuna- ri begira badira erronkak: “Lan mundua, digitalizazioa eta abar emakumetzen ez baditugu arazo handi bat izango dugu. Euskaratik eta feminismotik egin behar da hori”. Euskararen erabilera eremu akademikora mugatzeko arriskuaz mintzo da Mendigu- ren: “Eskolak hizkuntzak erakutsi ditzake, baina erabilera gainontzeko esparruetan ez bada egiten, euskarak hizkuntza aka- demiko izaten bukatuko du. Hala gertatu da urte askotan, eta gure bizitzak euska- raz egitera ausartu ezik hala bukatuko du”. Horrenbestez, denetik beharko dute nola euskarak hala feminismoak.
  • 22. OS SUNTIBUS ATEMPOS SITATEM VOLUPTA QUI AUT QUIATUR Os suntibus atempos sitatem volupta qui aut quiatur empel is as qui aut porumet, sa net facesti blaborecae occusdaerum quossite voluptat essi omnihicia quis ditas rerchit mincienis explitium inciet qui berovid. AIARALDEKO MUGIMENDU FEMINISTAREN HISTORIA, ERAKUSKETA ETA JOLAS Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak eta eskualdeko Mugimendu Feministak gaur arte bailaran egindako ibilbidea ikertu eta tresna ugari sortu dituzte, memoria historiko feminista berreskuratzeko.
  • 23. 23 Aiaraldeko Mugimendu Feministaren ia 50 urteko ibilbidea ezagutzeko dosier aldizkaria dago eskura Interneten labur.eus/ AMFhistoriadosierra helbidean Ba al dakigu nondik gatozen? Gauza jaki- na da emakumeoi* esker gaudela hemen. Historiak, baina, alde hori ezkutuan gor- dea edo baztertua izan du gaur arte. Zer nolako ibilbidea edota ekarpena egin dute emakumeek* gure bailaran? Noiz sortu zen Aiaraldeko Mugimendu Feminista? Lehenago, ba al zen eragile feministarik eskualdean? Zenbat taldek osatu dute gaur arteko bidea? Galdera guzti horiek eta gehiago jasotzen ditu Aiaraldeko Mu- gimendu Feministaren historia dosierrak. Hain zuzen, memoria historiko feministari heldu nahi izan dio Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak; eta ikerketa gauza- tu du 2022an bailarako herrietako eragile eta norbanako feministen borroka, aldarri eta ekarpenak biltzeko. Guzti horren emaitza da 2022an ondu dutena, 2023an eta etorkizunean histo- riaren liburuei isildutako hitzak eta ekin- tzak gehitzeko. Hain zuzen, horretarako, dosier aldizkari bat ekoitzi du Faktoriako Feminismo ildoak, Arabako Foru Aldun- diaren babesari esker. Hala, bertan pilatu dituzte 1984tik gaur arteko (2022) tal- deen zein mugimenduen historia zein is- torioak. Sozializaziorako, ordea, bestelako tresna batzuk ere prestatu dituzte, hala nola aldizkaria, gida pedagogikoa, argazki erakusketa edota tribial digitala. Proiek- tua ‘Aiaraldea ahaldunduz eta saretuz’ egitasmoaren parte da; baina euskararen sozializazioa eta erabilera handitzea ardatz duen ‘Aiaraleko Mugimendu Feminista- ren historia bor-bor’ proiektuaren baitan dago tribial digitalaren ekoizpena, hots, atal ludikoa. Argazki erakusketa Aipatu gisa, euskarri ugari prestatu ditu Bor-bor eragileak Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiaren garrantzia ai- tortu eta sozializatzeko. Esate baterako, argazki erakusketa atondu zuen Bor-bo- rrek martxoaren 8aren testuinguruan, 10 panel handitan bailarako feminismoaren historiaren mugarriak jasota. Modu ho- rretan, era grafiko eta bisual batean gaur arteko ibilbidea eta lorpenak ikustaraztea izan da xedea. Argazki erakusketa erabilgarri eta eskura- gai dago, eta interesa dutenek borborel- kartea@gmail.com helbidera bidali behar dute mezua, bilduma noiztik eta noiz arte erreserbatu nahi duten adierazita. Jakina, materialaren eskaera eta erabilear doa- koa da; gastuei aurre egiteko eskualdeko instituzioei eskatu baizitzaien babesletza; eta argazki erakusketaren gastuak euren
  • 24. gain hartu zituzten era horretan Amu- rrioko, Urduñako, Aiarako, Artziniegako, Arrankudiaga-Zolloko, Aiarako, Arakal- doko, Orozkoko, Laudioko eta Okondoko udalek. Horrenbestez, herririk herri ibili da argazki erakusketa: Okondoko zein Artzi- niegako frontoian, Urduñako Foru plazan, Amurrioko La Casona eraikinean... Tribial digitala Horrez gain, historiari beste begirada eta erabilera bat emateko, gertaera eta bi- txikeria nagusienekin tribial digitala eratu du Bor-borreko lantaldeak. Horretarako, Kahoot aplikazio edo tresna digitala balia- tu dute, eta bi pieza edo jolas-mahaietan banatu dituzte galderak. Hain zuzen, 60 galdera baino gehiago proposatu dizkiete jarraitzaile edo unean uneko ikus-entzu- leei, tokiko historia feminista ezagutzeko. Historiaren errelato eta transmisioan ikuspegi feminista erdigunera ekartzea izan da Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkartearen asmoa. Berez, urriaren 12an aurkeztu zuten jolasa Faktorian (Laudio), eta geroztik eskura dago lanabesa espazio digitalean. Interesa dutenek, labur.eus/ AMFtribiala helbidearen bidez jo ahalko dute tribial digitalaren atarira. Behin hori eginda, partida mota hautatu beharko dute, eta kodea sartuta (programak berak ematen du zenbakia) jolasari heldu ahalko diote. Ekoitzitako materialarekin gida didaktiko edo proposamen pedagogikoa osatuko du elkarteak, bailarako ikastetxeetan landu ahal izateko erramintak komunitatearen eskura jartzeko, beti ere euskaraz. Fun- Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historia jasotzea eta ibilbide zein aldarriak modu ezberdinetan sozializatzea izan da ekimenaren helburua. Finean, aitortza publikoa eta soziala sustatzea tsean, hortaz, ondorengo tresnak zabal- duko dira datozen hilabeteetan hezkuntza zentroetan zein sarean: Aiaraldeko Mugi- mendu Feministari buruzko historia dosie- rra, audio narrazioa laburbiltzen duen pod- casta, tribial digitala eta argazki erakusketa. Audio laburpena Baina, modu labur batean, nola jaso edo barnera genezake eskualdeko historia fe- minista? 1984. urtekoa da lehen zantzu edo marka, Laudio Institutuan Iraultza izeneko nesken* taldearen eraketa du abiapuntu. Gerora etorriko ziren Bizkaiko zein Arabako Emakume Asanbladak zein bestelako erakundeak (Kas Emakumeak, Egizan, Ninika, Aurreraka, Menagarai- ko Emakume Taldea, Adi Emakumeak, Otsemeak eta abar).
  • 25. 25 Aiaraldeko Mugimendu Feministaren podcasta edo audio narrazioa Ivoox plataforman topa liteke: labur.eus/AMFpodkasta laburbidea da lotura Argazki erakusketarekin batera, espazioa girotzeko zein bestelako formatuetan egi- niko ikerketa hedatzeko podcasta ere sa- reratu du Bor-borrek. Audio edo historia narrazioa Ivoox plataforman dago zintzilik elebitan, euskarazko zein gaztelerazko bertsioak nahi beste entzun edota zabal- tzeko. Izan ere, ekarpen handia egin duten zenbait lagun edadetuak dira -emaku- me elkarteetako kideak- eta euskararen ezagutza murritza da adin tarte horretan oraindik ere. Hargatik, salbuespen gisa, ikus-entzunezko materiala (audioak, ale- gia) elebitan eskaintea baloratu eta eraba- ki zuen Bor-borrek. Ia mende erdiko ibilbideak (1984-2022), hortaz, badu aitortza jada. Orain, bidea zabaltzea baino ez da falta.
  • 26. Bor-bor solasaldi zikloa OTSEMEAK ‘Entzun gaitzatela’ tresna jarri zuen abian iazko urte amaieran Amu- rrioko Otsemeak talde feministak. Indarkeria matxista kasuak salatzeko online galdetegi bidez, hainbat eraso atera dituzte argitara eta kaleetara. Maddalen Muguruza Azkarragak laburbildu ditu ekimenaren gakoak.
  • 27. 27 “Entzun gaitzatela tresna eraso matxistak areagotzen ari zirela ikusi genuelako sortu genuen. Gure asmoa eraso matxisten aurrean erantzun publikoa ematea izan da, eta salatu gabeko erasoei aterabidea ematea” Noiz edo nolatan sortu zenuten Entzun gaitzatela tresna? Entzun gaitzatela tresna eraso matxistak areagotzen ari zirela ikusi genuelako sor- tu genuen. Bereziki, jaien testuinguruan eraso matxistak gertatzen ari zirela ohartu ginen. Gure asmoa, batetik eraso matxista horien aurrean erantzun publikoa ematea izan da. Eta, bestetik, salatu gabe geratzen diren erasoei ere aterabidea ematea. Zein helbururekin diseinatu eta garatu zenuten eraso matxistak salatzeko eki- mena? Hortaz, tresnaren helburua erasoak bakoitzak nahi duen moduan salatzea da, nahi duena kontatuz, beti ere informazio askorik eman gabe (bereziki erasoa jasan duena babestua sentitzeko, eta gertatu zaiona zabaldu edo kontatzeko askatasuna izateko). Zertan datza tresna? Tresnaren ezaugarri nagusia anonimoa dela da: nahikoa da errelatoa kontatzea- rekin. Modu horretan, norbanakoak publi- ko egin beharrean, Otsemeakek (neska* feminista gisa) erasoak salatu eta publiko egitea hartzen du bere gain. Gure xedea erasoak isilean ez geratzeko salaketa pu- blikoa egitea izan da. Nolako harrera edo erantzuna izan du di- namikak? Egia esan, martxan jarri genuenetik nahiko eraso jaso ditugu, eta beraz, ekimenak ha- rrera ona edo baliagarria izan duela esan daiteke. Erasoak salatzen eta helarazten hasi zen jendea hasieratik. Otsemeak taldetik tresna honekin lortu nahi izan duguna edozein erasoren aurrean errelatoak isilik edo ezerezean ez geratzea da. Nahiz eta salatzeko prozesu oso mar- katuak egon, badira beste modu batzuk zeinetan pertsona erasotuak seguruago senti daitezkeen. Horregatik, guk sortuta- ko mekanismoaren bidez, jendea animatu nahi izan genuen edozein jarrera edo eraso matxista publiko egiteko. Guztiz irekian planteatutako tresna izanik, bakoitzak nahi duen moduan konta dezake zer gertatu zaion. Behin eraso baten berri izanda, nola erantzun edo kudeatzen duzue? Lehenbiziko abiapuntua beti da bera: era- soa salatzeko galdetegi formatua erabiltzen
  • 28. “Guk askatasuna eman diogu erasoa jasan duenari publikoki egiteko gertatutakoa, baina berak nahi duen punturaino. Hori izan da gure jarduna, eta beharrezko baliabideak eskaintzea” da, eta bertan dago bere kontaktua uzte- ko aukera, Otsemeakekin kontaktuan jarri nahi badu. Ahalduntzeko zein salatzeko moduak es- kaintzen dituzue, kontaktatzeko aukera bidez. Ez da gutxi. Horrela, beste beharrizan batzuk asetzeko aukera izan dugu. Egia da kasu gehienetan ez dutela gurekin kontaktu zuzena bilatu, baina uste dugu hori izan dela tresnaren berezitasuna: guk askatasuna eman dio- gu erasoa jasan duenari publikoki egiteko gertatutakoa, baina berak nahi duen pun- turaino. Hori izan da gure jarduna, eta
  • 29. 29 “Gertakizun eta errelato bidez erasoak ahalik eta gehien zabaltzen saiatu gara. Horrez gain, jai giroan ‘Entzun gaitzatela’ tresnari buruzko informazioa zabaldu dugu sare sozialetan eta herrian” “Babes ezaren aurrean autodefentsa feministarako deia zabaltzen dugu, gure arteko aliantzak eta sareak egiteko. Zentzu horretan, dinamika desberdinak sortu ditugu Otsemeaketik, kanpainak bezala” beharrezko baliabideak eskaintzea. Hala, Otsemeaketik erasoak ahalik eta gehien zabaltzen saiatu gara. Batetik, sare sozia- letan eta bestetik, herrian zehar gertakizun edo errelatoak zabaltzen. Horrez gain, jai giroan edo tabernetan 'En- tzun gaitzatela' tresnari buruzko informa- zioa zabaldu izan dugu. Amurrioko Udalak indarkeria matxis- taren aurkako protokoloa egin berri du. Zein hutsune edo aukera ikusten diozue erremintari? Amurrioko Udaletik azken hilabeteetan indarkeria matxistaren aurkako protoko- loa prestatu dute enpresa baten bidez, eta udaltzain batekin izandako gertakariaren harira, berretsi egin behar dugu protoko- loak idatzi eta sortu behar direla, baina apli- katzeko helburuarekin. Gertatutakoaren inguruan uste dugu Amurrioko Udalak egindako inbertsio ezak agerian uzten duela -nahiz eta euren zu- riketa morea azaleratu- ez dela nahikoa protokoloa idaztearekin. Neurri zehatzak behar ditugu, eta are gehiago Amurrioko udalean parte aktibo diren edozein agenteri begira: izan udaltzain, teknikari edo beste- lako arloetan. Arloek inbertsioa eta ikuspegi feminista behar dute, hori da indarkeria matxistaren aurkako inbertsioa egitea. Otsemeaketik -eta Mugimendu Feminista bezala- guri dagokigu instituzioak interpelatzea eta neurriak eskatzea. Horregatik, babes eza- ren aurrean autodefentsa feministarako deia zabaltzen dugu, gure arteko aliantza eta sareak egiteko. Zentzu horretan, gure arteko babesa sustatzeko dinamika des- berdinak sortu ditugu Otsemeaketik, kan- painak bezala. Horren adibide da Entzun gaitzatela tresna, hein batean.
  • 30.
  • 31. 31 Otsemeak Talde Feminista “Poliziak ez gaitu zaintzen” A murrioko udaltzainarena eraso bat da: jarrera eta komentario matxista argia, herrian “autoritate poliziala” den uniformedun pertsona baten partetik. Emakumeak sexualizatzen, eta gizonek gu “enpotratu” gaitzaten ardura eta errua emakumeon gain jartzen. Ez da kasu isolatu bat, Amurrion azken hilabeteetan esango genuke udaltzaingoen jarrerak jarrera feministak izatetik oso urrun kokatzen direla. Are gehiago, ez da Amurrioko kasuan bakarrik gertatzen den arazo bat. Gorputz polizialek daukaten kirats neomatxista izugarria da azkenaldian. Bitartean, Amurrioko Udala itsu - mutu - gor. Berdintasun plan eta protokolo instituzionalak berritzearekin ahoa betetzen dute baina, zertarako balio digute halako paperek gero praktikan ez bada inolako neurririk hartzen halako jarrera matxisten aurrean? Zertarako balio dute praktikan jartzen ez badira? Zelan suposatzen da sentitu behar garela gure kaleetatik horrelako pertsonaiek gure herriko protokoloaren ardura (beste batzuen artean) baldin badaukate? Neurriak hartzeko eskatu eta exijitu behar diegu instituzioei, haien kabuz egingo ez duten zerbait bada ere. Ikusten ari garen moduan, poliziak ez gaitu zaintzen. Gure lagunek bai! Sortu ditzagun gure artean aliantza feministak eta antolatu gaitezen, horrelako erasoen aurrean. “Ez da kasu isolatu bat. Amurrioko udaltzainen jarrerak, feminista izatetik oso urrun kokatzen dira. Are, ez da Amurrion bakarrik gertatzen den arazo bat”
  • 32. Bor-bor solasaldi zikloa BOR-BOR SOLASALDI ZIKLOA: ‘AIARALDEA AHALDUNTZEN ETA SARETZEN’ Aiaraldeko Bor-bor Feminismo elkar- teak sei solasaldi antolatu ditu 2022an, euskaraz feminismoan ahalduntzeko. Urriko solasaldien baitan, Aiaraldeko Mugimendu Feministaren historiari buruzko hitzaldia eta tribial aurkezpena, amatasun ereduak eta sexu heziketa jorratu ziren.
  • 33. 33 Azaroaren 12an, azkenik, ‘Munduko emakumeen egoera Aiaraldean’ izan zen aztergai, topaketa formatuan. Solasal- diei buruzko informazioa labur.eus/bor-bor estekan dago eskura. Azaroaren 5ean, berriz, lodifobia eta dekolonialitatea izan ziren erdigunera ekarri ziren ertzak.
  • 34. Bor-bor solasaldi zikloa LODIFOBIA: SISTEMAN ‘EZIN KABITU’ Lodifobia da gorputz lodiek jasaten duten zapalkuntza. Ezin Kabituko Nahia Ruiz Albizurik eta Laura Galar Perez de Onraitak solasaldia eskaini zuten azaroaren 5ean, Faktorian, Jare Prietok gidatuta. Gorputzetik eta azaletik landutako gai, arazo eta biolentzia potoloak pilatu ditugu. nahi izatearekin. Gorputz finei elegantzia ematen zaie, eta arropa finak ekoizten dira askotan; guretzat ez dira jantzirik egoten. Bestalde, filmetan edo pantailetan, pertso- na lodiei ematen zaien izaera ba- rre egitekoa edo pena ematekoa da. “Lodi nago, ez dut lanik, ez dut bizitzarik… edo barregarriarena”. Eta hori mingarria izan daiteke, eta oso gogorra. Lan munduaren esparruan, publikoki bada, itxura edo irudia ez dago lotuta lodi izatea- rekin. Badirudi lodi izatea zikinagoa edo txarragoa izatearekin lotzen dela. Eta, ho- rrek lana topatzeko orduan eragiten du. Kirolaren alorrean antzerakoa gertatzen da. “Begiratu lodi hori kirola egiten” begirada edo esamesa askotan entzun behar izan dugu. Oso arrotza da, jendeak asko begiratzen gaitu. Talde batean gaudenean Zer da lodifobia? Zein dimentsio hartzen du? LAURA: Lodifobia gorputz lodiak zapal- tzen dituen diskriminazio eta zapalkuntza sistematiko eta estrukturala da. Esparru guztietan ematen da, eta sistematikoa da biolentzia konstantea dagoelako gure gor- putzekiko. Gorputz lodiekiko ematen den zapalkuntza da lodifobia, biolentzia bat. Zein esparrutan ematen da? NAHIA: Gizartearen errepresentazioan, esaterako (lan munduan, telebistan, fil- meetan…) gure gizarteak zer mezu jasotzen du? Moda munduan, telebistan, filme- tan… Gure gizarteak zer mezu jasotzen du? Pentsatzeko moduak eta ikuspegiak hortik ateratzen dira. Modan, adibidez, modeloak beti izaten dira finak -askotan argalegiak-, eta hori die- tarekin lotzen da gero, gorputz hori lortu
  • 35. 35 kirola praktikatzen, erritmo hori jarraitzea kostatzen zaigu. Ariketa fisikoak ez dau- de pentsatuta gorputz mota guztietarako. Zentzu horretan Everybody yoga liburuan zure gorputza ergonomikoki postura ez- berdinetara heltzea nola lortu azaltzen da. Jarduerak egokitu beharko lirateke, baina ez da hori gertatzen. Gorputz lodien beharrak ikusgarri bezain ikusezinak dira, beraz. LAURA: Lodifobia ikusgarria da erasoa dagoenean, bestela ez. Arreta deitzen ez “ Gorputz lodiekiko ematen den zapalkuntza da lodifobia, biolentzia bat; diskriminazio eta zapalkuntza sistematiko eta estrukturala da”
  • 36. Etengabeko biolentziak daude gorputzeki- ko: gorputz lodiak, transak, arrazializatuak… Milaka gorputz daude biolentatuak. Bizi ga- ren gizartean, behintzat 40 ordu egiten di- tugu lan astean, eta etengabe gaude pan- tailen aurrean. Eta bat-batean, osasun- gintzan, gure gorputza da arazo edo kez- ka. Edozelan ere, badira osasunaren alde mugimendu asko neurri guztietan egiten dutenak. Dena den, osasuntsu egote- ko arrazoia lodi ez egotea bada, zerga- tik daude gorputz argal ez osasuntsuak? Osasungintzaren esparrua ere ez dago sal- bu. duten biolentzia ezkutu asko daude (edo ez hain ezkutuan, baina ez direnak aintzat hartzen). Medikuntzan ere sekulako meloia dago, praktika oso lodifoboak eramaten dira aurrera. Etengabe, osasunaren ize- nean gure gorputzak eraldatzeko presioa daukagu. Medikuarenera bazoaz belarriko minarekin, agian 1500 kaloriako dietarekin aterako zara; zure ezaugarriak edo bizitze- ko era ezagutu gabe. Osasunaren aitzakia gure gorputza kriminalizatzeko erabiltzen da.Askotanentzundugu:ezduguestetika- gatikesaten,osasunagatikbaizik.Nikzalan- tzan jarriko nuke, gizartean gure osasuna- renganako kezka dagoen.
  • 37. 37 “Osasuntsu egoteko arrazoia lodi ez egotea bada, zergatik daude gorputz argal ez osasuntsuak? Osasunaren aitzakia gure gorputza kriminalizatzeko erabiltzen da” “Lodiak ez gara izan subjektu desiragarriak, edota desira dutenak. Lodiok ez gara gorputz idealizatuetan sartzen, eta desiran ere ukatuak izan gara sarri” Osasuna gorputz lodiak kriminalizatzeko eta biolentatzeko aitzakia gisa erabili izan da, askotan ezagutzen ez gaituzten pertso- nengandik ere bai. Zentzu horretan, des- patologizazioa aldarrikatzen dugu. Gain- pisu hitzak pisu normal bat dagoela -eta ondo dagoena- ematen du aditzera, zer- bait soberan duzula. Edo, obesitatea ere kontzeptu patologitzailea da, osasunaren aitzakia erabiltzen da esateko gure gorpu- tza gehiegizkoa dela; eta terminologia hori gure estigmaren kontra doa, matxake eta biolentzia mailara iristeraino. Harremanetan ere badu eraginik? Harremanetan ere ematen da lodifobia, bai. Askotan entzun izan ditugu horren isla uzten duten esaldiak: familiarekin edo lagunekin jaten zaudela begirada edo esal- dian ‘nola ari zaren jartzen saltsarekin…’, edo ‘ondo etorriko litzaizuke kirola egitea’. Beste esparru bat lodifobia agerian ge- ratzen dena desirarena da. Lodiak ez gara izan subjektu desiragarriak, edota desira dutenak. Errepresentazio horietan lodiok ez gara gorputz idealizatuetan sartzen, eta desiran ere ukatuak izan gara sarri. Bullying lodifoboa ere existitzen da: as- kotan ematen da gorputz lodia izateagatik jazarpena. Ikusgarria den biolentzia erraza- goa da identifikatzen, baina ez da bakarra. Eskoletan, lodiak izan gara askotan bio- lentzia hori jasan dugunok, edo “klaseko pringatuak”. Bihar gorputz lodi batekin esnatuko zinatekeela esango banizueke, ziurrenik,batzukdisgustuahartukozenuke- te. Edota, gorputz argala izateko botoi bat sakatzea aski balitz, desira hori askok sen- tituko lukete. Azken finean, hori ere bada lodifobia: gorputz argala izateko desira. Ez da kasualitatea gorputz lodi bat nahi ez iza- tea, ez duguna nahi da biolentzia hau guztia jasatea. Zein subjektuk parte hartu dezakete ho- netan? NAHIA: Lodifobia denok jasaten dugu, nahiz eta biolentzia sistematikoa pertso- na lodiei lotuta egon batik bat. Gizarteak, baina, pertsonak lodi egoteko desira ez iza
  • 38. “Argal bazaude ondo, lodi bazaude ez. Osasuntsu eta lodi egotea medikuak eta jendarteak ez dute ulertzen” “Lodia izatea ez da txarra, eta garrantzitsua da hori ere normalizatzea. Bakoitzak bere inguruan gorputz lodiekiko normaltasuna lortzen badu, asko lagunduko luke, osasun mentaletik hasita” teateasustatzendu:‘biharkirolaeginbehar dut gorputza mantentzeko’, ‘lagunekin ja- tean gogoa mugatzea ez loditzeko’... LAURA: Lodia itsusia, nagia… gisa uler- tzen da. Gorputzek moralitate horrekin funtzionatzen dute, nahiz eta subjektua ez izan (argala da ona, lodia ez). Moralitatea erabiltzen da subjektu guztiekiko. Eta, egoera horien guztien aurrean, zer? Nola ulertzen duzue borroka lodiaktibis- ta? Borroka lodiaktibista, lodi transfeminista bezala ulertzen dugu. Lodia ez da lodi iza- tearekin bakarrik lotzen, intersekzionali- tatea dago: generoa, arraza, kapazitismoa, pobrezia, eta jakina, LGTBI+ munduare- kin. Hemengo lodiaktibismoa Hego Amerika- tik dator, bertan gehiago landu dute inter- sekzionalitate hori. Generoaren inguruan, emakume* direnek itxurarekiko presio as- koz handiagoa dute (emakume edo gizon lodia izatea ez da berdina, oso konnotazio ezberdinak ditu emakume* edo gizon izan; emakumeak* ‘objektu desiragarriak’ izan behar baikara). Lodi egotea ez da desi- ragarria -edo horrela saldu digute- eta sekulak borroka egin behar da hor. Gor- putzak handiagoak badira, dieta zuriak proposatzen dizkigute. Pobreziaren ere- muan, askotan pasa da, merke eta azkar elikatzeko kaloria askoko jakiak ematea: diru eta denbora falta izateak, lodi egotera daramatza, eta guzti hori ere landu beha- rra dago. Lodia ez da loditik landu behar, bakoitzak zer duen eta aldamenekoak zer
  • 39. 39 duen begiratu behar da, bestela ez gara iritsiko inora. Zer leku dauka borroka lodiaktibistak Euskal Herrian? LAURA: Orain arte ez da borroka ikusga- rria izan Euskal Herrian. Hemengo lodiak- tibismoak asko edan du Latinoamerikatik (Han kolektibo asko sortu ziren, eta esta- tu espainiarrean ere erreferente izan da). Euskal Herrian ez du horrenbeste toki izan: 'Ramonak' egon zen duela zenbait urte, eta sare sozialetan ere presente egon da. Borroka lodiaktibista sare sozialetan egon da orain arte, eta guk gogoeta hori egin dugu: bakarrik sentitu gara askotan, sareetako aktibismotik kanpo (horrek da- karren bakardadearekin). Gure gorputzak hain kriminalizatuak izateak -gorputz lo- dia izatearen errua gurea denez -termino horietan azaldu baitzaigu- nahiko bakarrik eta isolatuak sentitu gara. Horregatik, Ezin Kabitu plataformatik Euskal Herriko lehenbiziko jardunaldiak antolatu geni- tuen, feminismoan eta transfeminismoan lekurik ez genuelako. Horrek, mahaigai-
  • 40. nean loditasuna jartzeko balio izan du, eta horrek dakarren guztia. Zer suposatu zuten jardunaldi edo ‘jatu- naldi’ horiek? NAHIA: Ni taldera berandu heldu nintzen, eta indar handia zuten ordurako. Doktore- tzarako ikertu ostean, horren talde antola- tura iristeak (asteburu bateko jardunaldia- rekin) sekulako aldaketa izan zen niretzat. Horrelako mugimendu bat sortzea edo es- parru bat irekitzea ‘hemen gaude’ esateko baliagarria da. Hainbat pertsona, gainera, bakarrik etorri ziren (oso ausartak); eta jardunaldiak bakardade hori apurtzea ekarri zuen. Pertsonalki zu bezalako jendea eza- gutzea, eta jardunaldietan berbatzea gor- putzak ez direla epaituko jakiteak sekulako eragina izan zuen nigan. Zure gorputzak besteenak bezainbeste balio duela berma- tzeak zure bizitza egiazkoa dela erakusten dizu; eta zuk bezala pentsatu edo errudun- tasuna sentitu duen jendea topatzea alda- keta izan zen niretzat. LAURA: Jatunaldien helburua ere bazen gure gorputzak zilegiak direla aldarrikatzea, eta subjektu politikoak garela gogoratzea. Askotan ematen du alferrak garela, edo loditasunaren ulerkeran ez garela zilegi edo
  • 41. 41 “Zure gorputzak besteenak bezainbeste balio duela bermatzeak, zure bizitza erakusten dizu. Zuk bezala pentsatu edo erruduntasuna sentitu duen jendea topatzea aldaketa izan zen niretzat” “Biolentzia jasaten duten gorputzak lodiak dira. Osasuna pisutik harago ulertu behar da. Despatologizazio hori aldarrikatzen dugu” subjektu politikoak. Imajinatzen dut on- dorioak denborarekin ikusiko ditugula, eta distantziarekin. Zein izan daiteke erantzuna lodifobiari? LAURA: Loditasunak moralitatearen bi al- deak ditu. Erantzunak horren araberakoak dira: biolentzia jasaten duten gorputzak lodiak dira (eta horiek izan beharko dira protagonistak). Jatunaldietako mahai-in guruan asko hitz egin genuen osasunaren inguruan. Osasuna pisutik haratago ulertu behar da. IMC neurria erabiltzen da batik bat, eta antropologo batek asmatu zuen estatistika hori; gizonezko zuriaren gorputz zuzentasun edo proportzioaz hitz egiteko. Alde batetik, despatologizazio hori aldarri- katzen dugu. NAHIA: Bakoitzak bere inguruan gorputz lodiekiko normaltasuna lortzen badu, asko lagunduko luke, osasun mentaletik hasita. Gauza txiki horiekin ere berma daiteke ohi- tura edo pentsaerak aldatzea. Modu horre- tan, pertsona lodiekiko harremana ere ho- betu liteke, apropiaziotik hartuta ‘Ni lodia naiz, baina ez naute lodia deituko lagunek’. Lodia izatea ez da txarra, eta garrantzitsua da hori ere normalizatzea. LAURA: Pixkanaka gorputz lodiak biolen- tzia eta kriminalizaziotik haratago ulertzen joan behar gara. Horrez gain, lodifobiari erantzuteko instituzionalki neurri edo lana- bes batzuk egon behar dira planto egiteko, edo lodifobia horri erantzun ahal izateko. Militantzia esparrutik haratago, loditasu- naren mezuak zabaltzen ari direla nabari- tzen duzue? LAURA: Geroz eta gehiago entzuten da lodifobia hitza. Azken finean, orain arte ez genuen izendatzen, eta beraz, zaila zen identifikatzea eta neurriak hartzea. Izen- datzea existitzen dela azpimarratzea da. Hartzen ari den garrantzia, ordea, ez dakit zenbaterainokoa den. Egia da aliantza asko daudela gorputz lodiak ulertzeko honen atzetik. Zisheteropatriarkatua, kapitalis- moa, dieta kultura… deseraikitzea oso zai- la da.
  • 42. “Emakumeon gorputzetan, estetikoki edo osasunaren izenean asko egiten da: menopausiako pastillak, antikontzeptiboak... sekulako eragina dute gorputzean” “Osasungileek diotena beti jartzen da gainetik edo lehenengo; eta jantzia ez bazaude oso zaila da egoerari edo ikuspegiari buelta ematea” Esparru militanteetan -konplizeak direnetan- gertatzen badira, are gehiago gainontzeko espazioetan. Horregatik, ga- rrantzitsua da neurriak hartzea poliki-poliki, planto egin arte. NAHIA: Osasungileek diotena beti jar- tzen da gainetik edo lehenengo, eta jan- tzia ez bazaude oso zaila da egoerari edo ikuspegiari buelta ematea. Orain, erronka, publizitate standa ez bilakatzea izango da, medikalizazio kutsua izateak asko zailtzen du benetan lodifobiaren inguruko erresis- tentziak erritmo onean ateratzea. LAURA: Tailerrak ematean, esaterako, lo- ditasuna onartzen da, baina erresistentziak daude osasunarekiko. Zergatik azaltzen da beti osasuna, gorputz lodietaz ari gare- nean? Gorputzen potentzia handia da. Botikena ere. LAURA: Emakumeon gorputzetan, es- tetikoki osasunaren izenean asko egiten da. Menopausiako pastillak, antikontzep- tiboak… Sekulako eragina dute gorputzean. NAHIA: Nire gorputzaren tendentzia kilo gehiago izatea bada, hori da naturala nigan, eta osasuntsua. Horrek eragina du denean ere: hilerokoan… Eta dena pastillekin kon- pontzeak ez du zentzurik. Ez da logikoa nik naturalki egin dezakedana era farmazeuti- koan konpontzea. LAURA: Gorputzak linealak dira, nik pisu antzekoa izango dut beti. Bizitzak fase ez-
  • 43. 43 berdinak ditu, eta gorputzak aldatu egiten etazisheteropatriarkatuarenmandatuaren baitan, badirudi gorputzak beti berdinak izangodirela.Loditasunamultifaktorialada, arrazoiaskodaudehorienatzean.Hemen- go denok hurrengo hiru hilabeteetan berdina jan, ekintza antzekoak egin edo bizimodu iguala eramango bagenu; ez ge- nuke gorputz bera izango. Beraz, zergatik beti osasuna aitzakia gisa erabili? Moralta- suna ere badago hor, eta horrek ere fun- tzionatzen du hau guztia erregularizatzeko momentuan. Egunerokoan, modu anitzetan ageri da lodifobia. Adibideak esaterik? LAURA: Nire esperientzia pertsonale- tan sakondu gabe… Karate egiten dut eta behin medikuarenera joan nintzen oinean min hartu bainuen entrenatzen. Egun horretan kirola egitera joan edo ez galdetu nion. Normopisuaduenbatimedikuak,ziurrenik, atseden hartzeko esango lioke, baina niri ‘zuri kirola egitea komeni zaizu’ esan zidan. NAHIA: ‘Ikusiko duzu analisiak egitean!’ ere askotan entzun behar izan dut, lodiak garenok badirudi gaizki egon behar garela. Lodi egoteak ez du esan nahi gaizki jaten dugula. Kirola egiten baduzu, ondo jaten baduzu,analisiakondobadaude…Argalba- zaude ondo, lodi bazaude ez. Osasuntsu eta lodi egotea medikuak eta jendarteak ez dute ulertzen.
  • 45. 45 ‘Amatasun ereduak ezbaian’ solasaldia eskaini zuten Estitxu Fernendezek eta Erika Lagomak urriaren 22an Aiaraldea Ekintzen Faktorian. ‘M ama*, eme*, ume’* liburua plazaratu berri dute, amatasun eredu anitzak erdigunera ekarri eta korapilo, bizipen zein gogoetak askatzeko. ‘M ama*, eme*, ume*’ liburua ekoitzi dute 2022an Erika Lagomak eta Estitxu Fer- nandezek. Amatasun ereduak, bizipenak eta gogoetak jaso dituzte argitalpenean. Elkarrizketez hornitutako liburua da. Ama adoptanteak, ama-bakarrak, lesbianak... "Kontatu diguten guztia sartu dugu, nahiz eta 3-4 orduko elkarrizketa sakonak izan", kontatu zuten. Eduki guztiak sintetizatu eta narraziora ekarri dituzte. Esperientzia eta ahalduntze uholdea izan zen, beraz, urriaren 22an Faktorian bizitakoa. Zertan aldatu da azken hamarkadetan gurasotasuna? Durangoko Euskal Herri- ko jardunaldi feministetan piztu zitzaien proiektua sortzeko garra, amatasunaz hitz egiteko beharretik. "Sistema hete- ropatriarkalak amatasunaren oso irudi eta bizitzeko modu zehatzera kondenatzen gaitu. Duela zenbait hamarkada ama- tasuna etxezulora kondenatzen gintuen kaiola edo kartzela zen, eta hori ez da asko aldatu. Beste forma bat hartu du agian, baina hor jarraitzen du aferak. Amatasu- naren instituzioa oso estua da, bizipena ez horrenbeste. Zenbait urtez amatasunari bizkar emanda egon gara", aitortu zuen Estitxu Fernandezek. "Amatasuna ez da gure kaiola, sistemak proposatzen diguna baizik. Umea ez da mounstroa. Orain ari gara gure bidea to- patzen", erantsi zuen. Erditu osteko superwoman idealizatua ere izan zuten hizpide: ama onberak, gorputz perfektudunak, lagunekin berdin soziali- zatzen dutenak, militanteak... "Ez da posi- ble. Entzun ditzagun amak: ia inor ez dugu ikusten mutur horietan. Zer ez da nire arazo pertsonala? Zein arazo da politikoa? Zer egin beharko luke sistemak bizitza eta zaintza erdigunean jartzeko?", galdegin zuten. Hautu politikoa izan da bizipenak erdigu- nean jartzea, idazleen esanetan. "Bizipe- nek teoria deseraiki dezake, baina nondik eratzen dira bestela teoriak? 11 emakume- ren eta 2 aitaren ahotsak daude liburuan; liburua ere gizonengana iristeko", zehaztu zuen Erika Lagomak. Modu horretan, ai- tatasunari buruz hausnartu duten gizonen gogoetak ere laburbildu dituzte. Liburuaren hezurdura eta proposamena Prozesuarekin eta emaitzarekin, biekin geratu dira pozik Fernandez eta Lago- ma. "Liburu bat lau eskutara egitea ez da erraza, baina horrek ere asko irakatsi digu:
  • 46. Bor-bor solasaldi zikloa “Lan esparruak zaintzarekin talka handia du: nola zaintzen ditugu bizitzak lan esparruetan?” “Nola zaindu behar dugu elkar? Zaintza ez da umeena, elkarren artekoa baizik. Gauzak ezberdin egin eta sistemari arrakalak topatzea” bestearen indarguneak eta zure ahulgu- neak onartzea. Zaintzaz ari baginen ezin genuen beste modu batean egin". Orota- ra, 13 kontakizunek osatzen dute 'amata- sun feministen proposamena'. Lasaitasuna, erosotasuna, askatasuna eta konfidantza. Lau hanka horiekin jarri dute mahaigainean elkarrizketetan ateratako guztia. Solaskideek hautatzen zuten es- pazioa: "Ama bakarra izatetik abiatu arren, zein indarkeria esperientziak zeharkatzen dituzte ama horren bizipenak? Sistema familiarrak, sanitarioak, hezkuntzak... nola eragiten die? Gure lana entzutea izan da, ez epaitzea. Liburuan hori ere arnasten da". Bizipenak ez ezik, lanabesak proposatu dituzte argitalpenean. "Zer dira amatasun feministak? Definizio itxi edo egiturazkoa ez bada ere, amatasun feministen defini- zio posiblea gehitu diogu epilogoan. Eta, amatasunaz eztabaidatzeko beste atal bat dago: liburua entzuteko, hitz egite- ko eta eztabaidatzeko jaio zen, gure alea horretan jarri nahi genuen. Hasi gaitezen amatasunari bere lekua ematen, eta gure artean entzuten eta egiten". Ildo beretik, liburutik ateratako hitz gakoen beste zati bat ondu dute, baita bibliografia zabal bat ere. "Nola zaindu behar dugu elkar? Ez da umeen zaintza, elkar zaintza baizik, gau- zak ezberdin egin eta sistemari arraka- lak topatzea", nabarmendu zuen Estitxu Fernandezek hariari tiraka."Lan esparruak
  • 47. 47 zaintzarekin talka handia du: nola zaintzen ditugu bizitzak lan esparruetan?". Sistemaren sistemak Amatasun ereduetatik ondorio mordoa atera daitezke, Erika Lagomaren aburuz. "Sistema amatasunari bizkarra emanda dago; hori da elkarrizketa guztietan arnas- ten den titularra". Sistemaren aterkian dauden beste siste- mak zeintzuk dira? Zenbat egin dezakete amatasun sistemaren alde edo kontra? Hurbilen dugun sistema da familia sozial edo biologikoarena: "Amatasuna familia nuklear txikietan antolatzen da; eta ko- munitariotasuna, auzolana... askotan de- sagertua dago. Nola lagun dezake zaintza sistemak?". Zenbat lagun dezake zaintza sistema biolo- giko edo sozialak? Haurdunaldian, erdion- doan, erditze aurrean... osasun sisteman ere ez gaude salbu. "Hezkuntza sisteman ere berdin: batek baino gehiagok Haur Eskolak, egokitzapen sistemak, nire zain- tza erritmo edo beharrak errespetatu edo behartzen dituen Hezkuntza Sistemak...".
  • 48. Sistema judizialaren atzeko indarkeria ere aztertu beharreko kontua da, euren iritziz: "Nola dago sistema judiziala amatasuna- ri dagokionez? Banaketetan biolentzia sekulakoa da. Ama migratu baten espe- rientzia ere jaso dugu liburuan eta beraz, Atzerritartasun Legearen eragina eta bio- lentzia agertzen dira". Eta lan sisteman, zer? Zenbat egin dezake lan sistemak ama- tasunaren alde? Amatasun baimena lu- zatzeko aukeraz mintzatu ziren: "Nahi badugu amatasuna bizipen anitza izatea, eta denak kabitzea hor, beste neurri edo baldintza batzuk eskatu behar ditugu. Haur Eskolan uztea denok hauta dezake- gu, baina jardun murriztua eskubidea bada ere, zenbateraino da errealitatea? Ba al da malgutasunik? Lan esparruari beste buelta bat eman behar zaio derrigor. Kontua ez da amatasun mota bat indartzea, aukerak ugaritzea baizik. Bakoitzak erabaki dezala produkzio sistemara noiz eta nola itzuli. Horretarako sistemek begiratu behar dio- te umeari". Komunitatearen beharra handia da, "fun- tzio maternoa eskaintzen duen pertsona zaintzeko sarea behar da, eta gero umea- rentzat ere". Jaiotzean, bizitzaren hasta- penetan, ama biologikoak nahi badu, au- kera izan behar du zaintzeko; umea baita zaurgarriena ekuazio honetan. Biologiak ere ukitzen gaitu, nahiz eta azkura gehien sortzen duen gaia izan". Izendapenak ere baditu bere korapiloak: "Guk uste genuen ama, aita edo bi amei guraso deitzearen alde egingo zuela jendeak; guraso edo ize- nez izendatzea aipatuta. Gehienek, ordea, guraso hitza politikoagoa bada, ama hitza oraindik ere politikoa dela eta aldarrikatu behar dela diote. Haurdunaldian, erdi- tzean eta erdiondoan bai; gero, guraso. Gero funtzioak partekatzen dira, baina ordura arte inplikazioa %50 izan behar
  • 49. 49 da, eta funtzioak ezberdinak. Lehenbiziko momentuan amak gara, gero bizitza osoa dugu guraso izateko". Orotariko ereduak topatu dituzte bidean: "Denok ez gaude gustura produkzioan. Liburuko batek, ama biologikoa lanean eta bikotea hiru umeen zaintzaz arduratzen dela aipatzen du". Zer nolako erritmoan bizi dugu gurasota- suna? Ez ote gabiltza urratsak saltatzen? Zernahi gisaz, ez dago ama, eme ez ume izateko modu bakarra, "horregatik jarri diogu asteriskoa liburuaren izenburuari. Horrela, aniztasuna eta feminismoa eman dizkiogu proiektuari". Lagomak oroitu zuenez, biologiaren gaiak zeresan handia ematen du feministen artean ere: "Trans legea hor dago. Guk argi genuen liburu honetan jende guztia kabitu behar zela. Guk ez genituen elkarrizketatu ditugun 13 pertsonak ezagutzen, edonor izan zi- tekeen". Amatasuna biologikoa denean, hain da bistakoa dakartzan aldaketak gorputz zein “Nola dago sistema judiziala amatasunari dagokionez? Banaketetan sekulakoa da biolentzia” “Ama migratu baten esperientzia jaso dugu liburuan, eta Atzerritartasun Legearen eragina eta biolentzia agertzen dira”
  • 50. garunean... Zer mesede edo nori egiten dio mesede hori ezkutatzeak? Hilerokoarekin ari gara ziklotasuna aldarrikatzen. Amata- sunari ezin zaio izkin egin". Zaintza sareak, amentzat ere Solasaldiko entzule edo partaideek ere hartu zuten hitza. "Erditzen dugunetik sis- temak desagertarazten gaitu. Umeek bai, baina amek ere behar dugu zaintza. Ohi- tura handia dugu gure burua zentroan ez jartzeko. Ez gara pertsona bera, gorputza eta burmuina aldatzen zaigu". Amatasuna bizipenetatik eraitsi eta erai- kitzearen garrantziaz jabetzeko beharra izan zen ondorioetako bat. "Ni ama be- randu izan nintzen, eta feminismora ber- din heldu nintzen. Zaplasteko itzela izan zen zentzu horretan". Alokairuzko sabelez asko hitz egiten da, baina umeen beharrez? "Ez dugu esaten amak askoz gehiago zaindu behar direla edo garela. Umeak zaindu nahi baditugu, amak zaindu behar ditugu (eurak baitira etorkizuneko helduak)". Amak ez daude batere zainduta, eta ba- kardade handia dago: "Pertsonala poli- tikoa da? Antza denez, hor ez. Laguntza edo akonpainamendua falta da, maila guz- tietan. Testigantza askotan ikusten da bi- kotekidearena ere ez dela egokiena. Tratu txarrak izebergaren punta baino ez dira. Funtzioak berdintzean nortzuk daude es- kola irteeretan umeak hartzen? Nor doa umearen bileretara? Nola zaintzen dugu ama? Lan eta osasun sisteman ere ber- din... Nola tratatzen gaituzte erditzean? · Militantzia eta amatasuna uztargarriak dira? · Klaseak ere eragiten du: erditze aurreko edo osteko prestaketarako zein errekuperaziorako ez dute denek aukera berdina · “Amak ez daude batere zainduta eta bakardade handia dago. Laguntza edo akonpainamendua falta da maila guztietan” · Tratu txarrak izebergaren punta baino ez dira. Funtzioak berdintzean, esaterako, nortzuk doaz eskola irteeretan umeen bila? · Zenbat emakume* hurbildu dira feminismora ama izan eta gero?
  • 51. 51 Indarkeria obstetrikoa ere hor dago. Nola daude zainduta profesional sanitarioak? Biolentziak zeharkatzen du sistema bera. Emakumeak erditzetik edo erabat ahal- dunduta edo txikituta ateratzen gara. Nola zainduko dugu umea ondo ez ba- gaude?". Militantzia ere konplikatu da, egungo ar- datzetan jarraituz gero: "20:00etan ezin gara inon egon, etxezuloan ez bada. Ama izateak ez du esan nahi kaiolan sartuta egotea. Kaiola ezin da izan bide bakarra. Zenbat emakume hurbildu dira feminis- mora ama izan eta gero?". Klaseak ere eragiten du: erditze aurreko edo osteko prestaketarako edo errekupe- raziorako ez dute denek aukera berdina. Zenbat hari, hainbat mutur. Bada kaiolak eraisteko garaia. ‘Amatasun ereduak ezbaian’ solasaldia entzungai dago Bor-bor elkartearen Ivoox plataforman edo labur. eus/amatasunereduak helbidean
  • 52.
  • 53. 53 Maddi Isasi Azkarraga (Ez) amatasun jardunaldiak A matasuna gaur egun emakume* guz- tiak zeharkatzen gaituen gai bat da: ama direnak, ama izan nahi baina ezin dutenak, ama izan nahi ez dutenak, ama izan nahi duten ez dakitenak... Errebeldiak, bakardadeak, epaiak, armairuak, kulpak, iruditeriak, zalantzak, esperientziak... Ho- rregatik esaten dugu (ez)amatasunarena es- perientzia kolektiboa dela. Are, izaera guztiz politikoa duen esperientzia kolektiboa da eta horregatik da feminismotik landu beharre- koa. Argi dago amatasunak askotariko espe- rientziak jasotzen dituela, baina, era berean, kontrol heteropatriarkala iraunarazten duen instituzioa ere badela. Azken sasoian, bizitzak erdigunean jarriko dituen gizarte eredu jus- tuago bat aldarrikatzen gabiltza eta horri lo- tuta gure zaintza sistema jarri dugu jomugan. Bada, bizitzaz eta zaintzaz ari garen honetan, ezinbestekoa da amatasunak gizarte erakun- de gisa duen papera aztertzea. Halaber, XXI. mendeko ezaugarriekin batera aztertu behar da (ez) amatasunen afera. Aldatu egin baita emakumeok lan merkatuan dugun presentzia, arlo produktibo-publikoak gure bizitzetan duen lehentasuna, harremanak eraikitzeko erak, sare sozialak… Horrek guztiak begirada eguneratzea eskatzen du.kuspegi feminista- tik aztertu nahi izan genuen gurasotasuna, eta horretarako espazioa izan dira Emagin Elkartetik antolatu genituen jardunaldiak. Bertan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 300 emakume* inguruk parte hartu genuen eta arrasto sakona utzi(ko) dute bertan esan, entzun eta sentitutakoek. Eta ez da gutxia- gorako, gure gorputzak zeharkatzen dituen auzi honek ezin baitzuen bestela pasa. Lortu genuen (ez) amatasunari buruz hitz egiteko plaza oparoa sortzea. Beste behin, ahizpa- tasuna izan dugu lotura eta feminismoa argi. Horri esker korapiloak bistaratu, zalantzak mahaigaineratu, zauriak agertu... Gai ho- nekiko askotariko iritzi, esperientzia eta ere- duak ezagutu ditugu eta hurbildu gara hain beharrezkoak diren irudi konstelazio eralda- tzaileetara. Gainera, mandatu sozial honek ama egin, ez egin eta oraindik izenik ez du- ten lekuak zeharkatzen gabiltzanongan har- tzen duen formez ere aritu ginen.Pazientziaz, mimoz, ilusioz, enpatiaz eta dardaraz sentitu genituen jardunaldiak. Barruak mugitu zizki- guten eta feminismotik eta aliantzetatik bide luzea eta oparoa izango dugula uste dut, fe- minismotik eta elkar zainduz. Aspalditik bai- takigu elkarren arteko zaintza dela feministon altxorrik preziatuena.
  • 54. Bor-bor solasaldi zikloa DIANA IBARGUTXI SOLAGUREN: SEXU HEZIKETA, IKUSPEGI FEMINISTATIK Diana Ibargutxi Solagurenek ‘sexu heziketa ikuspegi feministatik’ sola- saldia eskaini zuen Faktorian urriaren 22an. Genero identitatearekiko heziketa eta sexualitatea lantzeko moduak izan zituen hizpide. “Erraldoien aurkako borroka da sexu heziketarena, mito guztiak oso barnera- tuta daude”. Hala zioen Diana Ibargutxi Solagurenek Aiaraldea Komunikabidean 2022ko otsailean eginiko elkarrizketan. 2022ko urriaren 22an sexu heziketa sa- konago lantzeko aukera izan zuten sola- saldira gerturatutako lagunek. Sexualitateak. Pluralean mintzo da beti Diana Ibargutxi. “Sexualitatea jaiotzetik hil arte dugu. Askotan ugalketa ahalme- nekin lotzen da, baina ez da hala”, ziur- tatu du. Gorputzaren zein partetan dugu sexualitatea? Zein da plazera sentitzeko organorik gorena? Azala. Sexua, sexualitatea, desira eta harreman erotikoak aipatu zituen segidan; talde- ka definitzeko ariketa proposatu ostean. “Plazera sentitzea beti ez da erotikoa. Sexuaren kontzeptua genitalekin nahastu izan da sarri, baina ez da horrela. Genita- laren arabera -alua edo zakila izan- sexua ezartzea oso arriskutsua da. Sexua bakoi- tzaren esperientzia subjektiboa da, nor- berak esan dezake soilik nor den; kanpotik ezin da esan pertsona bat nor den biluzik edo jantzita ikusita”. Desirak eta fanta- siak ez dira gauza bera: “Fantasia guztiak ez dira desirak. Fantasiaren eremua ezin da epaitu, baina bai praktika, baldin eta adostasunik gabekoa bada”. Harreman erotikoak sexu harremanarekin lotu izan dira, baina hor ere bada zer findu: “Ha- rreman erotikorako desira egon behar da tartean; sexu harremana sexuen arteko erlazio soila litzake”. Sexualitatea, berriz, bakoitzarena da: “Hamaika modu daude neska* edo mutil izateko; horregatik plu- ralean hitz egitea komeni da”. Posible al da sexu heziketarik ez egitea? Diana Ibargutxi Solagurenentzat ezinez- koa da: “Isiltasunarekin ere sexu hezike- ta egiten dugu”. Beraz, zertarako balio du sexu heziketak? Norbera eta besteak ezagutzeko; norbera onartzeko eta hiru- garrenik adierazteko. “Hurrenkera horre- tan egon behar dira, adina edozein delarik ere”. Arrisku ikuspegitik hezi gaituzte Arrisku eta prebentzio ikuspegitik hezi gaituzte sexuari dagokionean. “Bere ga- raian mamu eta beldurretatik hezten gin- tuzten: kontuz haurdunaldiarekin, tentu genitalen bidezko gaixotasunak transmi-
  • 55. 55 Zer nolako baliabideak eta ereduak jaso ditugu sexu heziketaren ikuspegitik? Diana Ibargutxi Solagurenek solasaldia eskaini zuen urriaren 22an Faktorian titzearekin... Hau oasi bat da, baina sare sozialetan eta eskoletan erasotuak izan gara sexu heziketa egiteagatik”. Sexu heziketako ibilbidearen biografian elementu ugarik eragiten dute: "Errefe- renteetan aniztasun gutxi dago hor: zein gorputz erakusten zaigu? Plazera eskura- tzeko moduak oso murritzak dira; orain- dik koitoetan jarraitzen dugu... Pornoaren eragina ere hor dago; gazte askok anatomia ikasteko erabiltzen dutela diote, baita erre- ferentzia gisa ere. Zergatik gertatzen da hori? Ez delako bestelako eredurik ema- ten: gehienera, sei orduko tailerren bat es- kolan...". Hala ere, bereziki, askatasunaren lilurak kezkatzen du sexu hezitzailea: "Ja- rraitzen dugu pentsatzen ez dagoela ezer eraikita gugan, eta askeak garela; eta fun- tsezkoa da horri buelta ematea".
  • 56. Bor-bor solasaldi zikloa DEKOLONIALITATEA, ARRAZA ETA LURREN KONKISTA Zer muga edo oztopo daude dekolonialitatearen atzean? Mujeres del Mundo kolektiboko Amanda Verronerentzat, emakume* arrazializatu edo azpiratutakoetatik harago bada zer arakatu. Baita zer arrakalatu ere. Arrazaren eraginetik harago, bestelako faktoreei ere erreparatu behar zaie. Hala uste du Amanda Verrone Mujeres del mundo kolektiboko kideak. Azaroaren 5ean solasaldia eskaini zuen Faktorian, eta dekolonialitateaz eta konkisten zapal- kuntzez mintzatu zen. Norberaren arra- zagatik, klase sozial zein ekonomikoagatik, hizkuntzagatik... Helduleku ugaritatik az- piratuak dira emakume* ugari. Egoera ho- rren aurrean garbi mintzatu zen: “Zubiak eraiki behar ditugu, hizkuntza berdinean arituko bagara -eta ez naiz lengoaiaz ari- komunean ditugun gauzez hitz egiteko espazioak sortu behar ditugu, denok biziko ditugunak. Nahiz eta bizi edo herri ibilbi- dea ezberdina izan, kontu komun gehia- go daudela bereizten gaituztenak baino”. Nola egin, ordea? Verroneren hitzetan, kultura anitzetako emakume* batzuek espazio esklusiboak behar dituzte, "migratzaileez bakarrik osa- tuak, arrazializatuak... Beste batzuk, baina, eremu mistoak behar dituzte. Lesbianekin ere berdina gertatu da: elkartasunagatik -bizipenak ezberdinak izanik ere- batzue- tan bestelako emakumeekin elkartu gara, eta beste batzuetan ez". Dena den, guzti hori estrategiaren araberakoa da, "ezin- bestekoa da espazio komunak lantzea". Adibide gisa M8 antolatzeko herrieta- ko plataforma edo sareak aipatu zituen. "Funtsean, elkar ezagutu eta kode ber- dinetan aritzeko guneak behar ditugu; baliabide antzerakoak izateko denbora, kontaktu edo bestelakoak". Horretarako, baina, ateak irekitzea ezinbestekoa deri- tzo. Kulturartekotasuna urruti sentitu arren batzuetan, une historikoa alde dugulakoan dago Verrone: "Euskal Herrian kolekti- boen arteko harremanak daude. Mujeres del Mundok 25 urte daramatza hemen lanean, eta egoera asko aldatu da onera- ko: lehen askoz espazio gutxiago zeuden pertsona arrazializatu edo migratuek la- saitasunez euren egoerak partekatzeko, atzerritarrekiko legedia ezagutzeko edo bestelako aferak jorratzeko gaur egun baino". Hizkuntzaren konkista oso biolentoa da, Verrorenerentzat. "Herri edo lur bakoi- tzak edozein elementuri bere esateko edo izateko modua jartzen dio: zuhaitza ez du hizkuntzak soilik aldatzen, ulertzeko mo- dua da, natura ikusteko modua, inguru- men baliabideak nola erabiltzekoa... Ho-
  • 57. 57 “Hizkuntzaren eta lurraren konkista oso biolentoa da, ohartzen ez bagara ere. Gazteleraz aritzen garenean Euskal Herrian, sinbologia eta kosmobisio batez ari gara, hizkuntzatik harago” rregatik diot oso biolentoa dela, ohartzen ez bagara ere. Gazteleraz aritzen garenean Euskal Herrian, sinbologia eta kosmobisio batez ari gara, hizkuntzatik harago". Egungo kultura politikoa, noren neurrira egina dago? "Euskal Herria historikoki oso anitza da, beste kontu bat da espazioak nortzuk okupatzen dituzten". Militantzia sufrimendutik -dena eman beharretik- garatu da, Verroneren ustez. "Gorputz eta lurralde ezberdinetan bizitzeagatik ez gaude egoera edo abiapuntu berean, nahiz eta herri bera -eta batzuetan hiz- kuntza ere- partekatu". Hortaz, nola egin militantzia gozagarri, bizi erritmoekin ba- teragarri eta jasangarria? "Muga monoli- tokoa hautsi behar dugu: gu ez gara dena". Eta dena dago (des)egiteko.
  • 58. Bor-bor solasaldi zikloa MUNDUKO EMAKUMEAK* ETA JANAK AIARALDEAN: ELKAR SARETZEKO ABIAPUNTU Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean egitasmoa burutu du 2022an Bor-bor Aiaraldeko Feminismo elkarteak. Laudio eta Amurrioko EPA zentroekin elkarlanean kultura bakoitzeko emakumeek euren bizipenak eta herrialdeko jakiak azaldu dituzte aldizkarian eta ikus- entzunezkoetan.
  • 59. 59 Topaketaren baitan ‘Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean’ gaia izan zuten hizpide, te eta infusio arteko tertulian. Hala, bakoitzak bere egoera eta kulturartekotasuna sustatzeko proposamenak partekatu zituen, Amurrioko San Anton plazan. Elkarren artean ‘Kulturarteko mokadu feministak’ osatu dituzte. Azaroaren 12an bukatu zen dinamika, Amurrion egindako topaketan.
  • 60. Zertan da kultura aukera eta zertan oz- topo? Nola eraitsi egungo mugak, mun- duko emakumeen arteko harremanak eta zubiak sortzeko? Eskualde berean bizita, nola da posible elkar ez ezagutzea? Kul- tura bakoitzak bere bizimodu eta ikuspe- gia badu ere, ‘Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean’ egitasmoaren bitartez kulturen arteko zubiak eraikitzeko lehen harriak jarri ditu 2022an Bor-bor Aia- raldeko Feminismo Elkarteak. Erronka bikoitza da: munduko emakumeak femi- nismotik saretzea, eta guzti hori euskaraz egitea. Baina, nola, ordea? 2022ko ekainean hasi genuen bidea, Aia- raldean kulturartekotasuna saretzeko ibil- bidea proposatuz. Lehenbiziko geldialdia egungo egoeraz hitz egiteko baliatu os- tean, kulturartekotasun proiektu anitzak mahaigaineratu genituen. Edozelan ere, gure begi eta lurretatik harago; oinarria ZUBIAK EMEKI ERAIKIZ ‘Munduko emakumeak* eta janak egitasmoa gauzatu du 2022an Bor-bor Aiaraldeko Feminismo Elkarteak. Kulturartekotasuna sustatzeko, jatorri anitzetako emakumeekin proiektu komunak garatzea izan da helburua. edo abiapuntuaz jabetzeko Laudioko zein Amurrioko HHE (Helduen Hezkuntza Eskola) zentroetako ateak zabaldu geni- tuen. Izan ere, bertara jotzen dute hiz- kuntzak ikastera etorriberriek, edo nozbait etorriek. “Hiru edo lau taldeetako ikasle eta irakasle emakumeekin kultur anizta- sunaren zuhaitza osatu genuen, bailaran bizi eta ezagutzen ditugun kulturak zein 'ahizpak' identifikatzea helburu”, oroitu du eskualdeko HHE zentroetan aritutako Bor-bor elkarteko kideak. “Beraientzat konfidantzazko espazio seguru eta librea HHE zela ohartu ginen, gure ikuspegi eta nahietatik harago. Horregatik eraba- ki genuen proiektuak elkarrekin egiteko eurengana mugitzea”, zehaztu du. Se- kulako harrera sentitu dute eskualdeko HHE zentroetako irakasleen zein ikasleen aldetik: “Oso eskertuta gaude ateak ho- rren zabalik topatzeagatik. Emakume asko ezagutzeko aukera izan dugu, eta eurekin Erreportajea
  • 61. 61 lan egitekoak. HHEko zuzendaritza edo irakasleen laguntza gabe ezinezkoa litza- teke”. 3 proiektu "ikusgarri" Proiektuak 3 emaitza ikusgarri utzi ditu: azaroaren 12an Amurrion egindako ‘Mun- duko emakumeak* eta janak Aiaraldean’ topaketa; izenburu bereko argitalpena eta ikus-entzunezko alorrean sare sozialetan zabaldutako audiogramak. Azken horre- tan, audio bidez kontatzen dute liburux- Azaroaren 12an egin zuten ‘Munduko emakumeak* eta janak Aiaraldean’ topaketa Amurrioko San Anton plazan
  • 62. kan ageri diren 6 emakumek* euren ibilbi- dea eta beraien herrialdeko errezeta; nork bere hizkuntzan. Nola ez, elkartearen ko- munikazio hizkuntza berau izanik euskara hutsez plazaratu da argitalpena (labur.eus/ mejaliburuxka helbidean ikusi edo deskar- ga daiteke). Noren errealitateak daude erdigunean? ‘Munduko emakumeen* egoera Aiaral- dean’ tertulia izan zen, halaber, erdigu- nearen oinarriak finkatzeko baliagarria izan zen ariketa kolektiboetako bat. 20-25 la- gun elkartu ziren Amurrioko San Anton plazan eginiko topaketako solasaldian, eta bakoitzaren bizipenetik harago, behar kolektiboei hitza jartzeko balio izan zuen: kulturen zaintza eta aitortza, Aiaraldean geratzeko edo bizitzeko beharrezkoak diren tramitazioetan babes edo lagun- tza eza, kultura eta azala lana topatzeko zein puntutaraino den baldintzagarria... Datozen hilabete eta urteetan askatzeko korapilo ugari mahaigaineratu ziren, kon- fidantza giroan. Era berean, beste udalerri batzuetako praktika onak aipatu zituzten partaideek, Eibarren emakume etorribe- rriekin abiatutako aholkularitza zerbitzua kasu. Jasotako ondorioekin jarraituko du Bor-bor elkarteak 2023an ere.
  • 63. 63 ‘Munduko emakumeen* egoera Aiaraldean’ solasaldiak kultura anitzetako bizilagunen arazoak eta beharrak erdigunera ekartzeko balio izan zuen, besteak beste. ‘Munduko emakumeak eta janak Aiaraldean’ liburuxkan kultura ezberdinetako kideek euren ohituren eta zenbait jakiren istorioak kontatu dituzte Sortutako materiala, gida Sortutako kulturartekotasun proiektue- kin gida didaktikoa prestatu du Bor-bor Feminismo Faktoriak. Modu horretan, bailarako HHEn garatutako euskarriekin Euskal Herriko beste zentro eta proiek- tuetan lantzeko materiala eta ariketa sorta partekatuko du elkarteak. Izan ere, emakume* bakoitzak bizipen, gogoeta eta proposamen anitzak parte- katzen ditu aipatu jardueretan; eta guztiei aitortza zein balioa edo babesa adierazteko modua izan daiteke material didaktikoaren ekoizpena eta zabalpena. Esaterako,Elena Orlandea errumaniarrak Aiaraldera nola iritsi zen kontatzen du: Espainiara joate- ko asmotan zegoen, baina Algortan (Biz- kaia) geratu zuen poliziak, eta autoak agiri guztiak egunean ez zituelako 6 hilabetez kendu zioten ibilgailua. Berez, anbulantzia langilea da bere herrialdean, baina hemen ez du titulaziorik eta, beraz, langabezian dago (uneotan hizkuntzak ikasten dabil ikasketetatik lan mundura salto egin ahal izateko). Identitate eta gorputz bakoitza- ren atzean istorio, zapalkuntza eta ahal- duntze ugari topa daitezke, ezbairik gabe. Bestalde, herrialde bakoitzeko jakiak edo platerak kontatzen dituzte protagonis- tek argitalpenetan (liburuxkan zein au- diogrametan). Hala, plater bakoitza noiz eta zertarako -edo zein testuingurutan- prestatzen duten aipatzen dute; beste- lako ohitura edo behar batzuk zeharka bistaratuz. Esaterako, Patricia Valdevieso peruarrak oilasko zopa azaltzen du, bere herrialdean energia edo indarra izateko askotan kozinatzen duten “menu izarra”. Marokoko Marian Ebnsalak, aldiz, lorategi entsalada eta kuskusa dakartza, ostira- letako ospakizunetan sarritan eskaintzen dutena. Hala, ostiraletan lagun edo senide artean biltzeko duten ohituraz mintzo da argitalpenean. Urrutira joan gabe, mun- du berean milaka mundu topa daitezkeen adierazle. Segi dezagun, bada, ahoa ireki- tzen, tokikotasunetik kultura ezberdineta- ko emakumeak eta jakiak ezagutzeko.