SlideShare a Scribd company logo
AHOZKO AURKEZPENAK
                   EGITEKO ZENBAIT IRUZKIN




Egilea:

J. Landaluze
Produkzio Sistemak eta Automatika eta Kontrol Injinerutza departamentua
IKERLAN
AURKEZPENAK EGITEKO ZENBAIT IRUZKIN

SARRERA
Aurkezpenak egiteko oinarrizko arau batzuk laburbiltzen saiatuko gara hemen.
Aurkezpen tekniko motz batez ari gara, hau da, 10 bat minutukoaz unitate honetan.
Izan ere, aurkezpen gehienak 10 eta 30 min. bitartean egiten dira, eta, ondorioz,
hitzaldi luzeak, eskolak edota ikastaroak alde batera utziko ditugu, nahiz eta azalduko
ditugun puntu nagusiak azken horietarako ere baliagarriak izan.
Aurkezpena egiteko, suposatu egiten da gardenkiak edota bestelako ikus-
entzunezkoak erabiliko direla. Horregatik, gardenkiei buruzko zenbait iruzkin ere
emango ditugu.


AURKEZPENA PRESTATU

Plangintza:     Egin plan zehatz bat arreta handiz. Horrela, konfiantza handia lortuko
                duzu, eta ez zara erraz urduri jarriko.
Helburuak:      Pentsa ezazu ondo zein helburu duzun. Pentsa zer lortu nahi duzun:
                entzuleak hezi, informatu, konbentzitu edo dibertitu.
Entzuleak:      - Norentzat hitz egin behar duzu?
                - Zenbat etorriko dira?
                - Zer dakite gaiari buruz?
                - Zer ikasiko dute?
                - Zer espero dute edukiaz eta aurkezteko eraz?
Edukia:         Zerrendatu luze eta zabal dituzun ideia guztiak (“braimstorminga” edo
                ideia-jasa teknika erabili).
                Gero garrantzizkoenak aukeratu.
                Ideiak hobeto aurkezteko materiala derrigorrezkoa balitz, bilatu
                material egokia, eta prestatu.
                Aukera zorrotza egin! Ez pilatu ideia gehiegi bata bestearen gainean.




NOLA EGITURATU AURKEZPENA

Egiteko era:    Eskema erraza:
                - Esan entzuleei zertaz aritu behar duzun.
                - Gero, horretaz jardun.
                - Azkenik, esan duzunaren laburpenaz bukatu.
                Saia zaitez ideia nagusiak modu batera baino gehiagotan azaltzen:
                prestatu adibideak, erabili eskemak eta irudiak; era berean, istorio
                umoretsuak ere presta ditzakezu, hitzaldia atseginagoa izan dadin.
Antolaketa:     Hitzaldiaren edukia era logikoan egituratu.
                Aurkezpenik gehienak sarrera txiki batekin hasten dira, eta ondorio
                batzuk atera eta gero bukatzen dira.
Erabili sarrera hori:
                    - entzuleak agurtzeko
                    - hitzaldiaren gaia aurkezteko
                    - eraman behar duzun hurrenkera aurkezteko
                    - galderak egiteko arauak jakinarazteko.
                 Erabili bukaera:
                    - punturik garrantzitsuenak laburtzeko
                    - entzuleei eskerrak emateko
                    - galderen txandari ekiteko


HITZALDIAREN URRATSAK
1.- Sarrera (1. gardenkia)
       1a. Agurra. (“Egun on… / Hasi baino lehen, eskerrak eman nahi nizkieke hemen
       dauden…”)
       1b. Norberaren aurkezpena. (“Nire izena…/ … lan egiten dut…”)
2.- Aurkezpenaren gaia eta iraupena (1. gardenkiarekin jarraitzen dugu)
       2a. Gaia. (“Nik ‘…’ izeneko lana aurkeztuko dizuet, zeina…”).
       2b. Iraupena
3.- Mamiaren sailkapena (2. gardenkia)
       Hitzaldiaren mamia lauzpabost zatitan banatzea komeni da. Orain puntu edo
       atal hauek izendatzen dira, eta, nolabait, hitzaldiaren ikuspegi orokorra ematen
       da.
       3a. (“Hasteko, gogora ekarri nahi nizueke orain arte egindakoa…”)
       3b. (“Ondoren azalduko dizuet…”)
       3c. …
4.- Galderak egiteko arauak (2. gardenkiarekin jarraitzen dugu)
       Baten batek galderak edo zalantzak baditu, zer egin argitzen zaio, ea hitzaldia
       eten dezakeen edo amaitu arte itxaron behar duen.
5.- Mamia (gardenki gehienak)
       Hirugarren puntuan sailkatutako atalak azaldu banan-banan. Atal batetik
       hurrengora igarotzen denean, argi eta garbi utzi. Agian, atal horretan
       azaldutako ideiak eta datu nagusiak azpimarratu.
6.- Laburpena / ondorioak (azken gardenkiak)
       Laburtu esandakoa, eta azaldu ondorioak.
       6a. (“Orain arte ikusi dugu…”)
       6b. (“Orduan, ondorio hauek atera daitezke…”)
7.- Bukaera
       7a. Eskerrak eman berriro
       7b. Ea galderarik ba ote dagoen galdetu, eta saiatu erantzuten.
HITZALDI ERAGINKORRA IZATEKO AHOLKUAK
•   Aldez aurretik, praktikatu aurkezpena! Horrela, hutsuneak eta alderdirik
    ahulenak non dituzun atzemango duzu. Errepikatu ideia eta puntu nagusiak.
    Horretarako, egin horien sarrera, gero azaldu eta, azkenean, laburtu. Aurkezpen
    batean ideia nagusiak oso gutxi izango dira.
•   Horrezaz gain, hitzaldiaren iraupena kontrolpean edukitzeko ere praktikatu egin
    behar da. Ziurtatu nahikoa denbora duzula gai guztiak aurkezteko; bereziki, ideia
    eta kopuru nagusiak ondo ulertarazteko.
•   Hasieran urduri egongo zara, baina ez arduratu, gehienoi gauza bera gertatzen
    zaigu eta. Gakoa lehenengo bi minutuetan lasai eta astiro hitz egitean datza.
    Kontuan izan oso garrantzizkoa dela entzuleek hasieran izaten duten iritzia.
    Horregatik, agian, ez dizu kalterik egingo sarrera-hitzak buruz ikasteak.
•   Zaindu entzuleekin duzun harremana. Bizi aritu, gaiarekiko interesa azaldu, eta
    entzuleak ez dira aspertuko.
    Noizean behin, begiratu entzuleei, funtsezkoa baita begien arteko harremana,
    komunikazio-maila egokia izateko. Begirada horren bitartez, jendea aspertuta edo
    interesik gabe dagoen konturatuko zara. Ondorioz, beharbada, hitzaldiaren zenbait
    zati laburtu egingo dituzu.
•   Azpimarratu ideiarik garrantzitsuenak; batez ere, zenbakiak eta datak.
    Errepikatzea geldiune motz baten ondoren egiten da.
•   Zaindu intonazioa. Argi eta garbi hitz egin, eta esaldia behar bezala bukatu,
    amaieran itzali gabe. Aldika doinua aldatzen baduzu, askoz interes handiagoa
    sortuko duzu entzuleen artean.
•   Ez eman bizkarra entzuleei. Zerbait irakurri behar baduzu, ez egin pantailatik,
    gardenkietatik zuzenean baizik.
•   Behar bezala erantzun galderei. Adi egon entzuleek egin ditzaketen galdera
    zailekin. Saiatu egoki erantzuten. Adibidez:
        -   “Sentitzen dut, baina ez dut horri buruzko informaziorik. Interesa baduzu,
            oso pozik bidaliko dizut”.
        -    “Orain ezin dizut erantzun, baina, hitzaldiaren ondoren etortzen bazara,
            ikusiko dugu nola aurkitu eskatzen duzuna”.
        -   “Ez naiz horretan aditua, eta, agian, hobe egingo zenuke halakorekin
            harremanetan jarriko bazina”.
    Eztabaida berotzen ari dela sumatuz gero, galderak azkenerako utziko dituzuela
    adierazi, eta lehenbailehen heldu hurrengo puntuari.
•   Hizkuntza sinple eta gardena. Erabili esaldi motzak eta zehatzak. Hitz errazak,
    eta, ahal bada, motzak erabili; batez ere, zuk ongi menderatzen dituzun
    adierazpenak. Hizkuntza konplexuak ez dizu inongo laguntzarik emango, eta
    komunikazio egokia eragotziko du.
    Hortaz, aditz errazak erabili, aktiboak pasiboak baino hobeto, eta alde batera utzi
    kontzeptu abstraktoak. Ez erabili argotik, agian denek ez dute-eta ulertuko.
•   Garbi adierazi noiz uzten dugun puntu bat, eta noiz igarotzen garen beste batera.
    Mugak argi azaldu entzuleei, gal ez daitezen. Ondo adierazi hitzaldia non dagoen
    eta norantz doan.
GARDENKIAK ONDO EGIN
Arestian esan dugun bezala, gardenkiak laguntza handikoak ez ezik, beharrezkoak ere
izaten dira. Baieztapen hau frogatzeko datuak nahikoa argigarriak dira. Hitzaldi batean
entzuten dugunaren %20 gogoratzen omen dugu entzuleok, ikusten dugunaren %50
eta ikus-entzuten dugunaren %80. Ondorioz, gardenkiak ondo egin behar dira. Hona
hemen hainbat aholku:
•   Irudien eta testuaren arteko orekari eutsi.
•   Gardenkietan oso testu gutxi eta tamaina handiz idatzi (arau orokor eta zorrotzik
    eman ezin bada ere, testuetarako 28a-edo izan liteke egokia).
•   Gako-hitz edo ideiak idatzi, ez esaldi luzeak, ezta esaldi osoak ere. Ahoz azaltzen
    denaren laburpena egin behar da.


ZENBAIT DATU INTERESGARRI
Dena den, arrakasta lortzeko, maiz, ez da garrantzizkoena esaten. Bestela, aztertu
ondorengo datuak: telebistan ikusten dugun aurkezpen batean, aurkezlearen itxuratik
hartzen dugu mezuaren %50 entzuleok (janzkera, ile-orrazkera, etab.), aurkezlearen
ahots eta gorputz-mugimenduetatik %35 eta, gezurra badirudi ere, esaten denetik %15
bakarrik. Hau guztia politikoek oso ongi omen dakite!


Egilea:

J. Landaluze
Produkzio Sistemak eta Automatika eta Kontrol Injinerutza departamentua
IKERLAN

More Related Content

What's hot

Nire lehen koadernoa euskaraz atzerritarrak
Nire lehen koadernoa euskaraz  atzerritarrakNire lehen koadernoa euskaraz  atzerritarrak
Nire lehen koadernoa euskaraz atzerritarrak
Andoni Valle Rico
 
hitz elkartuak II- ariketak
 hitz elkartuak  II- ariketak hitz elkartuak  II- ariketak
hitz elkartuak II- ariketak
idoialariz
 
Mezu elektronikoa
Mezu elektronikoaMezu elektronikoa
Mezu elektronikoa
idoialariz
 
Monografikoa azterketak
Monografikoa azterketakMonografikoa azterketak
Monografikoa azterketak
euskarians
 
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeakAhozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak
hizkera_argia
 
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskaraTestu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Ohiane Ibargoyen
 
Kohesio prozedurak
Kohesio prozedurakKohesio prozedurak
Kohesio prozedurak
sastarri
 
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya  5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
idoialariz
 
Tabujokua
TabujokuaTabujokua
Tabujokua
mirenostatxu
 
7 pistak
7 pistak7 pistak
7 pistak
idoialariz
 
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak IKausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak IRaúl Muñoz Colón
 
Biografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskemaBiografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskema
idoialariz
 
Pdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagmaPdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagmaM M
 
Hitzak ordenatu esaldia osatzeko
Hitzak ordenatu esaldia osatzekoHitzak ordenatu esaldia osatzeko
Hitzak ordenatu esaldia osatzeko
idoialariz
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
M M
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATidoialariz
 
Albistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaAlbistea egitura eskema
Albistea egitura eskema
idoialariz
 
Deskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakDeskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakjoanlor80
 
Proiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioa
Proiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioaProiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioa
Proiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioaHerritartasuna
 
Ahokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloAhokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 ziklo
idoialariz
 

What's hot (20)

Nire lehen koadernoa euskaraz atzerritarrak
Nire lehen koadernoa euskaraz  atzerritarrakNire lehen koadernoa euskaraz  atzerritarrak
Nire lehen koadernoa euskaraz atzerritarrak
 
hitz elkartuak II- ariketak
 hitz elkartuak  II- ariketak hitz elkartuak  II- ariketak
hitz elkartuak II- ariketak
 
Mezu elektronikoa
Mezu elektronikoaMezu elektronikoa
Mezu elektronikoa
 
Monografikoa azterketak
Monografikoa azterketakMonografikoa azterketak
Monografikoa azterketak
 
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeakAhozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak
Ahozko eta idatzizko komunikazioaren arteko aldeak
 
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskaraTestu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
Testu mota desberdinak lantzeko fitxak euskara
 
Kohesio prozedurak
Kohesio prozedurakKohesio prozedurak
Kohesio prozedurak
 
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya  5 maila  6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
5 maila 6 HARREMAN FUNTZIOA Anaya
 
Tabujokua
TabujokuaTabujokua
Tabujokua
 
7 pistak
7 pistak7 pistak
7 pistak
 
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak IKausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
Kausazko perpausak eta helburuzko perpausak I
 
Biografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskemaBiografia nola idatzi eskema
Biografia nola idatzi eskema
 
Pdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagmaPdf 2 aditz_sintagma
Pdf 2 aditz_sintagma
 
Hitzak ordenatu esaldia osatzeko
Hitzak ordenatu esaldia osatzekoHitzak ordenatu esaldia osatzeko
Hitzak ordenatu esaldia osatzeko
 
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
MATEMATIKA 5  SANTILLANAMATEMATIKA 5  SANTILLANA
MATEMATIKA 5 SANTILLANA
 
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZATGramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
Gramatika-NOREN,NOREKIN,NORENTZAT
 
Albistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaAlbistea egitura eskema
Albistea egitura eskema
 
Deskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketakDeskribapenak egiteko ariketak
Deskribapenak egiteko ariketak
 
Proiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioa
Proiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioaProiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioa
Proiektu lana autoebaluazioa, talde ebaluazioa
 
Ahokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloAhokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 ziklo
 

Similar to Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.

Ahozko azalpena lantzen
Ahozko azalpena lantzen Ahozko azalpena lantzen
Ahozko azalpena lantzen mungia14
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gida
Andeka
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
OarsoaldekoAEK
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
OarsoaldekoAEK
 
10aholku.odp
10aholku.odp10aholku.odp
10aholku.odp
jamentxaka
 
Anappower
AnappowerAnappower
Anappoweragl10
 
3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena
Andoni Tolosa
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
Andoni Tolosa
 
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Ana Basterra
 
Ikasteko teknikak
Ikasteko teknikakIkasteko teknikak
Ikasteko teknikak
etxebazter
 
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elgeDbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
etxebazter
 
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elgeDbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
etxebazter
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaSoraluze BHI
 
Ikasteko+teknikak+1
Ikasteko+teknikak+1Ikasteko+teknikak+1
Ikasteko+teknikak+1etxebazter
 
Sei teknika ideiak sortzeko
Sei teknika ideiak sortzekoSei teknika ideiak sortzeko
Sei teknika ideiak sortzeko
hizkera_argia
 
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiak
didaktikaek
 
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakProiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Andeka
 

Similar to Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku. (20)

452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt452_ikasteko teknikak.ppt
452_ikasteko teknikak.ppt
 
Ahozko azalpena lantzen
Ahozko azalpena lantzen Ahozko azalpena lantzen
Ahozko azalpena lantzen
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gida
 
Nola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probariNola heldu C1 mailako probari
Nola heldu C1 mailako probari
 
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probariNola heldu C1 mailako ahozko probari
Nola heldu C1 mailako ahozko probari
 
10aholku.odp
10aholku.odp10aholku.odp
10aholku.odp
 
Anappower
AnappowerAnappower
Anappower
 
3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
 
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
Tailerra: "Sekuentzia didaktiko bat diseinatuko dut"
 
You Tube ikasgelan
You Tube ikasgelanYou Tube ikasgelan
You Tube ikasgelan
 
Ikasteko teknikak
Ikasteko teknikakIkasteko teknikak
Ikasteko teknikak
 
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elgeDbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
 
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elgeDbh3 ikasteko teknikak gia elge
Dbh3 ikasteko teknikak gia elge
 
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko ProposamenaAhozkotasuna Lantzeko Proposamena
Ahozkotasuna Lantzeko Proposamena
 
Ikasteko+teknikak+1
Ikasteko+teknikak+1Ikasteko+teknikak+1
Ikasteko+teknikak+1
 
Sei teknika ideiak sortzeko
Sei teknika ideiak sortzekoSei teknika ideiak sortzeko
Sei teknika ideiak sortzeko
 
Uri uriz
Uri urizUri uriz
Uri uriz
 
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiak
 
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakProiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Goiztiri AEK euskaltegia
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Goiztiri AEK euskaltegia
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 

Ahozko aurkezpenak egiteko hainbat aholku.

  • 1. AHOZKO AURKEZPENAK EGITEKO ZENBAIT IRUZKIN Egilea: J. Landaluze Produkzio Sistemak eta Automatika eta Kontrol Injinerutza departamentua IKERLAN
  • 2. AURKEZPENAK EGITEKO ZENBAIT IRUZKIN SARRERA Aurkezpenak egiteko oinarrizko arau batzuk laburbiltzen saiatuko gara hemen. Aurkezpen tekniko motz batez ari gara, hau da, 10 bat minutukoaz unitate honetan. Izan ere, aurkezpen gehienak 10 eta 30 min. bitartean egiten dira, eta, ondorioz, hitzaldi luzeak, eskolak edota ikastaroak alde batera utziko ditugu, nahiz eta azalduko ditugun puntu nagusiak azken horietarako ere baliagarriak izan. Aurkezpena egiteko, suposatu egiten da gardenkiak edota bestelako ikus- entzunezkoak erabiliko direla. Horregatik, gardenkiei buruzko zenbait iruzkin ere emango ditugu. AURKEZPENA PRESTATU Plangintza: Egin plan zehatz bat arreta handiz. Horrela, konfiantza handia lortuko duzu, eta ez zara erraz urduri jarriko. Helburuak: Pentsa ezazu ondo zein helburu duzun. Pentsa zer lortu nahi duzun: entzuleak hezi, informatu, konbentzitu edo dibertitu. Entzuleak: - Norentzat hitz egin behar duzu? - Zenbat etorriko dira? - Zer dakite gaiari buruz? - Zer ikasiko dute? - Zer espero dute edukiaz eta aurkezteko eraz? Edukia: Zerrendatu luze eta zabal dituzun ideia guztiak (“braimstorminga” edo ideia-jasa teknika erabili). Gero garrantzizkoenak aukeratu. Ideiak hobeto aurkezteko materiala derrigorrezkoa balitz, bilatu material egokia, eta prestatu. Aukera zorrotza egin! Ez pilatu ideia gehiegi bata bestearen gainean. NOLA EGITURATU AURKEZPENA Egiteko era: Eskema erraza: - Esan entzuleei zertaz aritu behar duzun. - Gero, horretaz jardun. - Azkenik, esan duzunaren laburpenaz bukatu. Saia zaitez ideia nagusiak modu batera baino gehiagotan azaltzen: prestatu adibideak, erabili eskemak eta irudiak; era berean, istorio umoretsuak ere presta ditzakezu, hitzaldia atseginagoa izan dadin. Antolaketa: Hitzaldiaren edukia era logikoan egituratu. Aurkezpenik gehienak sarrera txiki batekin hasten dira, eta ondorio batzuk atera eta gero bukatzen dira.
  • 3. Erabili sarrera hori: - entzuleak agurtzeko - hitzaldiaren gaia aurkezteko - eraman behar duzun hurrenkera aurkezteko - galderak egiteko arauak jakinarazteko. Erabili bukaera: - punturik garrantzitsuenak laburtzeko - entzuleei eskerrak emateko - galderen txandari ekiteko HITZALDIAREN URRATSAK 1.- Sarrera (1. gardenkia) 1a. Agurra. (“Egun on… / Hasi baino lehen, eskerrak eman nahi nizkieke hemen dauden…”) 1b. Norberaren aurkezpena. (“Nire izena…/ … lan egiten dut…”) 2.- Aurkezpenaren gaia eta iraupena (1. gardenkiarekin jarraitzen dugu) 2a. Gaia. (“Nik ‘…’ izeneko lana aurkeztuko dizuet, zeina…”). 2b. Iraupena 3.- Mamiaren sailkapena (2. gardenkia) Hitzaldiaren mamia lauzpabost zatitan banatzea komeni da. Orain puntu edo atal hauek izendatzen dira, eta, nolabait, hitzaldiaren ikuspegi orokorra ematen da. 3a. (“Hasteko, gogora ekarri nahi nizueke orain arte egindakoa…”) 3b. (“Ondoren azalduko dizuet…”) 3c. … 4.- Galderak egiteko arauak (2. gardenkiarekin jarraitzen dugu) Baten batek galderak edo zalantzak baditu, zer egin argitzen zaio, ea hitzaldia eten dezakeen edo amaitu arte itxaron behar duen. 5.- Mamia (gardenki gehienak) Hirugarren puntuan sailkatutako atalak azaldu banan-banan. Atal batetik hurrengora igarotzen denean, argi eta garbi utzi. Agian, atal horretan azaldutako ideiak eta datu nagusiak azpimarratu. 6.- Laburpena / ondorioak (azken gardenkiak) Laburtu esandakoa, eta azaldu ondorioak. 6a. (“Orain arte ikusi dugu…”) 6b. (“Orduan, ondorio hauek atera daitezke…”) 7.- Bukaera 7a. Eskerrak eman berriro 7b. Ea galderarik ba ote dagoen galdetu, eta saiatu erantzuten.
  • 4. HITZALDI ERAGINKORRA IZATEKO AHOLKUAK • Aldez aurretik, praktikatu aurkezpena! Horrela, hutsuneak eta alderdirik ahulenak non dituzun atzemango duzu. Errepikatu ideia eta puntu nagusiak. Horretarako, egin horien sarrera, gero azaldu eta, azkenean, laburtu. Aurkezpen batean ideia nagusiak oso gutxi izango dira. • Horrezaz gain, hitzaldiaren iraupena kontrolpean edukitzeko ere praktikatu egin behar da. Ziurtatu nahikoa denbora duzula gai guztiak aurkezteko; bereziki, ideia eta kopuru nagusiak ondo ulertarazteko. • Hasieran urduri egongo zara, baina ez arduratu, gehienoi gauza bera gertatzen zaigu eta. Gakoa lehenengo bi minutuetan lasai eta astiro hitz egitean datza. Kontuan izan oso garrantzizkoa dela entzuleek hasieran izaten duten iritzia. Horregatik, agian, ez dizu kalterik egingo sarrera-hitzak buruz ikasteak. • Zaindu entzuleekin duzun harremana. Bizi aritu, gaiarekiko interesa azaldu, eta entzuleak ez dira aspertuko. Noizean behin, begiratu entzuleei, funtsezkoa baita begien arteko harremana, komunikazio-maila egokia izateko. Begirada horren bitartez, jendea aspertuta edo interesik gabe dagoen konturatuko zara. Ondorioz, beharbada, hitzaldiaren zenbait zati laburtu egingo dituzu. • Azpimarratu ideiarik garrantzitsuenak; batez ere, zenbakiak eta datak. Errepikatzea geldiune motz baten ondoren egiten da. • Zaindu intonazioa. Argi eta garbi hitz egin, eta esaldia behar bezala bukatu, amaieran itzali gabe. Aldika doinua aldatzen baduzu, askoz interes handiagoa sortuko duzu entzuleen artean. • Ez eman bizkarra entzuleei. Zerbait irakurri behar baduzu, ez egin pantailatik, gardenkietatik zuzenean baizik. • Behar bezala erantzun galderei. Adi egon entzuleek egin ditzaketen galdera zailekin. Saiatu egoki erantzuten. Adibidez: - “Sentitzen dut, baina ez dut horri buruzko informaziorik. Interesa baduzu, oso pozik bidaliko dizut”. - “Orain ezin dizut erantzun, baina, hitzaldiaren ondoren etortzen bazara, ikusiko dugu nola aurkitu eskatzen duzuna”. - “Ez naiz horretan aditua, eta, agian, hobe egingo zenuke halakorekin harremanetan jarriko bazina”. Eztabaida berotzen ari dela sumatuz gero, galderak azkenerako utziko dituzuela adierazi, eta lehenbailehen heldu hurrengo puntuari. • Hizkuntza sinple eta gardena. Erabili esaldi motzak eta zehatzak. Hitz errazak, eta, ahal bada, motzak erabili; batez ere, zuk ongi menderatzen dituzun adierazpenak. Hizkuntza konplexuak ez dizu inongo laguntzarik emango, eta komunikazio egokia eragotziko du. Hortaz, aditz errazak erabili, aktiboak pasiboak baino hobeto, eta alde batera utzi kontzeptu abstraktoak. Ez erabili argotik, agian denek ez dute-eta ulertuko. • Garbi adierazi noiz uzten dugun puntu bat, eta noiz igarotzen garen beste batera. Mugak argi azaldu entzuleei, gal ez daitezen. Ondo adierazi hitzaldia non dagoen eta norantz doan.
  • 5. GARDENKIAK ONDO EGIN Arestian esan dugun bezala, gardenkiak laguntza handikoak ez ezik, beharrezkoak ere izaten dira. Baieztapen hau frogatzeko datuak nahikoa argigarriak dira. Hitzaldi batean entzuten dugunaren %20 gogoratzen omen dugu entzuleok, ikusten dugunaren %50 eta ikus-entzuten dugunaren %80. Ondorioz, gardenkiak ondo egin behar dira. Hona hemen hainbat aholku: • Irudien eta testuaren arteko orekari eutsi. • Gardenkietan oso testu gutxi eta tamaina handiz idatzi (arau orokor eta zorrotzik eman ezin bada ere, testuetarako 28a-edo izan liteke egokia). • Gako-hitz edo ideiak idatzi, ez esaldi luzeak, ezta esaldi osoak ere. Ahoz azaltzen denaren laburpena egin behar da. ZENBAIT DATU INTERESGARRI Dena den, arrakasta lortzeko, maiz, ez da garrantzizkoena esaten. Bestela, aztertu ondorengo datuak: telebistan ikusten dugun aurkezpen batean, aurkezlearen itxuratik hartzen dugu mezuaren %50 entzuleok (janzkera, ile-orrazkera, etab.), aurkezlearen ahots eta gorputz-mugimenduetatik %35 eta, gezurra badirudi ere, esaten denetik %15 bakarrik. Hau guztia politikoek oso ongi omen dakite! Egilea: J. Landaluze Produkzio Sistemak eta Automatika eta Kontrol Injinerutza departamentua IKERLAN