8. unitatea: LURRAGure planeta Lurrak, 3 osagai ditu: - Ura - Lurra - Airea Hiru osagaietan ura da gehien dagoena. Horregatik deitzen da planeta urdina. Ura 3 modutan egon daiteke: solido (elurra, izotza) , likido (euria) edo gas egoeran (ur-lurruna, sukaldean janaria berotzean adibidez).
2.
8. unitatea: LURRAUra likido egoeran hainbat lekutan aurki dezakegu: Ozeanoetan (gazia) Itsasoetan (gazia) Aintziretan (geza) Ibaietan (geza) Hodeietan Lurpeko uretan
3.
8. unitatea: LURRAURAREN ZIKLOA Ura likido edo solido egoeran jausi ibai eta itsasoetara Eguzkiak ura berotu eta igo ur-lurrun bezala Ur-lurruna hotzitu eta hodeiak sortu Ibaietako ura berriro Itsasora bueltatu ZIKLOA BERRIRO HASTEN DA
4.
8. unitatea: LURRALURRAK KONTINENTEAK ETA UHARTEAK OSATZEN DITU KONTINENTEAK: lur eremu handiak dira eta 6 dira: Europa, Asia, Afrika, Amerika, Artika eta Antartika. UHARTEAK: lur eremuak dira eta urez inguratuta daude.
5.
8. unitatea: LURRAATMOSFERA Lurra inguratzen duen aire-geruza da. Gasez eta ur-lurrunez osatuta dago. Derrigorrezkoa da Lurrean bizia egon dadin. Zergatik? Oxigenoa eta karbono dioxido gasak dituelako. Eguzkiko beroa jasotzen duelako eta ondorioz, planeta ez delako hozten. Eguzki-erradiazioetatik babesten gaituelako.
6.
8. unitatea: LURRALURRAREN ADIERAZPENA Bi modu daude lurra adierazteko: mapen bidez eta mundu bolen bidez. MUNDUKO BOLAK: esferikoak dira eta kontinenteak, itsasoak, ozeanoak...ikusten dira. Goiko zatian Ipar Poloa dago eta behekoan Hego Poloa. MAPAK: adierazpen lauak dira, bertan ere kontinente, ozeanoak... Agertzen dira. Planisferioa da mundu osoko mapa denean. planisferioa mapa
7.
8. unitatea: LURRAPUNTU KARDINALAK Puntu kardinalak orientatzeko balio duten irudizko 4 puntu dira. Hauek dira: Iparraldea (I) Hegoaldea (H) Ekialdea (E) Mendebaldea (M).