1. 2011/12.IKASTURTEA
INGURUNE ARLOA: 5.GAIA “MATERIA”
LANAREN ANTOLAKETA:
1. Gela 8 taldetan antolatuko da eta talde bakoitza 3 kideez (zerrenda
jarraituz) osatuko da. Talde bakoitzak GAI OSOA landuko du. Gaiak
6 atal dituenez, taldekideen artean banatuko dira: taldekide bakoitzari
2 atal dagozkio. Hona hemen gaian landu beharreko 6 atalak.
○ MATERIAREN PROPIETATEAK: orokorrak/ bereizgarriak.
○ MATERIAREN ALDAKETAK: fisikoak/ kimikoak.
○ MATERIAREN EGOERAK
○ MATERIAREN EGOERA ALDAKETAK
○ MATERIAREN NAHASTURAK: heterogeneo/ homogeneoak.
○ MATERIAREN NAHASTURAK BEREIZTEKO TEKNIKAK
○ Guztira: 6 atal.
2. Ikasleek bakarka-taldeka egin beharreko 1.parte: lanaren prozedura.
○ Bakarka:
■ Irakurri.
■ Ulertu.
■ Azpimarratu.
■ Berari dagozkion eskemen borradorak egin.
■ Bere eskema ordenagailuz garbira pasatu.
○ Taldeka:
■ Taldekideen artean eskemak trukatu bakoitzaren e-
posta erabiliz.
○Oharra.- Eskemak edo/ta mapa kontzeptualak egiteko
momentuz 2 tresna erabil ditzakegu: bat ON-LINE
(text2mindmap) eta beste OFF-LINE (Open Office Impress)
○ Bestalde, egiten ditugun eskemak gordetzeko bakoitzak izango
duen “motxila digitalan” erabiliko dugu.
2. 3. Ikasleek taldeka egin beharreko lanaren 2.partea:
○Irakasleak blogan txertatu dituen “mapa kontzeptualekin”
konparatu eta hutsuneak edo/ta desberdintasunak ikusi.
4. Ikasleek taldeka, irakaslearen laguntzaz, egin beharreko laneren
3.partea:
● Irakasleak talde bakoitzari gela aurrean gaiaren atal bat
azaltzeko eskatuko dio. Horretarako beraien eskemak eta
arloko blogan irakasleak jarritakoak erabili ahal izango dituzte.
Bestalde, talde guztiek irakaslearen laguntza izango dute eta
denon artean gaia azaltzen, ulertzen eta barneratzen joango
gara.
5. Ikasleek taldeka egin beharreko 4.partea:
○Talde bakoitzak arloko Blogan dokumentatu diren 10
experientzietatik 1 prestatu beharko du eta gela aurrean
praktikan jarri.
6.Ikasleek bakarka egin beharreko 5.partea:
○ Informazioa osatu irakasleak blogean txertatutako bideoen,
ariketen, aurkezpenen, marrazkien,... helbideak erabiliz.
GAIAREN SEKUENZIALIZAZIOA: 11 SAIO
● 01.Saioa: Abenduak 5: Gaia eta bere atalak ikusi. Lanaren antolaketa
azaldu. Taldekide bakoitzari landu beharreko atalak zeintzuk diren
esan.
● 02.saioa: Abenduak 9: Mapa kontzeptualak ON-LINE eginda eta
taldekideen artean trukatuta.
● 03.saioa: Abenduak 12: Talde bakoitzak, dagozkion 2 atalak, gela
osoaren aurrean aurkeztu, prestatu dituzten eskemak erabiliz.
● 04.saioa: Abenduak 13: Aurreko egunekoari jarraipena eman.
● 05.saioa: Abenduak 14: Aurreko egunekoari jarraipena eman.
● 06.saioa: Abenduak 15: Aurreko egunekoari jarraipena eman.
●07.saioa:Abenduak 16: Lehen 2 taldeek gela aurrean bere
experimentuak praktikan jarri.
3. ● 08.saioa: Abenduak 19: 3. eta 4. taldeak bere experimentua gela
aurrean gauzatu.
● 09.saioa: Abenduak 20: 5. eta 6. taldeek aurrekoen berdina.
● 10.saioa: Abenduak 21: 7. eta 8. taldeek aurrekoen berdina.
● 11.saioa: Abenduak 22: AZTERKETA