SlideShare a Scribd company logo
UNITATE DIDAKTIKOA

1. Izenburua

Bidai "ZINEstezina" / Un viaje de CINE




2. Sarrera

2.1. Justifikazioa

      Kurtsoa amaitzear dago. Umeak nekatuta eta oporrak iristear daude.
Horregatik, jarduera hauen helburua umeak gustura eta lasai asko egiteko 12
problemaz osatuta daude.

      Jarduera hauek kurtsoan zehar emandako guztia aurkezten dute joko
baten antzera. Nahiz eta matematikako problemak diren, hauek zerbait
bereziagoak dira. Gai konkretu bat jarraitzen dute: zinea eta honen bidez ikusi
daitekeen kulturartekotasuna.

      Horretarako, problema bakoitza pelikula eta munduko toki konkretu
batekin erlazionatu ditugu. Nolabait, honen helburua da umeek buruari ematea,
baino aldi berean pozik jardutea eta gustura lan egitea. Ez dituzte azterketa edo
saio normal bateko ariketak bezala ikusi behar. Ia-ia joko baten antza hartu
behar diote. Ikastea ere ondo pasatzea da.

      Gainera, jarduera hauek taldean egingo dira eta ez zaio batere gaizki
etorriko klaseari gehiago erlazionatzea beraien artean.

      Lehenengo jarduera mundu osoko mapa batekin egin beharko dute, eta
mundu osoan zehar landuko dituzten zonaldeak ezagutuz, beste hamaika
jarduera itxaroten diete. Seguru asko, saio hauei esker, luze gogoratuko dituzte
herrialde ezberdinak, eta hori etorkizunean oso lagungarria egingo zaie.

      Jarduera guztiak badute erlazio zuzena dagokion zonaldearekin, eta
zonalde hauek dagozkien pelikularekin: China (Mulan, Afrika (Tarzan), Virginia
(Pocahontas)...
Beste begi batzuekin ikusiko dituzte geroztik pelikula hauek, eta horrekin,
bidaiatzeko eta kultura ezberdinak ezagutzeko grina piztea du helburu jarduera
hau, bidean ikasitako guztia errepasatuz.

2.2. Kokapena

      Guk erabaki dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako klase batean
proposatutako problemak egiten saiatzea.

      Klase hau 24 ikaslez osatuta dago. 11 mutil eta 13 neska dira, denak
adin berekoak. Nesketako bat Txinatar jatorrikoa da. Gurasoak bertakoak dira
eta oraindik ez du gure hizkuntza guztiz menperatzen, baina gehiena ulertzen
du. Mutiletatik, ume bat errumaniar adoptatu bat da. Beste bat perutarra,
adoptatuta ere. Azkenik, aita afrikarra eta ama tokikoa duen beltzaran bat dago.

      Lau jatorri kanpotarreko ume hauek ez daude klasean oso ondo
integratuta. Gehienak Lehen Hezkuntzan sartu ziren lehenengo aldiz eskolan,
eta ordurako arraroak ziren beraien gelakideentzako. Hala ere, badaude beste
sei bat ume irekiagoak irenak eta saiatzen direnak hauen lagunak izaten.

      Umeak Piagetek deitutako Haurtzaro etapan kokatzen dira (7-11 urte).
Adin honi eragiketa konkretuen adina deritzo, eta pentsamendu logiko-
sistematikoa garatzen ari da. Horregatik oso aproposa da guk proposatutako
problemak ebazten saiatzea, logika matematikoa guztietan errepikatzen baita.

      Unitatea aurrera eramateko 12 jarduera ezberdin egin beharko
dituztenez, 4 saiotan banatzea erabaki dugu. 3 problema saioko egin beharko
dituzte batez beste, baina batzuk luzeagoak direnez, eta beste batzuk aldiz
motxagoak, gure lana izango da buruketak banatzea mailakatuta eta luzeraren
arabera antolatuta. Ordutegia bestela, malgutu egin daiteke.

      Saioak emango dira kurtsoko azken aurreko astean. Aste berezia izango
da. Tutoretza eta matematika saioak hartuko dira, horrela lau saioak aste
batean beteko dira.
3. Metodologia

         Espazioaren antolakuntzari dagokionez, ikasleek taldeka egingo dute
beti lan, eta beraz, ikasgelako mahaiak talde hauek egongo diren bezala
ageriko dira. Lau zirkulutxo egingo dituzte mahaiekin, talde bakoitzeko ikasle
guztiek elkarri aurrez aurre begira diezaioten.

         Ikasleen taldekatzeak badu zerikusia bertan ditugun ikasleekin. Hain ongi
integratuta ez dauden ikasle batzuk baditugunez hauek taldetan banatuta
jarriko ditugu, hau da, ikasleak seiko lau taldetan banatuta ageriko dira.

         Denboraren antolaketan ezin gara zorrotzegiak izan baina ikasleei beti
jarri behar zaizkie muga batzuk. Saio bakoitzean hiru ariketa egiteko daude
pentsatuta baina litekeena da buruketaren batean ikasle gehienak geldotzea.
Hori gertatu ezkero lasaitasun osoz hartu behar da eta azaldu behin eta berriro
denbora aurrera doala kontutan izan gabe. Ikasleek ulertzea ezinbestekoa
baita.

         Giza baliabide gisa oso interesgarria litzateke integraziorako laguntzaile
bat ikasgelan izatea. Ez da beharbada saio guztietara etortzea beharrezkoa
baina, bai bi saioz behin etortzea.

         Materialen aldetik, beharrezkoak dira ondorengo materialak, batzuk
ekartzea irakaslearen zeregina izango da eta beste batzuk (oinarrizkoenak:
boligrafoa, kalkulagailua...) ikasleen zeregina.

         (Hemen bakarrik material gehigarria behar duten jardueren izenak eta
materiala ageri da. Horregatik bakarrik 9 titulu daude. Beste guztiak ikasleen
oinarrizko materialarekin, dagoeneko daukatena, egin daitezke)

         Mulan- Guraizeak, Erregela, arkatza, ezeztekoa.

         Pocahontas eta Ratatouille- Erregela, arkatza.

         Tarzan- Musika kaxa, mp3 prestatu bat.

         El libro de la selva- Erregela, arkatza.

         Pinotxo- Plastilina eta hortz txotxak.
El emperador y sus locuras- 10, 20 eta 50 xentimoko txanponak,
bakoitzetik batzuk.

      Aladdin- 3 eta5 litroko edukiontziak,hondarra (proba hondarrarekin egin
nahi bada uraren ordez).




4. Konpetentziak

      Konpetentzia komunikazio linguistikoan:
             Problema batzuetan hizkuntza maila on bat eskatzen da. Hauek
      hiztegi aberatsa eduki behar dute problema batzuk ulertzeko. Beste
      batzuk aldiz, behin baino gehiagotan irakurri beharko dituzte guztiz
      ulertzeko. Horretarako, hizkuntza eta hiztegiaren maneiatze ona eduki
      beharko dute. Azalpenen bat ere eman beharko dute euren erantzunak
      argudiatzeko. horrek ere gaitasun komunikatibo bat eskatuko du.
      Konpetentzia matematikoa:
             Jarduera guztiak matematikako problemez osatuta daude. Bertan,
      kontzeptu matematikoen beharra ezinbestekoa da. Umeek gehiketak,
      kenketak, biderketak eta zatiketak erabili beharko dituzte. Gainera,
      jarduera batzuk zerikusi handia dute eguneroko bizitzan gertatu
      daitezkeen arazoekin, eta hauei, baliabide matematiko batez konpontzen
      ikastea oso interesgarria izan daiteke adin hauetan.
      Konpetentzia mundu fisikoaren ezagutza eta interakzioan :
             Lehenengo jardueratik, mundu osoko herri desberdinetan daudela
      esaten zaie umeei. Horrela, hauen ezagutzak munduko herrialde
      ezberdinen kokapena aurkezten zaie, eta beraiekin operazio batzuk egin
      beharko dituzte. Ez horrekin bakarrik, herrialde bakoitza umeen pelikula
      batean oinarritzen da, non herrialde hori pelikulako gertakizunen
      eszenatoki da.
      Konpetentzia digitala eta informazioaren tratamenduan:
             Hainbat       datu   kalkulatzeko   beharrezkoak   izango    dira
      kalkulagailuak. Beste aldetik, ordenagailua edo interneteko konexioa
duen bestelako aparatu elektronikoen beharra ere ikusiko dute problema
     ebazteko informazioa bilatzeko orduan.


     Konpetentzia sozial eta herritarra:
           Klaseko giroa ez da oso aproposa. Ume batzuk baztertuta daude
     etnia ezberdinetakoak izateagatik. Horregatik, taldeak bereziki prestatuta
     daude hauek banaka joateko integratzen talde txikietan. Beti saiatuz
     talde egokienak sortuz. Modu horretara, bertako umeek toleranteak
     izaten lagundu eta etorkinek, berriz, bertako umeei irekitzen ikasiko dute.
     Konpetentzia autonomia eta norberaren iniziatiban :
           Konpetentzia hau lantzeko, pelikulak erabiltzea iruditu zaigu
     aproposa. Gustuko gaiekin beti egiten da lan gogo gehiagorekin. Bide
     batez, lan egiten dute, eta beste batez, ikasten dute ikastea ez dela beti
     liburu baten aurrea geratzea. Pelikuletan edota kalean ere bizitzeko
     beharrezkoak diren gauza asko ikasten dira. Horrela, ikusiko dute zein
     izan daitekeen ikastearen alde dibertigarria, gero beraiek errazago
     hartzeko lana.



5. Helburuak

     BURUKETAK EBAZTEA, TEKNIKA DESBERDINAK ERABILIZ
     Buruketa bat ebaztea, batuketak edo kenketak eginez.
     Buruketa bat ebaztea, logika erabiliz.
     Buruketa bat ebaztea, grafiko bidez.
     Buruketa bat ebaztea, nork bere estrategia erabiliz.
     Datuak interpretatzea grafiko bidez.
     Erantzun bat baino gehiago bilatzea, teknika desberdinak erabiliz.
     Erantzuna justifikatzea, idatziz edo hitzen bidez.
     Irudi geometrikoak beraien artean ezberdintzea, irudi horiek paper
     batean marraztuz eta sailkatuz.
     Zenbaki arruntak ordenatzea, zenbakien balore posizionala interpretatuz.
     Talde lanean aritzea, elkarren artean lagunduz eta jarrera positiboa
     edukiz.
Maketak (tangram, kuboa…) egitea, emandako pausoak jarraituz eta
     guraizeak eta kola erabiliz.
     Etnia ezberdineko ikasleak integratzen ikastea.
     Umeen munduko kulturei buruzko ezagutzak bultzatzea eta hauekiko
     aurreiritziak hobetzea.
     Kurtso osoan ikasitako kontzeptuak erabiltzen jakitea.



6. Edukiak

     Kontzeptuzkoak: (jakitea)

     Eragiketak: kenketak, gehiketak, biderketak eta zatiketak testuinguru
     desberdinetan       numero     naturalekin,   osoekin,   dezimalekin     eta
     frakzionarioekin.
     Jarraitasuna.
     Maketak.
     Neurketa magnitudeak: luzera, bolumena, denbora, masa…
     Irudien arteko antzekotasunak.

     Prozedurazkoak: (egiten jakitea)

     Diagrama eta irudi bidez, zenbaki oso, zatizko edo hamartarren nahiz
     zenbakizko problema sinpleen errepresentazioa.
     Bizitzako eguneroko problemak ebazteko metodoak non monetak eta
     geometriak esku hartzen duten.
     Moneta desberdinekin ordaintzeko jarraibideak baliokidetasuna erabiliz.
     Eskalak erabiliz maketak interpretatzeko eta eraikitzeko jarraibideak.
     Perimetroa kalkulatzeko formula

     Jarrerazkoak: (izaten jakitea)

     Kuriositatea, interesa problemei eta bizitzako eguneroko arazoei aurre
     egiteko.
     Gogoa taldeko lanetan problemak era eraginkorrean ebazteko, lanen
     banaketa ondo egiteko eta iritzi desberdinak kontuan hartzeko gaitasuna.
Problemak ebazteko norbere gaitasunetan konfiantza izatea.
      Egindako prozesuen eta lortutako erantzunen            berrikustea    bere
       baliotasuna konprobatuz.




7. Ebaluazio irizpideak

      Ebaluatzeko     orduan,    gauza    desberdinak   hartuko   dira   kontuan.
Lehenengoa, zuzentasuna hartuko da kontuan, bai matematikoki nahiz
gramatiko eta ortografikoki. Bigarrena, taldeko parte-hartzea eta laguntasuna
ere kontuan hartuko da.

      Bi hauek ebaluatzeko hainbat era daude. Guk guretzako aproposenk
iruditzen zaizkigunak erabiliko ditugu:

      Holistikoa / Espezifikoa:

             Nahiz eta bi ikuspuntu polarizatuak diren, ezin dira banandu.
       Umeen jarraipena bai orokorki nahiz espezifikoki ebaluatu behar da.
       Horrek suposatzen du irakasleak klase osoari arreta jarriko diola
       ikusteko, batez ere, taldeen arteko giroa.

             Baina zuzentasuna ebaluatzeko orduan, taldez talde joan beharko
       du ikusteko ea zer moduz doazen umeek euren jarduerekin.

      Kualitatiboa:

             Umeei geroz eta maila altuago bat eskatzen zaie. Horregatik, oso
       garrantzitsua izango da hauek egindako lanaren kalitatea neurtzea.
       Kontuan hartu beharko da ume bakoitzaren ekarpena taldeari hau ondo
       ebaluatzeko. Horretarako, jarduerak aurrera eramaterakoan erabiliko
       duten prozesua kontuan hartzea beharrezkoa izango da.

      Formatiboa / Sumatiboa:

             Ebaluazio kualitatibo bat egin nahi bada, era normatibo batean
       egin beharko da. Era honek prozesuaren arabera ebaluatzen du, baina
       ezin gara era sumatiboaz ahaztu. Jarduerak bukatzerakoan, lan hori
kalifikatu egin beharko da, behatuz ea zer moduz eraman dituzten
     jarduerak aurrera kurtso osoan zehar ikasitakoaz baliatuz.

     Normatiboa:

           Jarduerak    hainbat   erantzun   posible   eduki   ditzakete,   eta
     dagoeneko idatzi eta onartuak izan dira. Horregatik, lanaren zuzenketa
     egiterakoan, onartutako erantzun horiek izango dira kontuan hartu behar
     izango direnak. Erantzuna desberdina baldin bada, esan nahiko du
     jarduera oker dagoela.

     Amaierakoa:

           Jarduera honen helburu nagusia kurtso osoan zehar ikasitako
     guztia praktikan jartzea da. Horregatik, ebaluaketa hau prozesu osoaren
     amaieran hartu beharko da kontuan. Nahiz eta hainbat ezaugarri
     prozesuan zehar ebaluatzen joan beharko diren, azkenean ebaluaketa
     orokor bat egin beharko da, prozesu amaieran.




8. Jarduerak

                    (Hurrengo dokumentura pasa)

More Related Content

Similar to 1 unitate didaktikoa

10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)Equipoa754
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
amaialantziego
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Alaira Maps
 
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
92939394
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
profestrinitarias
 
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
mendeorien
 
César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
idoialariz
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Guion
GuionGuion
Lau zutabeak
Lau zutabeakLau zutabeak
Lau zutabeak
Garazi1996
 
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axularIkasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
naturzientziak1
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoahaizea28
 

Similar to 1 unitate didaktikoa (20)

10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)10. unitate didaktikoa (1)
10. unitate didaktikoa (1)
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
Xtec programak
Xtec programakXtec programak
Xtec programak
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
 
Mate Lana
Mate LanaMate Lana
Mate Lana
 
Hod txostena
Hod txostenaHod txostena
Hod txostena
 
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819Dbh4 aurrera koadernoa 1819
Dbh4 aurrera koadernoa 1819
 
César Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa ArgianCésar Bona - elkarrizketa Argian
César Bona - elkarrizketa Argian
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
 
Guion
GuionGuion
Guion
 
Lau zutabeak
Lau zutabeakLau zutabeak
Lau zutabeak
 
Jclic unitate didaktikoa
Jclic unitate didaktikoaJclic unitate didaktikoa
Jclic unitate didaktikoa
 
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axularIkasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
Ikasten ikasteko konpetentzia maiatzaren 8 an axular
 
planteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoaplanteamendu pedagogikoa
planteamendu pedagogikoa
 

More from Ikastenikasi

1 jarduerak
1 jarduerak1 jarduerak
1 jarduerak
Ikastenikasi
 
1 jarduerak (ordenean)
1 jarduerak (ordenean)1 jarduerak (ordenean)
1 jarduerak (ordenean)
Ikastenikasi
 
2 jarduerak
2 jarduerak2 jarduerak
2 jarduerak
Ikastenikasi
 
2 jarduerak
2 jarduerak2 jarduerak
2 jarduerak
Ikastenikasi
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanIkastenikasi
 
KONPETENTZIAK
KONPETENTZIAKKONPETENTZIAK
KONPETENTZIAK
Ikastenikasi
 

More from Ikastenikasi (11)

1 jarduerak
1 jarduerak1 jarduerak
1 jarduerak
 
1 jarduerak (ordenean)
1 jarduerak (ordenean)1 jarduerak (ordenean)
1 jarduerak (ordenean)
 
2 jarduerak
2 jarduerak2 jarduerak
2 jarduerak
 
2 jarduerak
2 jarduerak2 jarduerak
2 jarduerak
 
Aurreiritziak
AurreiritziakAurreiritziak
Aurreiritziak
 
Aurreiritziak
AurreiritziakAurreiritziak
Aurreiritziak
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruanZer da berrikuntza hezkuntza esparruan
Zer da berrikuntza hezkuntza esparruan
 
Bideoak
BideoakBideoak
Bideoak
 
Irakurgaiak
IrakurgaiakIrakurgaiak
Irakurgaiak
 
KONPETENTZIAK
KONPETENTZIAKKONPETENTZIAK
KONPETENTZIAK
 

1 unitate didaktikoa

  • 1. UNITATE DIDAKTIKOA 1. Izenburua Bidai "ZINEstezina" / Un viaje de CINE 2. Sarrera 2.1. Justifikazioa Kurtsoa amaitzear dago. Umeak nekatuta eta oporrak iristear daude. Horregatik, jarduera hauen helburua umeak gustura eta lasai asko egiteko 12 problemaz osatuta daude. Jarduera hauek kurtsoan zehar emandako guztia aurkezten dute joko baten antzera. Nahiz eta matematikako problemak diren, hauek zerbait bereziagoak dira. Gai konkretu bat jarraitzen dute: zinea eta honen bidez ikusi daitekeen kulturartekotasuna. Horretarako, problema bakoitza pelikula eta munduko toki konkretu batekin erlazionatu ditugu. Nolabait, honen helburua da umeek buruari ematea, baino aldi berean pozik jardutea eta gustura lan egitea. Ez dituzte azterketa edo saio normal bateko ariketak bezala ikusi behar. Ia-ia joko baten antza hartu behar diote. Ikastea ere ondo pasatzea da. Gainera, jarduera hauek taldean egingo dira eta ez zaio batere gaizki etorriko klaseari gehiago erlazionatzea beraien artean. Lehenengo jarduera mundu osoko mapa batekin egin beharko dute, eta mundu osoan zehar landuko dituzten zonaldeak ezagutuz, beste hamaika jarduera itxaroten diete. Seguru asko, saio hauei esker, luze gogoratuko dituzte herrialde ezberdinak, eta hori etorkizunean oso lagungarria egingo zaie. Jarduera guztiak badute erlazio zuzena dagokion zonaldearekin, eta zonalde hauek dagozkien pelikularekin: China (Mulan, Afrika (Tarzan), Virginia (Pocahontas)...
  • 2. Beste begi batzuekin ikusiko dituzte geroztik pelikula hauek, eta horrekin, bidaiatzeko eta kultura ezberdinak ezagutzeko grina piztea du helburu jarduera hau, bidean ikasitako guztia errepasatuz. 2.2. Kokapena Guk erabaki dugu Lehen Hezkuntzako 4. mailako klase batean proposatutako problemak egiten saiatzea. Klase hau 24 ikaslez osatuta dago. 11 mutil eta 13 neska dira, denak adin berekoak. Nesketako bat Txinatar jatorrikoa da. Gurasoak bertakoak dira eta oraindik ez du gure hizkuntza guztiz menperatzen, baina gehiena ulertzen du. Mutiletatik, ume bat errumaniar adoptatu bat da. Beste bat perutarra, adoptatuta ere. Azkenik, aita afrikarra eta ama tokikoa duen beltzaran bat dago. Lau jatorri kanpotarreko ume hauek ez daude klasean oso ondo integratuta. Gehienak Lehen Hezkuntzan sartu ziren lehenengo aldiz eskolan, eta ordurako arraroak ziren beraien gelakideentzako. Hala ere, badaude beste sei bat ume irekiagoak irenak eta saiatzen direnak hauen lagunak izaten. Umeak Piagetek deitutako Haurtzaro etapan kokatzen dira (7-11 urte). Adin honi eragiketa konkretuen adina deritzo, eta pentsamendu logiko- sistematikoa garatzen ari da. Horregatik oso aproposa da guk proposatutako problemak ebazten saiatzea, logika matematikoa guztietan errepikatzen baita. Unitatea aurrera eramateko 12 jarduera ezberdin egin beharko dituztenez, 4 saiotan banatzea erabaki dugu. 3 problema saioko egin beharko dituzte batez beste, baina batzuk luzeagoak direnez, eta beste batzuk aldiz motxagoak, gure lana izango da buruketak banatzea mailakatuta eta luzeraren arabera antolatuta. Ordutegia bestela, malgutu egin daiteke. Saioak emango dira kurtsoko azken aurreko astean. Aste berezia izango da. Tutoretza eta matematika saioak hartuko dira, horrela lau saioak aste batean beteko dira.
  • 3. 3. Metodologia Espazioaren antolakuntzari dagokionez, ikasleek taldeka egingo dute beti lan, eta beraz, ikasgelako mahaiak talde hauek egongo diren bezala ageriko dira. Lau zirkulutxo egingo dituzte mahaiekin, talde bakoitzeko ikasle guztiek elkarri aurrez aurre begira diezaioten. Ikasleen taldekatzeak badu zerikusia bertan ditugun ikasleekin. Hain ongi integratuta ez dauden ikasle batzuk baditugunez hauek taldetan banatuta jarriko ditugu, hau da, ikasleak seiko lau taldetan banatuta ageriko dira. Denboraren antolaketan ezin gara zorrotzegiak izan baina ikasleei beti jarri behar zaizkie muga batzuk. Saio bakoitzean hiru ariketa egiteko daude pentsatuta baina litekeena da buruketaren batean ikasle gehienak geldotzea. Hori gertatu ezkero lasaitasun osoz hartu behar da eta azaldu behin eta berriro denbora aurrera doala kontutan izan gabe. Ikasleek ulertzea ezinbestekoa baita. Giza baliabide gisa oso interesgarria litzateke integraziorako laguntzaile bat ikasgelan izatea. Ez da beharbada saio guztietara etortzea beharrezkoa baina, bai bi saioz behin etortzea. Materialen aldetik, beharrezkoak dira ondorengo materialak, batzuk ekartzea irakaslearen zeregina izango da eta beste batzuk (oinarrizkoenak: boligrafoa, kalkulagailua...) ikasleen zeregina. (Hemen bakarrik material gehigarria behar duten jardueren izenak eta materiala ageri da. Horregatik bakarrik 9 titulu daude. Beste guztiak ikasleen oinarrizko materialarekin, dagoeneko daukatena, egin daitezke) Mulan- Guraizeak, Erregela, arkatza, ezeztekoa. Pocahontas eta Ratatouille- Erregela, arkatza. Tarzan- Musika kaxa, mp3 prestatu bat. El libro de la selva- Erregela, arkatza. Pinotxo- Plastilina eta hortz txotxak.
  • 4. El emperador y sus locuras- 10, 20 eta 50 xentimoko txanponak, bakoitzetik batzuk. Aladdin- 3 eta5 litroko edukiontziak,hondarra (proba hondarrarekin egin nahi bada uraren ordez). 4. Konpetentziak Konpetentzia komunikazio linguistikoan: Problema batzuetan hizkuntza maila on bat eskatzen da. Hauek hiztegi aberatsa eduki behar dute problema batzuk ulertzeko. Beste batzuk aldiz, behin baino gehiagotan irakurri beharko dituzte guztiz ulertzeko. Horretarako, hizkuntza eta hiztegiaren maneiatze ona eduki beharko dute. Azalpenen bat ere eman beharko dute euren erantzunak argudiatzeko. horrek ere gaitasun komunikatibo bat eskatuko du. Konpetentzia matematikoa: Jarduera guztiak matematikako problemez osatuta daude. Bertan, kontzeptu matematikoen beharra ezinbestekoa da. Umeek gehiketak, kenketak, biderketak eta zatiketak erabili beharko dituzte. Gainera, jarduera batzuk zerikusi handia dute eguneroko bizitzan gertatu daitezkeen arazoekin, eta hauei, baliabide matematiko batez konpontzen ikastea oso interesgarria izan daiteke adin hauetan. Konpetentzia mundu fisikoaren ezagutza eta interakzioan : Lehenengo jardueratik, mundu osoko herri desberdinetan daudela esaten zaie umeei. Horrela, hauen ezagutzak munduko herrialde ezberdinen kokapena aurkezten zaie, eta beraiekin operazio batzuk egin beharko dituzte. Ez horrekin bakarrik, herrialde bakoitza umeen pelikula batean oinarritzen da, non herrialde hori pelikulako gertakizunen eszenatoki da. Konpetentzia digitala eta informazioaren tratamenduan: Hainbat datu kalkulatzeko beharrezkoak izango dira kalkulagailuak. Beste aldetik, ordenagailua edo interneteko konexioa
  • 5. duen bestelako aparatu elektronikoen beharra ere ikusiko dute problema ebazteko informazioa bilatzeko orduan. Konpetentzia sozial eta herritarra: Klaseko giroa ez da oso aproposa. Ume batzuk baztertuta daude etnia ezberdinetakoak izateagatik. Horregatik, taldeak bereziki prestatuta daude hauek banaka joateko integratzen talde txikietan. Beti saiatuz talde egokienak sortuz. Modu horretara, bertako umeek toleranteak izaten lagundu eta etorkinek, berriz, bertako umeei irekitzen ikasiko dute. Konpetentzia autonomia eta norberaren iniziatiban : Konpetentzia hau lantzeko, pelikulak erabiltzea iruditu zaigu aproposa. Gustuko gaiekin beti egiten da lan gogo gehiagorekin. Bide batez, lan egiten dute, eta beste batez, ikasten dute ikastea ez dela beti liburu baten aurrea geratzea. Pelikuletan edota kalean ere bizitzeko beharrezkoak diren gauza asko ikasten dira. Horrela, ikusiko dute zein izan daitekeen ikastearen alde dibertigarria, gero beraiek errazago hartzeko lana. 5. Helburuak BURUKETAK EBAZTEA, TEKNIKA DESBERDINAK ERABILIZ Buruketa bat ebaztea, batuketak edo kenketak eginez. Buruketa bat ebaztea, logika erabiliz. Buruketa bat ebaztea, grafiko bidez. Buruketa bat ebaztea, nork bere estrategia erabiliz. Datuak interpretatzea grafiko bidez. Erantzun bat baino gehiago bilatzea, teknika desberdinak erabiliz. Erantzuna justifikatzea, idatziz edo hitzen bidez. Irudi geometrikoak beraien artean ezberdintzea, irudi horiek paper batean marraztuz eta sailkatuz. Zenbaki arruntak ordenatzea, zenbakien balore posizionala interpretatuz. Talde lanean aritzea, elkarren artean lagunduz eta jarrera positiboa edukiz.
  • 6. Maketak (tangram, kuboa…) egitea, emandako pausoak jarraituz eta guraizeak eta kola erabiliz. Etnia ezberdineko ikasleak integratzen ikastea. Umeen munduko kulturei buruzko ezagutzak bultzatzea eta hauekiko aurreiritziak hobetzea. Kurtso osoan ikasitako kontzeptuak erabiltzen jakitea. 6. Edukiak Kontzeptuzkoak: (jakitea) Eragiketak: kenketak, gehiketak, biderketak eta zatiketak testuinguru desberdinetan numero naturalekin, osoekin, dezimalekin eta frakzionarioekin. Jarraitasuna. Maketak. Neurketa magnitudeak: luzera, bolumena, denbora, masa… Irudien arteko antzekotasunak. Prozedurazkoak: (egiten jakitea) Diagrama eta irudi bidez, zenbaki oso, zatizko edo hamartarren nahiz zenbakizko problema sinpleen errepresentazioa. Bizitzako eguneroko problemak ebazteko metodoak non monetak eta geometriak esku hartzen duten. Moneta desberdinekin ordaintzeko jarraibideak baliokidetasuna erabiliz. Eskalak erabiliz maketak interpretatzeko eta eraikitzeko jarraibideak. Perimetroa kalkulatzeko formula Jarrerazkoak: (izaten jakitea) Kuriositatea, interesa problemei eta bizitzako eguneroko arazoei aurre egiteko. Gogoa taldeko lanetan problemak era eraginkorrean ebazteko, lanen banaketa ondo egiteko eta iritzi desberdinak kontuan hartzeko gaitasuna.
  • 7. Problemak ebazteko norbere gaitasunetan konfiantza izatea. Egindako prozesuen eta lortutako erantzunen berrikustea bere baliotasuna konprobatuz. 7. Ebaluazio irizpideak Ebaluatzeko orduan, gauza desberdinak hartuko dira kontuan. Lehenengoa, zuzentasuna hartuko da kontuan, bai matematikoki nahiz gramatiko eta ortografikoki. Bigarrena, taldeko parte-hartzea eta laguntasuna ere kontuan hartuko da. Bi hauek ebaluatzeko hainbat era daude. Guk guretzako aproposenk iruditzen zaizkigunak erabiliko ditugu: Holistikoa / Espezifikoa: Nahiz eta bi ikuspuntu polarizatuak diren, ezin dira banandu. Umeen jarraipena bai orokorki nahiz espezifikoki ebaluatu behar da. Horrek suposatzen du irakasleak klase osoari arreta jarriko diola ikusteko, batez ere, taldeen arteko giroa. Baina zuzentasuna ebaluatzeko orduan, taldez talde joan beharko du ikusteko ea zer moduz doazen umeek euren jarduerekin. Kualitatiboa: Umeei geroz eta maila altuago bat eskatzen zaie. Horregatik, oso garrantzitsua izango da hauek egindako lanaren kalitatea neurtzea. Kontuan hartu beharko da ume bakoitzaren ekarpena taldeari hau ondo ebaluatzeko. Horretarako, jarduerak aurrera eramaterakoan erabiliko duten prozesua kontuan hartzea beharrezkoa izango da. Formatiboa / Sumatiboa: Ebaluazio kualitatibo bat egin nahi bada, era normatibo batean egin beharko da. Era honek prozesuaren arabera ebaluatzen du, baina ezin gara era sumatiboaz ahaztu. Jarduerak bukatzerakoan, lan hori
  • 8. kalifikatu egin beharko da, behatuz ea zer moduz eraman dituzten jarduerak aurrera kurtso osoan zehar ikasitakoaz baliatuz. Normatiboa: Jarduerak hainbat erantzun posible eduki ditzakete, eta dagoeneko idatzi eta onartuak izan dira. Horregatik, lanaren zuzenketa egiterakoan, onartutako erantzun horiek izango dira kontuan hartu behar izango direnak. Erantzuna desberdina baldin bada, esan nahiko du jarduera oker dagoela. Amaierakoa: Jarduera honen helburu nagusia kurtso osoan zehar ikasitako guztia praktikan jartzea da. Horregatik, ebaluaketa hau prozesu osoaren amaieran hartu beharko da kontuan. Nahiz eta hainbat ezaugarri prozesuan zehar ebaluatzen joan beharko diren, azkenean ebaluaketa orokor bat egin beharko da, prozesu amaieran. 8. Jarduerak (Hurrengo dokumentura pasa)