SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Download to read offline
BIGARREN SEKTOREA
INDUSTRIA
Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu eta geuk kontsumitzeko
produktu bihurtzen ditu.
1. HISTORIA PIXKA BAT
A) ARTISAU-INDUSTRIA TRADIZIONALA
Gehienetan, inguruan aurkitzen ziren lehengaietatik abiatuta, eskuz egiten zituen
lanak. Tresna tradizionalak eta potentzia txikiko energia iturriak erabiltzen ziren. Lana
eskuz egiten zen maisuenak ziren tailer txikietan. Maisu horiek agindu eta babesten
zuten aprendiz bat hartzen zuten; batzuetan elikatu eta lo egiteko toki bat besterik ez
zioten ematen. Beraz, lehenengo industria-jarduerek ez zuten diru edo baliabide
inbertsio handirik behar.
Artisau espezializatuak ziren eta ondo ezagutzen zuten egiten zuten lana. Tokian tokiko
merkatuetan saltzen zituzten beren produktuak eta kontsumorako oinarrizko produktuak
baino ez zuten ekoizten: oinetakoak, arropa, etxerako tresnak eta lanabesak.
Gehienetan hiri edo hiri-gune garrantzitsuetan kokatzen ziren, produktuen garraioa,
denbora behar zuen oso lan gogorra eta garestia baitzen. Gainera, artikuluak garestiak
ziren eta edonork ezin zituen eskuratu.

Manufaktura: Eskuz egindako produktuak

Egiteko kupelen antzinako artisau-tailerra

B) LEHENENGO INDUSTRIA-IRAULTZA (XVIII. MENDEA)
XVIII.

mendean

artisau-ekoizpenetik

industria-ekoizpenera

pasatu

zen.

Ingalaterrako oihal-industriak bultzatuta; izan ere, BrItainia Handiak sartu zuen.
Lurrun-makina. Lantegietan makinak instalatzeari mekanizazioa esaten zaio. Garai
hartako ekoizpena bestelako makinekin errazten bazen ere – energia hidraulikoak
mugitzen zituen lanabesak (burdinolak eta bolategiak adibidez) -, berriak ikatzez
elikatzen ziren motorrek mugitzen zituzten, eta bi aldiz eraginkorragoak ziren. Lana
denbora gutxiagoan egiten zuten, beraz, artikulu gehiago lortzen ziren eta
produktibitatea handitzen zen. Esku-lan ugari lortzeko, hirietan kokatu ziren; hirietan
merkatua zuten ere.
Siderurgiak, edo burdinaren metalurgiak, oso aurrera egin zuen ere lurrun-makinaren
teknologiari esker. Industria mota horrek burdina eta ikatz ugari kontsumitzen zuen; hori
dela eta, harrikatz-hobietatik, burdina-meategietatik, kaietatik eta trenetatik hurbil
instalatu zen.

1
Garraioa oso laguntza garrantzitsua izan zen industria hazteko. Lurrunezko tren-makina
eta itsasontzia agertu ziren. Industria mota horren jarduera oso kutsakorra zen
ingururako, ikatzaren konbustioak belztu egiten baitzituen tximini luzez betetako paisaia,
langile-auzoak eta kaiak edo trenbideak.
C) SISTEMA EKONOMIKO KAPITALISTAREN SORRERA
Industria jarduerak etekin handiak ekarri zizkien lantegietako jabeei: aberastu egin ziren.
Burgesia industrial berriaren diru hori hainbat negoziotan inbertitu zen, eta kapital izena
eman zioten. Orduantxe hasi zen sistema kapitalista indarra hartzen. Jabego pribatuan
eta eskaintza-eskarien legearen araberako merkatuko presioen erregulazioan
oinarritzen zen
Genero ugari ekoizteak merkatzea ekarri zuen eta jendeak lehen erosi ezin zituen
artikuluak eskuratu zituen. Artisautza-tailerrak ixten hasi ziren eta horien ordez, lantegi
erraldoiak instalatu ziren. Lantegietan pertsona askok egiten zuten lan makinak
mugitzeko eta soldata txikiaren truke. Hori dela eta, garai horri Industria-iraultza deitu
zitzaion. Aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo handiak ekarri zituen garai hartako
industriaren ekoizpenean.
D) BIGARREN INDUSTRIA-IRAULTZA (XIX. MENDEA)
Oraingo honetan, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Japonia izan ziren
protagonistak. Aztoramen industrial berriaren ezaugarri nagusiak, makina
sofistikatuagoak eta energia iturri berriak izan ziren, petrolioa eta argindarra. Produkzioa
are gehiago handitu zen horrela. Gainera, kate-lana eta antzeko ekoizpen teknikak
jarri ziren abian, hala nola fordismoa eta taylordismoa. Teoria horiek lanean ematen
zen denbora hobeto aprobetxatzeko erabili ziren.
Teknologiako aurrerapenek pertsonen bizi kalitatearen hobekuntza ekarri zuten; eta
elikagaien ekoizpena handitzeak populazioaren hazkundea erraztu zuen. Bretainia
Handian 1780an 9 milioi izatetik 1850ean 21 milioi izatera pasatu ziren. Europako
populazioa 188 milioitik 266 milioi izatera pasatu zen 1850ean. Horrek eragina izan zuen
elikagaien eskaeran, eta Laborantza-iraultza gertatu zen ere: landa-lanetan makinak
erabili ziren.
E) 1970EKO KRISIALDIA
XX. mendearen erdialdean, lorpen zientifikoek eraginda, eta hamar urtetan zehar,
industria-produkzioa hirukoiztu egin zen eta nekazaritza-produkzioa % 50 hazi zen.
siderurgia, elektrokimika, elektrometalurgia, petrokimika arloak , eta batez ere, zerbitzu
eta kontsumo arloak azaleratu egin ziren eta indarra hartu zuten. Berehala hasi ziren
gizarteari etekinak eta onurak ematen. Autoen ugaritzea oso nabarmena izan zen.
Hasiera batean eskuraezina izan zen, baina aurrerago, eta fordismoari esker, pertsona
askorentzako eguneroko garraioa izatea lortu zen.
Industriak, mendearen lehen erdialdean, energia iturriak behar zituen lan egin ahal
izateko; garraiorako ezinbestekoak ziren petrolioa eta argindarra behar zituen batez
ere,. Industria-eraikin handiak eraiki ziren hirietan, errepidetatik eta itsaso-kai
komertzialetatik gertu; horrela sortu ziren gaur ezagutzen ditugun hiri-aglomerazioak.
Gizarteak lantegiek ekoizten zituzten produktuak kontsumitzen zituen. Gizon eta
emakumeak kapitalean oinarritutako sistema ekonomiko baten parte ziren (kapitala
negozio batetik bestera aldatzen zen eta diru kopuru handia inbertitzen zen merkatu
berrietan).

2
Ondorioz, oso urte gutxitan, energia kontsumoa erritmo berean hazi zen. Herrialdeek,
Europakoek batez ere, ekoizten ez zuten energia, bereizi gabe kontsumitzen zuten.
Petrolioa ekoizten zuten herrialdeak presio talde bihurtu ziren eta euren interesen
arabera igotzen edo jaisten zuten barrilaren prezioa. Gainera, erreserbak pixkanaka
urritzeak are balio handiagoa ematen zion erregaiari, ekonomia hondoratu arte. Oso
urte gutxitan, petrolioaren prezioa hamar aldiz garestitu zen. Erritmoa ezin zenez
mantendu, produkzioa gutxitu zen, eta horrekin batera irabaziak. Krisialdiak oso gogor
astindu zuen Europa.
Herrialdeek politika zorrotzak jarri zituzten martxan, eta euren artean hitz egiten hasi
ziren krisi gehiagorik gerta ez zedin. Bizi mailak oso nabarmen egin zuen behera eta
akordioak lortzeko beharra zegoen. Ongizate-gizartea lortzeko ideia abian zegoen.
F) INDUSTRIA MODERNOA
Gaur egungo industriak ikatzetik, argindarretik edo petroliotik ateratzen den energia
ugari behar du.
Industria-lanak lantegietan egiten dira, eta lantegi horiek jarduera egin ahal izateko eta
etekin ekonomikoak lortzeko kapitala (dirua) inbertitu duten enpresa edo enpresasozietateenak dira. Produkzioa merkea da produktu mota bat merkatura ateratzea
lortzen denean.
Gehienetan behar diren lehengaietatik eta produktuen garraioa erraztuko duten
komunikabide onak dituzten gune urbanizatuetatik hurbil garatu badira ere, gaur egun,
komertzializatuko den tokitik urrun instala daitezke, aurrerapen teknologikoek
produktuen komertzializazioa urrutian ahalbidetzen dutelako.
Egun produkzio metodoa zenbait fasetan banatzen da (planifikazioa, marketinga,
diseinua eta kalitate kontrola), eta gune bereizietan egin daiteke (langileak ere fase
zehatz batean arituko dira). Fase bakoitzean lan bat egiten da; langileak, beraz, langile
espezializatuak dira eta soldata jasotzen dute lanaren truke. Lanik astunenak industriarobotek eta instrukzio informatikoen bidez programa daitezkeen makinek egiten
dituzte. Esku-lana behar da, baina oso espezializatua izan behar du.
Gaur egun, industria arlorik garrantzitsuenak telematika, laserra eta bioteknologia dira.
Industriaren kokapen espaziala: garraioa jada ez da arazo bat, abantaila baizik; izan
ere, produktuak munduko edozein tokitara eraman daitezke, oso azkar eta merke.
Enpresa korporazio handiek (multinazionalak) esku-lan merkea, presio fiskal txikia (zerga
baxuak) eta ingurugiroaren kontrol gutxi egiten den herrialdetan instalatu nahi izaten
dituzte beren lantegiak

3
2. INDUSTRIA MOTAK
A) INDUSTRIA ASTUNA
Oinarrizko industriatzat hartzen da. Produktu erdilanduak egiten ditu beste industria
batzuek beren produktuak egin ditzaten. Industria mota horren barruan burdinaz eta
altzairuz hornitzen gaituen siderurgia, eta kloroa, azido sulfurikoa eta petroliotik
ateratzen diren antzeko sustantzia kimikoak ematen dizkigun industria petrokimikoa
ditugu.
Lehengai eta energia kopuru handia kontsumitzen dute, gune zabalak okupatzen
dituzte eta kapitalaren inbertsio handia egin behar izaten dute.
B) HORNIKUNTZARAKO INDUSTRIA
Beste industria batzuek beren jarduera egiteko beharrezko dituzten produktuak sortzen
ditu, baita garraiorako materialak ere. Hala nola, eraikuntzarako materialak, makinaria
eta industriarako tresneria, trenbidetarako eta ontzigintzarako hornikuntza, robotak,
elektratresnak etab.
C) KONTSUMORAKO INDUSTRIA
Ekoizten dituen produktuak, publikoak kontsumitzeko dira, kontsumitzailearengana
zuzenean heltzen dira

Industria astuna

Hornikuntzarako
Industria

Kontsumorako industria

4
3. MEATZARITZA
Meatzaritzak lurpeko lehengaiak eskaintzen dizkigu, mineralak gehienak. Lehengo eta
bigarren sektorearen artean dago, izan ere, lehengaiak naturatik lortzen ditu zuzenean.
Baina lehengai horiek erabili ahal izateko, industriarako eraldatzen ditu, eta prozesu
konplexu horretan bigarren sektorea aritzen da.
Ikatzaren ustiapena XIX. mendean
Meategien ustiapena bi eratakoa izan daiteke:




Lur azpikoa: garestia da, minerala oso sakonetik ateratzeko azpiegituretan diru
asko inbertitu behar duelako. Putzuak, tunelak eta galeriak induskatu behar
dira, ura drainatu behar da eta airea berritu. Gainera, oso garrantzitsua da
langileak berehala atera ahal izateko segurtasun-sistema prest izatea.
Aire zabaleko meategiak: Aire zabaleko meategietan gainazalean metatu
diren mineralak ateratzen dira. Meategi horien ustiapena lur azpikoena baino
errazagoa da eta arrisku gutxiago du.

Gaur egun, industria-jarduerek kantitate handiak behar dituzte kontsumorako gaiak
egiteko, produkzioa beraz, ez da nahikoa. Gainera, baliabide natural ez berriztagarriak
dira, agortu egiten dira. Enpresa komertzial handiak etengabe saiatzen ari dira hainbat
herrialdetan meategi berriak aurkitzen. Zenbaitetan herri autoktonoak kontra jartzen
dira, onura ekonomikoak ekarri arren, ez dutelako ingurua agortu nahi mineralak
industria-produkzioa ziurtatzeko.

Lur azpiko meategia

Aire zabaleko meategia

5
ERREPASO ARIKETAK

1.ARIKETA Egin ardatz kronologiko bat, eskainitako datuak jarriz

INDUSTRIAREN GARAPENA HISTORIAN ZEHAR
SISTEMA
KAPITALISTAREN
SORRERA

ARTISAU INDUSTRIA
TRADIZIONALA

I INDUSTRIA
IRAULTZA

INDUSTRIA MODERNOA

II INDUSTRIA
IRAULTZA

KRISIA

1780

1830

1850

1870

1970

6
Artisau industria tradizionala

2. ARIKETA Munduko industria-guneak

Industria gutxi duten herrialdeak
Industrializatuta dauden herrialdeak
Herrialde industrializatuak
Herrialde industrializatu nagusiak
Ikusi guztiak

7
3. ARIKETA. Espainiako industria motak

Industrializazio txikiko gunea
Industria-gunea gainbeheran
Zabaltzen ari den industria-gunea
Garatutako industria-gunea
Elikagaiak eta edariak
Ehungintza, larrua eta oinetakoen prestaketa
Papera eta arte grafikoak
Produktu kimikoak

8
Eraikuntzarako materialak, beira eta zeramika
Metalurgia eta produktu metalikoak
Makinaria, eta garraiorako materiala
Material elektrikoa eta optikoa
Ikusi guztiak

Europako baliabide mineralak

9
10
11
12
Industrialdeak IRUNEN
INDUSTRIGUNEEN GARAPENAK
ESPARRUA

AZALERA ERAIKITAKO
GORDINA AZALERA PROMOZIOA
m2
m2
135.962
66.722
Pribatua

Bidaurre-Ureder
Agirretxe77.133
Oianzabaleta
Industrialdea I y II
57.217
Primauteko Errota
13.884
Aranibar
3.082
C/ Andrearriaga
13.730
Eskortza114.739
Txumarraga
Fosforera
14.600
C/Hilanderas
17.024
Arretxe-Ugalde
205.770
Zubieta
450.000
(Hondarribia)
GUZTIRA
1.103.141

25.835

Publiko

28.508
9.305
2.672
7.260

Publiko
Pribatua
Pribatua
Pribatua

60.760

Pribatua

13.977
11.824
85.492

Pribatua
Pribatua
Publiko

143.525

Publiko

455.925

13

More Related Content

Viewers also liked (14)

5.gaia lehen sektoreko jarduerak
5.gaia lehen sektoreko jarduerak5.gaia lehen sektoreko jarduerak
5.gaia lehen sektoreko jarduerak
 
Energías Renovables
Energías RenovablesEnergías Renovables
Energías Renovables
 
Hirugarren sektorea 3 dbh 9. gaia
Hirugarren sektorea 3 dbh 9. gaiaHirugarren sektorea 3 dbh 9. gaia
Hirugarren sektorea 3 dbh 9. gaia
 
Lehen sektorea 3 dbh 7. gaia
Lehen sektorea  3 dbh 7. gaiaLehen sektorea  3 dbh 7. gaia
Lehen sektorea 3 dbh 7. gaia
 
Costos - Materia Prima
Costos - Materia PrimaCostos - Materia Prima
Costos - Materia Prima
 
2.sektore. Baliabide naturalak
2.sektore.  Baliabide naturalak2.sektore.  Baliabide naturalak
2.sektore. Baliabide naturalak
 
Energia motak jonn
Energia motak jonnEnergia motak jonn
Energia motak jonn
 
Gizarte bigarren sektorea espainian
Gizarte bigarren sektorea espainianGizarte bigarren sektorea espainian
Gizarte bigarren sektorea espainian
 
Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4
Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4
Mineralak, harriak eta lurzorua. Zubia Santillana LH4
 
2.SEKTOREA (3DBH)
2.SEKTOREA (3DBH)2.SEKTOREA (3DBH)
2.SEKTOREA (3DBH)
 
Ugalketa funtzioa
Ugalketa funtzioaUgalketa funtzioa
Ugalketa funtzioa
 
Lehengaiak eta produktu landuak eskema
Lehengaiak eta produktu landuak eskemaLehengaiak eta produktu landuak eskema
Lehengaiak eta produktu landuak eskema
 
Mapa conceptual del tipo de industrias
Mapa conceptual del tipo de industriasMapa conceptual del tipo de industrias
Mapa conceptual del tipo de industrias
 
La industria y sus tipos
La industria y sus tipos La industria y sus tipos
La industria y sus tipos
 

Similar to Bigarren sektorea

Espainiako industria I
Espainiako industria IEspainiako industria I
Espainiako industria I
MARIJE AGUILLO
 
3. gaia. Industria iraultza 4. dbh
3. gaia. Industria iraultza 4. dbh3. gaia. Industria iraultza 4. dbh
3. gaia. Industria iraultza 4. dbh
osgazbil
 
Industria eskualdeak eta euskal industria
Industria eskualdeak eta euskal industriaIndustria eskualdeak eta euskal industria
Industria eskualdeak eta euskal industria
MARIJE AGUILLO
 
Copia De Produkzio Sektoreak
Copia De Produkzio SektoreakCopia De Produkzio Sektoreak
Copia De Produkzio Sektoreak
jonarri
 
Bigarren industria iraultza
Bigarren industria iraultzaBigarren industria iraultza
Bigarren industria iraultza
MARIJE AGUILLO
 
Industria iraultza osoa
Industria iraultza osoaIndustria iraultza osoa
Industria iraultza osoa
goieskola
 
HIRIA II: Hiriaren egitura
HIRIA II: Hiriaren egituraHIRIA II: Hiriaren egitura
HIRIA II: Hiriaren egitura
MARIJE AGUILLO
 
produkzio sektoreak
produkzio sektoreakprodukzio sektoreak
produkzio sektoreak
guest46f029
 
produkzio sektoreak
produkzio sektoreakprodukzio sektoreak
produkzio sektoreak
guest68abaf
 
Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01
Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01
Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01
Teresa Olabarria
 

Similar to Bigarren sektorea (20)

Industria iraultza
Industria iraultza Industria iraultza
Industria iraultza
 
Industria Iraultz
Industria IraultzIndustria Iraultz
Industria Iraultz
 
Espainiako industria I
Espainiako industria IEspainiako industria I
Espainiako industria I
 
Industriaren eboluzioa
Industriaren eboluzioaIndustriaren eboluzioa
Industriaren eboluzioa
 
Industria iraultza1
Industria iraultza1Industria iraultza1
Industria iraultza1
 
3. gaia. Industria iraultza 4. dbh
3. gaia. Industria iraultza 4. dbh3. gaia. Industria iraultza 4. dbh
3. gaia. Industria iraultza 4. dbh
 
Montajea
MontajeaMontajea
Montajea
 
Industria eskualdeak eta euskal industria
Industria eskualdeak eta euskal industriaIndustria eskualdeak eta euskal industria
Industria eskualdeak eta euskal industria
 
Industria iraultza.pptx
Industria iraultza.pptxIndustria iraultza.pptx
Industria iraultza.pptx
 
Bigarren industria iraultza.
Bigarren industria iraultza.Bigarren industria iraultza.
Bigarren industria iraultza.
 
I ndustria iraultza
I ndustria iraultzaI ndustria iraultza
I ndustria iraultza
 
Copia De Produkzio Sektoreak
Copia De Produkzio SektoreakCopia De Produkzio Sektoreak
Copia De Produkzio Sektoreak
 
Ekono
EkonoEkono
Ekono
 
Bigarren industria iraultza
Bigarren industria iraultzaBigarren industria iraultza
Bigarren industria iraultza
 
Industria iraultza osoa
Industria iraultza osoaIndustria iraultza osoa
Industria iraultza osoa
 
HIRIA II: Hiriaren egitura
HIRIA II: Hiriaren egituraHIRIA II: Hiriaren egitura
HIRIA II: Hiriaren egitura
 
Industria iraultza
Industria iraultzaIndustria iraultza
Industria iraultza
 
produkzio sektoreak
produkzio sektoreakprodukzio sektoreak
produkzio sektoreak
 
produkzio sektoreak
produkzio sektoreakprodukzio sektoreak
produkzio sektoreak
 
Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01
Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01
Hogeitamarrekokrisiatere 120626063605-phpapp01
 

More from saioakortamadina (20)

Apartados que debe tener tu reportaje
Apartados que debe tener tu reportajeApartados que debe tener tu reportaje
Apartados que debe tener tu reportaje
 
Krono
KronoKrono
Krono
 
Análisi de una noticia
Análisi de una noticiaAnálisi de una noticia
Análisi de una noticia
 
Nombre del periódico
Nombre del periódicoNombre del periódico
Nombre del periódico
 
Doc4
Doc4Doc4
Doc4
 
NOTICIA
NOTICIANOTICIA
NOTICIA
 
Diferencias entre la crónica y el reportaje
Diferencias entre la crónica y el reportajeDiferencias entre la crónica y el reportaje
Diferencias entre la crónica y el reportaje
 
Objetividad
ObjetividadObjetividad
Objetividad
 
Libros lectura
Libros lecturaLibros lectura
Libros lectura
 
Auladeletras prensa mapa
Auladeletras prensa mapaAuladeletras prensa mapa
Auladeletras prensa mapa
 
Kronika
KronikaKronika
Kronika
 
Periodismo errores
Periodismo erroresPeriodismo errores
Periodismo errores
 
Baso ustiaketa 1
Baso ustiaketa 1Baso ustiaketa 1
Baso ustiaketa 1
 
BASO USTIAKETA
BASO USTIAKETABASO USTIAKETA
BASO USTIAKETA
 
Arrantza
ArrantzaArrantza
Arrantza
 
1
11
1
 
ERREGEA
ERREGEAERREGEA
ERREGEA
 
GIZA ESKUBIDEAK
GIZA ESKUBIDEAKGIZA ESKUBIDEAK
GIZA ESKUBIDEAK
 
DIKTADURA
DIKTADURADIKTADURA
DIKTADURA
 
EMAKUMEEN BOTO ESKUBIDEA
EMAKUMEEN BOTO ESKUBIDEAEMAKUMEEN BOTO ESKUBIDEA
EMAKUMEEN BOTO ESKUBIDEA
 

Bigarren sektorea

  • 1. BIGARREN SEKTOREA INDUSTRIA Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu eta geuk kontsumitzeko produktu bihurtzen ditu. 1. HISTORIA PIXKA BAT A) ARTISAU-INDUSTRIA TRADIZIONALA Gehienetan, inguruan aurkitzen ziren lehengaietatik abiatuta, eskuz egiten zituen lanak. Tresna tradizionalak eta potentzia txikiko energia iturriak erabiltzen ziren. Lana eskuz egiten zen maisuenak ziren tailer txikietan. Maisu horiek agindu eta babesten zuten aprendiz bat hartzen zuten; batzuetan elikatu eta lo egiteko toki bat besterik ez zioten ematen. Beraz, lehenengo industria-jarduerek ez zuten diru edo baliabide inbertsio handirik behar. Artisau espezializatuak ziren eta ondo ezagutzen zuten egiten zuten lana. Tokian tokiko merkatuetan saltzen zituzten beren produktuak eta kontsumorako oinarrizko produktuak baino ez zuten ekoizten: oinetakoak, arropa, etxerako tresnak eta lanabesak. Gehienetan hiri edo hiri-gune garrantzitsuetan kokatzen ziren, produktuen garraioa, denbora behar zuen oso lan gogorra eta garestia baitzen. Gainera, artikuluak garestiak ziren eta edonork ezin zituen eskuratu. Manufaktura: Eskuz egindako produktuak Egiteko kupelen antzinako artisau-tailerra B) LEHENENGO INDUSTRIA-IRAULTZA (XVIII. MENDEA) XVIII. mendean artisau-ekoizpenetik industria-ekoizpenera pasatu zen. Ingalaterrako oihal-industriak bultzatuta; izan ere, BrItainia Handiak sartu zuen. Lurrun-makina. Lantegietan makinak instalatzeari mekanizazioa esaten zaio. Garai hartako ekoizpena bestelako makinekin errazten bazen ere – energia hidraulikoak mugitzen zituen lanabesak (burdinolak eta bolategiak adibidez) -, berriak ikatzez elikatzen ziren motorrek mugitzen zituzten, eta bi aldiz eraginkorragoak ziren. Lana denbora gutxiagoan egiten zuten, beraz, artikulu gehiago lortzen ziren eta produktibitatea handitzen zen. Esku-lan ugari lortzeko, hirietan kokatu ziren; hirietan merkatua zuten ere. Siderurgiak, edo burdinaren metalurgiak, oso aurrera egin zuen ere lurrun-makinaren teknologiari esker. Industria mota horrek burdina eta ikatz ugari kontsumitzen zuen; hori dela eta, harrikatz-hobietatik, burdina-meategietatik, kaietatik eta trenetatik hurbil instalatu zen. 1
  • 2. Garraioa oso laguntza garrantzitsua izan zen industria hazteko. Lurrunezko tren-makina eta itsasontzia agertu ziren. Industria mota horren jarduera oso kutsakorra zen ingururako, ikatzaren konbustioak belztu egiten baitzituen tximini luzez betetako paisaia, langile-auzoak eta kaiak edo trenbideak. C) SISTEMA EKONOMIKO KAPITALISTAREN SORRERA Industria jarduerak etekin handiak ekarri zizkien lantegietako jabeei: aberastu egin ziren. Burgesia industrial berriaren diru hori hainbat negoziotan inbertitu zen, eta kapital izena eman zioten. Orduantxe hasi zen sistema kapitalista indarra hartzen. Jabego pribatuan eta eskaintza-eskarien legearen araberako merkatuko presioen erregulazioan oinarritzen zen Genero ugari ekoizteak merkatzea ekarri zuen eta jendeak lehen erosi ezin zituen artikuluak eskuratu zituen. Artisautza-tailerrak ixten hasi ziren eta horien ordez, lantegi erraldoiak instalatu ziren. Lantegietan pertsona askok egiten zuten lan makinak mugitzeko eta soldata txikiaren truke. Hori dela eta, garai horri Industria-iraultza deitu zitzaion. Aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo handiak ekarri zituen garai hartako industriaren ekoizpenean. D) BIGARREN INDUSTRIA-IRAULTZA (XIX. MENDEA) Oraingo honetan, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Japonia izan ziren protagonistak. Aztoramen industrial berriaren ezaugarri nagusiak, makina sofistikatuagoak eta energia iturri berriak izan ziren, petrolioa eta argindarra. Produkzioa are gehiago handitu zen horrela. Gainera, kate-lana eta antzeko ekoizpen teknikak jarri ziren abian, hala nola fordismoa eta taylordismoa. Teoria horiek lanean ematen zen denbora hobeto aprobetxatzeko erabili ziren. Teknologiako aurrerapenek pertsonen bizi kalitatearen hobekuntza ekarri zuten; eta elikagaien ekoizpena handitzeak populazioaren hazkundea erraztu zuen. Bretainia Handian 1780an 9 milioi izatetik 1850ean 21 milioi izatera pasatu ziren. Europako populazioa 188 milioitik 266 milioi izatera pasatu zen 1850ean. Horrek eragina izan zuen elikagaien eskaeran, eta Laborantza-iraultza gertatu zen ere: landa-lanetan makinak erabili ziren. E) 1970EKO KRISIALDIA XX. mendearen erdialdean, lorpen zientifikoek eraginda, eta hamar urtetan zehar, industria-produkzioa hirukoiztu egin zen eta nekazaritza-produkzioa % 50 hazi zen. siderurgia, elektrokimika, elektrometalurgia, petrokimika arloak , eta batez ere, zerbitzu eta kontsumo arloak azaleratu egin ziren eta indarra hartu zuten. Berehala hasi ziren gizarteari etekinak eta onurak ematen. Autoen ugaritzea oso nabarmena izan zen. Hasiera batean eskuraezina izan zen, baina aurrerago, eta fordismoari esker, pertsona askorentzako eguneroko garraioa izatea lortu zen. Industriak, mendearen lehen erdialdean, energia iturriak behar zituen lan egin ahal izateko; garraiorako ezinbestekoak ziren petrolioa eta argindarra behar zituen batez ere,. Industria-eraikin handiak eraiki ziren hirietan, errepidetatik eta itsaso-kai komertzialetatik gertu; horrela sortu ziren gaur ezagutzen ditugun hiri-aglomerazioak. Gizarteak lantegiek ekoizten zituzten produktuak kontsumitzen zituen. Gizon eta emakumeak kapitalean oinarritutako sistema ekonomiko baten parte ziren (kapitala negozio batetik bestera aldatzen zen eta diru kopuru handia inbertitzen zen merkatu berrietan). 2
  • 3. Ondorioz, oso urte gutxitan, energia kontsumoa erritmo berean hazi zen. Herrialdeek, Europakoek batez ere, ekoizten ez zuten energia, bereizi gabe kontsumitzen zuten. Petrolioa ekoizten zuten herrialdeak presio talde bihurtu ziren eta euren interesen arabera igotzen edo jaisten zuten barrilaren prezioa. Gainera, erreserbak pixkanaka urritzeak are balio handiagoa ematen zion erregaiari, ekonomia hondoratu arte. Oso urte gutxitan, petrolioaren prezioa hamar aldiz garestitu zen. Erritmoa ezin zenez mantendu, produkzioa gutxitu zen, eta horrekin batera irabaziak. Krisialdiak oso gogor astindu zuen Europa. Herrialdeek politika zorrotzak jarri zituzten martxan, eta euren artean hitz egiten hasi ziren krisi gehiagorik gerta ez zedin. Bizi mailak oso nabarmen egin zuen behera eta akordioak lortzeko beharra zegoen. Ongizate-gizartea lortzeko ideia abian zegoen. F) INDUSTRIA MODERNOA Gaur egungo industriak ikatzetik, argindarretik edo petroliotik ateratzen den energia ugari behar du. Industria-lanak lantegietan egiten dira, eta lantegi horiek jarduera egin ahal izateko eta etekin ekonomikoak lortzeko kapitala (dirua) inbertitu duten enpresa edo enpresasozietateenak dira. Produkzioa merkea da produktu mota bat merkatura ateratzea lortzen denean. Gehienetan behar diren lehengaietatik eta produktuen garraioa erraztuko duten komunikabide onak dituzten gune urbanizatuetatik hurbil garatu badira ere, gaur egun, komertzializatuko den tokitik urrun instala daitezke, aurrerapen teknologikoek produktuen komertzializazioa urrutian ahalbidetzen dutelako. Egun produkzio metodoa zenbait fasetan banatzen da (planifikazioa, marketinga, diseinua eta kalitate kontrola), eta gune bereizietan egin daiteke (langileak ere fase zehatz batean arituko dira). Fase bakoitzean lan bat egiten da; langileak, beraz, langile espezializatuak dira eta soldata jasotzen dute lanaren truke. Lanik astunenak industriarobotek eta instrukzio informatikoen bidez programa daitezkeen makinek egiten dituzte. Esku-lana behar da, baina oso espezializatua izan behar du. Gaur egun, industria arlorik garrantzitsuenak telematika, laserra eta bioteknologia dira. Industriaren kokapen espaziala: garraioa jada ez da arazo bat, abantaila baizik; izan ere, produktuak munduko edozein tokitara eraman daitezke, oso azkar eta merke. Enpresa korporazio handiek (multinazionalak) esku-lan merkea, presio fiskal txikia (zerga baxuak) eta ingurugiroaren kontrol gutxi egiten den herrialdetan instalatu nahi izaten dituzte beren lantegiak 3
  • 4. 2. INDUSTRIA MOTAK A) INDUSTRIA ASTUNA Oinarrizko industriatzat hartzen da. Produktu erdilanduak egiten ditu beste industria batzuek beren produktuak egin ditzaten. Industria mota horren barruan burdinaz eta altzairuz hornitzen gaituen siderurgia, eta kloroa, azido sulfurikoa eta petroliotik ateratzen diren antzeko sustantzia kimikoak ematen dizkigun industria petrokimikoa ditugu. Lehengai eta energia kopuru handia kontsumitzen dute, gune zabalak okupatzen dituzte eta kapitalaren inbertsio handia egin behar izaten dute. B) HORNIKUNTZARAKO INDUSTRIA Beste industria batzuek beren jarduera egiteko beharrezko dituzten produktuak sortzen ditu, baita garraiorako materialak ere. Hala nola, eraikuntzarako materialak, makinaria eta industriarako tresneria, trenbidetarako eta ontzigintzarako hornikuntza, robotak, elektratresnak etab. C) KONTSUMORAKO INDUSTRIA Ekoizten dituen produktuak, publikoak kontsumitzeko dira, kontsumitzailearengana zuzenean heltzen dira Industria astuna Hornikuntzarako Industria Kontsumorako industria 4
  • 5. 3. MEATZARITZA Meatzaritzak lurpeko lehengaiak eskaintzen dizkigu, mineralak gehienak. Lehengo eta bigarren sektorearen artean dago, izan ere, lehengaiak naturatik lortzen ditu zuzenean. Baina lehengai horiek erabili ahal izateko, industriarako eraldatzen ditu, eta prozesu konplexu horretan bigarren sektorea aritzen da. Ikatzaren ustiapena XIX. mendean Meategien ustiapena bi eratakoa izan daiteke:   Lur azpikoa: garestia da, minerala oso sakonetik ateratzeko azpiegituretan diru asko inbertitu behar duelako. Putzuak, tunelak eta galeriak induskatu behar dira, ura drainatu behar da eta airea berritu. Gainera, oso garrantzitsua da langileak berehala atera ahal izateko segurtasun-sistema prest izatea. Aire zabaleko meategiak: Aire zabaleko meategietan gainazalean metatu diren mineralak ateratzen dira. Meategi horien ustiapena lur azpikoena baino errazagoa da eta arrisku gutxiago du. Gaur egun, industria-jarduerek kantitate handiak behar dituzte kontsumorako gaiak egiteko, produkzioa beraz, ez da nahikoa. Gainera, baliabide natural ez berriztagarriak dira, agortu egiten dira. Enpresa komertzial handiak etengabe saiatzen ari dira hainbat herrialdetan meategi berriak aurkitzen. Zenbaitetan herri autoktonoak kontra jartzen dira, onura ekonomikoak ekarri arren, ez dutelako ingurua agortu nahi mineralak industria-produkzioa ziurtatzeko. Lur azpiko meategia Aire zabaleko meategia 5
  • 6. ERREPASO ARIKETAK 1.ARIKETA Egin ardatz kronologiko bat, eskainitako datuak jarriz INDUSTRIAREN GARAPENA HISTORIAN ZEHAR SISTEMA KAPITALISTAREN SORRERA ARTISAU INDUSTRIA TRADIZIONALA I INDUSTRIA IRAULTZA INDUSTRIA MODERNOA II INDUSTRIA IRAULTZA KRISIA 1780 1830 1850 1870 1970 6
  • 7. Artisau industria tradizionala 2. ARIKETA Munduko industria-guneak Industria gutxi duten herrialdeak Industrializatuta dauden herrialdeak Herrialde industrializatuak Herrialde industrializatu nagusiak Ikusi guztiak 7
  • 8. 3. ARIKETA. Espainiako industria motak Industrializazio txikiko gunea Industria-gunea gainbeheran Zabaltzen ari den industria-gunea Garatutako industria-gunea Elikagaiak eta edariak Ehungintza, larrua eta oinetakoen prestaketa Papera eta arte grafikoak Produktu kimikoak 8
  • 9. Eraikuntzarako materialak, beira eta zeramika Metalurgia eta produktu metalikoak Makinaria, eta garraiorako materiala Material elektrikoa eta optikoa Ikusi guztiak Europako baliabide mineralak 9
  • 10. 10
  • 11. 11
  • 12. 12
  • 13. Industrialdeak IRUNEN INDUSTRIGUNEEN GARAPENAK ESPARRUA AZALERA ERAIKITAKO GORDINA AZALERA PROMOZIOA m2 m2 135.962 66.722 Pribatua Bidaurre-Ureder Agirretxe77.133 Oianzabaleta Industrialdea I y II 57.217 Primauteko Errota 13.884 Aranibar 3.082 C/ Andrearriaga 13.730 Eskortza114.739 Txumarraga Fosforera 14.600 C/Hilanderas 17.024 Arretxe-Ugalde 205.770 Zubieta 450.000 (Hondarribia) GUZTIRA 1.103.141 25.835 Publiko 28.508 9.305 2.672 7.260 Publiko Pribatua Pribatua Pribatua 60.760 Pribatua 13.977 11.824 85.492 Pribatua Pribatua Publiko 143.525 Publiko 455.925 13