1. GIZAKIEN GOBERNU ETA ANTOLAKETA FORMAK
HELBURUA:
Gure inguru hurbilenetik hasi eta mundu osora hedatuz, gizakiok gure
arteko elkar-bizitza gobernatzeko eta antolatzeko sortzen eta erabiltzen
ditugun erakundeak, elkarteak edo/beste forma batzuk ezagutzea.
EDUKIAK:
• Gobernu/ antolaketa eremuak:
1. Ikastola
2. Gure etxea, gure portalea, gure kalea.
3. Herria
4. Lurraldea
5. Elkarte Autonomoa
6. Estatua
7. Europa
8. Mundua
• Gobernu/ antolaketa eremu bakoitzeko atalk, zereginak,…
JARDUERAK:
• Gela bakoitzan, 3-4 kideetako taldeak antolatu.
• Talde bakoitzak Gobernu/antolaketa eremu bat aukeratu.
(Zozketaz)
• Eremu bakoitzeko mapa kontzeptuala osatu eta Herritartasun
arloko blogan txertatu.
• Eremu bakoitzeko informazioa aurkitzeko Herritartasun arloko
blogean estekak eta bideoak jarri.
2. • Talde bakoitzak tokatu zaion mapa kontzeptualeko atalak,
erakundeak, karguen zereginak,…definitu edo/ta azaldu lana 3-4
taldekideen artean banatuz.
• Talde bakoitzak tokatu zaion gobernu/antolaketa eremua azaldu
gela aurrean lagungarriak izan daitezken baliabideak erabiliz:
gardengailua edo/ta ordenagailua.
• Talde bakoitzaren azalpena ebaluatu horretarako prestatutako
plantilak erabiliz.
• Talde bakoitzak bere eremurako planteatutako galderak/kasuak
erantzun. Horretarako hipotesiak egin: arazo bakoitzaren
konponketan zein pauso eman beharko diren.
• Lana bukatzerakoan, talde bakoitzak bere lana blogean sartu.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
• Norbere garapena eta autonomía: taldeka eta bakarka lan eginez.
• Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko: bloga,
web orrialdeak erabiliz.
• Gizarterako eta herritartasunerako: gobernu/antolaketa formak
ezagutuz eta kasu praktikoetan aplikatuz.
• Hizkuntza-komunikaziorako: gela aurrean lanaren azalpenak
emanez.
• Ikasten ikasi: aipatutako estrategia eta baliabide guztiak erabiliz.