SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
Nola lortzen dugu ur garbia?
Uraren horniketa
Uraren horniketak ura hartzea, tratatzea, biltzea eta gure etxeetaraino
eramatea esan nahi du.
- Lur azaletik doan urak ibaiak sortzen ditu eta gizakiak urtegiak eraiki ditzake.
- Lur azpira iragazten den urak putzuak sortzen ditu, gizakiak kaptazio modura
erabil ditzakeenak.
Urtegiak urak biltzeko ibaien goi ibilguan eraikitako ur biltegi artifizial handiak
dira. Gipuzkoa, herrialde euritsua da eta, populazio-dentsitate altukoa. Urtegiek
kontsumorako ura ziurtatatzeko beharrezkoak dira. Bestalde, urtegien eginkizunen
artean uholdeen arazoa saihestea eta zenbait ibaien emari ekologikoa mantentzea,
udan batez ere, daude.
Bailara batera doazen urak gordetzeko, pareta handi bat eraikitzen da, hau da
urtegiaren pareta edo presa. Pareta hori, Gipuzkoako urtegi gehienetan harri-lubeta
modukoa da, hau da, harri pila bat, bata bestearen gainean eta trapezio itxuran. Harri
hauen gainean eta uraren aldera hormigoi geruza bat dago ur iragazketak saihesteko eta
kanpo aldea landaretzaz estalia dago.
1- Ur-hartune dorrea
2- Giltzen gela
3- Hondoko galeria
4- Mekanismo etxola
5- Gainezkabidea
Edateko uren araztegiak
Eguneroko bizitzan, etengabe erabiltzen dugu ura. Nahitaezkoa dugu
elikagaiak prestatzeko, edateko, garbitzeko... Urtegietan bildutako urak lohia,
hondarra, landare-hondakinak, metalak, mikroorganismoak (bakterio, birusak...)
izan ditzake. Araztegien zeregina osagai guzti horiek garbitzea da eta ura
edangarria bihurtzea.
Arazketa-prozesua, hiru urratsetan ematen da nagusiki:
1. Metalen ezabatzea
2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua
3. Ura edangarri bihurtzea, desinfektatzea
1. Metalen ezabatzea
Urtegietan biltzen diren menditik datozen urek, metal ugari izaten dute
(burdina eta manganesoa nagusiki), gure osasunerako kaltegarriak izan
daitezkeen kontzentraziotan.
Metal horiek ez dira ikusgarriak uretan disolbatuta datozelako, beraz
ezabatu ahal izateko oxidatu egin behar dira, solido bihurtu. Horretarako,
urari ozono deituriko gas bat nahasten zaio, metal horiekin erreakzionatzen
du eta partikula txiki batzuk sortzen dira (prozesuari ozonizazioa deitzen
zaio).
2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua
Nahasketa ganbara
Uretan datozen partikulak, hain txikiak
izanik, ezin dira hondoratu. Hori dela eta,
lehenik eta behin, erreaktibo kimiko pare
bat nahasten zaizkio urari, partikula horiek
beraien artean elkartzeko, handiagoetan
bihurtuz hondoratu daitezen.
Dekantazioa
Ura ontzi handi batzuetara eramaten da,
dekantagailuetara. Bertan, partikula
solidoak hondoratu egiten dira eta
gainazalean dagoen ur garbiagoa hurrengo
tratamendura pasatzen da. Zikinen % 80-
90 kendu dugu.
Iragazketa
Iragazketa, hondarrezko iragazkietan
egiten da eta horrela, txikiegiak
izateagatik dekantatu ezin izan duten
partikulak jasotzen dira. Hondarrezko
iragazki hauek, 1 m-ko lodiera dute gutxi
gora-behera eta 1 mm.ko diametroko
hondar-aleez osatuak daude. Ur garbia
azpitik jasotzen da.
Iragazki hauek, 48 orduro garbitzen dira
aireaz eta urez, bakterioak hazteko leku
egokia baitira.
3. Desinfektatzea
Ez da gauza bera ur garbia eta edateko ura. Desberdintasuna
uretan dauden mikroorganismoetan datza. Hauek ezabatzeko eta horrela
ura desinfektatzeko kloro gasa eransten zaio urari depositura pasa aurretik.
Fluorazioa
Ikusi dugun prozesuaz gain, Gipuzkoako araztegi gehienak urari
fluorra eransten diote haurren hortzen txantxarraren aurka.
Uraren saneamendua
Uraren kutsadura guztioi eragiten digun arazoa da, eta guztiok lagundu
dezakegu konponbideak aurkitzerakoan.
Zeintzuk izan ohi dira kutsadura-iturriak?
- Industri jarduerak.
- Garraiabideak.
- Etxebizitzak.
- Nekazaritza-abeltzantza jarduerak.
Zorionez, kutsaduraren zati handi bat, ibaietan gertatzen diren prozesu
naturaletan desagertzen da. Baina ez guztia, gaur egungo kutsadura-maila
altua da eta ibaiek ez dute nahiko luzera dena garbitu ahal izateko. Hori da
hondakin-urak garbitzeko araztegiak sortzearen arrazoia. Hauek, ibaietan
gertatzen den autoarazketa naturala antzeratzen dute, hauei lagunduz eta aldi
berean gu guztioi.
Hondakin urak biltzeko sistema
Estolderia-sarea
Espaloi eta errepideen azpian
dagoen hodien sareak osatzen
du. Gure etxeetatik abiatu eta
hondakinuren araztegiraino doaz.
Arazketa
Hondakin-urak kolektore orokorrean
joaten dira araztegiraino.
Bertan gertatzen den arazketa-prozesua,
hiru ataletan sailkatu daiteke:
- Aurre-tratamendua edo tratamendu fisikoa
- Tratamendu biologikoa
- Lohien tratamendua
Tratamendu fisikoa
Tratamendu honen bidez, uretan ikusten diren solidoak
kentzen dira (plastikoak, hondarrak, koipeak,
janarihondarrak, egur-zatiak...) lodiera ezberdineko
burdinsareen bidez.
Ur zikina putzu batera iristen da. Bertan, sare bat dago
goitik behera, hondakin solido handienei pasatzen uzten
ez diena eta koilara handi bat edo “Arkimedesen
torlojua”(*), hondakin horiek edukiontzi batera
ateratzeko.
Putzutik ura beste altuera batera ponpatu egiten da,
araztegiko garaiera handiena lortuz eta hortik aurrera,
tratamendua grabitatez jarraitzeko, behin araztua ibaian
isuri arte.
Sareetatik pasa ondoren, ura depositu batzuetara doa,
non airea gehitzen zaio, uretan dauden hondarrak eta
koipeak bereizteko. Hondarrak deposituaren hondora
doaz eta koipeak ur gainean geratzen dira. Batak zein
besteak bereizturik biltzen dira eta ahalik eta ur gehien
kentzen zaie, edukiontzian zabortegira eraman ahal
izateko.
Ondoren, lehenengo dekantazio bat dago non, ur
hauetan dauden lohiak dekantatu, hondoratzen dira. Lohi
hau lohi lodigailu izeneko ontzira bidaltzen da ur gehiena
kendu ahal izateko araztegitik atera aurretik.
Izenak dion moduan, izaki bizidun multzo
handi batek, mikroorganismoak, parte hartzen du
ura arazten.
Ura depositu batzuetara pasatzen da non
izaki bizidun multzo bat (birusak,bakterioak... )
uretan dagoen materia organikoa (*) eta
gorputzeko hondakinak garbitzeaz arduratzen da.
Urari kentzen zaion zikin honek lohi moduko bat
sortzen du.
Ondoren ura beste dekantagailu batzuetara
pasatzen da eta bertatik, sorturiko lohiak lohi
flotagailura bidaltzen dira, gainazalean geratzen
den ura ibaira isurtzen delarik. Lohi hauen zati bat
aurreko deposituetara birzirkulatzen da, bertan
beharrezkoa den bakterio kopurua mantendu ahal
izateko.
Tratamendu biologikoa
Uretatik kenduriko zikinkeriaren gehiengoa lohi hauetan gelditzen da. Gai kutsatzaile eta
ur asko dute.
Lohien tratamenduan, desinfektatu eta lehortu egiten dira, baina horretarako lohia
prozesu desberdinetatik pasatzen da.
Lehenengo dekantaziotik ateratzen diren lohiak lohi lodigailu batera doaz , bertan,
lohiak grabitatez deposituaren hondora erortzen dira eta duten uraren zati bat goialdean
gelditzen da.
Bigarren dekantaziotik ateratzen diren lohiak, flotagailu batera eramaten dira. Prozesua
desberdina da, azpitik airea sartuz, lohiak flotatu eta gainazalean geratzen dira.
Ondoren, bi lohiak nahastu egiten dira eta liserigailua (digestorea) deituriko depositu
handi batetara pasatzen dira. Bertan, gutxienez 20 egun egon behar dute eta 32 eta 35ªC-
tako tenperatura iraunkor batetan bakterio batzuk lohia desinfektatzen dute. Prozesu
honetan, gasa (metanoa, karbono dioxidoa) sortzen da.
Denbora hori igaro ondoren, lohia, jadanik gai kutsatzailerik gabe, beste lodigailu batera
pasatzen da eta handik lehortzeko sistema batera. Azkenik, lohia edukiontzietan jaso eta
zabortegira eramaten da.
Lohien tratamendua
Uraren horniketa eta saneamendua

More Related Content

What's hot

8 URA Zubia Santillana
8  URA   Zubia Santillana8  URA   Zubia Santillana
8 URA Zubia Santillana
idoialariz
 
Paisaiak 1 maila IkaSMina
Paisaiak 1 maila  IkaSMinaPaisaiak 1 maila  IkaSMina
Paisaiak 1 maila IkaSMina
idoialariz
 
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
matxutxa
 
5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima 5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima
matxutxa
 
Biztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainian
Biztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainianBiztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainian
Biztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainian
MargaGutierrez
 

What's hot (20)

Lurra irudikatzea
Lurra irudikatzeaLurra irudikatzea
Lurra irudikatzea
 
Arnasketa
ArnasketaArnasketa
Arnasketa
 
9. lurraren adierazpena
9. lurraren adierazpena9. lurraren adierazpena
9. lurraren adierazpena
 
Ekosistemak
EkosistemakEkosistemak
Ekosistemak
 
Europako ibaiak eta klima 2 gaia
Europako ibaiak eta klima 2 gaiaEuropako ibaiak eta klima 2 gaia
Europako ibaiak eta klima 2 gaia
 
8 URA Zubia Santillana
8  URA   Zubia Santillana8  URA   Zubia Santillana
8 URA Zubia Santillana
 
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-laginaI.bai dbh 2-euskara-d-lagina
I.bai dbh 2-euskara-d-lagina
 
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
5 maila- 13 ESPAINIAKO ANTOLAKETA Anaya
 
Paisaiak 1 maila IkaSMina
Paisaiak 1 maila  IkaSMinaPaisaiak 1 maila  IkaSMina
Paisaiak 1 maila IkaSMina
 
Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1Gizakiaren historia1
Gizakiaren historia1
 
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
6.gaia,lurreko klima eta paisaiak
 
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
 
Historiaurrea LH4
Historiaurrea LH4Historiaurrea LH4
Historiaurrea LH4
 
5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima 5.gaia. eguraldia eta klima
5.gaia. eguraldia eta klima
 
15. materia
15. materia15. materia
15. materia
 
Multiploak eta zatitzaileak
Multiploak eta zatitzaileakMultiploak eta zatitzaileak
Multiploak eta zatitzaileak
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Biztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainian
Biztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainianBiztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainian
Biztanleria eta jarduera ekonomikoa europan eta espainian
 
15 ekosistemak
15 ekosistemak15 ekosistemak
15 ekosistemak
 
2 gaia- NUTRIZIOA II
2 gaia- NUTRIZIOA II2 gaia- NUTRIZIOA II
2 gaia- NUTRIZIOA II
 

Similar to Uraren horniketa eta saneamendua

169_axu l.6.froga0708.ppt
169_axu l.6.froga0708.ppt169_axu l.6.froga0708.ppt
169_axu l.6.froga0708.ppt
binovo
 
175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt
ElhuyarOlinpiada
 
175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt
binovo
 
Ibaiak
IbaiakIbaiak
Ibaiak
5maila
 
157_2-a.ppt
157_2-a.ppt157_2-a.ppt
157_2-a.ppt
binovo
 
Uraren kutsadura(Julen-Aitor)
Uraren kutsadura(Julen-Aitor)Uraren kutsadura(Julen-Aitor)
Uraren kutsadura(Julen-Aitor)
gorrondatxe
 
Gizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumeneanGizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumenean
mundu1d
 
271_4.proba herri ametsa.ppt
271_4.proba herri ametsa.ppt271_4.proba herri ametsa.ppt
271_4.proba herri ametsa.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
87_ibaizabalen datuak zernola.ppt
87_ibaizabalen datuak zernola.ppt87_ibaizabalen datuak zernola.ppt
87_ibaizabalen datuak zernola.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
ElhuyarOlinpiada
 
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
binovo
 

Similar to Uraren horniketa eta saneamendua (20)

169_axu l.6.froga0708.ppt
169_axu l.6.froga0708.ppt169_axu l.6.froga0708.ppt
169_axu l.6.froga0708.ppt
 
169_axu l.6.froga0708.ppt
169_axu l.6.froga0708.ppt169_axu l.6.froga0708.ppt
169_axu l.6.froga0708.ppt
 
175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt
 
175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt175_txanti (pptminimizer).ppt
175_txanti (pptminimizer).ppt
 
Ibaiak
IbaiakIbaiak
Ibaiak
 
157_2-a.ppt
157_2-a.ppt157_2-a.ppt
157_2-a.ppt
 
157_2-a.ppt
157_2-a.ppt157_2-a.ppt
157_2-a.ppt
 
ZABORTEGIAK
ZABORTEGIAKZABORTEGIAK
ZABORTEGIAK
 
Ekosistema.4.taldea.mendi
Ekosistema.4.taldea.mendiEkosistema.4.taldea.mendi
Ekosistema.4.taldea.mendi
 
Venta Alta
Venta AltaVenta Alta
Venta Alta
 
Uraren kutsadura(Julen-Aitor)
Uraren kutsadura(Julen-Aitor)Uraren kutsadura(Julen-Aitor)
Uraren kutsadura(Julen-Aitor)
 
Hidrosfera
HidrosferaHidrosfera
Hidrosfera
 
Gizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumeneanGizakiaren eragina ingurumenean
Gizakiaren eragina ingurumenean
 
271_4.proba herri ametsa.ppt
271_4.proba herri ametsa.ppt271_4.proba herri ametsa.ppt
271_4.proba herri ametsa.ppt
 
281_2d kon.ppt
281_2d kon.ppt281_2d kon.ppt
281_2d kon.ppt
 
87_ibaizabalen datuak zernola.ppt
87_ibaizabalen datuak zernola.ppt87_ibaizabalen datuak zernola.ppt
87_ibaizabalen datuak zernola.ppt
 
Ekosistemak 2. taldea 2016
Ekosistemak 2. taldea 2016Ekosistemak 2. taldea 2016
Ekosistemak 2. taldea 2016
 
99_yamada 4.proba.ppt
99_yamada 4.proba.ppt99_yamada 4.proba.ppt
99_yamada 4.proba.ppt
 
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
 
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt170_zernola san viator handi 2.t.ppt
170_zernola san viator handi 2.t.ppt
 

Uraren horniketa eta saneamendua

  • 1. Nola lortzen dugu ur garbia?
  • 2. Uraren horniketa Uraren horniketak ura hartzea, tratatzea, biltzea eta gure etxeetaraino eramatea esan nahi du. - Lur azaletik doan urak ibaiak sortzen ditu eta gizakiak urtegiak eraiki ditzake. - Lur azpira iragazten den urak putzuak sortzen ditu, gizakiak kaptazio modura erabil ditzakeenak.
  • 3. Urtegiak urak biltzeko ibaien goi ibilguan eraikitako ur biltegi artifizial handiak dira. Gipuzkoa, herrialde euritsua da eta, populazio-dentsitate altukoa. Urtegiek kontsumorako ura ziurtatatzeko beharrezkoak dira. Bestalde, urtegien eginkizunen artean uholdeen arazoa saihestea eta zenbait ibaien emari ekologikoa mantentzea, udan batez ere, daude. Bailara batera doazen urak gordetzeko, pareta handi bat eraikitzen da, hau da urtegiaren pareta edo presa. Pareta hori, Gipuzkoako urtegi gehienetan harri-lubeta modukoa da, hau da, harri pila bat, bata bestearen gainean eta trapezio itxuran. Harri hauen gainean eta uraren aldera hormigoi geruza bat dago ur iragazketak saihesteko eta kanpo aldea landaretzaz estalia dago.
  • 4. 1- Ur-hartune dorrea 2- Giltzen gela 3- Hondoko galeria 4- Mekanismo etxola 5- Gainezkabidea
  • 5. Edateko uren araztegiak Eguneroko bizitzan, etengabe erabiltzen dugu ura. Nahitaezkoa dugu elikagaiak prestatzeko, edateko, garbitzeko... Urtegietan bildutako urak lohia, hondarra, landare-hondakinak, metalak, mikroorganismoak (bakterio, birusak...) izan ditzake. Araztegien zeregina osagai guzti horiek garbitzea da eta ura edangarria bihurtzea. Arazketa-prozesua, hiru urratsetan ematen da nagusiki: 1. Metalen ezabatzea 2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua 3. Ura edangarri bihurtzea, desinfektatzea
  • 6. 1. Metalen ezabatzea Urtegietan biltzen diren menditik datozen urek, metal ugari izaten dute (burdina eta manganesoa nagusiki), gure osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen kontzentraziotan. Metal horiek ez dira ikusgarriak uretan disolbatuta datozelako, beraz ezabatu ahal izateko oxidatu egin behar dira, solido bihurtu. Horretarako, urari ozono deituriko gas bat nahasten zaio, metal horiekin erreakzionatzen du eta partikula txiki batzuk sortzen dira (prozesuari ozonizazioa deitzen zaio).
  • 7. 2. Uretan datozen partikula solidoen tratamendua Nahasketa ganbara Uretan datozen partikulak, hain txikiak izanik, ezin dira hondoratu. Hori dela eta, lehenik eta behin, erreaktibo kimiko pare bat nahasten zaizkio urari, partikula horiek beraien artean elkartzeko, handiagoetan bihurtuz hondoratu daitezen. Dekantazioa Ura ontzi handi batzuetara eramaten da, dekantagailuetara. Bertan, partikula solidoak hondoratu egiten dira eta gainazalean dagoen ur garbiagoa hurrengo tratamendura pasatzen da. Zikinen % 80- 90 kendu dugu. Iragazketa Iragazketa, hondarrezko iragazkietan egiten da eta horrela, txikiegiak izateagatik dekantatu ezin izan duten partikulak jasotzen dira. Hondarrezko iragazki hauek, 1 m-ko lodiera dute gutxi gora-behera eta 1 mm.ko diametroko hondar-aleez osatuak daude. Ur garbia azpitik jasotzen da. Iragazki hauek, 48 orduro garbitzen dira aireaz eta urez, bakterioak hazteko leku egokia baitira.
  • 8. 3. Desinfektatzea Ez da gauza bera ur garbia eta edateko ura. Desberdintasuna uretan dauden mikroorganismoetan datza. Hauek ezabatzeko eta horrela ura desinfektatzeko kloro gasa eransten zaio urari depositura pasa aurretik. Fluorazioa Ikusi dugun prozesuaz gain, Gipuzkoako araztegi gehienak urari fluorra eransten diote haurren hortzen txantxarraren aurka.
  • 9. Uraren saneamendua Uraren kutsadura guztioi eragiten digun arazoa da, eta guztiok lagundu dezakegu konponbideak aurkitzerakoan. Zeintzuk izan ohi dira kutsadura-iturriak? - Industri jarduerak. - Garraiabideak. - Etxebizitzak. - Nekazaritza-abeltzantza jarduerak. Zorionez, kutsaduraren zati handi bat, ibaietan gertatzen diren prozesu naturaletan desagertzen da. Baina ez guztia, gaur egungo kutsadura-maila altua da eta ibaiek ez dute nahiko luzera dena garbitu ahal izateko. Hori da hondakin-urak garbitzeko araztegiak sortzearen arrazoia. Hauek, ibaietan gertatzen den autoarazketa naturala antzeratzen dute, hauei lagunduz eta aldi berean gu guztioi.
  • 10. Hondakin urak biltzeko sistema Estolderia-sarea Espaloi eta errepideen azpian dagoen hodien sareak osatzen du. Gure etxeetatik abiatu eta hondakinuren araztegiraino doaz. Arazketa Hondakin-urak kolektore orokorrean joaten dira araztegiraino. Bertan gertatzen den arazketa-prozesua, hiru ataletan sailkatu daiteke: - Aurre-tratamendua edo tratamendu fisikoa - Tratamendu biologikoa - Lohien tratamendua
  • 11. Tratamendu fisikoa Tratamendu honen bidez, uretan ikusten diren solidoak kentzen dira (plastikoak, hondarrak, koipeak, janarihondarrak, egur-zatiak...) lodiera ezberdineko burdinsareen bidez. Ur zikina putzu batera iristen da. Bertan, sare bat dago goitik behera, hondakin solido handienei pasatzen uzten ez diena eta koilara handi bat edo “Arkimedesen torlojua”(*), hondakin horiek edukiontzi batera ateratzeko. Putzutik ura beste altuera batera ponpatu egiten da, araztegiko garaiera handiena lortuz eta hortik aurrera, tratamendua grabitatez jarraitzeko, behin araztua ibaian isuri arte. Sareetatik pasa ondoren, ura depositu batzuetara doa, non airea gehitzen zaio, uretan dauden hondarrak eta koipeak bereizteko. Hondarrak deposituaren hondora doaz eta koipeak ur gainean geratzen dira. Batak zein besteak bereizturik biltzen dira eta ahalik eta ur gehien kentzen zaie, edukiontzian zabortegira eraman ahal izateko. Ondoren, lehenengo dekantazio bat dago non, ur hauetan dauden lohiak dekantatu, hondoratzen dira. Lohi hau lohi lodigailu izeneko ontzira bidaltzen da ur gehiena kendu ahal izateko araztegitik atera aurretik.
  • 12. Izenak dion moduan, izaki bizidun multzo handi batek, mikroorganismoak, parte hartzen du ura arazten. Ura depositu batzuetara pasatzen da non izaki bizidun multzo bat (birusak,bakterioak... ) uretan dagoen materia organikoa (*) eta gorputzeko hondakinak garbitzeaz arduratzen da. Urari kentzen zaion zikin honek lohi moduko bat sortzen du. Ondoren ura beste dekantagailu batzuetara pasatzen da eta bertatik, sorturiko lohiak lohi flotagailura bidaltzen dira, gainazalean geratzen den ura ibaira isurtzen delarik. Lohi hauen zati bat aurreko deposituetara birzirkulatzen da, bertan beharrezkoa den bakterio kopurua mantendu ahal izateko. Tratamendu biologikoa
  • 13. Uretatik kenduriko zikinkeriaren gehiengoa lohi hauetan gelditzen da. Gai kutsatzaile eta ur asko dute. Lohien tratamenduan, desinfektatu eta lehortu egiten dira, baina horretarako lohia prozesu desberdinetatik pasatzen da. Lehenengo dekantaziotik ateratzen diren lohiak lohi lodigailu batera doaz , bertan, lohiak grabitatez deposituaren hondora erortzen dira eta duten uraren zati bat goialdean gelditzen da. Bigarren dekantaziotik ateratzen diren lohiak, flotagailu batera eramaten dira. Prozesua desberdina da, azpitik airea sartuz, lohiak flotatu eta gainazalean geratzen dira. Ondoren, bi lohiak nahastu egiten dira eta liserigailua (digestorea) deituriko depositu handi batetara pasatzen dira. Bertan, gutxienez 20 egun egon behar dute eta 32 eta 35ªC- tako tenperatura iraunkor batetan bakterio batzuk lohia desinfektatzen dute. Prozesu honetan, gasa (metanoa, karbono dioxidoa) sortzen da. Denbora hori igaro ondoren, lohia, jadanik gai kutsatzailerik gabe, beste lodigailu batera pasatzen da eta handik lehortzeko sistema batera. Azkenik, lohia edukiontzietan jaso eta zabortegira eramaten da. Lohien tratamendua