2. Sarrera
Saree-a Indiako azpikontinentean (Pakistan,
India, Nepal, Bhutan, Bangladesh, Sri Lanka,
Maldivak) milioka emakumek gorputza
estaltzeko erabili ohi duten sei metroko oihala
da.
Zetaz, kotoiz zein artilez egin ohi da eta bai
pobreenek baita aberatsenek ere janzten dute.
3.
4. Jatorria Garapena
Legendak hala dio:
Bazen behin emakume xarmant batekin
amets egin zuen ehule fantasiosoa. Honen ile
luze eta beltza, bere umore ezberdinen
koloretasuna eta begietako malkoen distira
batera ehundu zituen oihal luze-luzea sortu
arte. Amaitu eta barrez hasi zen gizona:
saree-a berak sortutako ametsetako
emakumea zen eta!
5. K.a. 2800 urteko eskultura batena da ezagutzen
dugun historiako lehen saree-a.
6. Jatorriz, herri txikietan erabiltzen hasi zen oihala zen
saree-a.
Hain luze izanda ere, freskotasuna bermatzen zuen,
baita jausteko arrisku eza, luzetasun horrek gorputzera
egokitzera usten baitzion.
Praka zein gona moduan erabilia zen, belo gisa ere
janzten zuten.
Saree-a eramateko 100 era ezberdin baino gehiago
dago.
12. Iturriak
- Lonely Planet bidaia gida: India (2008)
- Wikipedia: saree.
- Historias de la India:
http://historiasdelaindia.com/2010/09/20/la-
moda-en-la-india-ii/