SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
ORDENAGAILU ERAMANGARRIEN ERABILERA
                      GORPUTZ HEZIKETAKO SAIOETAN


Urte gutxi barru LH-ko 5. mailatik DBH-ko 2. maila bitarteko ikasle guztiek ordenagailu
eramangarri bana izango dute gelan. Egoera berri honen aurrean ikasgai guztiak ari
dira beraien planteamendu didaktiko eta metodologikoak birplanteatzen eta egokitzen.

Ba al du Gorputz Heziketak honen inguruan zer esanik? Zer nolako onurak ekarriko
dizkio horrelako tresna batek arloari?

Orain arte, Gorputz Heziketan ordenagailuak informazio bilaketa eta lan idatziak
egiteko erabili izan dira. Horrek, kasu askotan, Gorputz Heziketako ordutan ikasleak
ordenagailu aurrean pasatzea suposatu du, honela, irakaskuntzak jarduera motorrei
eskaintzen dion ordu kopuru eskasa, are gehiago murriztuz.

Gaur egun, aldiz, ordenagailu eramangarriek aukera apartak eskaintzen dituzte,
ikasleekin jarduerak motorrak garatzeko. Eramangarriak burutu nahi diren jarduerak
planteatzeko eta gidatzeko erabili daitezke; saioa aurkeztu eta zuzentzen laguntzen
dute. Aldi berean, irakasleei denbora libratzen die ikasleei modu zuzenagoan kasu
egiteko. Hau da idatzi honen bidez jorratu nahi den ideia.


  IKASLEEI JARDUERAK AZALTZEKO TRESNA BAT.

Eramangarriak ikasleei jarduera motorrak planteatzeko eta hauen ondorioz sortutako
informazioa biltzeko tresna paregabeak izan daitezke.

Modu honetan informazio mota ezberdinak bereiztu daitezke:

           o   Egin beharreko jardueraren eredua edo deskribapena aurkeztea.
                      Adibidez: jarduera itzulipurdi bat egiten ikastea bada,
                      itzulipurdiaren eredua edo deskribapena aurkeztu daiteke.

           o   Jarduera ikasteko progresioa edo jarraitu beharreko pausuak azaltzea.
                      Adibidez: atletismoko altuera jauziaren teknika ikasterakoan,
                      aldez aurretik fase bakoitzaren inguruan (lasterketa, jauzia,
                      hegaldia eta erorketa) planteatutako jarduera edo ariketak
                      azaltzea.

           o   Jardueraren ikasketak planteatzen dituen arazo eta hauen zuzenketak
               aipatzea.
                      Adibidez: irristaketan gorputz zuzenarekin patinatu ezkero,
                      atzerantz erortzeko arriskua areagotzen dela gogoratzea litzake
                      eta hori ekiditeko oinarrizko jarrera mantendu beharra dagoela.

           o   Jarduera ondo burutzeko jaso daitezkeen laguntzak azaltzea.
                      Adibidez: akrosporteko piramide edo irudi bat eraikitzerakoan
                      laguntzaileen kokapena eta funtzioa azaltzea litzake.

           o   Jardueran ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak adieraztea.
                      Adibidez: koreografia batean ikasleen balorazio irizpideak
                      zeintzuk diren azaltzea (erritmoa, koordinazioa, adierazpena, …)
Bestalde, eramangarriek jarduera burutzearen ondorioz sortzen diren datuak biltzeko
aukera ere ematen dute:

           o   Egindako jarduera ebaluatzeko.
                     Adibidez: koebaluazio eta autoebaluazio tresnak erabili daitezke,
                     ikasleek elkar edo norbere burua ebaluatzeko.

           o   Jardueren ondorioz biltzen ditugun datuak jasotzeko (landa-lana)
                      Adibidez: lasterketa jarraiaren inguruko jarduera batean
                      taupaden zenbaketen datuak biltzea, grafiko edo estatistikak
                      egiteko.

  ARIKETA BAT, SAIO BAT edo UNITATE DIDAKTIKOA

Eramangarrien bidez planteatzen diren jarduerek iraupen edo entitate ezberdinak izan
ditzakete:
           o Ariketa zehatz bat ikasteko erabili daitezke.
                     Adibidez: badmintoneko sakearen teknika ikastea.

           o   Saio oso bat antolatu daiteke eramangarrien bidez.
                      Adibidez: koreografia bat ikasi edo sortzea.

           o   Eramangarrien euskarria erabilita, unitate didaktiko oso bat ere
               planteatu daiteke.
                      Adibidez: zirkoko abilezietan inspiratutako proiektu edo muntai
                      batean oinarritutako unitate didaktiko bat.

  JARDUERAK PROPOSATZEKO ERABILI DAITEZKEN EUSKARRIAK.

Ikasleei proposatzen zaizkien jarduerak modu ezberdinetan helarazi daiteke:

           o   Modu idatzian (Word fitxa bat, Excel taula bat edo Powerpoint-a
               erabiliaz).
           o   Entzumenezko tresnak erabiliaz (ahozko azalpen grabatuak, abestiak,
               eta abar).
           o   Irudi estatikoen bidez (argazkiak edo marrazkiak erabiliaz).
           o   Mugimenduzko irudien bidez (bideoa edo 3D irudiak erabiliaz)

Beti ere kontutan hartu beharra dago ordenagailua jarduera motorra eragiteko
erabiltzen den tresna dela, baina jarduera motorra bera dela helburu nagusia. Hori dela
eta, eramangarrien bidez emandako azalpenak zehatzak eta laburrak izan behar dira.

  GELA edo SAIOAREN ANTOLAKETA.

Eramangarrien erabilerak metodologia kooperatiboa aplikatzeko aukera eskaintzen du.
Horri lotuta, gelaren eta eskola-saioaren kudeaketa txokotan antolatzeak ikasleen
arteko elkarlana bultzatzen laguntzen du, eta bide batez, irakasleari arreta
pertsonalizatuagoa eta zuzenagoa emateko aukera ahalbideratzen dio.

Ikasleek taldeka eta txokotan lan egiteko hainbat proposamen egin daitezke. Ikus
ditzagun adibide batzuk:

           o   Talde guztiei jarduera berdina planteatzea (ordenagailu guztietan
               informazioa bera).
Adibidez: gimnastikako elementu ezberdinak proposatuko dira
           eta talde bakoitzak horietatik hiru hautatuz eta elkarrekin lotuz,
           segida bat asmatu beharko du.

                               K Jarduera




o   Talde bakoitzari jarduera ezberdin bat planteatzen zaio (eramangarri
    bakoitzean informazio ezberdina) eta gero talde bakoitzak besteei
    ezagutzera ematea.
           Adibidez: talde bakoitzak munduko kontinente bateko jolas bat
           ikasi eta praktikatuko du. Saioaren amaieran, ikasitako jolasa
           gainontzeko ikaskideei azalduko diete denen artean jolasteko.

                     A Proposamena


     B Proposamena



                     D Proposamena
                                                              D Proposamena


     E Proposamena




o   Talde bakoitzean jarduera ezberdin bat planteatzea, baina ikasle
    guztiak txoko guztietatik pasa behar dira.
           Adibidez: “circuit training” jarduera bat egiterakoan txoko
           bakoitzean ariketa ezberdin bat planteatzen da eta denbora
           zehatz bat igaro ondoren ikasleek txokoz aldatzen dute.


                                    B Ariketa




                   A Ariketa                      D Ariketa



                                      E Ariketa
o   Beste aukera bat planteatutako jarduerak zailtasunaren arabera
    antolatzea litzake. Hartara, txoko bakoitzak zailtasun maila ezberdineko
    jarduera bat burutu beharko luke. Ikaslea maila hori lortu edo gainditu
    duenean hurrengo zailtasun mailako txokora pasako litzateke.
            Adibidez: malabareak ikasterakoan, ikasleei txoko ezberdinak
            planteatzea zailtasunaren inguruko progresioan oinarrituta.




             A Jarduera   B Jarduera      D Jarduera   E Jarduera



                                                                Maila 4
                                                 Maila 3
                                Maila 2
                Maila 1


o   Beste aukera bat taldeen arteko elkarreragina bultzatzea litzake. Talde
    batek egindakoak besteengan eragina izatea, alegia.
           Adibidez: ikasleek ordenagailuan errealitateko edo fikziozko
           pertsonaia ezberdinen irudiak agertuko dira. Banaka bat
           aukeratu eta beste taldekideei keinuen bidez adierazi beharko
           diete nor den, haiek asmatu arte.


                                 A Jarduera




o   Jarduera zatitan banatuz gero, talde bakoitzak jardueraren zati bat
    ikastea edo lantzea eta gero hauek beste taldeei erakutsi behar izatea.
           Adibidez: hasieran, talde bakoitza boleiboleko oinarrizko
           kolpaketa batean trebatuko da (sakea, behatz ukitua, besaurre
           ukitua, eta erremate eta blokeoa). Ondoren, talde berriak
           antolatuko dira, non bakoitzean kolpaketa mota bakoitzeko
           “aditu” bat egongo den. Hauek beste taldekideei ikasi berri duten
           kolpaketa erakutsiko diete (Aronsonen puzzlea).
A Jarduera                                A, B, D eta E,Jarduerak


          o
    B Jarduera
                                                A, B, D eta E,Jarduerak

                     D Jarduera
                                                                          A, B, D eta E,Jarduerak



     E Jarduera                                  A, B, D eta E,Jarduerak




Planteamendu hauen arteko konbinaketek zein aldaerek lan egiteko aukera anitzak
zabaltzen dituzte.

Horrelako planteamendu batek, bestalde, ikasten ikasteko gaitasuna, norbere
autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta informazioa tratatzeko eta teknologia
digitala erabiltzeko gaitasunen garapenei izugarrizko ekarpena egiten die.

  ERRONKAK

Hala ere, ordenagailu eramangarriaren erabilerak gainditu beharko diren zenbait arazo
edo erronka planteatzen ditu.

          o      Gimnasio askotan ez dago wifi sistemarik eta honek zaildu egin dezake
                 ikasleek informazioa saretik lortzea. Hala ere, gaur egun badaude beste
                 aukera batzuk: esaterako, irakasleak informazioa eskain dezake
                 pendrive moduko euskarri eramangarrien bidez.

          o       Gaur egun oraindik ez dago planteamendu hau aurrera
                 eramateko irakasleek erabil dezaketen materialik. Egia da
                 interneten aurki daitezkeela jarduera askoren inguruko
                 bideo-tutorialak edota informazio anitz. Baina,
                 orokorrean, materiala ez dago hezkuntzaren
                 ikuspegitik    planteatua.    Zentzu    honetan,
                 argitaletxe, enpresa edo/eta administrazioari
                 honelako materiala sortzeko ahalegina
                 eskatu beharko zaie. Baina hau iritsi
                 bitartean,     beste      behin
                 irakasleok lehenengo saiakera
                 bat egin beharko dugu
                 baliabideak sortzeko eta
                 egindakoa elkarren artean
                 trukatzeko.
ADIBIDE BAT:

Ondorengo estekan aurreko planteamenduaren adibide bat ikusi daiteke:

               https://sites.google.com/site/sokasaltogurutzatua/home

More Related Content

Similar to Ordenagailu eramangarrien erabilera gorputz heziketako saioetan euskara 1

webquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketawebquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketa
anebolinaga
 
31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua
31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua
31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua
gueste3a7bc7
 
EKI PROIEKTUA - Gizarte Zientziak
EKI PROIEKTUA - Gizarte ZientziakEKI PROIEKTUA - Gizarte Zientziak
EKI PROIEKTUA - Gizarte Zientziak
elkarTaldea
 
Eki haurtzaro klaustroa
Eki haurtzaro klaustroaEki haurtzaro klaustroa
Eki haurtzaro klaustroa
jarotzena
 
Egile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOESEgile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOES
4superneskak
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
IKT4
 

Similar to Ordenagailu eramangarrien erabilera gorputz heziketako saioetan euskara 1 (20)

Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa BetikoaAdi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
Adi Arbel Digital Interaktiboa Betikoa
 
Informazioa bilatzeko, publikatzeko eta partekatzeko lekuak: SlideShare eta ...
Informazioa bilatzeko, publikatzeko eta partekatzeko lekuak:  SlideShare eta ...Informazioa bilatzeko, publikatzeko eta partekatzeko lekuak:  SlideShare eta ...
Informazioa bilatzeko, publikatzeko eta partekatzeko lekuak: SlideShare eta ...
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
webquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketawebquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketa
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Ebaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bideanEbaluazio eredu berriaren bidean
Ebaluazio eredu berriaren bidean
 
31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua
31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua
31263457 2010-05-12-ikasys-proiektua-magisteritza-eskola-laburtua
 
Webquestak
WebquestakWebquestak
Webquestak
 
Webquestak
WebquestakWebquestak
Webquestak
 
Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2Ikas kooperatiboa 2
Ikas kooperatiboa 2
 
EKI PROIEKTUA - Gizarte Zientziak
EKI PROIEKTUA - Gizarte ZientziakEKI PROIEKTUA - Gizarte Zientziak
EKI PROIEKTUA - Gizarte Zientziak
 
Eki haurtzaro klaustroa
Eki haurtzaro klaustroaEki haurtzaro klaustroa
Eki haurtzaro klaustroa
 
HOD
HODHOD
HOD
 
Bloga
BlogaBloga
Bloga
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Agrega proiektua
Agrega proiektuaAgrega proiektua
Agrega proiektua
 
IKT-ak ikasgelan lantzen eta... zerbait gehiago
IKT-ak ikasgelan lantzen eta... zerbait gehiagoIKT-ak ikasgelan lantzen eta... zerbait gehiago
IKT-ak ikasgelan lantzen eta... zerbait gehiago
 
Egile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOESEgile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOES
 
ARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAKARAZO EGOERAK
ARAZO EGOERAK
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
 

Ordenagailu eramangarrien erabilera gorputz heziketako saioetan euskara 1

  • 1. ORDENAGAILU ERAMANGARRIEN ERABILERA GORPUTZ HEZIKETAKO SAIOETAN Urte gutxi barru LH-ko 5. mailatik DBH-ko 2. maila bitarteko ikasle guztiek ordenagailu eramangarri bana izango dute gelan. Egoera berri honen aurrean ikasgai guztiak ari dira beraien planteamendu didaktiko eta metodologikoak birplanteatzen eta egokitzen. Ba al du Gorputz Heziketak honen inguruan zer esanik? Zer nolako onurak ekarriko dizkio horrelako tresna batek arloari? Orain arte, Gorputz Heziketan ordenagailuak informazio bilaketa eta lan idatziak egiteko erabili izan dira. Horrek, kasu askotan, Gorputz Heziketako ordutan ikasleak ordenagailu aurrean pasatzea suposatu du, honela, irakaskuntzak jarduera motorrei eskaintzen dion ordu kopuru eskasa, are gehiago murriztuz. Gaur egun, aldiz, ordenagailu eramangarriek aukera apartak eskaintzen dituzte, ikasleekin jarduerak motorrak garatzeko. Eramangarriak burutu nahi diren jarduerak planteatzeko eta gidatzeko erabili daitezke; saioa aurkeztu eta zuzentzen laguntzen dute. Aldi berean, irakasleei denbora libratzen die ikasleei modu zuzenagoan kasu egiteko. Hau da idatzi honen bidez jorratu nahi den ideia. IKASLEEI JARDUERAK AZALTZEKO TRESNA BAT. Eramangarriak ikasleei jarduera motorrak planteatzeko eta hauen ondorioz sortutako informazioa biltzeko tresna paregabeak izan daitezke. Modu honetan informazio mota ezberdinak bereiztu daitezke: o Egin beharreko jardueraren eredua edo deskribapena aurkeztea. Adibidez: jarduera itzulipurdi bat egiten ikastea bada, itzulipurdiaren eredua edo deskribapena aurkeztu daiteke. o Jarduera ikasteko progresioa edo jarraitu beharreko pausuak azaltzea. Adibidez: atletismoko altuera jauziaren teknika ikasterakoan, aldez aurretik fase bakoitzaren inguruan (lasterketa, jauzia, hegaldia eta erorketa) planteatutako jarduera edo ariketak azaltzea. o Jardueraren ikasketak planteatzen dituen arazo eta hauen zuzenketak aipatzea. Adibidez: irristaketan gorputz zuzenarekin patinatu ezkero, atzerantz erortzeko arriskua areagotzen dela gogoratzea litzake eta hori ekiditeko oinarrizko jarrera mantendu beharra dagoela. o Jarduera ondo burutzeko jaso daitezkeen laguntzak azaltzea. Adibidez: akrosporteko piramide edo irudi bat eraikitzerakoan laguntzaileen kokapena eta funtzioa azaltzea litzake. o Jardueran ebaluatzeko erabiliko diren irizpideak adieraztea. Adibidez: koreografia batean ikasleen balorazio irizpideak zeintzuk diren azaltzea (erritmoa, koordinazioa, adierazpena, …)
  • 2. Bestalde, eramangarriek jarduera burutzearen ondorioz sortzen diren datuak biltzeko aukera ere ematen dute: o Egindako jarduera ebaluatzeko. Adibidez: koebaluazio eta autoebaluazio tresnak erabili daitezke, ikasleek elkar edo norbere burua ebaluatzeko. o Jardueren ondorioz biltzen ditugun datuak jasotzeko (landa-lana) Adibidez: lasterketa jarraiaren inguruko jarduera batean taupaden zenbaketen datuak biltzea, grafiko edo estatistikak egiteko. ARIKETA BAT, SAIO BAT edo UNITATE DIDAKTIKOA Eramangarrien bidez planteatzen diren jarduerek iraupen edo entitate ezberdinak izan ditzakete: o Ariketa zehatz bat ikasteko erabili daitezke. Adibidez: badmintoneko sakearen teknika ikastea. o Saio oso bat antolatu daiteke eramangarrien bidez. Adibidez: koreografia bat ikasi edo sortzea. o Eramangarrien euskarria erabilita, unitate didaktiko oso bat ere planteatu daiteke. Adibidez: zirkoko abilezietan inspiratutako proiektu edo muntai batean oinarritutako unitate didaktiko bat. JARDUERAK PROPOSATZEKO ERABILI DAITEZKEN EUSKARRIAK. Ikasleei proposatzen zaizkien jarduerak modu ezberdinetan helarazi daiteke: o Modu idatzian (Word fitxa bat, Excel taula bat edo Powerpoint-a erabiliaz). o Entzumenezko tresnak erabiliaz (ahozko azalpen grabatuak, abestiak, eta abar). o Irudi estatikoen bidez (argazkiak edo marrazkiak erabiliaz). o Mugimenduzko irudien bidez (bideoa edo 3D irudiak erabiliaz) Beti ere kontutan hartu beharra dago ordenagailua jarduera motorra eragiteko erabiltzen den tresna dela, baina jarduera motorra bera dela helburu nagusia. Hori dela eta, eramangarrien bidez emandako azalpenak zehatzak eta laburrak izan behar dira. GELA edo SAIOAREN ANTOLAKETA. Eramangarrien erabilerak metodologia kooperatiboa aplikatzeko aukera eskaintzen du. Horri lotuta, gelaren eta eskola-saioaren kudeaketa txokotan antolatzeak ikasleen arteko elkarlana bultzatzen laguntzen du, eta bide batez, irakasleari arreta pertsonalizatuagoa eta zuzenagoa emateko aukera ahalbideratzen dio. Ikasleek taldeka eta txokotan lan egiteko hainbat proposamen egin daitezke. Ikus ditzagun adibide batzuk: o Talde guztiei jarduera berdina planteatzea (ordenagailu guztietan informazioa bera).
  • 3. Adibidez: gimnastikako elementu ezberdinak proposatuko dira eta talde bakoitzak horietatik hiru hautatuz eta elkarrekin lotuz, segida bat asmatu beharko du. K Jarduera o Talde bakoitzari jarduera ezberdin bat planteatzen zaio (eramangarri bakoitzean informazio ezberdina) eta gero talde bakoitzak besteei ezagutzera ematea. Adibidez: talde bakoitzak munduko kontinente bateko jolas bat ikasi eta praktikatuko du. Saioaren amaieran, ikasitako jolasa gainontzeko ikaskideei azalduko diete denen artean jolasteko. A Proposamena B Proposamena D Proposamena D Proposamena E Proposamena o Talde bakoitzean jarduera ezberdin bat planteatzea, baina ikasle guztiak txoko guztietatik pasa behar dira. Adibidez: “circuit training” jarduera bat egiterakoan txoko bakoitzean ariketa ezberdin bat planteatzen da eta denbora zehatz bat igaro ondoren ikasleek txokoz aldatzen dute. B Ariketa A Ariketa D Ariketa E Ariketa
  • 4. o Beste aukera bat planteatutako jarduerak zailtasunaren arabera antolatzea litzake. Hartara, txoko bakoitzak zailtasun maila ezberdineko jarduera bat burutu beharko luke. Ikaslea maila hori lortu edo gainditu duenean hurrengo zailtasun mailako txokora pasako litzateke. Adibidez: malabareak ikasterakoan, ikasleei txoko ezberdinak planteatzea zailtasunaren inguruko progresioan oinarrituta. A Jarduera B Jarduera D Jarduera E Jarduera Maila 4 Maila 3 Maila 2 Maila 1 o Beste aukera bat taldeen arteko elkarreragina bultzatzea litzake. Talde batek egindakoak besteengan eragina izatea, alegia. Adibidez: ikasleek ordenagailuan errealitateko edo fikziozko pertsonaia ezberdinen irudiak agertuko dira. Banaka bat aukeratu eta beste taldekideei keinuen bidez adierazi beharko diete nor den, haiek asmatu arte. A Jarduera o Jarduera zatitan banatuz gero, talde bakoitzak jardueraren zati bat ikastea edo lantzea eta gero hauek beste taldeei erakutsi behar izatea. Adibidez: hasieran, talde bakoitza boleiboleko oinarrizko kolpaketa batean trebatuko da (sakea, behatz ukitua, besaurre ukitua, eta erremate eta blokeoa). Ondoren, talde berriak antolatuko dira, non bakoitzean kolpaketa mota bakoitzeko “aditu” bat egongo den. Hauek beste taldekideei ikasi berri duten kolpaketa erakutsiko diete (Aronsonen puzzlea).
  • 5. A Jarduera A, B, D eta E,Jarduerak o B Jarduera A, B, D eta E,Jarduerak D Jarduera A, B, D eta E,Jarduerak E Jarduera A, B, D eta E,Jarduerak Planteamendu hauen arteko konbinaketek zein aldaerek lan egiteko aukera anitzak zabaltzen dituzte. Horrelako planteamendu batek, bestalde, ikasten ikasteko gaitasuna, norbere autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasunen garapenei izugarrizko ekarpena egiten die. ERRONKAK Hala ere, ordenagailu eramangarriaren erabilerak gainditu beharko diren zenbait arazo edo erronka planteatzen ditu. o Gimnasio askotan ez dago wifi sistemarik eta honek zaildu egin dezake ikasleek informazioa saretik lortzea. Hala ere, gaur egun badaude beste aukera batzuk: esaterako, irakasleak informazioa eskain dezake pendrive moduko euskarri eramangarrien bidez. o Gaur egun oraindik ez dago planteamendu hau aurrera eramateko irakasleek erabil dezaketen materialik. Egia da interneten aurki daitezkeela jarduera askoren inguruko bideo-tutorialak edota informazio anitz. Baina, orokorrean, materiala ez dago hezkuntzaren ikuspegitik planteatua. Zentzu honetan, argitaletxe, enpresa edo/eta administrazioari honelako materiala sortzeko ahalegina eskatu beharko zaie. Baina hau iritsi bitartean, beste behin irakasleok lehenengo saiakera bat egin beharko dugu baliabideak sortzeko eta egindakoa elkarren artean trukatzeko.
  • 6. ADIBIDE BAT: Ondorengo estekan aurreko planteamenduaren adibide bat ikusi daiteke: https://sites.google.com/site/sokasaltogurutzatua/home