Webquestak
1.-Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Zer estrategia erabiltzen dira?

        Ikasteko beste ...
ATAZAK:

Atazen helburua zera izango da: Haurrek sortutako azken pruduktuari (video zinta, web
orria, ahozko azalpena…) er...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

webquestei buruzko hausnarketa

499 views

Published on

Published in: Travel
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
499
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
41
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

webquestei buruzko hausnarketa

  1. 1. Webquestak 1.-Zein da webquest baten helburua? Zer bultzatzen du? Zer estrategia erabiltzen dira? Ikasteko beste estrategia kooperatibo batetan oinarritzen da, non ikasleak taldetan jartzen diren eta www.wequest.com web orriaren bitartez lana gauzatzen duten. Webquestaren helburua,ikasleek sarearen bitartez lan egitea da. Honetaz gain, beste helburu garrantzitsu bat, sarean dauden gai garrantzitsuenak ondo hautatzea eta pentsamendu kritikoa garatzea da. Ikasleek taldean lan egitea bultzatzen du eta erabiltzen den estrategia hau da, irakasleak arazo bat planteatzen die ikasleei, et hauek interneten bitartez arazo honi irtenbidea aurkitzen diote. 2.-Webquest baten atal bakoitzak zein ezaugarri bete behar ditu? SARRERA: Erakargarria izan behar du bistara, horrela bertan proposatzen denarekiko interesa pizteko. Gaiaren aurkezpenean garrantzitsua da haurrari gai horrekin lotura duela ikusaraztea, interesa gehitzeko eta ondorengo atalera pasatzeko gogoa izateko. ATAZAK: Ondoren landuko den gaiaren inguruko lehenengo azalpenak ematen ditu. Atazak mota askotakoak izan daitezke, ikaslearen interesa ez galtzeko, adibidez: zientifikoa, diseinuzkoa, misteriotsua … Horrela, gaian zehar landuko diren azpiatalen sarrera edo edukiak azaltzen ditu, beti ere lan hori egiteko gogoa galdu gabe. PROZESUA:Ariketak aurrera eramateko, ikasleak jarraitu behar dituen pausuen azalpena ematen da era labur eta argian. Ondoren ariketa ezberdinak planteatzen dira. EBALUAZIOA: Lana nola ebaluatuko den azalpenak eskaintzen dira bertan. Ikasleek ongi ulertu dezaten, azalpen argiak eta garbiak izan behar dute. ONDORIOAK: Ariketa egiteko egin den bidea edo aurrera eraman den prozesuaren inguruko gogoetara bultzatzen du ikaslea, ikasi duenak eguneroko bizitzarako balioko dion edo ez jabetzeko. Bestalde, ikasleak bere iritzia eman dezake, ariketa hobetzeko proposamen gisa. 3.- Zein da atal bakoitzaren helburua? SARRERA: Sarreraren helburua haurrentzat ariketa erakargarria eta dibertigarria egitea da eta era honetan haurrak motibatuta eta interesatuta mantentzea ariketa guztian zehar.
  2. 2. ATAZAK: Atazen helburua zera izango da: Haurrek sortutako azken pruduktuari (video zinta, web orria, ahozko azalpena…) erabilera ematea. PROZESUA: Ikasleak bere lana aurrera eramateko eman behar dituen pausuak ongi ematea. EBALUAZIOA: Ikasleak egindako lana ongi ebaluatzea modu ezberdinak erabiliz ( ebaluzio orria…). ONDORIOAK: Helburua irakasleak haurrak ariketa hobetzeko gauzak egiteko modu ezberdinak erabiltzera animatzea da. 4.- Ze baliabide erabili daitezke webquest baten? Nolakoak izan behar dira baliabide hauek? Webquest batean hainbat baliabide erabili daitezke, hala nola, informazioa taldekatzeko edo sailkatzeko hainbat ataletan banatzen da webquest bat. Horrela, webquest-ak hainbat “azpi atal” izango ditu, hala nola, sarrera, ebaluazioa, ondorioak… Irakasleak ikasleei gai bati buruzko informazioa eta ezagutza adierazten dio eta horretarako galderak egin, informazioa eman…egiten du. Galderei erantzuna emateko irakasleak interneteko orrialde batzuei lotura egiten die, ikasleek gaiari buruzko informazioa bertan topa ditzaten. Irakasleak, hainbat jarduera planteatzen ditu eta bertan ariketak edo jarduerak egiteko hainbat ezaugarri planteatzen ditu. Gainera, ikasleei galderak egiten dizkie gaiari buruzko ezagutzak era aktibo baten barneratu eta ikaste esanguratsua bultzatuz. Galdera horiek, ikasleen ikaste esanguratsua bultzatzen dute eta hori oso positiboa da ikaste prozesuan. Baliabide hauek garbiak eta erabili errazak dira, hau da, erraz ikusten da azpiatalen nondik norakoak. Horrela, ikasleak erraz ikusten du atal bakoitza zerri buruzkoa izango den.

×