1. EMAKUMEAREN ERRETRATUA
Pasadan barikuan, apirilaren
17an Bilbora joan ginan Arte
Ederretako Museora.
Bertan taldetan bananduta
artelan batzuk ikusi genduzan,
horreen artean, esker aldean
dagoana. Erregin baten
erretratua.
Artelan honeri buruz hainbat
gauza kontatu euskun gure
gidariak.
Orain dela hainbat urte, errege, erregin eta pertsona inportanteak,
urtean behin bakarrik dutxatzen ziran, pentsatzen ebielako bihotza
geldituko zitzaiela. Hori dela eta, zorriz beteta egozan eta
eskuarekin arraskatzea txarto ikusten zalako, besoanmakil txiki bat
eroaten ebienostuta gero horrekin arraskatzeko. Nazkagarria!!
Horretaz aparte atzamar guztietan eroaten ebien eraztunak erdiko
atzamarretan izan ezik. Erdiko atzamarretan eraztuna jarrita,
espirituak sartuko zitzaizkiela pentsatzen ebien.
Pentsamenduoso arraroak eukiezan pertsona horreek garai
horretan.
Nerea Bilbao