2. Twitter
Edukien aurkibidea
Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
Sarrera ....................................................................................................................3
Zer da Twitter? .......................................................................................................3
Twitterren erregistratzea .......................................................................................4
Konfigurazioa eta profila.....................................................................................13
Twitterreko menua...............................................................................................25
Jendea bilatzea ....................................................................................................40
Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea.....................................................48
Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk .....................................................62
2
3. Twitter
Sarrera
Gustatuko al litzaizuke oraintxe bertan munduko edozein zatitan zer gertatzen ari
den jakitea?
Imajinatzen al duzu mezuak bidali ahal izatea eta zure iruzkinak beste batzuekin
partekatu ahal izatea?
Eta interesatzen zaizkizun pertsonekin harremanetan jarri ahal izango bazenu eta
haien ekarpenak jarraitu?
Zer irudituko litzaizuke jarraitzaile taldea izatea?
Imajina al dezakezu hori guztia etxetik egin ahal izatea?
Hori guztia egin dezakezu Twitter-en bidez
Zer da Twitter?
Twitter mikroblogging-eko doako zerbitzua da; erabiltzaileei mezu laburrak
argitaratzea eta bidaltzea ahalbidetzen die (140 karaktere ingurukoak). Mezu horiei
tweet deritze.
Normalean, pertsonek Twitterren unean bertan egiten ari direna argitaratzen dute.
Twitterrekin hauek egin ditzakezu:
•Beste pertsona batzuen inguruko berriak eskuratu eta partekatu.
•Zure ezagunak kontaktuen zerrenda batera gehitu (jarraipena egingo diezun
pertsonak). Twitterreko zure “Hasiera” orrian, zure kontaktuen mezuak azalduko dira.
•Beste batzuek haien kontaktuen zerrendara gehitu ahal izango zaituzte
(jarraitzaileak izango dituzu). Gehituko zaituzten pertsonak zure jarraitzaile bihurtuko
dira eta Twitterren argitaratutakoa ikusiko dute.
3
4. Twitter
Twitterren erregistratzea
Twitter erabiltzen has zaitezke erregistratu beharrik izan gabe, baina kontua sortuz
gero, hauek egin ahal izango dituzu:
• Zure profila konfiguratu.
• Tweet-ak berehala argitaratu.
• Jarraitzaileak erraz eta berehala lortu.
• Eguneratutako informazioa unean bertan lortu.
• Gehien interesatzen zaizun jendea bilatu.
• Tweet-ak antolatu eta gustukoen moduan markatu.
Erregistratzeko, hemen sartu behar duzu: http://twitter.com eta “Orain erregistratu”
estekan sakatu.
Helbide honetatik sartuko gara Twitterren orrialdera: http://twitter.com
Twitter-en kontu bat sortzeko, “Erregistratu orain” estekan sakatuko dugu
4
5. Twitter
Eskatutako eremuak beteko ditugu
Erabiltzaile-izena eskuragarri dagoen egiaztatzen ari da sistema
Kasu honetan, baliozkoa dela adierazi du
5
6. Twitter
Aukeratutako pasahitzaren segurtasun maila adieraziko dizu Twitterrek
Idatzi kontua egiaztatu ahal izateko mezuak bidaliko zaizkizun posta elektronikoa
Posta elektronikoz Twitterren berriak jaso nahi badituzu, lauki hau aukeratuta utz
dezakezu
Egiaztatzeko hitza sartu
Eta “Nire kontua sortu” botoia sakatu behar da
6
7. Twitter
Lehenespenez, Twitter ingelesez agertuko da. Hurrengo atalean, “Konfigurazioa eta
profila”, hizkuntza nola aldatu ikusiko dugu
Twitter erabiltzen hasi aurretik, zure kontaktuak bilatzeko eta kontua baduten
egiaztatzeko aukera ematen du, baina orain ez ditugu bilatuko
Hurrengo urratsera joateko, esteka hau aukeratuko dugu
7
8. Twitter
Twitterrek hemen ageri diren kontaktuetako batzuk aukeratzeko eta haiei jarraipena
egiteko eta haien iruzkinak ikusteko aukera ematen du
Lehenespenez, guztiak aukeratuta agertuko dira. Oraingoz, ez dugu inor aukeratuko;
beraz, lauki honetan sakatuta, hautapena kenduko dugu
Amaitzeko, botoi honetan sakatuko dugu
8
9. Twitter
Twitterrek mezua bidali dizu zure posta elektronikora eta kontua berresteko eskatu
dizu
Zure saioa ixteko, esteka honetan sar zaitezke
Twitterreko saioa ixtean, zure e-mailera bidalitako posta elektronikoaren helbidea
berresteko aukera izango duzu, alta prozesua amaitzeko. Horretarako, sartu hemen:
www.kzgunea.net
9
12. Twitter
Kontua aktibatzeko eta posta elektronikoko helbidea egiaztatzeko estekan klikatu
Zorionak! Orain badakizu nola erregistratu
12
13. Twitter
Konfigurazioa eta profila
Twitterrekin orrialdeen estiloa eta itxura egokitu dezakezu. Atzealdeko irudia,
diseinuaren koloreak aldatzeko eta irudi bat atxikita zure itxura erakusteko aukera
ematen dizuten konfigurazio-aukerak daude.
Gainera, zure tweet-ak publikoak (erabiltzaile guztiak sar daitezke) edo pribatuak
(zuk erabakitakoek bakarrik ikus ditzakete) izan daitezen egin dezakezu.
Twitterren zure saioa hasteko “Hasi saioa” botoian sakatuko dugu
Erabiltzaile-izena edo posta elektronikoa eta pasahitza idatziko dugu
“Hasi saioa” botoia sakatu
13
14. Twitter
Twitterreko “Hasiera” orrialdea agertuko da
Sortutako kontua konfiguratzeko, “Konfigurazioa” estekan sakatuko dugu
“Konfigurazioa” atalean menu bat agertuko da, eta hortik datuak aldatu eta osatu
ahal izango ditugu
Izena, erabiltzaile-izena eta posta elektronikoa ageri dira, horiek baitira erregistroan
emandako datuak
Erabiltzaile-izenarekin automatikoki URL bat sortuko da, eta bertara sar gaitezke
izaskunkzdemo-renTwitterrera zuzenean sartzeko
Zenbat eta datu gehiago sartu, orduan eta errazagoa izango da Twitterreko
erabiltzaileentzat zu topatzea
14
15. Twitter
“Ordutegi-eremua” aukeratuko dugu
Testu-koadro honetan, izanez gero, webgune edo blog baten helbidea ere idatz
dezakegu
Gure profileko informazio gisa biografia laburra idatziko dugu
Jarraian, gure kokapena
15
16. Twitter
Twitterrek “Geolokalizazioa aktibatu” aukera ematen du; horrekin, zure tweetak
kokapen zehatzarekin geolokaliza daitezke Kasu honetan ez dugu aktibatuko
Lehenespenez, Twitter ingelesez ageri ohi da lehen aldiz sartzean. Goitibeherako
menutik hizkuntza alda dezakezu
Hauek dira Twitter ikusteko aukeran dauden hizkuntza
16
17. Twitter
Idazten dituzun tweet edo mezuak babesteko aukera ere baduzu. Horretarako, lauki
hau aukeratu beharko duzu, eta hori eginda, zurekin harremanetan jarri nahi duen
edozein erabiltzailek baimena eskatu beharko dizu zure mezuak jaso ahal izateko,
ezin izango baitira modu publikoan ikusi
“Gorde” botoia sakatu
Mezu honek adierazten du tweetak babestuta daudela
17
18. Twitter
Orain, “Pasahitza" atala konfiguratuko dugu
Pasahitza aldatzeko, ikusten diren eremuak osatu eta “Aldatu” botoia sakatu besterik
ez dugu egin behar
“Mugikorra” atalera sartuko gara
18
19. Twitter
Twitterren bidez, testu-mezuak bidal daitezke mugikorrarekin hemen adierazitako
herrialdeetatik
“Oharrak” atala aukeratuko dugu
Posta elektronikoz abisatzeko hiru aukera hauek ere aktiba daitezke
“Irudia” atalean sakatu
19
20. Twitter
Twitterrek beste erabiltzaile batzuek identifika zaitzaten irudi bat gehitzeko aukera
ematen dizu
Horretarako, “Arakatu" botoia sakatu behar da
Ordenagailuan duzun argazkiren bat bilatu eta aukeratu
Eta “Ireki” botoia sakatuko dugu
20
22. Twitter
Orrialde honetan Twitter ikusiko dugun ingurunea pertsonaliza dezakegu
Adibidez, gai hau hautatuko dugu
Diseinu berria unean bertan ikus dezakegu
22
23. Twitter
Eta emaitza gordeko dugu “aldaketak gorde” botoian sakatuta
Egindako aldaketak nola aplikatu diren ikusiko dugu
Orain, “Profila” atalera sartuko gara
23
24. Twitter
Hemen, aurretik sartutako profileko datuak ikus daitezke
Giltzarrapoak adierazten du tweetak babestuta daudela
Zorionak! Orain badakizu konfigurazioa aldatzen eta profila bistaratzen
24
25. Twitter
Twitterreko menua
Twitterreko menuak aukerak azkar ikustea ahalbidetuko dizu eta haietara modu
errazean sartu ahal izango zara.
Twitterrekin egin dezakezun guztia menuan dago, beraz, antolatzea oso erraza da.
Egiaztatu zenbat tweet idatzi dituzun, zenbat laguni egiten diozun jarraipena,
jarraitzaile asko dituzun...
Gainera, sartu modako gaietara eta jarri egunean. Hori guztia eta askoz ere gehiago
egin ahal izango duzu menutik, klik bakarrean.
Zure erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin Twitterren sartutakoan, “Hasiera”
orrialdera sartuko gara
Eskuineko menuak hainbat esteka ditu, eta haietatik Twitterrek eskainitako hainbat
aukeratara sar gaitezke
Menuaren goiko aldean aurretik igotako argazkia ikus daiteke, baita izena eta
idatzitako tweet kopurua ere (kasu honetan, bakarra)
Tweet bat argitaratutako mezua da
“1 tweet” esteka aukeratuko dugu
25
26. Twitter
Argazkia eta profileko datuak dituen orrialde bat azalduko da
Giltzarrapo honek adierazten du tweetak babestuta daudela
Idatzitako azken tweeta ere ikus daiteke
Eta tweet kopurua
Botoi hau aukeratuko dugu
Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda agertuko dira, eta hemendik berri bat sortzeko
aukera ere ematen digu
Zure kontaktuak katalogatzeko eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta
gainera, interesatzen zaizun informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin
dezakezu
“Jarraitutakoak” estekan sakatuko dugu
26
27. Twitter
Jarraipena egindako erabiltzaileak agertuko dira; horien mezuak interesatzen
zaizkigu. Kasu honetan bi daude, Muy interesante aldizkaria eta Gasteizko trafikoa;
erabiltzaile horien jarraipena egiten ari gara
Jarraipena egindakoen zerrenda bistaratzeko bi modu daude, zabalduta edo normal
Hemen, zabaldutako zerrenda ageri da, argitaratutako azken tweetarekin
Ikuspegi normalera joateko, ikono honetan sakatuko dugu
Horrela jarraipena egindako kontaktuen izena bakarrik ageri da
Zabaldutako modura itzuliko gara
27
28. Twitter
Jarraipena egindako kontaktu bakoitzarekin egin daitekeen ekintza ugari dago
Botoi honetan sakatu
Izaskunkzdemo-k sortutako zerrenda azalduko dira Kontaktu hau “Gasteizko trafikoa”
zerrendan sar dezakegu; horretarako, laukia aukeratu besterik ez dugu egin beharko,
baina kasu honetan ez dugu egingo
Orain, “VG_trafikoa” zerrendan sakatuko dugu
28
29. Twitter
Kasu honetan, erabiltzaile hau “Gasteizko trafikoa” zerrendan sartuta dugu, beraz,
laukia aukeratuta dago
Ekintza gehiago ikusteko, botoi honetan sakatuko dugu
Goitibeherako menua ikusiko dugu
Lehen estekarekin, mezuaren gorputzean erabiltzaile honen izena izango duen
tweeta bidal dezakegu
Esteka hau aukeratuta, jarraipena egindako kontaktuetatik ezabatuko duzu eta haren
eguneratzeak jasotzeari utziko diozu
Erabiltzaile bat blokeatzean jarraipena egiteari utziko diozu eta ez diozu sarbiderik
emango zuri jarraipena egiteko edo zuri erantzuteko
Kontakturen batek bere kontutik eskatu gabeko publizitate-mezuak bidaltzen
badizkizu, esteka honen bidez Twitterri jakinaraz diezaiokezu
“Jarraitzaileak” estekan sakatuko dugu
29
30. Twitter
Orrialde honetan, guri jarraipena egiten diguten erabiltzaileak daude, baina oraingoz
ez dago bat ere
Baten bat gure jarraipena egiten has dadin, tweetak pribatu gisa konfiguratu
ditugunez, erabiltzaileak eskaera bidali beharko digu eta gero guk onartu egin
beharko genuke
“Zerrendak” aukeratuko dugu
Erlaitz honetan jarraipena egiten dizuten zerrendak ageri dira, kasu honetan, 0
“Jarraipena egiten diezun zerrendak” erlaitzean sakatuko dugu
30
31. Twitter
Hemen dago jarraipena egiten ari garenen zerrenda. Kasu honetan, “Gasteizko
trafikoa” ageri da, sortuta dugun zerrenda bakarra baita
Jarraipena egiten diegun eta gu jarraitzen gaituzten pertsonen kopurua ere
adierazten du; zerrenda honetan daude pertsona horiek
“Gogokoenak” aukeratuko dugu
Atal honetan, interesatzen zaizkigun eta gogokoenen artean sartu ditugun tweet
guztiak daude bilduta. Mezuaren eskuinean izar bat jarrita adierazten dira
“Hasiera” orrira itzuliko gara menuko beste atal batzuk ikusten jarraitzeko
31
32. Twitter
Orain “@izaskunkzdemo”-ra sartuko gara
Atal honetan, @izaskunkzdemo-ren aipamena duten tweet guztiak ageri dira, baina
kasu honetan oraindik ez dago bat ere
“Zuzeneko mezuak” atalean sakatuko dugu
32
33. Twitter
Zuzeneko mezua modu pribatuan bidaliko zaie gure jarraitzaileei. Horrela, gainerako
kontaktuek ez dute sarbiderik izango mezu horretara
Goitibeherako menua aukeratuko dugu
Goitibeherako menuan jarraipena egiten diguten kontaktuen zerrenda ageri da. Kasu
honetan bat ere ez dagoenez, hutsik dago. Jarraitzaileei mezu bat bidaltzeko,
nahikoa da kontaktua aukeratu, testua idatzi eta “bidali” botoia aukeratzea
33
34. Twitter
Bi erlaitz ere ageri dira: “Sarrerako ontzia" eta “Bidalitakoak”; horietan, jasotako eta
bidalitako mezuak gordetzen dira
“Retweetak” aukeratuko dugu
Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitalpena gure jarraitzaileekin partekatzea da
Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ageri dira
Hiru erlaitz ageri dira. Lehenengoan, beste batzuek argitaratutako retweetak ikus
daitezke, baina kasu honetan oraindik ez da bat ere ageri
Hurrengo erlaitzean sakatuko dugu
34
35. Twitter
Hemen, bidali ditugun retweetak ageri dira, baina oraindik ez dago bat ere, ez
dugulako mezurik retwiteatu
Azken erlaitzera joango gara
Erlaitz honetan zure tweetak retwitteatu dituzten erabiltzaileak agertuko dira
Interesatzen zaigun gairen bat bilatzeko, “Bilatu” laukian sakatuko dugu
35
36. Twitter
Esaterako, “bidaiak” idatziko dugu eta lupa aukeratuko dugu
“bidaiak” hitza duten tweet guztiak agertuko dira
Orain, “@izaskunkzdemo/gasteizko trafikoa” zerrendara sartuko gara
36
37. Twitter
“VG_trafikoa” kontaktuak idatzi dituen tweet guztiak agertuko dira, zerrenda honetan
baitago
Twitterren “Modako gaiak” izeneko atal bat dago; gaurkotasuneko gaiak ageri dira
Estekan klik egite hutsarekin horietako edozeinetan sar zaitezke
37
38. Twitter
Bilatzailean zuzenean izena eta gai horrekin lotutako tweet guztiak agertuko dira
“Jarraitutakoak” atalean, jarraipena egiten ari garen kontaktuen ikonoak agertuko dira
Horietakoren batean sakatuz gero, zuzenean Twitterrera sartuko gara
38
39. Twitter
Hemendik, erabiltzaile horren tweetetarako sarbidea dugu, eta haren konfigurazioa
ikus dezakegu
Haren profileko datuak ere agertuko dira
Erabiltzaile horrek dituen “Jarraitzaileak”, “Jarraitutakoak” eta “Zerrendak” dira beste
datu interesagarri batzuk
Zorionak! Orain ezagutzen duzu Twitterreko menua
39
40. Twitter
Jendea bilatzea
Twitter dibertigarriagoa da lagunekin. Topatu kontaktu berriak eta egin jarraipena
ezagutzen duzun jendeari, haien eguneratzeak jasotzeko.
Twitterreko bilaketa erabil dezakezu posta elektronikoz erabiltzaile bat gonbidatzeko,
zure e-maileko helbide-liburuxka inportatzeko edo orrialdearen bidez bilatzeko.
Twitterren erabiltzaileak diren pertsonen zerrenda izango da emaitza.
Behin Twitterren sartuta, kontaktuak oso erraz bila ditzakezu
Horretarako, “Jendea bilatu" esteka sakatuko dugu
40
41. Twitter
Lau erlaitzek osatutako orrialdera sartuko gara
Lehengoak Twitterren kontua duten erabiltzaileak bilatzeko aukera ematen du
Horretarako, testu-koadroan erabiltzailearen izena idatziko dugu eta “bilatu” botoia
sakatuko dugu
Sistemak izen hori duen erabiltzaile bat topatu du
Jarraipena egiten hasteko, botoi honetan sakatu besterik ez dugu egin behar
41
42. Twitter
Horrela, jarraitzaileak garela adierazten da, eta erabiltzaile honen tweetetara sar
gaitezke
Berriro hautatuko dugu “Jendea bilatu” esteka
“Beste sare batzuetan bilatu” aukeran klik eginda hurrengo erlaitzera joango gara
42
43. Twitter
Hemendik, Gmail, Yahoo edo AOL posta elektronikoaren zerbitzuak erabiltzen baldin
badituzu, zure kontaktuek Twitterren kontua duten egiazta dezakezu
Orain, “Posta elektronikoz gonbidatu” erlaitzean sakatuko dugu
Hemendik, zure lagunak gonbida ditzakezu Twitterrekin bat egin dezaten
Twitterretik bidaliko zaien mezua ikusteko, esteka honetan sakatuko dugu
43
44. Twitter
Mezuaren aurrebista duen leihoa agertuko da
Leihoa itxiko dugu
Testu-koadro honetan, kontaktuaren posta elektronikoko helbidea idatziko dugu
44
46. Twitter
Twitterrek jarraipena egin diezaiekegun erabiltzaileen zerrenda erakutsiko digu
Adibidez, kontaktu hau hautatuko dugu
Eta “Jarraitu” botoia sakatuko dugu
46
47. Twitter
Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen tweetak gure “Hasiera” orrialdean ikusiko dira
Jarraipena egiten diegun erabiltzaileen kopurua aldatu egin da
Zorionak! Orain badakizu jendea nola bilatu
47
48. Twitter
Zerrenda bat sortzea eta tweet bat bidaltzea
Twitterrek zerrendak sortzeko aukera ematen dizu. Zure kontaktuak katalogatzeko
eta ordenatzeko aukera ematen dizute zerrendek, eta gainera, interesatzen zaizun
informazioaren jarraipena egin eta sailkatu egin dezakezu.
Zure tweetak oso erraz bidal ditzakezu, botoi bat sakatze hutsarekin.
Twitterrek ematen dizun beste aukera bat gehien gustatzen zaizkizun mezuak
gogokoenen artean markatzea da; horretarako, eguneratzeen gainean jarri eta
agertutako izar horian klik egin beharko duzu.
Behin Twitterrera sartuta, zerrenda bat sortu eta tweet bat oso erraz bidal dezakezu
Batzuetan, erabiltzaile ugariren jarraipena egingo dugu aldi berean, eta haien
tweetak batera iritsiko zaizkigu. Antolatzeko, Zerrendak erabiliko ditugu
Zerrenda bat sortzeko, “Zerrenda berria” esteka aukeratu behar da
48
49. Twitter
Leiho berri bat aterako da eta eskatutako datuak beteko ditugu
Gaurkotasuneko tweetak bakarrik jasoko ditugun zerrenda sortuko denez, testu-
koadroan “berriak” idatziko dugu
Zerrendaren izena idatzitakoan, automatikoki “List link” sortuko da; hau da, sortutako
zerrendara zuzenean sartzeko esteka
Zerrendako edukia idatziko dugu
49
50. Twitter
Erabiltzaileak sortu duzun zerrendara sar daitezkeen aukera dezakezu, edo arbidea
zuk bakarrik izatea
Kasu honetan, zuk bakarrik ikusiko duzu, beraz, “Pribatua” aukeratuko dugu
Amaitzeko, “Zerrenda sortu” botoia sakatuko dugu
50
51. Twitter
Orain, “berriak” zerrendara jendea gehitu behar dugu
Jendea bila dezakegu Twitterren, testu-koadroan haien izena idatzita eta “bilatu”
sakatuta, edo bestela, jarraipena egiten ari garen erabiltzaileren bat ere aukera
dezakegu
Jarraipena egindako erabiltzaile bat hautatzeko, “Following” esteka sakatuko dugu
Une honetan jarraipena egiten ari garen erabiltzaile guztiak azaltzen dira
Zerrendan erabiltzaile hau gehitzeko, botoi honetan sakatuko dugu
51
52. Twitter
Sortuta dauden bi zerrendak agertuko dira eta “el_pais” erabiltzailea gehitu nahi
dugun laukia aukeratuko dugu
“Berriak” aukeratuko dugu
Behin zerrendan sartuta, “Hasiera” menura itzuliko gara
52
53. Twitter
Zerrenda berria aukeratuko dugu
Eta egiazta dezakegu zerrendaren barruan zerrendako parte diren erabiltzaileen
tweetak bakarrik erakutsiko direla. Kasu honetan, erabiltzaile bakar horrenak
agertuko dira
Berriz ere “Hasiera” menura itzuliko gara
53
54. Twitter
Orain, testu-koadrotik tweet bat bidaliko dugu
Horretarako, “Zer gertatzen da?” atalean argitaratu nahi dugun mezua idatziko dugu
“Eguneratu” botoia sakatuko dugu
54
55. Twitter
Hemen, zure “Hasiera” orrialdean, idatzitako tweeta ikus dezakegu
Erabiltzaile bati erantzuteko, tweet baten gainean jarriko dugu sagua
55
56. Twitter
“Erantzun” aukera agertuko da eta hori aukeratuko dugu
Erantzuna erabiltzaile-izenarekin hasiko da
Koadroan testua idatziko dugu
56
57. Twitter
Eta “erantzun” botoia sakatuko dugu
Erantzundako mezua zure “Hasiera” orrialdean agertuko da
Ezabatzeko, sagua idatzitako tweetaren gainetik arrastatuko dugu
57
59. Twitter
Orain, mezua ez dago ikusgai
Interesatzen zaizun tweeten bat baldin badago retwitteatu egin dezakegu, edo
gogokoenen artean jaso
Retwitteatzea norbaiten tweeta edo argitarapena gure jarraitzaileekin partekatzea da.
Retwitteatzean, jatorrizko tweeta eta egilea ikus daitezke
Sagua tweet honen gainean jarriko dugu
Mezu bat retwitteatzeko ikono hau aukeratuko dugu
59
60. Twitter
Mezu hau retwitteatzeko, “Bai” botoian sakatuko dugu. Ekintza honekin, tweet hau
gure jarraitzaileekin parteka dezakegu
Oraindik ez dugunez jarraitzailerik, leihoa itxiko dugu hemendik
Gogokoenen artean gehitzeko, izar hau aukeratu behar dugu
60
61. Twitter
Azkenik, gogokoenen zerrenda ikusteko, esteka hau aukeratuko dugu
Lehenetsita ageri diren tweet guztiak egiazta ditzakegu
Zorionak! Orain badakizu zerrenda bat nola sortu eta tweet bat nola bidali
61
62. Twitter
Mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk
Hauek dira mezuak bidaltzeko beste plataforma batzuk:
http://identi.ca/
http://www.jaiku.com/
https://www.yammer.com/
http://www.khaces.com/
http://www.xmensaje.com/
62