1. Zergatik da praktika ona¿
Ikasleek, teknologia berriak, informatikako klasean erabiltzeko ez ezik, beste hainbat arlo
lantzeko balio dutela erakusten dugu proiektu honen bidez. Bestalde, hainbat aplikazio eta
programa erabiltzea ahalbidetzen du, horrela ikasleak gai bat modu interesgarri, ezberdin eta
motibagarri batean landu dezaten. Ikasleak, taldean egingo dute lan, taldean lan egiteko eta
harremanetarako, errespetua eta jarrera kritikoa lantzeko asmoz. Irakaslearen papera prozesu
honetan ikasleen gidari eta orientatzailea izatea izango da.