SlideShare a Scribd company logo
IKUSMEN URRIA ETA ITSUTASUNA. DEFINIZIOAK.
1/ Osasunaren Mundu Erakundea (OME), 1972:
Ikusmen zolitasuna 0’05 eta 0’3 bitartekoa denean, ikusmen urria dagoela esaten da.
Ikusmen zolitasuna 0 (argirik ez hautematea) eta 0’05 bitartekoa denean, berriz,
itsutasuna dagoela esaten da; beste parametro baten arabera, ikuseremua finkatze-
puntutik 0º-tik 10º-ra artekoa denean.
2/ Adituen elkarretaratzea (Uppsala, 1978):
Ikusmen urritasuna duen pertsonak ikusmenaren gutxitze nabarmena du; gutxi bada
ere, ordea, aski da argia ikusteko, haren bitartez orientatzeko, eta bestelako zenbait
funtzio betetzeko.
Itsutasuna duen pertsonak, berriz, ezin du funtzio horiek betetzeko behar beste argi
hauteman (gertatu liteke argirik batere ez hautematea).
IKUSMEN ALTERAZIOAK. SAILKAPENA. ONDORIOAK.
Askotariko patologiek sortu dezakete ikusmen urritasuna; gainera, zer-nolako patologia
den, modu batean edo bestean eragin dezake ikusmenean, eta horrek asko baldintzatzen
du nola jokatzen den ikusmenarekin, eta nola erabili modu eraginkorrean ikusmen
hondarra.
1/ IKUSEREMU ZENTRALA GALTZEA. Ondorioak:
Xehetasunak bereizteko (irakurtzeko, aurpegiak norenak diren antzemateko…), erretinako
atal batez baliatzen gara: makulaz. Hala, makula erabili ezin duten pertsonek ikuseremu
zentrala galtzen dute. Erretinak makulatik kanpo askoz ere kono gutxiago dituenez,
zolitasuna murriztuta izaten dute.
Ikuseremu zentrala galdu dutenek oso traba handiak dituzte irakurtzeko, arbela eta
telebista ikusteko, pertsonak ezagutzeko…; oro har, ikusmen fina behar den edozein
zereginetarako. Baliteke koloreak bereizteko ere arazoak izatea.
Gainera, gehiegizko argitasuna itsugarria gertatu dakieke, eta bai fotofobia sortu ere.
Hori dela eta, maila txikiko argiztapena da egokia haientzat (argiztapena kontrolatu
ezin denean, komeni da iragazkiak erabiltzea).
Orientatzeko edo leku batetik beste batera mugitzeko ez dute arazo handirik izaten,
ikusmen periferikoa erabiltzen dutelako oztopoei antzemateko. Gainera, zerbait
mugitzen bada, jarraitu diezaiokete begiez.
Tamaina handiko testuak (errotuluak, testu handituak, egunkari eta aldizkarietako
tituluak…) irakurri ditzakete.
Nola jokatu?
Begirada objektuaren edo testuaren gainean edo azpian finkatzen irakatsi behar
zaie, irudia eskotomaren gainean edo azpian geratu dadin.
Oro har, ikusmen urritasuna sortzetikoa bada, jakiten dute begirada non finkatu;
aurretiaz ondo ikusten zutenek, berriz, beren-beregi ikasi behar izaten dute norantz
begiratu, begirada erdialdean finkatzeko ohitura baitute. Argiztapen egokia behar
dute, eta letra handituak testuetan.
2/ IKUSEREMU PERIFERIKOA GALTZEA. Ondorioak:
Ikuseremu periferikoa galdu duten pertsonek ezin dute erretinaren periferia erabili, baina
bai, ordea, ikusmen zentral osoa edo ia osoa.
Zailtasunak dituzte orientatzeko eta mugitzeko. Ez dituzte ondo kalkulatzen distantziak.
Astiro irakurtzen dute, begirada finkatzeko eremu txikia dutelako: kostatu egiten zaie
testuan kokatzea eta galdu egiten dira lerroz aldatzean.
Gauez oso txarto ikusten dute (gau itsutasuna).
Eguzkiaren argiak itsualdiak sortzen dizkie, eta arazoak izaten dituzte argi aldaketetara
egokitzeko.
TAMAINA HANDITU
Ikusmen zolitasun gutxiko pertsonei, testuen eta ilustrazioen tamaina handitu behar diegu
informazioa jaso dezaten; era berean, kontraste handiko testuak eta ilustrazioak eskaini
behar dizkiegu, beti ere.
Horrez gain, informaziora iristeko lagungarri, zenbait tresna optiko erabiltzen dituzte:
betaurreko bereziak, lupak, teleskopioak, lupa-telebistak…
Alabaina, irudiak edo testuak handitzea ez da izaten kasu guztietan laguntzarik onena.

More Related Content

Featured

Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Kurio // The Social Media Age(ncy)
 
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them wellGood Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Saba Software
 

Featured (20)

Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
 
12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work
 
ChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slidesChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slides
 
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike RoutesMore than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
 
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
 
Barbie - Brand Strategy Presentation
Barbie - Brand Strategy PresentationBarbie - Brand Strategy Presentation
Barbie - Brand Strategy Presentation
 
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them wellGood Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
 

Ikusmenari buruzko zenbait testu zati (zuzenketa)

  • 1. IKUSMEN URRIA ETA ITSUTASUNA. DEFINIZIOAK. 1/ Osasunaren Mundu Erakundea (OME), 1972: Ikusmen zolitasuna 0’05 eta 0’3 bitartekoa denean, ikusmen urria dagoela esaten da. Ikusmen zolitasuna 0 (argirik ez hautematea) eta 0’05 bitartekoa denean, berriz, itsutasuna dagoela esaten da; beste parametro baten arabera, ikuseremua finkatze- puntutik 0º-tik 10º-ra artekoa denean. 2/ Adituen elkarretaratzea (Uppsala, 1978): Ikusmen urritasuna duen pertsonak ikusmenaren gutxitze nabarmena du; gutxi bada ere, ordea, aski da argia ikusteko, haren bitartez orientatzeko, eta bestelako zenbait funtzio betetzeko. Itsutasuna duen pertsonak, berriz, ezin du funtzio horiek betetzeko behar beste argi hauteman (gertatu liteke argirik batere ez hautematea).
  • 2. IKUSMEN ALTERAZIOAK. SAILKAPENA. ONDORIOAK. Askotariko patologiek sortu dezakete ikusmen urritasuna; gainera, zer-nolako patologia den, modu batean edo bestean eragin dezake ikusmenean, eta horrek asko baldintzatzen du nola jokatzen den ikusmenarekin, eta nola erabili modu eraginkorrean ikusmen hondarra. 1/ IKUSEREMU ZENTRALA GALTZEA. Ondorioak: Xehetasunak bereizteko (irakurtzeko, aurpegiak norenak diren antzemateko…), erretinako atal batez baliatzen gara: makulaz. Hala, makula erabili ezin duten pertsonek ikuseremu zentrala galtzen dute. Erretinak makulatik kanpo askoz ere kono gutxiago dituenez, zolitasuna murriztuta izaten dute. Ikuseremu zentrala galdu dutenek oso traba handiak dituzte irakurtzeko, arbela eta telebista ikusteko, pertsonak ezagutzeko…; oro har, ikusmen fina behar den edozein zereginetarako. Baliteke koloreak bereizteko ere arazoak izatea. Gainera, gehiegizko argitasuna itsugarria gertatu dakieke, eta bai fotofobia sortu ere. Hori dela eta, maila txikiko argiztapena da egokia haientzat (argiztapena kontrolatu ezin denean, komeni da iragazkiak erabiltzea). Orientatzeko edo leku batetik beste batera mugitzeko ez dute arazo handirik izaten, ikusmen periferikoa erabiltzen dutelako oztopoei antzemateko. Gainera, zerbait mugitzen bada, jarraitu diezaiokete begiez. Tamaina handiko testuak (errotuluak, testu handituak, egunkari eta aldizkarietako tituluak…) irakurri ditzakete. Nola jokatu? Begirada objektuaren edo testuaren gainean edo azpian finkatzen irakatsi behar zaie, irudia eskotomaren gainean edo azpian geratu dadin. Oro har, ikusmen urritasuna sortzetikoa bada, jakiten dute begirada non finkatu; aurretiaz ondo ikusten zutenek, berriz, beren-beregi ikasi behar izaten dute norantz begiratu, begirada erdialdean finkatzeko ohitura baitute. Argiztapen egokia behar dute, eta letra handituak testuetan. 2/ IKUSEREMU PERIFERIKOA GALTZEA. Ondorioak: Ikuseremu periferikoa galdu duten pertsonek ezin dute erretinaren periferia erabili, baina bai, ordea, ikusmen zentral osoa edo ia osoa. Zailtasunak dituzte orientatzeko eta mugitzeko. Ez dituzte ondo kalkulatzen distantziak. Astiro irakurtzen dute, begirada finkatzeko eremu txikia dutelako: kostatu egiten zaie testuan kokatzea eta galdu egiten dira lerroz aldatzean. Gauez oso txarto ikusten dute (gau itsutasuna). Eguzkiaren argiak itsualdiak sortzen dizkie, eta arazoak izaten dituzte argi aldaketetara egokitzeko.
  • 3. TAMAINA HANDITU Ikusmen zolitasun gutxiko pertsonei, testuen eta ilustrazioen tamaina handitu behar diegu informazioa jaso dezaten; era berean, kontraste handiko testuak eta ilustrazioak eskaini behar dizkiegu, beti ere. Horrez gain, informaziora iristeko lagungarri, zenbait tresna optiko erabiltzen dituzte: betaurreko bereziak, lupak, teleskopioak, lupa-telebistak… Alabaina, irudiak edo testuak handitzea ez da izaten kasu guztietan laguntzarik onena.