Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Ikasgeletan birziklatzeko arautegia jatorrizkoa euskaraz
1. BIRZIKLATZEKO GIDA
PAPERA
• Ikasgelan birziklatzeko papera jasotzeko kutxa handi bat dago.
• Irakaslearen mahai gainean papera berrerabiltzeko beste kutxa
txikiago bat dago.
• Papera dagokion kutxan bota behar da, baina zimurtu eta bolak
egin gabe, bestela ezin izango da birziklatu.
• Hala ere, kutxetan, papera tolestuta bota daiteke.
• Astean behin, tutoretza saioetan, ikasle batek, kutxa hustuko du.
GOGORATU kutxa hauetan EZIN DELA MUKIZAPIRIK BOTA!!!!
PLASTIKOA
• Solairu bakoitzean, eskaileratik gertu, tapa HORIA daukan kutxa handi bat dago
• Bertan, tetrabrik, jogurt ontziak, plastikozko poltsak eta aluminio papera botako
dugu.
ORGANIKOA
• Solairu bakoitzean, eskaileratik gertu, tapa BELTZA daukan kutxa
handi bat dago.
• Bertan, fruten azalak eta edozein janariren hondakinak bakarrik botako
ditugu.
ZABORRA
• Gela bakoitzean paperontzi bat egongo da.
• Bertan paperezko mukizapiak eta birziklatu ezinezko hondakinak botako
ditugu.
ESKOLARAKO MATERIALA
• Ikasgeletan, agortutako eskolako materiala jasotzeko aproposa den kutxa bat egongo da.
• Gelako taldea, tutorearekin batera, kutxa honen prestakuntzaz arduratuko da.
• Agortutako boligrafoak, errotuladoreak, azpimarratzekoak, borragomak… botako ditugu.
2. • Hilabetean behin, gelako eko-ordezkariak kutxa hustuko du, horretarako prestatu diren
ontzietan materiala botaz.
OHARRAK:
1. Objektu zehatz bat ez badakigu non bota, Txoko Berdean, zalantzei aurre egiteko postontzi
bat jarriko da. Idatzi zure kezka, bota postontzian eta ahalik eta lasterren adieraziko dugu
erantzuna Txoko Berdean.
2. Birziklatzeko edukiontziak ez daude oraindik patioan jarrita. Prest daudenean, eko-
ordezkariek adieraziko dute non egongo diren eta haien ezaugarriak .