SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Txillardegi14
20108 OBABA
Tel.: 993 2144 04
Faxa: 9933114 64
elbirazipitria@ikastetxea.eus
LIBURU IBILTARIA
Familia agurgarriak:
IGEk, ikastolarekin elkarlanean, abian jarri nahi du proiektu berri bat gure seme-alaben irakurzaletasuna
piztu edo indartzeko. Horretarako, pentsatu dugu egokia izan litekeela BookCrossing [liburu gurutzaketa]
moduko bat antolatzea; BookCrossingean liburuak toki publikoetan uzten dira, beste norbaitek hartu,
irakurri, eta amaitutakoan beste nonbait utz dezan, kate bat sortuta. Horrela, liburua k libre bidaiatzen du
irakurlebatetik bestera.
Nola ekarriko dugu ideia hori gurera? Abiapuntua izango da gurasoek bildutako liburu bilduma bat osatzea:
gurasoek erabaki behar dute zein liburu izan litezkeen interesgarriak beste batzuek erabil ditzaten, zein
libururik gabe geratuko diren gure proiektu honetan laguntzeko (liburuak diogu, baina berdin-berdin izan
daitezke haurrentzako eta gazteentzako aldizkariak, komikiak…). Kontuan hartu liburuak ez dituzuela
maileguan utziko: DOHAINTZAN emango dituzue.
Liburuak ikastolako idazkaritzara ekarri behar dituzue. Epea zabalik dago jadanik, eta martxoaren 31n
amaituko da (asteazkena); bitarte horretan jasotzen ditugun aleekin osatuko dugu proiektua abian jartzeko
lehen liburu funtsa. Jakina, epea amaitu eta gero ere jarraituko dugu liburuak biltzen, apurka -apurka gure
gordailua aberasten joan dadin.
Irakurgaiek 5 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako gomendagarriak izan behar dute, eta ikastolan irakasten
ditugun lau hizkuntzetako edozeinetan egon daitezke idatzita: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein
frantsesez.
Proiektuan, uste izan dugu trukatze eremua ikastolara murriztea: ez dugu libururik utziko ikas tolatik kanpo.
Beraz, eraikineko hiru solairuetan –ahal dela, jende ugari dabilen toki estrategikoetan–, altzari edo
apalategi bana prestatuko dugu beren-beregi liburuak jartzeko,adin tarteetan sailkatuta.
Esan bezala, gure seme-alaben irakurzaletasuna piztu edo indartzea da helburua. Beraz, liburu bat hartu,
ikastolan bertan edo etxean irakurri, eta, behin amaituta, hartu duen tokira bueltatu behar du ikasleak.
Betebehar bakarra da izena jartzea liburu bakoitzaren azal hegalean horretarako propio jarriko dugun fitxa
batean. Horrela jakingo dugu liburu bakoitza zenbat bider irakurri eta askatu den, bai eta adin tarte
bakoitzean zein liburu hartu dituzten gehien ere. Horrekin ez dugu inola ere kontrolatu nahi nork zer
irakurtzen duen, baizik eta arlo honetan gure seme-alaben gustuak zein diren, ez besterik.
Astean behin, proiektuaren arduradunetako batek, ikastolara joanda, kontrolatuko du nola dagoen
materiala. Libururen batek bere bidea galduko balu (desagertuko balitz), beste liburu bat jarriko genuke
haren ordez, ikastolako ganbera batean biltegiratuko dugun gordailutik aterata.
Jaso eta bueltatzeko tokietan, proiektuaren araubidea jarriko dugu ikusgai, kartel batean. Jarraibide nagusi
hauek izango dira:
 Zaindu materiala zurea balitzbezala.
 Behin amaituta,bueltatu liburua hartu duzun tokira.
 Eta, beste ezeren gainetik,gozatu ahalik eta gehien irakurtzen!
Irakurtzea guztiz ohitura osasuntsua da. Beraz, gure seme-alaben onurako izango delako segurantzan, hartu
ezazue parte proiektu honetan!
IGEren Kultura Batzordea
Obaban,2017ko martxoaren 10ean

More Related Content

Similar to Liburu ibiltaria euskaraz (9)

Babelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerakoBabelia liburutegia berritzegunerako
Babelia liburutegia berritzegunerako
 
Motxila bidaiaria gutuna jatorrizkoa
Motxila bidaiaria gutuna jatorrizkoaMotxila bidaiaria gutuna jatorrizkoa
Motxila bidaiaria gutuna jatorrizkoa
 
Gurasoekin irakurtzen
Gurasoekin irakurtzenGurasoekin irakurtzen
Gurasoekin irakurtzen
 
"Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"
"Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen""Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"
"Gaur Egungo BeHIak. Hezkuntzaz Hausnartzen"
 
Haur eta gazte literatura irakur gida 2001 2014
Haur eta gazte literatura irakur gida 2001 2014Haur eta gazte literatura irakur gida 2001 2014
Haur eta gazte literatura irakur gida 2001 2014
 
J U U L 2008 Klaustroari
J U U L 2008  KlaustroariJ U U L 2008  Klaustroari
J U U L 2008 Klaustroari
 
Villalon
VillalonVillalon
Villalon
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
 
Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)
 

Liburu ibiltaria euskaraz

  • 1. Txillardegi14 20108 OBABA Tel.: 993 2144 04 Faxa: 9933114 64 elbirazipitria@ikastetxea.eus LIBURU IBILTARIA Familia agurgarriak: IGEk, ikastolarekin elkarlanean, abian jarri nahi du proiektu berri bat gure seme-alaben irakurzaletasuna piztu edo indartzeko. Horretarako, pentsatu dugu egokia izan litekeela BookCrossing [liburu gurutzaketa] moduko bat antolatzea; BookCrossingean liburuak toki publikoetan uzten dira, beste norbaitek hartu, irakurri, eta amaitutakoan beste nonbait utz dezan, kate bat sortuta. Horrela, liburua k libre bidaiatzen du irakurlebatetik bestera. Nola ekarriko dugu ideia hori gurera? Abiapuntua izango da gurasoek bildutako liburu bilduma bat osatzea: gurasoek erabaki behar dute zein liburu izan litezkeen interesgarriak beste batzuek erabil ditzaten, zein libururik gabe geratuko diren gure proiektu honetan laguntzeko (liburuak diogu, baina berdin-berdin izan daitezke haurrentzako eta gazteentzako aldizkariak, komikiak…). Kontuan hartu liburuak ez dituzuela maileguan utziko: DOHAINTZAN emango dituzue. Liburuak ikastolako idazkaritzara ekarri behar dituzue. Epea zabalik dago jadanik, eta martxoaren 31n amaituko da (asteazkena); bitarte horretan jasotzen ditugun aleekin osatuko dugu proiektua abian jartzeko lehen liburu funtsa. Jakina, epea amaitu eta gero ere jarraituko dugu liburuak biltzen, apurka -apurka gure gordailua aberasten joan dadin. Irakurgaiek 5 eta 16 urte bitarteko ikasleentzako gomendagarriak izan behar dute, eta ikastolan irakasten ditugun lau hizkuntzetako edozeinetan egon daitezke idatzita: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez zein frantsesez. Proiektuan, uste izan dugu trukatze eremua ikastolara murriztea: ez dugu libururik utziko ikas tolatik kanpo. Beraz, eraikineko hiru solairuetan –ahal dela, jende ugari dabilen toki estrategikoetan–, altzari edo apalategi bana prestatuko dugu beren-beregi liburuak jartzeko,adin tarteetan sailkatuta. Esan bezala, gure seme-alaben irakurzaletasuna piztu edo indartzea da helburua. Beraz, liburu bat hartu, ikastolan bertan edo etxean irakurri, eta, behin amaituta, hartu duen tokira bueltatu behar du ikasleak. Betebehar bakarra da izena jartzea liburu bakoitzaren azal hegalean horretarako propio jarriko dugun fitxa batean. Horrela jakingo dugu liburu bakoitza zenbat bider irakurri eta askatu den, bai eta adin tarte bakoitzean zein liburu hartu dituzten gehien ere. Horrekin ez dugu inola ere kontrolatu nahi nork zer irakurtzen duen, baizik eta arlo honetan gure seme-alaben gustuak zein diren, ez besterik. Astean behin, proiektuaren arduradunetako batek, ikastolara joanda, kontrolatuko du nola dagoen materiala. Libururen batek bere bidea galduko balu (desagertuko balitz), beste liburu bat jarriko genuke haren ordez, ikastolako ganbera batean biltegiratuko dugun gordailutik aterata. Jaso eta bueltatzeko tokietan, proiektuaren araubidea jarriko dugu ikusgai, kartel batean. Jarraibide nagusi hauek izango dira:  Zaindu materiala zurea balitzbezala.  Behin amaituta,bueltatu liburua hartu duzun tokira.  Eta, beste ezeren gainetik,gozatu ahalik eta gehien irakurtzen! Irakurtzea guztiz ohitura osasuntsua da. Beraz, gure seme-alaben onurako izango delako segurantzan, hartu ezazue parte proiektu honetan! IGEren Kultura Batzordea Obaban,2017ko martxoaren 10ean