SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
TXIBIRITA
Nire lana egiteko hartu dudan aitzakia txibirita da. Hau abiapuntua izanda, lehendabizi
erakutsi nizun objektua, txibirita erreala izan zen.
“LA BUENA ESENCIA SE GUARDA EN FRASCO PEQUEÑO”
Honekin, modu sinple baten txibiritak zer nolako itxura erreala daukan adierazi nahi
nizun. Naiz eta orain edozein zelaitan ikusi, zein natur elementuz osatua dagoen agertzea izan
zen nire helburua. Benetan, txibiritak zein forma har dezakeen, nondik hasten zaizkien orriak,
ukitzerakoan daukan taktua eta bizirik iraun ahal izateko zein osagai behar dituen ikusteko.
Beraz, nire lanaren lehendabiziko ikus objektua, txibirita erreala da, naturala eta
naturaren parte eta honetarako, zelaian txibirita bat hartu nuen, sustrai eta guzti eta
kristalezko pote baten barruan zelaian txibiritarekin batera hartu nuen lur apur bat bota nuen
barrura. Pote txiki hau aukeratu nuen, horizka kolorea daukalako, eguzki izpien adierazlea.
Ondoren, ur pixka bat bota nion eta azkenik, hartutako txibirita zotz baten laguntzaz potearen
barrura sartu nuen. Honekin, txibiritak izan ditzakeen eraldaketak ikusteko adibide ezin hobea
dela ikusi nuen, eguzkia dagoenean bere petaloak zabal zabalik izaten dituelarik eta eguzkia
ezkutatzen denean, lotan egongo balitz bezala, bere petaloak biltzen ditu pistiloak babestuz.
Naturako objektu hau behatzen dagoen bitartean, haurra zentzumen guztiak eta buru
prozesu ezberdinak jartzen ditu martxan.
Txibirita hau motibaziorako aitzakia da ikus sortze lanak egiteko.
Hemen agertzen diren ikus kontzeptuak definituko ditut:
- Gardentasuna, gogortasuna eta biguntasuna, material organikoa eta ez
organikoak, naturala eta gizakiak sortutakoa, irekia eta itxia eta koloreak.
“ERREALITATETIK SINTETIZAZIOARA”
Txibiritaren abstrakzio bat izango litzateke, benetan erreala den zerbaitetik gero guk
nola barneratzen dugun eta adierazten dugunaren errepresentazioa.
Argi dago, argazki honetan ikus daitekeen txibirita ez dela benetakoaren guztiz
berdina, baina erreala den txibirita sintetizatu egin dut.
Honetarako erabilitako material ia guztiak birziklatuak izan direla esan beharra daukat.
Gaur egun, guztiz ohituta gaude( orokorrean hitz eginda), erabiltzen dugun guztiak erositako
helburua betetzean bota egin behar dela, baina zergatik ez beste aukera bat edo gehiago
eman?
Beraz,bi ideia hauek kontutan izanda hemen ikus daitezkeen bi txibirita egin ditut, bata
bestea baino handiagoa eta beraz tamainarekin jokatu gura izan dut, handia eta txiki
kontzeptuak landuz. Bestalde, hauek egiteko erabili ditudan koloreak, txibiritak berak izan
ditzakeen berdinak dira: berdea, horia, zuria eta petaloen atzealdea arrosa kolorekoa.
Egindako lana 3 dimentsiotakoa izan da eta hau burutzeko erabili izan ditudan
materialak eta baliabideak ondorengoak izan dira:
Lehendabizi, sukalderako eta komunerako erabiltzen den papera bukatzean geratzean
den kartoizko erroioak erabili ditut. Hauek, erositako berde koloreko txarolezko papera
zeloarekin itsatsi egin ditu. Ondoren, erabiltzen ez ditudan orriak hartu eta petaloak marraztu
ditut ondoren guraizeekin petalo forma eman eta arrosa koloreko margoa batekin, petaloen
atzealdeak izango direnen puntak marraztu dizkiet. Hauek banan-banan itsatsi egin ditut eta
azkenik, hori koloreko esponja natural baten zati bat hartu eta erdialdean jarri dut.
Ikus kontzeptuak:
- Tamaina erlazioa (handia eta txikia)
- Paper eta kartoien erabilera eta hauek sortzen dituzten zailtasun eta abantailez
konturatzea.
- Ekologia (birziklapena)
- 3 dimentsioetako objektuak sortu.
- Ukimena
Hirugarren lan honetan, txibiritaren forma eta koloreetan oinarritu naiz.
“Forma geometriko eta koloreekin jolasean”
Txibirita bat ikusten duzunean, zer ikusten duzu eta zer ikus daiteke?
Galdera hau eginik heldu nahiz puntu honetara eta izan ere, txibiritak borobil itxura
dauka, baina aldi berean bere kirtenak lauki zuzen itxura ere badauka. Beherantz begiratuz,
petaloak ikus daitezke eta hauek hiruki itxurakoak dira.
Ikuskera honetatik sortu dut bigarren irudia eta nola ez, tamaina desberdinekin ere
jolasteko aukera eman dit. Ideia honetatik habiatuta, urrunago joan naiz eta karratu txiki
handi eta lauki zuzenekin jolastu dut lehendabiziko irudia sortuz.
Bi irudi hauetan, koloreak ere sartu ditut txibiritaren adierazleak direlarik.
Hauek egiteko ordenagailua erabili dut.
Ageri diren ikus kontzeptuak:
- Sintetizazioa, koloreak, forma geometrikoak (laukia, borobila eta hirukia), tamaina
(handia eta txikia), mugaduna(orri baten barruan), bi dimentsionala,
espazioa(barrua-kanpoa).
“NATURATIK SORTUTAKOA”
Lan hau egiteko erabilitako materialak naturalak dira, naturatik ateratako osagaiez
eginda dago. Hain zuzen, hondartzan aurkitu nuen landare baten osagaiez eta esponja
naturalez osaturik dago. Landarearen hostoak hartu nituen eta bere erramak eta etxean nuen
esponja zatiarekin txibirita bat sortu nuen.
Ikus kontzeptuak:
- Kolorea, naturaltasuna, berrinterpretatu ( material naturalen eraldaketa), azalera
propietateak (ligortasuna, suabeae.a.), gogortasuna eta hauskortasuna, kantitatea
(orri kopuruan, zenbat?), dimentsioak.
“MATERIAL SINTETIKO ETA NATURALEN BILKURA”
Argazki honi begiratuz zer ikus dezakegu?
Begi bistaz, hondar bustia eta sikua ikus dezakegu eta hiru kolore eta tamaina
desberdinetako tapoiak.
Baina osotasunean elementu guztiak batuz zer sortzen du?
Txibirita bat.
Txibiritaren berezko inguru naturala ez den beste inguru batetik hartutako
materialekin sortua dago.
Ikus kontzeptuak:
- Tamaina (handia, txikia), kantitatea(zenbat?), bustitasuna eta lehortasuna,
irristagarritasuna, bateratzea, forma geometrikoa (borobila)eta koloreak
“Ostadarraren koloreekin jolasean”
Txibirita ikustean, kolore desberdinak dituela ikus daiteke. Koloreak aipatzean,
ostadarra datorkit burura eta bertan aurkitzen diren zazpi koloreak adierazteko txibiritaren
petaloak erabili ditut.
Ostadarraren koloreko txibirita honetan, marrazketarako erabiltzen diren material eta
teknika desberdinak erabili ditut eta hauekin esperimentatu egin dut bere alde positiboak eta
negatiboak ikusiz. Alde positiboen artean, testura desberdina, “planifikazioaren beharra” ez
zikintzeko, materialen eraldaketa, e.a. Negatiboen artean, zerbait aipatzearren, espazio
handiaren beharra eta material askoren beharra.
Hau egiteko, hori koloreko tenpera erabili dut eta pintzel baten laguntzaz, hau
irristatuz borobil bat egin dut. Ondoren, akuarelak erabili ditut eta pintzelarekin, gora eta
behera pintzel ukituak eginez ostadarrean aurkitu ditzakegun koloreak adierazi ditut. Azkenik,
marrazteko erabil daitezkeen material desberdinak erabiliz, kirtena eta petaloak marraztu
dizkiot (errotulkia, margo lodia eta argizaria ).
Ikus irudi honetan zer gehiago ikus dezakegu?
- Testuren bereizketa: (ligorragoa, zuabeagoa), lan egiteko teknika desberdinak
(irristagarritasuna, goitik behera),forma geometrikoa (borobila), kantitatea
(zenbakiak), sintetizazioa, higienea (garbitasuna, zikintasuna), lerroak eta kolore
masak eta paperaren propietateak(lodiagoa, meheagoa
“Etxeko arropak”
Koloreekin lanean nenbilela, txibiritak dituen koloreetan oinarrituz, janzteko txibirita
egitea ideiatu zitzaidan. Euskal Herriko ikurrina adierazteko, nikiak , e.a. dauden bezala
zergatik ez txibirita baten errepresentazioa bat egin?
Txibirita adierazteko eta aldean eramateko, sentitzeko, bizitzeko bestelako era bat da.
Honetarako erabili nituen materialak etxean jadanik erabiltzen ez ziren niki, zapi eta
transparentziak izan dira. Erabilitako gauza bakoitza eraldatu egin dut eta artaziak , orratza
eta haria erabili ditut.
Ikus objektua definitzen:
- Arropa, koloreak, tamaina (handia -txikia), hotza (negua, nikia manga luzea),
ukimena (suabea, goxotasuna), gardentasuna eta opakoa , moldagarria(biguna da,
tolestu daiteke)
“ ZENTZUMENAK LANTZEN ”
Txibirita usaindu, ikusi eta ukitu egin daitekeen objektu naturala izan arren, gizakiok
ditugun bost zentzumenak praktikan jartzen zuen zerbaiti buruz bueltak eman ondoren, lan
hau bururatu zitzaidan.
Ikus daitekeen bezala, bost zentzumenak bateratu ditut eta honetarako erabilitako
materialak ondorengoak izan dira: atzamar itsura duten gominolak , txupa-txusa, txarolezko
papera eta kola.
Lan honekin baita, perspektiba aldaketa bat egin nahi izan dut, izan ere normalean beti
ikusten dugu txibirita bat goitik baina zer gertatzen da hartu eta buelta ematen baldin
badiogu?
Ikus kontzeptuak:
- Koloreak (zuria, gorria, berdea), kantitatea (zenbakia), gorputzeko atala (10
atzamar), distira, perspektiba aldaketa eta dimentsioak eta zaporeak.
“ ESPAZIOAN”
Lehenagoko ikus lanean zentzumenekin ibili garen bezala, zer gertatuko litzateke
espazioarekin esperimentatzen baldin badugu? Begira zer ikus daitekeen.
Nik espazioarekin esperimentatzeko, goma eva zuria erabili dut eta nahiz eta benetan
espazio negatiboa den burututako ikusi-objektua, kontraste gehiago emateko, kartulina beltza
erabili dut espazio hutsaren adierazle. Beraz, lan honetan espazio positiboarekin eta
negatiboarekin esperimentatu dut txibirita sortuz.
Ikus daitezkeen kontzeptuak:
- Kolore kontrastea (zuria, beltza), imajinazioa (linea inajinarioak jartzen dira),
espazioa (positiboa -negatiboa), banaketa eta bilkura (puzzlea).
“ TXIBIRITA ZATIKATUA”
(GARRAIOBIDEA)
Txibirita haitzakitzat hartuta, hau adierazteko esperimentaketa erabiliz hainbat
puntutatik jorratu dugu: naturatik, material sintetikoak erabiliz, koloreak landuz, ikuspuntu
desberdinetatik landu e.a., baina zer gertatzen da txibiritaren elementuak zatikatzen baldin
baditugu? Zer sortu daiteke hemendik?
Hau eginda eta txibiritaren koloreak errespetatuz, bi mota desberdinetako elementuak irten
dira eta lehendabizikoa, garraiobide bat izan da: txalupa bat.
Honetarako, material desberdinak erabili ditut: skot brite (platerak garbitzekoa, hostoen
adierazgarri), zuri koloreko puzgarriak (petaloen adierazle), paita berdea (kirtenaren adierazle)
eta krespoi papera (pistiloaren adierazle).
Ikus kontzeptuak:
- Kantitatea (puzgarri kopurua), zurruntasuna (kirtenean) eta malgutasuna
(puzgarriak), testura (ligorra, suabea), koloreak (berdea, zuria, horia), geruza
mekateka (eguzkian), bertikaltasuna eta horizontaltasuna, materialen
iraunkortasuna (apurkorrak, moldagarriak,) elementu figuratiboa: txalupa.
“ TXIBIRITA ZATIKATUA”
(ALTZARIAK)
Aurreko lanean aipatu dudan bezalaxe, zer gertatuko litzateke txibirita baten osagaiak
banatzen baldin baditut? Galderarekin esperimentatzen bigarren lan hau sortu zen.
Lehenagoko adibidean bezalaxe, txibiritaren koloreak errespetatu egin ditut.
Oraingoan erabilitako materialak naturalak eta sintetikoak dira bien arteko bateratze bat sortu
nahian.
Ikus daitekeen bezala, tamaina desberdinetako zotzekin aritu naiz, alanbre zatiekin,
horia koloreko esponjarekin, plastiko zatiarekin eta zelofan paperarekin.
Material guzti hauen bateratzearekin, altzari bat lortu dut, aurkia.
Ikus- kontzeptua:
- Dimentsioa (bi dimentsioetan), koloreak, ukimena, materialak (naturala eta
sintetikoa), zatiketa eta bateratzea, materialen gogortasuna (biguntasuna eta
gogortasuna), material delikatuak eta moldagarriak, modernitatea.
“ Elementua eta bere errepresentazio linguistikoa”
Bokal, kontsonante eta zenbakien munduan murgilduko gara lan honetan eta oinarria txibirita
izanda, hitzari dagokion elementuaz osatua dago hitza bera.
Lan honetarako erabilitako elementuak, berde koloreko irrista-gaitza den ehun sintetikoaren
zati bat, txibirita naturalak eta kola erabili ditut. Honez gain, hitza bera sortzeko irrista-gaitza
den zati honekin jolastu dut eta txibirita bera haria izango balitz bezala, bertako zuloak
aprobetxatuz,hitza osatu dut.
Ikusi-kontzeptuak:
- Materiala (naturala eta artifiziala), etendurak, letrak eta zenbakiak, espazioaren
egitura (bertikaltasuna eta horizontaltasuna), kolorea eta forma geometrikoa
(ehuna karratua).

More Related Content

Featured

Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Applitools
 
12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at WorkGetSmarter
 
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...DevGAMM Conference
 
Barbie - Brand Strategy Presentation
Barbie - Brand Strategy PresentationBarbie - Brand Strategy Presentation
Barbie - Brand Strategy PresentationErica Santiago
 
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them wellGood Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them wellSaba Software
 

Featured (20)

Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
 
12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work12 Ways to Increase Your Influence at Work
12 Ways to Increase Your Influence at Work
 
ChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slidesChatGPT webinar slides
ChatGPT webinar slides
 
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike RoutesMore than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
More than Just Lines on a Map: Best Practices for U.S Bike Routes
 
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
Ride the Storm: Navigating Through Unstable Periods / Katerina Rudko (Belka G...
 
Barbie - Brand Strategy Presentation
Barbie - Brand Strategy PresentationBarbie - Brand Strategy Presentation
Barbie - Brand Strategy Presentation
 
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them wellGood Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
Good Stuff Happens in 1:1 Meetings: Why you need them and how to do them well
 

Txibiritak

  • 1. TXIBIRITA Nire lana egiteko hartu dudan aitzakia txibirita da. Hau abiapuntua izanda, lehendabizi erakutsi nizun objektua, txibirita erreala izan zen. “LA BUENA ESENCIA SE GUARDA EN FRASCO PEQUEÑO” Honekin, modu sinple baten txibiritak zer nolako itxura erreala daukan adierazi nahi nizun. Naiz eta orain edozein zelaitan ikusi, zein natur elementuz osatua dagoen agertzea izan zen nire helburua. Benetan, txibiritak zein forma har dezakeen, nondik hasten zaizkien orriak, ukitzerakoan daukan taktua eta bizirik iraun ahal izateko zein osagai behar dituen ikusteko. Beraz, nire lanaren lehendabiziko ikus objektua, txibirita erreala da, naturala eta naturaren parte eta honetarako, zelaian txibirita bat hartu nuen, sustrai eta guzti eta kristalezko pote baten barruan zelaian txibiritarekin batera hartu nuen lur apur bat bota nuen barrura. Pote txiki hau aukeratu nuen, horizka kolorea daukalako, eguzki izpien adierazlea. Ondoren, ur pixka bat bota nion eta azkenik, hartutako txibirita zotz baten laguntzaz potearen barrura sartu nuen. Honekin, txibiritak izan ditzakeen eraldaketak ikusteko adibide ezin hobea dela ikusi nuen, eguzkia dagoenean bere petaloak zabal zabalik izaten dituelarik eta eguzkia ezkutatzen denean, lotan egongo balitz bezala, bere petaloak biltzen ditu pistiloak babestuz. Naturako objektu hau behatzen dagoen bitartean, haurra zentzumen guztiak eta buru prozesu ezberdinak jartzen ditu martxan. Txibirita hau motibaziorako aitzakia da ikus sortze lanak egiteko. Hemen agertzen diren ikus kontzeptuak definituko ditut: - Gardentasuna, gogortasuna eta biguntasuna, material organikoa eta ez organikoak, naturala eta gizakiak sortutakoa, irekia eta itxia eta koloreak.
  • 2. “ERREALITATETIK SINTETIZAZIOARA” Txibiritaren abstrakzio bat izango litzateke, benetan erreala den zerbaitetik gero guk nola barneratzen dugun eta adierazten dugunaren errepresentazioa. Argi dago, argazki honetan ikus daitekeen txibirita ez dela benetakoaren guztiz berdina, baina erreala den txibirita sintetizatu egin dut. Honetarako erabilitako material ia guztiak birziklatuak izan direla esan beharra daukat. Gaur egun, guztiz ohituta gaude( orokorrean hitz eginda), erabiltzen dugun guztiak erositako helburua betetzean bota egin behar dela, baina zergatik ez beste aukera bat edo gehiago eman? Beraz,bi ideia hauek kontutan izanda hemen ikus daitezkeen bi txibirita egin ditut, bata bestea baino handiagoa eta beraz tamainarekin jokatu gura izan dut, handia eta txiki kontzeptuak landuz. Bestalde, hauek egiteko erabili ditudan koloreak, txibiritak berak izan ditzakeen berdinak dira: berdea, horia, zuria eta petaloen atzealdea arrosa kolorekoa. Egindako lana 3 dimentsiotakoa izan da eta hau burutzeko erabili izan ditudan materialak eta baliabideak ondorengoak izan dira: Lehendabizi, sukalderako eta komunerako erabiltzen den papera bukatzean geratzean den kartoizko erroioak erabili ditut. Hauek, erositako berde koloreko txarolezko papera zeloarekin itsatsi egin ditu. Ondoren, erabiltzen ez ditudan orriak hartu eta petaloak marraztu ditut ondoren guraizeekin petalo forma eman eta arrosa koloreko margoa batekin, petaloen atzealdeak izango direnen puntak marraztu dizkiet. Hauek banan-banan itsatsi egin ditut eta azkenik, hori koloreko esponja natural baten zati bat hartu eta erdialdean jarri dut. Ikus kontzeptuak: - Tamaina erlazioa (handia eta txikia)
  • 3. - Paper eta kartoien erabilera eta hauek sortzen dituzten zailtasun eta abantailez konturatzea. - Ekologia (birziklapena) - 3 dimentsioetako objektuak sortu. - Ukimena Hirugarren lan honetan, txibiritaren forma eta koloreetan oinarritu naiz. “Forma geometriko eta koloreekin jolasean” Txibirita bat ikusten duzunean, zer ikusten duzu eta zer ikus daiteke? Galdera hau eginik heldu nahiz puntu honetara eta izan ere, txibiritak borobil itxura dauka, baina aldi berean bere kirtenak lauki zuzen itxura ere badauka. Beherantz begiratuz, petaloak ikus daitezke eta hauek hiruki itxurakoak dira. Ikuskera honetatik sortu dut bigarren irudia eta nola ez, tamaina desberdinekin ere jolasteko aukera eman dit. Ideia honetatik habiatuta, urrunago joan naiz eta karratu txiki handi eta lauki zuzenekin jolastu dut lehendabiziko irudia sortuz. Bi irudi hauetan, koloreak ere sartu ditut txibiritaren adierazleak direlarik. Hauek egiteko ordenagailua erabili dut. Ageri diren ikus kontzeptuak:
  • 4. - Sintetizazioa, koloreak, forma geometrikoak (laukia, borobila eta hirukia), tamaina (handia eta txikia), mugaduna(orri baten barruan), bi dimentsionala, espazioa(barrua-kanpoa). “NATURATIK SORTUTAKOA” Lan hau egiteko erabilitako materialak naturalak dira, naturatik ateratako osagaiez eginda dago. Hain zuzen, hondartzan aurkitu nuen landare baten osagaiez eta esponja naturalez osaturik dago. Landarearen hostoak hartu nituen eta bere erramak eta etxean nuen esponja zatiarekin txibirita bat sortu nuen. Ikus kontzeptuak: - Kolorea, naturaltasuna, berrinterpretatu ( material naturalen eraldaketa), azalera propietateak (ligortasuna, suabeae.a.), gogortasuna eta hauskortasuna, kantitatea (orri kopuruan, zenbat?), dimentsioak.
  • 5. “MATERIAL SINTETIKO ETA NATURALEN BILKURA” Argazki honi begiratuz zer ikus dezakegu? Begi bistaz, hondar bustia eta sikua ikus dezakegu eta hiru kolore eta tamaina desberdinetako tapoiak. Baina osotasunean elementu guztiak batuz zer sortzen du? Txibirita bat. Txibiritaren berezko inguru naturala ez den beste inguru batetik hartutako materialekin sortua dago. Ikus kontzeptuak: - Tamaina (handia, txikia), kantitatea(zenbat?), bustitasuna eta lehortasuna, irristagarritasuna, bateratzea, forma geometrikoa (borobila)eta koloreak
  • 6. “Ostadarraren koloreekin jolasean” Txibirita ikustean, kolore desberdinak dituela ikus daiteke. Koloreak aipatzean, ostadarra datorkit burura eta bertan aurkitzen diren zazpi koloreak adierazteko txibiritaren petaloak erabili ditut. Ostadarraren koloreko txibirita honetan, marrazketarako erabiltzen diren material eta teknika desberdinak erabili ditut eta hauekin esperimentatu egin dut bere alde positiboak eta negatiboak ikusiz. Alde positiboen artean, testura desberdina, “planifikazioaren beharra” ez zikintzeko, materialen eraldaketa, e.a. Negatiboen artean, zerbait aipatzearren, espazio handiaren beharra eta material askoren beharra. Hau egiteko, hori koloreko tenpera erabili dut eta pintzel baten laguntzaz, hau irristatuz borobil bat egin dut. Ondoren, akuarelak erabili ditut eta pintzelarekin, gora eta behera pintzel ukituak eginez ostadarrean aurkitu ditzakegun koloreak adierazi ditut. Azkenik, marrazteko erabil daitezkeen material desberdinak erabiliz, kirtena eta petaloak marraztu dizkiot (errotulkia, margo lodia eta argizaria ). Ikus irudi honetan zer gehiago ikus dezakegu? - Testuren bereizketa: (ligorragoa, zuabeagoa), lan egiteko teknika desberdinak (irristagarritasuna, goitik behera),forma geometrikoa (borobila), kantitatea (zenbakiak), sintetizazioa, higienea (garbitasuna, zikintasuna), lerroak eta kolore masak eta paperaren propietateak(lodiagoa, meheagoa
  • 7. “Etxeko arropak” Koloreekin lanean nenbilela, txibiritak dituen koloreetan oinarrituz, janzteko txibirita egitea ideiatu zitzaidan. Euskal Herriko ikurrina adierazteko, nikiak , e.a. dauden bezala zergatik ez txibirita baten errepresentazioa bat egin? Txibirita adierazteko eta aldean eramateko, sentitzeko, bizitzeko bestelako era bat da. Honetarako erabili nituen materialak etxean jadanik erabiltzen ez ziren niki, zapi eta transparentziak izan dira. Erabilitako gauza bakoitza eraldatu egin dut eta artaziak , orratza eta haria erabili ditut. Ikus objektua definitzen: - Arropa, koloreak, tamaina (handia -txikia), hotza (negua, nikia manga luzea), ukimena (suabea, goxotasuna), gardentasuna eta opakoa , moldagarria(biguna da, tolestu daiteke)
  • 8. “ ZENTZUMENAK LANTZEN ” Txibirita usaindu, ikusi eta ukitu egin daitekeen objektu naturala izan arren, gizakiok ditugun bost zentzumenak praktikan jartzen zuen zerbaiti buruz bueltak eman ondoren, lan hau bururatu zitzaidan. Ikus daitekeen bezala, bost zentzumenak bateratu ditut eta honetarako erabilitako materialak ondorengoak izan dira: atzamar itsura duten gominolak , txupa-txusa, txarolezko papera eta kola. Lan honekin baita, perspektiba aldaketa bat egin nahi izan dut, izan ere normalean beti ikusten dugu txibirita bat goitik baina zer gertatzen da hartu eta buelta ematen baldin badiogu? Ikus kontzeptuak: - Koloreak (zuria, gorria, berdea), kantitatea (zenbakia), gorputzeko atala (10 atzamar), distira, perspektiba aldaketa eta dimentsioak eta zaporeak.
  • 9. “ ESPAZIOAN” Lehenagoko ikus lanean zentzumenekin ibili garen bezala, zer gertatuko litzateke espazioarekin esperimentatzen baldin badugu? Begira zer ikus daitekeen. Nik espazioarekin esperimentatzeko, goma eva zuria erabili dut eta nahiz eta benetan espazio negatiboa den burututako ikusi-objektua, kontraste gehiago emateko, kartulina beltza erabili dut espazio hutsaren adierazle. Beraz, lan honetan espazio positiboarekin eta negatiboarekin esperimentatu dut txibirita sortuz. Ikus daitezkeen kontzeptuak: - Kolore kontrastea (zuria, beltza), imajinazioa (linea inajinarioak jartzen dira), espazioa (positiboa -negatiboa), banaketa eta bilkura (puzzlea).
  • 10. “ TXIBIRITA ZATIKATUA” (GARRAIOBIDEA) Txibirita haitzakitzat hartuta, hau adierazteko esperimentaketa erabiliz hainbat puntutatik jorratu dugu: naturatik, material sintetikoak erabiliz, koloreak landuz, ikuspuntu desberdinetatik landu e.a., baina zer gertatzen da txibiritaren elementuak zatikatzen baldin baditugu? Zer sortu daiteke hemendik? Hau eginda eta txibiritaren koloreak errespetatuz, bi mota desberdinetako elementuak irten dira eta lehendabizikoa, garraiobide bat izan da: txalupa bat. Honetarako, material desberdinak erabili ditut: skot brite (platerak garbitzekoa, hostoen adierazgarri), zuri koloreko puzgarriak (petaloen adierazle), paita berdea (kirtenaren adierazle) eta krespoi papera (pistiloaren adierazle). Ikus kontzeptuak: - Kantitatea (puzgarri kopurua), zurruntasuna (kirtenean) eta malgutasuna (puzgarriak), testura (ligorra, suabea), koloreak (berdea, zuria, horia), geruza mekateka (eguzkian), bertikaltasuna eta horizontaltasuna, materialen iraunkortasuna (apurkorrak, moldagarriak,) elementu figuratiboa: txalupa.
  • 11. “ TXIBIRITA ZATIKATUA” (ALTZARIAK) Aurreko lanean aipatu dudan bezalaxe, zer gertatuko litzateke txibirita baten osagaiak banatzen baldin baditut? Galderarekin esperimentatzen bigarren lan hau sortu zen. Lehenagoko adibidean bezalaxe, txibiritaren koloreak errespetatu egin ditut. Oraingoan erabilitako materialak naturalak eta sintetikoak dira bien arteko bateratze bat sortu nahian. Ikus daitekeen bezala, tamaina desberdinetako zotzekin aritu naiz, alanbre zatiekin, horia koloreko esponjarekin, plastiko zatiarekin eta zelofan paperarekin. Material guzti hauen bateratzearekin, altzari bat lortu dut, aurkia. Ikus- kontzeptua: - Dimentsioa (bi dimentsioetan), koloreak, ukimena, materialak (naturala eta sintetikoa), zatiketa eta bateratzea, materialen gogortasuna (biguntasuna eta gogortasuna), material delikatuak eta moldagarriak, modernitatea.
  • 12. “ Elementua eta bere errepresentazio linguistikoa” Bokal, kontsonante eta zenbakien munduan murgilduko gara lan honetan eta oinarria txibirita izanda, hitzari dagokion elementuaz osatua dago hitza bera. Lan honetarako erabilitako elementuak, berde koloreko irrista-gaitza den ehun sintetikoaren zati bat, txibirita naturalak eta kola erabili ditut. Honez gain, hitza bera sortzeko irrista-gaitza den zati honekin jolastu dut eta txibirita bera haria izango balitz bezala, bertako zuloak aprobetxatuz,hitza osatu dut. Ikusi-kontzeptuak: - Materiala (naturala eta artifiziala), etendurak, letrak eta zenbakiak, espazioaren egitura (bertikaltasuna eta horizontaltasuna), kolorea eta forma geometrikoa (ehuna karratua).