SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Amama: eder, sakon, hunkigarri, pentsarazlea
Xabier Mendiguren
Iritsi da "Amama", Asier Altunaren filma, denok itxaroten genuena, eta aparteko
iruzkina eskainiko diogu. Xalbadorren bertsoari buelta emanda: ez bakarrik gurea,
baizik ederra delako. Ederra, sakona, hunkigarria; ideiaz, sujerentziaz eta irudi
liluragarriz betea.
Orain hogeita piko urte Julio Medem-ek bere estreinako filma estreinatu zuenean,
"Vacas", haserretu egin nintzen, ez hainbeste zuzendariarekin baizik eta izan zuen
harrerarekin: "Honek ez du ideiarik ere baserria benetan zer den, eta hemen ari dira
denak, gure izatearen deskubritzailea balitz bezala". Altunari, hasteko, bi gauza eskertu
behar dizkiot: bata, benetan ezagutzen duela baserria (eta baserritarra) zer den; eta
bestea, ez duela "euskal" izateaz eta esentziaz hitz egiten.
Hala ere, atzean gogoeta sakona dago, eta gauza askotaz hitz egiten da: belaunaldien
arteko transmisioaz edo etenaz, baserriaren eta kalearen arteko talkaz, garai bateko
bizimoduaren galbideaz... Hori dena, istorio oso bertako bat kontatuz: baserri batean,
seme-alabetako inork ez du bertan lanean jarraitu nahi, eta aita egoskorrak ezin hori
ulertu. Oso bertakoa baina aldi berean oso unibertsala da istorioa, geure eran eta
hizkuntzan kontatua, eta Asier Altunaren estetikarekin, arte-lan bati buruz ari baikara.
Kixi Altunak betidanik izan du surrealismorako joeratxoa. Telmo Esnalekin egindako
lanetan umore errealistaren erregistroaren mugetan ibili bada ere, bakarkako lanetan
nabarmena da hura gainditzeko joera. Adibidez azken laburretan, "Zela Trovke" eta
"Soroa". Azken honetan, azpimarragarria da, era berean, Jorge Oteizaren inspirazioa,
gaur aipagai dugun filmean ere esplizitua: neolitikoarekin lotzen gaituzten 80 amonen
kontuan, arteari ematen zaion gure arima interpretatzeko eta sendatzeko gaitasunean...
Niretzat gehiegizkoa da oteizianismo hori guztia, baina hori nire mania pertsonal bat da,
ez Altunarekin baizik eta oriotarrarekin.
Eta zer gehiago esan? Joateko denak ikustera. Kandido Uranga eta Iraia Elias zoragarri
daude, eta berdin casting guztia. Lipusen rola, esaterako, azpimarratzekoa. Ederra da era
berean argazkia, musika, hitz batean dena. Ea merezi bezalako arrakasta duen gure
herrian, eta baita nazioartean ere.
(Argazkian, Altuna zuzendaria Uranga eta Lipus aktoreekin lanean).

More Related Content

Similar to Amama

Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirrexabieransola
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeakmartasena
 
Zuberera nahia, macarena
Zuberera  nahia, macarena Zuberera  nahia, macarena
Zuberera nahia, macarena aingura
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune maingura
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritzajabilast
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1OarsoaldekoAEK
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020OarsoaldekoAEK
 
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Jaime Valverde
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batmanlus
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Maitan2
 

Similar to Amama (11)

Poeta Erromantikoak Iparragirre
Poeta Erromantikoak  IparragirrePoeta Erromantikoak  Iparragirre
Poeta Erromantikoak Iparragirre
 
Erromantzeak
ErromantzeakErromantzeak
Erromantzeak
 
Zuberera nahia, macarena
Zuberera  nahia, macarena Zuberera  nahia, macarena
Zuberera nahia, macarena
 
Zuberera irati m. eta irune m
Zuberera  irati m. eta irune mZuberera  irati m. eta irune m
Zuberera irati m. eta irune m
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1Irakurle negua 2021_mobila-1
Irakurle negua 2021_mobila-1
 
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskeraAgenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
Agenda cultura febrero y marzo 2017 euskera
 
Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020Irakurle kanpaina negua-2020
Irakurle kanpaina negua-2020
 
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
 
Zelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin batZelan egin ipuin bat
Zelan egin ipuin bat
 
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
Zelaneginipuinbat 110930074325-phpapp01
 

More from euskararenerraietan

Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurkaKontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurkaeuskararenerraietan
 
Ildoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dagoIldoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dagoeuskararenerraietan
 
Ildoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasunaIldoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasunaeuskararenerraietan
 
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatuAzpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatueuskararenerraietan
 
Azpiideien garrantzia adibideak mens sana
Azpiideien garrantzia adibideak mens sanaAzpiideien garrantzia adibideak mens sana
Azpiideien garrantzia adibideak mens sanaeuskararenerraietan
 
Argudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideakArgudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideakeuskararenerraietan
 
Paragrafoak antolatu opor osteko sindromea
Paragrafoak antolatu opor osteko sindromeaParagrafoak antolatu opor osteko sindromea
Paragrafoak antolatu opor osteko sindromeaeuskararenerraietan
 
Paragrafoa motak teoria eta adibideak
Paragrafoa motak teoria eta adibideakParagrafoa motak teoria eta adibideak
Paragrafoa motak teoria eta adibideakeuskararenerraietan
 
Erreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforakErreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforakeuskararenerraietan
 
Erreferenteak: anaforak eta kataforak
Erreferenteak: anaforak eta kataforakErreferenteak: anaforak eta kataforak
Erreferenteak: anaforak eta kataforakeuskararenerraietan
 
Erreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforakErreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforakeuskararenerraietan
 
Ordezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatzOrdezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatzeuskararenerraietan
 
Kohesioa albisteak grapaz josten albiste berriak
Kohesioa albisteak grapaz josten albiste berriakKohesioa albisteak grapaz josten albiste berriak
Kohesioa albisteak grapaz josten albiste berriakeuskararenerraietan
 

More from euskararenerraietan (20)

Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurkaKontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
Kontraargudiaketa goimendizaletasunaren aurka
 
Ildoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dagoIldoak kronologia txina modan dago
Ildoak kronologia txina modan dago
 
Ildoak kronologia gaiak
Ildoak kronologia gaiakIldoak kronologia gaiak
Ildoak kronologia gaiak
 
Ildoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasunaIldoak zok gehiegizko gizentasuna
Ildoak zok gehiegizko gizentasuna
 
Ildoak zerrenda egaña
Ildoak zerrenda egañaIldoak zerrenda egaña
Ildoak zerrenda egaña
 
Enumerazio paragrafoa
Enumerazio paragrafoaEnumerazio paragrafoa
Enumerazio paragrafoa
 
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatuAzpiideien garrantzia testu laburra luzatu
Azpiideien garrantzia testu laburra luzatu
 
Ildoak gai bakarraren 3 eskema
Ildoak gai bakarraren 3 eskemaIldoak gai bakarraren 3 eskema
Ildoak gai bakarraren 3 eskema
 
Azpiideien garrantzia adibideak mens sana
Azpiideien garrantzia adibideak mens sanaAzpiideien garrantzia adibideak mens sana
Azpiideien garrantzia adibideak mens sana
 
Argudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideakArgudio motak teoria eta adibideak
Argudio motak teoria eta adibideak
 
Paragrafoak antolatu opor osteko sindromea
Paragrafoak antolatu opor osteko sindromeaParagrafoak antolatu opor osteko sindromea
Paragrafoak antolatu opor osteko sindromea
 
Egokitasuna testuak
Egokitasuna testuakEgokitasuna testuak
Egokitasuna testuak
 
Paragrafoa motak teoria eta adibideak
Paragrafoa motak teoria eta adibideakParagrafoa motak teoria eta adibideak
Paragrafoa motak teoria eta adibideak
 
Ruperto gaur-
Ruperto  gaur-Ruperto  gaur-
Ruperto gaur-
 
Tema rema
Tema remaTema rema
Tema rema
 
Erreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforakErreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforak
 
Erreferenteak: anaforak eta kataforak
Erreferenteak: anaforak eta kataforakErreferenteak: anaforak eta kataforak
Erreferenteak: anaforak eta kataforak
 
Erreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforakErreferenteak anaforak eta kataforak
Erreferenteak anaforak eta kataforak
 
Ordezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatzOrdezkapen semantikoa itzulidatz
Ordezkapen semantikoa itzulidatz
 
Kohesioa albisteak grapaz josten albiste berriak
Kohesioa albisteak grapaz josten albiste berriakKohesioa albisteak grapaz josten albiste berriak
Kohesioa albisteak grapaz josten albiste berriak
 

Amama

  • 1. Amama: eder, sakon, hunkigarri, pentsarazlea Xabier Mendiguren Iritsi da "Amama", Asier Altunaren filma, denok itxaroten genuena, eta aparteko iruzkina eskainiko diogu. Xalbadorren bertsoari buelta emanda: ez bakarrik gurea, baizik ederra delako. Ederra, sakona, hunkigarria; ideiaz, sujerentziaz eta irudi liluragarriz betea. Orain hogeita piko urte Julio Medem-ek bere estreinako filma estreinatu zuenean, "Vacas", haserretu egin nintzen, ez hainbeste zuzendariarekin baizik eta izan zuen harrerarekin: "Honek ez du ideiarik ere baserria benetan zer den, eta hemen ari dira denak, gure izatearen deskubritzailea balitz bezala". Altunari, hasteko, bi gauza eskertu behar dizkiot: bata, benetan ezagutzen duela baserria (eta baserritarra) zer den; eta bestea, ez duela "euskal" izateaz eta esentziaz hitz egiten. Hala ere, atzean gogoeta sakona dago, eta gauza askotaz hitz egiten da: belaunaldien arteko transmisioaz edo etenaz, baserriaren eta kalearen arteko talkaz, garai bateko bizimoduaren galbideaz... Hori dena, istorio oso bertako bat kontatuz: baserri batean, seme-alabetako inork ez du bertan lanean jarraitu nahi, eta aita egoskorrak ezin hori ulertu. Oso bertakoa baina aldi berean oso unibertsala da istorioa, geure eran eta hizkuntzan kontatua, eta Asier Altunaren estetikarekin, arte-lan bati buruz ari baikara. Kixi Altunak betidanik izan du surrealismorako joeratxoa. Telmo Esnalekin egindako lanetan umore errealistaren erregistroaren mugetan ibili bada ere, bakarkako lanetan nabarmena da hura gainditzeko joera. Adibidez azken laburretan, "Zela Trovke" eta "Soroa". Azken honetan, azpimarragarria da, era berean, Jorge Oteizaren inspirazioa, gaur aipagai dugun filmean ere esplizitua: neolitikoarekin lotzen gaituzten 80 amonen kontuan, arteari ematen zaion gure arima interpretatzeko eta sendatzeko gaitasunean... Niretzat gehiegizkoa da oteizianismo hori guztia, baina hori nire mania pertsonal bat da, ez Altunarekin baizik eta oriotarrarekin. Eta zer gehiago esan? Joateko denak ikustera. Kandido Uranga eta Iraia Elias zoragarri daude, eta berdin casting guztia. Lipusen rola, esaterako, azpimarratzekoa. Ederra da era berean argazkia, musika, hitz batean dena. Ea merezi bezalako arrakasta duen gure herrian, eta baita nazioartean ere. (Argazkian, Altuna zuzendaria Uranga eta Lipus aktoreekin lanean).