Heziketa eta InFormazio kanpainak
Jaiotzen garenetik hil arte ematen den prozesua.Haur, gazte zein helduei zuzendutako heziketa-programak garatzenditugu ara...
Heziketa eta inFormazio kanpainak      1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programak      2   Kontzientziazio eta sentsib...
1   Unitate didaktikoak eta    heziketa-programak    IDEIAK...                                     Arazik garatutako proie...
EKAINBER   1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakRIMuseoa                Ekain haitzuloaren erreplikan euskal     ...
ALGORRI                1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakInterpetazio Zentroa                            Zumai...
CRISTOBAL    1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakBALENCIAGAmuseoa                 Cristobal Balenciaga modako ma...
ASKIZU              1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakIngurugiro Eskola                         Getaria eta be...
ZARAUZKO ARTE   1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakETA HISTORIAMuseoa                     Zarauzko ondare histo...
ESKOLA      1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakAGENDA 21                 Ikasleekin elkarlanean, gai zehatz bat...
ZARAUTZ     1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakEZAGUTZEN                  Zarauzko ondare kulturala eta natural...
ORIO        1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakEZAGUTZEN                 Orioko udalerriak izan duen garapen hi...
ZUMAIA      1   Unitate didaktikoak eta heziketa-programakEZAGUTZEN                                           Zumaia ezagu...
Kontzientziazio eta2   sentsibilizazio    kanpainak    IDEIAK...                                 Arazik garatutako proiekt...
HONDAKINENPREBENTZIORAK   2   Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakO KANPAINA                     Ikasleek urrezko ...
GABONETAKOAPAINGARRI    2   Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakIRAUNKORRAK                   Hitzetatik ekintzeta...
AZTARNAEKOLOGIKOA   2   Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainak                  Aztarna ekologikoak gure bizimoduak ...
ZARATARENINGURUKO          2   Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakSENTSIBILIZAZIOKANPAINA                       H...
ASTE BERDEA              2   Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainak                   Ekainaren 5ean ospatzen den In...
MUGIKORTASUNIRAUNKORRARE   2   Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakN ASTEA                    Irailaren 21eko “Kot...
Ekitaldi ludiko-3   didaktikoak                                           Arazik garatutako proiektuak:    IDEIAK...      ...
ZUAHITZ EGUNA                3   Ekitaldi ludiko-didaktikoak                     Zuhaitz eguna antolatzeko aholkularitza  ...
BIGARRENESKUKO AZOKA   3   Ekitaldi ludiko-didaktikoak                    Kontsumo arduratsuaren aldeko ekintza           ...
ERROMATARJARDUNALDIAK   3   Ekitaldi ludiko-didaktikoak                    Euskal Herrian dagoen erromatar garaiko        ...
KOBAZULOENEGUNA        3   Ekitaldi ludiko-didaktikoak                  Ekainek gordetzen duen lurrazpiko altxor          ...
ZUMAIANATURAZ BLAI!   3   Ekitaldi ludiko-didaktikoak                     Zumaiako natur baliabideak ezagutzera           ...
ZARAUTZ ART              3   Ekitaldi ludiko-didaktikoak                   Zarautz Artista askoren jaioterria eta bizileku...
Ikastaroak: on-4   line eta    presentzialak.    IDEIAK...                                   Arazik garatutako proiektuak:...
Nerea Ibáñ ezHeziketa proiektuen arduradunaARAZI IKT S.L.Bizkaia 11, 20800 Zarautz943833641/ 676835446arazi@arazi-ikt.comw...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Heziketa eta sentsibilizazioa

1,672 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,672
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
841
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Heziketa eta sentsibilizazioa

  1. 1. Heziketa eta InFormazio kanpainak
  2. 2. Jaiotzen garenetik hil arte ematen den prozesua.Haur, gazte zein helduei zuzendutako heziketa-programak garatzenditugu arazin, Atik Zra. Araziren Zerbitzuak: - Hartzailearen beharren azterketa pertsonalizatua. - Neurrira sortutako material didaktikoak. - Eragileen arteko koordinazioa, kalitatezko kudeaketa sisteman oinarrituz. - Asebetetze-mailaren bermea, etengabeko ebaluaketaren bitartez. - Proiektuaren komunikazioa. - Disziplina anitzeko hezitzaile taldea. - Aholkularitza estrategikoa eta puntako baliabideak. - 14 urteko esperientzia.
  3. 3. Heziketa eta inFormazio kanpainak 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programak 2 Kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainak 3 Ekitaldi ludiko-didaktikoak. 4 Ikastaroak: on-line, presentzialak. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  4. 4. 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programak IDEIAK... Arazik garatutako proiektuak: Ondare naturala eta kulturala ezagutzera Algorri Interpreazio Zentroaren eskaintza didaktikoa ematea ezinbestekoa da hura zaindu eta babestu ahal izateko. Ekainberriren eskaintza didaktikoa Askizu Ingurugiro Eskolaren eskaintza didaktikoa ...BOROBILTZEN Zarauzko Arte eta Historia Museoaren eskaintza didaktikoa Eskolako kurrikuloarekin bat datozen Cristóbal Balenciaga Museoaren eskaintza edukiak garatzen ditu arazik, ikasleen didaktikoa adinari egokitutako azalpenak eta material Zumaia Ezagutzen, Orio Ezagutzen eta Zarautz erakargarriak erabiliz. ezagutzen. Kudeatzen ditugun zentroetan, edo Eskolako Agenda 21 Urola Kostan eta Debabarrenan ikasgelara bertaratuz, ikasleen arreta pizteko ekintza partehartzaileak antolatzen Klik eta klik ditugu, etorkizuneko hiritarrak hezteko Menoscaren Bila helburuarekin. Zarautz zure eskuetan Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  5. 5. EKAINBER 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakRIMuseoa Ekain haitzuloaren erreplikan euskal historiaurrea ezagutzeko aukera zabaltzen da, labar-artearen berri ematen duten bisita gidatuak eta material didaktikoen bitartez. Araziren eskaintza: • Bi orduko iraupena duten ekintzak aukeran, erreplikara bisita, erakusketa gela eta tailerra uztartuz. • Haur Hezkuntzatik goi ikasketak bitarteko eskaintza didaktikoa. • Historiaurreko bizimoduaren inguruko hausnarketa. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  6. 6. ALGORRI 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakInterpetazio Zentroa Zumaiako baliabide naturalak ezagutzera emateko helburuarekin, Biotopo Babestua den flyscha eta Europar Batasuneko Garrantzizko Lekua den Urola itsasadarra lantzen dira. Araziren eskaintza: • Goiz edo egun osoko programak neurrira zehazteko aukera: zentroko bisita, oinezko ibilbidea, itsasontziko ibilbidea eta tailerra konbinatuz. • 6-18 urte bitarteko heziketa ziklo bakoitzari egokitutako azalpenak eta materialak. • 3 gai lantzeko aukera: geologia, ekosistemak eta biodibertsitatea, edukiak bertatik bertara antzemanez. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  7. 7. CRISTOBAL 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakBALENCIAGAmuseoa Cristobal Balenciaga modako maisua ezagutzearekin batera, oihalak, patroiak eta joskintzaren bestelako ezaugarriak azaltzen dituzten programa didaktikoak eskaintzen dira, Getarian kokatuta dagoen museo esanguratsuan. Araziren eskaintza: • Museoaren eskaintza didaktikoak historia, geometria, arte plastikoak eta literatura lantzeko aukera eskaintzen du. • Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduera didaktikoak. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  8. 8. ASKIZU 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakIngurugiro Eskola Getaria eta bere inguruak arrantzaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera ezinhobea eskaintzen du. Askizu Ingurugiro Eskolan itsasoko bizidunak eta arrantza iraunkorra ezagutzeaz gain, herri arrantzale batean murgiltzeko egonaldiak antolatzen ditugu. Araziren eskaintza: • 3-18 urte bitarteko haurrei egokitutako eskaintza didaktikoa. • Egun 1, 2 edo 3 egunetako egonaldiak. • Getaria, Zarautz eta Zumaiako baliabideak uztartzen dituzten egitarau pertsonalizatuak. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  9. 9. ZARAUZKO ARTE 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakETA HISTORIAMuseoa Zarauzko ondare historikoa aurkezteko modu berritzaileak hartzailearen eskura jartzen ditugu, Santa Maria la Real Monumentu eta Arkeologia Multzoa Zarauzko eraikin esanguratsuenekin batera ezagutzera emateko helburuarekin. Araziren eskaintza: • Bigarren Hezkuntzako ikasleei egokitutako eskaintza didaktikoa. • e-learning eta m-learning teknologiak. • Euskal Herrriko Unibertsitatearekin elkarlana. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  10. 10. ESKOLA 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakAGENDA 21 Ikasleekin elkarlanean, gai zehatz baten inguruko diagnostikoa eta ekintza plana garatzen da. Herriaren egoera hobetzeko proposamenak ez ohiko udalbatzarrean aurkeztuko dira. Araziren eskaintza: • Irakasleei eskainitako formazioa, eta ikasturtean zehar aholularitza zerbitzua. • Ikasleen adinari egokitutako material erakargarri eta ulerterrazak. Saio teoriko eta praktikoak burutzeko fitxak eta gidaliburua. • Proiektuaren koordinazioa, komunikazioa eta balorazioa. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  11. 11. ZARAUTZ 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakEZAGUTZEN Zarauzko ondare kulturala eta naturala ezagutzera emateko jarduera ezberdinen bitartez, ikasleek udalerriaren ezagutza sakona bereganatuko dute heziketa zikloetan zehar. Araziren eskaintza: • Lehen Hezkuntzako haurrei egokitutako eskaintza didaktikoa. • Udalerriaren garapen historikoa ulertarazteko saioak, talde-lanean burutu beharreko erronkak proposatuz. • Zarauzko baliabide naturalak bertatik bertara ezagutzeko irteera gidatuak. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  12. 12. ORIO 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakEZAGUTZEN Orioko udalerriak izan duen garapen historikoa azaltzeko jarduerak antolatzen ditugu, ingurumenaren gaineko inpaktua kontuan hartuz. Ikasleek gizakiak eragin dituen aldaketak eta horien ondorioen inguruko hausnarketa egingo dute. Araziren eskaintza: • Lehen Hezkuntzako haurrei egokitutako eskaintza didaktikoa. • Historian zeharreko bidaia egiteko jolas partehatzailea, udalerriko puntu esanguratsuenak ezagutzera emanez. • Argazki zaharrak eta berriak alderatuz, gizakiak inguruaren gainean sortu duen inpaktua aztertuko da garapen iraunkorrerako bidean irtenbideak proposatuz. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  13. 13. ZUMAIA 1 Unitate didaktikoak eta heziketa-programakEZAGUTZEN Zumaia ezagutzen Zumaiak dituen baliabideak balioan jarri eta ikasleei ezagutzera emateko jarduerak proposatzen dira, udalerriaren inguruko hausnarketa sakona eginez. Herritarron bizi kalitatea eta ingurugiroaren zaintza bateragarriak izateko proposamenak aztertuko dira, etorkizunari begira irtenbide iraunkorrak bilatuz. Araziren eskaintza: • Herriaren bilakaera historikoaren azterketa argazki zahar eta berrien arteko alderaketa eginez. • Artearekin loturiko baliabideen aurkezpena, saio teoriko eta irteera gidatuaren bitartez. • Ontzigintzaren aurkezpena, ontziolara bisita gidatua barneratuz. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  14. 14. Kontzientziazio eta2 sentsibilizazio kanpainak IDEIAK... Arazik garatutako proiektuak: Hondakinen prebentziorako ingurumen- Gure gizarteak dituen erronkei aurre heziketa kanpaina egiteko herritarren partehartzea Gabonetako apaingarri iraunkorrak ezinbestekoa da. Zarataren inguruko sentsibilizazio kanpaina ...BOROBILTZEN Bulego Berdea Aztarna Ekologikoa Herritarrok informazioan oinarritutako Aste Berdea iritzia izateko tresnak garatzen ditugu Mugikortasun Iraunkorraren Astea arazin, ikuspuntu ezberdinak barneratuz eta hartzailearen beharretara egokituz. Natur Txokoa Arizmendi Mintegia Bezeroarekin elkarlanean finkatutako Bide-heziketaren inguruko kanpaina helburuak lortzeko aholkularitza estrategikoa eskaintzen dugu, eragileen “Kalean, etxean bezala” kanpaina asebetetze maila bermatuz. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  15. 15. HONDAKINENPREBENTZIORAK 2 Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakO KANPAINA Ikasleek urrezko hiru arauak barneratzeko asmoarekin egun osoko egitaraua antolatzen dugu. Hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena modu sakon eta ulerterrazean lantzeko materialak eta jolasak garatzen ditugu. Araziren eskaintza: • Hondakinen sorrera eta kudeaketaren inguruko aurkezpena. • Eguneroko bizitzan ohitura onak bereganatzeko jolas partehartzailea: “Kutsidazu bidea”. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  16. 16. GABONETAKOAPAINGARRI 2 Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakIRAUNKORRAK Hitzetatik ekintzetara pasatzeko helburuarekin Udala eta ikastetxeen arteko elkarlana burutu da. Gabonetan, herriko apaingarri iraunkorrak sortu dira baliabideen erabilera arduratsua eta energi-kontsumoarenmurrizketa bermatuz. Araziren eskaintza: • Testuingurua ulertarazteko saio teorikoa: baliabideen erabilera arduratsua eta energi- kontsumoaren inguruko hausnarketa. • Barrurako zein kanporako apaingarriak sortzeko gidoia eta ereduak, tailerrak neurrira zehazteko aukera emanez. • Proiektuaren garapenean zehar aholkularitza teknikoa. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  17. 17. AZTARNAEKOLOGIKOA 2 Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainak Aztarna ekologikoak gure bizimoduak sortzen duen inpaktuaren neurria ematen digu, Lurra planetaren ahalmenarekin alderatzeko aukera eskainiz. Horrela, garapen iraunkorraren bidean zein puntutan gauden jakin dezakegu, herritarrak sentsibilizatzeko tresna eraginkorra izanez. Araziren eskaintza: • Aztarna ekologikoaren kalkulua. • Aztarna ekologikoa ezagutzera emateko kanpaina: web gunea, erakusketa, tailer didaktikoa, informazio-puntua, etab. • Iraunkortasun adierazleen kalkulua eta komunikazioa. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  18. 18. ZARATARENINGURUKO 2 Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakSENTSIBILIZAZIOKANPAINA Herritarrak zarataren inguruan sentsibilizatuz, herriaren egoera hobetzeko helburua duen kanpaina garatzeko aukera ematen dugu. Araziren eskaintza: • Informazio euskarriak: kartelak, irrati zein telebistako iragarkiak, web bidezko promozioa. • Adituekin elkarlanean antolaturiko hitzaldiak eta erakusketa ibiltaria. • Informazio-puntua: hezitzaileen laguntzarekin, herritarrek identifikatutako puntu beltzak, eta haiei irtenbidea emateko proposamenak jasotzekoaukera ematen dugu, herritarren partehartzea bultzatuz. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  19. 19. ASTE BERDEA 2 Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainak Ekainaren 5ean ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, herritarren partehartzea sustatzeko kanpainak antolatzen ditugu. Araziren eskaintza: • Zure neurrira diseinatutako egitaraua zehazteko aholkularitza estrategikoa eskaintzen dugu. • Kanpaina aurrera eramateko lan taldea, hasieratik amaierara ekintzak definitu, sortu, promozionatu eta garatzeko ahalmena eskainiz. • Kanpainaren zehaztapen guztiak jasoko dituen txostenaren aurkezpena. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  20. 20. MUGIKORTASUNIRAUNKORRARE 2 Kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpainakN ASTEA Irailaren 21eko “Kotxerik gabeko eguna” ospakizunarekin batera, mugikortasun iraunkorraren aldeko jarrerak indartzeko jarduera ugari eskaintzen ditugu. Araziren eskaintza: • Zure neurrira diseinatutako egitaraua zehazteko aholkularitza estrategikoa eskaintzen dugu, hainbat ekintza eskainiz: oinezko irteera, bizikleta martxa, informazio-puntua, eguzki-kotxeak eraikitzeko tailerra, etab. • Kanpaina aurrera eramateko lan taldea, hasieratik amaierara ekintzak definitu, sortu eta garatzeko ahalmena eskainiz. • Kanpainaren zehaztapen guztiak jasoko dituen txostenaren aurkezpena. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  21. 21. Ekitaldi ludiko-3 didaktikoak Arazik garatutako proiektuak: IDEIAK... 2.0. Jardunaldiak: “Eragiogun kulturari” Eredua ematea irakasteko modu bikaina da. Algorriko jolas didaktikoa Sagardoetxea Museoko jolas didaktikoa Bigarren eskuko azoka ...BOROBILTZEN Erromatarren jardunaldiak Ekitaldiak antolatzeko orduan, Kobazuloaren eguna ikuspuntu ludikoa eta didaktikoa Zumaia naturaz blai! barneratzen duten egitarauak sortzen Berrerabilpen tailerra ditugu. Esperientziaren bitartez, ezagutzak eta bizipenak uztartzen Zarauzko Triatloia ditugu, pausu txikiak baina Zarautz Art eraginkorrak emateko helburuarekin. Zuhaitz eguna Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  22. 22. ZUAHITZ EGUNA 3 Ekitaldi ludiko-didaktikoak Zuhaitz eguna antolatzeko aholkularitza eskaintzen dugu udalerri bakoitzaren beharretara egokitutako egitarauak prestatuz. Arazik ekintzak definitu, sortu, garatu eta komunikatzeko aukera eskaintzen du, zerbitzu integrala bermatuz. Araziren eskaintza: • Zuhaitz landaketa, parte-hartzaileei zuzendutako dinamika partehartzailearen bitartez. • Landare inbaditzaileen inguruko irteera gidatua, bertako landaretza eta espezie arrotzen ezaugarriak azalduz. • Ekitaldiaren promozioa eta koordinazioa. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  23. 23. BIGARRENESKUKO AZOKA 3 Ekitaldi ludiko-didaktikoak Kontsumo arduratsuaren aldeko ekintza praktikoak bultzatuz, herritarren partehartzearekin antolaturiko azokak antolatzen ditugu. Azoka hauen helburu nagusia produktuak berrerabiltzea da, baliabideen erabilera arduratsua bultzatuz. Araziren eskaintza: • Egitasmoa ezagutzera emateko komunikazio-kanpaina: web, sare sozial, kartel, eskuorri, prentsa ohar edo bestelako euskarrien bitartez. • Biztanleek salgai jarri nahi dituzten produktuak jaso, sailkatu eta salgai jartzeko lan taldea osatzen dugu, azokak antolatuz eta garatuz. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  24. 24. ERROMATARJARDUNALDIAK 3 Ekitaldi ludiko-didaktikoak Euskal Herrian dagoen erromatar garaiko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetariko bat Zarautzen aurkitzen da. Erromatar Jardunaldiak aurkikuntza hori gizarteari ezagutzera emateko sortu ziren. Araziren eskaintza: • Ekintzen definizioa eta garapena: Barduliar tribuaren antzezlana, erromatar garaiko jokoak, su eta ehiza tailerrak, eta arkume errearen dastaketa. • Egitarauaren promozioa eta koordinazioa. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  25. 25. KOBAZULOENEGUNA 3 Ekitaldi ludiko-didaktikoak Ekainek gordetzen duen lurrazpiko altxor paregabea deskubritzeko aukera emanez, jarduera bereziak antolatzen dira martxoko lehenengo igandean. Araziren eskaintza: • Erreplikako bisita gidatua. • Paleolito garaiko ehiza-tekniken inguruko erakustaldia. • Arantzazuko Santutegia Hotelean asteburuko alojamendua eta Mugarik Gabeko Lurpea osatzen duten zortzi kobak ikusteko sarreren zozketa. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  26. 26. ZUMAIANATURAZ BLAI! 3 Ekitaldi ludiko-didaktikoak Zumaiako natur baliabideak ezagutzera emateko asmoarekin, herritarren partehartzea bultzatzeko lehiaketa antolatu dugu. Araziren eskaintza: • Baliabide naturalen aurkezpena, euskarrien bitartez. • Lehiaketaren kudeaketa, itsasontziko bidaiak zozketatuz irabazleen artean. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  27. 27. ZARAUTZ ART 3 Ekitaldi ludiko-didaktikoak Zarautz Artista askoren jaioterria eta bizilekua da. Zarauzko Arte eta Historia Museoak, artista horien lana herritarrei hurbiltzeko Zarautz Art izeneko ekimena bultzatzen du. Araziren eskaintza: • Artistek beraien arteko loturak eta elkarlanak sustatzeko ekimenaren definizioa eta antolaketa: herritarrei sormenaren prozesua zuzenean azaldu eta arte lanetan pate hartzeko aukera luzatzen zaie. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  28. 28. Ikastaroak: on-4 line eta presentzialak. IDEIAK... Arazik garatutako proiektuak: Herritarrei zuzendutako ikastaroak: Bizimodua aldatuz doa eta egoera 5. edukiontzia. berrien aurrean aurkitzen gara etengabe. Irakasleei zuzendutako ikastaroak: garapen iraunkorra. ...BOROBILTZEN Ekintzaileei zuzendutako ikastaroak: Trebezi berriak garatzeko beharrean ingurumena. gaude, eta arazik formazio Enpresari zuzendutako ikastaroak: sare pertsonalizatua eskaintzen du hobekien sozialak. egokituko zaizkizun baliabideak erabiliz. Sektoreka diseinatutako ikastaroetan eduki teoriko eta praktikoak uztartzen dira, on-line edo harreman zuzenaren bidez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko helburuarekin. Heziketa eta inFormazioa kanpainak
  29. 29. Nerea Ibáñ ezHeziketa proiektuen arduradunaARAZI IKT S.L.Bizkaia 11, 20800 Zarautz943833641/ 676835446arazi@arazi-ikt.comwww.arazi-ikt.com

×