2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN……………..… 2-3
KIROLENBERRI………………..…… 4-5
EUSKARALDIA……….......................... 6
ELKARRIZKETA:
JON ITURBE……………………………..7
BERRI HARRIGARRIAK.......................8-9
ZIENTZIALARIAK………………….10-11
ZINEA ……………………..………..….12
ELKARRIZKETA: IKASLE BERRIAK……..13-14
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK……..… 15
DENBORAPASAK………………………..16
ADARRA:
6. mailakoak Besabira joan ginen autobusez. Gero, oinez abiatu ginen eta harri batean
gelditu ginen atseden hartzera.
Ondoren, Etenetaraino igo gi-
nen, eta Etenetan hamaiketakoa
egin genuen. Hamaiketakoa bu-
katu eta gero Adarrara igo gi-
nen. Bidean betizuak ikusi geni-
tuen. Adarra tontorrean argazki
bat atera genuen, oso nekatuta
bukatu genuen, baina aldi bere-
an oso pozik
ONDDI:
Bexabirano autobusez joan ginen, bidean zeze-
nak ikusi genituen eta Antton gurekin etorri zen.
Onddirako bide erdia egin genuenean, hamaike-
takoa egin genuen eta pertsona batek bertso bat
abestu zigun.
Geroago, Onddi puntara igo ginen eta bertan
argazki eder bat atera genuen.
Gero jeitsi egin ginen eta bazkaltzera joan ginen
eta bazkaria oso gozoa zegoen.
Bukaeran, denoi ura bukatu zitzaigun baina oso ondo pasa genuen Onddi igotzen.
Oso ondo pasa genuen antzerkia ikusten eta beste urte batean berriro etortzea nahi
dugu.
ANTZERKI FORUM:
Goiz batean bi pertsona etorri zi-
ren antzerki bat egitera. BAKE-
TIKetik etorri ziren.
Ikasleen arteko jazarpenaren in-
guruan, antzerki bidez erasoa ez
dela egin behar ikasi genuen.
Oso luzea iruditu zitzaigun baina
aldi berean interesgarria.
Ez dela jo behar eta errespetua
eduki behar dela ikasi genuen an-
tzerki honetan.
3.
3
BERTSO SAIOA:
Iraila bukaeraaldera, Mikel eta Iñaki bertso saioa egitera etorri ziren Egapera.
Guri gai bat asmatzeko esan ziguten eta beraiek bertsotan abestu zizkiguten.
Gero, haietako bat kanpora joan zen eta guk gai bat esan behar genuen eta gero
kanpoko pertsonak guk esandako gaia asmatu egin behar izan zuen.
Oso polita eta interesgarria
iruditu zitzaigun bertso saioa.
Asko gustatu zitzaigun. Ber-
tso eskolara animatzeko apro-
posa!!
IRAKASLE ALDAKETA:
Lehengo kurtso bukaeran MAITE joan egin
zen eta aurten MIKEL etorri da gero MIKEL
joan egin zen eta MAIALEN etorri zen, a ze
aldaketa pila…
Orain MAIALEN dago eta MATEMATIKA
eta GAZTELANIA ematen digu.
MIKEL 5.A gelan egon zen eta EUSKARA,
TXANELA eta MATEMATIKA ematen zigun
Interesgarria iruditu zaigu hainbeste irakasle ezagutzea bakoitzak bere jarrera
duelako.
Zorte on MIKELI bere lan berrian!!!
MANEX ETA GORKA
4.
4
SILVIA TRIGUEROS GARROTE
SilviaAinhoa Trigueros Garrote (Abadiño, Bizkaia, 1976kootsailaren 12a) euskal mendi-
lasterkaria da.
2018an TordesGeants 330 kilometroko proba irabazi du.
87 ordu, 50 minutu eta 31 segundo behar izan ditu,
2017an baino 10 ordu gutxiago. Europako probarik gogo-
rrenetako honetan, Silvia izan da aurreneko emakumea
helmuga zeharkatzen eta sailkapen orokorrean 12. tokian
amaitu du.
Silviari txikitatik datorkio mendizaletasuna. Umetan gura-
soekin hasi zen mendira joaten eta gero lagunekin. Mendi
lasterketetan parte hartzen ordea, kasualitatez hasi zen.
Korrika aritzen zen mendian ibiltzeko forman egoteko,
harik eta, senide batek animatuta, Aiako Harriak lasterketan parte hartu zuen arte. Asko
sufritu zuen arren, gustura jardun zuen lasterketa hartan eta handik aurrera gelditu gabe
dabil.
Guri oso neska interesgarria iruditzen zaigu. Uste dugu bere bizitzan oso ondo zaindu
dela, oso pertsona jatorra dela eta bere bizitzan lagun asko izango dituela. Hori pentsa-
tzen degu ondo zaintzen dela oso osasuntsua ikusten dugulako.
5.
5
UXUE FRAILE AIZPEITIA
UxueFraile Azpeitia Donostia, 1974ko apirilaren 19a jaio
zen. Euskal mendi-korrikalaria da. 2018an, bigarren pos-
tua lortu zuen MontBlanc-ekoUltratrailean (UTMB). Urte-
betez baino gehiagoz lehiatu gabe eta ia korrikarik egin
gabe egon eta gero, 2016ko amaieran belaunean izan-
dako belauneko lesio larri baten ondorioz.2015ean ere
bigarren geratu zen; 2016an, hirugarren, eta 2014an, be-
rriz, bosgarren. Gorputz-hezkuntzako irakaslea da.
Gu-
k
Wikipedia
Uste dugu neska hau oso ausarta dela eta la-
gun onak izango ginela.
Joane eta Claudia
no
Hiria Laster-
keta
Kilome-
troak
Data Den-
bora
27e
Espai-
nia
Trans-
vulcateni
a
83 km 2013-
ko mai-
tzaren
11-a
8 h 44
min 48
s
39e
Espai-
nia
Trans-
vulcania
73 km 2014-
ko
maia-
tzaren
10-a
8 h 48
min 01
s
31e
Frantzia Grand
Raid
172 km 2014-
ko urria-
ren 23-
a
34 h 18
min 02
s
31e
Franztia Ultra-
Trail du
Mont-
Blanc
170 km 2015-ko
abuz-
tuaren
28-a
26 h 29
min 35
s
16e
Japon Ultra-
TrailMt.F
uji
169 km 2015-
ko irai-
laren 25
-a
25 h 34
min 02
s
40e
Espai-
nia
Transgr
ancanari
a
125 km 2016-
ko mar-
txoaren
4-a
1 h 28
min 05
s
6.
6
Euskaraldia
2018ko azaroaren 23tikabenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo uler-
tzen dugun heldu guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri
osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.
Nola egingo dugu?
16urtetik gora badituzu, ondoko bi roletako bat har ezazu 11 egunez:
Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren.
Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.
Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz eran-
tzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.
Zer lortu nahi dugu?
·Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babes-
tuagoak sortzea.
·Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino ge-
hiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegu ikusaraztea.
Zer da?
Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldia-
ren helburua. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu
duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da eta bi mugarri
ditu,batetik, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren ha-
rreman sareetan euskara gehiago erabiltzea bestetik, hizkuntzaren nor-
malizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua
ANIMATUUU ZAITEZTEEEE!!!!!!
https://jeuskaraldia.eus/aurkezpena
NAHIA ETA AROA
7.
7
BERTSO ESKOLAKO IRAKASLEA:JON ITURBE
Guk elkarrizketa egingo diogu Jon Iturberi, aurtengo bertso eskolako
irakasle berria dugulako.
Bertso eskola astearte eguardietan 12:35etatik 13:30ak arte izaten da eta 4.
Mailako eta 5. Mailako 10 ume joaten gara.
Noiz hasi zinen bertsotan?
6 urterekin hasi nintzen bertsotan.
Zergatik hasi zinen bertsotan?
Familian oso bertsozaleak zirelako eta
nik ere oso gustoko nuelako.
Zenbat urte dituzu?
23 urte.
Zenbat urterekin hasi zinen bertso-
tan?
6 urterekin hasi nintzen bertsotan.
Non bizi zara?
Urnietan bizi naiz.
Bertsolaritza gustatzen al zaizu?
Bai, asko.
Zein da zure bertsolari gustukoena?
Amets Arzallus, baina gehien bertsolari zaharrak gustatzen zaizkit.
Zer moduz irakasle bezala?
Ondo, gerra pixka bat ematen didate, baina ondo.
Zergatik etorri zinen Egape ikastolara?
Guraso Elkartekoek irakasle bat behar zela esan zidatelako.
Lehen zer ikastolatan zeunden bertso eskolako irakasle bezala?
Hau da lehenengoa.
Ondo al zaude irakasle bezala Egape ikastolan?
Bai, ilusio handia egiten dit berriz Egapera bueltatzeak.
Nola animatuko zenuke gutako norbait bertso eskolan hastera?
Oso polita eta dibertigarria izan daitekeela esanez.
Eskerrik asko elkarrizketa erantzuteagatik
Unai eta Mattin.
8.
8
BERRI HARRIGARRIAK...
INURRIAK ETAMATXINSALTOAK, SUAREN
AURREAN INDARTSUENAK
2003tik 274 animalia espezie aztertu dira, suaren aurrean dauzkaten
erreakzioa nolakoak diren jakiteko.
Ikerketa baten arabera inurriak eta matxinsaltoak dira suaren
eraginen aurrean hobekien erantzuten duten animaliak. Ikerketa
hau egiteko 274 animalia espezie eta 4.606 gizaki aztertu dituzte,
2003ko abuztuan
Ikerketaren helburua espezie ezberdinetako animaliek suaren
aurrean izan ohi dituzten erreakzioak zeintzuk diren jakitea
izan da. Horretarako, besteak beste, armiarmak, kakalardoak, inu-
rriak, matxinsaltoak, txoriak eta narrastien jokaerak aztertu di-
tuzte.
Ikerketak azpimarratu duenez, espezie orojaleak gainerako espe-
zieak baino indartsuagoak dira, izan ere, denetik jaten dutenez,
suteen ondorioz eratzen diren natur egoera berrietara euren ja-
teko ohiturak molda ditzaketelako. Bestalde, ikerketak ere garbi
uzten du leku berrietara ohitzeko gaitasuna duten nahiz mugikor-
tasun handiko espezieek, txoriek adibidez, bizirik ateratzeko au-
kera handiagoak izan ohi dituzte. Aldiz, ezkutalekurik aurkitzeko
denborarik ez daukaten espezieek, barraskiloek batez ere, erreta
hiltzeko arriskuhandiena dute.
Benetan harrigarria!!!!
Eitb.eusbitxikirietan aurkitu dugu informazioa. NAHIA.A ETA MADDINAHIA
9.
9
Munduko gaztarik zaharrena,Egip-
toko hilobi batean
Arkeologoek urratuta zeuden ontziak aurkitu zituzten Menfisko al-
kate izan zen Ptahmesen hilobian. Jasotako peptidoek erakutsi
dute behi esne eta ahuntz edo ardi esnearekin egindako esnekia
izan zela.
Munduko gaztarik zaharrena aurkitu dute Egiptoko hilobi batean.
Menfisko alkate izan zen Ptahmesen hilobia lurpetik atera zuten 1885ean. Desa-
gertu zen, eta 2010. urtean berriro aurkitu zuten, eta arkeologoek urratutako on-
tziak aurkitu zituzten bertan urte batzuk geroago.
Ontzietako batek solidotutako ore zurixka bat zuen, eta olanazko ehun bat. Di-
rudienez, horren edukia bere osotasunean mantentzeko erabili zuten.
Italiako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Ministerioak bultzatuta, Cataniakoeta
Kairoko Unibertsitateak egin duten ikerketan, lagina disolbatu eta ikertzaileek osa-
gai proteikoak araztu zituzten, kromatografía erabiliz, masen espektrometria iker-
tze aldera.
Behi esne eta ahuntz edo ardi esnearekin egindako esnekia izan zen. Olanazko
ehunaren ezaugarriak aztertu ondoren, likido bat baino solido bat gordetzeko ego-
kiagoa zela ikusi dute, eta bestelako xehetasun espezifikoetatik haratago, esnekia
gazta solido bat zela ondorioztatu dute.
Eitb.eus gizartean aurkitu dugu informazioa.
MADDI ETA NAHIA. A
10.
10
ZIENTZIA BERRIAK...
Zergatik ikustenda Ilargia egunean zehar?
Lurraren satelitea bitxikeriaz beteta dago; horren distira, posizioa eta teleskopio
bidez aztertzeko elementuak daude, besteak beste.
“Ilgora dagoenean arratsalde osoan, ikus daiteke; ilbehera dagoenean, berriz,
egunsentian”, azaldu du. Ilargi berria, aldiz, ikusezina da gauez, baina ez egu-
nez, Eguzkitik hurbil dagoelako eta bere alde ilunena Lurrera begira dagoelako.
Urtarrilean eta abuztuan, neguan eta udan, ere desberdin antzematen da. Sateli-
teak zeruan egiten duen ibilbideak sortzeko eta sartzeko puntuek eragina dute,
baita Ilargiaren faseak ere. Izan ere, Ilargiak Eguzkiaren bide bera egiten du.
Ilargi betea dagoenean, izarrak sei hilabete lehenago egin zuen bidea egiten du.
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5488711/zergatik-ikusten-da-ilargia-
eguna-denean/
Leire eta Nora
11.
11
Lurrikara eta argiak
Izenhonekin, lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo
lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortziena ger-
tatzen diren argi batzuk ezagutzen ditugu . Kasu batzuetan,
lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin
batera ikusi dira ere.
Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehie-
netan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiago
du. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik hamar bat mi-
nuturainokoa izan daiteke eta lurrikararen epizentrotik dis-
tantzia handietara ikusgai izaten dira: 100 Km eta 400 Km-
ko distantzietara ere, adibidez.
http://www.argia.eus/blogak/ibon-larrazabal/2013/12/14/lurrikara-argiak/
Leire eta Nora
12.
12
GEZILEIHOA, OTSOAREN OINATZA
Otsoagrinak eta gorrotoak, zein maitasuna eta aldarapen sortzen duen
animalia indartsua da. Dokumental honek otso lurretan bidaiatzen du, na-
turan, harraparia hauen bizitzak kontatzeko. Bizikidetza eta elkarrekiko
errespetua, non gizon eta otsoa diren eguneroko abentura baten par-
taide.
Zinegile eta biologo Arturo Menor idatzi du dokumental honen gidoia.
Sevilla, Leon eta Palentzia probintzien artean grabatu dituzte irudiak.
NORENTZAT DA PELIKULA? Adin guztietako jendearentzat
ZENBAT IRAUTEN DU? 1h 15min
ZER DA GEZILEIHOA?Artzaiek mendietan eraikitzen zuten Itxitura
berezi bat otsoak zelatatzeko.
ANIMATU IKUSTERA!!!!
ENEKO ETA BEÑAT
13.
13
Gure geletara ikasleberri asko etorri dira ikasturte honetan, haiek hobeto
ezagutzeko eginahalak egingo ditugu beraiekin hitz eginez.-
Kaixo gu Eider eta Nora gara eta gaur zuei elkarrizketa bat egingo dizu-
egu Prentsa tailerreko aldizkariarentzako.espero dugu gustatzea.
IKASLE BERRIEI ONGI ETORRIA
5.B
1- Nola izena duzu?Eta ze abizen dituzu?
Nahomi Oliva Sierra izena dut
2-Nongoa zara?
Hondurasekoa naiz (Amerika)
3-Nola sentitu zara gelan ikasle berria
bezala?
Gustura sentitu naiz
4-Euskaraz hitz egiten badakizu? Zaila
egiten zaizu?
Bai baino idaztea kostatzen zait
5-Gustatu al zaizkizu ikastola eta lagunak?
Bai asko gustatu zaizkit.
ESKERRIK ASKO GALDERAK ERANTZUTEAGATIK
14.
14
5.A
1-Nola izena duzu?Etaze abizen dituzu?
AnderGordas Cristian naiz
2-Nongoa zara?
Espainiakoa naiz
3-Nola sentitu zara gelan ikasle berria bezala?
Oso ondo sentitu naiz
4-Euskaraz hitz egiten badakizu?Zaila egiten
zaizu?
Oso gutxi. Bai zaila egiten zait
5-Gustatu al zaizkizu ikastola eta lagunak?
Bai , pilo bat
ESKERRIK ASKO GALDERAK ERANTZUTEAGATIK
6.B
1-Nola izena duzu?Eta ze abizen dituzu?
Wiam Ait Daoud naiz
2-Nongoa zara?
Casablancakoa (Maroko ) naiz
3-Nola sentitu zara gelan ikasle berria bezala?
Ondo eta gustura sentitu naiz
4-Euskaraz hitz egiten badakizu?Zaila egiten
zaizu?
Pixka bat eta zaila egiten zait
5-Gustatu al zaizkizu ikastola eta lagunak?
Bai,asko gustatu zaizkit
ESKERRIK ASKO GALDERAK ERANTZUTEAGATIK
BUENO ETA HAUXE DA GUZTIA, ONGI ETORRIAK EGAPERA!!!!
AGUR BERO BAT!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
NORA ETA EIDER
15.
15
ASMAKIZUNAK ETA TXISTEAK
Ilargiabezain borobila kare bezain zuria eta esne gordinez egina.
Kanibal bat hegazkinean doa eta esaten dio azafatak:
-Oraintxe ekarriko dizut menua.
Erantzuten dio kanibalak:
-Ez, nahiago dut bidaiarien zerrenda ikustea.
Gizon handi bat gero eta zaharrago, gorputz iluna gero eta lodiagoa.
Ilea erortzen zaio udazkenero, eta sortu berriro udaberriro.
Aizu non igartzen diozu oiloari zaharra ala gaztea den?
-Ba, hortzetan.
-Hortzetan? Baina oiloek ez dute hortzik?
-Ez, ez; baina nik bai!
ANE ETA MAIALEN
ALJER
BANGI
BRUSELAS
DHAKA
KABUL
MANAMA
MINSK
OTTAWA
TIRANA
UAGADUGU
VIENA
WASHINGTON
XAN ETA BEÑAT
16.
16
LOTU HIRIBURUAK ETAHERRIALDEAK…GAI AL ZARA?:
Kokolikoko.com
ALJER
BANGI
BRUSELAS
DHAKA
KABUL
MANAMA
MINSK
OTTAWA
TIRANA
UAGADUGU
VIENA
WASHINGTON
Belgika
EstatuBatuak
Aljeria
AfrikaErdikoErrepublika
Bangladesh
Bahrain
Bielorrusia
Kanada
Burkina Faso
Austria
Albania
Afganistan
GAZTELURAKO BIDEA BILATZEN LA-
GUNDUKO AL DIOZU?
XAN ETA BEÑAT