SlideShare a Scribd company logo
EGAPE_
TXO! 4
3. ZIKLOA
(2018- 2019)
2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN………..… 2-3
KIROLARIEN BERRI…………...4-5
ZIENTZIA BERRIA?.......................6
MUNDUAN ZE BERRI…….........7-8
KORRIKA……………………….9-10
PRAKTIKETN GUREAN…...11-12-13
ZINERA…………………………..14
.DENBORAPASAK ……...…...15-16
BERRIAK MOTZEAN…
SANTA AGEDA
Otsailaren 4ean Urnietatik ibili
ginen Santa Agedako abestiak
abesten. Bertsolaritzako irakas-
lea, Unai ere etorri zen bere ber-
tso politak abestera. San Juan
plazan, alkatea aurkitu genuen.
Dendetatik, tabernetatik…pasa
ginen. Deskantsatu eta hamai-
ketakoa jateko, Etxeberri plazan
dagoen parkera joan ginen eta
bertan jolasten ibili ginen. Ondoren eskolara itzuli ginen. Oso ondo pasa genuen. Espero du-
gu hurrengo 6.mailakoek gu bezain ondo pasatzea!
ARRIARAN
Otsailaren 14 ean Arriaran izeneko urtegi batera joan ginen 5. Mailakoak. Lehenengo galería
bisitatu genuen, gero ezusteko bat eduki genuen eta lasaitzeko parke batera joan ginen Ara-
ma herrira.
PRAKTIKETAKO IRAKASLE BERRIA
Jon Iturbe 5.mailakoen geletara etorri da praktikak egite-
ra. Asko ikastea espero dugu berarekin. Egia esanda, as-
ko laguntzen digu. Ongi etorria Jon!!!
ANTZERKIA
3.Mailakoei antzerkia egin genien 5. mailakoek,
antzerkia errege beldurti baten buruz zen. Lan
handia egin dugu hori lortzeko eta espero dugu
asko gustatu izana.
TINKO PELIKULA
Martxoaren 12an, 6.mailakoek Tinkok euskaratu-
tako Zipi eta Zape pelikula ikusi dugu. Oso inte
resgarria izan zen.
MAIALEN ETA JARE
3
BILBO
Martxoaren 8an, 6. Mailakoak Bilbora joan
ginen. Iristean, hamaiketakoa jan genuen eta
Arte Ederren Museora joan ginen. Hiru
taldetan banatu ginen eta hiru taldeek gauza
ezberdinak ikasi eta ikusi zituzten.O
ndoren,Portugalete zubira joan ginen bosteko
taldeetan igo ginen zubira, argazkiak atera eta
bistak ikusi genituen. Denak igo eta jaitsi
egiterakoan bazkaria jan, jolastu eta Urnietara
itzuli ginen. Irteera interesgarria izan zen.
IRUÑEA
Martxoaren 8an, 5.mailakoak Iruñara joan ginen
egun pasa. Iristean bi taldetan banatu ginen
batzuk Iruñako Alde Zaharra ikusi zuten eta bes-
teek Museoa eta gero alderantziz. Gero bazkaldu
egin genuen Takonera parkean. Ondoren jolas-
ten ibili ginen. Azkenik,autobusera itzuli ginen
Urnietara joateko. Oso ondo ibili ginen.
ODOL EMAILEAK
Martxoaren 13an 6.mailara 2 erizain odol emailearen ekartearekin lana egiten dutenak etorri
dira odolari eta odola emateari buruz hitz egitera. Asko ikasi ge-
neun gai honen inguruan eta animatu gintuzten handitzean odola
ematera. Oso interesgarria!!!!
ALKATEA, ETA ERIZAINA IKASTOLAN
6.mailakoek Inguruneko proiektua
egiteko, heriko alkateari, alkateordeari, eta erizainari elka-
rrizketa egin genien Urnietako bizi baldintzei buruz. Elka-
rrizketetan ikusi genuen Urnietan bizi kalitate ona dugula.
Zorionekoak gara!!!!!
MAIALEN ETA JARE
4
ELKARRIZKETA MALENI
Kaixo gu, Leire eta Viki gara 6.B eta 5.B mailako ikasleak gara, Malen Morandeira auke-
ratu dugu elkarrizketa egiteko, ikastolako ikaslea izan delako eta eskubaloiko jokalaria
delako Bera-Bera taldean. Besterik gabe has gaitezken elkarrizketarekin.
Zenbat urteekin hasi zinen eskubaloian?
10 urteekin hasi nintzen eskubaloi eskolan.
Ze taldetan hasi zinen ?
Urnietan hasi nintzen.
Koparen bat lortu duzu zure lehengo taldean?
Ez, 13 urteekin Euskadiko selekzioarekin 3. Postuan, 15 urteekin 4. Postuan ibili izan
naiz.
Nola konturatu zinen eskubaloia gustatzen zitzaizula?
Nere familian beti egon delako norbait baita eskolan ere animatu izan naute jolastera.
Zein da zure ametsa eskubaloia barruan ?
Bera-berako lehenengo taldean
jolastea.
Ze tokitan jolasten duzu eskuba-
loian?
Donostian Bidebietan.
Zure familiak zer pentsatzen du
eskubaloiko jokalaria zare-
lako?
Nere familiari asko gustatzen zaio
eskubaloia: Aita entrenatzailea
dut eta anaia eskubaloiko joka-
laria da ere.
Dieta orekatua egin behar duzu? Zergatik?
Bai, oso orekatua. Egunero entrenatu egiten dudalako, baita ere entrenamenduak oso
gogorrak direlako.
Ze aholku emango zenioke gutako norbait eskubaloia gustatzen bazaio?
Disfrutatzea eta lana egitea, baita garrantzitsuena: ondo pasatzea.
Honekin bukatzen dugu gure elkarrizketa eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik
eta zure denbora gurekin pasatzeagatik.
ZORTE ON ZURE KIROL IBILBIDEAN!!!!
LEIRE ETA VIKI
5
AMETS KARRERA
Kaixo irakurleok, oraingo honetan Amets Carrera judokari egin diogu
elkarrizketa. Azkorten ari da ikasten 4. DBH eta judo munduan hain-
bat sari irabazten ere.
Zenbat urterekin hasi zineten judo egiten?
7-8 urtekin hasi nintzen judo egiten.
Non hasi zineten jolasten?
Urnietako taldean. Adarra klubean hasi nintzen.
Zenbat domina irabazi dituzue?
Oraingoz, gutxi gora-behera 20-21 domina.
Zenbat gerriko dituzue?
Bi, marroia eta beltza.
Ze taldetan zaude orain?
Jarraitzen dut Adarra
taldean.
Zenbat txapelketa irabazi
dituzu?
17 txapelketa irabazi
ditut.
Min handia egiten/hartzen duzu judon ?
Ez, lur guztia koltxonetaz beteta dagoelako.
Judon egiteko zer behar dugu?
Kimonoa eta gerrikoarekin balio du.
Eskerrik asko guregana etorri eta egindako galderei erantzuna ema-
teagatik.
Zorte on Amets!!!
LEIRE ETA VIKI
6
ZIENTZIA BERRIAK...
Oportunityk bere lana bukatu du
`NASAk galdutzat eman du Opportunity robota. Hamabost urte zeramatzan
Marteko azala ikertzen, duela hilabete batzuk –ekainaren 10ean- hauts ekaitz
handi batek suntsitu zuen arte.
Ekaitzak ibilgailuaren eguzki-panelak kaltetu zituen eta, ondorioz, ezin izan di-
tu funtzionatzeko behar duen energia lortu.
Harrezkero robota berreskuratzeko ahaleginean aritu da Estatu Batuetako Espa-
zio Agentzia, baina gaur amore eman dute, ibilgailuaren seinalea jasotzea
ezinezkoa dela ondorioztatuta.
Gauzak horrela, Opportunity robotaren misioa ofizialki amaitutzat eman dute.
"Horrelako misioei esker izango da posible egunen batean gizakia Martera
iristea", azpimarratu du Jim Bridenstine NASAren administratzaileak.
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6198781/opportunity-robota-galdutzat-eman-du-nasak-2019ko-
otsailak-13/ web gune honetatik atera dugu informazioa.
URTZI ETA HEGOI
7
MUNDUAN ZE BERRI?
ILARGIAN JASO DUTE LURREKO ARROKARIK ZAHARRENA
IZAN DAITEKEENA
2019/01/31 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ilargian jaso dute lurreko arrokarik zaharrena izan daite-
keen arroka aurkitu dute.
Apollo 14ko astronautek 1971n Ilargian hartutako lagi-
nen artean, jatorriz Lurrekoa den arroka bat aurkitu dute.
4.011 milioi urte baino gehiago ditu, eta, dirudienez,
talka baten ondorioz askatu zen Lurretik eta iritsi zen
Ilargira.
Earth and Planetary Science Letters aldizkarian argita-
ratu dute ikerketa. Haren arabera, aurkikuntza aparta da,
Lurrean ez baitago garai hartako arrokarik. Zaharrenak
Australian daude eta 4.400 milioi urte dituzte, baina mi-
neral batzuk dira, jatorrizko arrokak deseginda daude.
Ilargian jasotako horri Big Bertha deitu diote (izen ofiziala: 14321), 9 kg ditu ia, eta haren
konposizioak bat egiten du Lurrak garai hartan zituen kondizioekin. Adibidez, lurrazalaren
pean 19 km-ko sakoneran sortzen diren klastoak dira bere osagai nagusia. Zirkoiak ere ba-
ditu, eta haiek ere erakusten dute Lurreko kondizioetan sortu zela arroka, ez Ilargia.
Hurrengo misioetan jasoko dituzten laginak zalantzak argitzeko baliagarriak izango direla
adierazi dute ikertzaileek.
OLATUEK GERO ETA INDAR HANDIAGOA DUTE, KLIMA-
ALDAKETAREN ERAGINEZ
Itsasoko olatuek gero eta energia gehiago dute, Kantabriako
Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Eta hori
ozeanoen berotzearekin zuzenean lotuta dagoela ondorioz-
tatu dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu
dute ikerketa .
Itsasoaren azaleko tenperatura handitzeak haizeen zirkulazi-
oan aldaketak eragin ditu, eta haizeen aldaketa horrek, aldi
berean, olatuek energia gehiago metatzea eragin du. Hala,
1948tik aurrera urtean % 0,4 handitu da ozeanoetako olatuen energia. Ikertzaileek oharta-
razi dute horrek ondorio garrantzitsuak izan ditzakeela kostaldeko komunitateetan, are ge-
hiago kontuan hartuta itsas-maila ere igotzen ari dela.
UXUE ETA NAHOMI
8
BAI BITXIA!!! TXERRIAREN URTEA!
Txerriaren urtea Mahats, ospakizun eta kanpaikada artean hasi
dute urte berria munduko hainbat txokotan. Batzuek beranduago ekingo diote, ordea: txi-
natarrek, esaterako. Izan ere, haien egutegia eguzkian eta ilargian oinarritutakoa da: 29
eguneko sei hilabete ditu, eta 30 eguneko beste sei. Hilabete bakoitza ilargi berriarekin
hasten da, eta txinatar urte berria neguko solstizioaren ondorengo bigarren ilargi berriare-
kin batera dator. Aurten otsailaren 5ean izango da. Gainera, egutegi txinatarrak animalia
baten izena darama: arratoia, behia, tigrea, untxia, dragoia, sugea, zaldia, ahuntza, tximi-
noa, oiloa, txakurra eta txerria dira animalia horiek. Aurtengoa, hain zuzen, txerriaren ur-
tea izango da.
https://www.berria.eus/pdf_artxiboa/2019/2019-01-19_MANTANGORRI_e3e1b470e57434c1.pdf
Ultima Thulek elur-panpin gorrixka baten itxura duela argitu dute
jada
2019/01/03 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia ITURRIA: ELHUYAR ALDIZKARIA
Ultima Thuleren argazki berriak zabaldu dituzte NASAk eta AEBtako Johns Hopkins
Unibertsitateak. Oraindik New Horizons zundak hartutako argazkien % 1 besterik ez dute
ikusi ahal izan, baina jada argitu
dute beren lehenengo zalantza:
objektu bakar bat da Ultima Thule,
ez bi objektu independiente. Elur-
panpin baten itxura duela ikusi du-
te: Hala, gorputzari Ultima deitu
diote eta buruari Thule.
Misioko arduradunek azaldu dutenez, baliteke Ultima Thule duela 4.500 urte inguru hasi
izana sortzen. Gorputz txiki izoztuez osatutako hodei birakari batean, ustez gorputzok fusio-
natzen hasi ziren, Ultima eta Thule sortu ziren arte. Elkarrekin orbitatzearen ondorioz, bi
objektu independiente haiek gerturatzen joango ziren, mugimendu espiral batez, elkar ukitu
eta egungo Ultima Thule gorputz binarioa sortuta.
Eguzkitik hain urruti dagoenez, Lurrak baino 1.600 aldiz argi gutxiago jasotzen du Ultima
Thulek, baina, hala ere, kolore gorrixka duela ikusi ahal izan dute. Orografiari buruzko infor-
mazioa eskuratzea ere espero dute, zundak 900 argazki hartu baititu, baina NASAk adierazi
du bi urte behar izango direla argazki horiek guztiak Lurrera irits daitezen.
9
KORRIKA
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen al-
deko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko
kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana in-
dartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria
Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antola-
tu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jen-
detsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 20 Korrika
eta 39 urte igaro dira. 2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egu-
nez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du
21. aldiz.
Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta
mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu
gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz es-
ku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; leku-
ko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmu-
gara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen
da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Euskal Herritik kanpo ere Korrika ekimenak egiten hasi
ziren; Bretoiaren aldekoa ezagutu dugu.
Duela gutxi Okzitaniaren alde egin da eta gutxi ba-
rru Galesaren aldeko lasterketa egingo dute uztailaren 4tik
6ra.
Korrika Urnietara 2019/04/13 02:03:53 iritsiko da.
OIHANE ETA IBAI
10
Bukatzeko hemen duzue aurtengo
korrikako Kantaren letra , izenburua
Klika da.
KLIKA KORRIKA 2019
Mad Muasel:
Heldu da guztion andereñoa
adi, adi, pasatuko dut zerrenda
je suis Mad Mua Sel ohlala!
Faty faty den soinua zabaltzen dut mundu-
ra
Guztiok bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren nortasuna errespetatzea
motorrak arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, KO RRI KA
Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna
martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago eta.
Pausuz pausu, gure erritmora!
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa
Orain oraingoa gero gerokoa
Oreka ez galtzeko oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDA-
TZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara gure artean bizitzea
Lan ta lan, banaka, taldean
Aukeratu zure lekua bidean
Herriaren arnasa sentitzen da
Korrika datorrenean
Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
Gure erritmora
nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
Fermin:
Klika, klika!
Altxa ezkerreko besoa
klika klika!
Orain altxa eskubikoa
Klika, klika!
Antenak ditugu piztuta
Klika, klika!
Gure sarea doa korrika
Klika, klika!
Euskal planeta ari da dantzan
Klika, klika!
Betikoak ari dira guri sermoika
Klika, klika!
Euskaraz egingo diet zirika
Klika, klika!
Ikimilikiliklik…a!!!
La Furia:
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa
Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa
Pista argituko duen metxa piztu dadila
Herri feminista eta askearen alde Klika
Lekukoa neskatxari emango dioten,
Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen,
Aterpea sentitzeko,
komunikatzen den herri bat ez da inoiz
zatituko.
Erriberatik la Furia banator korrika
Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika!
Gure erritmora
Nire, zure, gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
OIHANE ETA IBAI
11
PRAKTIKETAKO IKASLE HAUEI EGIN DIEGU
ELKARRIZKETA...
AIZPEAARROYO
Zertara etorri zara Egapera?
Gorputz hezkuntzako irakaslea izan
nahi dudalako.
Ze ikasketa mota egiten ari zara?
Gorputz hezkuntza ikasten ari nahiz.
Ze irakasle mota izan nahi duzu?
Gorputz hezkuntzako irakaslea izan nahi dut.
Gustatzen zaizu irakasle lana?
Bai asko gustatzen zait.
Ilusioarekin etorri zara?
Bai ilusio handiarekin etorri naiz.
Zaila iruditu zaizu Egapera etortzeko orain arteko ikasketak?
Ez ez zait zaila egin.
Zer gustatu zaizu gehien?
Umeekin jolastea
Gustatzen zaizu ikasleekin lan egitea?
Bai asko gustatzen zait.
IZARO BENGOETXEA
Zer ari zara ikasten? Zertarako?
Gizarteratzea eta laguntza behar dutenei lagun-
tza ematea.
Lehenengo praktika da zure ikasketetan?
Bai.
Esperientzia polita iruditu al zaizu Egapera
etortzea? Bai oso polita.
Zer gai emango dituzu?
Behar duten ikasleei laguntzea.
Hona etorri nahi al zenuen? Zergatik?
Bai,gertuen zegoelako.
Ze mailatan eman nahi dituzu klaseak?
Ikasle bati lagundu eskolako lanetan.
Egapen praktikak egitea gustatzen al zaizu? Zergatik? Bai, nere txikitako
ikastola delako.
Kirolak gustatzen zaizkizu? Ez asko. AMETS ETA PATXI
12
GARAZI URDANGARIN
Zer ari zara ikasten? Zertarako?
Hizkuntza bereziak,ikasleei erakusteko.
Lehenengo praktika da zure ikasketetan? Zenbat denbora egon zara?
Ez, ez naiz egon denbora asko.
Esperientzia polita iruditu al zaizu Egapera etor-
tzea?
Bai oso polita.
Zer gai emango dituzu?
Zailtasunak dituzten ikasleei lagundu.
Hona etorri nahi al zenuen?
Bai nik aukeratu dut.
Ze mailatan eman nahi dituzu klaseak ikasketak bukatzean?
Ikasleei lanean ibili eta ikasleei lagundu.
Egapen praktikak egitea gustatu al zaizu?
Bai asko.
Zer da gehien gustatu zaizuna hemen egon zaren bitartean?
ikasleak izan dira gehien gustatzen zaidana.
Kirolak gustatzen al zaizkizu?
Dantzaria naiz. AMETS ETA PATXI
ANE GARCIA
Kaixo, zenbat urte dituzu?
20 urte ditut.
Txikitatik irakaslea izan nahi al zenuen?
Ez, ez nekien zer izan nahi zuen.
Zuk uste duzu ikastolan ikasiko duzula irakaslea izaten?
Uste dut praktiketan hobeto ikasiko dudala, unibertsitatean ikasitakoa
Txikitan hemen ikasi al zenuen?
Bai.
Non nahiko zenuke klaseak eman?
Haur hezkuntzan.
Zenbat urteko umeei nahiko zenuke klaseak eman?
Haur hezkuntza 3-6.
Ze geletan emango duzu klasea?
Goizetan 2 urtekoekin eta arratsaldeetan 5
urteko umeekin.
Gustura al zaude?
Bai oso.
Zer ikasi duzu praktika hauetan?
Klasea emateko metodo desberdinak.
AIMAR ETA ANITZ
13
JON ITURBE
Kaixo, zenbat urte dituzu?
23 urte ditut.
Txikitatik irakaslea izan nahi zenuen?
Bai.
Zuk uste duzu ikastolan ikasiko duzula irakaslea izaten?
Uste dut baietz.
Txikitan hemen ikasi al zenuen?
Bai, eta oso pozik.
Non nahiko zenuke klaseak eman?
Hemen.
Zenbat urteko umeei nahiko zenuke klaseak
eman?
Edozein lekuetan emango nuke.
Ze geletan emango duzu klasea?
5.A eta 5.B.
Gustura al zaude?
Bai, noski.Ikasleak oso onak dira.
Zer ikasi duzu praktika hauetan?
Klaseak nola eman behar diren, eta gauza gehiago ikasteko dauzkat.
Eskerrik asko etortzeagatik.
AIMAR ETAANITZ
ESKERRIK ASKO PRAKTIKETAN
DAUDEN IRAKASLE GAI GUZTIEI
PAZIENTZIAZ ERANTZUN DITUZ-
TELAKO EGINDAKO GALDERAK.
MILA ESKER GUZTIOI ETA ZORTE ON!!!!
14
ZINEA….GURE PROPOSAMENAK...
ETXEAN IKUSTEKO:
UNIBERTSOLARIAK MUNDUAREN ERTZA-
REN BILA
Unibertsolariek ezer gutxi ezagutzen dute Borovilletik kanpo
dagoen munduaz. Karratu izeneko saltzaile batek kontatzen die-
na, horixe besterik ez dakite. Unibertsolariek egiten dituzten
harribitxizko kaniken bila etortzen da Karratu, eta haien truke
hainbat produktu ekartzen dizkie. Baina halabeharrak izaten
dira batzuetan, eta zorigaitzeko gertaera bat jasoko da Plutonen urtebetetze jaian; Satu-
rrek, nahigabe, oparia apurtu eta denak kontra jarriko zaizkio…
IRAUPENA: 79 min
URTEA: 2003
GENEROA: ANIMAZIOA
KALIFIKAZIOA: DENENTZAT
ZUZENDARIA:JUANJO ELURDUIN
ZINEMAN IKUSTEKO:
CÓMO ENTRENAR A TU DRAGÓN 3
Bikingo bat eta herensuge bati buruz da. HIPO eta DES-
DENTADOK jakingo dute azkenean zein den bere helbu-
rua bizitza honetan; batek Astriden ondoan irlan agindu,
besteak, berriz, bere taldekoen buru eta nagusi izatea. Hau
lortzeko elkarrekin egin beharko dute lana ezinbestean.
IRAUPENA:104 min
URTEA:2019
GENEROA: ANIMAZIOA
KALIFIKAZIOA: DENENTZAT ESTITXU ETA INTZA
15JON K. ETA LAIN
TXISTEAK ETAASMAKIZUNAK:
Mendian jaio,
mendian hazi,
sukaldera etorri
eta dantzan hasi.
Zer da?
Kartzelera iritsi berria den batek galdetzen dio beste bati :
-Eta zu zergatik zaude hemen ?
-Ez didatelako ateratzen uzten !!
Uniformedun gudaria zuri eta gorriak, gerra ostean , ordea,
buru beltza eta erreak ...zer da?
Zuri-zuri eta biribil,
Iluntasunean dabil
Zer da?
Albarok Gorkari:
-Gaur bi ero ikusi ditiat kalean.
-Eta nola dakik eroak zirela?
-Batek bost mila pezetako bileteak bota egiten zitian , eta besteak
atzetik segi , jaso eta itzuli egiten zizkioan.
Soldadu batek galdetzen dio besteari:
-zer ari zara?
-hemen! emazteari idazten!
-eta zergatik idazten duzu hain poliki
-oso mantso irakurtzen duelako
16
ARGAZKILARIA
DENTISTA
ELEKTRIKARIA
GARBITZAILEA
IRAKASLEA
KAZETARIA
KUTXAZAINA
MEDIKUA
SOROSLEA
SUHILTZAILEA
SUKALDARIA
UDALTZAINA
GONZALO
ETA
ANDER

More Related Content

What's hot

Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
beitza
 
Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)
beitza
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)
beitza
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)
beitza
 
Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
Anjaritoi Urnieta
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)
beitza
 
Egape txo 4 (16 17)
Egape txo 4 (16  17)Egape txo 4 (16  17)
Egape txo 4 (16 17)
beitza
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
beitza
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
beitza
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
beitza
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
Anjaritoi Urnieta
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria megakotilak6a
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
beitza
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
beitza
 

What's hot (16)

Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
 
Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)
 
Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
 
TXO 1
TXO 1TXO 1
TXO 1
 
Egape TXO !3
Egape TXO !3Egape TXO !3
Egape TXO !3
 
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)
 
Egape txo 4 (16 17)
Egape txo 4 (16  17)Egape txo 4 (16  17)
Egape txo 4 (16 17)
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 
Egape txo!2
Egape txo!2Egape txo!2
Egape txo!2
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 

Similar to Egape txo!4 (19)

Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
beitza
 
Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)
beitza
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
beitza
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
beitza
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)
beitza
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
josunearetxabaleta
 
Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilamegakotilak6a
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Andere Garcia
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
Otsolar
 
Egape txo!1 (19 20)
Egape txo!1 (19  20)Egape txo!1 (19  20)
Egape txo!1 (19 20)
beitza
 
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAURKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAgabikirolariak
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
Anboto Komunikabideak
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Anboto Komunikabideak
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
zipriztin5b
 

Similar to Egape txo!4 (19) (17)

Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)
 
Egape txo 3 (17 18)
Egape txo 3 (17  18)Egape txo 3 (17  18)
Egape txo 3 (17 18)
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirila
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
2011 06-03-288-alea
2011 06-03-288-alea2011 06-03-288-alea
2011 06-03-288-alea
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Egape txo!1 (19 20)
Egape txo!1 (19  20)Egape txo!1 (19  20)
Egape txo!1 (19 20)
 
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAURKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
 

More from beitza

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
beitza
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
beitza
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
beitza
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22
beitza
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-a
beitza
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!
beitza
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)
beitza
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)
beitza
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerako
beitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
beitza
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
beitza
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
beitza
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
beitza
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdea
beitza
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)
beitza
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
beitza
 
Emakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuakEmakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuak
beitza
 

More from beitza (17)

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-a
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerako
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdea
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Emakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuakEmakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuak
 

Egape txo!4 (19)

  • 2. 2 AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN………..… 2-3 KIROLARIEN BERRI…………...4-5 ZIENTZIA BERRIA?.......................6 MUNDUAN ZE BERRI…….........7-8 KORRIKA……………………….9-10 PRAKTIKETN GUREAN…...11-12-13 ZINERA…………………………..14 .DENBORAPASAK ……...…...15-16 BERRIAK MOTZEAN… SANTA AGEDA Otsailaren 4ean Urnietatik ibili ginen Santa Agedako abestiak abesten. Bertsolaritzako irakas- lea, Unai ere etorri zen bere ber- tso politak abestera. San Juan plazan, alkatea aurkitu genuen. Dendetatik, tabernetatik…pasa ginen. Deskantsatu eta hamai- ketakoa jateko, Etxeberri plazan dagoen parkera joan ginen eta bertan jolasten ibili ginen. Ondoren eskolara itzuli ginen. Oso ondo pasa genuen. Espero du- gu hurrengo 6.mailakoek gu bezain ondo pasatzea! ARRIARAN Otsailaren 14 ean Arriaran izeneko urtegi batera joan ginen 5. Mailakoak. Lehenengo galería bisitatu genuen, gero ezusteko bat eduki genuen eta lasaitzeko parke batera joan ginen Ara- ma herrira. PRAKTIKETAKO IRAKASLE BERRIA Jon Iturbe 5.mailakoen geletara etorri da praktikak egite- ra. Asko ikastea espero dugu berarekin. Egia esanda, as- ko laguntzen digu. Ongi etorria Jon!!! ANTZERKIA 3.Mailakoei antzerkia egin genien 5. mailakoek, antzerkia errege beldurti baten buruz zen. Lan handia egin dugu hori lortzeko eta espero dugu asko gustatu izana. TINKO PELIKULA Martxoaren 12an, 6.mailakoek Tinkok euskaratu- tako Zipi eta Zape pelikula ikusi dugu. Oso inte resgarria izan zen. MAIALEN ETA JARE
  • 3. 3 BILBO Martxoaren 8an, 6. Mailakoak Bilbora joan ginen. Iristean, hamaiketakoa jan genuen eta Arte Ederren Museora joan ginen. Hiru taldetan banatu ginen eta hiru taldeek gauza ezberdinak ikasi eta ikusi zituzten.O ndoren,Portugalete zubira joan ginen bosteko taldeetan igo ginen zubira, argazkiak atera eta bistak ikusi genituen. Denak igo eta jaitsi egiterakoan bazkaria jan, jolastu eta Urnietara itzuli ginen. Irteera interesgarria izan zen. IRUÑEA Martxoaren 8an, 5.mailakoak Iruñara joan ginen egun pasa. Iristean bi taldetan banatu ginen batzuk Iruñako Alde Zaharra ikusi zuten eta bes- teek Museoa eta gero alderantziz. Gero bazkaldu egin genuen Takonera parkean. Ondoren jolas- ten ibili ginen. Azkenik,autobusera itzuli ginen Urnietara joateko. Oso ondo ibili ginen. ODOL EMAILEAK Martxoaren 13an 6.mailara 2 erizain odol emailearen ekartearekin lana egiten dutenak etorri dira odolari eta odola emateari buruz hitz egitera. Asko ikasi ge- neun gai honen inguruan eta animatu gintuzten handitzean odola ematera. Oso interesgarria!!!! ALKATEA, ETA ERIZAINA IKASTOLAN 6.mailakoek Inguruneko proiektua egiteko, heriko alkateari, alkateordeari, eta erizainari elka- rrizketa egin genien Urnietako bizi baldintzei buruz. Elka- rrizketetan ikusi genuen Urnietan bizi kalitate ona dugula. Zorionekoak gara!!!!! MAIALEN ETA JARE
  • 4. 4 ELKARRIZKETA MALENI Kaixo gu, Leire eta Viki gara 6.B eta 5.B mailako ikasleak gara, Malen Morandeira auke- ratu dugu elkarrizketa egiteko, ikastolako ikaslea izan delako eta eskubaloiko jokalaria delako Bera-Bera taldean. Besterik gabe has gaitezken elkarrizketarekin. Zenbat urteekin hasi zinen eskubaloian? 10 urteekin hasi nintzen eskubaloi eskolan. Ze taldetan hasi zinen ? Urnietan hasi nintzen. Koparen bat lortu duzu zure lehengo taldean? Ez, 13 urteekin Euskadiko selekzioarekin 3. Postuan, 15 urteekin 4. Postuan ibili izan naiz. Nola konturatu zinen eskubaloia gustatzen zitzaizula? Nere familian beti egon delako norbait baita eskolan ere animatu izan naute jolastera. Zein da zure ametsa eskubaloia barruan ? Bera-berako lehenengo taldean jolastea. Ze tokitan jolasten duzu eskuba- loian? Donostian Bidebietan. Zure familiak zer pentsatzen du eskubaloiko jokalaria zare- lako? Nere familiari asko gustatzen zaio eskubaloia: Aita entrenatzailea dut eta anaia eskubaloiko joka- laria da ere. Dieta orekatua egin behar duzu? Zergatik? Bai, oso orekatua. Egunero entrenatu egiten dudalako, baita ere entrenamenduak oso gogorrak direlako. Ze aholku emango zenioke gutako norbait eskubaloia gustatzen bazaio? Disfrutatzea eta lana egitea, baita garrantzitsuena: ondo pasatzea. Honekin bukatzen dugu gure elkarrizketa eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik eta zure denbora gurekin pasatzeagatik. ZORTE ON ZURE KIROL IBILBIDEAN!!!! LEIRE ETA VIKI
  • 5. 5 AMETS KARRERA Kaixo irakurleok, oraingo honetan Amets Carrera judokari egin diogu elkarrizketa. Azkorten ari da ikasten 4. DBH eta judo munduan hain- bat sari irabazten ere. Zenbat urterekin hasi zineten judo egiten? 7-8 urtekin hasi nintzen judo egiten. Non hasi zineten jolasten? Urnietako taldean. Adarra klubean hasi nintzen. Zenbat domina irabazi dituzue? Oraingoz, gutxi gora-behera 20-21 domina. Zenbat gerriko dituzue? Bi, marroia eta beltza. Ze taldetan zaude orain? Jarraitzen dut Adarra taldean. Zenbat txapelketa irabazi dituzu? 17 txapelketa irabazi ditut. Min handia egiten/hartzen duzu judon ? Ez, lur guztia koltxonetaz beteta dagoelako. Judon egiteko zer behar dugu? Kimonoa eta gerrikoarekin balio du. Eskerrik asko guregana etorri eta egindako galderei erantzuna ema- teagatik. Zorte on Amets!!! LEIRE ETA VIKI
  • 6. 6 ZIENTZIA BERRIAK... Oportunityk bere lana bukatu du `NASAk galdutzat eman du Opportunity robota. Hamabost urte zeramatzan Marteko azala ikertzen, duela hilabete batzuk –ekainaren 10ean- hauts ekaitz handi batek suntsitu zuen arte. Ekaitzak ibilgailuaren eguzki-panelak kaltetu zituen eta, ondorioz, ezin izan di- tu funtzionatzeko behar duen energia lortu. Harrezkero robota berreskuratzeko ahaleginean aritu da Estatu Batuetako Espa- zio Agentzia, baina gaur amore eman dute, ibilgailuaren seinalea jasotzea ezinezkoa dela ondorioztatuta. Gauzak horrela, Opportunity robotaren misioa ofizialki amaitutzat eman dute. "Horrelako misioei esker izango da posible egunen batean gizakia Martera iristea", azpimarratu du Jim Bridenstine NASAren administratzaileak. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6198781/opportunity-robota-galdutzat-eman-du-nasak-2019ko- otsailak-13/ web gune honetatik atera dugu informazioa. URTZI ETA HEGOI
  • 7. 7 MUNDUAN ZE BERRI? ILARGIAN JASO DUTE LURREKO ARROKARIK ZAHARRENA IZAN DAITEKEENA 2019/01/31 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria Ilargian jaso dute lurreko arrokarik zaharrena izan daite- keen arroka aurkitu dute. Apollo 14ko astronautek 1971n Ilargian hartutako lagi- nen artean, jatorriz Lurrekoa den arroka bat aurkitu dute. 4.011 milioi urte baino gehiago ditu, eta, dirudienez, talka baten ondorioz askatu zen Lurretik eta iritsi zen Ilargira. Earth and Planetary Science Letters aldizkarian argita- ratu dute ikerketa. Haren arabera, aurkikuntza aparta da, Lurrean ez baitago garai hartako arrokarik. Zaharrenak Australian daude eta 4.400 milioi urte dituzte, baina mi- neral batzuk dira, jatorrizko arrokak deseginda daude. Ilargian jasotako horri Big Bertha deitu diote (izen ofiziala: 14321), 9 kg ditu ia, eta haren konposizioak bat egiten du Lurrak garai hartan zituen kondizioekin. Adibidez, lurrazalaren pean 19 km-ko sakoneran sortzen diren klastoak dira bere osagai nagusia. Zirkoiak ere ba- ditu, eta haiek ere erakusten dute Lurreko kondizioetan sortu zela arroka, ez Ilargia. Hurrengo misioetan jasoko dituzten laginak zalantzak argitzeko baliagarriak izango direla adierazi dute ikertzaileek. OLATUEK GERO ETA INDAR HANDIAGOA DUTE, KLIMA- ALDAKETAREN ERAGINEZ Itsasoko olatuek gero eta energia gehiago dute, Kantabriako Unibertsitatean egin duten ikerketa baten arabera. Eta hori ozeanoen berotzearekin zuzenean lotuta dagoela ondorioz- tatu dute. Nature Communications aldizkarian argitaratu dute ikerketa . Itsasoaren azaleko tenperatura handitzeak haizeen zirkulazi- oan aldaketak eragin ditu, eta haizeen aldaketa horrek, aldi berean, olatuek energia gehiago metatzea eragin du. Hala, 1948tik aurrera urtean % 0,4 handitu da ozeanoetako olatuen energia. Ikertzaileek oharta- razi dute horrek ondorio garrantzitsuak izan ditzakeela kostaldeko komunitateetan, are ge- hiago kontuan hartuta itsas-maila ere igotzen ari dela. UXUE ETA NAHOMI
  • 8. 8 BAI BITXIA!!! TXERRIAREN URTEA! Txerriaren urtea Mahats, ospakizun eta kanpaikada artean hasi dute urte berria munduko hainbat txokotan. Batzuek beranduago ekingo diote, ordea: txi- natarrek, esaterako. Izan ere, haien egutegia eguzkian eta ilargian oinarritutakoa da: 29 eguneko sei hilabete ditu, eta 30 eguneko beste sei. Hilabete bakoitza ilargi berriarekin hasten da, eta txinatar urte berria neguko solstizioaren ondorengo bigarren ilargi berriare- kin batera dator. Aurten otsailaren 5ean izango da. Gainera, egutegi txinatarrak animalia baten izena darama: arratoia, behia, tigrea, untxia, dragoia, sugea, zaldia, ahuntza, tximi- noa, oiloa, txakurra eta txerria dira animalia horiek. Aurtengoa, hain zuzen, txerriaren ur- tea izango da. https://www.berria.eus/pdf_artxiboa/2019/2019-01-19_MANTANGORRI_e3e1b470e57434c1.pdf Ultima Thulek elur-panpin gorrixka baten itxura duela argitu dute jada 2019/01/03 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia ITURRIA: ELHUYAR ALDIZKARIA Ultima Thuleren argazki berriak zabaldu dituzte NASAk eta AEBtako Johns Hopkins Unibertsitateak. Oraindik New Horizons zundak hartutako argazkien % 1 besterik ez dute ikusi ahal izan, baina jada argitu dute beren lehenengo zalantza: objektu bakar bat da Ultima Thule, ez bi objektu independiente. Elur- panpin baten itxura duela ikusi du- te: Hala, gorputzari Ultima deitu diote eta buruari Thule. Misioko arduradunek azaldu dutenez, baliteke Ultima Thule duela 4.500 urte inguru hasi izana sortzen. Gorputz txiki izoztuez osatutako hodei birakari batean, ustez gorputzok fusio- natzen hasi ziren, Ultima eta Thule sortu ziren arte. Elkarrekin orbitatzearen ondorioz, bi objektu independiente haiek gerturatzen joango ziren, mugimendu espiral batez, elkar ukitu eta egungo Ultima Thule gorputz binarioa sortuta. Eguzkitik hain urruti dagoenez, Lurrak baino 1.600 aldiz argi gutxiago jasotzen du Ultima Thulek, baina, hala ere, kolore gorrixka duela ikusi ahal izan dute. Orografiari buruzko infor- mazioa eskuratzea ere espero dute, zundak 900 argazki hartu baititu, baina NASAk adierazi du bi urte behar izango direla argazki horiek guztiak Lurrera irits daitezen.
  • 9. 9 KORRIKA Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen al- deko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana in- dartzeko dirua biltzea ditu helburu. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen Korrika antola- tu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jen- detsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 20 Korrika eta 39 urte igaro dira. 2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egu- nez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz es- ku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; leku- ko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmu- gara iristean idatzi eta irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena. Euskal Herritik kanpo ere Korrika ekimenak egiten hasi ziren; Bretoiaren aldekoa ezagutu dugu. Duela gutxi Okzitaniaren alde egin da eta gutxi ba- rru Galesaren aldeko lasterketa egingo dute uztailaren 4tik 6ra. Korrika Urnietara 2019/04/13 02:03:53 iritsiko da. OIHANE ETA IBAI
  • 10. 10 Bukatzeko hemen duzue aurtengo korrikako Kantaren letra , izenburua Klika da. KLIKA KORRIKA 2019 Mad Muasel: Heldu da guztion andereñoa adi, adi, pasatuko dut zerrenda je suis Mad Mua Sel ohlala! Faty faty den soinua zabaltzen dut mundu- ra Guztiok bat egitea ezinbestekoa bakoitzaren nortasuna errespetatzea motorrak arrankatzeko momentuko aukera gurea, herrikoa, KO RRI KA Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA ez dugu presarik helburua argi dago eta. Pausuz pausu, gure erritmora! Gure erritmora nire, zure, gure erritmora Hey Fermin, nola da? GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA KORRIKA! Jai giroa, bero beroa Orain oraingoa gero gerokoa Oreka ez galtzeko oinarri sendoa Hauxe da gure leloa: PO-PO- PO- SIBLEA DA KLIKA ALDA- TZEA elkarren artean konektatzea Pra- pra- praktikatzea euskara gure artean bizitzea Lan ta lan, banaka, taldean Aukeratu zure lekua bidean Herriaren arnasa sentitzen da Korrika datorrenean Zu gabe, zu gabe, hau ez da posible orain gaur eta hemen dena da POSIBLE Gure erritmora nire, zure, gure erritmora KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA Fermin: Klika, klika! Altxa ezkerreko besoa klika klika! Orain altxa eskubikoa Klika, klika! Antenak ditugu piztuta Klika, klika! Gure sarea doa korrika Klika, klika! Euskal planeta ari da dantzan Klika, klika! Betikoak ari dira guri sermoika Klika, klika! Euskaraz egingo diet zirika Klika, klika! Ikimilikiliklik…a!!! La Furia: Suaren erritmora, hitzari bide eman arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean Kantauriko brisa, Barde(a)tako ziertzoa Gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa Pista argituko duen metxa piztu dadila Herri feminista eta askearen alde Klika Lekukoa neskatxari emango dioten, Amamek ahotsa altxatu dezatela ozen, Aterpea sentitzeko, komunikatzen den herri bat ez da inoiz zatituko. Erriberatik la Furia banator korrika Batu gaitezen guztiok arma tiro Klika! Gure erritmora Nire, zure, gure erritmora KLIKA KORRIKA KLIKA GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA KORRIKA! OIHANE ETA IBAI
  • 11. 11 PRAKTIKETAKO IKASLE HAUEI EGIN DIEGU ELKARRIZKETA... AIZPEAARROYO Zertara etorri zara Egapera? Gorputz hezkuntzako irakaslea izan nahi dudalako. Ze ikasketa mota egiten ari zara? Gorputz hezkuntza ikasten ari nahiz. Ze irakasle mota izan nahi duzu? Gorputz hezkuntzako irakaslea izan nahi dut. Gustatzen zaizu irakasle lana? Bai asko gustatzen zait. Ilusioarekin etorri zara? Bai ilusio handiarekin etorri naiz. Zaila iruditu zaizu Egapera etortzeko orain arteko ikasketak? Ez ez zait zaila egin. Zer gustatu zaizu gehien? Umeekin jolastea Gustatzen zaizu ikasleekin lan egitea? Bai asko gustatzen zait. IZARO BENGOETXEA Zer ari zara ikasten? Zertarako? Gizarteratzea eta laguntza behar dutenei lagun- tza ematea. Lehenengo praktika da zure ikasketetan? Bai. Esperientzia polita iruditu al zaizu Egapera etortzea? Bai oso polita. Zer gai emango dituzu? Behar duten ikasleei laguntzea. Hona etorri nahi al zenuen? Zergatik? Bai,gertuen zegoelako. Ze mailatan eman nahi dituzu klaseak? Ikasle bati lagundu eskolako lanetan. Egapen praktikak egitea gustatzen al zaizu? Zergatik? Bai, nere txikitako ikastola delako. Kirolak gustatzen zaizkizu? Ez asko. AMETS ETA PATXI
  • 12. 12 GARAZI URDANGARIN Zer ari zara ikasten? Zertarako? Hizkuntza bereziak,ikasleei erakusteko. Lehenengo praktika da zure ikasketetan? Zenbat denbora egon zara? Ez, ez naiz egon denbora asko. Esperientzia polita iruditu al zaizu Egapera etor- tzea? Bai oso polita. Zer gai emango dituzu? Zailtasunak dituzten ikasleei lagundu. Hona etorri nahi al zenuen? Bai nik aukeratu dut. Ze mailatan eman nahi dituzu klaseak ikasketak bukatzean? Ikasleei lanean ibili eta ikasleei lagundu. Egapen praktikak egitea gustatu al zaizu? Bai asko. Zer da gehien gustatu zaizuna hemen egon zaren bitartean? ikasleak izan dira gehien gustatzen zaidana. Kirolak gustatzen al zaizkizu? Dantzaria naiz. AMETS ETA PATXI ANE GARCIA Kaixo, zenbat urte dituzu? 20 urte ditut. Txikitatik irakaslea izan nahi al zenuen? Ez, ez nekien zer izan nahi zuen. Zuk uste duzu ikastolan ikasiko duzula irakaslea izaten? Uste dut praktiketan hobeto ikasiko dudala, unibertsitatean ikasitakoa Txikitan hemen ikasi al zenuen? Bai. Non nahiko zenuke klaseak eman? Haur hezkuntzan. Zenbat urteko umeei nahiko zenuke klaseak eman? Haur hezkuntza 3-6. Ze geletan emango duzu klasea? Goizetan 2 urtekoekin eta arratsaldeetan 5 urteko umeekin. Gustura al zaude? Bai oso. Zer ikasi duzu praktika hauetan? Klasea emateko metodo desberdinak. AIMAR ETA ANITZ
  • 13. 13 JON ITURBE Kaixo, zenbat urte dituzu? 23 urte ditut. Txikitatik irakaslea izan nahi zenuen? Bai. Zuk uste duzu ikastolan ikasiko duzula irakaslea izaten? Uste dut baietz. Txikitan hemen ikasi al zenuen? Bai, eta oso pozik. Non nahiko zenuke klaseak eman? Hemen. Zenbat urteko umeei nahiko zenuke klaseak eman? Edozein lekuetan emango nuke. Ze geletan emango duzu klasea? 5.A eta 5.B. Gustura al zaude? Bai, noski.Ikasleak oso onak dira. Zer ikasi duzu praktika hauetan? Klaseak nola eman behar diren, eta gauza gehiago ikasteko dauzkat. Eskerrik asko etortzeagatik. AIMAR ETAANITZ ESKERRIK ASKO PRAKTIKETAN DAUDEN IRAKASLE GAI GUZTIEI PAZIENTZIAZ ERANTZUN DITUZ- TELAKO EGINDAKO GALDERAK. MILA ESKER GUZTIOI ETA ZORTE ON!!!!
  • 14. 14 ZINEA….GURE PROPOSAMENAK... ETXEAN IKUSTEKO: UNIBERTSOLARIAK MUNDUAREN ERTZA- REN BILA Unibertsolariek ezer gutxi ezagutzen dute Borovilletik kanpo dagoen munduaz. Karratu izeneko saltzaile batek kontatzen die- na, horixe besterik ez dakite. Unibertsolariek egiten dituzten harribitxizko kaniken bila etortzen da Karratu, eta haien truke hainbat produktu ekartzen dizkie. Baina halabeharrak izaten dira batzuetan, eta zorigaitzeko gertaera bat jasoko da Plutonen urtebetetze jaian; Satu- rrek, nahigabe, oparia apurtu eta denak kontra jarriko zaizkio… IRAUPENA: 79 min URTEA: 2003 GENEROA: ANIMAZIOA KALIFIKAZIOA: DENENTZAT ZUZENDARIA:JUANJO ELURDUIN ZINEMAN IKUSTEKO: CÓMO ENTRENAR A TU DRAGÓN 3 Bikingo bat eta herensuge bati buruz da. HIPO eta DES- DENTADOK jakingo dute azkenean zein den bere helbu- rua bizitza honetan; batek Astriden ondoan irlan agindu, besteak, berriz, bere taldekoen buru eta nagusi izatea. Hau lortzeko elkarrekin egin beharko dute lana ezinbestean. IRAUPENA:104 min URTEA:2019 GENEROA: ANIMAZIOA KALIFIKAZIOA: DENENTZAT ESTITXU ETA INTZA
  • 15. 15JON K. ETA LAIN TXISTEAK ETAASMAKIZUNAK: Mendian jaio, mendian hazi, sukaldera etorri eta dantzan hasi. Zer da? Kartzelera iritsi berria den batek galdetzen dio beste bati : -Eta zu zergatik zaude hemen ? -Ez didatelako ateratzen uzten !! Uniformedun gudaria zuri eta gorriak, gerra ostean , ordea, buru beltza eta erreak ...zer da? Zuri-zuri eta biribil, Iluntasunean dabil Zer da? Albarok Gorkari: -Gaur bi ero ikusi ditiat kalean. -Eta nola dakik eroak zirela? -Batek bost mila pezetako bileteak bota egiten zitian , eta besteak atzetik segi , jaso eta itzuli egiten zizkioan. Soldadu batek galdetzen dio besteari: -zer ari zara? -hemen! emazteari idazten! -eta zergatik idazten duzu hain poliki -oso mantso irakurtzen duelako