2. 2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN………… 2-3
KIROLEN BERRI……………… 4
KOSMOLOGIA, ZER DA?.......... 5
ELKARRIZKETA:
JOANES LIZARRAGA……… 6
BERTSO TXAPELKETA........... 7
MUNDUAN, ZE BERRI?..............8-9
NOLA BEREZI GRIPEA
ETA KATARROA……………... 10
BIOGRAFIA: MARIE CURIE.… 11
LIBURUTEGIKERIAK……….. 12
ZINEA ETA MUSIKA………….13-14
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK… 15
DENBORAPASAK…………… -16
BERRIAK MOTZEAN...
ANTZERKI FORUMA:
2015eko irailaren23an, antzerki bat ikusi genuen eta antzer-
kian kontatzen zen istorioa oso penagarria zen baina batzuetan
barregarria. Antzerkiaren gaia, lagun batzuei buruzkoa zen.
Lagun horiek oso lagun minak ziren eta egun batean haserretu
egin ziren eta… Oso antzerkilari onak ziren oso ondo an-
tzezten zuten. Gero bukatzerakoan gure gelara etorri ziren eta
jolas batzuk egin genituen. Gauza batzuetaz hitz egin eta gauza asko ikasi genituen.
BERTSO SAIOA:
2015eko Irailak 22an Arkaitz
(Xamoa) eta Jokin Labaien etorri
ziren 3. ziklora. Ordu bat egon gi-
nen, beraien bertsoak entzuten. Sai-
oan esan behar zutena bertsotan esa-
ten zuten. Oso ondo egiten zuten!!!
Beraien helburua, gu bertso eskolara apuntatzeko animatzea zen,
gehienbat neskak. Mutilen bat konbentzitu zuten baina, neskarik ez.
Oso polita izan zen asko gustatu zitzaigun!!!
EUREKA MUSEOA:
2015eko urriak 6ean, 5.maila eta 6.maila Eureka
museora joan ginen egun pasa. 5.mailakoak eta
6.mailakoak bananduta ibili ginen museoan ze-
har.
5. mailakoek hauxe
egin zuten: Eguz-
kiak egiten zituen
mugimenduz, non-
dik ateratzen zen, ze
ordutan…ikasi ge-
nuen, eta fitxa bat
egin genuen taldeka.
Gero bukatzerakoan planetariumera joan ginen
6.mailakoekin batera.
6. mailakoak berriz, bisita gidatu bat egin ge-
nuen, gero, esperimentuak egitera joan ginen
gela batera eta azkenik, bosgarren mailakoekin
batera planetariumera sartu eta pelikula bat ikusi
genuen.
Azkenik eskolara bueltatu ginen.
Oso polita izan zen, asko gustatu zitzaigun.
ARIXEN ETA NAGORE
3. 3
PLAZARA MARRAZTERA:
2015ko urriaren 6an plazara joan ginen marrazki
bat egitera, 5.mailan eta 6.mailan egiten dugun
marrazki txapelketarako.
Bazkaldu ondoren joan ginen plazara. Ordu eta
erdi inguru egon ginen plazan, bakoitzak gauza
desberdinak marraztu genituen. Ikastolara bueltatu
ginen. Egun batzuk pasa ondoren gela bakoitzetik
marrazki bat aukeratu zuten irakasleek. Irabazleen
marrazkia erakusgai dute ikastolako sarreran, gu-
rasoek, haurrek… ikusteko.
Oso ondo pasa genuen..
ONDDIRA IRTEERA:
2015 Urriaren 9an Onddira irteera
egin genuen. Lehenengo Urnietatik
Besabiraino autobusez joan ginen, eta
gero Besabitik Onddira oinez. Asko
nekatu ginen. Animalia asko ere ikusi
genituen animali horien artean triku
bat ikusi nuen.
Azkenik ikastolara bueltatu ginen oi-
nez. Oso ondo pasa nuen!!!
ADARRARA IRTEERA
2015eko urriak 9an Adarrara joan ginen 6.mailakoak, egun pasa. Autobusarekin Besabiraino
joan ginen eta hortik Adarra puntaraino oinez. Besabitik aurrera punta arte txakur batekin
joan ginen, bide osoan zehar jarraitu gintuen. Tontorrera iristea ez zitzaigun asko kosta. Ton-
torrera igo ginen aldetik ez ginen jaitsi bazkaltzera joateko beste aldetik jaitsi eta bazkaldu
genuen lasai. Azkenik oinez jaitsi ginen ikastolaraino. Oso ondo pasa genuen.
ARIXEN ETA NAGORE
4. 4
KIROLAK
Behobiatik Donostirainoko lasterketa asko daude: 1,609km, 10km, 11-20km,
21km, 22-41km, 42km.
Behobia-Donostia ibilbide gogorreko proba da, bi gain garrantzitsurekin:
Gaintxurizketa (Km. 7) eta Mirakruz Gaina (Km. 16).
3 korrikalari mota daude:
-GURPIL-AULKIAN DAUDEN ATLETAK
-PATINATZAILEAK
-KORRIKALARIAK
Eguraldi eguzkitsua eta beroa zela eta korrikalari asko larrialdietan izan zen be-
ro-kolpeak jota.
Horietako bat hil egin zen.
Azken urteetan izan den korrikaldirik beroena, tenperaturak 27ºtara iritsi baitzi-
ren.
Urnietatik jende askok parte hartu zuen. Zorionak!
ASIER ETAAITOR
5. 5
KOSMOLOGIA
Kosmologia unibertsoa osotasunean, sistema fisiko moduan,
aztertzen duen zientzia da. Astrofisikaren adar bat da eta espa-
zio, denbora, materia, energia eta beste zenbait kontzeptu era-
biltzen ditu unibertsoaren izaera eta bilakaera azaltzeko. His-
torian zehar, unibertsoaren izaerari buruz emandako azalpe-
nak mitologikoak eta erlijiosoak baziren ere, XVIII. mendetik
diziplina zientifiko moduan tajutu da, metodo zientifikoa be-
reganatuz, unibertsoari buruzko teoriak planteatu eta frogatze-
rakoan.
Kosmologia unibertsoa ikasten duen zientzia da. Astrofisikaren isukari bat da, espazio, mate-
ria energia eta beste kontzeptu batzuk erabiltzen dira unibertsoa azaltzeko. Metodo Zientifi-
koak, unibertsoari buruzko teoriak planteatu egiten dira frogatzean. XX. mendean garatue
gin zen, esate baterako:
1915-1916 Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria asmatu zuen.
1929 Edwin Hubbleek distantziaren linea bat ezarri zuen. Espaziotik irudiak bidaltzen dizki-
gun teleskopioari zientzialari honen izena jarri zioten.
Informazio iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kosmologia
Beste asko ere izan dira, gurera Joanes Lizarraga etorri da.
KOSMOLOGOA GURE GELAN...
2015 eko azaroaren 3a, osteguna kosmologoa etorri zen gure gelara 5. eta 6. mailara. Kos-
mologoak esplikatu digu nolakoa den unibertsoa: izarrak, zulo beltzak, galaxia...
Oso ondo egon da azalpena. Guri gustatu zitzaiguna zulo beltzak eta galaxiak dira.
NAROA-NAIA
6. 6
JOANES LIZARRAGA, KOSMOLOGOA
1- Zer eta non ikasi duzu?
Leitzako eskolan eta gero Bilboko
unibertsitatean.
2- Zaila da?
Jendeari zaila egiten zaio baina lana
eginez gero ez da hain zaila. Gustatu
behar zaizu.
3- Noiz erabaki zenuen horrelako ikasketa berezia egitea?
Batxilerren fisika karrera bukatzerakoan.
4- Zein da zure kosmologorik gustukoena?
Einstein.
5- Zure ustez, Unibertsoan gurearen antzeko bizitza egongo da?
Bizitza badago baina gu bezalakoak ez
6- Norbait joango al da noizbait Martera?
Bai, mende honetan edo hurrengoaren hasieran.
7- Zuk nahiko zenuke joan Martera?
Oporretara bai, baina bizitzera ez. Ikusteko nolakoa den.
8- Eta Ilargira?
Oporretara bai, baina bizitzera ez. Hau ere ikusteko nolakoa den.
9- Zein da zure lana orain?
Doktoretza bukatu eta unibertsoaren gaztea ikertzea.
10-Gustuko al duzu zure lana?
Bai, batzuetan zaila da, bestetan oso atsegina eta emaitza onak jasotzen dituzu.
ESKERRIKASKO!!!!!! NAIA ETA NAROA
7. 7
GIPUZKOAKO BERTSO TXAPELKETA
Gipuzkoako Bertsotan sailkapen fasea bukatuta, ezagutarazi di-
tuzte zein bertsolari arituko diren Gipuzkoako Bertsolari Txa-
pelketan. Guztira 30 sailkatu dira eta horien artean daude, An-
der Lizarralde gure bertsolaritzako irakaslea, eta Arkaitz Oiartzabal, (Xamoa) bertso
eskolako irakaslea, Oiartzuarrak.
30 bertsolari horiek duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten, hama-
hiru bertsolariekin bat egingo dute. Irailaren 20ean hasi zen Gipuzkoako Bertsolari
Txapelketa.
Ander Lizarraldek irabazi zuen Ormaiztegin jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txa-
pelketako azken aurreko final laurdena.
Hurrengo bertso saioak Zarautz, Urretxu, Zumarraga eta Errenterian izango dira.
Finala, ordea, Ilunben.
Animoak EGAPETIK eta irabaztera!!!!
Batez ere gozatzera!!!!
ANIMATU IKUSTERA, ENTZUTERA, TXALOTZERA
... JOATEKO!!!!!!!!!!!!!!!!!
NAROA ETA AIXA
8. 8
BASERRIAN ARGINDARRA GOROTZAREKIN
Nafarroako Oskotz kontzejuko baserri batek energia ekoitziko du bizilagu-
nen gorotzekin, Ultzama ibarrean. Etxea hornitzeko nahikoa energia pro-
duzituko dute lau zaldiren eta zortzi pertsonaren gorotzak baliatuz.
Proiektu pilotuak 540.000 euroko inbertsioa behar du lursaila erosi eta
etxebizitza eraikitzeko.
Meghan Sapp Planet Energy ingeniaritza enpresako gerentea eta haren sena-
rra dira proiektuaren sustatzaileak. Planet Energyk energia komunitateak
diseinatu eta eraikitzen ditu.
Hau oso garrantzitsua da kut-
sadurarik ez eragiteko
Informazio iturria: http://www.eitb.eus/
eu/albisteak/gizartea/osoa/3501964/
baserria-ultzama--energia-bizilagunen-
gorotzekin/
ENEKO ETA EÑAUT
9. 9
UGANDAN ERE, 'AUPA ORIO!'
Mukwano-lagun gobernuz kanpoko erakundearen eskutik,
Orioko arraun elkartearen kamisetekin joan dira gaur es-
kolara Ugandako ikastetxe bateko haurrak. Uganda Afrikako ekialdean
dagoen herrialdea da.
Astelehenean hasi ziren eskolak Bujagali herrian. Aurten, uniforme be-
rriarekin, Orioko arraunlarien kamisetekin.
Naroa Mikelarenak eta Imanol Gastañaresek eraman zituzten kamisetok
bertara, orain dela 3 aste. 30 kilo pisatzen zuen maleta batean eraman zi-
tuzten bazkideek jaso ez zituzten kamisetak.
Behar handiak dituzten haurrak dira, umezurtzak gehienak, eta kamiseta
jantzi beharrekoa izango da beraientzat.
Informazio iturria: http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3463252/uganda-orio-
arraunlariak--orioko-aurraun-taldearen-kamisetak/
ENEKO ETA EÑAUT.
10. 10
GRIPEA
Griprea influinziiza ere deitua, gaixotasun kutsakorra da, jatorri birikoa du-
ena, batez ere arnas aparatuari eragiten diona, baina gaixoaren egoera oro-
korra ere kaltetzen duena.
Gripearen birusak gizakia ez ezik hegaztiak eta beste ugaztunak ere
infektatzen ditu. Txerriek, zaldiek, ahateek, oiloek eta indioilarrek ere
gripea harrapa dezakete, gizakiak dituen antzeko sintomak aurkeztuz. Frogatu
egin da, espezie desberdinen arteko birusen transmisioa gerta daitekeela.
Gripea oso kutsakorra da. Birus eragilea airearen bidez transmititzen da pertsonen
artean; arnas jariakinetan aurkitzen denez, kutsapena gaixoak kanporatzen dituen
tanten bidez gauzatzen da, hitz egiterakoan edo eztula eta doministiku egiterakoan,
batez ere. Birusez kutsatutako objektuak ere gaitzaren iturburua izan daitezke.
Birusak gehiago irauten du giro lehor eta hotz batean. Horregatik, hain zuzen ere,
izurrite gehienak neguko hilabeteetan gertatu ohi dira.
Sintomek 3-5 egun irauten dute, eta gero -konplikaziorik ez bada- errekuperazioa
hasten da. Sendaketa osoa 7-14 egunetan gertatzen da.
Askotan, katarroa eta gripea nahasteko joera dago, batzuetan biek baitituzte sinto-
ma berberak, baina gripearenak beti dira gogorragoak.
Alde nabarmenena sukarra da; izan ere, 38 gradutik gorakoa izaten da hiruzpalau
egunez gripearen kasuan , eta arinagoa da katarroaren kasuan.
Katarroan oso ohikoa da mukiak botatzea, baina oso ezohikoa da hori
gripean.
Buruko mina, giharretako oinazea eta eztula ohikoak eta oso gogorrak
izaten dira gripearen kasuan, baina gutxitan gertatzen dira katarroan.
Azkenik, doministikuak, eztarriko mina eta begietako narriadura ohikoagoak dira
katarroan gripean baino, azken horretan oso gutxitan agertzen baitira.
URKO eta LANDER
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gripe
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3538958/katarroa-gripea-sintomak--
nola-bereizi-gripea-eta-katarroa/
11. 11
MARIE CURIE
Marie Curie zientzialaria, lehenengo urteetan Varsobian
bizi izan zen. Gurasoak irakasleak ziren, aita matemati-
ka eta fisika eta, ama musika-irakaslea. Curieren ama
hil zenean tuberculosia zela eta zientzialariak hamaika
urte bakarrik zituen. Oso gaztea zenetik, Curieri irakurt-
zea gustatzen zitzaion eta hamabost urterekin graduatu
zen. Ezin izan zuen unibertsitatera joan, emakumeentzat
debekatuta zegoelako. Poloniatik atera eta Marie Parise-
ra joan zen 1891n. Sorbonan, kimika eta fisika ikasi zuen.
Marie Curie eta bere senarrak material erradioaktiboak ikertu zituzten, uranioa batez ere,
pechblenda edo uraninita forman. Pechblendatik irten zen uranioa pechblnda bera baino
erradioaktiboagoa zen. Urteetan zehar, pechblenda lantzen jarraitu zuten eta beste bi ele-
mentu isolatu zituzten, polonioa (1898) eta radioa.
1903an Pierre Curie, Henri Bacquerel eta Marie Curiek Fisikako Nobel saria jaso zuten
elementu erradioaktiboekin egindako ikerketa zientifikoei esker.
Marie lehenengo emakumea izan zen sari hau lortzen. 1906an
Pierre hil egiten da eta Mariek haren lekua beteko du Sorbonako
unibertsitatean. Lehenengo emakume irakaslea izan zen.
1910an radio gramo puru bat lortu ahal zela frogatu zuen. Hurren-
go urtean kimikako Nobel saria eman zioten radio eta polonioren
aurkikuntzari eta radioaren bakartzeari esker. Marie Curie bi Nobel Sari ezberdin lort-
zen lehenengo pertsona izan zen. 1934, Marie Curie Salanchesen hil zen leuzemiaz hain-
beste urtetan erradiaktibitatearekin lan egiteagatik.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Marie_Curie OINATZ ETA GARTZEA
12. 12
Kaixo irakurzaleok!
Ikusi duzuenez, aurten, ni egongo naiz liburute-
giko arduradun. Askok ezagutu nauzue, baina
ezagutu ez nauzuenok badakizue non nagoen.
Animatu eta etorri.
Hilabete hauetan liburutegiko martxa ezagutzeko
aukera izan dut eta naiz eta orokorrean oso ongi
betetzen dituzuen arauak, ongi iruditzen zait be-
rriro gogoratzea, zenbait arau aldatu baitira.
ARAU OROKORRAK
Liburutegian isiltasunean eta euskaraz aritu behar dut.
Ez dut jango ezta edango ere.
Materiala zaindu eta bere tokian utziko dut.
Liburua galdu edo hondatzen badut, berria ekarriko dut.
Liburua itzultzerakoan, liburuzainari emango diot.
ORDENAGAILUA ERABILTZEKO ARAUAK
Ordenagailua erabiliko dut informazioa bilatzeko edo
ikastolako lanak egiteko bakarrik.
Ezin da ordenagailua erabili jokoetan ibiltzeko.
Egunero ordu erdiz erabil dezaket eta txanda, liburuzai-
nari eskatu behar diot.
Ordutegia ere aldatu dugu.
Maileguetarako egunero 10.30 etatik 11.30 etara os-
tegunetan ezik.
Irakurtzeko, lanak egiteko edo ordenagailua erabil-
tzeko egunero 12.30 etatik 13.25 etara.
Bukatzeko ohar bat: Liburuak behar den epe ba-
rruan ekarri eta liburua irakurtzeko astirik ez ba-
duzu izan, ekarri eta epea luzatuko dizut.
Yoli San Sebastian
LIBURUTEGIKERIAK
13. 13
PAN PELIKULA
Joe Wrightek gidatutako Peter Pan mutikoaren abenturei buruzko superprodukzioa
urriaren 9an estreinatu zen nazioartean, eta Zineuskadiren Zinema Euskaraz eki-
menari esker, filma euskaraz heldu da egun horretan bertan Euskal Herriko hainbat
zinema aretotara.
12 urteko mutiko bihurria da Peter, eta Londresko umezurtz-etxe batean bizi da.
Gau batez, Sekula Betirako mundura bidaia egingo du, eta bertan pirata, gerlari eta
maitagarriekin abentura ikaragarriak biziko ditu.
Bada, filma urriaren 9an estreinatu zen nazioartean, eta Euskal Herrian euskaraz
ikusteko aukera dugu. Izan ere, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bai-
tan, filma euskarara bikoiztu dute. Urteko zazpigarren lana da.
ANIMATU ETA JOAN IKUSTERA!
http://zinea.eu/2015/09/28/pan-filma-euskaraz-
estreinatuko-dute-urriaren-9an
BRANDON ETA ODEI
14. 14
ZE ESATEK! MUSIKA
TALDEA
Ze Esatek! 2009An Euskal
Herrian sortutako rock, reggae
eta ska taldea da. Beste talde bat-
zuetatik etorritako musikari esperimentatuez osaturiko banda da, hala nola Trikizio, The
Txortains, Skunk, Harlax edota Nuke taldeetan aritutako musikariak. Bandaren filosofia joa-
ten diren lekuan festa eta parranda sortzeaomen da, taldearen estilo «ganberroa»-rekin, jen-
dea giroan sartu eta mugiaraztea. Orain arte, bost disko kaleratu dituzte.
Urnietako festetan giro ederra jarri zuten!!!
Ze Esatek! - Gu Gara Ze Esatek
When I woke up this morning,
I saw the lord coming to me, and he said:
“What are you doing with boring life?
Every day doing the same”
But you be lazy my friend
I know what you mean; you know I’m saying
You look better to listen to Ze Esatek!
Gu gara Ze Esatek, festa eta gara
Doinu berri honekin bero jarriko gara
Ze esatek festa eta dantzara
Elkarrekin batera ze juerga latza dala (X2)
Ez gara izar ta ez dugu behar
Rock ‘n roll-aren oinordekoak gara
Bilbotik Maulera, Aitzurtik Ebrora
Gure doinuekin geldi egoterik ez da
Gora eskuak, gora bihotzak
Ta abestu gurekin zu ere Ze estek bazara!
Gu gara Ze esatek, Ze esatek! (X2)
Aurpegian irria, bihotza gorria
Badator musikaren iraultza berria
Mugitu ipurdia, astindu gerria
Festarako deia iritsi da herrira
GARTZEA ETA OINATZ
15. 15
Orain aurkitu behar dituzue 11
animalien izenak.
IGELA
KATUA
LEHOIA
MARRAZOA
SUGANDILA
TIGREA
TXAKURRA
TXERRIA
TXORIA
UNTXIA
ZALDIA
AURKITU BIDEA LABIRINTOAN
NORA ETA IBAI
16. 16
EA LORTZEN DUZUN ONDO OSATZEA!!!!
Ume bat arduratuta heltzen da etxera eta amari esaten
dio:
- Ama! Ama! Eskolan oso despitatua
naizela esaten dute.
- Ez egin kasurik eta egon zaitez lasai!
baina, barkatu, ni ez naiz zure ama,
zure auzokoa naiz.
IBAI ETA NORA