SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA 
Ainhoa Errasti Agirrebeitia 
XXI.mendea informazioa zirkulatzeko eta gordetzeko inoiz ezagutu ez diren 
baliabideak ematen hasi da, eta etorkizunean ere honen jarraipena emango da. Honen 
ondorioz, hezkuntzak gero eta ezagutza teoriko eta tekniko ebolutibo gehiago trasmititu 
beharko ditu era masibo eta eraginkorrean. Hau horrela izanda, hezkuntza oinarrizko 
lau ikasketaren inguruan egitaratu behar da: ezagutzen ikastea, hau da, ulermenaren 
baliabideak bereganatzea edo barneratzea; egiten ikastea, bakoitzak bere inguruan 
eragiteko ahalmena izan dezan; elkarrekin bizitzen ikastea, giza jarduera guztietan 
parte hartzeko eta besteekin lankidetzan aritzeko; eta amaitzeko, izaten ikastea, 
aurreko hiru ikasketen elementuak hartzen dituen funtsezko prozesu bezala definitu 
daitekeena. 
Eskolako irakaskuntzan gehienetan ez zaie lau zutabeei garrantzi berdina ematen, 
baina batzordearen iritziz, edozein irakaskuntza sistematan lau zutabeei arreta berdina 
eskaini behar zaie, hezkuntza gizakiarentzat, esperientzia globala izan dadin eta 
ezagutza eta praktika mailan bizitza osoan zehar iraun dezan. 
Batzordekideek argi zeukaten XXI.mendeko erronkei aurre egiteko ezinbestekoa 
izango zela hezkuntzan helburu berriak ezartzea, eta honekin batera, honen inguruko 
ideiak aldatzea. Modu honetan, hezkuntzari buruzko ikuspegi zabalago baten bidez 
pertsona bakoitzak bere sormen eta irudimen ahalbideak aurkitu, bizitu eta areagotuko 
lituzke, gure barnean ezkutatuta dagoen altxorra eguneratuz. 
Ezagutzen ikasi. 
Ikaskuntza mota hau, giza bizitzako bitarteko eta helburutzat har daiteke. 
Ikaskuntzaren bitartez pertsona bakoitzak bere inguruan dagoen mundua ulertu behar 
du, batez ere, duintasunez bizi ahal izateko, gaitasun profesionalak garatzeko eta 
besteekin komunikatzeko. Helburu bezala, ikaskuntzak duen justifikazioa ulertzeagatik, 
ezagutzeagatik eta aurkitzeagatik ongi sentitzea da. Aplikaziorik gabeko berehalako 
ikaskuntzak atzera egiten duen bitartean, ezagutza erabilgarriak honen lekua hartzen 
ari dira. Jakinduria areagotzeak, norberaren inguruko alderdi ugari erraztasun 
gehiagorekin ulertzeko laguntza eskaintzen du, eta jakin-min intelektuala azkarrago 
pizten da, zentzu kritikoa bizkortu eta errealitatea dezifratzen laguntzen du.
Ezagutza modu askotakoa eta etengabekoa eboluziokoa da, eta beraz, gero eta 
zailagoa da guzti-guztia ezagutu nahi izatea. Arrazoi honegatik, oinarrizko hezkuntzatik 
aurrerako den-dena jakin beharraren ideia gezurra dela esan dezakegu. Honez gain, 
kultura orokorrari ere merezi duen garrantzia eman behar zaio, izan ere, honek beste 
hizkuntza eta ezagutza batzuetako ateak iretzen ditu, eta beste ezer baino lehenago 
komunikatzea ahalbidetzen du. Gainera, hezkuntza kultura denbora eta espazioan 
ematen den gizarteen nahasketa da, eta honek, jakinduriako beste eremu batzuetako 
bideak zabaltzea dakar. 
Ezagutzen ikastea, ikasten ikastea da, eta hau, arreta, oroimena eta pentsamenduaren 
erabilerarekin lortzen da. Txiki-txikiak garenetik, gure arreta pertsonengan eta 
gauzetan konzentratzen ikasi behar dugu. Arretaren ikaskuntza prozesu hau era 
ezberdinetako izan daiteke eta gure bizitzako une ugari aprobetxa ditzazkegu 
horretarako ( jolasak, enpresak bisitatzea, bidaiak, lan praktikoak...). 
Oroimenari dagokionez, hau lantzea ezinbestekoa da. "Buruz" ikasi beharreko datuak 
aukeratzerako orduan, ongi hautatzen jakin behar da, baina arreta handiz landu 
beharreko jarduera da. Gainera, adituek diotenez, oroimena txiki-txikitatik entrenatu 
beharra dago. 
Umeak lehenik eta behin gurasoekin landuko du pentsamendua, eta ondoren, 
jarraipena irakasleekin burutuko du. Pentsamendu horrek, konkretuaren eta 
abstraktuaren arteko artikulazioa izan behar du. Horrez gain, irakaskuntza zein 
ikerkuntza arloetan dedukzio eta indukzio metodoak bateratzea komenigarria izango 
litzateke, sarritan aurkako bezala azaldu arren. 
Egiten ikasi. 
Neurri handi batean, ezagutzen ikastea eta egiten ikastea banaezinak dira. Hala ere, 
azkeneko honek erlazio estuagoa dauka lanbide heziketarekin. 
Etorkizuneko lan merkatuaren barnean bi ekonomia mota ezberdinduko ditugu, 
industriala eta gainontzekoak: lehenegoan, soldatapeko lanak dira nagusi; beste 
taldean aldiz, ekonomiaren sektore egituratutik kanpo dauden ekonomiak kokatzen dira 
edota lan independenteak oraindik bertan bizi irauten dutenak. Industrializazioarekin 
batera, mekinek gizakien lana ordezkatu dute eta ondorioz, lana gero eta 
inmaterialagoa da. Ordezkatze prozesu honek, lanak gero ezagutzazkoagoak izatea
ekarri du, eta jarduera ekonomikoan zerbitzuek garrantzia gehiago eskuratu dute. 
Horregatik gaur egun, "egiten ikastea" espresioari ezin zaio iraganean zuen esanahi 
berbera eman. Beraz, ikaskuntzek eboluzionatzeko beharra daukate. 
Kalifikazio noziotik lehiara. 
Produkzio industrialeko sistemetan, ezagutzazko eta informaziozko dimentsioek 
daukaten nagusitasunak lanbide kalifikazioaren nozioa zaharkitu egin dute, eta modu 
honetan, lehia pertsonala pribilegiatu bilakatzen dute. Jarduera fisikoen ordez 
intelektualagoak, zerebralagoak diren lanak azaltzen dira. Makinak gero eta 
adimentsuagoak diren heinean, eta lana desmaterializatzen den neurrian, azterketa eta 
eraketa lanak hazten doaz. 
Honek guztiak, jatorri bat baino gehiago ditu. Langileei dagokienez, lan zatituak atzean 
gelditzen ari dira eta bitartean, "lanerako kolektiboak" edota "egitasmorako taldeek" 
aurrera egiten dute. Gaur egun, enplegatuak ez dira trukagarriak eta eginbeharrak 
nolabait pertsonalizatu egin dira. Gainera, enplegatzaileek ez dute kalifikazio 
konkreturik eskatzen, orain pertsona bakoitzari konpetentzia zehatzak eskatzen 
zaizkio: heziketa tekniko eta profesionalaren bidez eskuratutako kalifikazioa ez ezik 
jokaera soziala, talde lanean aritzeko gaitasuna eta ekimenak izateko eta arriskuak 
onartzeko ahalmena. 
Langilea nagusiki aldaketaren agentetzat jotzen da, eta hauen zenbait ezaugarri 
subjetibotzat hartzen dira. Ezaugarri horien artean, komunikatzeko eta besteekin 
elkarlanean aritzeko gaitasunak, gatazkei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasunak 
gero eta garrantzi handiagoa daukate. 
Soldatapeko sektorean lanaren "desmaterializazioa" eta zerbitzu jarduerak. 
Zerbitzuen eboluzio kuantitatibo eta kualitatiboak ikusiz gero, ekonomia aurreratuetako 
ikaskuntzan eman diren "desmaterializazioaren" ondorioak nahiko nabarmenak dira. 
Zerbitzuen kategoria hau oso zabal da eta gehienbat bazterketaren bitartez definitzen 
da. 
Zerbitzu ugari sortzen duten pertsonen arteko harremanaren arabera definitzen dira 
batez ere. Adibide asko aurki daitezke merkataritza sektorean eta baita 
merkataritzakoa ez den sektore tradizionalagoetan ere. Bi kasuetan, garrantzi handia
daukate informazio eta komunikazio jarduerek. Izan ere, zerbitzua eskaintzen 
duenaren eta jasotzen duenaren arteko harremanaren kalitatea neurri handi batean 
hartzailearen esku dago beraz, ulergarria da egin beharreko lan hori ez prestatzea. 
Gaiarekin eta teknikarekin eduki beharreko erlazioa harreman pertsonaletarako 
gaitasunarekin osatu edo eraiki behar da. 
Etorkizuneko gizarte ultrateknifikatuetan, gizakien arteko elkarrekintza okerrak 
disfuntzio larriak eragin ditzakeela pentsa daiteke, eta hauek ekiditzeko kalifikazio 
berriak beharrezkoak izango direla. Gainera, kalifikazio berri horiek ezagutza 
intelektualean baino gehiago jokaeran oinarrituta egongo lirateke, eta honek ikasketa 
gutxiko edo ikasketarik gabeko pertsonei aukera gehiago emango lizkieke. Honez gain, 
beharrezkoak diren gaitasun edo trebetasunak eskuratzea ahalbidetuko duen 
heziketaren edukiak ondorioztatzea nahiko zaila da. Garapen bidean dauden 
herrialdeetan arazoa lanbide heziketaren inguruan ere azaltzen da. 
Lana ekonomia ez egituratuan. 
Garapen bidean dauden ekonomietan, lana oso izaera ezberdinekoa da eta 
soldatapeko jarduera ez da nagusitzen. Sahara azpiko Afrikako herrialde asko eta 
Latinoamerikako eta Asiako herrialde batzuk adibide bezala hartuta, bertako 
biztanleriaren segmentu oso txiki batek soldatapean lan egiten duela ikus dezakegu, 
eta biztanleriaren gehiengoak aldiz, bizirik irauteko ekonomia tradizionalean parte 
hartzen duela. Gainera, ikaskuntzaren eginkizuna ez da lanera mugatzen, hau da, 
ekonomiako sektore egituratu edo ez egituratuaren garapenean parte hartzearen 
helburu zabalagoa asebetetzearen beharra du. 
Garapen bidean dauden beste herrialde batzuei dagokienez, nekazaritzaz eta 
egituratutako sektore txiki batez gain, modernoa eta ez egituratua den sektore 
ekonomikoa ere badago. Honako hau, artisau, merkataritza eta finantza jarduerek 
osatzen dute, eta horrek, tokiko baldintzetara ongi egokitutako enpresa aukerak 
badaudela adierazten du. 
Herrialde hauen iritziz, beraien etorkizuna teknologia modernoa eskuratzea 
ahalbidetuko dien kultura zientifikoa hartzeari oso estuki lotuta egongo da, baina 
berrikuntza eta sormen gaitasun zehatzak batertu gabe.
Elkarrekin bizitzen ikasi, besteekin batera bizitzen ikasi. 
Ikaskuntza hau, gaur egungo hezkuntzako ekintza nagusietakoa da. Giza historia beti 
izan da gatazkatsua, baina badaude arriskua areagotzen duten elementu berriak ere. 
Komunikabideen bidez, iritzi publikoa ezer egin ezin duen ikusle huts bihurtzen da, eta 
gatazkak eratzen edo bizirik mantentzen dituztenen bahitu baita ere. Baina hezkuntzak 
ezin izan du gauza askorik egin egoera hori aldatzeko. 
Eskoletan, indarkeria eza irakasteko ideia txalogarria da nahiz eta askotan liskarrak 
sortzen diren. Lan neketsua da, izan ere, gizakiek beraien kualitateak eta kide diren 
taldearenak gehiegi baloratzen dituzte, eta besteen aurkako aurreiritziak sustatzen 
dituzte. Lehia honen ondorioz, gerra ekonomikoa eratzen da eta gauzak dauzkatenen 
eta ez dauzkatenen arteko tentsioa pizten da. Tentsio hauek nazioa eta mundua 
zatitzen dituzte nolabait. 
Esperientziaren bidez badakigu arrisku hau saihesteko ez dela nahikoa talde 
ezberdineko kideen arteko kontaktu eta komunikazioa bultzatzea. Taldeak elkarren 
artean lehian ari badira tentsioa azalduko da, eta denborarekin gatazka bilakatuko da. 
Berdintasuna nagusi den testuinguru batean berriz, helburu eta proiektu komunak 
ezarriz gero, azpian dauden aurreiritzi eta etsaitasuna lankidetza lasaiagoan bilakatuko 
dira eta adiskidetasuna nagusituko da. 
Hau kontuan hartuta, komenigarria izango zen hezkuntzari bi orientazio osagarri 
ematea: lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea eta bigarren mailan, bizitza 
osoan zehar, proeiktu komunetan parte hartzea. 
Bestea ezagutzea. 
Hezkuntzak bi helburu nagusi ditu: giza espeziearen aniztasuna irakastea eta gizaki 
guztien artean dauden antzekotasunez eta elkarren menpekotasunez ohartarazten 
laguntzea. Gai batzuk bereziki egokiak dira helburu hauek burutzeko, esate baterako, 
giza geografia, eta beranduago atzerriko hizkuntza eta literatura. 
Baina bestea ezagutzeko, lehenik eta behin ezinbestekoa da bakoitzak bere burua 
ongi ezagutzea. Berdin da haurrari hezkuntza hori nork eman dion, familiak edo 
komunitateak. Helburua bere burua ezagutzea da, izan ere, bere burua 
ezagutzerakoan soilik jarri ahal izango da benetan besteen lekuan, eta besteen
erreakzioak ulertzeko gaitasuna garatuko du. Eskolan enpatia jarrera hori sustatzea 
garrantzitsua da bizitzako jokaera sozialetarako. 
Amitzeko, irakaskuntza ez da oztopo izan behar bestea ezagutzeko prozesu honetan. 
Izan ere, dogmatismoaren bidez ikasleengan jakinmina edo izpiritu kritikoa ezabatzen 
dituzten irakasleak kaltegarriagoak izan daitezke. 
Helburu komunetara jo. 
Batzuetan, komunean lan egiten denean, gizakien arteko ezberdintasunak eta 
gatazkak ezabatu egiten dira. Horregatik, hezkuntzak bere programetan, gazteak oso 
txikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko denbora eta aukera eskaintzea 
garrantzitsua da, kirol eta kultur jardueretan nahiz jarduera sozialetan parte hartuz. 
Gainera, irakasle eta ikasleek proiektu komunetan jarduteak gatazkak konpontzeko 
metodo bezala erabil daiteke eta gazteen ondorengo bizitzan erreferentzia bat izan 
daiteke. Era berean, hezitzaileen eta hezituen arteko harremana aberasteko ere 
baliagarria izan daiteke. 
Izaten ikasi. 
Batzordeak, hezkuntzak pertsona bakoitzaren garapen orokorrean lagundu behar 
duenaren funtsezko printzipio hau berretsi du. Bereziki gaztaroan jasotako hezkuntzari 
esker, pertsona guztiak pentsamendu kritikoa eta autonomoa izateko eta norberaren 
iritzi propioa izateko, bizitzako une ezberdinetan zer egin behar den beraien kabuz 
erabakitzeko prest egon behar dira. 
Izaten ikastea (1972) txostenak, eboluzio teknologikoarekin lotutako gizatasunik 
gabeko munduarekiko kezka azaltzen zuen. Momentu horretatik, komunikabideek 
eskuratutako izugarrizko botereak areagotu egin dute kezka hori. XXI.mendean 
fenomeno horiek oraindik gehiago areagotzea gerta daiteke. Hala ere, haurrak gizarte 
zehatz batean bizitzeko prestatzea baino gehiago arazoa bakoitzari indar eta 
erreferentzia puntu intelektual iraunkorra ematea da. Hezkuntzaren oinarrizko funtzioa 
pertsona guztiei pentsatzeko, iritzia osatzeko, sentimenduak izateko eta irudimena 
izateko askatasuna ematea da, beraien talentuak erabat garatzeko eta beraien patua 
erabakitzeko gaitasuna izan dezaten. 
Honez gain, etengabe aldaketak jasaten ari den mundu honetan, toki berezia eman
behar zaie somenari eta irudimenari. Gure etorkizunak, gizaki bikainez gain, mota 
ugariko talentuak behar eta pertsonalitateak behar ditu. Gainera, eskolan arteari eta 
poesiari orain baino garrantzia gehiago emateaz gain, irudimena eta sormena sustatu 
nahiaren ondorioz, ahozko kulturari eta esperientziatik jasotako ezagutzei ere balio 
gehiago eman beharko litzaieke. 
Batzordea, guztiz ados dago Izaten ikastea txostenarekin. Jaiotzetik heriotzara doan 
gizakiaren garapena prozesu dialektikoa da, bertan bakoitza bere burua ezagutzen 
hasten da eta ondoren, besteekiko harremanetara zabalduz doa. Beraz, zentzu 
horretan, hezkuntza barne bidaia dela esan dezakegu.

More Related Content

Viewers also liked

Hack your business android+beacons+big data
Hack your business  android+beacons+big dataHack your business  android+beacons+big data
Hack your business android+beacons+big dataTushar Choudhary
 
Economics history of nepal
Economics history of nepalEconomics history of nepal
Economics history of nepalnipesh2014
 
Observation as an activity
Observation as an activityObservation as an activity
Observation as an activityjibles1987
 
Sustainable development IE Application 2015
Sustainable development IE Application 2015Sustainable development IE Application 2015
Sustainable development IE Application 2015jibles1987
 
Material design in android lollipop
Material design in android lollipopMaterial design in android lollipop
Material design in android lollipopTushar Choudhary
 
L.22 lmbr observasi guru hkm 1
L.22 lmbr observasi guru hkm 1L.22 lmbr observasi guru hkm 1
L.22 lmbr observasi guru hkm 1Rudi Kaito
 
Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)
Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)
Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)Iffa Rifqi
 

Viewers also liked (15)

Ppt tugas termokimia
Ppt tugas termokimiaPpt tugas termokimia
Ppt tugas termokimia
 
Hack your business android+beacons+big data
Hack your business  android+beacons+big dataHack your business  android+beacons+big data
Hack your business android+beacons+big data
 
Web 3.0
Web 3.0Web 3.0
Web 3.0
 
PPT on Listening.
PPT on Listening. PPT on Listening.
PPT on Listening.
 
Economics history of nepal
Economics history of nepalEconomics history of nepal
Economics history of nepal
 
Android & Beacons
Android & Beacons Android & Beacons
Android & Beacons
 
Observation as an activity
Observation as an activityObservation as an activity
Observation as an activity
 
Calorimetry
CalorimetryCalorimetry
Calorimetry
 
Sustainable development IE Application 2015
Sustainable development IE Application 2015Sustainable development IE Application 2015
Sustainable development IE Application 2015
 
Ppt tugas termokimia
Ppt tugas termokimiaPpt tugas termokimia
Ppt tugas termokimia
 
Material design in android lollipop
Material design in android lollipopMaterial design in android lollipop
Material design in android lollipop
 
L.22 lmbr observasi guru hkm 1
L.22 lmbr observasi guru hkm 1L.22 lmbr observasi guru hkm 1
L.22 lmbr observasi guru hkm 1
 
Chuck Close
Chuck CloseChuck Close
Chuck Close
 
Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)
Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)
Contoh bahan berbahaya dan beracun (b3)
 
Environment Analysis Of Apple
Environment Analysis Of Apple Environment Analysis Of Apple
Environment Analysis Of Apple
 

Similar to HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

Hezkuntza, atxor ezkutua
Hezkuntza, atxor ezkutuaHezkuntza, atxor ezkutua
Hezkuntza, atxor ezkutuaMaitane Jaio
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaHezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaLaiene Molina
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaLaiene Molina
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.PatriNoriega
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.PatriNoriega
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaimendez012
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaimendez012
 
Hezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
Hezkuntza altxor ezkutua Laura MartinezHezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
Hezkuntza altxor ezkutua Laura MartinezLaura Martinez Zamora
 
Altxor ezkutua
Altxor ezkutuaAltxor ezkutua
Altxor ezkutuaunai1996
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.GomezLandaida
 
Hezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakHezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakiraia003
 
Desprotección infantil
Desprotección infantilDesprotección infantil
Desprotección infantiljoner96
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 

Similar to HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA (20)

Hezkuntza, atxor ezkutua
Hezkuntza, atxor ezkutuaHezkuntza, atxor ezkutua
Hezkuntza, atxor ezkutua
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor EzkutuaHezkuntza: Altxor Ezkutua
Hezkuntza: Altxor Ezkutua
 
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpenaHezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
Hezkuntza: Altxor Ezkutuaren aurkezpena
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Sintesia
SintesiaSintesia
Sintesia
 
Hezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
Hezkuntza altxor ezkutua Laura MartinezHezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
Hezkuntza altxor ezkutua Laura Martinez
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua
Hezkuntza: Altxor ezkutuaHezkuntza: Altxor ezkutua
Hezkuntza: Altxor ezkutua
 
Hezkuntza altxor ezkutua
Hezkuntza altxor ezkutua Hezkuntza altxor ezkutua
Hezkuntza altxor ezkutua
 
Altxor ezkutua
Altxor ezkutuaAltxor ezkutua
Altxor ezkutua
 
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.Hezkuntza: Altxor ezkutua.
Hezkuntza: Altxor ezkutua.
 
Hezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeakHezkuntzaren lau zutabeak
Hezkuntzaren lau zutabeak
 
Desprotección infantil
Desprotección infantilDesprotección infantil
Desprotección infantil
 
Hezkuntza
HezkuntzaHezkuntza
Hezkuntza
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 

HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA

  • 1. HEZKUNTZA: ALTXOR EZKUTUA Ainhoa Errasti Agirrebeitia XXI.mendea informazioa zirkulatzeko eta gordetzeko inoiz ezagutu ez diren baliabideak ematen hasi da, eta etorkizunean ere honen jarraipena emango da. Honen ondorioz, hezkuntzak gero eta ezagutza teoriko eta tekniko ebolutibo gehiago trasmititu beharko ditu era masibo eta eraginkorrean. Hau horrela izanda, hezkuntza oinarrizko lau ikasketaren inguruan egitaratu behar da: ezagutzen ikastea, hau da, ulermenaren baliabideak bereganatzea edo barneratzea; egiten ikastea, bakoitzak bere inguruan eragiteko ahalmena izan dezan; elkarrekin bizitzen ikastea, giza jarduera guztietan parte hartzeko eta besteekin lankidetzan aritzeko; eta amaitzeko, izaten ikastea, aurreko hiru ikasketen elementuak hartzen dituen funtsezko prozesu bezala definitu daitekeena. Eskolako irakaskuntzan gehienetan ez zaie lau zutabeei garrantzi berdina ematen, baina batzordearen iritziz, edozein irakaskuntza sistematan lau zutabeei arreta berdina eskaini behar zaie, hezkuntza gizakiarentzat, esperientzia globala izan dadin eta ezagutza eta praktika mailan bizitza osoan zehar iraun dezan. Batzordekideek argi zeukaten XXI.mendeko erronkei aurre egiteko ezinbestekoa izango zela hezkuntzan helburu berriak ezartzea, eta honekin batera, honen inguruko ideiak aldatzea. Modu honetan, hezkuntzari buruzko ikuspegi zabalago baten bidez pertsona bakoitzak bere sormen eta irudimen ahalbideak aurkitu, bizitu eta areagotuko lituzke, gure barnean ezkutatuta dagoen altxorra eguneratuz. Ezagutzen ikasi. Ikaskuntza mota hau, giza bizitzako bitarteko eta helburutzat har daiteke. Ikaskuntzaren bitartez pertsona bakoitzak bere inguruan dagoen mundua ulertu behar du, batez ere, duintasunez bizi ahal izateko, gaitasun profesionalak garatzeko eta besteekin komunikatzeko. Helburu bezala, ikaskuntzak duen justifikazioa ulertzeagatik, ezagutzeagatik eta aurkitzeagatik ongi sentitzea da. Aplikaziorik gabeko berehalako ikaskuntzak atzera egiten duen bitartean, ezagutza erabilgarriak honen lekua hartzen ari dira. Jakinduria areagotzeak, norberaren inguruko alderdi ugari erraztasun gehiagorekin ulertzeko laguntza eskaintzen du, eta jakin-min intelektuala azkarrago pizten da, zentzu kritikoa bizkortu eta errealitatea dezifratzen laguntzen du.
  • 2. Ezagutza modu askotakoa eta etengabekoa eboluziokoa da, eta beraz, gero eta zailagoa da guzti-guztia ezagutu nahi izatea. Arrazoi honegatik, oinarrizko hezkuntzatik aurrerako den-dena jakin beharraren ideia gezurra dela esan dezakegu. Honez gain, kultura orokorrari ere merezi duen garrantzia eman behar zaio, izan ere, honek beste hizkuntza eta ezagutza batzuetako ateak iretzen ditu, eta beste ezer baino lehenago komunikatzea ahalbidetzen du. Gainera, hezkuntza kultura denbora eta espazioan ematen den gizarteen nahasketa da, eta honek, jakinduriako beste eremu batzuetako bideak zabaltzea dakar. Ezagutzen ikastea, ikasten ikastea da, eta hau, arreta, oroimena eta pentsamenduaren erabilerarekin lortzen da. Txiki-txikiak garenetik, gure arreta pertsonengan eta gauzetan konzentratzen ikasi behar dugu. Arretaren ikaskuntza prozesu hau era ezberdinetako izan daiteke eta gure bizitzako une ugari aprobetxa ditzazkegu horretarako ( jolasak, enpresak bisitatzea, bidaiak, lan praktikoak...). Oroimenari dagokionez, hau lantzea ezinbestekoa da. "Buruz" ikasi beharreko datuak aukeratzerako orduan, ongi hautatzen jakin behar da, baina arreta handiz landu beharreko jarduera da. Gainera, adituek diotenez, oroimena txiki-txikitatik entrenatu beharra dago. Umeak lehenik eta behin gurasoekin landuko du pentsamendua, eta ondoren, jarraipena irakasleekin burutuko du. Pentsamendu horrek, konkretuaren eta abstraktuaren arteko artikulazioa izan behar du. Horrez gain, irakaskuntza zein ikerkuntza arloetan dedukzio eta indukzio metodoak bateratzea komenigarria izango litzateke, sarritan aurkako bezala azaldu arren. Egiten ikasi. Neurri handi batean, ezagutzen ikastea eta egiten ikastea banaezinak dira. Hala ere, azkeneko honek erlazio estuagoa dauka lanbide heziketarekin. Etorkizuneko lan merkatuaren barnean bi ekonomia mota ezberdinduko ditugu, industriala eta gainontzekoak: lehenegoan, soldatapeko lanak dira nagusi; beste taldean aldiz, ekonomiaren sektore egituratutik kanpo dauden ekonomiak kokatzen dira edota lan independenteak oraindik bertan bizi irauten dutenak. Industrializazioarekin batera, mekinek gizakien lana ordezkatu dute eta ondorioz, lana gero eta inmaterialagoa da. Ordezkatze prozesu honek, lanak gero ezagutzazkoagoak izatea
  • 3. ekarri du, eta jarduera ekonomikoan zerbitzuek garrantzia gehiago eskuratu dute. Horregatik gaur egun, "egiten ikastea" espresioari ezin zaio iraganean zuen esanahi berbera eman. Beraz, ikaskuntzek eboluzionatzeko beharra daukate. Kalifikazio noziotik lehiara. Produkzio industrialeko sistemetan, ezagutzazko eta informaziozko dimentsioek daukaten nagusitasunak lanbide kalifikazioaren nozioa zaharkitu egin dute, eta modu honetan, lehia pertsonala pribilegiatu bilakatzen dute. Jarduera fisikoen ordez intelektualagoak, zerebralagoak diren lanak azaltzen dira. Makinak gero eta adimentsuagoak diren heinean, eta lana desmaterializatzen den neurrian, azterketa eta eraketa lanak hazten doaz. Honek guztiak, jatorri bat baino gehiago ditu. Langileei dagokienez, lan zatituak atzean gelditzen ari dira eta bitartean, "lanerako kolektiboak" edota "egitasmorako taldeek" aurrera egiten dute. Gaur egun, enplegatuak ez dira trukagarriak eta eginbeharrak nolabait pertsonalizatu egin dira. Gainera, enplegatzaileek ez dute kalifikazio konkreturik eskatzen, orain pertsona bakoitzari konpetentzia zehatzak eskatzen zaizkio: heziketa tekniko eta profesionalaren bidez eskuratutako kalifikazioa ez ezik jokaera soziala, talde lanean aritzeko gaitasuna eta ekimenak izateko eta arriskuak onartzeko ahalmena. Langilea nagusiki aldaketaren agentetzat jotzen da, eta hauen zenbait ezaugarri subjetibotzat hartzen dira. Ezaugarri horien artean, komunikatzeko eta besteekin elkarlanean aritzeko gaitasunak, gatazkei aurre egiteko eta konpontzeko gaitasunak gero eta garrantzi handiagoa daukate. Soldatapeko sektorean lanaren "desmaterializazioa" eta zerbitzu jarduerak. Zerbitzuen eboluzio kuantitatibo eta kualitatiboak ikusiz gero, ekonomia aurreratuetako ikaskuntzan eman diren "desmaterializazioaren" ondorioak nahiko nabarmenak dira. Zerbitzuen kategoria hau oso zabal da eta gehienbat bazterketaren bitartez definitzen da. Zerbitzu ugari sortzen duten pertsonen arteko harremanaren arabera definitzen dira batez ere. Adibide asko aurki daitezke merkataritza sektorean eta baita merkataritzakoa ez den sektore tradizionalagoetan ere. Bi kasuetan, garrantzi handia
  • 4. daukate informazio eta komunikazio jarduerek. Izan ere, zerbitzua eskaintzen duenaren eta jasotzen duenaren arteko harremanaren kalitatea neurri handi batean hartzailearen esku dago beraz, ulergarria da egin beharreko lan hori ez prestatzea. Gaiarekin eta teknikarekin eduki beharreko erlazioa harreman pertsonaletarako gaitasunarekin osatu edo eraiki behar da. Etorkizuneko gizarte ultrateknifikatuetan, gizakien arteko elkarrekintza okerrak disfuntzio larriak eragin ditzakeela pentsa daiteke, eta hauek ekiditzeko kalifikazio berriak beharrezkoak izango direla. Gainera, kalifikazio berri horiek ezagutza intelektualean baino gehiago jokaeran oinarrituta egongo lirateke, eta honek ikasketa gutxiko edo ikasketarik gabeko pertsonei aukera gehiago emango lizkieke. Honez gain, beharrezkoak diren gaitasun edo trebetasunak eskuratzea ahalbidetuko duen heziketaren edukiak ondorioztatzea nahiko zaila da. Garapen bidean dauden herrialdeetan arazoa lanbide heziketaren inguruan ere azaltzen da. Lana ekonomia ez egituratuan. Garapen bidean dauden ekonomietan, lana oso izaera ezberdinekoa da eta soldatapeko jarduera ez da nagusitzen. Sahara azpiko Afrikako herrialde asko eta Latinoamerikako eta Asiako herrialde batzuk adibide bezala hartuta, bertako biztanleriaren segmentu oso txiki batek soldatapean lan egiten duela ikus dezakegu, eta biztanleriaren gehiengoak aldiz, bizirik irauteko ekonomia tradizionalean parte hartzen duela. Gainera, ikaskuntzaren eginkizuna ez da lanera mugatzen, hau da, ekonomiako sektore egituratu edo ez egituratuaren garapenean parte hartzearen helburu zabalagoa asebetetzearen beharra du. Garapen bidean dauden beste herrialde batzuei dagokienez, nekazaritzaz eta egituratutako sektore txiki batez gain, modernoa eta ez egituratua den sektore ekonomikoa ere badago. Honako hau, artisau, merkataritza eta finantza jarduerek osatzen dute, eta horrek, tokiko baldintzetara ongi egokitutako enpresa aukerak badaudela adierazten du. Herrialde hauen iritziz, beraien etorkizuna teknologia modernoa eskuratzea ahalbidetuko dien kultura zientifikoa hartzeari oso estuki lotuta egongo da, baina berrikuntza eta sormen gaitasun zehatzak batertu gabe.
  • 5. Elkarrekin bizitzen ikasi, besteekin batera bizitzen ikasi. Ikaskuntza hau, gaur egungo hezkuntzako ekintza nagusietakoa da. Giza historia beti izan da gatazkatsua, baina badaude arriskua areagotzen duten elementu berriak ere. Komunikabideen bidez, iritzi publikoa ezer egin ezin duen ikusle huts bihurtzen da, eta gatazkak eratzen edo bizirik mantentzen dituztenen bahitu baita ere. Baina hezkuntzak ezin izan du gauza askorik egin egoera hori aldatzeko. Eskoletan, indarkeria eza irakasteko ideia txalogarria da nahiz eta askotan liskarrak sortzen diren. Lan neketsua da, izan ere, gizakiek beraien kualitateak eta kide diren taldearenak gehiegi baloratzen dituzte, eta besteen aurkako aurreiritziak sustatzen dituzte. Lehia honen ondorioz, gerra ekonomikoa eratzen da eta gauzak dauzkatenen eta ez dauzkatenen arteko tentsioa pizten da. Tentsio hauek nazioa eta mundua zatitzen dituzte nolabait. Esperientziaren bidez badakigu arrisku hau saihesteko ez dela nahikoa talde ezberdineko kideen arteko kontaktu eta komunikazioa bultzatzea. Taldeak elkarren artean lehian ari badira tentsioa azalduko da, eta denborarekin gatazka bilakatuko da. Berdintasuna nagusi den testuinguru batean berriz, helburu eta proiektu komunak ezarriz gero, azpian dauden aurreiritzi eta etsaitasuna lankidetza lasaiagoan bilakatuko dira eta adiskidetasuna nagusituko da. Hau kontuan hartuta, komenigarria izango zen hezkuntzari bi orientazio osagarri ematea: lehenengo mailan, pixkanaka bestea ezagutzea eta bigarren mailan, bizitza osoan zehar, proeiktu komunetan parte hartzea. Bestea ezagutzea. Hezkuntzak bi helburu nagusi ditu: giza espeziearen aniztasuna irakastea eta gizaki guztien artean dauden antzekotasunez eta elkarren menpekotasunez ohartarazten laguntzea. Gai batzuk bereziki egokiak dira helburu hauek burutzeko, esate baterako, giza geografia, eta beranduago atzerriko hizkuntza eta literatura. Baina bestea ezagutzeko, lehenik eta behin ezinbestekoa da bakoitzak bere burua ongi ezagutzea. Berdin da haurrari hezkuntza hori nork eman dion, familiak edo komunitateak. Helburua bere burua ezagutzea da, izan ere, bere burua ezagutzerakoan soilik jarri ahal izango da benetan besteen lekuan, eta besteen
  • 6. erreakzioak ulertzeko gaitasuna garatuko du. Eskolan enpatia jarrera hori sustatzea garrantzitsua da bizitzako jokaera sozialetarako. Amitzeko, irakaskuntza ez da oztopo izan behar bestea ezagutzeko prozesu honetan. Izan ere, dogmatismoaren bidez ikasleengan jakinmina edo izpiritu kritikoa ezabatzen dituzten irakasleak kaltegarriagoak izan daitezke. Helburu komunetara jo. Batzuetan, komunean lan egiten denean, gizakien arteko ezberdintasunak eta gatazkak ezabatu egiten dira. Horregatik, hezkuntzak bere programetan, gazteak oso txikitatik lankidetza proiektuetan ikasten hasteko denbora eta aukera eskaintzea garrantzitsua da, kirol eta kultur jardueretan nahiz jarduera sozialetan parte hartuz. Gainera, irakasle eta ikasleek proiektu komunetan jarduteak gatazkak konpontzeko metodo bezala erabil daiteke eta gazteen ondorengo bizitzan erreferentzia bat izan daiteke. Era berean, hezitzaileen eta hezituen arteko harremana aberasteko ere baliagarria izan daiteke. Izaten ikasi. Batzordeak, hezkuntzak pertsona bakoitzaren garapen orokorrean lagundu behar duenaren funtsezko printzipio hau berretsi du. Bereziki gaztaroan jasotako hezkuntzari esker, pertsona guztiak pentsamendu kritikoa eta autonomoa izateko eta norberaren iritzi propioa izateko, bizitzako une ezberdinetan zer egin behar den beraien kabuz erabakitzeko prest egon behar dira. Izaten ikastea (1972) txostenak, eboluzio teknologikoarekin lotutako gizatasunik gabeko munduarekiko kezka azaltzen zuen. Momentu horretatik, komunikabideek eskuratutako izugarrizko botereak areagotu egin dute kezka hori. XXI.mendean fenomeno horiek oraindik gehiago areagotzea gerta daiteke. Hala ere, haurrak gizarte zehatz batean bizitzeko prestatzea baino gehiago arazoa bakoitzari indar eta erreferentzia puntu intelektual iraunkorra ematea da. Hezkuntzaren oinarrizko funtzioa pertsona guztiei pentsatzeko, iritzia osatzeko, sentimenduak izateko eta irudimena izateko askatasuna ematea da, beraien talentuak erabat garatzeko eta beraien patua erabakitzeko gaitasuna izan dezaten. Honez gain, etengabe aldaketak jasaten ari den mundu honetan, toki berezia eman
  • 7. behar zaie somenari eta irudimenari. Gure etorkizunak, gizaki bikainez gain, mota ugariko talentuak behar eta pertsonalitateak behar ditu. Gainera, eskolan arteari eta poesiari orain baino garrantzia gehiago emateaz gain, irudimena eta sormena sustatu nahiaren ondorioz, ahozko kulturari eta esperientziatik jasotako ezagutzei ere balio gehiago eman beharko litzaieke. Batzordea, guztiz ados dago Izaten ikastea txostenarekin. Jaiotzetik heriotzara doan gizakiaren garapena prozesu dialektikoa da, bertan bakoitza bere burua ezagutzen hasten da eta ondoren, besteekiko harremanetara zabalduz doa. Beraz, zentzu horretan, hezkuntza barne bidaia dela esan dezakegu.