3. Hubble teleskopio espaziala atmosferaren kanpo-azalean kokaturik dago eta Lurraren inguruan orbita zirkularrean mugitzen da itsas mailatik 593 Km-ra, periodo orbitala 96 y 97 minutu artekoa da eta 28.000 Km/orduko abiaduran mugitzen da. Edwin Hubbleren omenez jarri zioten izena eta NASAk 1990. urteko apirilaren 24an jaurti zuten espaziora. 11.000 kilo inguru pisatzen ditu, zilindro forma du eta 13,2 metroko luzera eta 4,2 metroko diametroa ditu.
7. Lehenengo postuan Txapelaren Galaxia dugu, Messier katalogoan M 104 deritzo, 28 milioi argi-urteko distantziara, Hubblek inoiz hartu duen argazkirik onena kontsideratzen da.
8. Bigarren postuan Mz3 nebulosa zoragarria aurki dezakegu, Inurri Izar-lainoa ere esaten zaio bere itxuragatik, 3000 eta 6000 argi-urte artean kokatzen da.
55. Hitzak soberan daude argi eta kolorez beteriko egitura zoragarri hauekin topo egiten dugunean. Arranoaren Izar-lainoa Sugearen Izar-multzoan aurkitu dezakegu. Bere barnean eratze prozesuan murgildurik dauden izarrak ikus daitezke, eta prozesu horretako gas isurketak ikuskizun paregabea eskaintzen digute .