Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

341 views

Published on

Euskal Autonomi Erkidegoko 2011ko udal hauteskundetan Gasteizko Aralarrek aurkeztutako udal programa (euskaraz).
===
Programa electoral con el que Aralar Gasteiz se presentó a las elecciones municipales de 2011 en la Comunidad Autónoma Vasca /en euskera).

Published in: News & Politics
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
341
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

  1. 1. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAAndres LandaCandidato de aralar para Gasteiz EU 1
  2. 2. SARRERAEkonomia krisia, Gasteiz zorpean egotea, enpresak ixtea eta horren ondoriozgero eta jende gehiago lanik gabe egotea, ingurugiroaren krisia, politikarensinesgarritasunaren krisia, aurrerapen teknologikoetara egokitzea, bizi ditugunaldaketen abiadura handia, interkulturaltasuna eta pluraltasun etnikoa dira,besteak beste, datozen urteetan aurre egin beharko diegun erronka nagusiak,Gasteizek hainbeste irrikatzen dituen baketze politikak eta politikarennomalkuntza ahaztu gabe.Aralarrekook, Gasteiz mailan egokienak iruditzen zaizkigun jardunbideakmoldatzen saiatu gara dokumentu honetan. Gure ustez, tokian jardutea daglobaltasunean eragina izateko modurik onena, baina badakigu jardute hori iaezinezkoa dela udalei lan hori burutzeko nahiko baliabide ematen ez bazaie.Eusko Legebiltzarrean egin nahi den Udal Legea ezinbestekoa da, gure ustez,udal askok bizi duten egoera kaotikoa konpontzeko. Herritarrek gardentasuna,administrazioen arteko koordinazioa, toki mailako zerbitzuak, erabakietan partehartzea eta abar eskatzen dituzte. Eta hori jaso beharko litzateke egingo denlegean. Ez dugu ahaztu behar udalak direla herritarren beharrei zuzeneanerantzun behar dietenak eta herritarrei zor diegula gure eginkizun politikoa.
  3. 3. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUALURRALDE ANTOLAKETAHIRIGINTZA PERTSONEN ZERBITZURAEskualdeen lurralde antolaketa zehazten duten lurralde plan partzialak FFAAeneskumenekoak dira, eta hiri antolaketa da udalen eskumen erabakigarriena.Bestalde, zalantzan jarri ezina da azken hamarraldietan erabili izan denlurzoruaren politika hedakorrak ekonomia eta finantzen krisiaren garapeneaneta hortik irteteko joera ezkorretan izan duen eragina.Aralarrekook lurralde eta hirigintza antolaketaren eredua errotik aldatu behardela uste dugu. Indarrean dagoen ereduaren oinarriak –lurzoruaren sailkapenaetengabe haz dadin pentsatua– irauli behar dela, eta iraunkortasunerakoezinbesteko esparru gisa lur urbanizatuaren edo artifizialduaren hazkundeaizoztu behar dela. Edota, gutxienez, gero urbanizatzeko sailkaturiko lurzoruenhazkundea izoztu behar dela.Urbanizagarri gisa sailkaturik dagoen lurzoru guztiari balio handiegia eman zaioartifizialki eta ustezko erakunde sustatzaileek erosi dituzte finantza erakundeen%100eko kredituen bidez.Lurzoruaren sailkapena izozteak hirigintza legearen (2006/2 Legea) erreformasakona eskatuko luke, baina Estatuko legearekin bateragarria izango litzateke(2008/2 ELDaren testu eraberritua). Lurralde Antolaketaren Arauen egungoeredua ere berriz aztertzea eskatuko luke, inoiz zuritu ez diren lurzoruareneskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko koefizientea ezabatuko lukeena (horiekbaitira lurraren eskaintza hirukoiztea zuritzen dutenak). Hala ere, gaur egungoLAAekin eta hirigintza legearekin ere, foru aldundien esku dauden lurraldeantolaketarako tresnak (lurralde plan partzialak), eta udalen esku daudenhirigintzaren antolaketarako irudiak birformula daitezke. Gure proposamenahonako hau izango litzateke: landa-lurzorua lurzoru urbanizatu bihurtzeko besteezein asmori uko egitea eta garapen urbanistiko guztia dagoeneko badiren hiribilbe degradatuak edota tradizionalki bazterturik egon direnak birgaitzeko etazaharberritzeko bideratzea.Gasteizen hirigintza planek duten garrantzia nabarmendu beharra dago, etaGasteizko herritarrei hori ulerrarazi behar zaie, plan horiek guztiz baldintzatzenbaitute etorkizuna nolakoa izango den. Hiri orekatuago eta bizigarriago batizatearen aldeko apustua egin behar dugu, modu iraungarrian bizi ahal izatekohiri bat eraiki behar dugu herritarrentzat, bertan gizon-emakumeak bizi garelakontuan izango duena. Horrela, bada, plangintza urbanistikoak gizartearenbizitza kontuan izanik mamitu behar dira, gune publikoak aldarrikatuz etasustatuz. Hori guztia dela eta, herritarren parte-hartzea aurreikusi beharra dagoplan urbanistikoak diseinatzerakoan.Dudarik gabe, hirigintzaren garapenean iraunkortasunaren ikuspegia sartubeharra daukagu, eta baita gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroareniraunkortasuna, eta generoaren ikuspegia ere, gure hiriak bizitzeko egokiagoakizan daitezen.Planifikatzerakoan, zein hiri eredu nahi dugun pentsatu behar dugu nahitaez,norantz joan nahi dugun, zenbat hazi nahi dugun eta, batez ere, zein etorkizunutzi nahi dugun.Lurzorua artifizialtzea sahiestu beharko dugu eta gune libre eta berdeak sustatubeharko ditugu. Hiri dezentralizatu eta polinuklearra bultzatu behar dugu. 3
  4. 4. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAGasteizen ondoko neurriek izango dute lehentasuna:● Plangintza hiria bizi dugunon ikuspegitik egitea, hau da, gizonen-emakumeen,era guztietako funtzionaltasuna duten pertsonen, adin txikikoen eta adinekoenikuspuntutik.● Oinezkoentzako guneak sortzea.● Garatzen diren lurzoruetan lur publikoa emendatzea.● Energia aurreztea lortzeko neurriak hartzea: kale-argiterian, urarenkontsumoa urrituz, garraio publikoa sustatuz, bizikletaren erabilera eta oinezibiltzea sustatzeko neurriak hartuz.● Hutsik dauden etxebizitzen erregistro bat sortzea.● Hutsik dauden etxebizitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren bidezzigortzea.Dendak auzoetako bizitzaren adierazgarri● Dendari txikiei laguntzea eta babesa ematea, hurbileko denden bidezGasteizko bizitzari eusten diotelako eta, aldi berean, hiriko kaleak ziur eta bizirikmantentzen dituztelako. Merkataritza gune ertain eta handiak kokatzeko arauzorrotzak finkatzea.● Gasteizko dendariekin merkataritza gune irekiaren kontzeptua lantzea etaGasteizko hurbileko dendetan erostea sustatzea.● Hiriaren plangintza zehazterakoan dendariak ere aintzat hartzea.Pertsonak, Gasteizen hiri diseinua egitekoGaur egun nagusi den hiri-ereduak garatzen duen hiri proiektuan ekonomiareneta finantzaren interesek dute lehentasuna, aberastasuna gizarteanbanatzearen aurrean; biztanleak sektore baztertuetan bereizten dituztenurbanizazio basatiaren, desarrollismoaren eta hiriaren neurriz gainekohazkundearen helburua, hiria herritarren elkarbizitzarako gune gisa definitzenduten eta guztion jabetzakoak diren guneak desagerraraztea da.Lurralde-irensle den eredu honen aurrean, Aralarrek guztiz bestelako norabidebat hartzea proposatzen du Gasteizen bilakaeran, eta multzo anitz gisaberreskuratzea, askatasun, solidaritate eta ardura ekologikoko proiektu gisa,eta genero ikuspuntua aintzat hartzen duen proiektu gisa. Hiriak muga jarribehar dio bere hedatzeko irrikari eta landa guneak bizi daitezen, beharrezkoekipamenduak izan ditzaten eta haien balio naturala babes dadin utzi behar du.Pertsonen bizi kalitatea, askatasuna eta eskubideak erabili ahal izateabermatuko duen hiri eredu bat aldarrikatzen dugu, erantzunkidetasuna etairaunkortasuna oinarri direla.Aralarrek bere osotasunean ulertzen du hiria. Hiria gizarte-bizitza garatzen deneta pertsonen elkarbizitza sortzen den esparrua da. Horregatik, hiri orekatubaten aldeko apustua egiten dugu, gizarte bizitzarako planifikatua, eta guztionparte hartzearekin eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroareniraunkortasun irizpideak aintzat hartuz diseinatua. 4
  5. 5. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAGasteiz integratzaileaBizitzeko egokia den hiria, inor baztertzen ez duen hiria, pertsonentzako hiria,guztion hiria posible izateaz gainera, mundua aldatzeko geratzen zaigun aukerabakarra da. Eraldatze hori behetik, auzoetatik, osatzen duten taldeetatik, biziduten pertsonetatik hasita baizik ezin daiteke egin.Bertikalean eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu, taldeko etxebizitzablokeen aldekoa, gure ustez eredu sozialena eta ekologiaren aldetikiraunkorrena delako. “Generoa eta hiria” aintzat hartzea: hiriagizartekoitasunerako lekua da, jendea elkartzeko tokia, harremanetarako,jolaserako, elkartrukerako gunea. Hiria, izan ere, emakumeen jokabidea edotabehar bereziak kontuan izan gabe ari da eraikitzen, eta herritar-ereduindependiente, motorizatu, langile eta, beraz, sarbide azkarrak behar dituenaislatzen du, bizimodu jakin baterako funtzionala den hiria.Mugitzeko, ikusteko eta entzuteko arazoak dituzten pertsonen mugikortasunaerrazteko kaleak, eraikinak eta udal instalazioak egokitzeari buruzkodiagnostiko bat egin eta aurrera eramatea.HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN NAGUSIAREN BERRIKUSTEPARTZIALAGasteizko Udalak Salburua eta Zabalgana “trinkotu” nahi izan ditu, eragindakopertsonei –auzo horietan bizi direnak eta Gasteizko biztanle multzoa– bereirizpidea inposatuz. Inposaketa hori herritarren parte-hartze itxura eman nahiizan diote, gizartearen inongo parte-hartzerik gabe idatzitako zenbaitahalbideren artean hautatzeko aukera emanez eta jendaurrean eta behin etaberriz “trinkotzea egin egingo da” esanez.Aurreko udaletatik datozen hutsegiteak zuzentzeko xedea duen HAPNarenaldaketa hau–20 urteko iraunaldia izango duela aurreikusten da– ixteko presaketa udal-kutxen kolokako egoerak operazio horren azken xedeari susmo txarrahartzen zaio, izan ere, etorkizunean izango den etxebizitza eskaerarierantzuteko eta Gasteiz “barrurantz” hazteko beharrezkoa dela dioten arren,espekulazioaren eta auzokoen ezinegon ulergarriaren itzalez inguraturik ageribaita.Biztanleen ugaltze esponentzial posible hori kontuan izanik, dagoeneko eraikirikedota eraikitzeko nahiz esleitzeko bidean dauden ekipamenduak eskas eta urrigertatuko dira seguru asko urte gutxi barru biztanleria HAPN berriarenhasierako onespenaren arabera hazten baldin bada. Trinkotze horren arrazoiak,neurri handi batean behintzat, Udalaren finantziazio beharrean du jatorria. Diru-sarrera arrunt gehiago sortu behar da Udalerako, eta hori etxebizitza gehiagoeraikiz egin nahi da. Eredu hau berez dator gainbehera eta oso beharrezkoa daune honetan ideia berriak eta jokaera berriak sortzea.Aralarri ona iruditzen zaio hiria “barrurantz” haztea, baina ez dugu uste horreklurzoru eraikigarriaren hornikuntza ziurtatzeko presa zuritzen duenik,horretarako oraindik ekipamendu beharrak bete gabe dituzten auzo batzuetanbeste zerbitzu batzuetarako bereizirik dauden lurrak erabiliz.Etxebizitzak eraikitzeko eskaria izan beharko litzateke kontuan, bestela, inoizeraikiko ez diren lurzoruak birkalifikatzeko eta hutsik dauden etxebizitzakugaltzeko arriskua legoke, ekipamenduetarako lurzorua alferrik galduz. 5
  6. 6. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAEskariari erantzuteko, Gasteizen hutsik dauden 10.050 etxebizitzak gogoraekartzea komeniko litzateke, eta baita zerbitzu eta mantentze beharrak aintzathartzen ez direlako biztanleak galtzen dituzten auzoak ere.Auzokoek parte hartu ahal izateko esparru bat sortzea eskatzen dugu,iraganeko hutsegiteak eta egungo arazoak errepikatuko ez dituzten auzo etahiri ereduak adosteko, alderdikeriazko interesetatik at eta Gasteizko eraguztietako jendeak bertan tokia izango lukeen eran.ALDE ZAHARRABai Alde Zaharrari eta bai beste auzo sendotuei dagokienez ere, biziberritzekoplanek gizarte arazoei eta bertan bizi diren pertsonen bizi baldintzak etazerbitzu publikoak hobetzeari eman behar diete lehentasuna. Auzokoekprozesuaren parte bizi izan behar dute eta, beraz, haien iritzia entzun etaaintzat hartu behar da, alde sozialari, kulturari eta denden egoerari dagokienez–azken horien ezaugarriak hurbiltasuna eta bertakotasuna direla– auzoasuspertzen parte hartu ahal izan dezaten. Hona ildo horretan leudeken jarduerabatzuk:● Osasun Zentrora iristeko arazoei konponbidea ematea.● Auzoko eskolari etorkizun duina ziurtatzea, alde Zaharraren etorkizunabermatzeko ezinbestekoa.● Bizilagunak dituzten eta gaur egun gutxieneko segurtasun etaosasungarritasun baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetan baldintza duinakziurtatuko dituen esku-hartze urbanistikoko politika bat finkatzea.● Bertan behera utzita daude eraikinak erabilera publikoetarako berreskuratzea,auzoari eta hiriari gizarte zerbitzuak nahiz kultur zerbitzuak emateko edotaalokairuko etxebizitza publikoak egiteko.● Haurrentzat eta adinekoentzat jolaserako eta aisialdirako esparruakegokitzea.● Bertako denda tradizionalak eta oinarrizko salerosgaiak dituztenak, janaridendak, esate baterako, bultzatzea.Gure ustez oinarrizkoa da gaur egun Alde Zaharrean bizi diren pertsonek besteauzo batzuetan bizi kalitatea eta udal zerbizuak hobeak direlako beren auzoautzi behar izatea ekiditea. Ez dugu erakusleiho-auzo bat nahi, figurantez etamanikiz betetako pasta-kartoizko dekoratu bat, bisitarien gozagarri, eta ez dugulogotipoak eta sariak erakusteko bestetarako balio ez duen postal-hiri bat erenahi. Auzo guztiak bizirik dituen hiri bat nahi dugu, biztanleek eta biztanleentzateraikia.ETXEBIZITZA POLITIKAETXEBIZITZAK ETA ARDATZ ESTRATEGIKOAKPertsona guztiei eta, bereziki, gazteei etxebizitza iritsgarri eta duin bat izatekooinarrizko eskubidea bermatuko dien etxebizitza politika baten aldeko apustuaegiten dugu.Horretarako, alokairuko etxebizitza publikoak sortzea eta salmentakoetxebizitza publikoak bertan behera uztea da lortu beharreko helburua. 6
  7. 7. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAErakundeek etxebizitza duin bat izatea ziurtatu behar dute, ez haren jabetza;eta orain arte bi kontzeptu horiek nahasteko joera egon da.Beraz, maizterren irabaziei doituriko prezioak izango dituzten eta itxaron-zerrendarik izango ez duten alokairuko etxebizitza publiko multzoa sortzearenaldekoa apustua egiten dugu.Etxebizitza herritar guztien oinarrizko eskubidea da, teoria mailan behintzategungo legeek babesten dutena. Herritar sektore guztiei –behartsuenei etazailtasun handienak dituztenei bereziki– etxebizitza bat izatea ziurtatzekoudaletan lan egin beharra dago.Gasteizen eta beste udalerri batzuetan hutsik daudela jotzen den etxebizitzakopurua kontuan izanda, begien bistakoa da etxebizitzarik ez izatearen arazoakez duela etxebizitza gehiago eraikitzearekin zerikusi handirik. Ia soilikeskaintzan oinarritzen den gaur egungo eredua alde bat utzi eta eskariakudeatzeko politikak bultzatu behar dira, etxebizitza inbertsio-ondasun izateariutzi eta erabiltzekoa den ondasu bihur dadin.ARDATZ ESTRATEGIKOAK● Etxebizitza duin eta iritsgarria izatea herritarren oinarrizko eskubide gisaziurtatzea, etxebizitza izateari lehentasuna emanez haren jabetza izatearenaurretik, kontzeptu horiek duela gutxi arte nahastu baldin badira ere.● Alokairuko etxebizitza publikoen multzo baten sorrera bultzatzea, maizterrenirabazien araberako prezioak izango dituztenak eta itxaron-zerrendak ahal denneurrian ekidinez. Eskubideak ez dira zozkatzen, pentsioak edota langabeziasariak ere zozkatzen ez diren eran.● Kontraturik gabeko alokairuak araupetzea, maizterrei eskubidez dagozkienabantaila fiskalak eta laguntza publikoak izatea eragozten baitiete.● Bertan behera utzitako eraikin eta etxebizitzak, hutsik daudenak edotaerabiltzen ez direnak berreskuratu, konpondu eta berriz erabiltzeari lehentasunaematea orain arte nagusi nizan diren hedapen urbanistikoko politiken aurretik.Ekipamendurik ez dutelako edota hondatuta daudelako eta eraikuntzak etabizilagunak zaharturik daudelako degradazio urbanistikoa edota soziala izatekoarriskuan dauden auzo eginetan jarduteari lehentasuna emango zaio.● Etxebizitza gaietarako bitartekaritzako udal bulego bat sortzea, beste gaibatzuen artean, etxebizitzen eskaintzari eta eskariari buruzko informazioa etatramiteak kudeatuko dituena. Bulego honek arreta berezia eskainiko diegazteei, eta Gazteen Emantzipazio Bulegoarekin batera lan egingo du. Bulegohonen eginkizuna etxebizitza alokatu ahal izateko maizterrei abala lortzenlaguntzea izango da, besteak beste, zuzenean edota Vital Kutxarekikohitzarmenen bidez.HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZAKGasteizek duen arazo larrienetako bat zera da, auzo jakin batzuk pixkanakahutsik geratzen ari direla ekipamendurik ez dutelako edota eraikinak osozaharrak direlako. Hala etxebizitza soilak nola eraikin osoak konpontzeasustatuko dugu, biziegokitasun baldintza onenak eskaini ahal izateko.Gasteizen batez beste hutsik dauden 10.000 etxebizitza horiek bete egin behardira. Beharrezkoa izanez gero, zaharberritze lanak kudeatuko dira gero alokatuedota saltzeko eta horrela, berriz ere merkatura irteteko. Alokatzeko etxebizitzabila dabiltzanen arazoetako bat, alokatzaileek alokairu kontratu bat egin nahi ez 7
  8. 8. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAizatea izan ohi da, eta horren ondorioz, errentariek ezin dute laguntza publikorikeskatu. Erakundeetatik horrelako iruzur fiskalak eta sozialak esetsi behar dira,eta errentariei arauen araberako alokairuak bermatu.Hutsik dagoen etxebizitza bat izatea luxutzat jo behar da.Hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egitea bultzatuko dugu, irizpideobjektiboak erabiliz, eta etxebizitza horientzako Ondasun Higiezinen Zerga%50ean gehituko da orokorraren aldean, merkatura irten dadin bultzatzeko.Egoera txarrean dauden etxebizitza hutsei dagokienez, zaharberritze politikaksustatuko dira etxebizitza horien biziegokitasuna berreskuratzeko. Lanakordaindu ahal izateko finantziazio publikoko ildo bat sortzea ere aztertuko da,etxebizitzaren jabeak kitzuli beharko duena.Hutsik dauden eraikin eta etxebizitzak bertan behera uzte zigorgarrienetan,desjabetzeko posibilitatea aztertuko da, etxe edo eraikin hori udal etxebizitzenmultzoan sartzeko.Hutsik dauden etxabe komertzialetan etxebizitzak egiteko posibilitatea aztertukoda eta, egoki joz gero, bultzatuko da, biziegokitasuna eta segurtasunaziurtatzeko baldintza guztiak beteko direla bermatuz. Ekimen honekin bateradenda txikiak bultzatzeko politikak sustatu beharko dira, lokalak etxebizitzakegiteko erabiltzeak jarduera horri kalterik egin ez diezaion.MUGIKORTASUNAGarraioa gure arazo nagusietako bat da, ibilgailu partikularra gehiegi erabiltzendelako eta hori erabiltzera bultzatzen duten politikei lehentasuna emanzaielako. Gure asmoa, hiri barruko mugimendu guztietan oinezkoei lehentasunaematea da, autoaren kaltetan. Garraio publikoa bultzatu behar da, bi kontzeptuoinarri harturik: arina izan behar du eta merkea izan behar du, garraio pribatuakteorian ematen duen independentziarekin lehiatu ahal izan dadin.Udalaren proiektuaren iriote, espekulazio eta azpiegitura erredundante etabehin-behinekoak egitearen aurrean, Aralarrek geltoki intermodala Dato kalean,RENFEren egungo geltokiaren lurretan egitea proposatzen du.Arriagako parkeari kalterik egin gabe, Salburuako hezegunea mehatxatu gabe,eta iberiar zabalerako trazatua lotzeko biderik eraiki gabe, burdinbidea egungoibilbidearen azpian lurperatu beharko litzateke. Libre utzitako 300.000 metrokarratuko lurzoruan etorkizuneko geltoki horretara sartzeko eta handikateratzeko korridore bat eginez, dagoeneko beteegiak dauden beste bidebatzuk buxatzeko arriskua saihestuko litzateke, eta intermodala eta auzoaklotuko lituzkeen edukiera handiko hiri-autobusen linea batek erabili ahal izangoluke.Dauzkagun azpiegiturak sendotu eta hobetu behar ditugu: oinezkoentzakoguneak, bizikletentzako guneak, hiri-autobusen lineak eta egungo tranbiarenlinea. Mugikortasun planetan landa eremuak era kontuan izango dira. Gasteizkogarraio publikoa bere osotasunean hartu behar da, eta ez elkar gainjartzendiren edota elkar ordezten duten zati independiente gisa. Tranbia luzatzearenalde gaude, garraio publikoaren beharrek hala eskatzen badute eta behar horibetetzeko tranbiak eskaintzen dituen abantailak eragozpenak baino handiagoakbaldin badira, eta hiri-autobusaren abantailak baino handiagoak, noski, betiere“tranbia noraino eraman nahi dugun” garbi dugula eta luzapenak faseisolatuetan ez, baizik eta ikuspegi orokor bati begira eginez. 8
  9. 9. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAHartu beharreko neurriak:● Kalitateko garraio publikoko sare bat sortzea, Gasteiz inguruko herriekinloturik egongo dena. Lurraldeko eta lurraldearteko garraio sistema indartzea.● Hiriko kale guztietan espaloi jarraituak egokitzea (bide nagusietan izan ezik).● Oinezkoentzako ibilbide sare bat sortzea, hiriko auzo guztiak modu ziur,eroso eta atseginean lotuko dituena.● Kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzea: oinez ibiltzea etabizikleta erabiltzea, bereziki, horretarako egungo bidegorri sarea zabalduz.● Beraz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak sustatzea:oinezkoentzako guneak, pasealekuak, bidegorriak, bizikletak mailegatzekopuntuak hiriko auzoetara ere eramatea, eta mailegu sistema erraztu etaautomatizatzea.● Autobusen maiztasuna gehitzen jarraitzea eta gautxoriak Gasteizko auzoguztietara eramatea.● Autobus bideak gehitzea.● Hirigintza operazio berrietan bizikletentzako aparkalekuak egitera behartzea.● Auto eta motoen erabilera murrizteko eta abiadura motelarazteko neurriakezartzea.● Bidegorrien oinarrizko sarea eta herriekiko lotura burutzea.● Txirrindu-mugikortasun politikaren plangintza gaurkotu bat izatea.● Txirrindularien joan-etorrien erosotasuna, alderdi praktikoak eta segurtasunahobetzea.● Bizikleta-garraio publiko intermodalitatea hobetzea.● Hiriko aparkalekuetan bizikletak uzteko guneak sortzea.● Oinezkoentzako eta koexistentziako guneetan zoladura leunik ez erabiltzea,txit irristakorra delako.● Semaforoen zikloak oinezkoen eta txirrindularien beharretara egokitzea,haien segurtasuna eta erosotasuna hobetuz. Horretarako, abiaduraren araberasinkronizatzea.● Bizikleten, aulki gurpildunen eta haurrak eramateko aulkien gurpilak puztekopuzgailu publikoak ezartzea.● Auzoetan bizikletak gorde ahal izateko lokalak egokitzea.● Laneko guneetarako –industrialdeak eta merkataritza guneak– lanzadera edoanezkak ezartzea, buxadurak saihesteko.● Loiura zuzenean joango den linea bat sortzea.● Hiriaren aldirietan doako aparkalekuak egin beharko lirateke.● Bertakoen OTA tasa kentzea.● Zamalanetarako guneak hobetzen eta langile, garraiolari eta hornitzaileenlana errazten lagunduko luketen sistemak aztertzea.● Bizikletaren erabilera arautzeko udal arautegi bat egitea.KALE IZENDEGIAGasteizko kaleen izenetan oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira, esatebaterako, adostasuna, hiriarekiko lotura, kanpotiko inposaketarik edo eskusartzerik eza eta kaleen izenak aukeratzerakoan eragina izan dezaketen besteera bateko kontzepturik eza.Gasteizko kaleen izendegia berrikustea proposatzen dugu, pixkanaka gerra edomilitar usaineko pertsona eta gertakizunen izenak kenduz joateko. Seinalesistema hobetzea, herritarrentzat ulergarriagoa eta aurkierrazagoa izan dadin. 9
  10. 10. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAGIZARTE POLITIKAKGIZARTE EKINTZAUdaletxetik igaro diren udal gobernu batzuek eta besteek hainbeste goratu izanduten egungo gizarte politika eredua, inposatu nahi diguten eredu antisozial etaneoliberalaren beste adibide bat baizik ez da. Ez dago gaur jasaten dugunabaino eredu desorekatuagorik eta zigor sozial gehiago inposatzen duenik;desoreka maila gure hirian inoiz ikusi gabeko indizeetara iristen ari da.Horren arduradunak erraz ezagutzen dira: EAJ, PP, PSE. Guztiok pairatuditugu haien politikak, alde batetik, despotikoak, bestetik, pertsonalistak edotapaternalistak (subsidiarioak), baina guztiek gauza bat dute elkarrekin:jarraitutasunaren bermez hiriko gizarte harremanetan aldaketa bat eragingolukeen gizarte proiekturik ez izatea.Betidanik, Gasteizko ezker abertzalea, non kokatzen baitugu Aralarren proiektupolitikoa, gizarte eredua aldatzeko aritu da lanean, eta udal gobernu batzueketa besteek gizarte eskubide asko mantentzea lortu da lan horri esker.Tamalez, udaletik kanpo geratzean sektore publikoa ahuldu eta ezabatzekobeharrezkoak diren mekanismoak abiarazi dira.Gasteizko herritarren arteko aldeak ahalik eta gehien murrizteko, hiri eredutrinko eta orekatua sustatzeko, zerbitzu publikoek aukera berdintasunaren etagizarte orekaren berme izan behar dute. Krisia dela eta herritar batzuenegoerak okerrera egin du eta, ondorioz, gero eta handiagoa da gizartetik kanpoeta behartasun egoeran gelditzeko arriskuan dagoen herritar multzoa. Udalakbehar horiei erantzuteko gai izan behar du, oinarrizko azpiegiturak etazerbitzuak bermatuz.Gizarte Ekintzaren esparruan, aurre egin behar diogun errealitatea elkarrenartean oso desberdinak diren hiru administraziotan (Eusko Jaurlaritza, ForuAldundiak eta Udalak) oinarrituriko sistema batean elkarrekin koordinaturikaritzeko zailtasuna da, arreta jarraitua bermatzea ahalbidetuko luketenkudeaketari, gizarte zerbitzuak emateari, prozeduren homogeneotasunari etaabarri dagokienez. Erakundeen zatiketa eta elkar osatuz lan egiteko zailtasuna–baita alderdi berberek gobernatutako erakundeen artean ere– da gizarteekintza oso eta trebeseko bat modu egokian garatzeko eragozpenhandienetako bat. Hau erakundeek zuzendu beharreko zerbait da, udalek batikbat, herritarrengandik gertuen dagoelako, eta Aralarrek norabide horretan lanegiteko konpromisoa hartu du. Arretaren koherentzia eta jarraitasuna bermatubehar ditugu, elkarrekin kudeatutako gizarte zerbitzuen sare publikoarenzuzendaritzan –beste sare batzuetan bezala (osakidetza, hezkuntza)– egundagoen zatiketa gorabehera.Onartezina da herri honetako ezkerreko sektore batzuek iraultzaile itxuran saldunahi duten baina gizarte zerbitzu horien kudeaketa esku publikoetan egonbeharrean enpresa pribatuen esku –etxez etxeko laguntzan, egoitzetan etabeste gizarte zerbitzu batzuetan ustiatzeko moduko merkatu-nitxo bat aurkitubaitute– egon dadin ateak zabal-zabalik uzten dituen Gizarte Zerbitzuen legebat onartu izana. Aralarrek kudeaketa publiko zuzen koordinatu eta irabaziasmorik gabeko gizarte entitateekin partaidetzan egingo den baten aldekoapustu sendoa dagi. Gure helburua Gizarte zerbitzuen kudeaketan irabaziasmoko enpresa pribatuen parte hartzea mugatzea izango da, eta gizarte 10
  11. 11. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAzerbitzuak emango dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetako langileen lanbaldintzak langile publikoenen antzekoak edo berdinak izatea.Hona zer aldarrikatzen dugun: Gizarte zerbitzu publikoak ez dira ez lehenbaliabidea eta ezta azkena ere, eta gizarte babesa blindatuko duen gizartesolidario baten barruan baizik ez dute zentzurik izango, kudeaketa publikozuzenari lehentasuna emanez.Hiri osasungarriak: Osasuna eta ongizatea oinarrizko eskubideakGasteizenUdalerriak, gure bizitza eta gure osasun egoera baldintzatzen dituztenjarduerak garatzen diren elkarbizitzarako tokiak dira; eta, beraz, gure herritarrenosasun maila eta ongizatea hobetzeko politika publikoetan jarduera jakinakgaratu eta abiarazteko toki egokienak.Maila sozioekonomikoa, genero desberdintasunak, ingurugiroa, bizi eta lanbaldintzak, bizitzeko era eta osasun arreta biztanlegoaren osasun etaongizatearen faktore erabakigarrietako batzuk direnez, modu integralean etazeharkako politiken bidez aritu beharko da haiekiko, eta gure auzokoen partehartzearekin, arazoak hobeto zehaztu eta arrakasta izateko bermez erabiltzekoezinbesteko elementua baita.Eskubide subjektibo perfektu gisa eratutako gizarte zerbitzu batzuez ari garaeta, beraz, nolanahi dela ere, eta inongo aitzakiarik gabe, botere publikoeknahitaez bete beharrekoak dira. Benetan unibertsalak, eta herritar guztientzatdiren gizarte zerbitzu batzuez ari gara, orobat.Gizarte zerbitzuak administrazio ardura batzuetan eta besteetan banaturikantolatzeak arazoak sor dakizkieke herritarrei; beharrezkoa da sistema bakarbat sendotzea, jarrera publiko bakar bat, nortasun bat, irudi bat, eskubide etabetebeharretan homogeneotasun bat. Ezinbestekoa da ardura publikoengobernu bakarreko organoak eta tresnak sortzea.Udalak bere herritarren beharren bozeramailea izan behar du, Gasteizko auzobakoitzak behar bezalako gizarte azpiegitura bat izan dezan.Horregatik, Aralarretik ondoko puntuetan egingo dugu indar:● Etxez etxeko laguntza zerbitzua: etxez etxeko laguntza egokia ematekooinarria, zerbitzu hori eskaintzen dutenen lan baldintzak zaintzea da. Horregatikerabiltzaileen eta zerbitzu hori eskaintzen duten langileen interesak kontuanizanik, kontratu-dokumentuan baldintza sozialak, lan baldintzak eta generoaridagozkionak jasoko dira.● Egoitzetako zerbitzua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan aipatu den oinarriberbera.● Mendekotasun edo ezintasun egoeran, buruko gaitzak jota… daudenpertsonak zaintzen dituzten pertsona edo familiei babesa emateko zerbitzuak.● Programas de intervención socioeducativa.● Esku-hartze sozio-hezigarrietako programak.● Gizarte bitartekaritzako programak.● Eguneko egoitzak ugaltzea.● Gizarte informazio eta orientazioko zentro eta zerbitzuak..● Gizarteratzeko eta lana aurkitzeko zentro eta zerbitzuak.● Gizarte bazterketari eta diskriminazioari aurre egiteko programak.● Gizartean parte hartzeko programak. 11
  12. 12. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA(Hori guztia dela eta, begien bistakoa da gizarte zerbitzuen sistema publikozentralizatu bat behar dela).● Gasteizko Udala indartzea eta bere eskumen berekiak eta besteadministrazio publiko batzuekin partekatu beharrekoak ak zeintzuk direnargitzea, eta hori subsidiariotasun eta askitasun ekonomikoaren printzipioanoinarrituz.● Herritarrak eta familiak arreta, gizarte kohesio eta plangintza integralarenardatz gisa hartzea. Ezkerrarentzat, Aralarrentzat, familiak garrantzitsuak dira,ez da eskuinekoen kontua bakarrik. Horiek, gainera, familia tradizionala ez,baizik eta familiaren ikuspegi tradizionalena defendatzen dute; familiarenbabesean ezkerreko politikak eta eskuineko politikak daude. Aralarrek ez ditufamiliak–emakumeek familietan izan duten eginkizun tradizionala– sendotunahi, norbanakoaren euskarri (adinekoak, ahalmen urrikoak, gazteak, eta abar),izan daitezen, ez du “Mediterraneoko eredu” esaten zaion hori bilatzen, gizartepolitiken eta talde horien herritartasun eskubideen kaltetan.● Emakumeei, adinekoei, ahalmen urrikoei, etorkinei eta gizarte bazterketajasateko arriskuan dauden taldeei zuzenduriko politika integral global etaespezializatuak indartzea.● Udaleko sail batzuk eta besteeak koordinatzea.● Sexualitate zerbitzu integrala ezartzea, aholku, informazio eta prestakuntzaemateko eginkizuna izango duena.● Parte hartzeko esparru sektorial eta integratuak finkatzea, Foro eta AholkuBatzorde sektorialen (gazteak, emakumea, adinekoak, etorkinak eta abar)edota gaikakoen (hezkuntza, berdintasuna, ingurugiroa, gizarte ongizatea,enplegua, osasuna,…) inguruan egituratutako parte hartzearen oreka ziurtatuz.● Gasteizek bere “Gizarte Eskubideen Gutuna” izatea proposatzen dugu,herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete beharrekobaldintzak jasoko dituena.● Udaleko sailen arteko organo bat sortzea proposatzen dugu gizartebazterketa eta hori gertatzeko arrisku egoerei benetan eta modu eraginkorreanhelduko dien politika estrukturalak eta zeharkakoak planifikatu eta beteko direlazainduko duena.Oinarrizko gizarte arreta:● Oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzea, horretarako beharrezkoak direnlangile guztiak zerbitzuan jarriz.● Gizarte zerbitzuko zentro guztietan lanbide batzuetako eta besteetako kideakdituzten taldeak egotea: gizarte langileak, psikologoak, gizarte hezitzaileak,…● Gainerako administrazioetako gizarte zerbitzuekiko koordinazioa sustatzea● Gizarte Zerbitzuen Legea betez, 5.000 biztanleko gizarte langile bat izatea,gutxienez.Gizarte larrialdiak:● Gizarte larrialdietarako zerbizuekiko koordinazioa sendotu eta laguntzakabiaraztea.● Behartsu eta etxegabeentzako aterpe eta jangela sarea zabaltzea, publikoeta laiko izateari lehentasuna emanez.●Alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzea, gizarte larrialdiei erantzun ahalizateko. 12
  13. 13. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAAdinekoak (erretiratuak eta pentsiodunak)Gauzak asko aldatu dira; orain 30 edo 40 urte adinekoen taldea nahikohomogeneoa zen. Haien errealitatea eta gizartean zuten irudia, babestubeharreko pertsonena zen; garai hartan ez zen kontuan hartzen, gaur bezala,gizarteari egin diezaioketen ekarpena, adineko bizi eta osasuntsuak, berenfamiliei laguntzen dietenak, borondatezkoak,…; bizitzaz gozatzen jarraitzendute eta erretiro aktibo eta osasuntsua nahi dute. Horregatik, hona zerproposatzen dugun:● Adinekoen Arreta Osorako Udal Plan bat sortzea.● Etxez etxeko laguntza hobetzea.● Telelaguntza gehitzea.● Eguneko laguntza/arreta (eguneko egoitzak).● Adinekoak zaintzen dituzten familiei babesa ematea: atsedenaldi programak.● Beste era bateko laguntzak: dirulaguntzak, pentsioak, tasen murrizketak,pertsonalak, etxebizitza egokitzea, eta abar● Behar izanez gero aldi baterako non bizia eta arreta espezializatua.● Etxebizitzak eta egoitzak.● Osasuna edota familiaren beharrak direla eta aldi baterako arreta egoitzabatean.● Gizartean parte hartzea eta animazio soziokulturala.● Gizartean parte hartzea eta elkarteak: elkarteak sortu eta garatzea,belaunaldi batzuen eta besteen arteko topaketak, borondatezkoak.● Prebentzioa, gizarteratzea eta babesa.● Kirolarekin, jolasarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak.● Sexualitateko zerbitzu integralaren bidez, berariazko lantegiak, erakusketaketa aholkua eskaintzea.● Gizarte eta kultur turismoa: uda, ibilaldiak bidaiak eta bisitaldi kulturalak.● Zentro soziokulturalak, etxeak eta adineko pertsonen klubak dinamizatzea.● Belaunaldien arteko elkarrizketa, elkar ulertzea eta solidaritatea garatzea,adinekoek zahartzeari hobeto aurre egin ahal izateko eta merezi dituztenerrespetua eta duintasuna berreskuratzeko. Belaunaldi batzuetako etabesteetakoen topaketarako eta elkarbizitzarako guneak sortzea.● Beren eskubideak sustatu eta defendatzea.● Adinekoen sektoreko batzordea.● Parte hartzeko mahaiak.● Talde honen beharrak aztertzen eta haikin zerikusia duten erabaki politiko,sozial eta kulturalak hartzen diren erakunde publiko eta pribatu guztietanordezkariak izatea. Tokiko Adinekoen Batzordeak sortzea, entitateakAdministrazioaren aurrean ordezkaritza lanak egiteko eta solaskide izateko.Batzorde horiek organo independiente egitea eta haien erabakiak lotesle izatea. 13
  14. 14. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAHaurtzaroa:● Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatzak garatzea.● Haurren txirotzeari aurre egiteko babes neurriak finkatzea.● Ikastetxe guztietan aitatasun eta amatasun partekatuko eskolak,erantzunkideak, sortzea.Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak:Presakoa da enplegua izateko eta mantentzeko politikak; sartzeko erraztasunasustatzeko eta eraikinetan, hirian, garraioan eta komunikazioan hesiak (fisikoak,zentzumenezkoak,…) ezabatzeko politikak abiarazi eta sendotzea; etxebizitzaegokituen politikak, osasun arreta espezializatua, ahalmen urritasunagatikogastuen ordaina, zerga politikak, eta abar.● Sartzeko erraztasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea:igogailuak jartzea, espaloiak jaistea, udal eraikinak egokitzea, igogailu publikozabalak egitea,…● Oinarrizko informazioa eta seinaleak braillez izateko beharrezko akordioetarairistea. Informazio hori euskaraz ere egongo dela ziurtatzea.● Elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean aritzea: buruko gaitza dutenpertsonenak, mendekotasun egoeran dauden pertsonanak, beste era batekodisfuntzioak dituzten pertsonenak,…● Enplegu publikoa izateko aukera bermatzea.● Buru nahasmendu kronikoak dituzten pertsonei arreta emateko planakproposatzen ditugu, gaitze eta birgaitze psikosoziala barne hartzen dituena etabaita etxebizitza, enplegua, osasuna eta laguntza ekonomikoak ere.● Ostatua: Egoitzetan, Lanbide Zentroetan eta Eguneko Egoitzetan nahikoplaza sortzea. Diru publikoarekin finantzatu eta GKEek kudeatutako plazahoriek Sare Publiko izaera izango dute eta arreta irizpideak, ratioak,programak… homologatuak eta prezioa zerbitzuari dagokiona izan beharkodute.● Gaitzea eta birgaitzea, aisialdia eta denbora librea: birgaitzeko nahiko plazaeta aisialdi eta denbora libreko programak sortzea.● Familien babesa: atseden hartzeko, prestakuntzarako eta abarretarakoprogramak.● Baliabide ekonomikoak izatea: Kotizazio Gabeko Pentsioak, LaguntzaPentsioak, Elbarriak Gizarteratzeko Legea, eta beste pentsio batzuk .● Lanean integratzea.● Gizarte zerbitzuen laguntza teknikoa langilearen eta lanpostuaren artekososlai eta konpatibilitateari dagokienez. Ahalmen urritasuna duten langileenproduktibitatea ahalbidetuko luketen era bateko eta besteko lanpostuak sortzea(Enplegu Babestua, Enplegu Zentro Bereziak…)● Oinarrizko arreta indartzea seropositiboen –sintomadunak zeinsintomagabeak izan– tratamendua eta jarraipena bere gain hartuz. Beharreandaudenei etxez etxeko arreta eskaintzea.Mendekotasunak:● Gasteizen mendekotasunei aurre egiten arreta plan bat garatzea.Pobretzearen eta gizarte bazterketaren aurkako borrokaHerritarrak eta, bereziki, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenakbabestuko dituzten gizarte zerbitzuak defendatzen ditugu, bizi kalitatea 14
  15. 15. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAoinarrizko beharrak estaltzetik harago sustatuko dituztenak, eta gizarte sistemahonek eragiten dituen desberdintasun egoeren sustraiak kritikoki agerian utzikodituztenak.Ezin dugu onartu eta ez dugu onartzen pertsonen pobretzea ezin saihestuzkogaitza denik. Gaur egun bizi baldintzak kolokan jartzearen ondorioa da, horrek,bitan banaturik dagoen gizarte honetan, biztanle kopuru handi bat segurtasunikgabeko eta ahultasuneko egoera batera eraman baitu. Gaur egun pobretzeaketa gizarte bazterketak beste ezaugarri batzuk ditu, berriz ere emakumezkoezaugarriak, partekatu gabeko familia kargak dituzten emakumeak, iraupenluzeko langabeziarekin eta langabetuen babes urriarekin zerikusia dutenezaugarriak, eta azkenean, nahikoa ez den gizarte babes batekin, gizarteareneta administrazioen pobretze erlatibo eta babesik gabera daramana, pobretzelarri eta erabatekora; buru gaixotasunak dituzten pertsonen ezaugarriak,etorkinen multzoa, gutxieneko pentsioak dituzten adinekoen multzoa…Testuinguru honetan, erakundearteko planteamendu bat eginez eta berezikiGasteizko udalean, hurbileko erakundea eta erkidego-ikuspegia duena, zeraproposatzen dugu:● Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren barruan erakunde maila batzuen etabesteen arteko koordinazioa hobetzea.● Gizarte zerbitzuekiko erantzukizun publikoa mugatu eta betearaztea, ekimenpribatuarekiko anbiguitatea alde bat utziz.● Gizarte zerbitzuak pertsonen eguneroko bizitza erraztuko eta ohiko inguruangelditzea ziurtatuko den eran egituratzea.● Gizarte zerbitzuei dagokien gastu publikoa gehitzea gure inguruko herriaurreratuenen mailara iritsi arte.● Gizartean esku hartzen duten gizarte mugimenduen eta gobernuz kanpokoerakundeen gizarte ekimen solidarioa sustatu eta babestea.● Udalaren gizarte zerbitzuen hornidura hobetzea, giza baliabidei eta baliabidematerial eta teknikoei dagokienez.● Familiaren eta erkidegoaren ehuna babesteko gero eta joera handiagoaizango duten gizarte zerbitzuak eratzea, bizitza pertsonala, familiakoa etalanekoa bateratu ahal izatea sustatuz; gizonen eta emakumeen arteko aukeraberdintasuna; enpleguaren sorkuntza eta tokiko garapena.● Gizarte zerbitzuetan, zeharbidezko kudeaketa dutenetanbereziki, lanibilbidearen eta lan baldintzen kalitatea hobetzea.● Kontratu eta lizitazioetan gizarte eta genero klausulak sartzea, langileen lanbaldintzetan murrizketarik gerta ez dadin, emakumeak gehiengoa dirensektoreetan batik bat. 15
  16. 16. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAEKONOMIAEKONOMIAREN TOKIKO IKUSPUNTU BATMundu mailako krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturariberari eragin dion krisia eta, historiaren beste une batzuetan bezala, sistemakapitalista oinarritzen den gizarte kontraesan sakonak eta izaera argi eta garbipatriarkala agerian uzten dituena.Gure burujabetasun ekonomikorik ezak, besteak beste, bi estatuen egoerasozioekonomikoaren eta haiek, Europako testuinguru ekonomiko eta politikoan,krisialditik ateratzeko darabiltzaten neurrien mende egonarazten digu, neurri handibatean.Krisiaren egoera hau botere publikoek ahazturik edo ezkutaturik zegoen errealitatebat ateratzen ari da argitara: benetako pobretasun maila. Hamalau urtez bizi izanden etengabeko oparotasun eta hazkunde ekonomiko aldian pobretze tasak iraunizanak argi eta garbi uzten du arazo hori konpontzeko egin den apustu politikoaoso ahula izan dela. Aldi horrek ez du pobretze maila jaisteko balio izan, aitzitik,desberdintasuna handitzea lortu da, biztanleen %80 aski dirudunen etapobretasunaren atalasearen azpitik bizi den %20 horren artean; eta desberdintasunhorrek, berriz ere, emakumeei eragin die bereziki.Oparotasun urteak ez dira baliatu Euskal Herriko gizarte babes maila Europakobeste herrialde batzuenen mailara jasotzeko. Eta orain krisiak pertsona eta familiaaskoren sufrikarioaren bidez pagarazten digu.Aukerarik ez dagoela, oreka berdin jarraitzean eta neurri ekonomiko batzukaldatzean datzala dioen mezuaren aurrean, Aralarren ustea da ezkerrak ezetzesan behar duela, oldartu egin behar dela. Horregatik, Aralarrek politika egitekomodu berri bat eskatzen du, planteamendu berrietan eta errezeta ekonomikoberrietan oinarritua. Egungo eredu ekonomikoaren oinarria aberatsenei zergakarintzea da, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatu eta kontzertatzea, gizarte zerbitzuakfinantzatzeko ordainketa partekatua erabiltzea, garraio politika errepideak etaerrepideak egitean oinarritzea eta luxuzko kultura-politika bat sustatzea,aberastasuna birbanatzearen ikusmoldea, krisiak zapaldutako pertsonenurgentziazko babesa, edota ingurugiroa babesteko, kalitateko garraio publikoabultzatzeko eta garapen ekonomikoan generoaren ikuspuntua kontuan hartzekozantzurik txikiena alde batera utziz.Generoaren ikuspegidun tokiko garapen iraunkorrean egungo ereduaren eta ereduhorrek gizonengan eta emakumeengan duen eraginaren diagnostiko bat eginezabiatu behar da. Era berean, enplegua sortzeko estrategiak erabiltzea beharrezkoaizateaz gainera, espiritu ekintzailea ezartzeko neurriak hartzea ere beharrezkoa da,enplegua aurkitzea eta lan merkatu aldakorrera egokitzea errazteko, eta baitadiskriminazioa, gizarte bazterketa, eta ekonomia sistema honek gizonen etaemakumeen artean ezartzen dituen desberdintasun estrukturalak borrokatzea, etaekonomia soziala sustatzea ere. Konpromiso hau aurrera eraman ahal izatekoondoko jarduerak garatuko ditugu:Enplegua lortzea errazteko jarduera● Gasteizko langabezia egoeraren diagnostikoa eta sailkapena, generoa, adina,auzoa, prestakuntza maila eta abar kontuan hartuta.● Lanbide prestakuntzako politika batzuk dezentralizatu eta Gasteiza ekartzea,eskualde, probintzia eta/edo autonomia mailako jarduera planen barruan. 16
  17. 17. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA● Lana lortzeko zailtasun handienak dituzten pertsona taldeei (ekoizpen sistematikatera ziren emakumeak, bestelakotasun funtzionala duten pertsonak, gazteak, 45urtez gorakoak, iraupen luzeko langabetuak, etorkinak,…) politika aktibo guztietanlehentasuna ematea, kontratatzeko laguntzak barne.● Toki mailako politika integralak abiaraztea (enplegu planak), langabetuak lanmunduan sartzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak barne, hasi prestakuntzatiketa lan munduan sartzen laguntzeko bitartekaritzaraino, lanbide orientazioa tarteandela, Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin kontzertaturiko politiken bidez etanahiko baliabide izanez.● Toki mailan enplegua sortzeko aukera handiena dagoen esparruetan lana etalanbide heziketa elkartuko lituzketen politikak abiaraztea. Tokiko Administrazioarenproiektuetarako enplegu eta tokiko garapen gaietan konkurrentzia “lehiakor”delakoaren irudia ezabatzea. Baliabideak irizpide objektiboen arabera banatubehar dira (biztanleak, errenta, langabezia, eta abar).● Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenak enplegu publikoko planen bidezkontrataturiko pertsonei lan eta soldata baldintza duinak eskaintzeko kontrolzorrotza.● Bertako denda txikiei eustea gizarte kohesioa mantentzeko modu gisa. Ereduhori defendatzea merkataritza gune handien ordez.Jarduera ekonomikoa sustatzea● Generoaren, ingurugiroaren eta gizartearen ikuspuntutik garapen orekatua etairaunkorra errespetatzen duten enpresa ekimenak babestea.● Autonomoei eta mikroenpresei babesa emateko planak, lan harremanenesparruan integratzea eta beren arteko lankidetza sustatuz.Gizarte ekonomia babestea 17
  18. 18. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAGizarte ekonomiako ekimenak babestu eta sustatzeko politikak enpresa jarduerasolidarioak garatzeko eta langileek enpresan parte hartzeko lanabesa dira.Horretarako ondoko neurriak abiaraziko ditugu:● Gizarte ekonomiako enpresak sortzeko laguntza teknikoa.● Jardueraren hasieran diru laguntzak.● Udalaren kontratu publikoen baldintza pleguen balioespena, klausula sozialaketa generozkoak sartuz.● Enpresa horiek langabetuen artean sustatzeko prestakuntza eta kontzientziazioa,langileek enpresaren kudeaketan parte hartzeko metodo gisa.Teknologia berrietara egokitzeaGure gizartearen teknifikazio maila handia eta gertatzen diren aldaketen abiaduradela eta beharrezkoa da enplegua bermatzeko egokigarritasun modu berriakgaratzea:● Tokiko enpresen arteko lankidetza sustatzea aldaketetara egokitzeko modueraginkor gisa.● Toki mailan etengabeko prestakuntza sistemak hobetzea langileen kualifikazioahobetzeko, enpresa txiki eta ertainetan bereziki, ahulagoak baitira ekonomiaglobalaren etengabeko aldaketen aurrean.● Potenciar la introducción de las nuevas tecnologías de la información en el tejidolocal.● Energia iraunkorren erabilera sustatzea.● Esperientzia berritzaileak erakutsi eta zabaltzeari babesa ematea.● Kalitate sistemak sustatzea.Aukera berdintasuna eta bazterketaren aurkako borrokaGenero edo jatorri kontuak direla eta talde edo kolektiborik lan mundutik kanpo ezdela geratuko bermatu behar dugu eta, beraz, talde guztiek lan egiteko aukeraberdinak izango dituztela eta lanean daudela tratu berdina jasoko dutelaziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak jarri behar ditugu. Emakumeen benetakoaukera berdintasuna nabarmendu nahi dugu bereziki, lan baldintza okerragoakedota bazterketa jasateko joera handiagoa dutelako:● Emakume gutxi aurkitu ohi den postu eta lanetan hauen kontratazioa bultzatzekohelburua izango duten jarduerak sustatzea, gaur egun langileak behar direneremuetan bereziki (enplegu aukera).● Prestakuntza sustatzea gizonen eta emakumeen artean erabateko aukeraberdintasuna lortzeko tresna gisa, bereizkeria bertikala eta horizontala gainditzekobide eraginkorrenetakoa delako. Emakumeek prestakuntza ikastaroak egin ahalizatea bultzatuko da, horrela lana aurkitzeko aukera handiagoak izan ditzaten etabehin aurkituz gero, mailaz igo ahal izateko.● Enpresetan diskriminazioa ezabatzea bultzatzeko, kontratatzeko baldintzenpleguetan gutxieneko emakume kuota, kontziliazioa eta zainketa, ahalmen urrikopertsonak eta abar jasotzea.● Emakumeentzako lana sortuko duten ekimen pribatuak eta autoenpleguekimenak babestea.● Bertako langileen artean bizitza pertsonala eta lana bateratu ahal izatekoneurriak (esate baterako, pertsonak zaintzeko baimenk eta lan utzialdiak)zabaltzeko eta ezagutarazteko kanpainak. Aitatasun edo amatasun baimenakerabiltzeko nahitaezkotasuna, eta eskubide hori transferitzeko debekua.● Emakumeak lan merkatuan sartzea sustatzeko jarduerak (baterako hezkuntza,zaintze lanak banatzea, prestakuntza, estereotipoak ezabatzeko kanpainak…).● Balio bereko lanengatik sari berdina jasotzearen printzipioa zaintzea. 18
  19. 19. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA● Mendekotasunei arreta emateko politikak bultzatzea: haur eskoletan tokialortzeko erraztasun handiagoak (aita eta ama langileentzat eta lan bila dabiltzanpertsonentzat), adinekoak etxez etxe zaintzea sustatzea…● Bestelakotasun funtzionala duten pertsonen kupoak bete daitezen zaintzea, baitokiko enpresetan eta baita administrazio publikoetan ere. Udal administrazioaridagokionez, pertsona horiek kontratatu aurretik lan eremuak egokitzea.● Enplegu Zentro Bereziak sortzeko babesa ematea.● Gizarteratzeko Enpresen garapenari babesa ematea (beste edozein enpresabezala merkatuan jarduten dutenak, baina enpleguaren bidez gizarte bazterketajasateko arriskuan dauden pertsonak gizartean integratzeko helburu nagusiadutenak).● Pertsona baztertuak edota bazterturik geratzeko arriskuan daudenak lanmerkatuan sar daitezen sustatzea, gizarteratzeko ibilbide integralen bidez.● Pertsona guztiei modu duinean bizitzeko beharrezkoa den diru sarrera ziurtatukodieten gizarte babeserako sistemak abiaraztea.● Etorkinen artean prestakuntza berezia jasotzea sustatzea, emakumeen arteanbereziki.● Etorkinei lana bilatzeko dauden aukerei buruzko informazioa ematea,prestakuntza eta enpleguko ibilbide pertsonalizatuen bidez.● Etorkinentzako programa bereziak egitea, hizkuntzaren ezagutza barne hartuzedta gizarte integrazioari garrantzia emanez.UDALAREN ZERGA SISTEMAGaur egun udalen kutxak betetzen dituzten zerga asko eta asko Biltzar Nagusieneskuetan dauden eskumenen bidez arautzen dira.Guk Lurralde Historikoen Legea aldatzea proposatzen dugu, alde batetik, eskumenhoriek udalei emateko eta, bestetik, tokiko ogasunaren finantzaketa iturrienerreforma egiteko. Udalen egoera ekonomikoa eza da ona. Gasteizko Udalakherrilan faraonikoak eginez zorpetzeko duen politikaren ondorioz orain arte inoizezagutu gabeko mailaraino hipotekatuko du gure udal diru kutxa. Garbi dagodituzten diru sarrerak ez direla nahikoa gastu mailari aurre egiteko eta, aregutxiago, eskatzen dugun gizarte zerbitzuen hobekuntzari erantzuteko. Aralarrektokiko ogasunen finantzaketa iturriei buruzko eztabaida sakona egitea eskatzen du,ondoko proposamenak eginez:● Ondasun higiezinen gaineko zerga (garai bateko hiri-lurraren gaineko zerga)handituz joatea, higiezinen merkatuaren dinamizatzaile bihur daitekeelako. Horrenondorioz, eskaria handituko eta prezioak jaitsiko lirateke. Eta hori guztia, ondokoeran:● Erabileraren araberako zerga ezarriz, hots, lurzorua eta eraikina bereiziz, etalehendabizikoari askoz zerga handiagoa ezarriz.●Hutsik dauden etxebizitzak legeak uzten duen isun handienarekin zigortuz.● Katastroaren balioa gaurkotzea, merkatuko prezioaren erdiraino gutxienez.● Familia ugarientzat edota diru-sarrera urriak dituzten familientzat hobariaksortzea.● Tasa (ur hornidura eta araztea, zaborrak, OTA, ibilgailuak kaletik kentzeko tasak)eta zerba batzuetan (trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga) irizpide ekologikoakerabiltzea. Kostuak erabat berreskuratzea izan behar luke irizpidea eta, aldiberean, bidezkotasunaren printzipioari eustea. Horretarako, oinarrizkokontsumoetarako salbuetsirik dauden gutxienekoak finkatu behar dira eta baitagehiegizko kontsumoak zigortzen dituzten tarifa progresiboak ere. Politika horiezgainera, gainerako eskumenen esparruetan beste politika modu batzuk eginbeharko lirateke, esate baterako, BEZaren modulazio ekologikoa (berrerabiltze eta 19
  20. 20. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAbirziklatze jardueretan zero tasa, ingurugiroa errespetatzen duten ekoizkinetan tasamurriztua, eta kalte egiten duten ekoizkinetan tasa altua).EKONOMIA SOLIDARIOAGasteizko Udaletik bultzada handia eman behar zaio jarduera horri, bidezkomerkataritzaren bertako sareak sortu eta garatzen lagunduz, beste dendekikoharremanak erraztuz, azken hauek jarduera horretan parte hartzea bultzatuz, udalmerkatu eta azoketan tokia emanez eta jendeari ezagutaraziz.Aralar, aurrekontuetan kooperazio eta garapenerako emandako funtsakondokoetarako erabil daitezen ahaleginduko da:● Gizataldeen gabezia kronikoko egoerak konpontzen lagunduko duten jarduerak –programak, proiektuak…–, talde horien gaitasun ekonomikoa, soziala nahizkulturala sendotuz, emakumeek garatutako proiektuei lehentasuna emanez.● Ondoko helburuak dituztenak hartuko dira bereziki aintzat: parte-hartze politikoa,boterea eskuratzea, askatasun ekonomikoa, osasuna, elikadura, hezkuntza etaoinarrizko prestakuntza, erakundeak indartzea, gizarte antolamendua bultzatzea,giza eskubideak, eta abar.● Banetxe eta aurrezki kutxentzat “gizarte tasa” bat sortzea aztertuko da hirianirekitako bulego bakoitzeko, eta diru hori gizarte politiketarako erabiliko da.● Banku Etikoarekin lanean jarraituko dugu.● Bidezko merkataritzako ekoizkinen udal kontsumoa gehituko da, papertegigaietan, kafetegian, eta abar. 20
  21. 21. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAINGURUGIRO ETAIRAUNKORTASUN POLITIKAKINGURUGIROAAralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketanfuntsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartubehar dugu abiapuntu: “globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu”. Gasteizesparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroahobetzeko eta “Green Capital” izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizunnagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izangoduena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriakproposatzen ditugu:● Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jardueraekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe,eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango denenplegua sortzea.● Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, partehartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz.● Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abaringurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea.● Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea.● Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea.● Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezienbidez lantzea.● Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinakmurrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea.● Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea.● Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako,oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez.● Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea.● Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea.● Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea.● Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneaksortzeko politikak bultzatzea.● Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastuamurrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz.● Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoamurrizteko neurriak hartzea.● Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideakkontuan hartuz.● Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea.● Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea. 21
  22. 22. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA● Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabatdesagertaraztearen aldeko apustua eginez.● Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratuoneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu dutenhurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea● Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarakoantenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udalordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta,nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz.● Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolareneta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea.● Antenak hirigunetik kanpora ateratzea.● Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea.● Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza etaparkeak, ikastetxeak, eritetxeak…● Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola.● Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekikohitzarmen baten bidez.● Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea.Ura● Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzekoneurriak finkatzea.● Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriakezartzea.● Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea,eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomikoeta sozialen parte-hartzea sustatzea.● Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuakberrerabiltzea.● Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzendituzten kalte eta ondorioak murrizteko.● Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea.● Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuzeta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzakplanteatuz.● Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea.● Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetaneta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea.● Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea.● Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizaziohirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri urabereiziz. 22
  23. 23. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAHondakinen kudeaketa● Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematendioten ereduak abiaraztea.● Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea.● Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gaiorganikoen edukiontzia eramatea.● Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntzaprogramak eratzea.● Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat etabaita industrientzat ere.● Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketairaunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz.● Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezensustatzea.● Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzobakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetarazabalduz joatea.● Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea.● Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egitekoerraztasunak ematea.Zarata● Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurrizuzentzaileak ezartzea.● Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea.Parke eta lorategiakGasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzekoguneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu etaaprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzeagerarazteko elementuak direla.● Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea.● Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren,generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea.● Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea.● Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea.● Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsidezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokianadieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz.● Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezeneragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egitendugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka. 23
  24. 24. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAGreen CapitalGasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoarenerreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredugisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutakoitxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu.Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretaneramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren AzterketarakoZentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkorbatekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzekoerabil daitezen ekidin behar da.Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak:● Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea.● Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen etanaturagune horren artean dauden landa lurrak babestea.● Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero,zigortzea.● Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea.● Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura BaliabideenAntolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak bestemotordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzeadebekatuz.● NBAP hori egina dagoenean “Gasteizko Mendi Garaien” BBG (Babes berezikogunea) izenda dezatela eskatzea.● Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatikigarotzea debekatuz 24
  25. 25. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAPOLITIKA ESTRATEGIKOAKUDALA ANTOLATZEKO ETA KUDEATZEKO PROPOSAMENAAralarren ustez, udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak direnaldetik, oso garrantzitsua da herritarrei entzuteko, haien parte-hartzea bermatzekoeta eguneroko beharrei erantzuteko erakunde bihur daitezen. Horretarako,ezinbestekoa da finantzaketa egokiagoa izatea. Euskal Autonomia Erkidegoak bereudal legea behar du. Saio asko egin dira orain arte, eta azkenekoa, adibidez,hutsean geratu da. Lege horrek ongi zehaztu beharko lituzke administrazio batzueneta besteen eskumenak eta, horretarako, beharrezkoak diren balilabideekonomikoak bideratu beharko lituzke. Lege horretan, esate baterako, kargupublikoen soldatak, alderdi politikoen arauak eta herritarren parte-hartzeabermatzeko neurriak jaso beharko lirateke.Gaur egun Euskal Herrian dugun egitura complexua ere argitu egin beharkolitzateke. Aralarren ustez administrazioaren egitura soildu egin beharko litzateke,ematen diren zerbitzuen izaera publikoa bermatuz eta, batez ere, zorrozki murriztubeharko litzateke gaur egun dagoen enpresa publiko, fundazio, partzuergo etamankomunitate kopurua. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du,nahiz herritarrentzat, nahiz kargu publikoentzat. Diru publikoa arduraz erabili beharda, eta egungo sare instituzionala ez da batere gardena. Hori guztia dela eta,gardentasun hori bermatuko duten tresnak ezarri behar dira.Esku hartu beharreko beste esparru bat kontratazioena da. Kontratazioak eta zeharkudeaketako ereduak zalantzan jarri behar dira. Aralarren ustez ezinbestekoa dakontratazio publikoari lehentasuna ematea, erakundeen izaera publikoanabarmenduz. Gainera, langileen lan baldintza duinak eta herritarrei ematen zaienzerbitzuaren kalitatea izan beharko lukete helburu. Begien bistakoa da kontratazioereduak gizakoiago egiteko beharra, eta horretarako txit garrantzitsua da gizarteeta genero klausulak finkatzea, gizartearen, generoaren eta ingurugiroarenikuspuntutik administrazioaren kudeaketa zuzenago eta bidezkoago bat bilatuz.Aralarretik kudeaketa zentzuzko, hurbil eta parte-hartzeko baten aldeko apustuaegiten dugu, tokiko jardueraren esparruan eragindako sektoreak kontuan izanik etaarlo guztietan jardunez, zeharkakotasuna errealitate izan dadin. Generoberdintasuna, gazteak, ingurugiroa, hirugarren adinekoak, behar bereziak dituztenpertsonak eta gaienerako zeharkako gaiak tokiko sail guztiek hartu behar dituztebere gain, proposatutako politikak eraginkorrak izan daitezen.Toki-egitura egokitu egin behar da teknologia berrien bidez kudeaketa hobetuz eta,horrela, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkorra emanez:● Tramiteak erraztu eta arintzea, gai arruntak erabakitzeko gehieneko epea hiruhilabetekoa izan dadin programatuz.● Leihatila bakarreko sistema, eta espedienteen jarraipena egiteko programazorrotza ezartzea.● Espedienteak ebazteko metodo gisa administrazioaren isiltasuna ez erabiltzekokonpromisoa hartzea.● Gasteizko Udalak duen web ataria zabaldu eta hobetzea. Izenpe elektronikoakherritarren eta udalaren arteko harreman ziurra ahalbidetu beharko luke, etxetik eraguztietako administrazio tramiteak egin ahal izateko, kexak nahiz iradokizunakplanteatzeko eta, azkenik, baita alkatearen eta zinegotzien bulegoeko bideazabalik izateko ere.● Udalaren geografia informazioko sistema bat ezartzea lurraldea eta harenmantentzea, hiriko higiezinen kontrola, hiriko altzarien kontrola, semaforosarearena, telefonia mugikorren antenena, eta abar kudeatzeko. Eta baita 25
  26. 26. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAherritarrek dagokien katastro-informazioa erabili ahal izateko, eta agiri etasinestamendu urbanistikoen jaulkipen sistematizatua egiteko ere.● Edozein udal izapide (kontsultak, zergak ordaintzea, baimenak tramitatzea,sinestamenduak, eta abar) izenpe elektronikoaren bidez etxetik edota udalarenweb orritik egiteko balioko lukeen herritar identifikazio txartelaren tramitazioa udalbulegoetan kudeatzea.● Udal zerbitzariarekin loturiko herritarren informaziorako postuak, kontsultak etaadministrazioarekiko tramiteak haien bidez egitea arintzeko.● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integral Telematiko eta Telefono bidezkoa besteadministrazio batzuekiko gestioak herritik atera gabe egin ahal izateko, AutonomiaErkidegoko eta Estatuko administrazioekin hitzartu ondoren.Aralarren jabetzen gara askotan eta askotan administrazioek planteatzen dituztenzerbitzuak ez direla herritarren beharretara egokitzen. Horregatik, Aralarretik bananbanan aztertuko ditugu eskaintzen diren udal zerbitzuak eta ahal den neurrianhobetzen saiatuko gara, horretarako kontratatutako langileen eskubideak murriztugabe.Gure ustez, abiarazi nahi ditugun politiken konplize izan behar dute udalekolangileek, eta hori bideragarria izan dadin, haiek betetzen dituzten eginkizunenazterketa zehatza egin behar da. Lan sistema berriak aztertu, ebaluatu etaabiaraztea gaur egun alde bat utzi ezin diren elementuak dira herritarrentzakozerbitzuen eskaintza hobetu nahi baldin badugu. Metodologia horren bidez gizabaliabideak optimizatzea lortu beharko genuke zerbitzu hobe bat eskainiz.Baliabideen optimizazio horrek ezin du langileen eskubideak murriztearekin loturikegon, haien eguneroko lana hobetzearen baitan baizik. Erakundeko langileekinbatera helburuak finkatzea eta itxaropena sortzea lan eredu bat izan behar du,baina gure lana herritarrei zor diegula ahaztu gabe, eta hau izango da gurejardueraren oinarria.Bestalde, gardentasuna udalen kudeaketa esparru guztietan ezarri behar da.Zenbat eta udala gardenagoa izan, orduan eta errazagoa izango da gizartea eregero eta zuzenagoa izatea. Udaletako kontratazio politikak premisa honi loturikegon behar dute eta, horregatik, enplegu publikoa lortzea berdintasun, meritu etagaitasun printzipioei zorrozki loturik egon behar du, hautaketa prozesuak deialdipublikoetako lanpostuen ezaugarriei egokituz. Gardentasuna aldi baterakokontratazioetan eta ordezkapenetan ere errespetatu egin beharko da, sindikatuekinhitzartutako irizpideen bidez zehazturiko lan poltsa publikoak sortuz.Laburbilduz, araugabetasuna borrokatuko dugu eta lanpostuak lanarekikoinplikazioa, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, ardura, erabateko dedikazioaeta lan baldintza zailenak (txandaka lan egitea, malgutasuna, eta abar) lehenetsikodituzten faktore objektiboen arabera balioetsiko dituzten prozesuak planteatukoditugu. Erabat esanik, hona zer nahi dugun:● Legegintzaldi osorako langile planifikazio bat egitea, zerbitzuak hobetzeko etaherritarrei arreta emateko helburu nagusia betetzeko gai izango dena, hiriaren etabere zerbitzuen garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren plaza eta postu berriakobjektibotasunez zehaztuz.● Udaleko funtzio publikoan sartzeko eredu garden, arin eta objektiboa finkatzea,sindikatuen ordezkariekin hitzartua eta udal taldeekin adostua.● Karrera profesionala garatzeko bidea emango duen barne sustapenekoprozesuak sustatzea, kontziliazio neurriei heltzen dieten emakume langileek(gehienak) aurre egin behar dieten zailtasunak kontuan hartuz, eta oposaketa irekieta gardenen bidez gaitasun eta inplikazio handiena erakusten duten pertsoneilehentasuna emanez. 26
  27. 27. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA● Behin-behineko langileak egiturazko kontuak direla eta ezinbestekoa denkopurura mugatzea.● Generoa eta hori dela eta aurre egin beharreko baldintza desberdintasuna(zainketa, emakume langile askoren kasuan lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak),erantzukizuna, nekea, aginte maila eta herritarrei arreta eman beharreko denborakontuan izango dituzten lanpostuen balioespenak egitea.● Kontziliazio neurriei buruzko prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio planakgaratzen jarraitzea, baimen hori transferitu ahal izan ez dadin, eta bai aitak eta baiamak eska dezaten.● Lanpostuak genero irizpideak kontuan hartuz balioestea● Kontziliazioari heldu diotenen kanpoko nola barruko oposaketetan antzinatasunaezartzea.● Luzatu diren lanpostuen balioespenetan atzeraeragintasuna ezartzea.● Negoziazio mahaietan sindikatu gehienek onartutako lan hitzarmena ezartzea.● Emakume gehien dagoen udal esparruen lan baldintzak aztertzea, eta lanbaldintzetan eta soldatetan zuzentasun politikak abiaraztea.● Zerbitzua pribatizaturik balego, kontrataturiko enpresa kontrolatzea sektorerakonegoziaturiko hitzarmen kolektiboak derrigorrez ezar ditzan, enpleguaren kalitateaeta egonkortasuna sustatuz, eta emakume langileei bidezkoak ez diren lanbaldintzarik ezar ez dakizkien zainduz.INFORMAZIOAREN GARDENTASUNAGuk proposatzen dugun informazio politikaren helburua, bere auzoan, interesatzenzaion sektorean edota, oro har, hirian zer gertatzen den jakin nahi duen edozeinek(norbanakoa nahiz taldea izan) informazioa erraz eskuratu ahal izatea da.Horretarako:● Udalaren web orria berrantolatuko dugu herritarrek edukiak errazago aurkitu ahalizan ditzaten.● Udalaren web orria informazio sistema arinez hornituko dugu, edukiak berehalaeguneratuz.● Udal informazio guneak instalatuko dutugu udaleko zentro publikoetan eta hirikotoki estrategikoetan.● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala sortuko dugu, bere funtzionamenduaarinduz, zabalik dagoen ordutegia luzatuz, administrazio izapideen mekanismoakerraztuz eta zerbitzua hiriko auzoetara zabalduz.● Zinegotziaren bulegoa zabalik egongo da herritarrentzat, eta bulegoa auzoetaraeramango dugu, hala eskatzen zaigunean.● Erreklamazio eta iradokizun gutunontziak banatuko ditugu auzoetan, udalinformazioko puntuei loturik.● Administrazioaren informazioa edonorentzat eskuraerraza egitea Internetenbidez.● Herritar talde jakinen parte-hartzea eskatzen duten edota eragiten dieten udalekimenen publizitate zabala.GIZON-EMAKUMEEN ARTEKO BENETAKO BERDINTASUNAAralarretik jabetzen gara gizon-emakumeen arteko desberdintasun sistemikoagizarte hitzarmen berri batekin gainditu behar dela, gizartea eta honen garapenadiren eremuak oinarritzen diren egungo esparru heteropatriarkala deseraikitzetikabiatuz: gizarte esparrua, politikoa, ekonomikoa, kulturala eta sinbolikoa, eta baitahiria egiteko eta herritar gisa harremanak izateko modua ere. Horretarakofuntsezkoa da egun indarrean dauden legeak betearaztea, lan egiteko lege esparru 27
  28. 28. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAbat eskaintzen baitute, legeek jasotzen dutenaz harago beste pauso batzuk emanbehar direla ahaztu gabe. Eta lan hori elkarte feministekiko eta emakumeelkarteekiko etengabeko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez egin behar dela.Badakigu aurrerapausoak egin baldin badira ere, oraindik zeregin handia geratzendela Gasteizen gizonak eta emakumeak parean egoteko. Hirigintza garatzekoorduan, aisialdi guneak, gaua, sexualitatea, garraiobideak bizitzerakoan, etaabarretan beharrezkoak diren estrategiak eta neurriak ezarriz jarraituko dugugizon-emakumeen aukera berdintasuna errealitate bihur dadin eta gizarteeraikuntza berri hori izango den Gasteizko gizon-emakumeok bizi eta haz gaitezen.Horretarako, Aralarretik:● Gasteizko Emakumeen Etxea sortzea proposatzen dugu, Udalak etaemakumeen eta feministen elkarte sareak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustuaeginez.● Feministen elkarteak eta emakume elkarteak parte hartzeko foro batzuetan etabesteetan integratzearen aldeko apustua egiten dugu, eragin politikoa izanez etageneroaren ikuspuntutik gai batzuetan eta besteetan ekarpenak eginez.● Emakumeen burujabetasun ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikakbultzatuko ditugu, ekoizpen mundutik kanpo egon direnena batik bat, eta ahulendiren taldeena: emakume etorkinak, adin txikiko haurrak dituzten eta bakarrikdauden emakumeak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak…● Berdintasun planaren arlo guztiak gara daitezen zainduko dugu.● Gune publiko eta pribatuetan jarduera ez sexistei buruzko ordenantza batabiaraziko dugu: hizkuntza, parte-hartzea, sinboloak, jolasak, aisialdia, kultura, etaabar.● Indarkeria matxista deuseztatzeko kontzientzia harraraztea landuko dugu, 0tolerantziatik abiatuz.● Gizon-emakumeen arteko aukera berdintasun gaietan barne prestakuntzaeskaintzen jarraituko dugu udaltzainei, gizarte ongizate sailari eta zuzeneko arretaematen duten sailei.● Udal lokalak erabili ahal izateko, eskaria egin duen taldeak, lagunarteak edotaelkarteak bere estatutu eta parte hartzeko moduetan gizonen eta emakumeenparte-hartze orekatua izatea ezarriko dugu baldintza gisa.● Etxebizitza sozialak esleitzerakoan, familia erantzukizunak partekaturik ezdituzten emakumeei, bazterketa sozioekonomikoa jasateko arriskuan daudenei,indarkeriaren biktimei edota baliabide urriak dituztenei emango diegu lehentasuna.● Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenentzat atsedenhartzeko guneak sortuko ditugu.● Berdintasun politikak zeharkakotzearen aldeko apustua egiten dugu hainbat udalarlotan: hirigintza, segurtasuna, parte-hartzea, gizarte ongizatea, kultura, kirola,hezkuntza, sustapena…● Genero baldintzak sartuko ditugu kanpoko enpresekiko kontratuen klausuletan,udal oposaketetan eta lehiaketa publikoetan.● Genero irizpideak sartuko ditugu lanpostuen balorazioan.● Informazio eta kontzientzia hartze kanpainak egingo ditugu gizonek erekontziliazio neurriei hel diezaieten.● Gurasotasun partekatu eta adostu baten aldeko apustua egiten dugu.● Guraso baimen derrigorrezko eta transferitu ezinen aldeko apustua egiten dugu.● Sailen arteko koordinazio esparrua indartuko dugu, ekintza-ildo zuzenakkudeatzeko, gizarte ongizate sailak, udaltzainek, eta berdintasun, kultura etahirigintza sailek osaturik.BERDINTASUNA, SEXU JOERA GORABEHERA 28
  29. 29. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAAralarrek pertsona guztien legearen aurreko berdintasuna defendatu du sexu joeraedo generoa gorabehera, bai kalean eta baita egotea egokitu zaigun erakundeetanere. Heterosexualak ez diren pertsonekiko diskriminazio sistemikoaz jabetzen gara.Aralarrek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, Udaletikerabateko berdintasuna eta sexualitatea eta harremanak kulturalki finkatutakoarauetatik kanpo bizitzeko eskubidea lortzeko oraindik badiren hesiak apurtzenlagunduz. Berdintasun politikan udal sail guztien zeharkakotasunaren aldekoapustua egiten dugu, “normaltzat” jotzen denaren estereotipo heterosexistakapurtzeko xedez eta aniztasunak guztiok aberastuko gaituen gizarte bat egitekoasmoz.Aralarrek Gasteizko Udalean eta egongo den gainerako foro guztietan ondokoneurriak aldarrikatuko ditu:● Adin txikikoak babesteko politiken barruan, sexualitatearen adierazpenaskatasuna bermatzeko neurriak zehaztea.● Ikastetxeetan sexuagatiko edota joera sexualagatiko diskriminazioaren aurkakoplan bat egitea, erakundeak eta elkarteak adostuz, sexu aniztasunaren ezagutzagaratzeko.● Gazte gay, lesbiar, transexual…, eta, oro har, gizarte osoari informazioa ematekoprogramak sustatzea.● Jarduera ez sexista eta ez heterosexistei buruzko ordenantza bat abiaraztea.● Edozein instantzia publiko edo pribaturen afektibitate nahiz sexuzko edozeinaukerarekiko baldintza, eduki, aipamen eta zeinu diskriminatzaile oro erabatezabatzea.● Udaltzainentzako eta herritarren arreta zerbitzuetako langileentzako ikastaroakantolatzea homofobiari, lesbofobiari eta transfobiari aurre egiteko●Maiatzaren 17ko eta ekainaren 28ko protesta eta jai giroko ekintzetan partehartzea eta parte hartzeko deialdia zabaltzea.● Emakumearen aldeko diskriminazio positiboko politiketan transexualak erekontuan izatea.● Jokabide fobikoak salatuko dituzten eta errespetu eta berdintasun jokabide etajarrerak sustatuko dituzten gizarte informazioko kanpainak sustatzea.● Beren ideología edo jarduera dela eta adierazpen homofobo, lesbofobo edotatransfoborik egin duen erakunde laiko nahiz erlijioso, publiko nahiz pribaturiudalaren laguntza eta subentzio oro kendu edo ukatzea.● Transexualitatearen normalkuntza, gizartean eta lan munduan integratzenlaguntzeko, eta transexualek pairatzen duten arbuioa eta diskriminazioaborrokatzeko programak eta neurriak barne hartuz.● Sexu joeragatik etxetik kanpo bidalitakoen kasuan, gizarte zerbitzuek beharrezkolaguntza, hala emozionala nola materiala, eskainiko diete pertsona gehienetangazte hauei: laguntza psikologikoa, juridikoa, babes etxeak, ikasteko dirulaguntzak, mantenu saria…● Udaleko LGTB mugimenduei ekintzak eta bilerak egiteko azpiegiturak eskaintzeaeta baita topaleku izango diren lokalak ere.● Udalaren garapenerako kooperazio politiken onuradun diren herrialde edolurralde guztiei beren lurraldean gay, lesbiar eta transexualen eskubideakerrespetatzen dituzten eta haiek diskriminatzen ez dituzten bermea eskatzea.PARTE HARTZEAUdal administrazioak erraztasun handiagoa du, berez, herritarrengandik hurbilegoteko, entzuteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, nahiz gizabanakoekin izan,nahiz hirian diren elkarteekin, nahiz auzo mugimenduekin edota gainerakoeragileekin. Herritarren parte-hartzea zeharkako politika da Aralarrentzako, 29
  30. 30. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAUdalaren arlo guztietara zabalduko da eta elkar bultza dezaten mekanismo etadinamika egokiak jarriko dira.Parte-hartze hori eguneroko dinamika izan behar du, eta horretarako bitartekoakjarri behar ditugu. Baina hiriaren etorkizunerako ohiz kanpoko garrantzia dutenerabakietan bultzatu behar da, bereziki, parte hartzea, hirigintza planetan, inbertsiohandietan, herritarrek erabiltzeko izango diren instalazioen diseinuan, eta abar.Hala ere, jabetzen gara hiri eredu berri bateranzko aurrerapausoak egiteak guztioninplikazio handiagoa eskatzen duela erabakiak hartzerakoan. Badakigu hori lortzeaez dela erraza izango, baina helburu hori lortzeko ahal diren neurri guztiak jartzekokonpromisoa hartzen dugu publikoki.Formula berriak aztertzeak, saio eta hutsegitearen eredu errazena erabiltzeak eta,batez ere, irudimenak eta borondate politikoak egingarri bihurtuko dute.Har daitezkeen neurrien artean, ondokoak proposatuko ditugu:● Udal plangintza, diagnostiko, azterketa eta proiektuetan parte hartzekomekanismoak sartzea.● Herritarrekiko komunikazioa hobetzea eta elkar eragiteko neurriak, jartzea, nahizaurrez aurrekoak, naiz sarekoak.● Funtzio anitzeko ekipamendu hurbilak balioestea (polikiroldegiak, gizartetxeak,gazteentzako eta haurrentzako zentroak…) parte hartzeko atari gisa planteatuz.● Elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, beren lana garatzeko… azpiegituraketa baliabide teknikoak)● Parte hartzeko aurrekontuen esperientzian sakontzea, genero, gizarte etaingurugiro ikuspegia kontuan izanez.● Parte hartzeko kudeaketa ereduetan sakontzea.● Herritarrek Parte Hartzeko Araudi berri bat egitea elkarlanean, ezarriko zaienbiztanleen berezitasunaren arabera esku-hartze sozialeko modalitate batzuk etabesteak kontuan izango dituena.● Herritarren prestakuntzarako plan bat garatzea norbanakoei nahiz elkarteeizuzendua. Elkarteen kudeaketa, parte hartzeko tresnak, eta abar.● Informazio batzordeen arautze organikoa, Udalean ordezturik dauden taldepolitiko guztien parte hartzearekin; izaera publikoa izango du eta eragindakoherritar taldeek edota interesa dutenek bertan egoteko eta hitz egiteko aukeraizango dute.● Guztien intereseko gaiei buruzko jendaurreko audientziak ezarriko ditugu:Aurrekontuak, Hirigintza, eta abar.● Sektore Batzordeen sorrera eta dinamizazioa indartzea. Batzorde horietanesparruko elkarteek parte hartuko dute nagusiki eta helburua, udal zerbitzu publikobatzuen eta besteen kudeaketan eta erabakiak hartzean kolektiboen inplikazioabilatzea da.● Gizarte errealitatearen eta parte hartzearen behatoki bat abiaraztea, datu basebat sortuko duena, non sartu ahal izango dugun azterketa soziologiko batzuen etabesteen bidez metatuz joango den informazio guztia.● Herri administrazioko gaietan interesaturiko herritar taldeentzat lokal edoinstalazio publikoen erabilgarritasun handiena.● Organo erabakitzaile batzuen eta besteen aurrean auzokideek proposamenakegiteko duten eskubidea aitortzea.● Erreferendumari edo herritarrei zuzenean galdetzeari hel egitea lurralderakogarrantzi berezia duten gaiak ─esate baterako “makroproiektu” esaten zaienhoriek─ bertakoen interesaren ikuspuntutik balioesteko edo erabakitzeko.Prozedura honen hasiera iragartzeak, erabakiaren edo akordioarenezeztaezintasuna ekarriko du berekin. 30
  31. 31. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA● Ideien lehiaketa irekiak sustatzea, lurraldearen antolaketan eragin berezia izangoduten plan eta proiektuei heltzerakoan.● Auzoko edo Barrutiko Batzarrak sortzea, parte hartze horizontala sustatzeko.Auzoko Batzarren funtsezko lana hiria, hiriko gune publikoak, hornidura beharraketa abar diseinatzea izango da. Hauetan, elkarte eta auzokoen taldeen partehartzeaz gainera banako herritarrena ere bultzatuko dugu.● Udalaren web orriaren erabilera bultzatuko dugu herritarrek parte hartzeko etakontsultak egiteko foro gisa.● Gizarte Kontseilua beste talde batzuei irekiko diegu, udalean parte hartzekoorgano goren gisa.● Kulturen arteko topaketarako guneak zabalduko ditugu. Bertan, Gasteizen direnkultura batzuek eta besteek elkar ezagutu eta harremanetan jarri ahal izango dira:euskaldunak, Estatuko herriak, europarrak, ijitoak, latinoamerikarrak, afrikarrak,asiarrak, eta abar.● Auzokoen arteko bitartekaritza eredu bat ezarriko dugu, hiriko auzotarren arteansor daitezkeen arazo txikiak negoziazioaren bidez konpondu ahal izateko.● Aurrekontuak parte hartuz egin ahal izateko ereduak abiaraziko ditugu.HIZKUNTZA POLITIKAKEuskara Euskal Herriko kultur ondarearen funtsezko zatia da eta, beraz, HerriAdministrazioek lehentasunezko trataera eman behar diote, bai babesteko etazabaltzeko, eta baita euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere.Euskarak Gasteizen duen egoera ez da onargarria. Urte luzez, udal gobernubatzuek eta besteek norabiderik eta eraginkortasunik gabeko hizkuntza-politikakabiarazi dituzte, hizkuntza berreskuratzeko helburu zehatzak lortzeko bainoespediente sinboliko bat betetzeko bideratuagoak.Hizkuntza-arloan, Aralarren helburua euskara Gasteizen erabat berreskuratzea da,euskararen eta gaztelaniaren estatus juridiko, politiko eta soziala parekatuko dituenpolitika eraginkorrak garatuz. Ildo horretatik, Kontseiluaren Akordio Soziopolitikoahelburu horretara hurbilduko gaituen akordio ahalik eta zabalena lortzekoerreferentzia izan behar du.● Udalak bere hizkuntza-plangintza izango du, eta plangintza horretan, Gasteizeneuskara bultzatzeko neurriez gainera, Udalaren funtzionamenduari eta langileekinloturikoei (Udal langileak, enpresa publikoetakoak eta fundazioetakoak, etaazpikontrataturiko zerbitzuenak) dagozkien neurriak jasoko dira.● Sortuko diren lanpostu guztietan derrigorrezkoa izango da euskararen ezagutzaegokia, eta era bateko eta besteko hizkuntza eskakizunak finkatuko dira,erantzukizun mailaren arabera.● Elkarlan estuan arituko gara erakunde eta eragile batzuekin eta besteekin (forualdundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, bereziki) indarrak bildu eta ahaleginak ezbikoizteko.● Udalaren ekimenetan eta Udalak sustatu edo dirulaguntza emandako edozeinekintzetan euskarak lehentasuna izango duela bermatuko da.● Udal administrazioak lehentasuna emango dio harremanak euskaraz izateari,nahiz gainerako administrazioekin dituen harremanetan, nahiz herritarrekindituenetan.● Udal jabetzeko haur eskoletan D eredua ezarriko da.● Udalak kanpainak eta laguntzak bideratuko ditu helduak euskaldundu etaalfabetatzeko.● Gainera, Udalak euskara lan esparruan sustatzeko kanpainak eta plangintzakbultzatuko ditu. 31
  32. 32. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUAEUSKALDUNEN HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATZEAHelburua:● Hala herritar euskaldunek nola udal langile euskaldunek tratu berdina jasokodutela eta euskara normaltasun osoz erabili ahal izango dutela ahalbidetzea.● Herritarrek Udalarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzea.Estrategiak:● Euskararen zinegotzigo bat sortzea, euskara berreskuratzeko erreferente politikonagusia izango dena.● Euskararen erabilera esparru publikoan eta udal instalazioetan arautuko dutenordenantzak egin eta abiaraztea.● Euskararen udal Batzorde bat sortzea, ordenantzen jarraipenaz eta garapenazarduratzeko, gizarte taldeen eta norbanakoen parte hartzeari irekia.● Udal Langileak Euskalduntzeko Plan bat egin eta abiaraztea, hala zerbitzuakematerakoan nola udal langileen arteko harremanetan euskara erabiltzeabermatzeko.EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEAHelburua:● Gasteizko euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera sustatzea, gazteak, familiaeta saltokiak jarduteko ardatz nagusi bihurtuz.● Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea.Estrategiak:● Gazteei zuzenduriko kirol, aisialdi eta kultur jardueren euskarazko eskaintzagehitzea.● Jarduera elebidunak eskaintzea, zailtasuna duten edota pausoa ematenausartzen ez diren pertsonei euskararekin eta euskaldunekin harremanak izatekoaukera emanez.● Familientzako antolaturiko jardueretan euskarari protagonismoa ematea, etahorrela, bai gurasoen eta bai seme-alaben artean hizkuntzaren erabilerabultzatzea.● Atxikimendu libreko kanpainak abiaraztea, euskaraz zerbitzatzen den saltokiakezagutarazteko, euskaldunek beren hizkuntza non erabil dezaketen jakin dezaten;saltoki horien laguntzaz kanpaina bereziak antolatzea.● Diru laguntzak emateko hizkuntza irizpideak ezarri behar diren aztertzea.● Aisialdiko jardueretarako langile euskaldunen lan poltsa bat ezarri behar denaztertzea.● Gizartetxeen sarean teknologia berriekin loturiko zerbitzu eta produktuakeskaintzea.● Auzo elkarteekiko eta hizkuntza normalkuntzako esparrukoekiko lanasakontzearen aldeko apustua egiten dugu.EUSKARA IKASTEA SUSTATZEAHelburua:● Euskara ikastea sustatzea eta erraztea.● Ikasle eta elebidun pasiboei euskaraz hitz egin ahal izateko guneak eskaintzea.Estrategiak:● Sentiberatze kanpainak.● Euskarazko komunikazio sareak sortzea. 32
  33. 33. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA● Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzan (0-3 urte), haur eskoletako langileak,irakasleak eta gainerakoak, euskaldunak izango direla bermatzea.● Gurasoei, etorkinei eta dendariei zuzenduriko ikastaroak mantentzea, eskariaren,lortutako emaitzen eta irakasleen iritziaren araberako hobekuntzak eta aldaketakeginez.EUSKARAREN PRESENTZIA SUSTATZEAHelburua:● Udalak parte hartuko duen ekintza orotan euskararen presentzia duinabermatzea.Estrategiak:● Idazkun publiko guztiak elebikoak direla ziurtatzea eta euskarari lehentasunaematea, Kontseiluak hizkuntza paisaiaren kontuan emandako gidalerroei jarraituzeta azterketa toponimiko bat eginez.● Dokumentu publiko guztietan euskararen presentzia bermatzea.● Udal argitalpenetan euskararen presentzia bermatzea, proportzionaltasun egokiaerrespetatuz.● Udalak diru laguntza emandako, bultzatutako edo anolatutako ekimen guztietaneuskararen erabilera bermatzea, bai zabalkunde kanpainetan, bai banatutakodokumentazioan eta baita jendaurreko ekintzetan ere.● Euskararen sustapen instituzionala. Herriaren berezko hizkuntza den aldetik,berezko hizkuntzan egindako jarduerei lehentasuna ematea, eta baita esku-hartzeinstituzionalei ere, euskara politikan eta gizartean finkatuz joateko.● Jaialdi nagusietan (Jazzaldia, FesTVal, eta abar) hizkuntz normalkuntzakoplanak garatzea defendatzen dugu.KULTURAKultura ikuskizunekin nahasteko ohitura zabaldu eta gehiegizkoaren aurrean,gasteizko sortzaile eta talde sustatzaileak izango dira Aralarrentzat erreferentenagusi, eta gizartetxeetako eskaintza eta auzoetan garatutako jarduerak gehitzea.Proiektuak akuilatzearen aldeko apustua egiten dugu, kontrolatu ordez. Auzoetakokultura eta bertako elkarteetatik sortutakoa, esate baterako auzoetako jaiak,bultzatzeari ematen diogu lehentasuna. Kultura bizipen eta prozesu gisa ulertubehar dugu.Gure zutabe nagusia euskarazko eta Euskal Herriko kultura den arren, kulturaaniztasuna kontuan izango dugu, hala sorkuntzan nola ikuskizunetan, bainamerkatuaren ohiko logikaren estandarizazioa eta prozesu globalizatzaileasaihesten ahaleginduz.Kultura, politika gizarteratzeko eta gizarte kohesioa lortzeko lanabesa izan dadinlortzeko lan egin behar dugu. Ahalegin berezia egingo dugu kultur adierazpideguztiek tokia izan dezaten, eta baita instituzioen logikatik kanpo geratu ohi direnkaleko arte guztiak biltzeko ere.Kultur ezagutzak elkartrukatzea da eta, beraz, kultura (kultura ez-formala) munduguztiari hurbiltzeko sistema publiko bat eskaintzeaz gainera, era guztietakokulturen parte hartzean sakondu behar da, kulturuneak elkarrekin kudeatzeaaukera bat delarik, horrela tokiko kultur politiken erabiltzaileen hurbiltasuna etainplikazioa lortuz. Horretarako, hona zer proposatzen dugun:● Kultura aldaketa eta elkartruke, askotariko, formal eta ez-formaletarako gune gisaplanteatzea. 33

×