2. Salmenten Helburuak
Merkatuaren kontzientzia handitzea
%110eko kuotara iristea
Lortu 5 kontu berriak gune bakoitzeko
Salmentak zabaltzeko guneak.
Gehitu hiri berriak Katalunian
Ireki kontu berriak Andaluzian
16/06/2020
5. Mikoletaren Bilduma
Lord Arthur Savile-ren krimena: Londreseko dantzaldi xarmangarri
batean, kiromantiko misteriotsu batek Lord Arthurren eskuan
gertakizun ez-ohizko bat irakurtzen du. Patuak Lord Arthurri hilketa bat
burutzea eskatzen dio.
Katkonba berria: Ahotsen irla: Hawai-ko irla berde eder batean Keolak
belagile misteriotsu baten sekreturik gordeenaren jabe egin da.
Orduan, Keolak belagileari xantaia ttiki bat egin nahi dio. Era berean,
belagileak Keolaren ausardia zigortu nahi du.
Gantz-Upela: ipuin bikain honetan, Maupassant-ek Gantz-Upela
ezizeneko emagaldu pottolo eta hunkigarriaren berri emango digu.
Prusiako armada Frantzia okupatzen ari delarik, hamar lagunek
zalgurdiz bidaiatzen dute lurralde horretatik ihes egin nahian...
Egileak azalera agertuko ditu orduko gizartearen zapuzkeria eta
itxurakeria.
Antzinako ahozko euskal ipuinak: ipuin bilduma honetan ahoz aho
pasa diren zenbait kontakizun bildu ditugu. Horietan, euskal
mitologiaren zenbait pertsonaia agertuko dira: Basajaun, Tartalo...
Brasilgo katua: liburu honetan Sir Arthur Conan Doyle-ren beldurrezko
bi ipuin dauzkazu. Lehenbizikoan, Brasilgo katu beltz eta izugarri
batekin egongo zara kaiola baten barruan entzerraturik, bakar- -
bakarrik. Bigarrenean, pasioa eta mendekua nahastuko dituen istorio
iluna ezagutuko duzu, amaiera harrigarria daukana.
Arrotz misteriotsua: gau ilun ekaiztsu batean zaldizko talde bat doa
Balkanetan zehar. Otso talde batek inguratu eta eraso egiten die.
Orduan, lainoaren erditik, salbatuko dituen gizon bitxi eta misteriotsu
bat agertuko da.
Carmilla: Laura gaztelu zahar batean aspertu samar bizi zen neskatxa
da. Bakardadean amets bitxiak eta beldurgarriak izaten ditu. Orduan,
bere bakartasunetik atera nahiko duen lagun-mina etorriko zaio:16/06/2020