SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
Jurasikoa



            Joseba eskuza
                 eta
            alexandra amis
 Jurasiko Mesozoikoaren bigarren garai geologikoa da. Dinosaurioak
  nagusitu ziren. Narrastiak, lehen hegazti eta ugaztun txikiak agertu
  ziren.
 Itsasoak lurra hartzen ditu. Europa gehiena urpean zegoen. Jurasioko
  materialak ere urriak dira Euskal Herrian. Garai horretako fosilak,
  Ammonitak, ugariak dira. Jurasikoaren bukaeran itsasoak atzera egiten
  du eta sedimentazio handiak gertatzen dira.
Paleogeografia

 Behe Jurasikoan Pangea superkontinentea Gondwana, Ipar
  Amerika eta Eurasian banatu zen. Hasierako Atlantiar Ozeanoa
  eta Tetis itsasoa oraindik estuak ziren. Jurasikoaren bukaeran
  Gondwana hausten hasi zen.
 Klima beroa zen eta ez dago inongo glaziazioren ebidentziarik.
  Triasikoan bezala ez dirudi poloetan lur masarik zegoenik.
  Europako mendebaldean itsas sedimentu ugari daude garai
  honetakoak eta beraz erregistro geologikoa ondo ikus daiteke
  bertan. AEBtan eta Kanadan itsaso epikontinental bat zegoen,
  Sundance itsasoa. AEBtan sedimentu asko kontinentalak dira.
  Errusia, India, Hego Amerika, Japonia, Australasia eta
  Erresuma Batuan leku ugaritan aurki daitezke Jurasikoko
  arrokak.
Jurasikoa Euskal Herrian

 Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren
  ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak
  beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil
  ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira.
 Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko
  arroka triasikoz osatua dago eta hau hain
  moldagarria izanda, gero egon ziren esfortzuen
  aurrean hausturak egin zituen.
 Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira,
  beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen
  diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala
  ere, beste leku askotan higatua izan da eta beraz
  zaila da serie osoa aurkitzea.
 Garai honetan Burgos inguruan Asturiasko mendiei loturik
  zegoen altugunea sortu zen, baita Akitania eta Ebro inguruetan
  ere. Honek geroago Kantauri Itsasoa izango zenaren eta
  geroago Mediterraneoa izango zenaren urak bereizi zituen eta
  Eusko-Kantauriar arro berri bat sortu zen.
 Arro guztian zehar eta orokorrean Mesozoikoan ofita ugari
  agertu ziren. Daniarrean zehar egoera estentsiboa izan zen eta
  horregatik agertzen dira arroan zehar. Pirinioetan magma
  toleitikoa agertzen da, Triasikoaren bukaeratik Jurasikoko Lias
  garairaino.
 Garai honetan kareharrizko mazizoak sortu ziren, uharrien
  ondorioz askotan. Horietako batzuk Aralarren agertzen dira,bai
  eta Euskal Herriko arkuko mendietako batzuetan ere.
 Behe eta Jurasiko Ertainean klima beroa eta hezea izan zen,
  sedimentazio karetsua sakonera handitan emanez.
  Jurasikoaren bukaeran klima lehorragoa bilakatu zen eta
  kareharriaren sedimentazioa eten egin zen.
Fauna: · Uretan

 Jurasikoan itsasoan bizi ziren ornodun nagusiak
  arrainak eta itsas narrastiak ziren. Azken hauen
  barruan ichtyosaurioak, plesiosaurioak eta
  Teleosauridae eta Metriorhynchidae familietako itsas
  krokodiloak.
 Ornogabeen barruan talde berriak agertu ziren, hala nola
  errudistak (molusku) eta belemnitesak (Zefalopodoa).
  Jurasikoan biohigadura areagotu zen eta hardground izeneko
  efektua askotan gertatu zen. Gastrochaenolites izeneko
  iknotaxa ohikoa da.
 Jurasikoan zeuden hamabi klado planktonikoetatik lau edo bost
  lehenengo aldiz agertu edo erradiazio ebolutiboa izan zuten
· Lurrazalean

 Lurrazalean narrasti archosauroak nagusi
  bilakatu ziren. Jurasikoa dinosauro belarjale
  handien urrezko garaia da; euren harrapakari
  nagusiak teropodo (bipedoak) handiak ziren,
  adibidez Ceratosaurus, Megalosaurus,
  Torvosaurus eta Allosaurus.
 Jurasiko Berantiarrean lehenengo hegaztiak agertu
  ziren lehen aldiz, coelurosaure izeneko dinosauro
  txikietatik. Ornitischia motako dinosauroak ez ziren
  sauriskioak bezain ugariak. Stegosauroak ugariak
  ziren. Pterosauroak zeruan arruntak ziren, gaur egun
  hegaztiek betetzen dituzten esparru asko betez.
· Flora
 Triasikoan egon zen klima lehor eta kontinentala gutxinaka
  arindu zen Jurasikoan zehar, batez ere latitude altuetan; klima
  bero eta hezea egin zen lekuetan oihanak sortu ziren,
  lurrazalaren hainbat zati estaliz. Gymnospermak ugariak eta
  anitzak ziren Jurasikoan zehar.
 Koniferak (hosto iraunkorreko zuhaitzak) bereziki ugariak izan ziren,
  Triasikoan bezala; zuhaitz handien artean aniztasun handiena zuen taldea
  izan zen. Gaur egun dauden konifera familien artean honako hauek agertu
  eta ugaritu ziren Jurasikoan: Araucariaceae, Cephalotaxaceae, Pinaceae,
  Podocarpaceae, Taxaceae eta Taxodiaceae.
 Cherolepidiaceae eta Bennettitales familiak (gaur egun desagertu direnak)
  behe latitudetako floran arruntak ziren. Zikadeak, ginkgoak eta Dicksoniacea
  ere nahiko ugariak ziren. Zuhaitzen azpian ziurrenik iratzeak izango ziren
  ugarienak. Hego hemisferioan podokarpoak ugariak ziren, baina ginkgoak eta
  Czekanowskiales arraroak ziren.

More Related Content

Viewers also liked

Presentation1 evaluation
Presentation1 evaluationPresentation1 evaluation
Presentation1 evaluationcharlieparker8
 
Maitane eta gueya
Maitane eta gueyaMaitane eta gueya
Maitane eta gueya2331966
 
Endikaaaa eta gueya
Endikaaaa eta gueyaEndikaaaa eta gueya
Endikaaaa eta gueya2331966
 
Tamara eta anjuli
Tamara eta anjuliTamara eta anjuli
Tamara eta anjuli2331966
 
刘一秒执行智慧
刘一秒执行智慧刘一秒执行智慧
刘一秒执行智慧lonelyhero2
 
Konsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANA
Konsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANAKonsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANA
Konsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANAwacumura
 
Bmw m3 ibai&jonkytrostes
Bmw m3 ibai&jonkytrostesBmw m3 ibai&jonkytrostes
Bmw m3 ibai&jonkytrostes2331966
 
Food poisoning
Food poisoningFood poisoning
Food poisoningEmru_Khan
 

Viewers also liked (14)

Presentation1 evaluation
Presentation1 evaluationPresentation1 evaluation
Presentation1 evaluation
 
Maitane eta gueya
Maitane eta gueyaMaitane eta gueya
Maitane eta gueya
 
Endikaaaa eta gueya
Endikaaaa eta gueyaEndikaaaa eta gueya
Endikaaaa eta gueya
 
Tamara eta anjuli
Tamara eta anjuliTamara eta anjuli
Tamara eta anjuli
 
Patriotism and cosmopolitanism
Patriotism and cosmopolitanismPatriotism and cosmopolitanism
Patriotism and cosmopolitanism
 
Patriotism and cosmopolitanism
Patriotism and cosmopolitanismPatriotism and cosmopolitanism
Patriotism and cosmopolitanism
 
刘一秒执行智慧
刘一秒执行智慧刘一秒执行智慧
刘一秒执行智慧
 
Konsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANA
Konsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANAKonsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANA
Konsep dasar router (jarkom 2) STIKOM ARTHA BUANA
 
Portrait of the modern teenager
Portrait of the modern teenagerPortrait of the modern teenager
Portrait of the modern teenager
 
Bmw m3 ibai&jonkytrostes
Bmw m3 ibai&jonkytrostesBmw m3 ibai&jonkytrostes
Bmw m3 ibai&jonkytrostes
 
Food poisoning
Food poisoningFood poisoning
Food poisoning
 
Youth problems (1)
Youth problems (1)Youth problems (1)
Youth problems (1)
 
10 famous british world
10 famous british world10 famous british world
10 famous british world
 
Diglossia
DiglossiaDiglossia
Diglossia
 

Similar to Alexandra eta joseba

Similar to Alexandra eta joseba (20)

Euskal Herriko Historia Geologikoa
Euskal Herriko Historia GeologikoaEuskal Herriko Historia Geologikoa
Euskal Herriko Historia Geologikoa
 
Lurraren historioa eonak
Lurraren historioa eonakLurraren historioa eonak
Lurraren historioa eonak
 
Junior eta ibai
Junior eta ibaiJunior eta ibai
Junior eta ibai
 
Planeta zahar baten istorioak
Planeta zahar baten istorioakPlaneta zahar baten istorioak
Planeta zahar baten istorioak
 
Planeta zahar baten istorioak
Planeta zahar baten istorioakPlaneta zahar baten istorioak
Planeta zahar baten istorioak
 
Argiñe
ArgiñeArgiñe
Argiñe
 
Euskal Herriaren historia.1
Euskal Herriaren historia.1Euskal Herriaren historia.1
Euskal Herriaren historia.1
 
Suntsipenak
SuntsipenakSuntsipenak
Suntsipenak
 
Suntsipenak
SuntsipenakSuntsipenak
Suntsipenak
 
Suntsipenak (1)
Suntsipenak (1)Suntsipenak (1)
Suntsipenak (1)
 
HISTORIAURREA
HISTORIAURREAHISTORIAURREA
HISTORIAURREA
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Lurra 5 maila
Lurra 5 mailaLurra 5 maila
Lurra 5 maila
 
Historiaurrea
HistoriaurreaHistoriaurrea
Historiaurrea
 
Originala
OriginalaOriginala
Originala
 
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAKPALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
PALEOLITOA - GURE ARBASORIK ZAHARRENAK
 
4 lurra
4 lurra4 lurra
4 lurra
 
Lurra 5 maila
Lurra 5 mailaLurra 5 maila
Lurra 5 maila
 
Ekosistemak 3.taldea.mendig
Ekosistemak 3.taldea.mendigEkosistemak 3.taldea.mendig
Ekosistemak 3.taldea.mendig
 
Ekosistema.4.taldea.mendi
Ekosistema.4.taldea.mendiEkosistema.4.taldea.mendi
Ekosistema.4.taldea.mendi
 

Alexandra eta joseba

  • 1. Jurasikoa Joseba eskuza eta alexandra amis
  • 2.  Jurasiko Mesozoikoaren bigarren garai geologikoa da. Dinosaurioak nagusitu ziren. Narrastiak, lehen hegazti eta ugaztun txikiak agertu ziren.  Itsasoak lurra hartzen ditu. Europa gehiena urpean zegoen. Jurasioko materialak ere urriak dira Euskal Herrian. Garai horretako fosilak, Ammonitak, ugariak dira. Jurasikoaren bukaeran itsasoak atzera egiten du eta sedimentazio handiak gertatzen dira.
  • 3. Paleogeografia  Behe Jurasikoan Pangea superkontinentea Gondwana, Ipar Amerika eta Eurasian banatu zen. Hasierako Atlantiar Ozeanoa eta Tetis itsasoa oraindik estuak ziren. Jurasikoaren bukaeran Gondwana hausten hasi zen.
  • 4.  Klima beroa zen eta ez dago inongo glaziazioren ebidentziarik. Triasikoan bezala ez dirudi poloetan lur masarik zegoenik. Europako mendebaldean itsas sedimentu ugari daude garai honetakoak eta beraz erregistro geologikoa ondo ikus daiteke bertan. AEBtan eta Kanadan itsaso epikontinental bat zegoen, Sundance itsasoa. AEBtan sedimentu asko kontinentalak dira. Errusia, India, Hego Amerika, Japonia, Australasia eta Erresuma Batuan leku ugaritan aurki daitezke Jurasikoko arrokak.
  • 5. Jurasikoa Euskal Herrian  Jurasikoan itsas maila asko igo zen eta horren ondorioz ia lurralde osoa urpean egon zen. Urak beroak zirenez fauna ugari agertzen da fosil ezberdinetan eta ammoniteak ugariak dira.  Lehen azaldu bezala diapiroak keuper faziesko arroka triasikoz osatua dago eta hau hain moldagarria izanda, gero egon ziren esfortzuen aurrean hausturak egin zituen.  Bere gainean kokaturiko arroka jurasikoak dira, beraz, orogenia alpetarraren ondorioz azaleratzen diren lehenengo arroka gogorrak puntu askotan. Hala ere, beste leku askotan higatua izan da eta beraz zaila da serie osoa aurkitzea.
  • 6.  Garai honetan Burgos inguruan Asturiasko mendiei loturik zegoen altugunea sortu zen, baita Akitania eta Ebro inguruetan ere. Honek geroago Kantauri Itsasoa izango zenaren eta geroago Mediterraneoa izango zenaren urak bereizi zituen eta Eusko-Kantauriar arro berri bat sortu zen.  Arro guztian zehar eta orokorrean Mesozoikoan ofita ugari agertu ziren. Daniarrean zehar egoera estentsiboa izan zen eta horregatik agertzen dira arroan zehar. Pirinioetan magma toleitikoa agertzen da, Triasikoaren bukaeratik Jurasikoko Lias garairaino.  Garai honetan kareharrizko mazizoak sortu ziren, uharrien ondorioz askotan. Horietako batzuk Aralarren agertzen dira,bai eta Euskal Herriko arkuko mendietako batzuetan ere.  Behe eta Jurasiko Ertainean klima beroa eta hezea izan zen, sedimentazio karetsua sakonera handitan emanez. Jurasikoaren bukaeran klima lehorragoa bilakatu zen eta kareharriaren sedimentazioa eten egin zen.
  • 7. Fauna: · Uretan  Jurasikoan itsasoan bizi ziren ornodun nagusiak arrainak eta itsas narrastiak ziren. Azken hauen barruan ichtyosaurioak, plesiosaurioak eta Teleosauridae eta Metriorhynchidae familietako itsas krokodiloak.
  • 8.  Ornogabeen barruan talde berriak agertu ziren, hala nola errudistak (molusku) eta belemnitesak (Zefalopodoa). Jurasikoan biohigadura areagotu zen eta hardground izeneko efektua askotan gertatu zen. Gastrochaenolites izeneko iknotaxa ohikoa da.  Jurasikoan zeuden hamabi klado planktonikoetatik lau edo bost lehenengo aldiz agertu edo erradiazio ebolutiboa izan zuten
  • 9. · Lurrazalean  Lurrazalean narrasti archosauroak nagusi bilakatu ziren. Jurasikoa dinosauro belarjale handien urrezko garaia da; euren harrapakari nagusiak teropodo (bipedoak) handiak ziren, adibidez Ceratosaurus, Megalosaurus, Torvosaurus eta Allosaurus.
  • 10.  Jurasiko Berantiarrean lehenengo hegaztiak agertu ziren lehen aldiz, coelurosaure izeneko dinosauro txikietatik. Ornitischia motako dinosauroak ez ziren sauriskioak bezain ugariak. Stegosauroak ugariak ziren. Pterosauroak zeruan arruntak ziren, gaur egun hegaztiek betetzen dituzten esparru asko betez.
  • 11. · Flora  Triasikoan egon zen klima lehor eta kontinentala gutxinaka arindu zen Jurasikoan zehar, batez ere latitude altuetan; klima bero eta hezea egin zen lekuetan oihanak sortu ziren, lurrazalaren hainbat zati estaliz. Gymnospermak ugariak eta anitzak ziren Jurasikoan zehar.
  • 12.  Koniferak (hosto iraunkorreko zuhaitzak) bereziki ugariak izan ziren, Triasikoan bezala; zuhaitz handien artean aniztasun handiena zuen taldea izan zen. Gaur egun dauden konifera familien artean honako hauek agertu eta ugaritu ziren Jurasikoan: Araucariaceae, Cephalotaxaceae, Pinaceae, Podocarpaceae, Taxaceae eta Taxodiaceae.  Cherolepidiaceae eta Bennettitales familiak (gaur egun desagertu direnak) behe latitudetako floran arruntak ziren. Zikadeak, ginkgoak eta Dicksoniacea ere nahiko ugariak ziren. Zuhaitzen azpian ziurrenik iratzeak izango ziren ugarienak. Hego hemisferioan podokarpoak ugariak ziren, baina ginkgoak eta Czekanowskiales arraroak ziren.