SlideShare a Scribd company logo
1 of 45
Galderak
Kultura euskarari darion elikagai sinbolikoa da.
Gutasuna ematen du. Hizkuntza bat, kultura bat?
Euskarak eta euskal kulturak gune hegemonikoak
behar ditu? Ez al da hori baztertzailea?
Euskal kultura euskarazkoa al da bakarrik?
Kultur politikek hizkuntzazko bereizketa behar al
dute? Ez al da dena kultura?
nola egin, halako izan
euskal kulturaren oinarri eta estrategia batzuk
“Euskal nazioa atomizaturik dago. Bildu egin behar
da. Kulturgintzak bakarrik esan lezake non bildu.
Horixe da gure kulturgintza: herrigintza,
naziogintza, komunitate baten berregintza”
Joxe Azurmendi
Joxe Azurmendi
Garenak nola egin esaten baitu
Kultura sakonetik biziberritzeko giltza, modu,
eredu edota kultur politikez harago, hizkuntza
da: nola egiten dugun horrek nolakoak garen
esaten baitu. Alegia: euskara kontzienteki
erdigunean jartzeak modu jakin bateko eredu
eta kultur politikagintza eskatzen edo ekartzen
du halabeharrez.
Gurean, jokoan duguna, ez da
instrumentaltasun kontu bat, ez da kultur
politika neurriak aplikatze soila, ez hori
bakarrik: komunitate baten ezagutza lortzea,
izatearen sentimenduak zabaltzea eta maila
desberdinetako eragile kontzientziatuak
sortzea baizik. Euskal kulturaren
biziberritzearen historiak hori erakusten digu.
Antzerkia eta bertsolaritza,
bi paradigma, bi eredu:
Zer ginen? zer gara? nola definitzen dugu
geure burua?
Zer garen jakinda asmatuko dugu nola jokatu.
tradizio partekatu baina desberdina
60-70etako berpizkundea
80ko erakundetzea
amateurismoa / profesionalizazioa
kultur politika publiko bera bi hizkuntzetan
formazioa, transmisioa, merkaturatzea
goitik behera / behetik gora
hizkuntzaren hegemonia
tradizio partekatu baina desberdina
60-70etako berpizkundea
80ko erakundetzea
amateurismoa / profesionalizazioa
kultur politika publiko bera bi hizkuntzetan
formazioa, transmisioa, merkaturatzea
goitik behera / behetik gora
hizkuntzaren hegemonia
“Antzerkian sorkuntza elebidunaren garaia bukatua
da. Sistema horrek ez dio batere mesederik egin
euskarako produkzioari”. 1.46 solaskidea
“Bertsolaritzaren arrakasta zirkulu oso bat egitean
datza”. 2.2 solaskidea
“Antzerkia publikoari dagokionean oso marginala da.
Ez dago profesionalak sortzeko gunerik, ez zirkuitu
landurik”. 1.47 solaskidea
Euskararen premiei
erantzun beharrak
hizkuntzaren egoera
soziolinguistikoa kontutan
izatea dakar.
Euskararen egoera ez
normalizatuak profesional
zein zaletuak biltzeko
ezinbesteko beharra du.
Behetik gorako eredua
Euskara erdigunean jartzen duen diziplina orok
transmisio bideak antolatzea ezinbesteko du,
transmisio naturala oso eremu gutxitan ematen
baita.
Euskara erdigunean jartzen duen ezin diziplinak
merkaturatze eta hedatze sistema propio eta
berezia landu beharra du.
Euskara erdigunean
jartzen duen ezein
diziplinak
administrazioarekin
elkarlana ezinbesteko
du.
Euskara erdigunean
jartzen duen ezein
diziplina euskararen
eta euskal kulturaren
eragile eta sustatzaile
izan behar du.
euskaldunok gure kultur
espazio propioa
eraikitzeko ahalmena
izan dezagun bermatu
behar da.
euskaldunok gure kultur
espazio propioa
eraikitzeko ahalmena
izan dezagun bermatu
behar da.
Kultur espazio propioa
izateko eskubidea ezezik,
premia ere badugu.
Kultur espazio propioa
izateko eskubidea ezezik,
premia ere badugu.
Espazio propio hori euskal
kultura da
Espazio propio hori euskal
kultura da
“Euskal kultura gero eta umeago egiten ari gara
merkatu parametroek eraginda”. 1.3. solaskidea
“Gaur egun Pirritx eta Porrotx dira trasmisio sistema
onena”. 1.39 solaskidea
“Gure drama zera da: ikusezinak garela
euskaldunentzat ere”. 1.40 solaskidea
“Kalitate handia dago, aniztasuna, baina EITBk ez du
ematen eta inpresioa eman lezake ez dagoela ezer.
Baina inoiz baino gehiago dago”. 1.33 solaskidea
“Normal itxura egiten dugunean gara anormalen.
Garena izateak ez gaitu arlote egiten” 1.16 soslaskidea
“Jendearen erantzuna ezinbestekoa da. Zergatik ez
dago kontsumorik? Mundu eroso batean bizi gara,
dena eskura, konpromisoak laxatu egin dira...
Kontsumitu ahal izateko bisible izan behar da eta
horretarako transmisioa giltza da”. 1.45 solaskidea
“Kulturaren Euskal Planean euskal adjektibo moduan
erabiltzen da, ez substantibo moduan. Guk guretzat
eginiko politikak behar ditugu. Honek guztiak
ebidentea dirudi, baina hemen ezin da aipatu ere egin,
bestela berehala esango dizute itxia zarela, ghettoan
bizi nahi duzula...” 1.9 solaskidea
“Kulturak zerbait badu hizkuntza du. Julio Medem ez
da euskal kultura eta kitto. Eztabaida horrek ez du ez
hanka ez buru”. 1.31 solaskidea
“Administrazioak euskararen alde zerbait egiten
badu diskriminazio positiboa da. SPRIk zerbait
antolatzen badu (beti-beti gaztelera hutsez) hori ez al
da erdalgintza? Etxezarretaren soldata euskal
hizkuntz politikan sartzen bada, Aresena ez ote da
erdal hizkuntz politikan sartzen? 1.18 solaskidea
“Zein gutxiengo mailan geratuko garen paktatzen ari
gara oraindik emakumeok”. Marcela Lagarde, ‘Argia-n’,
2010eko urtarrilean
Euskal kulturgintzaren biziberritzea
ulertzeko oinarriak
Euskal kulturgintza da euskarari darion
kulturgintza eta euskal hizkuntza komunitatea
sinbolikoki elikatzen duen sorkuntza.
Berebiziko egitekoa du gure herrigintzan.
Jakintza soziolinguistikotik eta hizkuntzen
ekologiaren paradigmatik biziberritu behar da
euskal kulturgintza.
Oinarrizko bereizketa egitea beharrezkoa da:
berbazko euskarazko sorkuntza, berbazko
erdal sorkuntza eta ez-berbazko sorkuntza.
Berbazko euskarazko sorkuntzak nagusiki eta
ez-berbazko sorkuntzako elementu batzuk
osatzen dute euskal hizkuntza komunitatearen
elikagai funtzioa betetzen duen kulturgintza
nuklearra.
Euskal kulturgintzara gizarte eta teknologia
aldaketek dakartzaten desafio eta aukerak eta
komunitatearen dinamikak elkarrekin
gurutzatuta bakarrik uler dezakegu egoera
modu zabal batean.
Euskal kulturgintzaren analisi instituzionala
edo eragile-analisia egiterakoan, oso kontuan
hartu behar da euskal komunitatearen
konfigurazioan gizarte-ehunak duen
garrantzia.
Merkatu parametro estandarretik haratago
dagoen kultura sorkuntza eta ospakuntza
humanizatzailea izateko birsortzeko aukera
izan du eta du euskal kulturgintzak.
Gizarte-sarea eta sare birtualak. Biak, lehena
oinarri dela.
Potentzial berezia du euskal
kulturgintzarentzat ‘herria kultura
kontsumitzaile’ versus ‘herria kultura sortzaile’
binomioak.
Euskal kultur eremuak “ekosistema” moduan
ulertuta eta modu horretan garatuta egiten
dute aurrera.
Hiru eremu: merkatua, gizarte autoeratua eta
botere publikoa. Bigarrena bereziki
garrantzitsua da.
Kultur sorkuntza mailak indargune eta legami:
auzo eta herriko kolektiboetatik hasi eta
sofistikazio maila handiko sortzaile
profesionaletaraino.
Merkatu “doitua” da bidea.
Beharrezkoa da administrazio eta gizarte
erakundeen papera kokatzea eta hauen
arteko adostasun prozesua zabaltzea.
Gizarte antolatuko indarrekin batera
bultzatutako politika publikoa behar dugu.
* &*?¿(/&%$·”!/()=?¿¿*Ǩ^¿?=)(/&%$·”!·$%)*
Kulturgintzako eragile sozialak eta gizarte-
erakundeak artikulatu bi mailatan: esparru
bakoitzaren barruan eta esparru desberdinen
arteko eremu orokorrean.
Esparru bakoitzaren ‘ekosistema’ lantzea hiru
arlotan: transmisioa, sustapena eta jakintza.
Tokian tokian tokiko gizarte-eragile eta eragile
publikoen indarrak norabide berean jarriz,
herri eta auzoetako kulturgile, kolektibo eta
sortzaileen konexioa sustatzea.
Estrategia orokorrak
Euskal kulturgintzaren belaunaldi-
transmisiorako bideak lantzea.
Hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren
transmisioa txertatzea ikastetxeen jardun
curricularrean.
Esparru bakoitzean merkatu doituaren
parametroak landu, adostu eta modu dinamiko
batean inplementatzea.
Euskal kulturgintzaren hedapen edo
erresonantzia-kutxa antolatzea Euskal Herriko
hedabide-sisteman.
Jakintzaren arloa indartu eta artikulatzea.
Euskal kulturgintzari buruzko ikasketak
indartzea, bai belaunaldi berrietako
gidariatzari begira, eta bai une honetako
eragile politiko, kultur teknikari, dinamizatzaile,
irakasle eta abarri begira.
Euskal sorkuntzaren edukiak internet sarean
eta teknologia berrietan txertatzea.
Euskal lurraldeko erdal komunitateei euskal
kulturgintzaren hedapen kualitatiboa
helaraztea eta mundu mailako presentzia
guneak lantzea.
Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal
iraunkor bat sortzea, prestigio handiko
proiektu kultural eta arkitektoniko batean.
“Bisioa eta guneak behar ditugu. Beharrezko da
inplikatu daitekeen guztia inplikatzea, maila
nazionalean”. 1.30 solaskidea
“Zer ondare, ze elementu dira geroratu beharrekoak?
Ze indar ditugu? Zer da bidean utzi beharrekoa?
Termino horietan eztabaidatu behar da, ikuspegi
zentratu batetik, euskalduntasunetik, euskaldun
izatea munduan egoteko gure modua dela sinestetik”.
1.24 solaskidea
Mila esker!!
Hizkuntza eta kultura
Hizkuntza minorizatua, kultura minorizatua.
• Hizkuntzaren berreskurapena,
kosmobisioaren galera.
• Kosmobisioaren gordetzea, hizkuntzaren
galera.
Hizkuntza eta kultura
Hizkuntza eta kultura banandu ezinak dira.
Hizkuntzak eta kulturak bananduta behar
dute.
Hizkuntza eta kultura
Bi paradigma:
• Quebec: frantsesez den oro kultura
quebectarra da, beste hizkuntzetakoa ez.
Hizkuntzak definitzen du. Hizkuntz
normalizazioa seguru ez den egoera.
• Hizkuntza hegemonian: Hizkuntza ez da
definitzailea, baizik eta jarduera.
Hizkuntza eta kultura
Katalunia: hegemoniaren ereduan.
Frantzia: Quebec-eko ereduan.
Espainia: hegemoniaren ereduan.
Aymara, kitxua: hegemoniaren ereduan.
Euskal Herria?
Hizkuntza eta kultura
“Euskal jendeak hizkuntza garatu du bere
kulturaren araudi nagusi gisa, beharbada beste
batzuen ezean, eta horixe da gaur eta hemen
dugun gure kulturaren sistema-adierazle
nagusia”. (Josu Amezaga)
Hizkuntza eta kultura
Beraz, Oteiza ez da euskal kultura. Anjel
Lertxundi erdal kultura ote da?
Wikipediako sarrera :“Mikel Laboa: cantante
español que tambien canta en euskera”
Azkoitiko Matadeixeko euskaraz kantatzen
duen 17 urteko gaztea: “Gu ez gara euskal
kultura, guk punk musika egiten dugu.
Euskal kultura trikitixa da, bertsolariak
dira...”
Hizkuntza eta kultura
Kultur politiketan Kultura egiten da, ez
euskara: “Kultura da garrantzitsuena,
mezua, ez hizkuntza”
Euskal eta vasco. Euskal kultura, cultura
vasca? Zer da zer?
Noiz gertatu da disoziazio hori? Zergatik
banandu dira euskara eta kultura?
Hizkuntza eta kultura
Hizkuntzarik gabeko kultura, posible al da?
Gaztelera, hizkuntza zerutiarra.
Kultura k larriz, eta euskal kultura k txikiz.
Normalizazioa ote?
Kulturarik gabeko hizkuntz politika, posible
al da?
XXI. Mendeko erronkak
Gizarte aldaketen garaia bizi dugu.
Identitate anitzak, pertenentzia anitzak eta
aldakorrak. Solidotik likidora.
Kontsumoa identitate emaile nagusienetako
bat. Kultura kontsumo produktu masifikatua.
Kultura sortu eta kontsumitzeko paradigma
berriak.
XXI. Mendeko erronkak
Indibidualismoa: norberaren bizitza mapa
egiteko agindua.
Eskubide indibidualen erreinua.
Aniztasunaren eta elkarbizitzaren erronka.
Kultur-aniztasuna edo kulturartekotasuna.
Pertenentzia beharra, taldetasuna,
identitatea.
XXI. Mendeko erronka
Zergatik segi euskaldun izaten?
Esan gabe doa, Errezilen: berezkotasuna.
Oxigenoa.
Ezin da esan gabe utzi, Iruñean: kontzientzia.
Oxigenoa, baina bonbonan.
Gozo esaten da. Estetika. Cool da euskaldun
izatea. Tolosan: aukera bat da.
Diskurtsoak
• Identitatrioa. Kontzientzia
• Ekologikoa. Aniztasunaren aldarria
• Justizia soziala. Gutxiagotua dagoena
• Feminismoa. Subjektu politikoa. Intimoa
res-publikara ekarri.
• Estetikoa. Hizkuntzaren gozagarritasuna
beharrezko da.
Zer diogu euskara
diogunean?
• Xabier Montoia: “Punk musika euskaraz izango
da edo ez da punka izango”. (80ko hamarkada
hasiera)
Zer diogu euskaraz ari
garenean?
Zerk egiten du gehiago erakundeen diskurtso
hegemonikoen kontra, erakundeen kontrako
diskurtso batek gazteleraz, eta beraz
erakundeen diskurtso hegemonikoetako
baten baitan kokatua, edo erakundeek
erabili arren, euskaraz den heinean,
erakundeen diskurtso hegemonikoetatik
kanpo kokatzen den diskurtso batek? hots,
egin daiteke erakundeen kontrako
diskurtsorik erakundeen hizkuntza
ikuspegiari kontra egin gabe?
Zer diogu euskaraz ari
garenean?
Ramon Saizarbitoria: Txikiok asmamen
handiagokoak, sorkuntzan askeagoak,
izateko aukera dugu.
Eider Rodriguez: Txikiok harrikatu egiten
gaituzte egunero, beraz, amildegira bidean
izan gaitezen sortzaile askeak.
Anjel Erro: Txikiok asmamen handiagokoak,
sorkuntzan askeagoak izatera behartuta
gaude.
Zer diogu euskara
diogunean?
• Euskararen biziberritzea gizartea eraldatzeko
tresna bat da bere horretan.
• Beraz, eraldaketa dakartzaten mugimendu eta
guneek ez al dute zentzu betea hartzen
euskaraz direnean?
Zer diogu euskaraz ari
garenean?
• Euskaraz ari garenean, euskara eskaintzen
dugunean, euskara normaldu nahi dugunean,
parte hartzea, berdintasuna, hezkidetza,
eraikitzeko aukera, demokrazia egikaritza
eskaintzeak ez al dauka zentzu betea?
Irrien Lagunak Oarsoaldean
• Prozesu parte hartzaile, herritar, ireki eta
hezitzaile bat da. Eta euskaraz da.
• Gizarte interbentziorako plataforma bat.
• Eraldaketa proposamen bat da.
• http://oarsoirriak.net
Mila esker!

More Related Content

What's hot

IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaJoxe
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInJoxe
 
Lurdes Aranguren
Lurdes ArangurenLurdes Aranguren
Lurdes ArangurenJoxe
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketatoxua
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2Joxe
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaJoxe
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...Karraskan
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakekthuhezi
 
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Karraskan
 

What's hot (10)

IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De Luna
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
Lurdes Aranguren
Lurdes ArangurenLurdes Aranguren
Lurdes Aranguren
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
 
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
IñAki Arruti (2009 02 11) Huhezi2
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
 
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
Andres Gribnicow - Kultura Ministerioko Kultura eta Sormeneko Idazkaria (Nazi...
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
Pau Rausell - Valentziako Unibertsitateko econcult ikerketaren unitatearen Ko...
 

Similar to Ekt aurkezpena lorea

Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaKultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaIrekia - EJGV
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaJoxe
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaIrekia - EJGV
 
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu AmezagaKultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezagaibiainsa
 
Igor Elortzaren Aurkezpena
Igor Elortzaren AurkezpenaIgor Elortzaren Aurkezpena
Igor Elortzaren AurkezpenaJoxe
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaekthuhezi
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemakekthuhezi
 
310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_e310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_etxiotxio
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenJoxe
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Irekia - EJGV
 
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - TopaldiaLorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - TopaldiaEuskaltzaleen Topagunea
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaIrekia - EJGV
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni Eizagirreekthuhezi
 
Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)
Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)
Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)Euskaltzaleen Topagunea
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Irekia - EJGV
 
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketaibiainsa
 

Similar to Ekt aurkezpena lorea (20)

Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika SailaKultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Kultura Plana 19/22. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpena
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
 
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu AmezagaKultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
 
Talking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskarazTalking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskaraz
 
Igor Elortzaren Aurkezpena
Igor Elortzaren AurkezpenaIgor Elortzaren Aurkezpena
Igor Elortzaren Aurkezpena
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Kultur ekosistemak
Kultur ekosistemakKultur ekosistemak
Kultur ekosistemak
 
310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_e310023e pub isei_competencia_humanistica_e
310023e pub isei_competencia_humanistica_e
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan EstrategikoaKultura 2028 Plan Estrategikoa
Kultura 2028 Plan Estrategikoa
 
Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra Julen
 
Euskara21
Euskara21 Euskara21
Euskara21
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
 
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - TopaldiaLorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
Lorea agirre: "Hizkuntza, kultura, sormena eta elikadura" - Topaldia
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
 
Andoni Eizagirre
Andoni EizagirreAndoni Eizagirre
Andoni Eizagirre
 
Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)
Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)
Topaldia: Iñaki Martinez de Luna (mahai ingurua)
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
 

More from ekthuhezi

Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)ekthuhezi
 
Itzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesezItzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesezekthuhezi
 
Katalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketaKatalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketaekthuhezi
 
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211ekthuhezi
 
Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1ekthuhezi
 
Bisita programa bartzelona 2011 ekaina
Bisita programa bartzelona  2011 ekainaBisita programa bartzelona  2011 ekaina
Bisita programa bartzelona 2011 ekainaekthuhezi
 
Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)
Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)
Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)ekthuhezi
 
Ekt4 triptikoa
Ekt4 triptikoaEkt4 triptikoa
Ekt4 triptikoaekthuhezi
 
Ekt3 triptikoa
Ekt3 triptikoaEkt3 triptikoa
Ekt3 triptikoaekthuhezi
 
Ekt2 triptikoa
Ekt2 triptikoaEkt2 triptikoa
Ekt2 triptikoaekthuhezi
 
Ekt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoaEkt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoaekthuhezi
 
Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15ekthuhezi
 
Leku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzeaLeku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzeaekthuhezi
 
Literaturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaLiteraturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaekthuhezi
 
Ipar ameriketako euskaldunak 2013
Ipar ameriketako euskaldunak 2013Ipar ameriketako euskaldunak 2013
Ipar ameriketako euskaldunak 2013ekthuhezi
 
Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013ekthuhezi
 
Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza ekthuhezi
 
Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1ekthuhezi
 

More from ekthuhezi (20)

Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
Euskal kulturgintza matrikula orria (2014-15)
 
Itzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesezItzulpena frantsesez
Itzulpena frantsesez
 
Gaztelaniaz
GaztelaniazGaztelaniaz
Gaztelaniaz
 
Katalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketaKatalunia interneteko hustuketa
Katalunia interneteko hustuketa
 
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
Ikastaroa, garenaren eta egiten dugunaren kontzientziaz 201211
 
Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1Kataluniako kulturgintza oharrak1
Kataluniako kulturgintza oharrak1
 
Bisita programa bartzelona 2011 ekaina
Bisita programa bartzelona  2011 ekainaBisita programa bartzelona  2011 ekaina
Bisita programa bartzelona 2011 ekaina
 
Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)
Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)
Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)
 
Ekt4 triptikoa
Ekt4 triptikoaEkt4 triptikoa
Ekt4 triptikoa
 
Ekt3 triptikoa
Ekt3 triptikoaEkt3 triptikoa
Ekt3 triptikoa
 
Ekt2 triptikoa
Ekt2 triptikoaEkt2 triptikoa
Ekt2 triptikoa
 
Ekt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoaEkt 1. edizioko triptikoa
Ekt 1. edizioko triptikoa
 
Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15Ekt memoria historikoa 2013.05.15
Ekt memoria historikoa 2013.05.15
 
Leku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzeaLeku izenak gizarteratzea
Leku izenak gizarteratzea
 
Literaturaren transmisioa
Literaturaren transmisioaLiteraturaren transmisioa
Literaturaren transmisioa
 
Ipar ameriketako euskaldunak 2013
Ipar ameriketako euskaldunak 2013Ipar ameriketako euskaldunak 2013
Ipar ameriketako euskaldunak 2013
 
Edb 2013
Edb 2013Edb 2013
Edb 2013
 
Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013Laguntasuna 2013
Laguntasuna 2013
 
Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza Generoa eta bertsolaritza
Generoa eta bertsolaritza
 
Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1Euskal hedabideen ekosistema1
Euskal hedabideen ekosistema1
 

Ekt aurkezpena lorea

  • 1. Galderak Kultura euskarari darion elikagai sinbolikoa da. Gutasuna ematen du. Hizkuntza bat, kultura bat? Euskarak eta euskal kulturak gune hegemonikoak behar ditu? Ez al da hori baztertzailea? Euskal kultura euskarazkoa al da bakarrik? Kultur politikek hizkuntzazko bereizketa behar al dute? Ez al da dena kultura?
  • 2. nola egin, halako izan euskal kulturaren oinarri eta estrategia batzuk
  • 3. “Euskal nazioa atomizaturik dago. Bildu egin behar da. Kulturgintzak bakarrik esan lezake non bildu. Horixe da gure kulturgintza: herrigintza, naziogintza, komunitate baten berregintza” Joxe Azurmendi Joxe Azurmendi
  • 4. Garenak nola egin esaten baitu Kultura sakonetik biziberritzeko giltza, modu, eredu edota kultur politikez harago, hizkuntza da: nola egiten dugun horrek nolakoak garen esaten baitu. Alegia: euskara kontzienteki erdigunean jartzeak modu jakin bateko eredu eta kultur politikagintza eskatzen edo ekartzen du halabeharrez.
  • 5. Gurean, jokoan duguna, ez da instrumentaltasun kontu bat, ez da kultur politika neurriak aplikatze soila, ez hori bakarrik: komunitate baten ezagutza lortzea, izatearen sentimenduak zabaltzea eta maila desberdinetako eragile kontzientziatuak sortzea baizik. Euskal kulturaren biziberritzearen historiak hori erakusten digu.
  • 6. Antzerkia eta bertsolaritza, bi paradigma, bi eredu: Zer ginen? zer gara? nola definitzen dugu geure burua? Zer garen jakinda asmatuko dugu nola jokatu. tradizio partekatu baina desberdina 60-70etako berpizkundea 80ko erakundetzea amateurismoa / profesionalizazioa kultur politika publiko bera bi hizkuntzetan formazioa, transmisioa, merkaturatzea goitik behera / behetik gora hizkuntzaren hegemonia tradizio partekatu baina desberdina 60-70etako berpizkundea 80ko erakundetzea amateurismoa / profesionalizazioa kultur politika publiko bera bi hizkuntzetan formazioa, transmisioa, merkaturatzea goitik behera / behetik gora hizkuntzaren hegemonia
  • 7. “Antzerkian sorkuntza elebidunaren garaia bukatua da. Sistema horrek ez dio batere mesederik egin euskarako produkzioari”. 1.46 solaskidea “Bertsolaritzaren arrakasta zirkulu oso bat egitean datza”. 2.2 solaskidea “Antzerkia publikoari dagokionean oso marginala da. Ez dago profesionalak sortzeko gunerik, ez zirkuitu landurik”. 1.47 solaskidea
  • 8. Euskararen premiei erantzun beharrak hizkuntzaren egoera soziolinguistikoa kontutan izatea dakar. Euskararen egoera ez normalizatuak profesional zein zaletuak biltzeko ezinbesteko beharra du. Behetik gorako eredua
  • 9. Euskara erdigunean jartzen duen diziplina orok transmisio bideak antolatzea ezinbesteko du, transmisio naturala oso eremu gutxitan ematen baita. Euskara erdigunean jartzen duen ezin diziplinak merkaturatze eta hedatze sistema propio eta berezia landu beharra du.
  • 10. Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplinak administrazioarekin elkarlana ezinbesteko du. Euskara erdigunean jartzen duen ezein diziplina euskararen eta euskal kulturaren eragile eta sustatzaile izan behar du.
  • 11. euskaldunok gure kultur espazio propioa eraikitzeko ahalmena izan dezagun bermatu behar da. euskaldunok gure kultur espazio propioa eraikitzeko ahalmena izan dezagun bermatu behar da. Kultur espazio propioa izateko eskubidea ezezik, premia ere badugu. Kultur espazio propioa izateko eskubidea ezezik, premia ere badugu. Espazio propio hori euskal kultura da Espazio propio hori euskal kultura da
  • 12. “Euskal kultura gero eta umeago egiten ari gara merkatu parametroek eraginda”. 1.3. solaskidea “Gaur egun Pirritx eta Porrotx dira trasmisio sistema onena”. 1.39 solaskidea “Gure drama zera da: ikusezinak garela euskaldunentzat ere”. 1.40 solaskidea “Kalitate handia dago, aniztasuna, baina EITBk ez du ematen eta inpresioa eman lezake ez dagoela ezer. Baina inoiz baino gehiago dago”. 1.33 solaskidea
  • 13. “Normal itxura egiten dugunean gara anormalen. Garena izateak ez gaitu arlote egiten” 1.16 soslaskidea “Jendearen erantzuna ezinbestekoa da. Zergatik ez dago kontsumorik? Mundu eroso batean bizi gara, dena eskura, konpromisoak laxatu egin dira... Kontsumitu ahal izateko bisible izan behar da eta horretarako transmisioa giltza da”. 1.45 solaskidea
  • 14. “Kulturaren Euskal Planean euskal adjektibo moduan erabiltzen da, ez substantibo moduan. Guk guretzat eginiko politikak behar ditugu. Honek guztiak ebidentea dirudi, baina hemen ezin da aipatu ere egin, bestela berehala esango dizute itxia zarela, ghettoan bizi nahi duzula...” 1.9 solaskidea “Kulturak zerbait badu hizkuntza du. Julio Medem ez da euskal kultura eta kitto. Eztabaida horrek ez du ez hanka ez buru”. 1.31 solaskidea
  • 15. “Administrazioak euskararen alde zerbait egiten badu diskriminazio positiboa da. SPRIk zerbait antolatzen badu (beti-beti gaztelera hutsez) hori ez al da erdalgintza? Etxezarretaren soldata euskal hizkuntz politikan sartzen bada, Aresena ez ote da erdal hizkuntz politikan sartzen? 1.18 solaskidea “Zein gutxiengo mailan geratuko garen paktatzen ari gara oraindik emakumeok”. Marcela Lagarde, ‘Argia-n’, 2010eko urtarrilean
  • 16. Euskal kulturgintzaren biziberritzea ulertzeko oinarriak Euskal kulturgintza da euskarari darion kulturgintza eta euskal hizkuntza komunitatea sinbolikoki elikatzen duen sorkuntza. Berebiziko egitekoa du gure herrigintzan. Jakintza soziolinguistikotik eta hizkuntzen ekologiaren paradigmatik biziberritu behar da euskal kulturgintza.
  • 17. Oinarrizko bereizketa egitea beharrezkoa da: berbazko euskarazko sorkuntza, berbazko erdal sorkuntza eta ez-berbazko sorkuntza. Berbazko euskarazko sorkuntzak nagusiki eta ez-berbazko sorkuntzako elementu batzuk osatzen dute euskal hizkuntza komunitatearen elikagai funtzioa betetzen duen kulturgintza nuklearra.
  • 18. Euskal kulturgintzara gizarte eta teknologia aldaketek dakartzaten desafio eta aukerak eta komunitatearen dinamikak elkarrekin gurutzatuta bakarrik uler dezakegu egoera modu zabal batean. Euskal kulturgintzaren analisi instituzionala edo eragile-analisia egiterakoan, oso kontuan hartu behar da euskal komunitatearen konfigurazioan gizarte-ehunak duen garrantzia.
  • 19. Merkatu parametro estandarretik haratago dagoen kultura sorkuntza eta ospakuntza humanizatzailea izateko birsortzeko aukera izan du eta du euskal kulturgintzak. Gizarte-sarea eta sare birtualak. Biak, lehena oinarri dela. Potentzial berezia du euskal kulturgintzarentzat ‘herria kultura kontsumitzaile’ versus ‘herria kultura sortzaile’ binomioak.
  • 20. Euskal kultur eremuak “ekosistema” moduan ulertuta eta modu horretan garatuta egiten dute aurrera. Hiru eremu: merkatua, gizarte autoeratua eta botere publikoa. Bigarrena bereziki garrantzitsua da. Kultur sorkuntza mailak indargune eta legami: auzo eta herriko kolektiboetatik hasi eta sofistikazio maila handiko sortzaile profesionaletaraino.
  • 21. Merkatu “doitua” da bidea. Beharrezkoa da administrazio eta gizarte erakundeen papera kokatzea eta hauen arteko adostasun prozesua zabaltzea. Gizarte antolatuko indarrekin batera bultzatutako politika publikoa behar dugu. * &*?¿(/&%$·”!/()=?¿¿*Ǩ^¿?=)(/&%$·”!·$%)*
  • 22. Kulturgintzako eragile sozialak eta gizarte- erakundeak artikulatu bi mailatan: esparru bakoitzaren barruan eta esparru desberdinen arteko eremu orokorrean. Esparru bakoitzaren ‘ekosistema’ lantzea hiru arlotan: transmisioa, sustapena eta jakintza. Tokian tokian tokiko gizarte-eragile eta eragile publikoen indarrak norabide berean jarriz, herri eta auzoetako kulturgile, kolektibo eta sortzaileen konexioa sustatzea. Estrategia orokorrak
  • 23. Euskal kulturgintzaren belaunaldi- transmisiorako bideak lantzea. Hezkuntza arautuan euskal kulturgintzaren transmisioa txertatzea ikastetxeen jardun curricularrean. Esparru bakoitzean merkatu doituaren parametroak landu, adostu eta modu dinamiko batean inplementatzea.
  • 24. Euskal kulturgintzaren hedapen edo erresonantzia-kutxa antolatzea Euskal Herriko hedabide-sisteman. Jakintzaren arloa indartu eta artikulatzea. Euskal kulturgintzari buruzko ikasketak indartzea, bai belaunaldi berrietako gidariatzari begira, eta bai une honetako eragile politiko, kultur teknikari, dinamizatzaile, irakasle eta abarri begira.
  • 25. Euskal sorkuntzaren edukiak internet sarean eta teknologia berrietan txertatzea. Euskal lurraldeko erdal komunitateei euskal kulturgintzaren hedapen kualitatiboa helaraztea eta mundu mailako presentzia guneak lantzea. Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal iraunkor bat sortzea, prestigio handiko proiektu kultural eta arkitektoniko batean.
  • 26. “Bisioa eta guneak behar ditugu. Beharrezko da inplikatu daitekeen guztia inplikatzea, maila nazionalean”. 1.30 solaskidea “Zer ondare, ze elementu dira geroratu beharrekoak? Ze indar ditugu? Zer da bidean utzi beharrekoa? Termino horietan eztabaidatu behar da, ikuspegi zentratu batetik, euskalduntasunetik, euskaldun izatea munduan egoteko gure modua dela sinestetik”. 1.24 solaskidea Mila esker!!
  • 27. Hizkuntza eta kultura Hizkuntza minorizatua, kultura minorizatua. • Hizkuntzaren berreskurapena, kosmobisioaren galera. • Kosmobisioaren gordetzea, hizkuntzaren galera.
  • 28. Hizkuntza eta kultura Hizkuntza eta kultura banandu ezinak dira. Hizkuntzak eta kulturak bananduta behar dute.
  • 29. Hizkuntza eta kultura Bi paradigma: • Quebec: frantsesez den oro kultura quebectarra da, beste hizkuntzetakoa ez. Hizkuntzak definitzen du. Hizkuntz normalizazioa seguru ez den egoera. • Hizkuntza hegemonian: Hizkuntza ez da definitzailea, baizik eta jarduera.
  • 30. Hizkuntza eta kultura Katalunia: hegemoniaren ereduan. Frantzia: Quebec-eko ereduan. Espainia: hegemoniaren ereduan. Aymara, kitxua: hegemoniaren ereduan. Euskal Herria?
  • 31. Hizkuntza eta kultura “Euskal jendeak hizkuntza garatu du bere kulturaren araudi nagusi gisa, beharbada beste batzuen ezean, eta horixe da gaur eta hemen dugun gure kulturaren sistema-adierazle nagusia”. (Josu Amezaga)
  • 32. Hizkuntza eta kultura Beraz, Oteiza ez da euskal kultura. Anjel Lertxundi erdal kultura ote da? Wikipediako sarrera :“Mikel Laboa: cantante español que tambien canta en euskera” Azkoitiko Matadeixeko euskaraz kantatzen duen 17 urteko gaztea: “Gu ez gara euskal kultura, guk punk musika egiten dugu. Euskal kultura trikitixa da, bertsolariak dira...”
  • 33. Hizkuntza eta kultura Kultur politiketan Kultura egiten da, ez euskara: “Kultura da garrantzitsuena, mezua, ez hizkuntza” Euskal eta vasco. Euskal kultura, cultura vasca? Zer da zer? Noiz gertatu da disoziazio hori? Zergatik banandu dira euskara eta kultura?
  • 34. Hizkuntza eta kultura Hizkuntzarik gabeko kultura, posible al da? Gaztelera, hizkuntza zerutiarra. Kultura k larriz, eta euskal kultura k txikiz. Normalizazioa ote? Kulturarik gabeko hizkuntz politika, posible al da?
  • 35. XXI. Mendeko erronkak Gizarte aldaketen garaia bizi dugu. Identitate anitzak, pertenentzia anitzak eta aldakorrak. Solidotik likidora. Kontsumoa identitate emaile nagusienetako bat. Kultura kontsumo produktu masifikatua. Kultura sortu eta kontsumitzeko paradigma berriak.
  • 36. XXI. Mendeko erronkak Indibidualismoa: norberaren bizitza mapa egiteko agindua. Eskubide indibidualen erreinua. Aniztasunaren eta elkarbizitzaren erronka. Kultur-aniztasuna edo kulturartekotasuna. Pertenentzia beharra, taldetasuna, identitatea.
  • 37. XXI. Mendeko erronka Zergatik segi euskaldun izaten? Esan gabe doa, Errezilen: berezkotasuna. Oxigenoa. Ezin da esan gabe utzi, Iruñean: kontzientzia. Oxigenoa, baina bonbonan. Gozo esaten da. Estetika. Cool da euskaldun izatea. Tolosan: aukera bat da.
  • 38. Diskurtsoak • Identitatrioa. Kontzientzia • Ekologikoa. Aniztasunaren aldarria • Justizia soziala. Gutxiagotua dagoena • Feminismoa. Subjektu politikoa. Intimoa res-publikara ekarri. • Estetikoa. Hizkuntzaren gozagarritasuna beharrezko da.
  • 39. Zer diogu euskara diogunean? • Xabier Montoia: “Punk musika euskaraz izango da edo ez da punka izango”. (80ko hamarkada hasiera)
  • 40. Zer diogu euskaraz ari garenean? Zerk egiten du gehiago erakundeen diskurtso hegemonikoen kontra, erakundeen kontrako diskurtso batek gazteleraz, eta beraz erakundeen diskurtso hegemonikoetako baten baitan kokatua, edo erakundeek erabili arren, euskaraz den heinean, erakundeen diskurtso hegemonikoetatik kanpo kokatzen den diskurtso batek? hots, egin daiteke erakundeen kontrako diskurtsorik erakundeen hizkuntza ikuspegiari kontra egin gabe?
  • 41. Zer diogu euskaraz ari garenean? Ramon Saizarbitoria: Txikiok asmamen handiagokoak, sorkuntzan askeagoak, izateko aukera dugu. Eider Rodriguez: Txikiok harrikatu egiten gaituzte egunero, beraz, amildegira bidean izan gaitezen sortzaile askeak. Anjel Erro: Txikiok asmamen handiagokoak, sorkuntzan askeagoak izatera behartuta gaude.
  • 42. Zer diogu euskara diogunean? • Euskararen biziberritzea gizartea eraldatzeko tresna bat da bere horretan. • Beraz, eraldaketa dakartzaten mugimendu eta guneek ez al dute zentzu betea hartzen euskaraz direnean?
  • 43. Zer diogu euskaraz ari garenean? • Euskaraz ari garenean, euskara eskaintzen dugunean, euskara normaldu nahi dugunean, parte hartzea, berdintasuna, hezkidetza, eraikitzeko aukera, demokrazia egikaritza eskaintzeak ez al dauka zentzu betea?
  • 44. Irrien Lagunak Oarsoaldean • Prozesu parte hartzaile, herritar, ireki eta hezitzaile bat da. Eta euskaraz da. • Gizarte interbentziorako plataforma bat. • Eraldaketa proposamen bat da. • http://oarsoirriak.net