Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak daude, badakizu erakunde, elkarte,
elkargo, baltsa eta antzekoen pa...
Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak zeuden, badakizu erakunde, elkarte,
elkargo, baltsa eta antzekoen p...
ari biga bostetan, Juanpitolanda eta Joanapika ostalier eta ostaliersa beti beha -hemen karraka,
han kirrika-, eta Osinbel...
Unibertsitateburu eta Her Geltxar xerribuztan eta Zuri eta Zuririn katedratikoak eta irakasleria
-ez, baina, Hiriberriko k...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×
Upcoming SlideShare
divisibilidad
Next
Download to read offline and view in fullscreen.

0

Share

Download to read offline

Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)

Download to read offline

Related Audiobooks

Free with a 30 day trial from Scribd

See all
  • Be the first to like this

Agora (jose angel irigarai topa eguna 2013-soraluze)

  1. 1. Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak daude, badakizu erakunde, elkarte, elkargo, baltsa eta antzekoen parteliant, partzuner eta urdezkariak oro, egon beharreko denak; dotore, tente potente, eder eta afrus, pilda suerte guztietarik, pildaire ere ez guti, papardak hornitu krabata, txulufreia eta pitxi, lepondoan pikardak, ez guti eskumutur eta matrail bete kalitxa eta txitxabegi... Oro begi belarri, mihi aho eta zintzur, leher eta zapart elemeniaka sekula fingabeko otoruntza eta edasian, txitxipapetan batetik bestiala kurruk uzker eta zurrut, arraileria, potroiska eta horderia nasai, kirika eta koroka barrastan, hitzaspertu, solas molas, xarduki merke, gezur melur, zangopilo eta kulturetan... Kanpoeder eta Barnehuts buruzagiak eta ondoko azkazi luzea, Farfuntzi eta Xardukimerke jaun-andere kontseilariak, Ixtepe Tripontzi eta Pegartara Berritsu seme-alabak, eta Kopetaundi eta Xinpletzar deputatiak eta haurreria, eta ofizialdegia eta handureria guztia eta ondoko ganbelapekoak eta noharroin elia, eta, bistan da, Arxebixko adarküloa, Apezküpü adarbildua eta serorategia, Sabelxuri eta Sabelgorri got(hor)zainak eta Papoanbilo artximandrita eta kohorta, jan-edan eta lo, eta kalonjer eta erretor saldoa, Babaxkot Apatia, Apezestea, Apezkondo eta parropiantak, apezorde, apezgei, apoño, apoxka eta bereterrak, Fraireria ia guztia, Zintzurmehar abadesa eta Lekamehe hameka ahizpak, Benedita familia zabala eta Fraisoroko umeak... Eta Buruzahato-Biligarro jaun andereak eta barrendariak, trenkalariak, zirtolariak, pitolariak eta zenbait pirdila, eta Kontratxintxur eta Uzkuzilotikoak eta Iren Zikiratoil senideak eta Omalki Zabalaga lehengusinak, Urdail Enpo, Txotxagerren eta Tilingo su-kalte-burua eta sehiak, eta Oilargandor Xingola perfeta, Oilokoloka emaztea eta oilokindegia ia osoa, orobat Urdanbuztan Kardaburu erregeordia eta Ahuntzkente emaztea eta memeria... -Eta… zertaz?Zertaz diozu? Noiz eta non? Bada, esandako agoran: nokagune, tokagune, ospagune, kalegune, opagune, zorogunean…, non eta zoroen gunean, ibaiertzeko soro luzeko Soraluzen, 2013ko irailaren 28an, topagune jaian! x x x
  2. 2. Agorako ba(t)za(h)arrean erresumako ia hiritar guztiak zeuden, badakizu erakunde, elkarte, elkargo, baltsa eta antzekoen parteliant, partzuner eta urdezkariak oro, egon beharreko denak; dotore, tente potente, eder eta afrus, pilda suerte guztietarik, pildaire ere ez guti, papardak hornitu krabata, txulufreia eta pitxi, lepondoan pikardak, ez guti eskumutur eta matrail bete kalitxa eta txitxabegi... Oro begi belarri, mihi aho eta zintzur, leher eta zapart elemeniaka sekula fingabeko otoruntza eta edasian, txitxipapetan batetik bestiala kurruk uzker eta zurrut, arraileria, potroiska eta horderia nasai, kirika eta koroka barrastan, hitzaspertu, solas molas, xarduki merke, gezur melur, zangopilo eta kulturetan... Kanpoeder eta Barnehuts buruzagiak eta ondoko azkazi luzea, Farfuntzi eta Xardukimerke jaun-andere kontseilariak, Ixtepe Tripontzi eta Pegartara Berritsu seme-alabak, eta Kopetaundi eta Xinpletzar deputatiak eta haurreria, eta ofizialdegia eta handureria guztia eta ondoko ganbelapekoak eta noharroin elia, eta, bistan da, Arxebixko adarküloa, Apezküpü adarbildua eta serorategia, Sabelxuri eta Sabelgorri got(hor)zainak eta Papoanbilo artximandrita eta kohorta, jan-edan eta lo, eta kalonjer eta erretor saldoa, Babaxkot Apatia, Apezestea, Apezkondo eta parropiantak, apezorde, apezgei, apoño, apoxka eta bereterrak, Fraireria ia guztia, Zintzurmehar abadesa eta Lekamehe hameka ahizpak, Benedita familia zabala eta Fraisoroko umeak... Eta Buruzahato-Biligarro jaun andereak eta barrendariak, trenkalariak, zirtolariak, pitolariak eta zenbait pirdila, eta Kontratxintxur eta Uzkuzilotikoak eta Iren Zikiratoil senideak eta Omalki Zabalaga lehengusinak, Urdail Enpo, Txotxagerren eta Tilingo su-kalte-burua eta sehiak, eta Oilargandor Xingola perfeta, Oilokoloka emaztea eta oilokindegia ia osoa, orobat Urdanbuztan Kardaburu erregeordia eta Ahuntzkente emaztea eta memeria... -Eta… zertaz?Fandabila! D'Arrotzer, beti ere, lonbre handian, herengila, mendre, singil eta arkilumendi anitz, orobat Ahuntz Tripustel samaldan beti alhan Gurutz Ezpatatzar kaserna buruarekilan eta Pettirisantz eta Oihes Eltxo hodeika eta Kakabarbalot lerroka, eta, araiz, baratari eta juje mordoa espartinero dinamitero jeneral-konfiterua axuanta zutela, ezker-eskuin Zakurrantonio jaun txit gorena, eta Zakurtzar, Zakur, Txakur eta Txakurño -eta txarrantxa- txit beherenak, Furrustako eta Marizartako kupla ezinago joria txispaz armatuak, ez urrun trabukariak ihankiihanka, eta Zirikarroltze, Uzkipitxer Arnega eta Doilor Tutuluti profesurrak eta eulixka ikasleria, eta Errient Errieta marimaisuen leinua, Zoroasto eta Eztabilondo psikiatren aldra eta Soraio Külüpüts psikanalistail abila, Herstu, Mehar, Pantzart eta Bargoxta omonierrak, musean
  3. 3. ari biga bostetan, Juanpitolanda eta Joanapika ostalier eta ostaliersa beti beha -hemen karraka, han kirrika-, eta Osinbeltz Horosakola bankaxefa, Aranibar Ttallajuria eta Zapatkoxkorren azkazi luzea, orok Yodoko tratamendu-oditeria sudurziloan -bozio eta kretinismoa, endemikoa-, eta Antuste, Barrabilttipi, Hipogonadiaga, Arrandius jaunak eta Ditixut eta Histerila andereak, Akilimarro eta Nagi Geldo burokrat bipilak eta Hego Melo, Zuntzun Barea, Fardel Farras, Uzkorno Mardo eta Narrats Bordela artista famatiak, eta agintaritza goreneko Leloments, TTunttunoisko, Tentel, Txepel, Motel, Ustel, Zimaur, Elkor, Lerdo eta Azal Xingar lunbrera ezinago ipurtargiak, eta, nola ez, Negar Anpulo andere joria -beti oküpü!-, eta NegarrontziZakurmihi tribu txit zabal eta katilipurdia, eta Martin Bonbin erregeren sorgin tipula eta gatz Martin ipurdi hatz... Han ziren ere Gorotziaga eta Hagotzpikorreta Kontseilu Nagusiko kideak, eta Sabaihandi eta Artopil, Arbilore eta Arbilixta eta beste kalipu handiko idazleak, Hegoa Zinkurinbakotx buruzagipean, Minauhenka Nibakar, Nigoihen, Nibehere, Nibarren eta azkazien poeteria, Erlats eta Azantz kantariak, Betibegar eta Petelan bertzunariak, Piltzar Marrant kontakatilua eta antzerkilariak, Gorkestrako gidaria eta pilarmonikoak, kilolariak Herren Maingu buru, eta Pantzoil, Kaskamuno eta Zaragoil hizkuntz-hilarien baldarna osoarekin, besazpian de(h)iztegiak eta latin-gramera, eta Zapaburu, Hiruzirrika, Teleka Lekeda eta Araumeta bazkaltegiburuak, Memelo Kurkuilo, Saputinxka eta gainerako lehendakari ohiak -artxipanpanoak, baina adirutsuak-, Frakanasai Sabeldarraio Ogasun kontseilaria eta Artaburu Hezkuntza kodeatzailea, Pertolbide trafikoburua, Kultur Zuzendaritzako Trufa, Iseka, Ihakin eta Adarjo burokratail porrokatuak eta azaleriako apoxka, xibalet eta mandeuliak, eta Tipulburu auzapez-alkate-mera eta zinegosi jaunskila eta andrakiloak, eta, alaintso!, Trinitate Hirutasuna urzo, bele, harma, tiro, pum, perroketaz mozorroturik dena benedika, eta Ardi Baba eta Gumersiondo Boboa eta kofreriko kide ugariak -ez ordea Otsagiko Boboa, prefosta-, eta Komandantea, biraoka eta zikina aldegina urdanlinburtzera pailarda pare baten konpainian, denak aho bete pintxo lerdoa zeriela, eta Lukie Zirisarri eta pasajerue, prakatxu-sarrak-deukosus-ostera-be-eukikosus, alia jacta est, eta oro pixiteari emanez bilera Rubikon Perikon bilakatu zen, bet-betan abantxu inor ohartu ere egin gabe... -Libertitu? Eta nola! Han ziren oraindik ere Pizurrin, Hetrepel, Ahohandi eta Ziliporta, aldiz kitzika, aldiz ahakarka, eta To-Hiena beti pixile eta beti egarri, eta munduko urdezkari frango -Estu Bankuetakoa banderari eta gainerakoak artoski klonatuak; LBk ditu altxaturik izenak-, eta Putinga, Rasputinga eta Larraputinga izurrite osoa, ahakoka eta ziztaka, oro ixtaklots omalki eta potrozorriz beteak, eta Mikolas, Gibelhandi eta Baretuti, Kokoriko eta Armatondoa eta farrasta, eta Axeter eta petrikiloak, Petra Landa eta Bela Gilen emaginak, eta Her Geltzar
  4. 4. Unibertsitateburu eta Her Geltxar xerribuztan eta Zuri eta Zuririn katedratikoak eta irakasleria -ez, baina, Hiriberriko katedratikoa-, eta Penie Babaxkila eta Salduzelaiko pailazoak eta Oilobusti eta txitoak, eta Tripota eta Espantuaire altxaferugile mukitzuak, Kalakari eta Kalapita barrendariak, Horoxakile largabistak eskatologian laprast eta xirrista, eta Kalamanka, Gangailu postaxefa, Alfertzar Buztanpekua ekonomi minister ohia, Martin Harro Arraihiztaria, filibuster, zarraintzale eta marinelak, eta Mandran-mentsa eta Xanpionet teleberri zuzendariak, Mokoluze Kalakari eta Kukulin Gantzola irratiburuak, Pixastore Usi, Ornotorringo eta Oligofrenila Enthoil fastikariak, Tupustan Arin eta Gezurter Azakirten kazetanagusiak eta leinukideak, eta Betoniako txuskeria eta Frangorteako purra-purra purtzilak, kusi, kusina eta arrakusi-kusina guztiekilan -...hemeretzi, hogoi..., eta milaka oraino!-, eta Korrok eta Autsiki, Beharrondoko, Matraileko, Tripaondoko, Barrabilondoko eta Marpoxaondoko, Izpirituondoko eta Ostia saindia guztiak mazela berean lotu eta zaflatuak, eta Iker-Oker, Tetele eta Melgera Zozologoak, eta Melinga eta Gelbera abokatak, eta Trebukari politikari andeatzaileak, Betoker zaharkeologoa eta Frikun Kokin eta Motots Punpoila biloapaintzaileak, Zilbor eta Pikor ttunttunero famatiak, Kakile Zekenena entrepresaria, Zerrepel Txinpart sindikat bulegariak, Basta eta Bastart buraso putatiboak, Maritxirtxil eta Marimalet oilandak, Buztre, Petesa eta Behoziloko abelgorotz funtzionario mertzenario gehienak, edasian, eta, nola ez!, ardi ilupa ezin konta ahala, otsoak ezpain-milizka merinaz mozorroturik eta lasai arraio lo -hau pagotxa!, murmurika, irri karkailan-, erreferak beti kintze-ta-esperantxa! -ahurka-, astapitotx, astagardu, askazilo eta azüzküliko azkarba ezdeusak begietarik pindarka, eta anitzez gehiago oraindik... Enfin, erran dautzut, ia denak...

Views

Total views

275

On Slideshare

0

From embeds

0

Number of embeds

1

Actions

Downloads

4

Shares

0

Comments

0

Likes

0

×